2012
|
|
Trankil zegoen hiria, lokartuta, kikildua ilunetan. Eskerrak geltokitik gertu bizi nintzen, ez nuen
|
beste
autobus bat hartzeko gogorik, gorroto nituen. Ibiltzea gustatzen zitzaidan, kale bakartietan barrena, hiriarekin intimitatean egotea.
|
2014
|
|
Elkarrekin antolatu zuten lehenengo gauza Bilboko kontzentraziora joateko autobusa izan zen, Epaitegi Konstituzionalak ebazpena eman beharreko 2011ko maiatzaren 5eko arratsalderako hain zuzen; aurreikuspen guztiak motz geratu eta azkeneko orduan
|
beste
autobus bat alokatu behar izan zuten; bikote eraginkorra zirela frogatu zuten, edonola ere. Gauerdi hartan, albistea Arriagan zabaldu bezain laster, besarkada bat eman zion, lehenengo aldiz, Mikelek Aitzoli.
|
2015
|
|
Neska betaurrekoduna bere jarlekuan apur bat gehiago bildu zen, eta begirada mesfidati eta oso duina jaurtiki zion(, erregina irainduarena?, pentsatu zuen Miliak, bere aitaren terminologia gogoratuz), baina ez zuen ezer erantzun. Une hartan motor zarata entzun zen, bilera atsegin hau burutzen ari zen lekuaren albotik igaro zen
|
beste
autobus batena. Hurrengo bihurgunera heldu eta bueltan gelditu zen, atzeko aldea Miliaren eta gainerako bidaiarien begieran utzita.
|
2016
|
|
Autobusa ibilbideko azken geralekuraino iritsi zenean, auzo urrun hartan bertan jaitsi behar izan zuen tamalez, susmagarria ez iruditzeko. Eta hantxe gelditu zen hamar minutuz,
|
beste
autobus bat iritsi arte. Hurrengo egunetan ere neska ilegorria hiru aldiz ikustea lortu zuen.
|
2019
|
|
–Lehenengoa, hiru ordu barru irtengo da, Bergarara. Gero,
|
beste
autobus bat hartu dut Bergaratik Elgetara igotzeko. Beraz, bailarari buelta osoa eman ondoren, bost ordu barru ailegatuko naiz etxera.
|
|
Toki horietatik, pittin bat barrurago agian, S. Crispimeko zatiaren errenkadari men eginez, jaisten zen harresia, lerro zuzenean, uste izatekoa da, Porta de Ferro ospetsuraino, hainbatek de Ferro ez eta do Ferro esaten dio, guk dakigula delako ate horren arrastorik ez da inon gelditu, Plaza de Santo António da Sé honetako harzola moderno hau altxatuko bagenu, eta sakoneraino zulatuko bagenu, agian garai haietako gairik azalduko litzateke, behialako armen herdoilaren ezkata batzuk, hilobiaren usaina, eta bi eskeleto nahasirik, baina ez maitaleenak, borrokalarienak baizik, aldi berean oihu egingo dute, Txakurra, eta aldi berean elkar hilko dute. Automobilak gora eta behera doaz, tranbiek karranka hotsak ateratzen dituzte Magdalenako bihurgunean, hogeita zortzi lerrokoak dira, zine zuzendariek bereziki maite dituztenak, hor aurrean, Katedralaren aurrean bira eginez, turistez leporaino dagoen
|
beste
autobus bat badabil, Espainian daudela uste duten frantziarrak izango dira. Txakurra kalea igaro ez igaro dago, hobekien ezagutzen duen mundu hurbila goiko karriketakoa da, eta gizonak Rua da Padariatik behera doan bitartean atzera begiratzen duela ikusten duen arren, ez du erabakia hartzen, gizona orain mende batzuk Rua da Padariatik Rua dos Bacalhoeiroseraino iritsiko zen harresizatia izango zenaren ondoan doa, txakurra ez da aurrera egiten ausartzen, beldurra jasanezina egin zaio, behialako izu bat etorri zaio, katu galdarraztatuak ez du urik maite, txakurrak ere ez.
|