Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 41

2001
‎Izen ondokoak ematen zidan, ordea, goganbeharra. Beldur nintzen, alegia, idazlan hori ez ote zen, beste asko bezala, modaren losintxak eragina izango, barrengo eskeak sorrarazia izan beharrean.
2003
‎Hor dauka, gainera, nebulosaren kontu hori, bere senarra izandakoak esan eta egiten duen guztia zuritu ahal izateko. Azken batean, sakabanatzearen eta kartzelako erregimen bortitzaren beste biktima bat besterik ez da, gixajoa, beste asko bezala. Zurekin ere ulertu itxurak egin zituen azterketaren aitzakia aipatu zenionean.
‎Ikasturtea hasi zenetik, behin baino gehiagotan ikusi duk jarrera arreta galdu horrekin, hire ikasgaiaren aurrean erabateko interes falta argiro erakutsi nahi balu bezala. Agian, besterik gabe, iazko apunteak lortu ditik, beste askok bezala, eta ez dik klasean zertan ezer idatzirik. Horrela egiten dutenek  laster klasera joateari ere uzten ziotek, fonetikarekin asper asper eginda –edo berori jasan ezinik, irakasle jauna–.
2005
‎Aro hartan, igandetan, nire adineko beste asko bezala, beheko auzoko zinera jaisten nintzen, eskolako bi lagunekin, bat ni baino zaharragoa eta bestea nire adinekoa; nahikoa ondo hartzen ninduten, nahiz eta ordurako arraro ospea irabazia nuen. Gaztaroko lehen adiskideak izan nituen haiek, ez luzaroko, baina, gutxienez, nengoen itxituratik irteteko balio izan zidaten.
‎Ikuskaria etorrarazi zuten; hark errieta egin zion Juliori, erabat beheratu zuen maisua, nahiz eta lehen, Francoren garaian, ikuskari hark berak oso bestelako legea betetzeko agindua zion. Ikuskari hura ere, beste asko bezala, demokrata zen orain, magiaz, eta aire berrien bultzatzailea. Juliori esan zion ezen, auzo hartan lanean jarraitu nahi bazuen, euskaltegira edo akademia batera joan zuela, auzoko haurrek euskaraz hitz egiten baitzuten etxetik.
2007
‎Haren begiratu geldoa eskuin ezker pasatu zuen, aurpegitik aurpegira, bertan espero zituen guztiak egon bazeudela egiaztatu nahian bezala. Jesusek ezin izan zion gorrotozko begiratu hari heldu gainean egokitu zitzaionean, eta, beste askok bezala, lurrera eraman zituen begiak.
‎Sabino Aranak, beste askok bezala, uste zuen" Euskal Herria" hitza berria zela, baina 1567 urtean agertu da lehenbizikoz, Juan Pérez de Lazarraga arabarraren eskuizkribuan (eusquel erria idazkerarekin). Joanes Leizarraga lapurtar artzain kalbinistak nacione hitza ibili zuen euskaldunak izendatzeko, 1571n.
2008
‎Rosak, beste askotan bezala, zer egin dut nik orain?, galdetu zion bere buruari. Ez zitzaion erantzunik etorri.
‎Nik nahiko nuke jakin idazten (mintzatzen ez ezik) munduan kulturalki garapen urriena izan duen hizkuntzan. Orduantxe jakingo nuke benetan zerbait esateko dudan edo ekoizle kultural ergel bat naizen, munduan beste asko bezala.
‎[Gaxteentzat abisua.] Munduan beste askori bezala, neri ere gaxte sentian sartu zidaten galderaren harra: zein da biziaren zentzua edo esanahia?
‎(Eta hustasunean eta eromenean amiltzeko beldurrak aise jar gaitzake, munduan beste asko bezala," lan karga orain!" dioen pankarta baten atzean).
2009
‎–Emakumeak... , sententziatzen zuen, beste askotan bezala, eta lanari lotzen zitzaion.
‎Ardiei begiratu beste zereginik ez, eta artzaina harkaitz baten gainean eseri zen handik ardiei hobeto begiratzeko. Eztarria garbitu, eta kantuan hasi zen beste askotan bezala:
2010
‎Estatu terrorismoak hildakoak ere ez dira ahaztu behar. GAL taldeak, adibidez, urte batzuk geroago nire ikaslea izango zen mutil baten aita hil zuen, beste asko bezala.
‎Dena ez zen aberria eta alderdia izan, normala den bezala. Isidro Zabaletak, beste asko bezala, jaioterria zuen Donostiara itzuli ezinik aurkitu zenean, Argentina aldera jo zuen, hainbeste euskaldunen altzo bero izandako lurralde zabal hartara. Dantzari ibilbideak ez zion luzaro iraun, saiatu zen arren, profesionaltasuna garesti zegoelako esparru horretan.
‎Bai, horixe dakar aurren aurrena, eta Oiartzungo berri gisan, horixe nabarmendu nahi dizu, gainera, beste kontaera guzien gainetik. Baina, ez ote du kontu hori Juan Marik, beste asko bezala, osaba Manuelen hartatik atera eta euskarara iraulia izanen. Bai, osabaren Baiona ilobaren Goizueta bihurtu dela dirudi hor.
2011
‎Keinu txiki arrunt bat egon ohi da erabaki latzenen atzean. Truman presidenteak, beste askotan bezala, telefonoa hartu zuen. Agindu klase asko emana zen ordu arte, agindu klase asko eman zezakeen 1945eko abuztuaren seigarren hartan ere.
‎Nik ez nuen bera pertsonalki ezagutzen baina jarraitzen nituen bere idatziak, katalanez idatzitako gauzak eta bere liburuak ere irakurri izan nituen eta jarraitzen nuen bere pentsaera eta bere traiektoria, batez ere pentsalari bezala, eta ez diot ez hankarik eta ez bururik, ez zentzurik eta ez justiziarik eta ez gizatasunik aurkitzen Lluchen heriotzari. Hori izan da, beste asko bezala, jakina, disparate bat hain izugarria, hain itxurarik gabekoa, hain zentzurik ez duena... Lluch bezalako borondate oneko pertsona bat Euskal Herriari buruz, erreflexiboa, zubiak eraiki nahi zituena, Euskal Herriari etorkizun on bat desio ziona bene benetan.
‎Eta nik dakidanez gainera, eta hau ez dakit, abertzaleek hau ukatuko dute, abertzale erradikalek, baina nik jakin izan dudanez, eta hau esan behar dut, oraindik nire sentimendua gehiago areagotzeko, Lluchek, niri esan izan didate, Herrero de Miñón eta beste batzuekin, orain bi urteko su etenaren arazoarekin, su etenarekin zer ikuste handia izan zuela ba nolabait eragile intelektual bezala eta Madrilen biltzen zirenean, han batzen zirelako, abertzale erradikalen esparrutik eta beste esparruetatik biltzen zirelako jendea, intelektualki arazo hori tratatzera. Orduan Lluch izan da pertsona bat benetan Euskal Herria maitatu izan duena zentzu horretan, euskaltzalea, eta ez dut ulertzen, ezin dezaket onartu berarekin egin den hilketa hori, disparate hori, beste asko bezala, beste disparate asko bezala.
2019
‎Inoiz ez zuen bere burua inozotzat jo. Europan beste asko bezala, kezkatan zegoen Hitlerren goraldiarengatik, eta Fürher a herrialde txiki askotan egiten ari zen izugarrikeriengatik, baina ezin zuen eraman, inola ere, naziek Eslovakia inbaditzea. Beharrik ere ez zuten.
‎Luzaroan eta pozarren bizi izan ziren jauregi hartan, eta beste asko bezala behin batez behar  tsu bat agertu zitzaien, baina hura zein izango eta emakumearen aita, ordurako aguretua eta konkortua, alabari egindakoaz ongi damutua, herririk herri erromes ibilki. Luze hitz egin eta gero, barkatu beharrekoak barkaturik, agureari jauregian bizitzen utzi zioten, eta familia erresumako hiriburura bizitzera joan zen.
‎Asko gustatzen zait liburu horietan begira jardutea. Aitari eta amari galdetu nienean ea gauza horien berri ba ote zuten, beste askotan bezala erantzun zidaten: " Kontu horiek ez dute garrantzirik, guk egia ezagutzen dugu eta".
‎Bonderoi jaunaren, lehengo notarioaren, garaian, Bonderoi andreak bere zerbitzu partikularrerako erabiltzen zituen laguntzaile aholkulariak. Bizio gordeak eta printzipio sendoak dituen dama burges agurgarri horietako bat zen, beste asko bezala. Mutil gazteak gustatzen zitzaizkion; zer hori baino naturalagorik?
‎Atzo kontaktu fisikoarena esan nion Ruti, nire betiko lagunik handienari (Lehen Hezkuntzatik elkarrekin gaude; tira, ia gela osoa gaude elkarrekin Lehen Hezkuntzatik); ba, hori, masajeena kontatu niola, eta, beste askotan bezala, azkenean mutilez hizketan bukatu genuen, noski. Rut betiko matrakarekin kaka ematen hasi zitzaidan beste behin; bera ez dagoela prestatuta, baina Juliok, bere mutilak, nahi duela eta estutu egiten duela;" joe, tia, niri halako zera bat ematen dit horrek, beldurra edo, ez dakit, ba, zer".
‎Eta amak ere makaleko disgustua hartu zuen. Ez Txetxu mutil aparta iruditzen zaiolako, baizik eta, beste askok bezala, pentsatu zuelako hori ez zaiola egiten nire egoeran dagoen inori.
‎Eta Elene izeneko lagun bati gertatua kontatzen du. Ama hil berri, Klasikoak saileko Montaigneren Entseiuak iii tomoa hartu zuen lagunak, beste askotan bezala, bertako pasarteren bat edo beste irakurtzeko. Kapituluen izenburuak errepasatzen ari zela zer irakurri erabakitzeko, Dolu egiteaz izeneko izenburu bat topatu zuen indizean.
‎Eztarri, sama eta zintzur inguruetako min eta gaitzen zaindari prestua San Blas. Martiri hau ere, Elizaren hastapenetako beste asko bezala, bere bizitzari eta martiritzari buruzko datarik apenas utzitakoa dugun. 316 urtean hil zutela, horixe.
2020
‎Udaberriko arratsalde bat etorri zitzaion burura; bidoia urez gainezka, enegarren buelta egiten ari zen iturritik, Pilar Haundi eta Pilar Txiki azaldu zirenean. Lehengusuak eta lagunak izen bera zeukatenez biek, tamainarengatik bereizten zituzten Gainekeran, beste asko bezala. Bertako gazte guztiak jolaserako elkartzen ziren, ihes egiteko tarte txikiren bat zuten bakoitzean.
‎Doktorea errudun sentitzen da, eta damu hitzak arranguraz esaten ari da egunsenti goibel hartan. Eta beste askotan bezala, Anak topatu ditu hitz egokiak: aita, kondenatuta zeuden.
‎Anxelak gau txarra pasatu zuen, beste askotan bezala, lotara joan aurretik pastilla hartu zuen arren(" lasaigarri suabe bat", psikiatraren esanetan, ezer askorik balio ez diona). Zerbait lo egin zuen tarteka, bai, baina nola lo lasai egin bart gauean bizitako esperientzia izugarriaren ondoren (eta bere senar ohiaren mezu maltzurraren eztenkadarekin azkenean)?
‎Atzera bere lekuan ipintzen saiatu da, badakielako betikoa datorkiola eta garrasika ekingo diola beti bezala. Bere lekuan ipintzen saiatu da, irain zaparrada jaurtiko diolako oihuka, garrasi bizi bizi biziak jaurtiz, eta berak belarriak tapatu ditu, beste askotan bezala, niri ez garrasirik egin horrela, horrela ez. Eta orduan errietaka esango dio, zer kristo egiten ari zara, baldarra halakoa?
‎Zakila lehertu beharrean sentitzen du galtza barruan, eta, beste askotan bezala, hartu argazkia eta Anari begira jarri da. Argazkian alboka agertzen da.
‎Eta baldin badaude, fantasma ikusezinen modukoak dira. Eta denbora horretan guztian, ez zen ama bakar bat irten garrasika esanez, itzuli nire semea, mutil ona da-eta; halaber, mutiko bakar batek ere ez zuen galdetu, non dago gure aita, zergatik daukazue hor gatibu, ez ezazue hil, ez dadila agertu goizean errioan edo Muriasko bihurgunean beste asko bezala, hitz emadazue ez diozuela halakorik egingo.
2021
‎Gutuna irakurtzen hastera nindoala, fakultateko Pinpilinpauxa igaro zen korridoretik, beste askotan bezala. Pinpilinpauxa deitzen nion neure kabutan, ez haragitan ments zelako, baizik eta haren ezpainek tximeletak ziruditelako; eta bazekien, jakin, ezpain erakargarriak zeuzkala, musuka bezala hitz egiten baitzuen, batik bat jendaurrean.
‎Ni zeharo jota utzi ninduen behinik behin. Hogei urteko kartzela zigorra ezarri zioten eta hiru iraun zituen. hiesak jota hil zen, garai hartan beste asko bezala. Horregatik diotsut ezin dela izan arlote hori.
‎Bai, hori izango da seguru asko, azalpen errazena da eta dena argitzen du. Esan dizut Xavier kartzelan hil zela, hiesez, garai hartan beste asko bezala.
‎Bistakoa zen aita konturatuta zegoela bien artean bazela zerbait. Aztarna ugari zegoen; adibidez, LucÃak alde egiteko agertu zuen presa hura, aitak, beste askotan bezala hanka sartzeko aukera ezin galdu, eta komentario hura egin zuenean: " Semeak asko hitz egiten du zutaz".
2022
‎Jean Mariek inguruan zuen jendetzari begiratu eta amorrua eta desesperazioa sentitzen zituen, aldi berean. Bizirik irten izana ez zuen nahikoa, beste askok bezala. Berak borrokatu egin nahi zuen.
‎Ausià s March ari zait, beste askotan bezala, orain zaz  piehun urteko esaldi batetik:
‎Nere etsimendu beltzean, feminismora jotzen dut beste askok bezala. Jo dezagun emakume bati buruz ari garela, hark egin dituen edo ez dituen gauzen inguruan, eta norbaitek galdetzen duela:
2023
‎Guztiok berdin jokatuz gero, posible izango da errealitate birtual osasuntsuago bat eraikitzea eta, beraz, albo ondorioak murriztea. Bide horrek, utopia badirudi ere, lortu diren beste askok bezala, hezkuntzan du lehen urratsa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia