2015
|
|
Eta kontuan izan behar duzue, honelako mesede ugari hartuagatik ez dela aintza handiagorik irabazten, gehiago zerbitzatzera behartuak daudelako, gehiago hartzea da-eta. Gehiago merezi izatekorik, ez digu Jaunak kentzen, geure esku baitugu; eta honela, pertsona santu asko daude, honelako mesedeetako bat ere hartzea zer den sekula jakin ez zutenak; eta
|
beste
asko daude honelakoak hartzen dituztenak, eta santuak ez direnak. Eta ez uste izan mesede hauek segidakoak direnik, bestera baizik:
|
|
13 Bigarrena, hemen ez zelako sarri pentsatzen entzundako gauza hartaz, ustekabean dela diot eta inoiz elkarrizketan ari zela ere bai?, askotan burutik laster batean igarotzen denari edota lehenago pentsatu zenari erantzuten badio ere; baina
|
beste
askotan, izan behar zutenik ezta etorkizunean ere izango direnik sekula burutik pasatu gabeko gauzak izaten dira, eta horrela ezin sor ditzake irudimenak arima engaina dadin, berak ez desiratu, ez nahi izan, ez albisterik izan gabeko gauzaz irudipena izanez.
|
|
Min ematen du ahalmenak geldiaraziak dauden otoitza ez denean, halakoa denean igaro arte ez baita inolako minik sentitzen; baina nahiko gaitz litzateke eragozpen honengatik guztia alde batera utziko banu. Eta, horrela, ez da ongi pentsamenduak direla-eta asalda gaitezen ezta haiek aintzat har ditzagun ere; deabruak jartzen baditu, horrekin amaituko dira; eta Adamen bekatutik geratu zitzaigun miseriatik
|
beste
askorekin batera datorrena bada, egiaz denez, izan dezagun pazientzia eta eraman dezagun Jainkoaren maitasunagatik, jatera eta lo egitera ere, ezinbestean, beharturik baikaude, eta ez da hori lan txikia.
|
|
10 Berarenak gara, ene ahizpak; egin dezala nahi duena gurekin; eraman gaitzala nahi duen lekutik. Nik uste sendoa dut, egiaz apaltzen eta askatzen dena (egiaz diot, ez baitu izan behar gure pentsamenduz soilik, hauek askotan engainatzen gaituzte-eta, guztiz askaturik egon gaitezela baizik), ez duela utziko Jaunak mesede hau eta
|
beste
asko, gure desiren gainetik daudenak, egin gabe. Izan bedi goretsia eta bedeinkatua beti betiko, amen.
|
|
17 Mesede hauek eta
|
beste
asko egin eta egiten dizkio etengabe Jaunak bekatari honi; uste dut ez dagoela haiek esan beharrik, esan denetik ezagut baitaitezke nire arima eta Jaunak eman didan espiritua. Bedeinkatua izan bedi beti betiko, nitaz hain ardura handia hartu duelako.
|
|
–Gehiago dira deituak aukeratuak baino?; edota Mt 7,, zabala da hondamenerako atea eta lasaia bidea, eta asko dira hortik doazenak?. Otoitza alde batera uztea,?
|
beste
askoren antzera ibiltzea, da.
|
|
batzuek, horretaz hitz egiten zenean, nitaz iseka egiten zutela iruditzen zitzaidan, neure baitan sorturiko begitazioak balira bezala; beste batzuek aitor entzuleari esaten zioten nirekin kontuz ibiltzeko; beste batzuek esaten zuten deabrua zela argi argi; aitor entzuleak bakarrik, ni probatzearren haiekin bat egiten bazuen ere, geroago jakin nuenez?, hark bakarrik kontsolatzen ninduen beti eta esaten zidan, deabrua balitz ere, nik Jainkoa iraindu ezik, ezer ezin ziezadakeela egin, kendu egingo zitzaidala, Jainkoari otoitz egiteko gartsu. Eta huraeta harekin aitortzen ziren pertsona guztiak horretan ari ziren eginahalean, eta
|
beste
asko ere bai, eta ni neure otoitz osoa horretara bideraturik, eta Jainkoaren zerbitzaritzat nituenak ere berdin, Haren Maiestateak beste bide batetik eraman nintzan. Eta ez dakit bi urtean edo jardun nuen honetan, Jaunari eskatu eta eskatu.
|
|
guztia arriskatuz, datorrena datorrela, eta Jainkoaren eskuetan jarri eta garamatzaten lekura joan gogoz, nahi baduzu eta nahi ez baduzu ere eramango baitzaituzte. Eta hainbesterainokoa da, non askotan nik kontra egin nahi bainuke, eta neure indar guztiak jarri, batez ere agerian gertatzen den batzuetan eta
|
beste
askotan ezkutuan, engainatua izango naizen beldurrez. Batzuetan zerbait egin ahal izaten nuen, guztiz jota amaiturik:
|
|
Hau ulertu nuenetik arretaz begiratu dut santu batzuengan, otoitz giro handikoak ziren haiengan, eta ez zebiltzan beste inolako bidetatik. San Frantziskok hori erakusten digu zaurietan; San Antonio Paduakoak, Haurrarengan; San Bernardok atsegin hartzen zuen Gizatasunean; santa Katalina Sienakoak... eta
|
beste
askok, berorrek nik baino hobeki ezagutuko dituenak.
|
|
Askatasuna eskatzen dio Jainkoari, beste batzuetan esan dudanez; baina hemen hain oldartsu egiten du askotan, non arimak gorputzetik irtetea nahi duela baitirudi askatasun hau lortzera, ez dute ateratzen eta. Erbestean salduta bezala dabil, eta nekagarrien zaiona berarekin batera kexatzen diren eta hau eskatzen duten
|
beste
asko ez aurkitzea da, baizik eta bizi izatea dela eskuarki nahi izaten dena. Oi, ezeri loturik ez bageunde eta geure poza munduko gauzetan jarria ez bagenu, beti hura gabe bizi beharrak bai leunduko lukeela heriotzaren beldurra benetako bizitzaz gozatzeko desirarekin!
|
|
Nik ikusi dudana esaten dut. Biziki ohartarazi nahi nituzke kontu izateko ez dezatela ezkuta talentua, Jainkoak
|
beste
askoren probetxurako hautatu nahi dituela dirudienez gero, batez ere ahuleziak jota daudenei eusteko Jainkoaren adiskide min minak behar diren garaietan. Eta mesede hau beren baitan ezagutu dutenek halakotzat har bezate beren burua, gutxienez munduko adiskidetasun onak eskatzen dituen legeen arabera erantzuten badakite; eta hala egin ezik, esan dudanez?
|
|
Hau izan zen, apaltasunaren itxurapean, deabruak egin ziezadakeen engainurik izugarriena; horrela, neure burua hain galdua ikusirik, beldur nintzen otoitzari ekiten; eta iruditzen zitzaidan hobe nuela
|
beste
askoren antzera ibiltzea, bada, kaskarra izatean kaskarrenetakoa nintzen, eta hobe nuela beharturik nengoena errezatzea eta ahoz errezatzea, eta ez gogoetazko otoitzari ekitea eta Jainkoarekin halako harremanetan jardutea deabruekin egotea merezi zuenak, eta engainatu egiten nuela jendea, kanpotik itxura onak agertzen bainituen.
|
|
10 Haren Maiestateak nahi beza, ene alabak, guk probetxu atera dezagula honelako lagun bat eta etxe hauetan gure Jaunak ematen dizkigun
|
beste
asko geure ondoan izatetik. Baliteke haietaz zer edo zer esatea, nolabaiteko epelkeriaz ari direnak haiek imitatzen saia daitezen, eta emakumetxo ahul batzuengan bere handitasuna honelako distiraz agertzen duen Jauna gorets dezagun guztiok.
|
|
5 Ni oroimen txarrekoa naizelako, uste dut, oso garrantzitsuak diren gauza asko esan gabe geratuko direla, eta, bestalde, esan gabe utz zitezkeen
|
beste
asko, esanda. Azken batean, nire argitasunik ezaren eta arrunkeriaren neurrira, eta honetarako dagoen sosegurik ezaren neurrira.
|
|
5 Ez dut kontatzen miraritzat, beste gauza batzuk esan banitzake ere; ahizpa hauek zuten fedeagatik, honela, diodan bezala, gertatzen delako kontatzen dut, eta nire lehenbiziko asmoa ez delako monasterio hauetako mojak goratzea; baina Jaunaren ontasunagatik, orain arte guztiak horrelaxe doaz. Eta gauza hauei eta
|
beste
askori buruz idazteak luze joko luke, baina ez litzateke probetxurik gabea; izan ere, batzuetan, haiek imitatzera datozenei gogoa berotzen zaie. Baina hau aditzera eman dadin nahi badu Jaunak, prelatuek agin dezakete ama prioreei idazteko.
|
|
Orain ez zaio komeni berorren aitatasunari sufritzea kasu honetan. Nire iritzi apalean, aldendu egin behar luke berorren aitatasunak negozio horretatik, beste batzuk baitira arima hori salbatuko dutenak; berorren aitatasunak, ordea,
|
beste
askori egin behar die probetxu.
|
|
8 Mesedez, eman biezaio berorren agurgarritasunak hau, fundazio hau ikusi eta gure Jauna gorets dezaten; kontatuko nituzke hemengo gauza asko, debozioa egin diezaien, baina nekatu egiten naiz. Ermitak bi meza ditu egunero aginduak, eta gainera
|
beste
asko ere ematen dira. Egunero hara doan jendetza handia izan ohi da, denak sartzeko zailtasunak izateraino.
|
|
Ez dakit zergatik erreparatzen dien hainbeste hamahiru emakumeri, hain kopuru txikia izanik?, deabruak biziki sentitzen duelako ez bada. Berorrek dioena oztopoa dela iruditzen zait; baina ez dira faltako
|
beste
asko gero. Jainkoaren obra bada eta Hark nahi badu, azken batean, gutxi balioko dio.
|
|
Gutunarekin berorrek egin zidan mesedeak hainbesteraino hunkiturik, berorri eskerrak eman aurretik gure Jaunari eman nizkion. Te Deum laudamus? batez,
|
beste
asko hartu nituen eskuetatik hartzen nituela uste nuelako. Orain milaka bider muin egiten diot berorri eskuetan, eta hitzez baino bestela egin nahiko nuke.
|
|
Ez dutela errentarik jakiten badute, jakin dezatela. Mojek ez dezatela esan, eta beraientzat limosna eskatzetik oraingoz libra ditzala Jainkoak, ez baitute ezer irabaziko, eta alde batetik irabazten dena
|
beste
askotatik galduko baita; baina nire izenean hitz egin beza jaun andre horiekin eta esan biezaie.
|
|
Dena dela, gutunetan agertzen den Teresa ama arduratsua eta adoretsua da, berak
|
beste
askoren laguntzaz aurrera eraman duen eta gidatu duen erreforma ongi oinarritu eta finkatzeko eginahalak egiten dituena. Hori da haren borroka.
|
|
18 Egia da, ez dugula hutsegiterik gabe egoterik; baina alda daitezela, sustraiak bota ez ditzaten, ateratzen zailagoak izango baitira eta sustrai haietatik
|
beste
asko ere sor baitaitezke. Landare bat edo zuhaixka bat sartzen badugu eta egunero ureztatzen, hainbeste haziko da, non pala eta aitzur handia baitira gero ateratzeko.
|
|
9 Oi, Jainkoak maitatua zaren arima!; ez zaitez neka, Haren Maiestateak hona ekarri eta hain gozo hitz egiten dizunean, Kantarik Ederrenean Emazteari esaten dizkion hitz askotan ikusiko duzunez, esaterako, guztiz ederra zara, ene laztana, eta
|
beste
asko, diodanez, berarekin duen poza adierazten duenekoak; orduan sinestekoa da ez duela utziko aldi berean Bera nahigabetu dezan, baizik lagun egingo dio hark ezin dezanean harengandik kontentu handiagoa hartzeko. Bere baitatik irtena ikusten du, bera maitatzearren zoratua, eta maitasunaren indarrak berak kendu dio adimena, gehiago maitatu ahal izateko.
|
|
gauza handietan garaile irteten. Nik ezin izan dut probarik egin gauza handietan, egundo ez dudalako entzun nire aurkako hain gauza txarrik, oraindik labur geratzen zirela ikusten ez nuenik; izan ere, zehazki gauza haietan izan ez arren,
|
beste
askotan Jainkoa iraindua nuen, eta haiek ez aipatzeaz nahiko egin zutelakoan nengoen, eta beti ere poz handiagoa hartzen dut besteek nitaz ez direnak esaten dituztenean, direnak esaten dituztenean baino.
|
|
liburu ugari dituzuela haiek irakasten dizkizuetenak, ez duzuela kontenplazioa baino besterik nahi?. . Nik diot gogoetazko otoitza eska bazenezate ere, hitz egin nezakeela hartaz eta aholku eman guztiei izan dezaten, bertuterik ez badute ere; izan ere, bertute guztiak lortzeko hasiera da, eta horretan hastea kristau guztioi bizia doakiguna, eta inork, galduena bada ere, Jainkoak hain on handira iratzarri badu, ez du utzi behar, beste leku batean esana dudanez, eta
|
beste
askok, zer idazten duten dakitenek, esan dutenez, nik ez baitakit egiaz; Jainkoak badaki hala dela.
|
|
5 Bi gauza hauetarako eskatzen dizuet nik, halakoak izaten saia zaiteztela, Jainkoagandik hauek lortu izatea merezi dezagun: bata da, dauden oso letradun eta erlijiosoen artetik asko izan daitezela, esan dudan bezala, honetarako behar diren gaitasunak dituztenak; eta, oraindik ongi prestaturik ez daudenak, Jaunak presta ditzala; ongi prestaturiko batek gehiago egingo duelako hala ez dauden
|
beste
askok baino. Bestea da, gudu honetan sartuak daudenean, eta, diodanez?
|
|
Lehen idazketak honela jarraitzen du: Azken batean, batzuek galtzen dute besteen erruz; eta isilik sufritzen duen norbait balego, medikuek berek ere ez liokete sinetsiko, gaitz txikiagatik hainbeste kexatzen ziren
|
beste
asko ikusi dituztelako. (Nire alabentzat bakarrik denez gero, edozein gauza onar daiteke).
|
|
Zalaparta aldi batean, bazterrak nahasten jardun duenean, erdi itsurik bere ondoren daramatzala guztiak dirudienean, on itxuran doalako?, orduan, Jainkoak begiak zabalduko dien bat jartzen du erdian, bidea ikus ez dezaten lausoa jarri diela-eta kontuz ibiltzeko esango diena. Hau bai Jainkoaren handitasuna, egia esango duten gizaki batek edo birek gehiago egin baitezakete,
|
beste
askok batera baino!; apurka apurka berriro aurkitzen dute bidea, Jainkoak adorea ematen die. Otoitzean arriskua dagoela esaten badute, otoitza zein ona den agertzen saiatzen da, hitzen bidez ez bada, egintzen bidez. Sarri Jauna hartzea ez dela ona esaten badute, orduan sarriago hartzen dute.
|
|
Liburu honetan esan dezadan guztian men egiten diot Erromako Eliza Ama Santuak ontzat duenari, eta gauzaren bat haren aurkakoa balitz, nik behar bezala ez ulertzeagatik litzateke. Eta, beraz, gure Jaunaren maitasunagatik, eskatzen diet hau ikusteko diren jakintsuei, azter dezatela berariaz eta zuzendu horretan hutsen bat balego, eta beste gauzetan izan ditzakeen
|
beste
asko. Ezer onik balego, izan bedi Jainkoaren aintza eta ohorerako eta haren Ama txit santu, gure Zaindari eta Andrearen zerbitzurako, beraren duin izan ez arren, haren abitua baitaramat aldean.
|
|
Zerikusi handia du beti adi adi egoteak tentaldi honi antzemateko, bai esan ditudan gauzetan, bai
|
beste
askotan; izan ere, Jaunak egiaz honelako bertute sendo bat eman dezanean, harekin batera guztiak ekartzen dituela dirudi; hau gauza ezaguna da. Baina berriro ohartarazten dizuet, baduzuelako ustea izan arren, beldur izateko ez ote zaudeten engainatuak.
|
|
Bedeinkatua Zu, ene Jainkoa, eta gorets zaitzatela izaki guztiek, mesede honi ere, egin dizkidazun
|
beste
askori bezala, ez dago erantzuterik, moja biziera ematean egin didazun grazia handia izan baita oso. Eta hain kaskarra izan naizenez gero, nitaz ez zinen fidatzen, Jauna; izan ere, hainbeste moja on elkarrekin zeuden lekuan ez zen igarriko nire izaera kaskarra bizitza amaitu arte, eta horregatik gutxi gutxi zeuden lekura ekarri ninduzun, hemen igarri gabe pasatzea ezinezkoa izanik, kontu handiagoz ibil nadin; horrela kendu egin dizkidazu bekatu bide guztiak.
|