Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 14

2002
‎Aitari buruz ditudan irudiak eta oroitzapenak ugariak dira, baina ezin dute mataza osorik osatu, album bateko argazki solteetan bezala ikusten baitut, eta ez hasiera eta bukaera duen film batean. Erretiratzeko garaia noiz iritsiko beste ametsik ez zuen, gehien maite zuen zaletasunari, arrantzari, orduak eta egunak eskaintzeko. Orain sei hilabete hil zen erretiroa hartu baino bi urte lehenago heste lodiko minbiziak jota.
2006
‎Behin, Metz-eko lubakietan geundela, amaren gutun bat jaso nuen Ingoren jaiotzaren berri emanez –eta pausa egin zuen, amari begiratzeko beharbada, baina ez daukat ziurtatzerik, lurrera begira jarraitzen bainuen–. Gerra gori gorian zegoen eta ez nuen semea ezagutzeko pare bat egunetako opor baimenik lortzen; nik, ordea, Ingo besoetan hartu beste ametsik ez buruan. Arratsalde langartsu batez, egunero izaten ziren tirorik gabeko tarte horietako batean, Franz eta ni jateko zerbait berotzen ari ginela etxola erdi erori bateko hondakinen artean egindako sutan, bala galdu batek, prestatzen ari ginen arrantxoaren keak erakarrita seguru asko, gure ondoan zegoen gazte bat hil zuen.
‎Mediku ikusi ninduen beti. Ez zuen beste ametsik. Eskua hartu zidan:
‎Buru talka deitzen genion jolasaren oso zaleak ginen eskolako lagunak, eta Hermann eta Zezenko deitzen genion mutil kankarro bat izaten ziren beti irabazle. Gimnasia egiten hasi nintzenetik, ez nuen batari ala besteari irabaztea beste ametsik eta kopeta logelako horma baten kontra jarririk, hankak pixka bat atzeratu eta, bultza eta bultza, indarra egiten nuen buruaz. Goiz batez, Zezenkoren aurka jokatzea egokitu zitzaidan.
‎Jendeak ez du sinetsi nahi, baina laster izango da hemen, ikusiko duzue. Urde asasino horrek ez du beste ametsik: Paris, Paris eta Paris.
2008
‎Barka beza berorrek, askotan errieta egin dit ez direla hemen esateko kontuak, baina detaileok kontatu badizkiot harira datozelako izan da, Inazio zein arretatsua den esateko, azken momentuko zirkin itsusiren bat gorabehera inor ez baita Inazio bezala portatu nirekin, inor ez, hori da nik garbi utzi nahi niona berorri... ...hera!, esaten zidan hika eta bezeroen aurrean, eta nik, buruan ez bainuen Inaziorekin erabakitakoa besterik, zaputz egin ordez, obeditu egiten nion apal apal eta ohean sartzen nintzen, baina gogoa Inaziorengana joaten zitzaidan eta harekin pentsatzen egoten nintzen denbora guztia, Inaziorekin eta Tomas paretik kentzeko moduarekin, hori gabe ez nuen-eta lortuko Inaziorekin bizitzea, eta nik ez nuen beste ametsik, barka bekit berorrek, zer prestatu genuen eta nola moldatu ginen jakin nahi du eta, baina oraintxe kontatuko diot entzun nahi duena, dena zorrotz zorrotz preparatu genuen, nik Tomas erakarri behar nuen eta hortik zehar egun pasa egitera gonbidatu. Burua hartan nuela, Apeza deitzen dutena etorri zen tabernara eta ukondoak barra gainean jarririk eta irribarre gaiztoa erakutsiz, galdetzen ez dit ba Sanglasak gustatzen zaizkidan!, eta nik, tupustean eta tuntunarena eginez, San Blasak?, galdetu nion ahal nuen xaloen, urruti zeudela San Blas jaiak baina asko gustatzen zaidala egun hartako opilen anis puntua, eta Apeza zer esan ez zekiela gelditu zen, asmatu ezinik bezala adarra jotzen ari ote nintzen, Tomas mokadutxo bat jaten ari zen mahaira joan zenean, eta sekulako larritasuna sartu zitzaidan eta Pilarika ostiralez tokatzen baitzen eta asteburu osoa jai hartzekotan baikinen, erabaki nuen ezin genuela Tomas hiltzeko asmoa atzeratu...
2009
‎Bide erdian, elefantea begira geratu zitzaion une batez, zerbait adierazi nahian bezala. Gero, beste amets bat izan zuen, arraroagoa: etzanda zegoen buruz gora.
‎Nork daki bizitza hau, esna gaudela sinetsirik, ez ote den beste amets bat?
2011
‎Garrantzitsuena izan dadila haren bihotzean! Ez dezala izan beste desiorik, beste ametsik, nire alaba zoriontsu egitea izan ezik, zuk ni zoriontsu egin nauzun bezala, maitea.
2018
‎Kale garbitzaile zaharkote bat ondotik igaro zitzaion, begiak zoruan hondoratuta, neke gaizto egina, hainbeste espaloi erratzez garbitu ondoren. Hura ikusi zuenean, akidura uholde batek eraso zion Fabiani; bat batean zamatuta frontean iragandako gauaren pisu astunaz, loa eta atsedena beste ametsik ez zeukan. Begiak kristalezkoak sentitzen zituen; eta berunezkoa, gorputza.
‎Pare bat urte neraman maisuaren gremioan, jan eta jantzi trukea baino etekin gehixeago atereaz nire lanari. Ez neukan beste ametsik: ikasle soil izatetik compagnon maila lortu; nire izenaren ondoan nondarra nintzen adierazteko eskubidea erdietsi behar nuen.
2019
‎Ikasle zen garaietan, gauak ekintzaz ekintza higatuz, euskal lurraren, euskal kulturaren, euskal hizkuntzaren, euskal ikurrinaren maitale sutsu bilakatu zen. Lizeoko eta berehala unibertsitateko neskak gutxiesten zituen, ezkon  tzeaz eta haurrak kordelean erruteaz beste ametsik ez omen zutelako.
2021
‎Beti harritzen nau, Italian, seme alaba nerabeak dituztenek udako oporretan Ingalaterrara bidaltzea beste ametsik ez izateak. Batez ere gazte horiek, nerabezaroan maiz gertatzen den bezala, lotsa, misantropia, zapuzkeria, zakarkeriako bolada batean sartuak badira.
‎Edo amets horren zaputzarekin... ‣ Eta ze beste amets zegoen... edo zeneukan egoera berri hontan. Xinpletasunarena beharbada?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia