2002
|
|
ezinbestekoa da egoitza barruan dauden presoen altxamenduetatik zein kanpoko jendilajearen oldarretatik espetxea babesteko segurtasun neurriak bermatzea. Barrukoen segurtasuna erabat ezarria dagoke, dela ikuskaritza printzipioak dakartzan bitartekoek horretara daramatelako espetxea, dela ikuskaritza dorrea bakartuta dagoelako, dela leotzen forma nahiz disposizioagatik, dela pasabideen estuagatik, dela planak aurreikusten dituen hamaika neurri gehiagorengatik; horrek guztiak zeinahi erreboltaedo ihes modu burutik kenduko die presoei,
|
bertan
hartuko diren segurtasun neurriek ihesa zein errebolta ezinezko bihurtzen baitute. Ez bedi ahantz, ihesaldi bat aurrera eramaterik ezak ihesaldia saiatze hutsa alfer alferrikako bilakatzen duela; hori horrela, presoak tokatu zaien egoerara ohitu eta besteen menera makurtu behar nahitaezko batek obedientzia ia mekaniko batera eramaten ditu pixkana pixkana.
|
2005
|
|
Horrela, bada, hizkuntza bat bere kabuz eta irakaslerik gabe ikasteko adorea duenak, beti, hizkuntza horren gramatika osoa zehazki irakurriz eta beronen lexikoa gutxienez sarritan miatuz hasi du bere jarduera. Ikasle honek ahal bezain beste forma aurkeztuko dizkio bere irudimen gaitasunari, hain zuzen, hizkuntzatik
|
bertan
hartzen dituen formak; orduan, eta bere berezko hizkuntz formazio ahalmenaren besotan erortzen uzten delarik, berak bertan aterako du hizkuntzaren formaren tipo orokor bat forma partikular haietatik. Ze gizabanakoak, hizkuntzaren kasuan bederen, ez bakarrik oroimenean baizik eta gehiago sormenean oinarritzen den haur batek bezala jokatzen du; hizkuntza arrotz batean sartzeko, beraz, batek espontaneoki edo aktiboki jokatu behar du beti eta aldi berean, eta ez bakarrik pasiboki edo hartzaileki.
|
|
Humboldten arabera" hizkuntza pentsamenduaren organo konfiguratzailea da" eta, zentzu honetan, ez da soilik gizakien arteko komunikazio tresna bat, baizik eta baita ere" bakarrik dagoen gizabanakoaren pentsatzearen ezinbesteko baldintza" 84 Pentsatzea, beste gauza askoren artean, kontzeptuak osatzea eta irudiak ekoiztea da, alegia, subjektuari objektu bezala itzultzen zaizkion adigaiak sortzea, eta hau ez da posible hizkuntzak prozesu mental horretan eskurik hartzen ez badu. Azken finean, gizakia bere izaeran eta bere humanitatean zehazten du hizkuntzak, hau da," hizkuntzak gizatasunaren naturan
|
bertan
hartzen du parte" eta, honengatik," bere ekoizpenak gizatasun horren barne behar bati erantzuten dio" 85 Honek ez du esan nahi, ordea, hizkuntzak pertsonen arteko harremanetan jokatzen duen papera bigarren mailakoa denik; alderantziz, pentsatze eta hitz egitearen arteko korrelazioak berak agerian uzten du, garbi gainera, gizakiaren barne izaera berez dela komunikatiboa....
|
2021
|
|
Beraz, kontua ez da soilik natura eta gorputzeko egitateak irizpide erlatiboen arabera sailkatzen eta definitzen ditugula, baizik eta naturak eta gorputzak ekinean
|
bertan
hartzen dutela errealitatea: " Egiaz, ez errealitate historikoa eta ez natura dira egitate aldaezinak" (I:
|
|
97). Ez dago prozesu horren aurretiko subjektu eta gorputz esentzialik, subjektu eta gorputzek prozesuan
|
bertan
hartzen baitute errealitate jakina. Hori kontuan izanik, kontzientzia/ kultura eta gorputza/ naturaren arteko dualismo kartesiarraren balizko arrastoak baztertu eta Beauvoirren irakurketa bere markoan txertatzen du Butlerrek.
|