Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 71

2001
‎Eta krokodilo batek ordenagailuaren pantaila aurrean hartzen duen jarrera bera zuten. Eta Josafat-erako bezperak bertan harrapatuko zituela ematen zuen. Baina, bat batean, Alvaro altxatzen zen lehenengo.
2002
‎Bigarren gerra honetarako, akabo argazkiak eta espektakulua. Orain, ongi hornitutako mertzenario banda bati gauez lan egiteko agindua eman diote, bertan harrapatu dezaketen edozer berenganatu eta aberasteko baimena ere emanez. Horrela diseinatutako operazioaren ondorioak kontatu ditu kazetari frantsesak.
‎Baina, muga zeharkatzea, dirudien baino ekintza zailagoa bihurtu duk  aspaldi honetan. Gogora hadi, orain urte ba  tzuk Segoviatik ihes egin, eta mugan bertan harrapatu zituzten haietaz. Horregatik ekarriko zitean Manuel Tabirara, beste aldera pasatzeko segurtasunik ez zeukatelako alegia, eta niri, egia esateko, erabaki zuzena iruditzen zaidak.
2004
‎" Ez, zoritxarrez. Konpainia osoa bertan harrapatu nahi genin. Bertan lotuta edo ondo itxita utzi.
‎–Hobe da atso judua eta zuen tipoa etxean bertan harrapatzea –erran zuen Müllerrek– Karrikan nabarmenegia litzateke. Gainera, begiratu bat eman nahi nioke etxe horri, ea informazio interesgarririk aurkitzen dugun.
‎Atxiloturik seguru. Kontuak atera zituen, bera atxilotzera Donostiaraino joan baldin baziren, besteak herrian bertan harrapatu eta harrezkero komisaldegian egonen ziren. Argiarekiko izuari zetorkionarekiko izuak gain harturik dar dar hasi zen; ez zegoen heroitarako egina, esana zion Bazterri ETAn sartu nahi zuen galdetu zionean.
2005
‎Bestela, ezkutuko patologien habia, gizakia lotura koherenterik gabe mantentzen duen irrealtasunean bizitzeko aukera edo, areago, kaltea eragin edo nozitzeko bitartekoa denean, ordea, Sarean zehar nabigatzen duen gizakia bertan harrapatuta geratu dela pentsatu dugu; beraz, hastapenean askatasuna eskuratzeko aukera zena morrontza plegu sofistikatu bilakatu zaio.
‎Huraxe izan zen auzoko komunista bakarraren azken irudia; geroztik, ez zuen inork haren aztarrenik atera. Marroren aitona tabernan bertan harrapatu zuten erreketeek, hantxe geratu baitzen zain, zirkinik egin gabe.
2006
‎« Mais ou sont les neiges d' antan?». Hamalau urte da Durangon saltzaile nabilela eta aurten bertan harrapatu nau malenkoniak. Gure standaren atzealdean jarririk, euskal musikaz eta euskal liburuz inguraturik, noizbehinka Imanol aspaldi ez nuen Imanol entzuten Durangon, Benito eta Xabier Leteren kantuak entzunez megafoniatik, antzinako elurrez gogoratu eta Xabier Leteren kantu hitzen liburua inguratu dut etxerako.
‎Bernat baino gazteagoa eta Batis baino zaharragoa iritzi nion. Mugitu eta bertan harrapatuko ote ninduten ikaraz, ez nuen zirkinik egiteko ahalmenik izan.
‎Eguerdian joan naiz, abisatu gabe; erretiroa hartu zuenetik hori da eguneko tarterik seguruena aita bertan harrapatzeko, bazkalostean mus partida jokatzen baitu lagunekin, tabernan, paseatzera joan aurretik. Anaiaren etxea utzi aurretik, ajea Efferalgan baten bitartez apaltzen saiatu naiz, arrakasta handirik gabe baina.
‎" Lau eguneko atsedenaldiaren ostean mendietan gora ekinda, urteko lehenengo elurrek bertan harrapatu zituzten. Izuturik, atzera egin zuten, mendi laku batera".
2008
‎Mozkormozkor eginda geundela usteko duzu beharbada. Baina, gauza bat esango dizut, ni neure onean nengoen; zeharo leher eginda, hor dago koska, eta segundo bat lehenago esnatu izan banintz hantxe bertan harrapatuko nuen, bai horixe. Ez zegoen hilda bere ondora hurbildu nintzenean, ez horixe.
‎Plataforma higikorrak irauli eta bertan harrapatuta geratzea.
‎Proiektua hasieratik sustatu zuten enpresariotako batek ere bide bera hartu zuen. Ilunbeko konplexua kili kolo geratu zen, eta Udala bertan harrapatuta. Ezin dio inori errua bota, arazoan bera bakarrik sartu baita, bete betean sartu ere.
‎Txili Lauzirika (Lekeitio, Bizkaia, 1975) irakaslea da ogibidez. Duela urte asko hasi zen poemak idazten, ahozapi eta paperezko mukizapietan, batik bat, burura zetorzkion mementoan bertan harrapatu nahirik; aldean koadernotxo bat eramatearen abantailaz konturatu zen arte. Hala, ehunka olerki bilduz joan da gutxinaka gutxinaka.
2009
‎nahiz eta aldian aldian Nikolaik beste itxura bat ematen zuen: ...ditzen zen, ez objektu preziatu baten jabeak objektuari begiratzen dion bezala, baizik eta amets bat eskuratu ezin duenak ametsari bezala, triste eta malenkoniatsu, bat batean ohartu balitz bezala ez zela inoiz maseratiaren jabe izango, behin batean, halere, hain era neurrigabean erakarri zuen ametsak, agidanez, non maseratian sartu eta hantxe egon baitzen bolanteari atxikita, harik eta sarjentuak bertan harrapatu zuen arte, baita sekulako errieta egin ere: –Alde hortik, Nikolai, astoari konfiturak ematea alferrik duk-eta!
‎Egunero eskaintzen dugu arrain freskoa. Itsasora egunero ateratzen diren txalupak daude, eta egun horretan bertan harrapatutako arraina ekartzen digute. Hementxe ikusten dituzuen arrainak ekartzen dizkigute.
‎Denbora horretan, sarjentuak gogor hartu zituen bere soldaduak –edo korrika jartzen zituen, edo zuhaitz bati lotutako soka batean gora igotzen, edo instrukzioa egiten, ahotsa oihu bihurtu gabe baina bere jarreran sendo–, Nikolai bereziki, zeinak eguna leher eginda bukatu eta ez baitzuen ezer esaten, sarjentuak arrastoan sartzeko modua aurkitu balu bezala... nahiz eta aldian aldian Nikolaik beste itxura bat ematen zuen: ...n zen, ez objektu preziatu baten jabeak objektuari begiratzen dion bezala, baizik eta amets bat eskuratu ezin duenak ametsari bezala, triste eta malenkoniatsu, bat batean ohartu balitz bezala ez zela inoiz maseratiaren jabe izango –behin batean, halere, hain era neurrigabean erakarri zuen ametsak, agidanez, non maseratian sartu eta hantxe egon baitzen bolanteari atxikita, harik eta sarjentuak bertan harrapatu zuen arte, baita sekulako errieta egin ere: " Alde hortik, Nikolai, astoari konfiturak ematea alferrik duk-eta!
2010
‎Meatzaritza ministroak azaldu duenez, gaur bertan harrapatutako meatzarietako bat ateratzea espero dute.
‎Surfeanâ? ¦ olatu onak lortzen badituzu momentu hortan bertan harrapatuta geratzen zara.
‎Hurrengo udan ere Salamancara bidali nindutelarik bertan harrapatu ninduen gerraren eztandak eta ejertzitoan sartzera behartu ninduten. Berehala iritsi zitzaidan batailoi aldaketaren agindua eta Iruñea aldera bidali ninduten.
2013
‎Eta klima aldaketarentzako irtenbide ustelek, karbonoa atzematea eta pilatzea edo energia nuklearra esaterako, ez dute balio arazoa konpontzeko. Batetik, karbonoa atzematea eta pilatzearen oinarria CO2-a zentral termikoen tximinian bertan harrapatzen duten iragazki batzuk dira. Ondoren, CO2 hori lurperatu egin behar da.
‎Horrelakoetan, erraz ulertuko den moduan, gauak, luzeak ez ezik, zaurgarriak ere gertatzen zaizkio Versusi, benetan urrikalgarriak. Esperantzaren lama ahul hori itzaltzen zaio bat batean, eta heriok bertan harrapa dezala desiratzen du negarrez hipaka. Baina beti gertatzen da miraria.
2014
‎Kasu honetan amina disoluzioak erabiltzen dira. Tximiniatik atera behar duen lurruna amina disoluzio batean pasarazi eta bertan harrapatuta geldituko da karbono dioxidoa. Horri absortzioa esaten zaio, bi substantzien nahastea delako, substantzia osoen artekoa.
‎Une jakin batean, haize errotaren ertzean nengoela, konturatu nintzen Balaguer niri begira zegoela. Ikaratu egin nintzen, tipoa korrika hasi, nire gainera etorri, eta bertan harrapatuko ninduela pentsatuta... Zorionez ez zuen ipurdia garaiz mugitu, eta handik ospa egin eta salbu atera nintzen.
‎Ainhoa desagertu zenetik emakumea ehizaki erraza bihurtu zen kasuaren inguruan mugitzen ziren begiluze, xelebre eta eskrupulurik gabeko jendeentzat. Kazetariek karrikan bertan harrapatzen zuten: adierazpen laburrak edo elkarrizketa luzeak, argazkiak edo grabazioak, berriemaileen gosea sekula ez zen betetzen.
‎Bi erasotzaileak lotan zeudela aprobetxatuta, etxebizitzatik ihes egin eta ertzainengana jo zuen gertakarien berri ematera. Ertzaintza gertakariak izandako tokira joan zen, eta bertan harrapatu zituzten ustezko egileak. Hala, atxilotu egin zituzten.
2015
‎Halakoxe aitzakiak erabiltzen zenituen buruan. Hori gutxi ez eta, behin barruan zeundela, estakuru gehiagoren bila bidaltzen zenuen gogoa, inork bertan harrapatuko bazintu zeure burua desenkusatu ahal izateko. Edo horrela beste inor bertan agertzeko aukerak biderkatuko balira legez.
‎(herioak bertan harrapa nazala ustekabean),
‎La Navali buruzko txostenean. Argentina? ezizeneko emakume bat ageri zen, hori gogoratzen dut, eta egileak atsekabea adierazten zuen bertan harrapatu zutelako.
‎Herrialdeko Mahaiaren bileran hartu behar nuen parte, eta Arrietak eraman ninduen. Dakizun bezala, bertan harrapatu ninduten.
‎Ustekabearen aurrean, Ezkerraldeko arduradunak, oker ez banago, beste leku bat bazeukala eman zigun jakitera, talde batekin baliatzen zuena, eta behingoagatik bertan elkartu gintezkeela. Horrela, bada, berak proposatutako lekura jo genuen, eta bertan harrapatu gintuzuen.
‎infernuari erreferentzia egiten dio. Lurpeko beste munduan nola jokatu behar den azaltzen du, bete ezean bertan harrapatuta geratzeko arriskua baitago. Orain, greziar kontakizunek begiradaren norabidea azpimarratu dute, eta euskaldun istorioek, ibilaldiaren noranzkoa.
‎Orain, 18 Days in Egypt, dokumental proiektu kolaboratiboak iraultzaren gertakizunak hemen bertan harrapatu nahi ditu(...) dokumental webgune interaktiboan edonork ikusteko bai orain eta etorkizunean43.
‎Bidexka batetik soldadu taldetxo bat heldu eta alkateak zeremonia handiz etsaien esku utzi gintuen. Handik beste herri batera eraman gintuzten; bertan harrapatutako iheslari gehiago zeuden. Han, ohi bezala, jendea kalean, ikusmen handia, ea deabru gorriak nola ginen.
‎nori interesatzen zaio enpresa baten akzioak erostea, baldin eta akziodun batek, Luis Delsok, %50 baino gehiago kontrolatzen badu? Delsok bere baldintzak ezartzen dizkie akziodunei eta bertan harrapatuta jarraitzen du Kataluniako banku handiak.
2016
‎Galerna ontziaren historia ezaguna da, batez ere bertan harrapatutako jendearengatik. Bidaiarien artean zegoen Jose Aristimuño Aitzol apaiz euskaltzale nekaezina, torturatua izan ondoren Gurutzeaga eta beste hainbatekin hobi komun batean amaitu zuena 36ko udazken ilun hartan.
‎Auto blindatua zeukan, eta segurtasun neurri handiak etxean eta enpresan. Autoa mendate batean gelditu eta bertan harrapatu zuten. Baina biktima gehienak karrikan bahitu zituzten, lanera edo eskolara bidean.
‎eta inork ez zuelako bertan harrapatua izan nahi.
‎Aipatu ezagutzaren jabe diren gizakiak eguraldia euren mesedetan bideratzen saiatzen dira hainbat albisteren arabera. Testuinguru kristauak hala aginduta, gehienetan apaiza ikusten dugu Mariren egoitzetako baten atarian konjurua eginez, atea indar magikoz itxi eta hura bertan harrapatuta uzteko. Baina kasu hauetan ere, ia guztietan herriak eskatzen dio apaizari lan hori bete dezan, honek hori gustuko lana ez bailuen.
‎Ondoren horren arabera festa eta erromeriak egiten dira Mari egotea komeni den inguruetan, hura atseginez http://www.oxabierromeria.net/dantzan/ bertara dadin. Eta azkenik, ustez komeni den egoitzan dagoenean konjurua egiten da hura bertan harrapatua gera dadin. Europan zehar beste hainbat tokitan ere gorde dira Erdi Aroko testu zaharretan erromeria eta kaiolatze saio hauen parekoak.
2017
‎Gaua erortzear zegoen eta bazirudien bertan harrapatu behar zituela, kanpalekura iristeko aukerarik gabe. Urduritasuna zabaltzen hasi zen feniziarren artean, haitzulo hartan hainbeste jendez inguratuta edozer gerta zitekeen eta.
‎Aizpuruak onartu du zertara bideratu duten prestakuntza osoa, azaroan lanean hasi zirenetik: «Kontxa eduki dugu begiz jota, eta denboraldiko sasoi onena bertan harrapatzeko ari gara lanean».Zarauzko estropada erreferentziatzat hartu du: «Lan ona egin nahi genuen, eta lortu dugu.
‎Hurbiltasun hori geldituko da, gero, ezabatu ezineko gauzen artean: gizonen gorputzak toki itxi batean eta gu bertan harrapatuak, haiekin, baina haien parekoak izan gabe. Ezin inoiz haien parekoak izan, gure emakume gorputzetan.
‎Lubakietako gerran, bi bandoen arteko lur zerrendari inoren lurra deitzen zioten, inork ezin zuelako bereganatu eta inork ez zuelako bertan harrapatua izan nahi.
2018
‎Hori guztia dute beren alde intelektual, teknikari, politikari, kazetari eta ideologia ofizialek; hori guztia dute kontra alternatiboek. Horrela, horiek, sarritan, kondenaturik geratzen dira sistemaren ogi apurretatik jatera (kristau balioak, giza eskubideak, berdintasuna, demokrazia, aurrerapena, ongizatea, razionalismoa...), apaingarrietatik diskurtsoa eraiki eta sistemaren kontraesanak agerian uztearren, baina beti ere, gutxi asko, diskurtsoan bertan harrapaturik, botere gune indartsuen logosaren mendean.
‎Lehenengo galderari dagokionez, esan behar dut, hasieratik defendatu dudan bezala, guztiz errugabea naizela, nire bizitzan ez zaidala inoiz burutik pasa inori bizia kentzea, are gutxiago bihotzetik maite eta miresten nuen nire emazteari. Egia da egun hartan akats batzuk egin nituela, nire portaera ez zela eredugarria izan, eta nire alaba maitearen egoera lehenetsi banu, lehenetsi behar nuen bezala, eta beste guztia utzita zuzenean polizia etxera joan banintz, batek daki, agian garaiz iritsiko ginatekeela etxera haien amaren hilketa saihesteko edo, behintzat, haren egilea bertan harrapatzeko. Bestalde, begirune osoz, Rakel zuzendu behar dut.
‎Bolada handian egon nintzen etxean agertu barik, baina, uda batean bueltatu, eta aitari sorpresa eman nahian, lantegiko bulegora joan nintzaion. Sorpresa ederra eman nion, eta neuk ere sorpresa hartu nuen, izan ere hantxe bertan harrapatu nuen neskatxa batekin larrutan. Gerora jakin nuenez, Erdi Aroko jauntxoen moduan jokatzen zuen betidanik; lantegian neskato bat sartu orduko, haren ohetik pasatu behar zuen, eta, hori egin ezean, kale gorrian amaitzen zen bera eta baita senide guztiak ere.
2019
‎pinpirinkeria hoztu egiten zaio hori dela eta. Emakume maiteminduari ia ezinezkoa zaio joko horretan artez aritzea; beldur handiegia dio bere tranpan bertan harrapatuta geratzeari. Eta maitalea gurtzen segitzen duen neurrian, ez du engainatu nahi; bestela, nola eduki lezake jainkotzat aurrerantzean ere?
‎Ez upategira zehazki, lehenago dagoen ganberara baizik, non ospakizun eta otordu berezietarako ardoak gordetzen baitira, botilaratuta, harrizko horma horietan aldaezin irauten duen freskotasunean aterpetuta. Izan ere, bertan harrapatu zuen neskatilak duela hil batzuk, ezustean, sukaldeko buruak hamar urteko botila baten bila bidali zuenean, Ainhoak sukaldean laguntzen utzi zion batean, eta jaunaren semea Leixuriren arropen barruan inork ibili gabeko bidean barneratu zenean sinatu zuten biek isiltasun ituna. Lehen abagune hartan zauri izan zena laster bihurtu zen ezti, aurrerantzean astean behin errepikatu zuten erritualean nahiz lorategirako ihesaldietan, maitasunezko berbek eztia are eztiago bihurtuta.
‎–Polonian nengoen, familia bisitatzen, eta bertan harrapatuta gelditu nintzen... Ezin izan nuen alde egin...
‎Bitxia bada bitxi, Azkuek ere halako larrialdi bat izan zuen, hamabi urterekin, osaba marinel batek Cartagena, hain zuzen ere Txepetx soziolinguistaren sorterria?, Lisboa eta Liverpoolera kabotaia bidaia bat egitera eraman zuenean; ekaitz bortitzak han harrapatu zuen eta horrexek zapuztu zion itsasorako gogoa (Carmelo anaia, ostera, hil egin zitzaion, Habanan marinel zebilela). Alabaina, geroago Heriok non eta Lekeitio sorterrian bertan harrapatu zuen kasik, herri herrian, lagunekin olgetan, inpentsan uretara jauzi egiten ari zen batean.
2020
‎Beraz, Jeu de Paume ere itxi zuten, ni ia bertan harrapatuta, kanpora bota gintuzten eta, gurekin batera, museo barruan leundu nahi izan zituzten kontraesanak ere kaleratu ziren.
‎Horrela ez dago! Mugak zaindu behar ditugu, altxa ditzagun hesiak lau metro gorago, jar ditzagun hesi inteligenteak bertan harrapaturik gera daitezen euliak armiarma sarean bezala. Europa andereak urteak daramatza kosta zaintzen baina ez du ezer ikasi.
‎Martxo hasieran zendu zen Sebastian Brown Tenerifen. Hara jo zuen bere ama zaintzeko, eta bertan harrapatu zuen heriotzak. Bere sustraiak Laudion zeuden, bera Londresen jaioa bazen ere.
‎Izan ere, bere bizitza osoa pasa du Josefinak Urdiaingo errotetxean bizitzen. Batzuetan, uraldiak daudenean, “beldurra” sentitu izan duela kontatzen du; 2019ko uraren goraldiak bertan harrapatuta utzi zituen. Edonola ere, hantxe jarraitzen du bizitzen, eta hil arte bertan geratzeko asmoa du:
‎Irailaren 9ko suteaz geroztik askoz larriagoa da lehendik ere muturrekoa zen Lesboseko errefuxiatuen egoera. Zaporeak proiektuak bertan harrapatuta dauden errefuxiatuei otordu duinak eskaintzeko egiten du lan.
‎Ibaia izokinez ia hustua baitzen, haztegi bat eraiki zuten desagertzekotan egon den espeziearen kopurua pixkana handiagotzeko eta ibaia birpopulatzeko. Haztegiko tankeetan gordetzen dituzte ibaian bertan harrapatutako izokin ar eta emeak. Artifizialki ernaltzerakoan, anestesia dosi bat eman eta emeei arrabak ateratzen dizkiete lehenik.
‎Eta banekien nora jo haiek lortzeko. Edo hobeto esanda, sarea non ipini, arrain handia bertan harrapatzeko. Oraingoan ni aurreratuko nintzaion, eta jokatzeko prest nengoela argi utziko nion.
‎Gero soldadutza egitera joan zen, eta hiru urte egin ondoren gerrak bertan harrapatu zuen. Garai hartan, 1936an, soldadutza urtebetekoa zen eta berak hiru zeramatzan, beraz, nahita jarraitu zuen bertan.
‎EMAKUMEA: Alaba ez ikusi eta bertan harrapatzeko begiak estalita zeramana zu zinen!
2021
‎Baina Iñaki Sarasketa Errezilen bertan harrapatu zuten guardia zibilek…
‎Emakumearen baserrian gertatu zen luizia, estalpe batean: andreak han gordetzen zuen autoa, eta luiziak bertan harrapatu zuen. Uholdeek hildako bat eragin dute, eta hainbat zauritu:
‎Ondorioen artean honako hau izan zen nabarmenena: dardararekin hormigoiz egindako etxe bat behera etorriz gero, paretek duten pisuagatik, hiltzeko arriskua ia saihestezina da; bertan harrapaturik gelditzeko aukera ere agerikoa da. Aldiz, lurrarekin edota egurrarekin egindako etxeen kasuan, txapazko teilatuak dituzte; hortaz, errazagoa da bertatik bizirik irtetzea.
‎Ertz bateko atetxoa zabaldu eta beste ertzean jakia ipini behar da. Usainak erakarrita saguak tunela zeharkatzean, atea itxi eta bertan harrapatuta geratzen da. Heriotzarik gabeko ehiza.
‎Iluntzean, etxetik atera zenean, autoan sartu zen eta jarleku azpian zen bonba batek bertan harrapatu eta hil zuen.
2022
‎Errusiak Ukraina inbaditu izanak ezustean harrapatu gaitu, bai, baita gure gobernariak ere. Eraso hau giza mailan izaten ari den ondorio latzetatik haratago, eta geoestrategia eta kanpo politika alde batera utzita, etxean bertan harrapatzen gaituen zerbaitetan zentratuko naiz: zer gertatu ote da Europak eta Euskadik tresnarik izan ez dezaten gerrak hiritarrengan izango duen eragina saihesteko, hala nola energiaren prezioen igoeraren edo produktuen eskasiaren eragina?
‎Errusiako tropek setiatua duten Ukrainako Mariupolgo zibilak tantaka ebakuatzen ari diren honetan, korridore humanitarioak ez dira Azovstal altzairutegira heltzen ari; berrehun bat zibil bertan harrapatuta daude otsail amaieratik, Ukrainako agintarien arabera. Moskuk atzo baieztatu zuen armadak industrialdea beste behin bonbardatu zuela.
‎Orokorrean, errespetu handia zegoen". Ezin dute, hala ere, ez batak ez bertzeak, hagitz gaizki solasik egin lantokiko gizonengatik, biek ala biek maitasuna bertan harrapatu zutelakoz, eta lankide banarekin ezkondu ziren. " Biok ezagutu genuen senarra lantokian.
2023
‎Kopetilun, animorik gabe, makurka zebilen kamera puskatu zitzaiola jakin zuenetik. Errepidetik atera, errekara jausi, bertan harrapatuta geratu, hantxe akabatu zitekeen; berari bost zitzaiola zirudien, ordea, bere bizitzarekiko estimu txikiena ere ez baitzuen azaltzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia