Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 65

2000
‎Rakelen egunerokoa lortzearren, oraingo honetan ere ez dut arazorik izan giltza harrera gelan lortzeko. Denak bazkaltzera joan direnean, ni ondoezik nengoela aitzakiatu, eta hotelean bertan geratu naiz. Horraino dena ondo.
2002
‎Besteen aurrean ez zidala hitzik aterako etsi zuenean, beste bide batetik saiatu zen, eta esan berri nuena paper batean idazteko agindu zidan. Baina, hartarako ere erabakirik hartzen ez nuela ikusirik, eskola amaitutakoan bertan geratu behar nuela  jakinarazi zidan, eta mehatxatu egin ninduen, esanez, ezen, agindutakoa bete arte, ez nuela etxera joaterik izango.
2003
‎Suntsipena izan, alkohola izan, orain ulertzen dut nire bizitza birziklatzeko beharrizana dudala, eta zure alboan ez nuela horretarako ezta aukerarik ñimiñoena ere. Ongitxo dakit zuk ez duzula zure bizitza aldatzeko premiarik sentitzen eta, batez ere erretreta hartu duzunetik, ez duzula herrixkara itzultzea eta bertan geratzea beste desiorik, ohi bezala, nire iritziaz behin ere galdegin gabe. Bada gera zaitez, gera zaitez eta ez itzuli, zeren nik, uste nuenaren kontrara, oraindik ere bai baitut bizigogorik.
‎Iradoki ere, iradoki zuen handik nola edo hala alde egin behar zutela. Aterpea erreta zegoela esaten zuen, eta bertan geratuz gero erortzeko arrisku handia zegoela. Korreo bila atera nahi zuen kosta ahala kosta.
‎Calatayuden misioetan sarritan aurkitzen ditugu halako kasuak: lana bukatzearren misiora joan ez zen arotz batek kolpea huts egin eta eskua ebaki zuen; misiora joan beharrean eguzki gozotan zelaian etzan zen abokatu bat hantxe bertan geratu zen, jo eta hilda; aitortzera joan nahi ez zuen beste bat, berriz, itsu geratu zen handik gutxira, baina hori bai," gorputzeko begiez itsu" izan arren," arimako begiak" zabaldu zitzaizkion. Kontrakoa ere gertatzen zen noiz edo noiz, hau da, Jainkoak saritu egiten zituen beren lana utzi eta, estu ibili arren, misiora joaten zirenak.
2005
‎Ohe ertzean eserita nengoen, gerritik gora biluzik. Elastikoa eta jertse bat jantzi, eta bertan geratu nintzen. Adela barrura sartu zen; ama isilik joan zen, atea itxita.
‎Lehen kutxa itxita, bestea zabaldu nuen, aurreko aldian miatzerik izan ez nuen hura. Oraingoan pentsaturik neukan ezen, baldin eta zoriz Marro etxeordean sartzen bazen, esku argia itzali eta bertan geratuko nintzela, mugitu gabe. Ikusten ote zen kanpotik esku argiaren errainurik?
2006
‎–Esan bazenit hitz bat, bertan geratuko nintzen.
2007
‎Lehenengo tiroak lagunaren papar gainera bota du, eta bertan geratu da kieto kieto, iluna noiz etorriko, oraindik ere txoriak entzuten baititu zuhaitz adarretatik ihesi, eta Demetrioren eztul pattarrak zakartua. Bigarren tiroak haren ahotsa ekarri dio belarri parera.
‎Gero ez zuen eskumuturra ezpain ingurutik pasatu. Apar arrastoa bertan geratu zitzaion.
2008
‎–Kikeren espazioek beti gonbidatzen dute egotera, bertan geratzera. –Mifuk arrazoia eman dit.
‎–Zure herrialdera itzultzeko eta bertan geratzeko gogoz ibiliko zara, agian...
2009
‎Lotu egin zuen zirimiria. Gustatu ala ez, handik alde egin beharra neukan, ez banuen hotzak gogortuta betiko bertan geratu nahi.
2011
‎Anna eta Fran mutu gelditu ziren, makur makur eginda. Franek bertan geratzeko keinua egin zion neskari, eta bera, bitartean, lau hankatan hurbildu zen logelara poliki poliki, eta barruan desagertu zen. Bi minutu eskas eman zituen han, baina Annari bi ordu luze igaro zirela iruditu zitzaion.
‎Arreta handia jarrita oztoporen batekin tupust ez egiteko, ate aldera hurbildu ziren. Une hartan, biek batera, mugimendu bat hauteman zuten aurrean, eta bertan geratu ziren; arnasa hartu barik egon ziren apur batean, zaratarik ñimiñoenari adi, eta ezer berririk aditu ez zutenez, berriro jarri ziren abian. Bakarrik ez egotearen sentsazioa gero eta nabariagoa zen:
‎Bat batean, ate bat zabaldu da. Liskar oihuak entzuten dira, emakume mozkorren barre hotsak eta tarteka musika zaratak; emakume zahar bat agertu da atean, dena makillajez margoztatua, barre algaraka ari da ero moduan; bere aurpegi desitxuratuan odol arrastoak dauzka; bertan geratu da zutik, eroriko ez eroriko, era lotsagarrian jantzita; begi hondoratuak dauzka, inora begiratzen ez duten begiak.
‎Anne bertan geratu da zutik, burua makurtuta. Baina, nahi gabe bada ere, begiradaz barmanari jarraitu dio, ikusten du nola doan jende artean bati bultza besteari bultza Élianeren bila.
‎Ibarguenera iritsi ziren eta, bazkaltzera gelditzeko eta gelditzeko, bazkaldu gabe ez ateratzeko. Ezetzik esaten jakin ez, eta azkenean bertan geratu zen Zamudiokoa. Berria, ordea, berehala iritsi zen Butroikoaren belarrietara eta Zamudiokoaren iraintzat hartu zuen hura guztia.
‎Lehenbiziko kolpeetako batekin Zamudiokoak zintzurrean zauritu zuen larri Otsoa Butroikoa, aita, eta lurrera erori zen hilda. Otsoa gazteak bere dardoa ahotik sartu zion Ibarguengo jaunari eta bertan geratu zen zerraldo hau ere. Horrela, Zamudioko jauna bakarrik geratu zen Arzamendiren eta Butroiko semearen aurka borrokan.
‎Susmo txarra hasi ziren Butroikoak hartzen eta mahaitik altxatzen hasi ziren, baina bat batean gizon mordoa azaldu zen alde batetik eta bestetik eskuetan armak hartuta eta gainera etorri zitzaizkien Butroikoei. Kolpe latzak izan ziren eta Butroiko gehienak bertan geratu ziren hilik, haien artean Butroiko jaunaren seme gaztea, baina Butroiko jauna bera, Juan Perez, larri zauritu bazuten ere, bizirik atera zen.
‎Norabait joateko gogoa neukanez, huraxe zen aukera, baina une hartan alde egitea desertatzea zen, eta desertzioak zigor handia zekarren. Azkenean, neure buruari gezur bat esan eta bertan geratzea erabaki nuen. Gogoeta hauxe egin nuen:
‎Bestalde, Basoan ondo hartu nindutela ekarri zidan gogora, eta nik ere baneukala Basokoei zer erakutsi eta zer eman. Intiren arrazoiak entzunda, aldi batez bertan geratzea erabaki nuen.
‎Donostiara joan ginen Etxeberriarengana, baina esan zigun itsaso harekin bera ez zela aterako, hurrengo egunean hobetzen bazuen eramango gintuela. Zenbat izango ginen galdetu zidan eta esan nion bi izango zirela, ni bertan geratuko nintzela. Berak lotara joan ziren eta ni arrantzalearen etxean geratu nintzen, inork jakin gabe, askotan bezala.
‎Nahiko baserri aberatsa zen eta berarekin hizketan aritu nintzen. Herrian hobeto ez ote ziren egongo galdetu nien, baina bizi ziren bitartean bertan geratu nahi zuten. Dena dela, familia sendoa behar zen hura aurrera eramateko eta ez zen nire egoera.
‎Haiekin nintzen batean emakumea ez zen azaltzen eta atean geratu ginen zain. Geroxeago mandatu batzuekin etorri zen eta bertan geratu nintzen afaltzen zuten bitartean, baina emakumeari ez zitzaion gehiegi gustatu ni han geratu izana. Maite ere maiz ikusten genuen.
‎Goizeko hamaiketan, atzera egiteko agindu zuten, erretreta, baina Prieto batailoiak, gure bitartekoa zenak, ez zigun partea pasa eta gure erretreta, ordu biak aldera, hondamendi hutsa izan zen; ia batailoi osa harrapatu zuten. Carrera hegazkin baten tiroak bularrean jota erori zen eta Julian Erdozia jasotzera itzuli ez balitz bertan geratuko zen.
‎Gainera, Camarasa eta Tremp urtegietako ateak ireki zituzten eta ibaiak gainezka egin zuenean urak hainbat soldadu eraman zituen, tanke eta guzti. Handik egun batzuetara, gure batailoi batek berriro ibaia pasa zuen eta zaurituak eta arma batzuk berreskuratu, baina azkenean atzera egin behar izan genuen eta Lleidan Alòs de Balaguer okupatuta bertan geratu ginen.
‎Bostak ziren eta erasoka jarraitzen zuten. Zaurituak bertan geratzen ziren, errepidera ateratzerik izan arte. Izugarria zen zenbat hegazkin zebiltzan.
‎Mugimendu guztia ikusi ondoren esan zidan ibaira jaitsiko ginela eta denei erretiratzeko agindua emateko, han itxarongo geniela. Telefonoaz arduratzen zen tenienteari deitu genion eta esan genion azken bueltan bertan geratzeko, eramango genuela guk kamioia. Autora igo nintzen eta ibaira jaitsi ginen; bidean esan zidan Bartzelonako bidea hartzeko moztu baino lehen.
‎Handik egun batzuetara quartier du Lac auzoan bizi zen harakina bisitatzera joan nintzen, Donaixtikoarekin ezkonduta zegoena, aspaldian ez bainuen ikusi eta bertan geratu nintzen bazkaltzen. Esan nien eguraldi ona egitean joango nintzela laguntzera zeukaten baratze handira, eta goiz samar atera nintzen, ondoan alemanen kuartela zegoen eta.
‎Orduan nik esan nion Frankori handik lehenbailehen atera beharra zegoela eta Martin eta biok Oiartzun aldera gindoazela prest zeudenekin. Franko ados zegoen, baina esan zidan bera bertan geratuko zela ea belgikar hura salbatzen zuen.
‎Egiten zuen hotzarekin ia ez zegoen guardiarik zubian eta banan banan pasa ginen. Geroago, baserritik atera ginenean, elurra hasi zuen eta errepidean ez zegoen arimarik, baina oinen arrastoak bertan geratzen ziren. Oso goiz iritsi ginen; ukuiluko leihotik sartu nintzen eta sua piztu nuen Frantzisko jaiki baino lehen.
2012
‎Poz ematen didan gauza bakarra sekula ezkondu ez izana da; baina gaizki egin nuen hainbeste mundu korritzea. Hobe nuen bertan geratu banintz neure ogasuna zaintzen; orain aberatsa izango nintzateke, oinordekotza eder bat lagako duen osaba. Neure lekuan sentituko nintzateke gizartean, eta ez bere lekua bilatu ezinik jende aspergarri eta lasai honen artean, haizea zuhaitz adarren artean bezala.
‎Ez naiz damutzen fortunaren bila galdu nuen denboraz, Kanadan zaldiak erosten nituen edo Pazifikoan kokoekin trafikatzen nuen denboraz. Alde egiteko premia hori, neure sorterriak eragiten zidan aspertze itogarri hura hogei urterekin sentitu nuen, eta halako indarrez ze bertan geratu behar izan banu, segur aski hil egingo nintzen. Aita ordurako hila zen eta amak ezin izan zidan etxean eutsi.
‎Bakarrik utzi nituen, baina bertan geratu nintzen. Bihotza sekula ez bezala zebilkidan taupadaka.
‎Neskamea joan egin zen. Ni bertan geratu nintzen lotara joan gabe. Brigitteri begiratu nion, surtara hurbildu baitzen dardarka.
‎–Inork ez du ahaztu, esan nion, eta keinu egin nion Coletteri altxa eta mahaitik urrun zedin, baina bertan geratu zen.
2018
‎Gaur hartu duenak paisaia begiztatzeko aukera paregabea eskaintzen dio, basoaren aldera ematen duten leihate zabalak baitauzka aurrez aurre, iduri lizar baten gainetik ari dela lanean, txoria bailitzan. Txori batek kristaletik bertan geratzen den adar batera salto egiten du, txantxangorri baten tamainakoa da, zuri beltza, badoa berriz, jolasean, ihesean, janari bila... txoria txori.
‎" K7 eremura". Hamar minutu baino lehen iristen da helmugara, eta bertan geratzeko agintzen dio autoari, merkeago aterako baitzaio horrela, gero beste bat deituta baino.
‎Horretara jarri ziren denak, eta geratzen zitzaizkien bala guztiak zuzendu zituzten kanoiak elikatzen ari ziren soldaduengana. Hiruzpalau erori ziren segituan, eta besteak bertan geratu edo alde egiteko zalantzan egon ziren une batez.
‎Eskuan zeraman makilatxo batez zaldiaren ipurgaina jo, eta animalia nire zaldiaren parean jarri zen, baina hamar bat oinetara. Segiziokoek ere aurrerantz egin zuten, baina Erregek, besoa jasoz, bertan gera zitezela agindu zien.
‎Nahi baduzu bai, bihar ordutsu honetan hemen bertan gera gaitezke, baina beste piku sorta bat ekartzekotan... arrapostu zidan, malizios.
‎bidaiatzea eta, batez ere, bilatzea erabaki zuten, heriotzari aurre egitea. Nik uharte epelen bat aholkatu nien arren, Goan bertan geratzea hala nahi izanez gero, haiek tokirik bazterrenera joatea erabaki zuten, bazterrenekora eta altuenera, agian horren ondoko bidaia laburrago izateko...
‎Orain sei bat urte heldu ziren hona. Gure monasterioak liluratu egin zituen, eta bertan geratzeko baimena eskatu zidaten. Denbora lanean, otoitzean eta kontenplazioan ematen zuten, eta nik aski zoriontsuak izan zirela esango nizuke, hainbesteraino non zorion hark bere fruitua eman baitzuen:
2019
‎Alba Boraori bere ikaragarrizko gozotasun eta eskuzabaltasunagatik. Leyre Arrueri, aire freskozko bafada bat bezala sartu eta bertan geratu zinena, eta Santiago Baróni, inori esan dakiokeen gauzarik politenetako bat esan zenidalako. Sara Villar, Ainara Silva, David Pisabarro, Patricia Escalona, Ane Guerra, Leire Palacios, Amaia Morris, Ana Tejero eta abarri.
‎Ottok esan digu lokalak begiratzen dabilela kafetegi liburutegi bat zabaltzeko, hemen, Bortizen. Dioenez, Berlinen pila bat daude horrelakoak eta primeran funtzionatzen omen dute, bertan geratu nahi omen du, sustraiak egin. Gainera esan du Ane bere bazkide izatea nahi duela, ostalaritzan eskarmentua daukan norbait behar duela.
‎–Oraindik ez, ez dut gehiegi estutu nahi. Baina tira, nigatik balitz gaur bertan geratuko nintzateke. Bihar goiz jaiki beharra daukala eta garaiz oheratu nahi duela esan dit.
‎Uste dut, barren barrenean, sinetsi nahi dudala eskaini berri didan kafe momentu hori ezberdina izango dela. Tabernara sartuko garela elkarrekin hizketan, ez duela totel egingo kafesnea eta ebakia eskatzean, barran bertan geratuko garela denboraz larri baldin bagabiltza, edo libre dagoen hurbileneko mahaian eseriko garela denbora alde badugu. Ez diola ateari begiratuko, niri baizik, zuzen zuzen begietara, eta nik lasai hartuko dudala kafesnea, mingaina erre gabe, eta berak ere lasai ederrean edango duela bere ebakia.
‎Nor geratuko zen etxearen jabe? Beste norbait eramango ote zuen ohe hartara, bertan geratzen zenak, kirrinka ateratzera?
‎Soineko zuriak eta ile luzeak. Hippyen urteak ziren Ibizan, eta bertan geratu zen. Denborarekin, irla hartan eta gazte haien artean alde grisak ere bazirela ikasi bazuen ere, zoriontsua zen han.
‎Bi aukera dituzu orain: ni bezain zikin atera hemendik edo hiru hauen konpainian bertan geratu betiko.
‎Atea gurutzatu eta une batez bertan geratu zen, atezaina zirudien gizon handikote gihartsu baten parean. Lokalak oso bestelako itxura zuen, bezero eta emakumez gainezka.
‎Ostirala ere heldu zen eta, arratsaldean, hitzordua euskaltegian egin beharrean, Nekatoeneko apartamentuan bertan geratu ginen. Kasik talisman baten antzera jantzi nituen arroparik kuttunenak, hain zuzen ere neure buruarekin gustura egoteko eta gustagarri gertatzeko:
‎Harrapatua sentitu nintzen. Aldi berean, ordea, izugarrizko gogoa neukan bertan geratzeko, urtebetetze festa bat nolakoa zen ikusi nahi nuen eta; baina aitari, amari eta Jainkoari traizioa egitea zen hura. Hartaz pentsatzen egon nintzen segundo bakoitzean, jolas ordura arte.
2020
‎Hasperen batez Vicente Reparaz zenaren ostatuari bizkarra eman eta Iruinbarrenakoen atzetik joan zen, azken finean Altsasu maitasunez oroituko zuela pentsatuz. Ez bertan geratzeko adina, jakina, ez baitzeukan intentziorik pixka batean etxetik inora mugitzeko.
‎–Manuela, bertan geratu zenuke, Galdosi laguntzen. Adrianek, tentuz.
2021
‎Lasai, baretzen saiatu nintzen, baina ez nuen lortu?. Oraintxe bertan geratzea besterik ez dut nahi, aurrez aurre hitz egitea. Ez dut elkarrizketa hau telefonoz eduki nahi, non zaude?
‎Bosgarren bueltan, Eleneri deituko ziola. Seigarren bueltan, Aneren etxera joango zela, eta errepidera irteteko bira eman zuen, baina bertan geratu zen seko frenatuta. Urguilua gidari zuen kotxe haren kristalak lurrundu ziren.
‎Erasmusean, Berlinen elkarrekin egon ginen, beno, Nora eta biok urte berean elkarrekin joan ginen, eta Olaia bertan ezagutu genuen. Urtebete lehenago egin zuen Erasmusa, baina amaitzean hango zine ekoiztetxe batean lan egiteko aukera bati esker bertan geratu zen. Garagardoaren erregina hirukotea ginen.
2022
‎–Jakina; bertan geratuko naiz! Eta bizkarraldea igur  tzi eta burua garbituko dizuet.
‎–Esaten du, adierazi zuen beste neska gazteak? zortea izan duzula; pixka bat gorago, eta bihotzaren erdi erdian; bertan geratuko zinen. Pena izango zen.
‎Tira, ez nauzue ba bakarrik utziko? Ez dut horrelakorik merezi, esan zuen nahi gabe, banan banan begiratuz oraindik inguruan zituen hamabost gizonei, zeinak, alabaina, lotsatu eta bertan geratu baitziren. Une hartan, ordea, obus bat jausi zen beren atzean, eta izei bat errautsi zuen.
‎Izan gizon, Allalen ordezko. Behartu bertan geratzera. Sartu haren baitan eta erabili sorginkeria, kantuz xarmatu.
‎Aberatsa. Barruraino iritsi eta bertan geratzen bada, aztarna iraunkorra uzten du, zerbaiten gustu onak ere bizi osoan irauten digun bezala.
2023
‎Magdalenaren Elkarteko kontuek nahasmena eragin diote; Pepa begi zeharrez begira dauka eta, ustez, Siscak pentsamendua igarri dio: Magdalena hauek ez ote dira ba izango, kartzelaldia amaitutakoan, bertan geratzea erabakitzen duten horietakoak, mojen mirabe, orduen eta kanpaien mirabe. Sor Angustiasek damutuak esaten die.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia