Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 212

2000
‎Beste bostak atzetik bagenitu bezala, je, je. Honezkero pentsatuko dute istripua izan eta bertan geratu garela seko... Daudela.
2001
‎Atzo izan ere, Armendarizen neskari, Arantxari, besterik gabe eraztuna itzultzea ez zela oso ekintza inteligentea erabaki zuen Tasiok. Berea dela ziurtzat hartuta ere, Arantxarengana eraztunarekin jotzeak istripuaren unean autoan zela eta SOSera deitu ondoren ez zela bertan geratu salatzea esan nahiko luke, izan ere. Nolabait nire kartak azaltzea litzateke, argudiatu dio bere buruari Tasiok, benetan gertatu zenaren berri gehiegi jakin gabe gainera.
‎• Hondarreko suposaketak; lehenago iritsiz gero egin zitekeenari buruzkoak alde batera utzita, zera da azpimarragarriena, nire ustez: istripu larri hura gertatu zela ikusi zuen ezezagun hura ez zela bertan geratu zauritua laguntzen. Hori gaur egun delitua da, eta nahiko serioa gainera.
‎Hilzorian direnei hala gertatzen omen zaie, bizitzako milaka egoeraren imajinak arrapaladan pasatzen zaizkiela gogoaren pantailatik, oroitzapenen mugimendu brownoideoa, hara, hona, zuzen, batbatean jira, itzuli, gora, pausa, berriz behera, jiraka, eulien modukoa. Baina, joankizuneko eszenekin, orainera etorri naiz eta, bertan geratu beharrean, etorkizuna imajinatzeko ahaleginak egin ditut eta nire pentsamenduaren kateak aurrera egin du eta linterna magikoak oraindik bizi gabeko situazioak proiektatu ditu.
‎‘Baina bat bertan geratu dela esan didate portuan eta zeu izango zinela pentsatu dut.’
‎‘Mediku lez, nik jada lizentzia emango nioke, ’ nahi hainbateko poza eman dit Imanolek. ‘Hala ere, badaezpadan, aldi batez bertan geratzea hobe duela uste dut... ’
‎Hamabietarako libre utzi gintuzten eta, Kalaportu inguruan bizi zen jendea etxera joan zen artean, internoek bertan geratu behar genuen. Klasearen atzealdean utziak genituen maleta beteak jaso eta, zurezko eskaileretan gora, pasillorik pasillo geletaraino eraman gintuzten.
‎‘Begira hau, ’ esan zion baina amak, eta Goio atean bertan geratu zen.
‎Barranquillatik hurbil, Rioquemadon, Urioste familia bizi da eta beren telefonoa apuntatuta daukat. Gerraostean Kolonbiara etorri eta bertan geratu ziren. Seme nagusia medikua omen da, eta erietxe bateko zuzendaria.
‎Hala erantzungo zuen Goiok zineko cowboy begiradarekin, bekainak goratu eta bekokia zimurtuz, Nik ez dut nahi ezer. Arianek alde egingo zuen orduan eta Goio bertan geratuko zen eguzkitan, eguzkia begietan.
‎Eta guardia zibilak Goiori, erantzuna mutikoaren gorputzetik bereizi guran bezala begiratu zion, espezie ezezaguna topatzeko gorputz txikiaren parteak segmentatu eta sailkatzen dituen entomologoaren gogortasunarekin. Katxeatu egin zuen eta hantxe bertan geratzeko agindu zion, garabiaren azpian.
2002
‎Pertseok pentsatu zuen haraino hegan joan eta bizitza osorako bertan geratzea zatekeela munduko gauzarik ederrena.
‎Guztiak zeuden beroak itota. Elkartu eta hasieran bertan geratu ziren bitan banatuta. Batera, baina nahasi gabe.
2003
‎Laburtu egiten zitzaizkion gauak Matiasi. Matiasen buruko lehen ilea burkoaren gainean pausatzen zen unean bertan geratzen zen lotan. Interruptorea zen Matiasen ilea, eta burkoaren kontra jotzen zuenean zerbait amatatzen zen klak Matiasen buru barruan; amatatzen zen, esate baterako, Matiasen espiritua klak.
2004
‎Eurek hori egin zuten. Ni bertan geratu nintzen. Harrokeriaz jokatu nuen orduan ere.
‎Baina, aurretik, Al Quds Hotelera joan behar nuen. Nire maletak, paperak eta zenbait gauza bertan geratu baitziren gertatutakoaren ondoren. Harrera gelan zegoen Chadi.
‎Lehenengo garbiketa lanetan eta sukaldean laguntzen nuen. Suha ere bertan geratu zen eta ekipoa osatu genuen biok. Oso ondo konpontzen ginen.
‎Nathan izeneko hark ere bai. Ez nekien zer esan, zer pentsatu; bertan geratu ala kanpora irten. Eta bat batean, nitaz gehiago jakin behar nuela pentsatu nuen.
‎Ez zen nahikoa. Bazekien horrela ezabatzean Windows eko sistema eragileak datuak bistatik kentzen zituela nolabait, baina bertan geratzen zirela, ezkutuan, eta programa egokia erabiliz gero (Filerecovery, GetDataBack...) datuak berreskura zitezkeela. Bazeuden, baita ere, datuak erabat suntsitzeko programak (Eraser, KillDisk...), baina berak ez zeukan han horrelakorik.
‎Maskarak ohiko buruetarako zeuden prestatuta... baina ez Bohrrenaren tamainarentzako. Ia bertan geratu zen.
‎Bata gailego batekin ezkondu eta Galiziara joan ei zen bizitzera, bestea katalan batek haurdun utzi eta Bartzelonara joan zen eta hirugarrena Euskal Herrian omen zegoen, euskaldun batekin maitemindu eta Bilbo ondoan zegoen Barakaldo izeneko herrian bizitzen. Eta bera Madrilera etorri eta bertan geratu zela, bai. Eta hura esaten zuenean begiak zabal zabal ireki eta barre algara botatzen zuen.
2005
‎–Itxaron! –garrasia atera zaio Naroari, eta atezaina bertan geratu da, iltzatuta bezala– Barkatu –jarraitu du bareago–, hirugarren solairuan zegoen enpresaren txartela desagertu egin da, badakizu zergatik?
‎Lehengusu lehengusinak bertan geratu dira, egoera aztertzen, aldaketa horren esanahi misteriotsuaz hausnartzen. Bat batean gizonak aterkia berriro bildu eta itzuli egin da.
‎Autoak buelta ematen hasi ziren azkar. Manifestari asko sakabanatu ziren eta beste batzuk bertan geratu ziren, barrikadak egiten ikusteko. Aspaldian ez ziren behar bezalako hesiak ipintzen, baina gau hartan animoak gori gori zeuden, zuela gutxiko tortura kasuengatik akaso.
2006
‎Hala ere, han ez neukan inongo planik, kandela mutur baten argitan sukaldean apunteekin aritu nahi ez banuen; horretarako gogo handirik ez, ordea, eta, bestalde, ezin utziko nuen han Julian gaixoa, halako modu errukarrian bere ondoan gelditzeko eskatu ondoren. Hortaz, bertan geratu nintzen, geldi, ilunpean eta isilik, aspertuaren aspertuz logalea ere lehenago etorriko zelakoan.
‎Igande batean, auzolandegiko gazteak eskualdeko herri nagusira jaitsi ziren, Sopeñara, eta ni, nire zomorro famari jarraiki, bertan geratu nintzen; aldareko erretaula eta paretetako santuei begira ari nintzela, ahots bat iritsi zitzaidan atzetik:
‎Lana baino gehiago bertan geratzea interesatzen zitzaidala igarrita, don Tirsorekin hitz egingo zuela esan zidan, auzolandegia hurrengo uda arte itxita geratu arren, beharbada...
‎" Gniezdno" esan zuen Lechek ahopean, hau da: arrano habia, eta han bertan geratzea erabaki zuen, herri bat hantxe sortzea –gaur egungo Gniezno herria, Varsoviatik mendebaldera dagoena– Lech eta haren ondorengoak inguru haietan geratu omen ziren, eta baita beste hainbat lurraldetara hedatu ere. Horietako asko nekazaritzatik bizi ziren zelai zabaletan (polan izenekoetan), eta polan horretatik hartu zuten herriaren izendatzeko era ere:
‎Nazka ematen zion janari hark, kide bat jaten ariko balitz bezala. Behin baino gehiagotan esan zuen bera ez zegoela era horretan ibiltzeko; itxurazko janaririk gabe nahiago zuela bertan geratu, bertan kieto, bertan kitto! Knudek animatu behar izaten zuen.
‎Bizitzan egunean egunekoa bizi behar izaten da, eta heroiaren bizimodua eguneroko bizitza bizi behar denean ezabatzen da, askotan; juxtu liburua edo filma bukatzen den unean hasten den eguneroko bizitza arrunt hori. Jason gizajoa Argos ontziaren itzalean lo egitera joan ohi zen argonauten epikak eta urrezko ardi larruaren distirak ezabatu zirenean, eta zoritxarreko egun batean, usteltzen hasitako Argos ontziaren branka zurezkoa erori zitzaion gainera, eta bertan geratu zen herensugeak menderatu eta hainbat etsai borrokatu ondoren Mediterraneoko bazter guztiak ezagutu zituen heroia.
‎Ekaitz beltza eragingo omen du. Anaiak bertan geratu dira, baina nik hobe omen dut leku seguruan ezkutatu, gauzak baretu artean. Esan nizula uste nuen.
2007
‎Ez zuen atertzeko itxurarik baina, hoberik ezean, bertan geratu ginen, leihotik begira.
‎Lurrera begira geratu nintzen lotsatuta, eta Eduk ere makurtu egin behar izan zuen kopeta oraingoan. Ez dakit gu biok hola ikusita errukitu zen edo zer, azkenean esan zigun bertan geratzeko, egongelan, baina zapi bat jarri behar genuela, apurrik ez erortzeko.
‎Zulo beltz batera erortzen direnak oro bertan geratzen dira: gas, izpi.
‎Uda hasierako egun argia zen, eguzkiak bazter guztiak kiskali nahi zituen, eta etxeko leihoek kanpora jotzen zuten. Bost gela zeuden guztira, sukaldeaz eta bainugelaz gainera, eta bazirudien aingeru talde bat bertan geratu zela bizitzen, dena baitzen zuri eta zeru, dena argi eta leinargi. Alaiak bainoago zerutarrak ziren gelak.
2008
‎Zuek hori egingo duzue, eta guk bi aukera emango dizkizuegu: gurekin batera Hispaniolara igotzea behin altxorra bertan edukitakoan, eta orduan bermea ematen dizuet, nire ohorearen gainean, toki segururen batean utziko zaituztedala; edo, hori gustuko ez baduzue, nire gizon batzuk zakar samarrak direlako, eta garbitu beharreko kontu zaharrak ere badituztelako pasatako amorrazioengatik, orduan, hemen bertan geratzeko aukera ere baduzue, hori ere bai. Hornigaiak erdibana egin ditzakegu, hainbesteko bat gizon bakoitzeko; eta bermea ematen dizuet, berriro ere, aurrena ikusitako ontzikoei zuen bila etortzeko esango diedala.
‎–Bihotzekoa, segur aski. Bihotzekoa eman eta bertan geratu da. Ez da hemen odol arrastorik.
‎Isiltasuna besterik ez zen entzuten, eta katu gautarrek ere isiltasuna gordetzeko agindua jaso zutela otu zitzaion. Farol baten argitasun horira hurbildu eta bertan geratu zen, gauak eta iluntasunak beldurra emango baliote bezala. Gabardinaren iduna goratu, eskuak igurtzi eta eskumako poltsikoan sartu zuen eskua.
‎–Ondo da, esan eta bertan geratu zen propinaren zain, paineluaz kopetako izerdia lehortu eta hiruzpalau eguneko bizarrari hazka eginez.
‎Burutazio burugabea izango zen, baina ziurra. Eskura nituen ihesbideak (etxekoei deitu, ospitalera joan) aztertu ondoren, bertan geratzea erabaki nuen. Senide eta adiskideak agurtzeko gutun luze bat idatzi nuen, oraindik gordetzen dudana, eta nolako hiletak nahi nituen argitu nien.
‎Batak alde batera jo behar izan zuen eta besteak beste alde batera. Mutila herritik joan zen eta bertan geratu zen neska. Eta, hala, beste pertsona batzuk ezagutu zituzten eta ezkondu ere egin ziren haiekin eta seme alabak izan.
2009
‎Auto bat gugandik hurbilegi pasatzean, Ibai gelditu egiten zen eta bertan geratu aurrera begira, jiratu gabe, nik sorbaldan eskua jartzen nion arte. Orduan oinez jarraitzen zuen.
‎Bien begiak begietan ziren. Angie bertan geratu zen isilik. Piano musika entzuten zen kafe tresnaren soinuarekin nahastua.
‎Dena den, gure etxean, lo egitearena arazoa da. Terryren logela gure egongela da, sofa zabaldu eta bertan geratu ohi da. (Sofa ohe hura erosi nuenean ez zen Terry aurreikusten nuen gonbidatua:
‎Hantxe nago hilda esan zidan, beste gidari horrek ibaira bota ninduen kolpearekin eta ihes egin gero, alproja zikinak. Uretan behera joan omen zen, eta bizikletaren pedalean oinak ongi sartuta omen zituen, kolpearekin konortea erdi galdu eta bertan ito zen. Ez omen zuten hilotza aurkitu, inork ez zuelako bilatu, eta bertan geratu zen, basatzan eta Erandioko errepidearen urpeko habeetan. Labe Garaiei begira esan zidan, tira, begira begira ez, arrainek begiak jan dizkidatelako.
‎Xanti zegoen lekuan bertan geratu zen kieto. Mielek ebakia urrundu zuen keinu ahulez.
‎Enkoadernatu eta Karmeleri oparitzea pasa zitzaidan burutik. Gau hartan bertan geratua nintzen zerbait hartzeko berarekin, Argiñanoko kafe mingots haren ondoren aurrenekoz, eta ez nuen barrua lasai. Hasperen egin nuen.
‎Hutsunea, nolanahi, herriak osatu zuen, beti bezala. Gorpua, lur bedeinkatuan ehortzi ezina, Narrosko jauregian bertan geratu zen. Arrotzaren heriotzaren lekuko izan zen Gela Urdinaren pareta artean sartu zuten, adreilu eta porlanaren ordezko lanak burutuz.
‎Isilik sartu zen ohi bezala, bereziki inori zuzendua ez zirudien agur apala eginaz. Jertsea barra gainean utzi eta bertan geratu zen, eskatzeko keinurik egin gabe. Norbait bera han zegoela ohartu arte zain egon zitekeela zirudien.
‎Xiomara, etxekoak egiteko eta izeko zaintzen laguntzeko Arantxak kontratatu zuen neska ekuadortarra, ni neu nengoen egoera bertsuan ikusi nuen: bertan geratu edo ziztu bizian alde egin, zer egin ez zekiela. Ateari helduta sartu ez sartu zalantzan zegoen bitartean, beste norbaitek egin zuen aurrera haren ordez.
‎Leherketak gertatu diren inguruan kiroldegi bat prestatzen ari dira, bertan lehen zainketa eta arretak emateko, eta badirudi bertara iristen ari direnak asko direla. Tren estaziotik, hasieran jendea onik ateratzen hasi da, bere kabuz, baina jendea atera ahala, atzetik etorri den jendeak gero eta zauri larriagoak zituen, eta pentsatzen duzunez, zauri larrienak zituztenak bertan geratu dira. Oraindik ere kaosa inguruan oso handia da, trenak etenda daude, metroa ez dabil, trenen joan etorria etenda dago, eta trafikoak ere ez du erraztuko zer gertatu den jakitea.
‎Uzteko, eta bera salbatzeko. Eta bertan geratu zen. Ignacio eta Dinaren amak, Nicolasaren ahizpak, irteera aurkitu zuten azkenean.
2010
‎–Orduan gurasoek erabaki zuten Palenquen seguruago biziko ginela. Izebak eta aitonak, berriz, bertan geratzea erabaki zuten.
‎Gizonak kaliza eskuetan hartu, pixkatxo bat eragin eta irentsi egin zituen bertan geratzen ziren azken tanta gorriak, mahaikideak isilik begira zeuzkala. Gero patxadaz zutitu zen:
‎Deskuidoa izan ote zen, baldarkeria, beste aldeko autoaren errua, ezin jakin dezakedan gauza da eta honezkero askorik axola ez duena. Kontuak kontu, istripua izan zuten; horren ondorioz, gidariak hainbat zauri eta kolpe jasan zuen gorputz osoan, larritasun berezirik gabekoak, dena dela; aldameneko bidaiaria, berriz, bertan geratu zen zerraldo, burdin puska batek lepoa ebakita.
2011
‎Lagun batzuk alde eginak ziren Zarautzen barrena Bilbo aldera, bai baitzebilen soinua nazionalak gainean zirela. Nik, berriz, gerraren nondik norakorik ere ez, artean?, bertan geratzea erabaki edo nuen, gero zer etorriko zitzaidan, haren aztarnarik gabe geratu ere. Nazionalak Hernanin zirela zabaldu zenean, Balentin aroztegikoa etorri zitzaidan etxera, artean garaiz ginela, eta bera bazihoala beste batzuekin, ea joango nintzen haiekin.
‎–Hau gurasoen etxea dugu, badakizue, eta gurasoen etxean guztiok kabitzen gara: bakarregi nago, gainera??, bertan geratzea erabaki zuen Giselak, Urgainen, bere seme Alejandrorekin batera.
‎Ordurako gazteak aretotik ateratzen ari ziren, eta Karlak alde egin eta gero ere bertan geratu nintzen, Nadiaren irudia agertuko zen itxaropen doi batekin.
‎Seme alabak bertan hazi dira eta Salamancara bueltatu gura ez. Bera ere bertan geratu behar izan da bizitzen. Durangon kalean jende asko dabil eta, gurago hemen.
‎Gazteria amorratuta dabil Guardia Zibilaren kontra, eta batek daki gero ETA hori non dagoen. Ez esan beldurgarria ez denik halako jendeari gerta dakiokeena, bizitzen bertan geratzeagatik bakarrik. Ez duzu uste inork ezer egingo dienik, ezta?
‎Hemen bertan geratzen naiz.
‎Sukaldean ari nintzela intziriak entzun ditut, eta atean atzaparkak. Zabaldu dudanean atea, ume negarra bezalako intziri luze bat egin du, ahokada bat odol isuri, eta bertan geratu da.
bertan geratzeko
bertan geratzeko.
‎Orain zen mementoa, orain erabaki behar zuen. Haiekin joan ala bertan geratu, Williami idazten. Zer egin, zer?
‎Eta Josephineri ere ahaztu zitzaion buruz eta zentzuz jokatzea; irribarre egin zuen, xume, arraro. Indiako tapizean eguzkizko lauki batek jotzen zuen, gorri zurixka; etorri, joan, etorri, azkenean bertan geratu zen, indarrez?, ia urretsu distiratu zuen arte.
‎Markelen jarraibideak txintxo bete dituzte, eta, eskailera bat ikusi bezain laster, hiru taldetan abiatu dira beste horrenbeste norabidetan: batzuk gora, ganbara lukeen tokira; beste batzuk behera, ukuilua eta sukaldea imajinatzen dituzten aldera; azken taldea solairu horretan bertan geratu da, logelak izango direnak arakatzeko asmotan.
‎Oraingoz ez nau konbentzitzen. Edo ez dut topatu behintzat, bertan geratzeko bezainbat gustatuko zaidan lekurik, harekin luzaroan bizi nahiko nukeen pertsonarik. Ez dut esaten ez dagoenik, ez zaidala tokatu baizik.
2012
‎Ez dakizu hasiera hau izan duenak nolako amaiera izan dezakeen. Agian han bertan geratu duzu, Veraren bizitza errepikatzen.
‎Bai, horixe bera esan zionagu baina hi atera arte bertan geratuko dela esan din. Urrutitik etorri omen dun.
‎Malkoak atera zitzaizkion berriz ere, iturritxoaren jarioz; gu biok bertan geratu ginen, zer egin jakiteke, eta azkenean besarkatu egin nuen. Victoriak besoak nire bizkarraren kontra estutu zituen.
‎Gurasoek ikastera bidali eta komentuan sartu? Horretarako hobe Euskal Herrian bertan geratu izan balitz! Ez zuen ulertu.
‎Toki paregabea, nola bizitzeko hala erretiro egun batzuk igarotzeko. Astiro eta garbi, lotsa izpirik gabe, ezin nuela lotan bertan geratu ohartarazi zuen, komentu hura soilik gizonentzat baitzen; hala ere, nahi izanez gero, afaldu ostean Klaratar mojen komentura eramango ninduela; jatorrak eta modernoak omen ziren, haietako bat telebistan irteten zen Laurent Ruquier en programan...
‎Bakarrik. Bladik azaldu zidan bertan geratuko zela lotan, abentura bat iruditzen zitzaiola han egotea; gainera, merkea zen, hots, debalde. Autotik motxila hartu eta herrirako bidean abiatu nintzen, eskuak patriketan, negarra askatzeko prest, baziren ordu batzuk deseatzen nengoela; gauak babesten ninduen eta, azken finean, herri galdu hartan inork ez ninduen ezagutzen.
‎Gorkak arropa erosoa eramateko agindu zion. Zentroan bertan geratu dira, ostiral arratsaldean, Gorkak berak eramango baititu guztiak landetxera furgonetan. Bost pertsona apuntatu dira, denak emakumeak.
‎Ez dakit non nagoen, baina badakit zure zilborra aurkituko dudala eta bertan geratuko naizela bizitzen. Nire oinek ez dituzte zebra bideak berriz ere ukituko.
‎Lo nahikoa eginda iratzarri ginen goizean. Hala ere, bertan geratu ginen arratsaldera arte. Non ezkutatu, bestela, halabeharrez elkar maitatu beharrik ez izateko.
‎Beraz, uhinen esku utzi genituen geure buruak, eta, ordu erdi barru, txalupa irauli egin zuen iparraldetik bat batean etorritako enbatak. Zer gertatu zitzaien txalupako beste lagunei edo harkaitz gainean edo ontzian bertan geratu zirenei, ezin dut esan; baina galdutzat jotzen ditut guztiak. Nik neuk, patuak eramaten ninduen alderantz egin nuen igeri, eta haizeak eta mareak eginarazi zidaten aurrera.
‎Noizbait ere, gaixoarengana itzulirik, Homaisek ekarritako bendak aztertu zituen, hartan aurkeztu ziren berberak, eta norbait eskatu zuen menbruari eusteko. Lestiboudoisen bila bidali zuten norbait, eta monsieur Canivet, bere mahukak altxaturik, billar salara pasatu zen, eta aldiz botikaria bertan geratu zen Arthemiserekin eta ostaliersarekin, biak beren mantalak baino zuhailago, eta belarria atearen kontra luzaturik.
‎Madame Bovary amak zer jorraturik ez zuen aurkitzen, salbu agian umezurtzentzako atorrak ehuntzeko mania hura, bere pildak adabatu ordez. Baina, bere etxeko istiluez asperturik, atso gajoak atsegin hartzen zuen etxe naretsu honetan, eta geratu ere bertan geratu zen Pazko ondoren arte, Bovary zaharraren eztenkadei itzuri egitearren, zeinak ez baitzuen huts egiten, ostiral santu oroz, lukainka bat beretzat enkargatzea.
‎–Uste nuen bertan geratuko nintzela, alafede! Zer nolako jendetza!... jendearen emana!...
‎Azkenik irten zen. Felicite bertan geratu zen. Ezin zuen gehiago; salara sartu zen lasterka, muxikak hara eramatera bezala, otarrea irauli zuen, hostoak erauzi zituen, gutuna aurkitu zuen, ireki zuen, eta, bere atzean ikaragarrizko sutea egon balitz bezala, Emma iheska joan zen bere gelarantz, zeharo izuturik.
2013
‎1984ko maiatzaren 3an, lankide zuen Jose Mari Zugarramurdi Kixkur ekin batera amaitu zuen lana. «Bostetan bukatzen zuten berez, baina egun hartan lehenago amaitu zituzten lanak, eta normalean haiekin joan ohi zen hirugarren langilea bertan geratu zen bere eginbeharrak bukatzen. Rafak bere autoa utzi zion, gero etxera buelta zedin», azaldu du Felik.
‎Bingley jaunak jaramon egin zion aholkuari. Darcy jauna aldendu egin zen; eta Elizabeth, berriz, bertan geratu zen, azken horrengana oso sentimendu gozorik sortzen ez zitzaiola. Hala ere, poz handiz kontatu zien pasadizoa bere lagunei, zeren, izatez bizia eta jostaria izanik, Bennet andereñoak gauza barregarri guztietan hartzen baitzuen atsegin.
‎Azken honi dagokiola, Darcyren lehen helburua, berak aitortu duenez, zera izan zen, zure ahizpa orduko egoera lotsagarrizkotik irteteko eta bere etxekoengana itzultzeko konbentzitzea, hori bai, familiakoen gogoa alaba berriro onartzeko samurtu bezain laster; gainera, Darcy bere esku zegoen laguntza guztia emateko prest agertu zen. Baina Lydia bertan geratzera erabat deliberatuta zegoela ikusi zuen. Lagunek ez zioten batere ardura, ez zuen Darcyren laguntzarik gura, eta Wickham uztea, entzun ere ez.
‎Gardiner andereak eta umeek egun batzuk gehiago eman zituzten Hertfordshiren, bertan geratzea ilobentzat agian lagungarria izan zitekeela uste baitzuen izekoak. Bennet anderea jagoten laguntzen zien, eta asko suspertzen zituen beren astialdietan.
‎Eta orduan ulertu nuen. Inork ez zuen altxorraren kokalekua ezagutzen, eta bertan gera zitekeen, Kartagoko egoera baretzen zen bitartean behintzat. Beste norbaitek hartuko zuen Didoren ganbera, auskalo zenbat jende desberdin pasatuko zen gela hartatik?
2014
‎Liburua itxi eta bertan geratu nintzen, eserita, minutu luzeetan zehar. Gero, liburua hartu eta maileguan eraman nuen etxera.
‎Lehen egunean, berandu iritsi, eta nahiko lan izan zuen Txentek hoteleraino ailegatzen eta bertan egokitzen. Roma la nuit deskubritzen hasteko gogorik ez; hortaz, hoteleko kafetegian sandwich bat gelara igotzeko eskatu, eta bertan geratu zen, bere puskak erdiz armairuan sartu eta erdiz maletan utzita, telebistako aldagailuari atzera eta aurrera eragiten zion bitartean, zer bilatzen zuen ez zekiela.
‎Aspaldiko Nadia. Kopeta erdira saltoka etorri eta bertan geratu zaiola dirudi. Burutik kendu nahi du baina gimnasta txikiak ez dio begirada kentzen.
‎udako egunak hobeki gordetzen dira buruan; argitasunak eta epeltasunak leku egiten dute gure oroimeneko zokoren batean. Eta bertan geratzen dira, betiko.
‎Uda iristearekin batera kareztatzen zituzten, eta gauez, hipodromo barruko argi hori eta leunean nabarmentzen ziren. Harmaila haien azpira hurbildu ziren eta bertan geratu, ohi zutenez.
‎Barabako zingira zabal horiek iparretik hegora hedatzen dira hirurogeigarren paralelotik berrogeita hamabiraino, eta hartara biltzen dira Ob edo Irtyx ibaietara isurtzen ez diren euri ur guztiak. Sakonune handi horren lurzorua buztinezkoa da erabat, iragazgaitza beraz, eta, hori dela-eta, ura bertan geratu eta lurraldea gurutzatzea guztiz nekoso bihurtzen da urtaro beroan.
‎Sinetsi ezinezkoa da», hori esan, eta alde egin zuen. Beste gizona bertan geratu zen. Lehen mailako agente bat zen, gaztea, prestua, isil samarra, bizar motz erdibitua zuena, eta sudur kakoduna.
‎Baina beltzak bereari eutsi, eta bertan geratu zen.
2015
‎Txakur bat eduki nahi nuen, eta lortuko nuen, kosta ahala kosta. Gelan sartu bezain laster pentsatzen nuen bertan geratzea, ez irtetea inoiz, harik eta txakur txiki polit bat ekarriko zidaten arte. Noiz edo noiz telebistan entzun bezala, gose greban hastea ere pentsatzen nuen.
‎esan ohi zuten, ekintza arbuiagarria eta zigorra merezi zuena, baina, langa hori pasatzen oso jende ausarta bakarrik menturatzen delako edo, nolabaiteko errespetua sortzen zuena. Bazegoen herrian beste arrotz bat, egun batean inork nola ez dakiela herrian agertu eta bertan geratutakoa, ingeles gizen kaskagorri bat, ordu gehienak tabernan pasatzen zituena. Hura ere baserri zahar abandonatu batean bizi zen, eta mozkorraldiek libre uzten zioten denboran herri lanean aritzen zen, kamino bazterrak eta horrelakoak garbitzen, herriko inork beretzat nahi ez zuen lan batean.
‎Horren froga iruditzen zait orain, hainbeste urte pasa direnean, gizon askok gertaera hura umorez hartu izana, baina txantxa giroan entzuten nituen iruzkinek min ematen zidaten orduan: , hor azaldu omen duk tximino handia arbolatik zintzilik; pagoaren adarretan ibiliko zituan tximinokerietan, eta bertan geratu zintzilik betiko?,, tximinoak berak hilko zian bizimodu horrekin aspertuta, azioa egin eta ospa?. Halakoak entzutean ezinegon handia sortzen zitzaidan, inork ez bazekien ere, neu bainintzen gizon hura gertutik ezagutu zuen bakarra, haren ahotsa entzun zuen bakarra.
‎Beti badaezpada ere lehenago ateratzen zara etxetik, eta gero zain egon beharra tokatzen zaizu, baina ohituta zaude. Ardo bat eskatu duzu, eta barran bertan geratu zara, egunkari bati gainbegiratua ematen. Goizean erosi dituzunetako bat da, egongelako mahaiaren gainean zabaldu ere egin gabe utzi duzuna, hain egon zara hominidoen dosierrean murgilduta.
‎Kito, hanka egiteko unea da. Ezin du bertan geratu. Badaezpada, behin ere atzera begiratu gabe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia