Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.666

2008
‎Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalera joko duela eta, legeak «ibilbide eskasa» izango duela aitortu du Urkulluk. Hala ere, Konstituzionalera jo arren, ez dezala galdeketa bertan behera uzteko eskatu galdegin dio Madrilgo gobernuari.
‎Kanpoko eremua gotorlekua zen, eta barrukoa, gazteluaren dorrea. Gazteluak Aralarko belardietara igotzen diren bideak zaintzen zituen XII eta XIII. mendeetan eta XIV. mendean bertan behera utzi zuten.
‎Gaztelua bertan behera utzi aurretik, Aralarrerako bideak zaintzeaz gain Gaztela eta Nafarroa arteko muga ere zaintzen zuen, Ataungo gazteluarekin batera (Gipuzkoa). Garai hartan, garrantzi handia zuen inguru horiek menpean izatea, abeltzaintza orduko jarduera ekonomikorik garrantzitsuena baitzen.
‎Gaur egun jangelan dagoen material guztia (etxetresnak eta bestelako objektuak) bertan behera utziko denean berriak sartuz, nahiz eta horietako asko guraso elkarteak duela gutxi egindako erosketak izan.
‎Hemendik aurrera inork negoziazioak bideratu nahiko balitu geratzen diren bahituak askatzeko Betancourten aldeko kanpainak komunikabideak itsutu dituen arren, beste ehunka lagun daude oraindik bahituta lehenik Kolonbiako Gobernuaren onespena jaso du. Askori ahaztu egin zaie, antza, Venezuelako presidente Hugo Chavezek bahituak askatzeko hasitako negoziazioak bertan behera utzi zituela Uribek, hark gerrilla eta armadako buruekin hitz egin zuelako berari ezer esan gabe. Oroimenean galduta geratu da, halaber, handik gutxira Ekuadorko lurrak bonbardatu eta 24 lagun hil zituela, erasoak bahituengan izan zitzakeen ondorioak kontuan hartu gabe.
‎«Aktak idatziz jasotzea beren udaletxeetan eta, batez ere, lurretan egiteko bidea ireki dezatela». Horrekin batera, AHTren eraikuntza bertan behera uzteko, eta herritarren artean garraio eredu sozial bati buruzko eztabaida «sakona eta benetakoa» hasteko galdegin diete Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.
‎Europako Batasunean lan egiteko baimenak edo zerbitzu publikoa diren ibilbideen ustiaketa. Aurrerantzean ustiaketa baimena bertan behera utzi edo kendu ahal izango diote hartutako konpromisoak urtebetean betetzen ez dituzten hegazkin konpainiei. Neurri horrek kontsumitzaileak babestu nahi ditu zenbait konpainiaren bat bateko porroten aurrean.
‎Lau urte bete ziren atzo Nazioarteko Justizia Auzitegiak banaketa hesia legez kanpo jo zuenetik; denboraren joan etorrian zokoratuta gelditu da nazioartearen ohartarazpena, Israelen tinkotasunean makurrarazita. Hesia bertan behera uztea, eta kaltetutako palestinarrei laguntza ematea galdegin zion auzitegiak Tel Avivi, baina ahotsa sobera altxatu gabe, eta hitzon oihartzuna denboran galdu da. Ebazpenak ez zuen ezertara behartzen, eta Israelek entzungor egin dio irmo.
‎TCSAko enpresa batzordeak azaldu duenez, Jaurlaritzak bertan behera utzi ditu negoziazioak
‎Negoziaketak, berriz, etenda daude. Eusko Jaurlaritzak negoziaketetan bitartekari lanak egin dituen arren, ez du inongo akordiorik lortu, eta hori nahikoa ez balitz, enpresa batzordeko iturriek Eferi adierazi diotenez, «antza denez, bitartekariak bitartekaritza lanak bertan behera utzi ditu». Iturri horien arabera, sindikatuek jarraitu nahi dute negoziazioekin, baina «enpresak ez du nahi».
‎Arduradun politikoak zareten bitartean kritika politikoak jasan behar dituzue, gustatu ala ez. Bai Euskarari egitasmoa bertan behera utzi duzue, Mankomunitateko Euskara Batzordean parte hartzeko arauak aldatu dituzue euskalgintzako eragile askoren kexarekin, ereduan matrikulatzeko propaganda kanpaina ez duzue antolatu, etorkinei zuzendutako ezer ez duzue proposatu... Horren guztiaren aurrean gure kritika politikoa egiten jarraituko dugu. Eta agintari politiko gisa jakin behar duzue egiten dituzuenak (edo egiten ez dituzuenak) beste batzuei ez zaizkiela gustatzen, eta, horren ondorioz kritika eta eztabaida politikoak sortzen direla, normaltasun osoz.
‎Uriberen hitzetan, udazkenean bi agintarien arteko ezinikusia piztu zuen arazoa konpondu dute, alegia, gerrillariekin hitz egitea giza trukerako. «Chavez presidenteak egotzi zidan [FARCekiko] bitartekaritza bertan behera uzteko deitu ez izana, eta nik onartu egin diot». Venezuelako presidenteak baztertu du epe motzean gerrillarien bitartekaria izatea.
‎Khartum ez da izan, ordea, Hagaren erabakia kritikatu duen bakarra. Zenbait buruzagi beldur dira fiskal nagusiaren erabakiak ez ote duen Gobernuak eta gerrillariek hasitako bake prozesua bertan behera utziko, eta nazioarteko militarren aurkako erasoak ugaritzea ekarriko. «Bake akordio baterako azken itxaropenak bertan behera geratu dira Hagaren erabakiarekin.
‎NBE Nazio Batuen Erakundeak hitz horiek erabili ditu gertatzen ari dena salatzeko. Khartumi milizia arabiarrak desarmatzeko deia eta matxinoei borroka armatua bertan behera uzteko egindako dei hutsalen ostean, auzia nazioarteko epaitegira eramatea erabaki zuen Segurtasun Kontseiluak. Arma bahimendua ezarri zion, baina armak erruz iristen dira Sudanera.
‎Legea bertan behera uzteko eskatuko dio Madrilek Auzitegi Konstituzionalari
‎Legea EAEko Buletin Ofizialean argitaratzen den unean zabalduko da legeari helegiteak aurkezteko aukera, eta Espainiako Gobernuak esana du Auzitegi Konstituzionalera joko duela legearen aurka, helegitea aurkeztuz. Horrez gain, Konstituzionalak helegiteaz ebatzi bitartean legea bertan behera utz dezan eskatuko du.
‎Espainiako Gobernuko ordezkariek, ordea, legea berehala bertan behera utzi eta galdeketa galarazteko asmoa dutela esana dute. Bide hori hartuko balitz, litzateke Eusko Jaurlaritzak sustatutako herri galdeketa urriaren 25ean egin.
‎Joan den asteazkenean baldintzapeko askatasunean kartzelatik irten ondoren, Alaitz Iturriotz eta Ibon Urrestarazu ordiziarrak errugabe direla berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Iazko urrian Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako epaiarekin bat egin du, eta fiskaltzak bakoitzarentzat eginiko 115 urteko kartzela zigor eskaera bertan behera utzi du. Iturriotzek eta Urrestarazuk polizien aurrean eginiko deklarazioetan oinarritu zen Fiskaltza bi ordiziarrak ETArekin harremana zutela frogatzeko.
‎Mariano Fernandez Bermejo Justizia ministroaren ustez, «Ibarretxeren burugabekeriaren ondoren, zentzua gailenduko da». Fernandez Bermejo ziur da Galdeketarako Legea bertan behera utziko dela eta lehendakariak ez duela agindua urratuko. Edozein modutan bide beretik aurrera egiteko asmoa erakusten badu Espainiako Gobernuak horren aurkako neurriak hartuko dituela ziurtatu du.
‎Galdeketarako Legea bertan behera uzteko eskatu du Estatuaren abokatuak, indarrean sartu bezain laister
‎Madril Donostia, Bilbo Malaga eta Bilbo Jerez hegaldiak, hain justu, eten egingo ditu. Orotara, Espainiako hegazkin konpainiak bederatzi hegaldi bertan behera utziko ditu urtea amaitu aurretik, errentagarritasunaren ordez galera ekonomikoak eragiten dituztela azalduz.
‎Hegaldiak bertan behera uztea ez da estutasun ekonomikoei aurre egiteko asmoz Spanairreko arduradunek hartuko duten neurri bakarra. Egun, hegazkin konpainiak 3.800 langile ditu, eta %29 lanaldi osoan ari diren 1.100 behargin, hain justu kalera botako dituela jakinarazi du.
‎Bestalde, Kirkuken gaineko erreferendumak eztabaida eragiten jarraitzen du. Herenegun gauean, hauteskunde legea erreformatzeko proposamenaren gaineko bozketa bertan behera utzi behar izan zuten, diputatu kurduek boikot egin zutelako. Kirkuk Kurdistan Autonomoan sartuko den erabakitzeko galdeketa dute egitekoa Iraken.
‎Dena den, testuak Senatura bueltatu du Berlusconiren prozesu judizialak urtebetez gelditzeko proposamena moldatu ostean. Hamar urteko kartzelaldiarekin baino gutxiagorekin zigortutako delituak behin behinean bertan behera uztea proposatu zuen lehen ministroak. Diputatuek, ordea, aldaketak egin eta lau urteko espetxealdiarekin baino gutxiagorekin zigortutako delituak hemezortzi hilabetez atzeratzea proposatu dute.
‎Jaurlaritzako ordezkariek Zapaterori egindako kritikei buelta eman die Lopezek. Bere esanetan, «gezur borobila» da Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalean legearen aurka helegitea aurkeztu eta berau bertan behera uzteko eskatu izanak euskal autogobernua bertan behera uzten duela. «Ibarretxeren biktimismoaren jokoan» kokatu ditu Lopezek kritika horiek.
‎Jaurlaritzako ordezkariek Zapaterori egindako kritikei buelta eman die Lopezek. Bere esanetan, «gezur borobila» da Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalean legearen aurka helegitea aurkeztu eta berau bertan behera uzteko eskatu izanak euskal autogobernua bertan behera uzten duela. «Ibarretxeren biktimismoaren jokoan» kokatu ditu Lopezek kritika horiek.
‎«Ibarretxeren biktimismoaren jokoan» kokatu ditu Lopezek kritika horiek. «Euskal herritarrek jakin behar dute autogobernua ez dela bertan behera utzi eta ez dela autonomiari esker dagoen prestakuntza bakar bat ere etengo». Areago, Jaurlaritzari egotzi dio autogobernuaren ahalmenak behar bezala ez erabiltzea:
‎«Bi proposamenak komunean dituzten puntuak baino ez ditugu negoziatuko». Negoziazio formalak hasteko Amriketako Estatu Batuen baldintza nagusia, ordea, Iranek programa nuklearra bertan behera uztea da. Condoleezza Rice AEBetako Estatu idazkariak hala berretsi du:
‎Condoleezza Rice AEBetako Estatu idazkariak hala berretsi du: «Guztiek argi izan behar dute, Ameriketako Estatu Batuek Iranekin negoziazioak hasi aurretik uranioa aberasteko jarduerak bertan behera utzi dituela frogatu behar duela».
‎2006 Karadzic eta Mladic ez atxilotzeagatik, kritika gogorra egin zion Carla Del Ponte Hagako auzitegiko fiskalak Serbiari. Europako Batasunak bertan behera utzi zituen Serbia Batasunean sartzeko elkarrizketak.
‎Arabako eta Bizkaiko foru aldundiek Legearen aurka helegiteak jarri zituzten Epaile Batzordearen aurrean, Legea beren eskumenetan sartzen dela eta. Errekurtso horiek tramitera onartu ditu asteon Epaile Batzordeak, eta bertan behera utzi du Udalen Legea, helegiteen inguruko erabakia hartu bitartean.
‎Schumacher, Ballan eta Fedrigo. Atzean egundoko zalaparta izan da ihesaldi hori bertan behera uzteko. Talde askok nahi zuten han egon, eta, horregatik, abiadura bizian ibili gara.
‎Gainera, Ganak dioenez, negoziatzeko bi baldintza jarri dizkie: batetik, greba bertan behera uztea eta, bestetik, lan hitzarmena lortzeko ideia alde batera uztea. Aldundiaren jarrera ere salatu du Ganak, azpikontratuaren aldeko negozioa bultzatzen dutelako, eta «arduragabekeriaz» jokatzen ari delako, nahiz eta Ariznabarra berea izan.
‎Joan den asteburuan Madrilerako azken hegaldia atera zen Hondarribiko (Gipuzkoa) aireportutik. Orain arte Spanair hegazkin konpainiak eskaintzen zuen zerbitzu hori, baina egoera ekonomikoa dela eta, bertan behera uztea erabaki du. Dena dela, erabakia ez dela behin betikoa eta 2010erako hegaldiak berriro eskaintzeko aukera aztertuko duela adierazi dio enpresak Ortzibiari, aireportua sustatzearen aldeko erakundeak ohar bidez jakinarazi duenez.
‎«Gure kanpoko baliza zazpi metro urrutiago zegoen, eta metro gehiago egin ditugu arraunean». Epaileek ontzat jo zuten errekurtsoa, eta bertan behera utzi zuten estropada. Beste egun batean jokatu dela esan zuten, baina, horretarako, hiru klubak ados jarri dira.
‎Iranek zentral nuklear gehiago ez eraikitzeko konpromisoa hartzen badu nazioarteak Teheranen aurka zigor ekonomiko gehiago ez dituela onartuko jasotzen du proposamenak. Gainera, programa nuklearra bertan behera uzten badu, Irango ekonomia sustatzeko hainbat neurri agindu dizkiote. Teherango gobernuak, ordea, argi adierazi du ez dagoela uranioa aberasteko duen eskubideari uko egiteko prest.
‎Partidaren bukaeran Altuna burumakur zegoen, abuztua da erremonte partida gehien jokatzen den hilabetea eta lesioa larria bada asko bertan behera utzi dituelako. Juaristik, berriz, autokritika egin zuen.
‎Bozak egin bitartean, Afrikako Batasunak Mauritania alde batera utziko duela iragarri du. Frantziako Gobernuak, ordea, giza laguntzarako ez diren proiektuak bertan behera utziko dituela adierazi du.
‎Konpainiarenak ez diren webguneen bidez eginiko erreserbak bertan behera uzten hasi da dagoeneko
‎Europa osoan 200.000 hegazkin txartel inguru saltzen ditu egunean Ryanairrek, eta 1.000 salmenta inguru egiten dira bidaia agentzia birtualen webguneen bidez. Webgune horiekin harremanetan jarriak direla azaldu zuen atzo Finnek, eta txartelak bertan behera uzteko egin beharreko urratsak egin dituztela. «Webgune horiei dirua itzultzen ari gara, bezeroei itzul diezaieten; beraiek egin beharreko zerbait da, guk ez ditugulako bezero horiek ezagutzen».
‎Alan Garcia presidentearen gobernuak onartu berri dituen 30 dekretu bertan behera uztea eskatzen dute indigenek euren eskubideak urratzen dituztela argudiatuz. Amazoniako lurrak bioerregaiak ekoizten dituzten transnazionalei saltzeko baimena eman die, dekretu horien bidez, Gobernuak.
‎Sellak harturiko substantzia Ricardo Riccori Frantziako Tourrean eginiko dopin kontrolean atzeman zioten berbera izan da. Bere garaian, Scott American Beef taldeak, Saunier Duval ohiak, Ricardo Ricco eta Leonardo Piepoli kanporatu zituen taldetik, dopin aferetan nahastuta egoteagatik, eta Tourreko itzulia bertan behera uztea erabaki zuen.
‎Georgian gerra hasi zenean Moskuko bidean nengoen. Halere, ez nintzen hara joan gerraren garra piztu berriagatik, aurreikus zitekeen zabaldutako borroken tamainak aspaldi pentsatutako bidaia bertan behera uzteko adinekoa ez zelako baizik.
‎Era horretan, enpresek funtzionatzea eta petrolioa ustiatzea bermatuko luke La Pazek. Horregatik, protestak bertan behera uzteko eskatu dio Moralesek oposizioari.
‎Ezustean eta presaka antolatu izan direlako ia guztiak. Izan ere, Donostiakoa baino lehen, Gipuzkoako txapelketa Zumaia Getariak irabazi zuen, Euskadikoa Hondarribiak irabazi zuen, baina Zumaia Getariak erreklamazioa egin eta gero, bertan behera utzi zuten estropada epaileek eta Hondarribiakoa etxekoak nagusitu ziren jokatu dituzte.
‎Horixe da, hain zuzen ere, Kataluniako alderdiek nahi ez dutena. Horien iritziz, halakorik egitea Estatutua bertan behera uztearen parekoa litzateke, eta horretan bat dator Montilla bera ere.
‎Ingalaterrarentzat garaipen handia izan zen Trafalgarkoa, frantziarren Karibeko jabetzei eraso egiteko hauspoa eman baitzien. Napoleonen asmo inperialistentzat, berriz, ezusteko handia ekarri zuen Frantziak gudu hura galtzeak, britainiar uharteak inbaditzeko ideia bertan behera utzi baitzuen porrotaren ondoren. Espainiarrek, berriz, behin betirako galdu zuten Trafalgarren garai batean itsasoan eduki uste zuten nagusitasuna.
‎Kongresua burbuilaren babesleei laguntzen ari zaie, ez burbuilaren biktimei. Plana hauxe da, etxe burbuila birpuztea, gutxienez banku handiek eta beste finantza espekulatzaile batzuek beren edukirik arriskutsuenak bertan behera uzteko behar duten denboran.
‎Protestaren helburua bete duela iritzita, ostiralean hasi zuen gose eta egarri greba bertan behera utzi du Francisco Palacios euskal presoak. Askatasunak jakinarazi duenez, gela psikiatrikotik 8 modulura eraman zuten presoa herenegun, eta jaten eta edaten hasi zen.
‎Gaur, gainera, Gregorio Rojo Vital Kutxako lehendakariak agerraldia emango du aferari buruz. Duela hiru urte bateratzearen aldeko jarrera izan zuen Rojok, baina haren alderdiak, PSE EEk, ekimena bertan behera uztera behartu zuen. Oraingo honetan ere hiru herrialdeetako agintari sozialistak BBK eta Kutxa elkartzeko asmoaren aurka mintzatu dira.
‎AEBek giza laguntza bidaltzeko prest daudela jakinarazi diote berriro Kubari. Iragan asteburuan muzin egin zion Raul Castroren gobernuak AEBek luzatutako laguntzari, laguntzeko modu hoberena blokeoa bertan behera uztea dela argudiatuz. Orain, Ike urakanak kalte are handiagoak eragin dituela eta, hasieran eskainitako 100.000 dolarreko laguntza handitzea aztertzen ari dira AEBak.
‎Abrilen esanetan, «beste sentsibilitate» horrek Lizarra Garaziko akordioaren bigarren zatia «modu interesatuan ahaztu» egin du, prozesua indarkeriarik gabe egitekoa, alegia. «Ezin da bakeaz, normalizazio politikoaz, elkarrizketaz eta gatazka gainditzeaz hitz egin, eta indarkeria bertan behera uzteko ez eskatu». Horregatik, indarkeria bertan behera «itxaron gabe» utzi behar dela dio Aralarrek.
‎Behin sarrera erosita da aldatu, eta ez da dirurik itzuliko, Zinemaldiak programazioa aldatu edo bertan behera utzi ezean. Kasu horretan, sarreraren zenbatekoa itzuliko da edo beste sarrera batekin aldatuko da.
‎Baina bere munstrokeriak garaitzen jakin du: esklabotza ezeztatu zuen, kolonialismoa bertan behera utzi, faxismoa azpiratu eta komunismoa belaunikarazi zuen. Europak bere krimenak errekonozitu eta arbuiatu egin ditu.
‎Muturreko egoera pairatzen ari da Alitalia, eta egoera aldatu ezean erregai falta dela eta hegaldiak bertan behera uzteko arriskuan zegoela onartu du asteburuan. Krisiari aurre egiteko asmoz, Silvio Berlusconiren gobernuak negoziazioak abiatu zituen langileen ordezkariekin.
‎M Biktimen Elkarteak, atxilotuen epaiketa hurbil ikusita, akusazioak bertan behera uzteko eskatu du
‎Bestelakoa da egoera Ipar Euskal Herrian. Azken bost urteotan Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako saltoki handiek plastikozko poltsen banaketa sistematikoa bertan behera utzi dute. Ez guztiek.
‎«Eskubide urraketa horiek zuritzeko baizik balio ez duten borroka moduak aztertu eta baztertu behar lituzkete». Hala, ETAri borroka armatua bertan behera uzteko eskatu dio. ELAren esanetan, hori lortuz gero, «prozesu politikoan orain arte ikusi gabeko bideak» zabalduko lirateke eta erasoen aurka «tamaina bereko erantzunak» egongo lirateke.
‎Aurten, baina, Iruñeko Udalak 26, 27 eta 28an egingo diren jaiak berak antolatzea erabaki du, eta debekatu egin die jai batzordekoei hainbat ekitaldi antolatzeko karpa jartzea. Egitaraua oso osorik antolatzerik dutela ikusita, jadanik prest zeukaten egitaraua bertan behera uztea erabaki dute jai batzordekoek batzarrean. Udalaren ekitaldiak soilik izango dira, beraz.
‎«Ez Iruñeko udalak ezta jai batzordeak ere», erantsi du koalizioak. Iruñeko Udaleko hautetsi independentistek, berriz, jai batzordearekin bat egin dute, eta festak bertan behera uzteko erabakia babestu dute.
‎Karpa jartzeko debekuak indarrean jarraitu du, ordea, eta, beraz, egitarauaren zati bat ezin beteko dela ikusita, ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki dute batzordekoek, hasiera batean behintzat.
‎Pozarren azaldu da Barreda Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi duelako Kontsularen Legea. «Normaltasun konstituzionala berrezarri da».
‎Finantza krisian eta ekonomiaren motelaldian bi argudio on aurkitu ditu Frantziako Gobernuak defizit publikoa murrizteko eta Europako Batasunari egindako promesa bertan behera uzteko. Aurten eta datorren urtean %2, 7ko defizita izango duela iragarri zuen atzo Parisko gobernuak.
‎Igande gauaz geroztik Gurutzetako ospitalean (Bizkaia) dago Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria. Hortzetan infekzioarekin zeraman astebete, baina, hala ere, ez zuen ekitaldirik bertan behera utzi, tartean ostiraleko politika orokorrari buruzko eztabaida eta igandeko Alderdi Eguna. Igande gauean, ordea, mina arintzen ez zela ikusita, Gurutzetako erietxera joan zen.
‎Horien artean daude errenta zergaren gehienezko tasa %45etik %46ra igotzea eta Ondarearen Gaineko Zergari eus tea. Azken zerga horrekin zer gertatuko zen ez zegoen batere argi, Espainiako Gobernuak bertan behera utzi baitu.
‎Eguerdiko hamabietan bildutako gaitzespen izenpetzeak eskura eman nahi dizkio suprefetari elkarteak. Sindikatu, alderdi eta eragile guztiei dei egiten diete antolatzera, Edvige deuseztatu eta bertan behera utzi arte.
‎Iragana gaindituta zegoela aspaldi esan zigun batek, herri guztiak gorria izatea jakiterik ez zuela nahi beste batek, beldurra zutela...». Elkarrizketa egiten hasi eta familiak eskatuta bertan behera uzteko erabakia ere hartu behar izan zuten beste batean. «Gerraren zauria zabalik jarraitzen duela erakusten du horrek, ez genuen espero eta inpresioa egin zigun».
‎Boliviako krisi politikoak bere horretan dirau. Oposizioak bertan behera utzi ditu irtenbide bat bilatzeko negoziazioak, Evo Morales presidentearen azken proposamenak beren eskariak ez dituela asetzen erabaki ondotik. Eta orain arte lortutakoa bidean geratu da.
‎Ez dute ibilbidea ezagutzen, ez dakite geltokirik izanen duten eta ordaindu behar dute, ondoko mende erdian herri elkargoen garapena hipotekatuz. Geltokia bertan behera uzteko prest ziren Miarritzeko hautetsiak, Hondarribiko aireportua kentzearen truk. Ametsa lurrundu da.
‎Beste bi zerrendaburuek, Irujok eta Barriolak ere arazoak dituzte, leunagoak, baina. Leitzarrak azken hiru partidak bertan behera utzi ditu, eta arazo txikiak ditu eskuan. Irujo, berriz, herenegun labaindu zen, eta belauna handitua du.
‎Hirukoak eta Aralarrek bertan behera utzi dute Giza Eskubideekiko Euskal Konpromisoa babesteko ekimena
‎EAJ, EA, EB eta Aralarren asmoa zen giza eskubideen aldeko agiriak Eusko Legebiltzarraren babesa jasotzea, baina PPk eta PSEk ez zuten proposamenarekin bat egin, eta EABk abstentzioa iragarrita zuen. Ekimenak aurrera ateratzeko babes nahikorik ez zuela ikusita, hirukoak eta Aralarrek ekimena bertan behera uztea erabaki zuten.
‎Xalak iragan igandeko partida bertan behera utzi zuenean arazo fisikoak zituela zabaldu zen, ez zen hainbesterako ordea, badaezpadako erabakia baino ez zen izan. Eskuin sorbaldan arazoak izan dituela onartu du lapurtarrak, baina egunak pasatu ahala hobera egin du.
‎Ekoizpena igo eta aurten 6.000 auto gehiago egiteko asmoa iragarri zuen zuzendaritzak. Duela bi aste, asmo hori bertan behera utzi zuen, nazioarteko merkatuetan salmentak jaitsi egin direla argudiatuta. Halere, urte hasierako aurreikuspenei eutsi zien, eta 2008an 268.326 auto egingo zirela Landabenen esan zuen.
‎jo dute larunbatean Tolosako Triangulo plazan gertatutakoa. Ertzainek bertan behera utzi zuten hilketen 25.urteurrena gogorarazteko ekitaldia, Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aginduz. Atxilotuez gain, hiru zauritu izan ziren debekuaren aurkako protestan.
‎Pando eskualdean ezarritako setio egoerak, baina, protagonismo guztia hartu zuen lehen saio parlamentarioan, eta erreferendum legearen gaineko eztabaida igandera arte atzeratu zuten. Podemosek setio egoera bertan behera uzteko eskatu du; hala ere, bere horretan mantentzearen aldekoa da Moralesen gobernua; iragan irailean ezarri zuen, indigenen eta oposizioko kideen arteko borroketan hemezortzi lagunek bizia galdu ondotik.
‎Izan ere, emakume batek, eraso egingo diotela susmatzen duenean, alde egitera bultza dezake balizko erasotzailea. Adibidez, aurpegira begiratuta zein ordu den galdetzen badio, erasotzaileak antzemango dio akaso identifikatu egin duela eta bertan behera utziko du oldarra. Leku bakarti batean sua dagoela oihukatuz gero, berriz, pertsona gehiago hurbilduko dira, jakin minez.
‎Valentziako bizilagun elkarte batek festa antolatu zuen, eta bertan behera geratu da nonbait. Festa antolatu behar zen aretoko programazioa Heineken en esku zegoen, eta bertan behera utzi du festaren helburua, kultura ez, kritika soziala zelako. Izan ere, auzo elkarte hori liskarrean dabil udalarekin, bizi diren arrantzale auzoko etxeak eraitsi nahi dituztelako (ez zaizue ezagun egiten?).
‎–Alde batetik, jazarritakoak; bestetik, bakea onena dela uste dutenak, Madrildik isildu eta bakarrik utzi behar ditugula uste dutenak?. Kontzertu Ekonomikoa bertan behera uzteko aukera ere aipatu zuen 2003an.
‎Andoaingo Udalak urte hartako otsailean eta Zizurkilgoak martxoan kendu zioten kargua Francori, albistea jakin eta berehala. Albistea zabaldu ahala, udalek izendapena bertan behera utzi dute Azkoitian eta Beasainen (Gipuzkoa) 2006an kendu zioten izendapena, baina tokiko arazoa balitz moduan agertu eta desagertu da eztabaida.
‎«ELA proiektu hau egitearen aurka dago. Hori dela eta, proiektua bertan behera uzteko eta jendaurreko eztabaida bat sortzeko eskatzen dugu».
‎Horrelako obra garrantzitsuak egiteko gizarte eztabaida beharrezkoa dela esan du ELAk, eta gogoratu du proiektuaren aurka alderdi eta gizarte eragile ugari daudela. Hala, bertan behera uzteko eskatu du, eta prozesu parte hartzailea zabaltzeko.
‎Gaur gauean La2en emango duten El sur hau amaitu gabeko obra da. Izan ere, filmaketak 81 egun iraun behar zituen, baina finantzatzeko arazoak zirela eta, 44 egunean bertan behera utzi zuten. Horren ondorioz, istorioaren bigarren partea filmatu gabe gelditu zen.
‎Olasagarreri, doktoretza ikasketak amaitzear zegoela, Bernardo Atxagaren Gizona bere bakardadean liburua aztertzea tokatu zitzaion. Horren inguruko tesi bat egiten hasi zen, baina amaitu aurretik bertan behera utzi zuen. Tragediaren inguruko hainbat datu bildu zituen bere tesirako, eta orain horiek erabili ditu, besteak beste, T eleberria osatzeko.
‎Athletic, aldiz, atzean sartuta zenez, kontraerasoa baliatzen hasi zen. Baina aukera batzuk izan arren, pase txarrek edo pasea nori eman erabakitzean egindako aukeraketa txarrak bertan behera utzi zituzten kontraerasoak.
‎Frankismoaren aurkako auzia bertan behera uzteko Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen erabakiak hoztu egin du 1936ko gerrako biktimen senideek izan zezaketen itxaropena. Auzitegi Nazionalean salaketak jarri zituzten senideak, eta memoria historikoaren elkarteak ordezkatzen dituen Fernando Magan abokatuak argi dauka epaitegien bidetik, edo estatu botereen bidetik, nolabait konpondu dela arazoa:
‎Justiziako eskumena, eta horren bidetik Barne Ministerioarena aurtengo maiatzerako Londrestik eskualdatzean adostu ziren. Hala ere, akordioa behar baino gehiago berandutu zenez, autonomia bertan behera utz zezakeela ohartarazi zuen Londresko gobernuak.
‎Askasibarrek, berriz, «atzerapausotzat» jo zuen Euskadi izenarekin jokatzeko proposamena eta partida bertan behera uzteko aukera zabaldu zuen. «Euskadiko selekzioa izan da atleta nafarrak kanpoan utzi dituena, eta Euskadi izan da ere ur jokoetan Iparraldeko kirolariak baztertu eta Akitaniaren koloreak defendatzera behartu dituena».
‎Garzonek Frankismoaren aurkako auzia bertan behera uztea, Frankismoaren biktimentzat beste zaplastako bat izan da. Ez da izan lehendabizikoa, 72 urte luze daramagu Justizia eskatzen.
‎Gainera, liskar horiek espero gabeko ondorioak ekar ditzaketela gehitu du. Azken borrokak asteartean izan ziren, oposiziokoek manifestazio «baketsua» egitekoa zuten, baina azkenean bertan behera utzi behar izan zuten, sandinisten presioengatik.
‎Hiru aukera dauzka: proiektua bertan behera utzi eta beste bat proposatu; proiektua aldatu eztabaidan agerturiko eskaerak kontuan hartuta; edo jatorrizko proiektuarekin aurrera jarraitu. Azken kasu horretan, zergatia arrazoitu du.
‎Komunikabideei igorritako agiri batean dio ez duela bat egiten ETAren metodoekin, eta gaineratu du erakunde armatua oztopo baino ez dela azpiegitura zentzugabeen kontra dagoen herri mugimenduarentzat. Halaber, oinarrizko giza eskubideen kontrako jarduna bertan behera uzteko eskatu dio ETAri.
‎Cegasak pilen ekoizpena bertan behera utzi ostean, Europan lau pila ekoizle nagusi daude: hiru Ameriketako Estatu Batuetakoak (Energizer, Duracell eta Rayovac) eta bat Japoniakoa (Panasonic).
‎Tentsioa agerikoa da Indian hortaz; baina ez bakarrik han, Islamabaden eta New Delhiren arteko harremanak ere ez baitaude bere onenean. Bombayko erasoen zeharkako erantzule egiten du Indiak Pakistan; eta, horregatik, bertan behera uztea erabaki ditu bi herrialdeen arteko merkataritza itunerako negoziazioak. Jairam Ramesh Indiako Merkataritza ministrordeak Islamabadera bidaiatu behar zuen urtarrilean; egoera dela eta, atzeratu egin du, ordea, bidaia.
‎Larre atxilotzeko agindua eman zuen auzitegiak, baina ia bederatzi urte iragan ondoan, oraino ere ez da Larreren berririk. Hori kontuan harturik, Parisko Auzitegi Bereziak atzo goizean eman zuen erabakia, eta Larreren kontrako atxilotze agindua bertan behera utzi zuen.
‎Herri barbaroak egon dira, baina handitzen joan dira eta bizitza tradizionala bertan behera utzi dute. Akaso euskaldunena izan liteke baserriaren eta lurraren tradizioa mantentzen jakin duen herri bakarra, XIX. mendera arte.
‎Greziako lehen ministro Kostas Karamanlisek greba orokorra bertan behera uzteko eskatu zien antolatzaileei, herrialdean azken egunotan bizi duten indarkeria giroa ez areagotzeko argudioarekin. Izan ere, joan den larunbatean Poliziak 15 urteko gazte bat tiroz hil ondoren, kale borroka bortitzak piztu dira.
‎Londresa iritsi nintzenean, Loiuko kafetegiko eszenaren guztiz ezberdina zen beste bat topatu nuen: ...poza; hegazkinetik jaitsi berri zen eta atzerrira lehenengo aldiz irten den mutilaren artegatasuna; itxarongela hartatik ez oso urrun, ordu batzuk beranduago pistara aterako zen aktibista taldearen borrokarako grina (hori hurrengo goizean jakin nuen, eta, dirudienez, Gobernuak onartu berri duen aireportuaren hedatzearen aurka protesta egitera atera ziren, eta, ondorioz, berrogeita hamasei hegaldi bertan behera utzi behar izan zituzten).
‎Halaxe adierazi zuten Euskal Selekzioen Aldeko Iritzi Taldekoek (ESAIT) atzo, Bilbon gaur arratsaldean egingo duten manifestazio nazionalaren bezperan. Aurten, Euskal Futbol Federazioak abenduaren 23rako antolatu zuen Euskadi Iran lagunartekoa, baina futbolarien eta federazioaren arteko eztabaidaren ostean, akordiorik lortu ez eta bertan behera utzi zuten partida. Dena dela, norgehiagoka ez da amaitu, Egoitz Askasibar ESAITeko kidearen ustez:
2009
‎Estatuburu frantziarraz gainerat, Europako Batasuneko diplomazialari andana joango da egunotan Ekialde Hurbilera, Israelgo, PANeko eta herrialde arabiarretako agintariekin bakerako irtenbideak bilatzeko asmoz. Abbasek, berriz, Gazaren aurkako oldarraldia berehala amaitzea eskatzeaz gain, lurralde palestinarrari jarritako blokeoa bertan behera uzteko eskatuko dio Israeli, Segurtasun Kontseiluan egingo duen hitzaldian.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia