Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 96

2000
‎bateraezintasun aitorpenak oro bertan behera utzita
2001
‎Bi paper zatiok eragin mirakuluzkoa eduki zuten; salbajeek beren jarrera erasokorra bertan behera utzi eta bozkariozko alarauak bota zituzten, matxeteak beren zorroetan gordetzen zituzten bitartean. Jainkoarren, zioen nire aldamenetik gondoleroak, azken unera arte itxoitea ere!
‎– Kasua bertan behera uzteko abagune aproposa agian... Nire esku balego –esan zuen bere kolkorako bezala.
‎Baina Mantxolak ez ninduen libre utziko. Kasua bertan behera utzi nuen eta vodkaz puska batean ahantzi. Azeriaren harrapaketa hasia zen eta Mantxola nire ipurdi aluari kosk egitekotan zegoen.
‎– Amaiaren egiazko formula emango diogu eta kito. Amaiari, Pablori eta zeuri eskuzabalki ordainduko dizuet eta istorio malapartatu hau behingoz bertan behera utziko dugu. Ziur naiz aitak, dagoen tokian dagoela, ulertu egingo duela.
2002
bertan behera utz genezake ahalegina.
2003
‎Bigarrenen kasuan fiskalek eskaturiko zigorren berri ematen zuten. Gero, sekula ez zigor eskariak berretsi egin ote zituzten, edo bertan behera utzi, edo aldatu. Berba erdirik ere ez.
2004
‎Arratsaldeko bostetan zeukan paziente bakarrarekin hitzordua bertan behera utzi ondoren altxatu eta Aliziak oparitu zion gaban berdea harturik," Ez duzu gustuko izanen baina garaia da zarena bezala janzten hasteko" bota zion oparitzerakoan, kalera atera zen. Bere buruaren errainua eskaparateetan islaturik ikusten zuenetan iruditzen zitzaion lotsarazten ez zuen dotoreziaz ageri zitzaiola kristaleko hura, gehienetan, ordea, jantziegi, bereaz bestelako antzerkia antzezten ari zela, ez zena ordezkatzen zuela erabaki beharra zuen; eta hala ere ez zion kontrarik egiten Aliziari," iragan gorri merkea", emaztearen hitzak ziren, gainditzeko irrika zuelakoz, beharbada.
2005
‎– Mugimendua bertan behera uzten baldin baduzue, ez zaizue ezer gertatuko!
‎Korronte alternoaren eragin txikitzaile demasak frogatzeko, dozenaka animalia –katuak eta zakurrak bereziki, baina baita elefante bat ere, tartean– elektrokutatu zituen sistema honen bidez. George Westinghousek, bere aurkariaren azpijokoaren jakitun, uko egin zion hasieran aulki elektrikorako bere produktuak saltzeari eta bigarren eskukoak erosita etsi behar izan zuten, azkenean. Diotenez, Westinghouse jaunak, aulki elektrikoan hiltzera kondenatzear zen lehen gizonari abokatua ordaindu zion ezkutuan, exekuzioa bertan behera uzteko itxaropenarekin.
‎Zirkuko jabea –" ni enpresari apal bat besterik ez nauzu" – dirua galtzen ari zen, zirkua han, orube desanparatu hartan geldirik eta emanaldirik eskaini gabe. Bira bertan behera uzteak langilegoa murriztu eta hainbat jende kaleratu beharra suposatuko omen zuen. Horixe esan zion komisarioari.
‎Elkarri beha gelditu ziren, zer uste duk ari zitzaion bekozko harekin emaztea. Une ederra iruditu zitzaion Laxarori, neska txipiño hura beso artean estutzeko gogo handia etorri zitzaion, jaso zituen besoak irri handiagoan, noiz ere Anak ahoa zabaldu baitzuen, bazekien horrela eskertzen al didak edo amaren esana egin banu ez nian kukurutxo bat gaztaina erdi bana janen hirekin esan behar zuela haserre, hartze on hargatik haserreago menturaz, eta bertan behera utzi zituen besoak, barkatzeko eskatzen badidan ordainekoa emanen dinat. Laneko oinetakoak lotzera makurtu zen zainetako dardara gozoa ezkutatzearren, makurtzera egin zuen, orduan besarkatu zuen Anak gerria hartu nahirik, zangotraba egin zion ahul arren egoskor, halakoa zen, eta Laxarok sukaldeko baldosaren gainean utzi zuen etzatera bere burua.
2006
‎Heriotzatik bezala, bizitzatik ere asko baitu une horretako zirrarak, neketik beste atsedenetik. Aurrekoaren erritmoa ezin jarraitu duen txirrindulariaz ari naiz, bikote baten hausturaz, oztopoen eta zailtasunen ondorioz bertan behera utzitako egitasmoaz. Baina ausaz heriotzaz ere ari naiz.
‎Zahartu, zikindu, herdoildu, gastatu, puskatu, hautsi, galdu, bertan behera utzi edota ahaztu dena baino ez zaigu geratzen. Horrixe eutsi behar diogu, goi mailako garai distiratsuotan.
‎Interneten topaturiko informazioan Laxalten liburuan esaten ez diren doilorkeriak ageri ziren. Hilketak, mortuan bertan behera utziz heriotzara kondenatuak, gaitz larriak, desadostasunak, karabana zenbait adarretan banatzea eta, oroz gain, negu izugarri hura Sierra Nevadan.
2007
‎Lanak 20:00ak arte eten zituzten, baina orduan oraindik bilaketarako baldintzak oso arriskutsuak ziren. Egoera horretan ezin izan zuten ezer aurkitu eta, berehala ilundu zuenez, urpekarien lanak bertan behera utzi behar izan zituzten hurrengo goizera arte.
‎Amaitutakoan Aitziberri erakutsi dio eta zapalketa eta errepresio hitzak gehiegitan errepikatzen dituela esan dionean haserretu egin da. Azkenerako bertan behera utzi dute" Euskal gatazka gizarteratzeko ekimena", ez baita kazetaririk agertu mendi arte hartara, eta Aitziber poztu egin da, arriskutsua litzateke-eta harremanaren une horretan Aitor hizlari paperean ikustea. Keinu batek erabakitzera bultza lezake, eta berriro orratz hotsa.
2010
‎Murailetan euretan bertan behera utzi duten
‎Korrikaldi asmoa bertan behera uztekotan egon nintzen orduantxe. Eskailerak lasterka jaitsi izanagatik halako gorrotoa bazidaten, zer ez ote zen izango beraien muturren aurrean korrika hasiko nintzenean.
‎Bazekien, beraz, irakasle izateaz gain banintzela ere Gallimard argitaletxeko Du monde entier bildumaren irakurketa komiteko partaide. Txango subterraneoa bertan behera utzi eta alde egitea planteatu nion neure buruari haserrearen haserrez. Baina Antsoren begi urdurietan bere zinismo baldarrak nekez estal zezakeen ahulezia bat ikusi nahi izan nuen, eta nirekiko erakarpenak eragindakoa izan zitekeela pentsatzeko ahulezia are handiagoa izan nuen.
‎Lehengusuaren sindromea. Bibotea hatzez leuntzekotan zegoen, ematen dion hazkuragatik, baina bertan behera utzi du keinua. Gogoratu zaio behiala UEUko antzerki mintegi batean ikasitakoa, alegia pailazoak ez duela inoiz bere sudur gorria ukitu behar ez badu ikuslearen sinesmena zapuztu nahi.
‎Ahotsa dardaraka jarri zait, eta eztul eginez disimulatu behar izan dut galdua neukala esaten ari nintzenaren haria. Saiatu naiz jarraitzen, baina ikusirik ez nuela lortzen bi esaldi behar bezala kateatzea, bertan behera utzi dut hitzaldia. Nahiago izan dut entzuleak frustraturik uztea atsekabeturik baino.
‎Kalean ostiaka ari ginen artean, UGTkoek akordioa sinatu zuten PSOErekin. Hitzarmen horren arabera, Gobernuak bertan behera utziko zituen kanporatzeak, ontziolen lan karga handitzeko ahalegina egingo zuten, aurre jubilatuentzako aparteko diru-laguntzak gordeko ziren eta galdutako beste lanpostu sortuko zituzten hogeita hamasei hilabeteren buruan.
‎Aurreikusita genituenak bertan behera utzita, erailketa gaitzesteko ekimenekin bat egitea deliberatu genuen goizeko asanbladan, tartean hurrengo egunerako ezkerreko alderdiek deitutako greba orokorrerako deiarekin. Bulegoetako leihoetatik behera pankarta eskegi orduko pelotazoen eta ke poteen zaparradatik aterperatzera behartu gintuzten.
‎– Itxialdia bertan behera uzten badugu, gure arteko zatiketa nabarmendu egingo da. Gehiengoa enplegua sustatzeko fondoetan sartuko da, gosez dagoen arrainak beti irensten du amua.
2011
‎Eguna argitua zen mundua konpontzeko gure ahalegin antzua bertan behera utzi dugunean, eta ez naiz izan gauza ehorzlearena, aitarena, hori guztia, kontatzeko. Esan dut lehen Agustinek gau berritsua zuela.
‎Bistakoa zen gure hitzorduetarako bere etxea zuela atseginen. Aurreko astekoa bertan behera utzi beharraren arrazoiak azaltzeari ekin zion, niri batere axola ez zitzaizkidanak. Ehorzleak biharamunerako zuen hitzordua aurreratu behar izan zuen, berarekin gelditutakoek, arrazoi sakonak tarteko, hala erregutu ziotelako eta, zalantza artean izan bazen ere, beste elkarrizketa hura lehenetsi zuelako.
‎Beraz, hilkutxa bera begitantzen zait abiapuntu egokiena misterioa, a zelako hitza, argitzen hasteko, ez dakidan arren, une honetan, misterioa argitu nahi dudan edo ez. Hori da, hain zuzen, hartu beharreko erabakia, aitaren desagerpenari, edo bere gorpuarenari, argia egiten ahalegindu edo bertan behera utzi auzia. Ehorzleari esan nion bezala, aitaren kontuek ez naute hunkitzen, ez naiz emozionalki lotuta sentitzen aitarekiko; alde horretatik, nola esan, libre sentitzen naiz.
‎" Bost axola gertatu zaiona edo egin zuena edo desagertzeko egin zuena", esango dik amak," nire bizitzatik kanpo zegoen-eta". Hori nahi huke amaren ahotik entzutea, gisa horretan desagertzea argitzeari ekin edo bertan behera utzi eta ahaztu, kontzientzia txarrik gabe egingo huke. Ez duk, ordea, batere segurua amak horrelakorik adieraztea; ez, ez duk hori izango bere jarrera.
‎– Hemen asanblada deitu dute, uste dut bertan behera utzi duela direkzioak zuen pedidoa... Propalestinoz betea dago lantegia, ez daukazue zer eginik.
‎Murillo parlamentari eta abokatuak Agirre Sesmari esan dionez, bere ustez, ETA erratu egin da: une horretan su etena eman izatera, Felipe Gonzalez Espainiako presidenteak Lege Antiterrorista bertan behera utziko zuen ziurrenik. " Agian bai eta agian ez", pentsatu du Agirre Sesmak.
‎Horixe ez zegoen jakiterik. Hiruzpalau astez, Lazkanok bere konpromiso guztiak bertan behera utzi zituen –liburu berria aurkezten ari zen orduantxe, aurrekoen arrakasta maila erdiesteko itxura guztia zuena– eta amarekin eta arrebarekin batera ibili zuten aita frogarik froga eta ospitalerik ospitale.
‎Haginlariarekin kontsulta zeukan bostetan Lazkanok, baina ez dio ezer esan. Ez du hitzordua bertan behera uzteko deitu ere egin. Euria hasi du kanpoan eta gustura daude lehorrean, goraino bete da kafetegia, ikusleak dituzte orain, giroa ez da batere intimoa, denen bistara daude.
‎itsuentzako luxu bat besterik ez zela, itsuentzako eta alferrentzako gutizia bat, ez zela errentagarri aterako, AEBetan funtzionatzen bazuen jendeak autoz zein autobusez bidaia luzeak egiten zituelako zela. Ez zioten kasurik egin, baina denborak arrazoia eman zion; egitasmoak porrot egin eta bilduma bertan behera utzi zuten, nagusiek aski diru galdu zutela deliberatu orduko. Bera jada ez zegoen argitaletxe handi haren aterkipean, ordea.
2012
‎Norak hogei urte inguru zitueneko hainbat pasarte gogoratu ditu bat batean eta, bide batez, mesfidantzaren baliagarritasuna goretsi du bere baitan, munduan bizitzeko ezinbestekoa delakoan, ingurukoei begiratzeko, Anderri, Josuri, Manueli so egiteko; baina ez du ezer erantzun nahi izan, taktikoki, bai baitaki dena bertan behera uztear daudela, mesfidantzatik harago jendearen animoa oso higatuta dagoela. Bai:
‎Inoiz, harremanaren arriskuaz eta ezegokitasunaz ohartuta zalantzak jotzen baninduen, Kyoto bertan behera uzteko aukera bururatzen bazitzaidan, ez zuen luzaro irauten zalantzak. Jatorrizko bekatua izatekotan, bekatu arina eta barkagarria zela nioen nire kautan.
‎Hura jakinaren gainean jartzeak ez zigula onik ekarriko konbentzitu nuen. Beldur nintzen arduradunak gure harremana gaitzetsi eta, ekar zitzakeen arriskuak aitzakia, azpiegitura bertan behera utzi eta galeraren erruduntzat jaso nezakeen errietaz gain ez ote zidaten harekiko harremana behin betirako uztera behartuko. Eta hori gutxi balitz, kontua bikotekidearen belarrietara iritsiko zatekeen.
‎Onik atera ginen denok, gutariko inor ez zuten atxilo hartu eta ez zen gertakizunen inguruko inolako berririk azaldu hedabideetan, azpiegitura osoa bertan behera utzi genuen... Beste bataila isil bat irabazita, borroka lekuak bertan behera utzi eta atzera egin behar izan bagenuen ere.
‎Onik atera ginen denok, gutariko inor ez zuten atxilo hartu eta ez zen gertakizunen inguruko inolako berririk azaldu hedabideetan, azpiegitura osoa bertan behera utzi genuen... Beste bataila isil bat irabazita, borroka lekuak bertan behera utzi eta atzera egin behar izan bagenuen ere.
‎Bertan behera uzten dituela sentiarazten diote, traizio txiki bat egin diela, beren erabaki irmoa zalantzan jartzen duen engranajeko harea alea. Bere iritzi aldaketaren atzean beren erabakiaren kritika ezkutatzen duela usteko dute, aitortu nahi ez badie ere, itsasoaz bestaldera alde egiteko hartu duten erabakia frontea bertan behera uztearen pareko delakoan bere begietara.
‎Urrun XVI. arrondizamendutik, batez ere Passyko metro geltokitik, Eskual Etxean beti egoten da ikasle deserriratu herrimindunik, bera iritsi zenean bezalakoak oi Eskual Herri goxua zein latza den Pariseko bizitzia. Ez hurbildu Maison de la Radioren inguruan dagoen Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bertan behera utzitakora ere, belaunaldi berriko euskal errefuxiatuek soilik bizitza pixka bat ematen zioten hartara, ba al dakizue nor den metrailetari balak zerbitzatzen dizkion hori galdetzen zien gudari zaharrak katea etengo ez bazen bere arduradunek laidotzen zituzten etarrekin ahokatu behar zuela bulegoetako politika oro ezeztatzen duen intuizio abertzalez blai, neroni!... Harro.
‎Agortuko balitzaio etorria? Merezi al du orain borrokarekiko duen konpromisoa, etorkizunean, Poliziak atxilo hartuta eragozten ez badu, sakondu lezakeena, bertan behera uztea fikzioaren truke?
‎Bizarra luzatzen uzteaz gainera, zigarretak bertan behera utzi eta pipa bat erosi du. Atsegin zaio pipa tabakoaren usaina.
‎Une zoriontsuak pasarazi ez ezik, etorkizun alai eta joria iragartzen dizuten maitale horien antzekoa. Bat batean, ia ezarian, baina arrazoi oso argiengatik bertan behera uzten dugunetakoa, gaituenetakoa. Gure artekoa ederra izan zitekeen baina ezinezkoa izan da, badakizu, zoriak, halabeharrak, bizitzak gure bideak banantzera eraman gaitu.
‎Bizitzan horrelako hotza pasatu gabea nintzen. Hiri erdigunetik oinez etorri behar izan dut, errepidea izoztu eta autobus zerbitzua bertan behera utzi dutelako. Ni ere ozta ozta ibili naiz, bizkarrean ekarri dudan arropa garbiz betetako kirol poltsa handiarekin irrist egin eta lurrera erori ez naizenerako!
‎Hiriak ni ere horrela hartzen nauela iruditzen zait. Ez naiz zoramenezko astebetea irauten duen maitasun kartsuaren ostean bertan behera utziko duen maitale txepel horiek bezalakoa. I love Paris, I love NY eta I love Spain pegatinen bilduma egiten duten turista irrigarri horietakoa.
‎Burkidearen barne hausnarketak txertatu edo hoztasun horretan uztea hobe? Hausnarketarik gabe militante zorrotzaren irudiak hobeto ematen du, zehatza, zalantzarako tarterik ez duena, irakurlearentzat bihozgabea edo, bakartia, sendirik ez duena, amarik ez duena, bertan behera utzi duena bere bidea urra dezan aske berak herriaren alde bizitza eman behar duelako, sinesgarritasuna izango du. Nola azaldu Daviden barne bizitza, kontraesanak, gatazka, kontzientzia txarraren harrak jandako arima oinazetuaren irudikeria faltsu batean erori gabe berrogeita hemezortzi baldintza hau zorrotz bete behar dute aski trebatuta ez dauden pertsonek, hobe da aurpegiarekin hankak ez ukitzea, gehiago jaitsi nahian jarrera oker egin eta enborra makotzea baino, horrela ez baita kisketarena egitea lortzen arnasa nabari dut belaunetan yoga saio batek hamabost minutu eta ordu eta erdiren artean iraun dezake.
‎Kisketaren jarrera edo postura hau egiterakoan, okertu gabe jaitsi behar da bizkarra, zuzen, bularraldea eta aurpegia hanken gainean bermatzeko, enborra okertu, ez, okertu ez, zortzi enborra konkortu edo makotu, hobe, gabe buruarekin soin adarrak ukitzeraino literaturarekiko berraurkitzea nola bizi duen era aski indartsuan erakutsi, literatura askatasunaren arintasunaren sinonimo, hamalau loturak korapiloak kezkak aienatzen betebeharra bazter uzten ezarian baina ez al da konturatzen benetan? ...keten bidez erakutsi ez dela axolagabea pertsonaia zuritu bere hauturik gabeko hautuak sortzen digun erakarmena justifikatuz eta une berean eginbeharra albo batera uzteak sortzen digun deserosotasuna harekiko urruntasuna desagerrarazi betebeharra eta plazera hogeita sei Euskal Herriak behar hau, literaturak behar al hau?; gainera idaztekotan zerbait ona egin behar duk hire herriarekiko konpromisoa bertan behera uztekotan hobe duk Nobel saria ez baina bederen barregarri ez geratzeko moduko zerbait izatea esango dio bere buruari baina droga bat bezalakoa da maitasun istorio bat sexua tarteko balego errazago ulertuko lukete idazlearen jarrera txarresteko joera luketenek barkaberago ulerkorrago lamia baten besoetan erortzeagatik huts egin duela iradokiz gero eta ez lau poema kaxkar edo eleberri zamat... Libratze lanak errazten ditu eta hesteetako alferkeriari aurre egiten dio, hori besterik ez nuen behar!
‎Egin ezak kontu, ongi atera duk. Zer duk gaitzesteko, bertan behera utzitako zurezko urrezko kaiola zaharkitu honetan konpainia gabe abandonatu hautela. Zer esan nahi duk jakin izan bahu ez huela ospa egingo?
‎Lehen solairuko bost leihoetako saretak itxita, bigarren solairuko hiru txapitulak argi gabe, galtzadarrien artean belarrak jori, bertan inor bizi ez den susmoa Michellek giltza zahar batekin ate astun bat ireki eta esku argiaren laguntzaz bertan behera utzitako etxeen lizun eta zoko usaindun zurezko mailadian gora jauretxearen ganbararaino zuzenean eraman nauenean baietsi dut.
2013
bertan behera uzteko unea
‎– Zure buruaz beste egitera zindoazela dilistekin akordatu eta asmoa bertan behera utzi duzula sinetsarazi nahi didazu.
‎Badakit ez dugula hitz egin harrezkero; ondotxo igarri nuen hire narraskeriaren zergatia. Nazka eman hidan, destaina egin nian, eta bertan behera utzita, alde egin nuen; Juliaren harridurarako. Kontatu egin hion?
‎Berehala ulertu dut: gogoak harantz ninderaman, gure zokorantz, orduan hil nukeen berarekin, eta ez orain, bakarrik, bertan behera utzirik.
2015
‎Bestelako aukerak ere eskaini zizkioten, berak aukeratutako toki batean elkarrizketa bat grabatzea edo afari bat egitea kasu, baina dena alferrik. Ez iezadazue berriro deitu hiru aldiz jarraian errepikatu zienean, bertan behera utzi zuten ahalegina. Afera hartatik irabazi bat atera zuen bederen Aretxabaletak.
‎Mahaira itzuli zen eta, jakin arren zaila izango zuela ezer garbirik ateratzea, desegokitu jarri zuen Googlen. Bilatzailearen lau orrialde begiratu ostean, bertan behera utzi zuen bide horretatik ezer argitzeko ahalegina.
‎Ahizpa Karmele, ez Kattalin bezain fina ikasketetan, Kimika amaitu ezinean harrapatu zuen istripuak. Unibertsitatea bertan behera utzi eta Ibizara joan zen eskumuturrekoak modu konpultsiboan egiten zituen gitarrajole batekin. Aretxabaleta ere hogeita hamar urte egin baino lehen geratu zen zurtz.
‎Irakurleak, defentsazko jarrerak bertan behera utzi eta Saizarbitoriari bihotzez jarraituz gero bere obsesioen sakonuneetaraino, berriro biziko ditu bere haurtzaroko larrialdi goibelak, eta, orduko doluak errepikaturik, irudimenez hil zuen jendea eta mundua berpiztuko zaizkio, eta osaturik irtengo da irakurralditik, aurrerantzean azalean ederki bizitzeko prest, Berritsua, Benito eta Lynn bezala, hori baita zailena.... Saizarbitoriaren obrak dolua zeharkatzen lagundu dizu.
2016
‎Orduan ohitura zegoen horrelakoak egiteko. Sarritan Guardia Zibila agertzen zen –gonbidapenik gabe– eta ezkontza bertan behera uzteko eskatzen zuen. Eta halaxe ezkondu zen Nekaneren ahizpa, zuriz jantzita eta haurdun, zazpi hilabeteko, mendian, pinu artean, guardia zibilak zelatan zituztela eta kanpai hotsik gabe.
2017
‎Handik aurrerakoa ere badaki: bi test pasatu zizkiotela, Reyren Irudi Konplexuaren Testa, eta bertan argi gelditzen zela hobetu bada ere, ez duela maila normala ematen, eta itxoin egin behar dela gaixoak nola eboluzionatzen duen; bigarren testak, aldiz, Weschsler Oroimen Eskalarenak emaitza oso txarrak izan zituela eta bertan behera utzi zutela testaren pasatzea Axik ez zituelako ez hitz zerrenda sinpleenak, ez irudi errazenak, ez hitz bikoteak gogoratzen.
‎Udaltzainen buruarekin hitz egin orduko jabetu nintzen nire filmaren historia han amaitzen zela, ohol gaztelu hark ez zuela jada zerikusirik nirekin, neuk ere harekin zerikusirik ez nuen bezala, eta ohol gaztelu bat ardatz duen filmik egin behar baldin bazen ez zegokidala niri hura zuzentzea. Egitasmoa bertan behera uztea erabaki nuen.
‎– Seme alabarik gabeko hiru espaziontzikideek atzera itzultzea erabakitzen dute, haurtzaroraino edo jaio ziren uneraino, bizitza luzatzeko eta proba egiteko ea zer gertatzen den bigarren bizitza horretan, nahiz eta lehena bertan behera utzi behar izan ordainean. Arriskuak ere hartzen dituzte horrekin, jakina:
‎Polizia autoak. San Ignazioko merkatuaren parean, ordura arteko ibilgailua bertan behera utzi eta beste auto bat geldiarazi zuen buzodun mutilak, Fiat Marea azula, Ibarrekolandara eramango zuena. Arratsaldeko 18:30ean salaketa jarri zuen gizonezko batek:
‎Gurasoek ere planak zituzten: biek hots egin zidaten konpromisoak bertan behera utziko zituztela esateko, baina uko egin nien.
2018
‎Hor ere lan egin beharra dago, pentsaerak, sinesmenak eta baloreak aldatu, gero ekintza konkretu bihurtzeko”. Oztopoak oztopo lehen aipatutako babes sareei esker egin dute aurrera denek, baina ziurrenik izan badira halako traben ondorioz bertan behera utzitako makina bat proiektu eta praktika feminista.
‎Telmori entzundakoak entzun ondoren, Fakirra ziur dago oraingoan ere: bertan behera utziko dute jaialdia. Uste guztien kontra, ez da, ordea, halakorik gertatu.
2019
‎Amak bertan behera utzi du, antza.
‎Engainu bat noizean behin, tira, baina hamar urte inguru eman ditugu komedia honetan katramilatuta. Nahiago nuke buzoi hau aspaldi bertan behera utzi izan banu.
‎Espero baino lehen ailegatu zitzaidan behin behineko askatasuna. Erorikoaren ondoko galdeketan ez zen ezer atera inprimagailuak eskuratzeko ekintzari buruz, baina, nahiz zakurrek gure asmoaren susmorik ez izan, bertan behera utzi behar izan zuten. Oraindik eginkizun zegoen norbaitek ardura bere gain hartzeko zain.
‎Badakizu bere ospearen aipamena nahikoa zenuela zure azalpenaren sinesgarritasuna indartzeko, baina nahita isildu duzu bere izena. Ez zenioke zeure buruari sekula barkatuko, baldin eta egunen batean, ohar hauek argitara eman izanaren erruz, bere egitasmoren bat bertan behera utziko balute.
‎Batzuetan bai planteatzen dudala zein puntutaraino nahi dudan honekin jarraitu, ikusita hain gogorra dela. Zer pasatuko litzateke bertan behera utziko banu erronka hau. Zer gertatuko litzateke?
2020
‎Taula gainetik kanpo ere istripu pare bat izan nuen garai hartan, eta emanaldiak bertan behera utzi behar izan genituen. Ordurako hogei bat eginak genituen jada.
‎Amona Genarari ebakuntza egin ziotenean sarri amesten nuen berarekin eta zango moztuarekin, muinoiarekin. Inauterietan eta Gabonetan haurrak azaltzen zitzaizkidan bertan behera utziak, goseak eta hotzez. Gau atseginak ere izaten ditut:
‎Zu umedun zeunden urtean trenez joan ginen. Hots egin dut hostalera gaueko hamarretan iritsiko garela esateko, eta tipoak zer eta berandu deitu dugunez erreserba bertan behera utzi digutela. Nik, larri:
‎Dela barre egin ziotelako, dela kafe bat hartzeko jarri zizkioten trabengatik, akaso kalean helbide bat galdetzeko ezintasunarengatik, edota nonbait afaltzeko montatu behar zituen periplo linguistikoengatik, hizkuntzarekiko zuen amorrua handitu, eta bertan behera utzi zituen ikasketa saiakerak. Hortik gorrotatzera ez dago asko, eta hortik erabat inkapaz izatera are gutxiago.
bertan behera utzitako puxtarrien,
2021
‎Soinuarekin izandako arazo teknikoak, ordea, eskandaluzkoak izan dira. ABS izeneko zer batek hartu du horren ardura ondo gogoratu izen hori, eta emanaldia bertan behera uzteko modukoak izan dira lehen eszenetako soinu zatarrak, mikrofonoen konexio txarren ondorioz. Puzkerraldi elektronikoek behin baino gehiagotan zapuztu dute solasaldien mamia, eta gainera, dekoratuaren atzeko solasaldi pribatuak askotan nahastu dira taula gaineko dialogoekin, eta soinuaren bolumenak olinpiar marka guztiak hautsi ditu, ikusleen tinpanoak eta inguruko etxeetako kristalak arriskuan jarri arte.
‎Horazio horrek LAPDko Jill Biscay komisarioaren aitzinera eraman gintuen, ez baikinen Maddirengandik sobera urrun. Prostituzio sare bat osatzea leporatu eta bertan behera uzten ez bagenuen kartzelara bidaliko gintuela jakinarazi zigun. Euskal Herrira itzultzeko hegazkin txartelak erakutsi genizkion eta aske utzi gintuen, bere gurasoak Eiheralarrekoak zirela erranez.
‎Ondo ezagutzen dut keinu hori. Une batez, hari begiratuta, beldur izan nintzen ez ote zuen liburua bertan behera utziko.
2022
‎Mugimendu feminista eta abertzaleari eskatu zion bi aldarri hauek agendan sartzeko: Atzerritarren Legea bertan behera uzteko aldarria, eta emakume* migratzaileen euskalduntze estrategia baten aldarria.
‎hizkuntza kolonizatzailea eta modernitateak ezarritako kategoriak bere eginez, hala nola bitartasun baztertzailea, eta arrazoiaren eta norbanakoaren nagusitasuna. Hura guztia, beraz, epistemizidioa [31] izan zen, ordura arteko pentsamendua, munduan egoteko eta izateko moduak lehertu zituelako, eta bertan behera utzi zituelako bertako egitura politikoak, balioak eta autoritateak.
‎Azkenean, bukatzeko hogei minutu inguru falta zitzaizkigunean hasi zuen euria, erruz. Atergabe ari zuenez, emanaldia bertan behera utzi behar izan genuen. Hernaniarrek beste aukera bat eman ziguten gerora eta berriro itzuli ginen beraien herrira; bigarren honetan Kulturarteko Plaza Feministako aterpe gozora.
‎azkarrago entzuten da, erritmoa areagotzen. Ikasleak froga bertan behera uzten duenean, akabo, horrek markatzen du bere erresistentzia.
‎Krisia dela eta, ostalariek ezin dituzte jaiak bertan behera utzi.
‎ESTRAGON: Eta bertan behera utziko bagenu kontua? (Tartea) Bertan behera utziko bagenu?
2023
‎Azkenerako, Antonio Davidek ez zuen bere abentura izan, 2020an ez baitzen BBK Live festibalik egin. Osasun larrialdia dela eta, hala izango zela jakina zen arren, antolakuntzak sare sozialen bidez zabaldu zuen edizioa bertan behera uzten zutela zioen mezua. Horretarako, bi testu labur prestatu zituzten gazteleraz eta ingelesez, hainbat zuhaitzen zirriborro berdez lagunduta.
‎Festibaletako publikoa hamar aldiz handitu da hamarkada bakarrean eta urteak dira bestelako kontzertuetan baino diru gehiago biltzen dela halako ekitaldietan [5]. Gainera, izurri ostean talde entzutetsu askok aretoetako bira bertan behera utzi behar izan dute arazo ekonomikoak tarteko. Inflazioa eta egoera ekonomiko orokorra dira sarri argudio nagusiak, baina bestelakoak ere badaude:
‎2022an izandako arazoak eta kexak bertan behera utzitako jaialdiak, festibalaren gunetik itzultzeko garraioa lortzeko zailtasunak, ura topatzeko ezintasuna… aurkezten jarrai genezake, baina nahikoa izango da gainbeheraren adierazle behinenaz hitz egitearekin. Zaila baita Malagan egin beharreko Andalucia Big Festivalek beste kalamitate biltzea ekitaldi bakar batean:
‎Donostiako Belodromoan egin zen lehena, Bilboko San Mames estadioan bigarrena. Ekitaldi horien arrakasta hainbesterakoa izan zen, ezen Julio Iglesiasek berak ere Donostian ematekoa zuen emanaldia bertan behera utzi behar izan baitzuen euskarazko 24 ordu haiekin bat ez egiteko [6]. Jaialdi aldarrikatzaileen eredu paradigmatikotzat har ditzakegu, komunitate baten gogoak bideratu eta katarsi kolektibo baten gisa funtzionatzen zutenak.
‎Hantxe topatuko du rockaren parafernalia guztia, baita generoaren berezko jarrera ustez transgresore hori antzezteko aukera ere[*]. Esanguratsua da Covid dela eta festibala bertan behera utziko zutela adierazteko antolakuntzak erabilitako formula: “Ez zuen technoak lortu, ezta regetoiak ere, bai, ordea, birus malapartatu honek” [20].
‎Udalarekin egindako urte askotako lanketaren ostean, egoera egonkorra izatea lortu zutenean, herrian Herri Arte Eskola sortu zen lehen musika kontserbatorioa zena, eta orain arte diziplina anitzetako eskola bihurtu nahi izan dutena, eta Labea proiektu handiago horren estrukturapean jardutera bultzatu zuten. Zoritxarrez, 2022ko abenduaz geroztik, zentroko zuzendaritzak konpainiarekin zuen kontratua bertan behera uztea erabaki du, haien ikuspuntuen arteko talka dela medio. Herri Arte Eskolaren hautua izan da lehen talde batek eramaten zuen antzerki irakaskuntza orain irakasle bakarraren ardurapean uztea.
‎Ez genuen jakin osotasun bat sortzen. Agian, memento hartan, gure egoera animikoa ez zen egokiena eta azkenean proiektua bertan behera utzi behar izan genuen.
‎Azken hau ez zen inoiz estreinatuko. Nahiz eta obra oso aurreratuta egon hilabete bat falta zen estreinaldirako pandemia luzatu egin zen, intzidentzia tasak gehitu, olatu bat bestearen ostean, eta azkenean proiektua bertan behera utzi behar izan genuen. Gero antzokian musukoa erabiltzearena etorri zen, ikusle edukiera mugatuak, salbokonduktoak, txertoak, osasun pasaportea, arauak, negazionistak, telelana, PCR frogak, positiboak eta negatiboak, LABI batzordea… dena zen kaosa, dena unadura, dena zalantza, dena ziurgabetasuna.
‎Tekno jaialdi batean geundela, disc jockey ezagun batek esan zuen ero horiek gelditzen ez baziren gutaz ari zen pintxatzeari utziko ziola. Antolatzaileak gugana etorri ziren, gure ekintzak bertan behera uzteko esanez. Eta guk, ezetz.
‎Ez zen hala izan. Burumakur joan behar izan nintzen kanpinera, emanaldia bertan behera utzita. Biharamunean, kaleko gure afixa baten gainean errotuladore lodiz idatzita, zera jartzen zuen:
‎Zorionez, inoiz ez naiz berriro ahotsik gabe gelditu. Eta halakorik gertatu zaidanean, ez dut gehiago antzezlanik bertan behera utzi behar izan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia