Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 42

2015
‎Oi, zein berandu piztu diren nire desirak eta zein goiz ibili zaren Zu, Jauna, ni irabazi nahiez eta dei eginez, oso osoan Zuri emana bizi nendin! Beharbada, Jauna, utzi ote duzu bertan behera pertsona errukarririk, edota alde eragin ote diozu eskale gaixoari Zugana hurbildu nahi zuenean. Beharbada, Jauna, ote dute mugarik zure handitasunek edota zure egintza harrigarriek?
‎Nahiago dut betiko bizitzarako ahaleginez eta itxaropenez bizi eta hiltzea, kreatura guztien eta amaituko diren ondasun guztien jabe izatea baino. Ez nazazu bertan behera utz, Jauna, Zugan itxaroten baitut, ez dakidala neure ustea huts gerta; zerbitza zaitzadala nik beti eta egizu nitaz nahi duzuna.
‎3 Hain kaskarra bada, ene Senarra, nola ez da gelditzen inongo kreaturetan bere Kreatzaileagana iritsi arte? Oi ene Jainkoa!, zergatik ni neure Maitearena. Zuk, nire benetako Maitale horrek, hasten duzu maitasun gudu hau; izan ere, ez dirudi besterik denik ahalmen guztien eta zentzumenen ezinegon eta bertan behera uzte hau, plaza eta auzoetara irteten baitira Jerusalengo alabei deika, beren Jainkoaren berri eman diezaieten. Izan ere, gudu hau hasia denez gero, noren aurka joango dira borrokatzera, beraiek bizi ziren gotorlekuaren, hau da, arimaren goialdearen, jabe egin denaren aurka izan ezik?
‎8 Esandakotik uste izango duzue ez dela bere senean egongo, bere baitan murgildua baizik, eta horrela, ez duela ezer ulertu ahal izango. . Lehen baino askoz ere gehiago ulertzen du Jainkoaren zerbitzuari dagokiona, eta beste egitekorik ez duenean, lagun atsegin harekin geratzen da; eta arimak Jainkoari huts egin ezik, Jainkoak ez dio sekula huts egingo eta, nire iritziz, bere presentzia ageri agerian ezagutaraziko du; eta konfiantza handia du Jainkoak ez duela bertan behera utziko, mesede hau egin dionez gero, ez diola berau galtzen utziko; eta horrela pentsa daiteke, bera inoiz baino ardura handiagoz badabil ere, Hari ezertan atsekaberik ez ematearren.
‎6 Oi ene Jauna!, zure laguntza behar da hemen, hura gabe ezin baita ezer egin. Zure errukiagatik ez ezazu onar arima hau engainatua izan dadin, hasitakoa bertan behera uzteko. Emaiozu argia, honetan dela bere on guztia ikus dezan, eta lagun txarretatik urrundu dadin; gauza handi handia da gauza hauetan ari direnekin harremana izatea; ez bera dagoen egonlekuetan daudenen ondora joatea soilik, baita hurbilago sartu direla uste duenen ondora joatea ere; bada, laguntza handia izango du, eta haiekin hainbeste tratatzeak beraiekin batera sartzea ekar dezake.
‎Zugan pentsatzea baino beste jakin beharrekorik ez delakoan gaudenez gero, ez dakigu dakitenei galdetzen ezta zer galdetu behar zaien ere, eta txarra ez dena, ona baizik, hutsegite larria dela uste izaten dugu. Hemendik datoz otoitzari emanda dauden jende askoren nahigabeak eta barruko nekeez kexu izateak, behinik behin letrarik ez duen jende askorenak, eta ilunaldiak datoz eta osasun galtzeak eta baita guztia bertan behera uztea ere, barne mundurik ez dagoela hemen barruan uste dutelako; eta ortziaren mugimendua geldiarazi ezin dugunez, abiada bizia baitabil, era berean ezin dugu geldiarazi geure pentsamendua ere, eta gero harekin batera sartzen ditugu arimaren ahalmen guztiak ere eta galduak garela uste izaten dugu eta alferrik galtzen dugula Jainkoaren aurrean gauden denbora; eta, beharbada, arima oso osoa... Eta, gehienetan, egonezin eta nekeak geure burua ez ezagutzetik datoz.
‎Uztailaren erdirantz, Toledotik Ávilara joan zenean, etenaldiak ia behin betikoa izateko arriskua zuen. 5 Egoitzetako 3 kapitulua bidaia luze horretan eta Ávilako lehenengo egunetan idatzi zuen; gero, lana bertan behera utzirik zueneko hainbat hilabete igaro ziren eta, azkenik, azaroaren hasieran ekin zion Bosgarren Egoitzetako 4 kapitulua idazteari: –hasi nintzenetik orain arte ia bost hilabete igaro dira?, eta oraindik ez zen iritsi obraren erdira; baina hilabete baino gutxiagoan idatziko zuen gainerako guztia:
‎12 Oi Jesus, zer den arima bat honela bertan behera utzita ikustea, eta, esan dudanez, zein gutxi balio dion lurreko edozein pozbide!
‎Gutunak idazteko orduan ere, berak ahotsez esan eta etxeko beste batek idatzi behar izaten zizkion, medikuak hala aginduta. Beraz, Bizitza Liburua osatzeko eta berregiteko asmoak bertan behera utzi behar, noraezean.
‎Orain gauza oso erraza deritzot Jainkoa zerbitzatzen duenarentzat, arimak une batean bere burua kartzela honetatik aske eta atsedenean jarria ikusten duelako. Jainkoak espiritua eraman eta hain gauza gorenak erakustea gainezkaldi hauetan, uste dut, arima gorputzetik irteten denekoaren antz antzekoa dela, bat batean ondasun honetan guztian sartua ikusten baitu bere burua; utz ditzagun ateratzen den uneko oinazeak, ez baitira aintzat hartzekoak; eta Jainkoa benetan maitatzen dutenek eta bizitza honetako gauzak bertan behera uzten dituztenek, heriotza leunagoa izan behar dute.
‎Eta egia esan, harekin baizik traturik izan ez banu, uste dut sekula ere ez zatekeela hobetuko nire arima; izan ere, hark esaten zidana nik ez nuela egiten, eta nire iritziz ezin nuela egin? ikusteak ematen zidan nahigabea nahikoa zen itxaropena galdu eta guztia bertan behera uzteko.
‎Haren bizitzari begira, eredurik ona da. Zer besterik nahi dugu ondoan dugun adiskide hain onagandik, geure neke eta probetan, mundukoek egiten dutenez, bertan behera utziko ez gaituen harengandik. Zorionekoa bene benetan maite izan eta beti ondoan dakarrena.
‎10 Bada, zer egingo du hemen egun asko igaro ondoren lehortasuna eta nahigabe eta bihozmina eta ura ateratzera etortzeko gogorik eza besterik ez dela ikusten duenak? Baratzearen jabeari atsegin eta zerbitzu egiten diola gogoratuko ez balu eta ordura arte eginikoa eta aurrerantzean ontzia hainbestetan putzuan sartu eta hutsik ateratzean hartzen duen lan neketsutik irabazia lortzeko duen itxaropenari kontu egin ezik, guztia bertan behera utziko lukeenak. Eta honetarako ere maiz gertatuko zaio besoak ezin dituela jaso, ezta pentsamendu on bat izan ere:
‎12 Eta nire aitak sinetsi zidan hau zela nik otoitza ez edukitzeko nuen arrazoia; berak ez zuen gezurrik esaten eta, nik berarekin hitz egin nuenean ere, ez niola esango uste zuen. Esan nion, hobeki sinets zezan (nik ikusten nuen horretarako ez zegoela aitzakiarik baina), nahikoegiten nuela korukoa betetzeaz; nahiz eta hori ere izan ez nahikoa motibo, gorputzeko indarrik behar ez duen eta maitatzea eta ohitura soilik behar dituen gauza bat bertan behera uzteko; Jaunak beti ematen duela horretarako aukera, guk nahi izanez gero.
‎Jesusen Amaren eta gure Ama eta Zaindariaren Erregela eraberritzeko hasierak direla hauek badiogu, ez diezaiogun irain egin berari, ezta gure aurretiko guraso santuei ere, haien antzeko izateari uko eginez. Geure ahultasunagatik guztian ezin badugu ere, biziari eusteko ez egiten ez desegiten duten gauzetan, arreta handiz jardun genuke; izan ere, neke gozoa baino besterik ez da guztia, bi aita hauek zutena bezala; eta onez eramateko erabakia hartzean, zailtasuna bertan behera amaitzen da, neke guztia hasierako pixkatxo hori baita.
‎3 Egia da nik Beasen jakin nuela non zen toki hori eta deseroso zegoela ohartu nintzen, eta Beastik hara hain bide txarra izanik, neke handiak izango zituztela mojak bisitatzera joan zitezenek, eta nagusiei ere gaitz egingo zitzaiela; horregatik gogo gutxi nuen hara fundatzera joateko. Hala ere itxaropena eman nienez gero, aita Julian Ávilakori eta Antonio Gaitáni esan nien hara joan eta ikusteko zer zen, eta hala iruditzen bazitzaien, asmoa bertan behera uzteko. Arazoa oso hotz sumatu zuten, ez moja izatekotan zirenen aldetik, Katalina andrearen aldetik baizik, beraren gain baitzen guztia, eta honek bere kontura gela batean zituen haiek, bildutasunean egon zitezen.
‎20 Badiotsuet, ene ahizpak, gure Jaunaren errukia ikus dezazuen eta nola ez duen bertan behera uzten Bera zerbitzatu nahi duenik, ez bakarrik ez zidala nahigaberik eman, baizik eta zeharkako pozez azalak ere ezin harturik nengoela; horregatik ez naiz harritzen David erregeak egiten zuenaz Jaunaren kutxaren aurrean zihoanean, nik ere orduan ez nuelako besterik nahi izango, ez bainekien poza nola disimula. Ez dakit zergatik den, neure burua gaizki esate eta kontrakotasun handien mende ikusi dudan beste kasuetan ez baitzait halakorik gertatu.
‎Hala ere, isilik edukitzeko esan nion, lagunengan nahasmenik ez sortzearren, batez ere Gizakundeko bi haiengan, gainerakoak nigatik edozein neke igarotzeko prest baitzeuden. Bi haietatik bata priore ordea zen, eta handik irteteko eragozpen handiak jarri zizkioten; biak ziren etxe onekoak, eta beren gogoz kontra zetozen, guztiek zentzugabekoa zeritzotelako, eta gero ikusiko nuen nik oso zuzen zebiltzala; izan ere, Jaunak honelako etxeren bat nik fundatzea nahi duenean, uste dut, burutua egon arte, inork ez duela nire kontrako iritzirik, asmoa bertan behera uzteko nahikoa dela deritzodanik. Orduan eragozpen guztiak batera jartzen zaizkit, gero ikusiko denez.
‎Fundaziorako eskainiriko finka Río de Olmos zen, Karmengo atetik kilometro bat baino pixka bat gehiagora, hiriaren hegoaldera, ibai ondoan zegoena. Han geratzen den Santaren oroigarri bakarra, bertan behera utziriko ermita bat da.
‎4 Behin ni hara joanez gero, Caravacako fundazioa bertan behera geratzen zela iruditu zitzaion, eta, bestalde, Sevillan fundatzea ere Jainkoaren zerbitzu handirako izango zela; fundazio hau egitea oso erraza iruditu zitzaion, eskatzen zuten pertsonak ahal zutenak zirelako eta oso erraz zutelako berehala etxea ematea; eta Sevillako Artzapezpikua Ordenari hainbeste laguntzen ziona izanik, zerbitzu handia egingo ziola sinetsirik zegoen; eta, horrela, Cara... Ni honelako monasterioak Andaluzian egitearen aurkakoa izan naiz beti, arrazoi batzuengatik (Beasera joan nintzenean, Andaluziako probintziakoa zela jakin izan banu, ez nintzatekeen inola ere joango, eta hau izan zen engainua:
‎Bat egitean hauxe bera gertatzen da, baina hemen indar handiagoz izaten da, berezko berotasuna ez dakit nik nora doalako; izan ere, liluramendua handia denean, otoitz era hauetan guztietan gehiagoa eta gutxiagoa baitaude, handia denean, diodanez, eskuak jelaturik geratzen dira, eta batzuetan zotzak bezala zabaldurik; eta gorputza, zutik hartzen badu, halaxe geratzen da, edota belauniko. Eta hain okupatua dago Jaunak berarentzat esan nahi duenaren pozean, non gorputzean biziarazle izateaz ahaztu egiten dela eta bertan behera uzten duela baitirudi, eta pixka bat irauten badu, kirioak mindurik geratzen dira.
‎14 Orduan arimak ulertzen duen guztia samin handiagoa emateko dela dirudi, eta ez duela nahi Jaunak beraren izate osoa horretarako baino besterako erabil dezan, ezta gogoan izan dezan ere bizi izatea dela haren borondatea; bere burua hain bakardade handian eta hain bertan behera utzia dagoela iruditzen zaio, non ezin baitu idatzi. Izan ere, mundu osoak eta beronen gauzek nahigabea ematen diote eta kreaturetako ezerk ez dio lagun egiten, ezta ez du nahi ere arimak Kreatzailea baino besterik, eta hori bereganatzea ezinezko ikusten du hiltzen ez bada.
‎1 Aurreko nuntzioa hil zenean, ziurtzat jotzen genuen amaitua zela bisita. Alcalá eta Madrileko teologo eta legelariekin eta Toledoko batzuekin hitz egin ondoren, haiek ezetz esan zuten, bisita hasia zegoelako eta, beraz, hura hil bazen ere, ez zen bertan behera utzi behar, hasitakoa amaitu baizik; hasita ez balego, orduan bai amaituko litzatekeela agindua ematen duena hiltzerakoan. Eta Covarrubias kontseilu-buruak berriro esan zion ez uzteko bisita, ez zelako amaitu.
‎7 Berorren aitatasunari eskatzen diot, gure Jaunaren maitasunagatik, ez ditzala bertan behera utz eta lagun diezaiela berorren otoitzekin proba honetan, Jainkoa dutelako soilik, eta lurrean ez dutelako kontsolatzeko beste inor. Hala ere, ezagutzen dituen Haren Maiestateak babestuko ditu eta berorren aitatasunari argi egingo dio gauza bera egin dezan.
‎obedientziaren kontrakoa dela nagusiak hautatzea horretarako eskumenik izan gabe, eta hori itsusia litzateke; eta zailago ikusten duela berrestea, Aita Santuagandik probintzia egiteko baimena lortzea baino; izan ere, erregeak bere enbaxadoreari letratxo bat idatziko balio, pozik egingo luke, erraza baita, beste horiek nola jokatu duten fraide oinutsekin esaten bazaio. Erregearekin hitz eginez gero, beharbada, pozik egingo luke; erreformarako ere laguntza handia da, beste horien aurrean itzal handiagoa izan eta erreformako etxeak desegitea bertan behera utziko luketelako.
‎Hau monasterioa fundatu eta hilabetera jakin nuen. Nik mojekin han neure burua ikusi nuenean, monasterioak ez zuela bertan behera geratu behar iruditu zitzaidan, eta hori ere arrazoietako bat izan zen hona etortzeko. Hala ere nire desira batez ere zen berorren jauntasunari idatzi niona, hau da, aita hauek nahasketa honetan sarturik zebiltzala konturatzea; izan ere, beraiek beren burua zuritzen dute (eta egiaz konturatzen naiz haiek berorren jauntasunaren semeak direla eta ez dutela berori haserrearazteko asmorik), baina ezin ditut errugabetzat jo.
‎Ni zuzenduko naiz neure lehen mugimenduak ez esate horretan, asko kostatzen baitzait. Nik berori ongi ikusten badut, tentaldia bertan behera amaituko da. Jaunak egin beza, ahal duenez eta desira dudanez.
‎Maria San Joserena, Sevillako ama priorea. Zentzugabekeria da, Teresaren ustez, Pajería kalean berak erositako etxea bertan behera utzi eta beste etxe batera joan nahi izatea. Ama prioreak eta Teresak kontrako iritziak zituzten horretan, eta ama priorea bereaz irten zen.
‎Uste dut gure Jaunagan konfiantza gutxi izatea dela, beharrezkoa faltako zaigula uste izatea, Haren Maiestateak ardura hartzen baitu animaliatxorik txikiena mantentzeko ere. Ene alabak, jar bitzate begiak eta arreta gure Jesus onagan, eta saia bitez haren zerbitzuan, ziur bainago ez digula huts egingo eta ez gaituela bertan behera utziko.
‎Kristobal Juárez Salamancako jaun bat da (1582an apaiz), moja karmeldar oinutsei bere etxea utzi diena, Pedro de la Bandarena bertan behera utzi zutenean (1582ko ekainaren 22an). Ikus 466 gut., 8 zenb.
‎Pastranako komunitateak bertan behera utzi zuen fundazio hura, Eboliko Printzesaren endredoei ihes egitearren. Segoviara iritsi ziren 1574ko apirilaren 7an.
‎Jeronimo San Joserenak helarazi digu puska hau eta hau dio amaieran: , honekin beldur ikarak harturik, hartzekotan zebilen kargu hura bertan behera utzi eta gortera etorri zen??.
‎Jakin beza, dagoeneko etxean gaudela eta etxea janzten eta egokitzen presa hartzen dugula. Haren Maiestateak egin beza guztia ongi buka dadila, eta bertan geratzeko baimena izan dezagula, eta jartzen dizkiguten gainerako baldintzek ez gaitzatela eraman etxea bertan behera uztera. Guztiok eskatzen diogu.
‎90, 15 eta 34, 19 Lehen idazketan aipamen bikoitza dator: honela dio Davidek, sekula ez duela ikusi zintzoa bertan behera utzia? [36, 25] eta beste behin. Hurbil dago Jauna bihotz hautsiengandik?
‎hain nahigabe handia zeraman ariman, non, pazientzia bera izanik ere, esan egiten baitu eta kexua agertzen! Edota begira iezaiozue zutabeari lotua, minez beterik, zuenganako maitasunaren handiz gorputz atal guztiak zati zati eginik; hainbeste sufrikario, batzuen aldetik pertsegitua, besteen aldetik txistukatua, bere adiskideen aldetik ukatua, haiek bertan behera utzia, inor beraren alde irteten ez dela, hotzak hilik, hain bakardade handian egonik, horrela elkar kontsola dezakezue. Edota begira iezaiozue gurutzearen zama daramala, arnasa hartzen ere uzten ez diotela.
‎Gaizki esate guztiei entzungor egin. Estropezuka zeure Senarrarekin eroriz, ez zaitez aldendu gurutzetik eta ez ezazu utz bertan behera. Begira ongi zein abaildua doan eta zenbateko aldea ateratzen dien haren nekeak zuk daramatzazunei, zuk oso handitzat agertu nahi badituzu ere.
‎Apaltasunez esan biezaio bide okerretik dabilela; eta hain oker ibili ere, non apurka apurka galduz baitoa benetako pobretasuna. Jaunagan itxaro dut nik ez dela hala izango, eta ez dituela bertan behera utziko bere mirabeak. Eta honetarako, beste ezertarako ez bada ere, iratzargarri gerta dadila idazteko agindu didazuen hau.
‎Kondenatzen diren zorigaiztokoei, beste munduan gozatuko ez dutenei dagokienez, berriz, hauek beren burua azpiratzen uzten badute, ez da haren errua, Hark borrokaldiaren amaiera arte ez baitio uzten haiei adore emateari; ez dute beren burua zertaz zuriturik izango, ezta ustekabean hartu zituela-eta Aitaren aurrean kexatzerik ere. Eta horrela diotso bere Semeak, egun bat besterik ez denez gero, hori zerbitzuan igarotzen uzteko; Haren Maiestateak dagoeneko eman zigunez gero eta mundura bidali bere borondate hutsez, Berak nahi duela orain berberaren borondatez gu bertan behera ez uztea, hemen gurekin egotea baizik bere adiskideen aintza handiagorako eta bere etsaien penarako; orain, gaur, baino gehiagorik ez du eskatzen berriro; ogi txit sakratu hau guri betiko ematean, egiaz geurekin dugu.
‎Izan ere,, esan dudanez? gerta daiteke iritsi ondoren, iturrian edatera jaistea baino besterik ez duzuenean, guztia bertan behera uztea eta ondasun hau galtzea, bertaraino iristeko indarrik ez duzuelakoan eta hartarako ez zaretelakoan.
‎Beraz, gero bide horretatik joango ez bada ere, hortik ibili den apurrak argi egingo dio beste bideetatik ongi joan dadin, eta zenbat eta gehiago ibili, argi gehiago. Azken batean, ziurtzat jo dezala bideari ekiteak ez diola ezertan kalterik egingo, gero bertan behera uzten badu ere, gauza onak sekula ere ez baitu egiten kalterik.
‎Beraz, Jaunak, guztiak zertarako diren dakienak, ematen dio bakoitzari bere ofizioa, haren arimari eta Jaunari berari komeni zaiena eta lagun hurkoaren onerako dena; eta ongi prestatu ez zaretelako ez bada, ez izan beldurrik zuen ahalegina alferrik galduko denik. Guztiok hori lortzen saia gaitezela diot, hemen ez baikaude beste ezertarako; eta ez urtebetean soilik, ez bi urtean soilik ere, ezta hamarrean ere, koldarkeriaz bertan behera uzten dugun itxura ez ematearren, eta egoki da Jaunak ikus dezan guri dagokiguna egin gabe ez garela geratzen; soldaduak bezala, asko zerbitzatu arren, kapitainak agintzen duen edozein ofiziotan jarduteko beti egon behar dute prest, hark emango baitie dagokien soldata. Eta zenbat hobeki ez ote du ordaintzen gure Erregeak mundukoek baino!
‎Apirilak 7, moja oinutsak Segoviara iristen dira Pastranatik, hemengo fundazioa bertan behera utzi ondoren.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia