Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 162

2017
‎Goiza pizten ari zen. Ahalegin guztiak bertan behera moztu zizkien. Loro jario berde bat igaro zen kalakari.
‎Argudioak zer erantzun utzi du Martxelo une batez. Sendoa da, aditu batek aldarrikatzeko modukoa, eztabaida bertan behera uzteko modukoa ere bai, baldin eta gaia Actimelen egokitasuna izan balitz. Baina Martxelo minduta sentitu da Unairen aurrean zalantzan jarri duelako, autoritatea kendu diolako tontakeria baten harira.
‎Jasan eta eragin zauriak? Ez al da mozorroak bertan behera uzteko garaia?
‎Maritxuk orduan, bertan behera utzi ninduen, bakarrik. ONG batekin Afrikako erdialdera joan zen bizitza berri baten bila.
‎Beste nonbait, udako gauetan kalean pantaila jarri eta zine foruma antolatzen zutenek ere bertan behera utzi dute aurten ekimena, udalaren fidantza, oztopo eta baldintza berriek itota. Uztailean eman zuten azken filma.
‎Bai, agur, hurrengora arte eta lasterketa, nekeren poderioz, bertan behera uzten zuten.
‎Behin eta berriro jo zuen, begirada guztiak Nabaskoitzeko biderantz zuzendu zirelarik eguzkia ia desagertzear zegoenean. Herri guztia, lanak bertan behera utzi, lanabesak gorde eta enparantzarantz abiatu zen arrapaladan.
‎Badakigu ez dela aurrekari juridikoa izango, sakoneko gaiari iskin egin diotelako. Ez dute bertan behera utzi argudio gabezi bera ala handiagoa duten zenbait zigor.
‎ARGIAko kazetari Axier Lopezi ezarritako isuna bertan behera utzi du Espainiako Gobernuak, Javier de Andres EAEko Espainiako ordezkariaren bitartez. Hedabide honek isunari ezarritako helegitearen ondorioz, martxoaren 13an epaiketa egitekoa zen Gasteizen.
‎Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari eta PPko politikari Javier de Andresek sinatu du isuna, eta beraz epaiketa, bertan behera uzteko agindua.
‎Nafarroako Legebiltzarrean legearen aplikazio datuak eskatuko dira eta bere aplikazioa bertan behera uztea. EAEko Legebiltzarrari hiru neurri eskatuko zaizkio:
‎Sakanan baina, aldarrikapen honen aldeko borrokan nabarmendu egin izan dira Borroka Garaia Da gunean gogoratu dutenez. 2001ean, adibidez, Sakanako 15 herritan herri kontsulta antolatu zuten" Guardia Zibilaren presentziaren egokitasunaz", nahiz eta azkenean Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak bertan behera utzi eta ez zuten egin.
‎Antton Lopez elorriarrak 26 urte egin ditu espetxean, eta 2013an atera zen Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Parot Doktrina bertan behera utzi zuenean. Bera ere Kalera Kalera dinamikan buru belarri ibili da.
‎Ez dut nik ukatuko urriaren 20tik hona gauzak asko aldatu ez direnik, baina berriro hasten ari garen inpresioak harritu egiten nau. 52 urteko jarduera militarra bertan behera utzi du ETAk, baina Euskal Herria ez da berriro hasten ari; ez baikaude, inondik inora ere, orain dela bost hamarkada geunden tokian. Euskal Herriak independentea eta euskalduna izan behar duela sinesten dudalako pentsatzen dut jarraitzen ari garela eta ez berriro hasten.
‎Oraingo langileek ez dute 1886an Chicagon hil zituztenekin zerikusirik. Oraingo langileek oporretarako etxea dute, auto handiak, trago luzeak edaten dituzte noiznahi, markako arropa janzten dute, ez dira grebara ateratzen diru gehiegi deskontatuko dietelako, manifestazioak bertan behera uzten dituzte eguraldi eskasa argudiatuta, haserretu egiten dira beste langile batzuk grebara atera direlako ezin badute zubia pasatzeko hegazkina hartu, jatetxe garestietara joaten dira. Ez dugu 1886an baino baldintza hobeetan lan egiten.
‎Progresiboki da progresiboki. Utziko dituzue bertan behera mendeku hutsez ezarritako legeak. Ez dago erantzunik.
‎Salto bat eman zuen esaldi guztia gogoratzerakoan. " Tanta bat aski da bertan behera itota geratzeko... zeren, zeren..." tua irentsi zuen kolpe siku batez," euri eta elur guztiek nekez lortu dezakete gaueko mozkorraldi batek hain erraz lortzen duena". Gezia lepo ondo ondotik pasatu izan balitzaio bezala sentitu zuen oraingoan, eta ondoren lasaitasun urduri batek larrutu zion bihotza.
‎Iñaxiren familia pasaiatarra zen jatorriz, baina bi arrazoi nagusi izan zituzten Pasaia utzi eta Bergaran barrena Bilbora helbideratzeko: batetik; aita Campsa ko txoferra zen eta beti erretagoardiatik frentera ibili ohi zen pausa gabe; baina bestela ere eta hau liteke arrazoi indartsuena Irungoa bertan behera joan eta biharamunean lehergailu batek su bihurtu zuen pasaiatar etxe ondoko ukuilua, familiaren sostengu ziren zerramak istantean kiskaliz. Aitaren Campsa ko soldata behar bezala baliatzeko Bilbora joan behar.
‎Kapitain jauna, gure komandoko hamarretatik bizirik gelditutako bakarra nauzu. Sarjentua ere bertan behera gelditua duzu seko koadratuta esan zion soldaduak, besoetan zeraman bultoa zela eta, ezin firme jarri.
‎Bueno nahikoa! (kuaderno bat aterako du) Partido hau bertan behera ustea erabakitxen dut!
‎Nola bertan behera?
‎Señoria, ez zegoen inolako arrazoirik partida bertan behera uzteko.
‎Bizikleta guztiz egokia ez zela ohartu ziren, Anquetilek mina baitzuen ipurdian. Ekainaren 28an berriz ere lehiarako pronto zeuden, baina bertan behera utzi behar izan zuten ahalegin hori ere ekaitzaren erruz.
‎Kostata lokartzen zen gauez, eta, loak hartzen zuenean, amesgaiztoak izaten zituen. Gauean esna geratzen zen ohean, bira eta bira edredoiaren azpian, eta negar batean Marsha irudikatzen zuen, promes sakratuak edariaren eta neandertalen baten etorri suabearen erruz bertan behera utzita, ahanzte sexualaren azken fereketan galduta. Gizaki baten buruak ezin zuen hainbeste jasan.
‎Bigarren albuma ahula izan zen, neurri handi batean Pink Floyd en Nick Mason ekoizlearen erruagatik. Taldekideek taldea bertan behera uztea erabaki zuten. Horretan ere aitzindariak izan ziren The Damned:
‎Zalantza izugarri batek hartu ninduen, memelo hutsa sentitu nintzen: zergatik ez nuen dena bertan behera uzten eta ez nintzen fidatzen polizia britainiarrak nire kasua behar bezala aztertuko zuela. Hala eta guztiz ere, egoera berrikusi ondoren, ez nuen aurreko gauean hartutako erabakiaren aurkako argudiorik aurkitu eta, horrenbestez, aldarte garratz batekin, planarekin jarraitzea erabaki nuen.
‎Espero dut zure betebeharren artean egotea afera barregarria hau bertan behera uztea. Ez naiz kezkatzen, baina ulertuko duzu herritar zintzo garenontzat hau ezatsegina dela.
‎Ene, bada esan zuen gazteak. Uste nuen tontakeria hori bertan behera utzita zenuela. Joan beharra daukat.
2018
‎Plaza hotelean jazotzen den eszenan, Gatsbyren heriotzaren ostekoan, Nickek bere lehengusinarekin topo egiten du, horrek herrialdetik alde egin baino lehen. Nickek nolabaiteko erreakzioa espero du Daisyrengandik, badakielako Gatsbyrekin berriro elkartzeko aukera bertan behera geratu dela betiko, baina bien arteko azken solasaldia modu xelebrean gertatzen da. " Ezin dut Daisyren erreakzioa ondo azaldu", aitortu zuen gerora Fitzgeraldek, barkamena eskatuz liburuko gainerako emakumeak Daisy baino indartsuagoak direlako Tom Buchananen amorante Myrtle, esaterako.
‎Behin grabaketak bukatuta, egokitzapena telebistako buruei eta Kultura ministroari aurkezten die lana zuzendariak, baina hauek ez diote egokitzapenari onespenik ematen, beldur baitira ikusleek Sofoklesen tragedia une horretan Mendebaldeko Alemanian gertatzen denaren alegoriatzat jotzea. Antigona terroristen defendatzaile moduan ulertua izatea eragotzi asmoz, lanaren emisioa bertan behera uzten dute egoera baretu arte.
‎Euskaldunen artean eta kontsumitzaile elkarteen artean harrera ona izan zuena, hizkuntza bazterkeriako hainbat egoera saihesteko aukera ematen zuena eta, horretaz gain, zerbitzu sektorearen euskalduntzean eragina izan zezakeena. Aurreko gobernuak bertan behera utzi zuen dekretu hau, baina oraingo gobernuaren ildo politikoa 2005 antzekoa da. Hala ere, zergatik ez da eguneratu dekretu hori?
‎Kortajarenari hamabost puntu josi behar izan zizkioten buruan eta Agorreta gaixoak begi bat galdu zuen, bere herriko erretoreak euritakoaren puntaz aterata. Eskandalu ikaragarri handia izan zen, epaileek sari banaketa bertan behera utzi behar izan zuten, apustu guztiak indargabetu eta pilotari biak atxilotu eta iruzurraz akusaturik epaitu. Horrela amaitu zen horrenbeste itxarondako Agorretaren eta Kortajarenaren arteko finala, inbidiak eta diruzalekeriak piztutako asmo txar guztiak bukatzen diren bezalaxe.
‎Bizar Motz ikusi nuen orduan, zabaldian, etsimenez bere bularraren kontra ukabil kolpeka, baina aurrera ausartu ezinda. Eta orduan, bere izaeraren inkoherentziari jarraituz, nonbait, Begi Gorik, agure zaharra bertan behera utzi, eta makila jaso zuen.
‎Siniukhaiev tenientea, komandantea errieta egitea joan baina errietan egin ez eta bertan behera utzita isildu zen leku berean zegoen.
‎Bestalde, Txarli Prieto sozialistak esan du Bilduren programak" banana errepublika" bat ekarriko lukeela. Azpiegiturak eta proiektu guztiak bertan behera utziko omen lituzke. EAJ eta PP ere antzera mintzatu dira.
2019
‎Erreka bazterrean izokinak ere arrantzatu zituen. Aurrerago hartz beltz bat ere bertan behera azpiratu zuen. Jakia erraz biltzen zuen.
‎Oraingoan ondo asko gogoratzen dut gertatutakoa, ez da memoria txarra isiltzera behartzen nauena baizik eta diskrezioa, izan ere, gertaera hark ez zuen eragin zuzenik izan guregan, gertuko pertsona batengan baizik, eta ni zuen aurrean" biluzteko" prest egoteak ez du esan nahi ingurukoen sekretu zein istorioak kontatu behar ditudanik. Esan dezagun, beraz, gertaera txar batek gaiztotu zuela familiak Kolonbiari buruz zuen iritzia eta horrek aukera bertan behera uztera eraman gintuen. Esan dezagun, beraz, Kolonbia baztertzeko tenorean sentimenduek praktikotasuna baino pisu handiagoa izan zutela.
‎Ez zen batere zaila izan eta gure kezka bakarra etxeari buruzko galderen ingurukoa izanik aurrerago hitz egingo dizuet zergatik gaiaz ez zuela gehiegi galdetu ikustean lasaitu ederra hartu genuen. Gainera, etxera egin beharreko bisita bertan behera utziko zutela jakinarazi zigun lanez lepo omen zeuden, iritsi ezinik eta horrek ere lagundu zuen. Esan bezala, ez zen oso zaila izan eta psikologoaren deiaren zain geratu ginen.
‎Aitortu ezazu aitortu behar duzun oro esan zuen Erregek, eta ez zaitez nerbioso jarri, bestela zure lepoa moztea aginduko dut bertan behera.
‎Erregeren aurpegia zurbildu egin zen, eta liburuxka bertan behera itxi zuen.
‎" Zer demontre! Bidegabekeria guztietatik..." esaten ari zenean, Alizia beraiei begira ari zela ohartu zen, eta bertan behera isildu ere. Beste biak ere neskatxa ikusteko bueltatu ziren eta hirurak batera erreberentzia sendo eta luze bati egin zioten.
‎Negar egiteak ez du ezertarako balio!", esan zuen berarekiko. " Negar egiteari bertan behera utzi behar diot!" Aliziak askotan ematen zizkion aholku onak bere buruari (gehienetan beteko ez bazituen ere), bera sarritan bi pertsona desberdin balitz bezala jokatzen atsegin zuen. " Baina orain bi pertsona banintz modutan jokatuz ezer gutxi irabaziko nuke!", pentsatu zuen koitaduak.
‎Botila erdia edan baino lehen buruaz sabaian jo zuen. Botilatxoa bertan behera utzi zuen esanaz:
‎Apezaren zakurrak zaunka eta erbiari segika hasi ziren. Apezak meza bertan behera utzi eta zakurrekin batera erbiaren gibeletik abiatu zen ziztu bizian. Orduz geroztik horrela omen dabil, nehoiz harrapatzen ez duen erbiaren atzetik.
‎Apaizak ez zuen luzaroan pentsatu. Meza bertan behera utzi, eliztarrak txundituta ahozabalik, eskopeta eta txakurrak hartu, eta erbiaren atzetik abiatu zen.
‎Bi errekurtso jarrita nituen eta erabakia jakin arte errugabea nintzen. Lorategia bertan behera uzteko arrazoirik ez zegoenez alkatearen deiari ez nion kasurik egin.
‎Erregeak onartu zuen eskaera. Negozioak porrot egin zuen eta bi urtetan bertan behera utzi zuen Carlos III.k jopu negozioa.
‎Aitzina begira. Ostruka ar bat emea limurtzeren dantzan, batbatean, dantza bertan behera utzi eta ihes du egin. Zebra bat buru tente, adi.
‎Bai, arazo bat kendu dute gainetik. Beraiek ez dakite guk zer dakigun, eta baliteke eurek pentsatzea erasotzailea eta pistola emanda, guk bertan behera utziko dugula kasua. Esaten ari zaizkigu erasotzailea hildakoa dela.
‎Aksel bezero bati zerbait ipintzen beste puntan zebilen. Egiten zebilena bertan behera utzi, eta Haakonssonengana hurbilduko zen.
‎Nolanahi ere, ofizioa ikasi berriengan maiz izaten dena gertatzen ari zitzaion, eta, jakina, aurrean egokitu zitzaizkion bi irtenbide posibleetatik bat aukeratu bitartean pairatu behar zuen. Edonola ere, agindutako lana bertan behera uztea ez zitzaion zentzuzkoa iruditzen, eta bigarrena izan zen, alegia urrats bat egitea, kostata ere, egin zuena. Azken hori izan zuen arrazoimenak eman ziezaiokeen jarraitzeko gomendio bakarra.
‎Hain egoera bitxitik ateratzeko bulkada bezala etorri zitzaion telefonoaren dardara. Deia bertan behera uzteko gogoa ere sartu zitzaion, eta, unetxo batez zer egin behar zuen zehazki jakin gabe, ezbaiari baiezkoa emanez, pantailan nor zen begiratu gabe erantzun zuen.
‎Bere karrera politikoak lurra jo du. Alderdi kontserbadorekoek bertan behera utziko dute, ez dute nahi izango kontu honetan nahastatzea. Dena den, ikusi da gurekin zer egin nahi izango duten, zeren kontua ez baita Agmundr alde batera botatzea, Agmundren taldearen kontrako mugimendu bezala ulertuko dute; hau da, guk euren aurrean ez dugula men egin; horrela ulertuko dute, eta, hortik, egon ziur zerbait astuna etorriko zaigula.
‎B plan bat ere bazutela diote: uztaileko bigarren asteburuan egin ordez, zeharkaldia bertan behera utzi eta erronka beste egun batzuetan egitea. Erabaki hori, baina, ez zen axolagabekeriaz hartu beharrekoa:
‎Canopiako tapiza ibiltarietan gora pasatu ziren Agataren gorputz zatiak? Pantaila eta sagutxoak bertan behera utzi nituen, alabaina, errealarekin tematzeko. Kezka ukan arren, ez nintzen kantitu, bisita jarraitzen nuen kafea berotzera joan artean.
‎Orduan zurrumurru goibela zabaldu zen. Arratsaldeko pastoral saioa bertan behera uzteko deliberoa hartua omen zuten. Tristea baina arrunt ulergarria.
‎Perkainek ez zuen proposamena onartu, baina ondoren, akordio batera iritsi ziren. Hitzartutako partida bertan behera utzi behar izan zuten, baina horren ordez, beste partida bat jokatzeko aukera atzeman zuten, eta bitxia bada ere, lehen partida hartan jokatu behar zuten pilotari berberekin. Eta horrela jokatu zuten.
‎Herriko Etxeak Iturbidea kiroldegi estalia utzia zuen kirol arloko ekitaldi baterako. Beraz, hurrengo egunean, horrelako ekaitza botako balu dena bertan behera uzteko beharrean egonen ginateke. Gau hura ez zen goxoa izan guretzat.
‎Guregana hurbildu zirenek pastorala Lauga kiroldegian jokatzekoa zela erran ziguten. Gainerako guztia bertan behera uzteko deliberoa hartu berria omen zeukaten.Beraz, autoan sartu eta Lauga aldera abiatu ginen.
‎Verdun eta palma adarrak... Zaharrak bertan behera utzi poiluak. Zu bai zerri galanta!".
2020
‎Sinesgaiztasunaren suspentsioa subjektu batek bere zentzu kritikoa alde batera uzteko( bertan behera uzteko) duen borondatea adierazten duen adierazpena da, gertaera faktikoak eta bere errealitatearen pertzepzio jakingarria kontuan hartu gabe, murgilduta dagoen fikziozko lanean (adibidez, Artizarne andereño jakintsua korridorean egotea), eta aukera ematen dio lanean erakutsitako fikziozko munduaz barneratzeko eta gozatzeko.
‎Egia esanda, idazletza eta filosofia arloan behintzat, beti izan dut Kiti Lasa Otxoteko aski gertu, berari pasatu ohi nizkion kaleratutako liburuak, eta hark haiei buruzko iruzkin interesgarriak egiten zizkidan; baina, Galeusca dela eta, EIEk idazle katalan eta galegoekin batera aspaldidanik landu izan dituen harreman estuekin jarraitu ala ez dilemaren aurrean batik bat, ez ginen ados izan. Izan ere, hala Pako Aristik nola Joxemari Carrere lagunek, zuzendaritzaren gainerakoekin batera, noski, Galeuscarekiko gure harreman historikoa bertan behera uztearekin bat egin zuten, baita CEDRO agentziarekin ere. Gogoratzen naiz aspaldiko adiskidea den Joxemarirekin horretaz eztabaidatzen egon nintzela, eta berak eman zizkidan funtsezko argudioak ekonomikoak zirela, baita EIEko zuzendaritzan denak horrekin bat zeudela ere.
‎Jexusmari Irazuk, ETBko Hitzetik hortzera programaren erdian, zuzenean, paretan Ertzaintzaren aurka idazteagatik, performancea izan zitekeenarena, Euskal Telebistak saioa bertan behera uzteko harturiko erabakiak begi bistan utzi zuen erakundeak disidentziarekiko zeukan (eta daukan) jarrera itxia.
‎Bestalde, EIEk goian aipaturiko Frantziako hizkuntza gutxituen arteko bultzaturiko harreman hura ere bertan behera geratu zen jarraipenik gabe, eta CEDROrekiko lotura ere amilduz joan da. CE DRO, Centro Español de Derechos de Reproducción deituriko agentziaren fundatzaileetariko bat izan zen EIE Franco osteko garaian eta, berez, postu bat bagenuen haren zuzendaritzan ere idazleentzako mota ezberdinetako laguntzak bideratzen laguntzeko.
‎Euskal Herrian mota horretako agentziarik ez dagoenez, oraindik ere euskal idazle askok, norbanako gisa, parte hartzen dute aipatu agentzian, eta laguntza profesionalak zein pertsonalak ere eskuratzen dituzte, baina, era kolegiatuan behintzat, zegoen harremana bertan behera geratu zen EIEk eskatuta.
‎Georgian gerra hasi zenean Moskuko bidean nengoen, 2007an. Halere, ez nintzen hara joan gerraren gar piztu berriagatik, aurreikus zitekeen zabaldutako borroken tamainak aspaldi pentsatutako bidaia bertan behera uzteko adinakoa ez zelako baizik. Hantxe nengoela, baina, zaharberrituriko gatazkari buruz bertakoei galdetzea ekiditea ezinezko zitzaidanez, ahal izan nuen guztietan egunkarietako albisteez haien iritzia eskuratzen saiatu nintzen.
‎Baina torturak frogatzea zaila izaten da oso. Tortura frogatzea zailtzen duten polizia arauak aldatzea, ordea, erraza izango litzateke, baina esan daiteke polizia torturatzaileak babestea eta, behar denean, saritzea, errazago egin izan duela gobernuak, demagun, atxilotze inkomunikazioa ahalbidetzen duen protokoloa bertan behera uztea baino. Hamar eguneko inkomunikazioa igaro ostean kartzelan sartu nindutenean, eta, pasatutakoa pasatuta, ezin esan kartzela gogor egin zitzaidanik.
‎Horregatik, testu poetikoaren funtsa mezua da, deskripzio hutsa izan daitekeen testu narratiboaren aldean, zeren erreferentzia poetikoak bertan behera uzten du diskurtso deskriptiboaren eta errealitatearen artean dagoen harreman zuzena.
‎Agian hurrengo eguna ere bai, oraindik goiz izango baitzen inork haren falta sumatu aurretik. Biharamunean bertan idatziko zuen sailera, egun batzuetan eskolak bertan behera utzi zituela abisatuz, xehetasunik eman gabe; gero gerokoak. Ondoren, gurasoen etxea zenetik arropa pixka bat hartuta, beste norabait joango zen, Koldok, bilatzen hastean, hara joko baitzuen lehenik eta behin.
‎COVID aurre egiteko, konfinamendu neurri zorrotzak ezarri zituan mundu osoan 2020an eta 2021ean: turismoa zeharo geldituta aldi baterako, kirol eta kultur ekitaldi publikorik ez, herri zein hirietako jaiak bertan behera, taberna eta denda asko itxita edo mugatuta denbora askoan, denok musukoarekin aurpegiaren erdia estalita...
‎Dena dela, eta hegoaldetik hirbururaino ardoa kupeletan ekartzeko behar adina diru eskainitakoan, Ollanda Dorreko jaunak idazkari ere hartu zuen nire aita. Azken hau oso garrantzi handiko gauza izan omen zen nire aitak bere senitartekoen patuari uko egin eta gero, hots, nire aitajaunaren aroztegia bertan behera utzi eta gero, nolabait bizkarra eman zion artisauen taldeak barkatuta izan zedin, eta baita zeharo arrotz eta ia bultzaka sartu berria zen beste giza taldeak, merkatarienak, muzinez eta guzti onartuta ere. Aita merkatari zen, oso merkatari azkarra ere bai, bizpahiru urtez negozioa sendotu eta berehala zabaltzeari ekin ziona.
‎Nik ere ordain nezakek derrigorrezko borondateren bat hire auzia bertan behera gera dadin gaineratu zuen nire emaztegaiaren aitak, Diego Martinez de Ollauri merkatariak.
‎Baina nik ezin dut inondik ere nire irabazpide guztiak bertan behera utzi Madril aldera joateko aldarri egin nion benetan asaldatuta. Ez ahaztu inoiz, mari musugura hori, gozatzen ditugun jauregi zein ondasun guztiak niri lanari zor dizkiogunik.
‎Egia! Lolik Onena dugu sorginaren kontua bertan behera uztea eta beste nonbaitera joatea. Bestela, hemen larrutuko gaituzte.
‎Eta hotelean ginela, ordenagailua piztu eta biharko hegaldien plana begiratzera sartu naizenean TAPen orrian, horra hor sorpresa txarra, hegaldia bertan behera utzi dutela jartzen baitzuen argi eta garbi. Kontakturako telefono batera deitzen saiatu naiz, baina ezinezkoa inork erantzutea, eta desesperatzen hasia nengoela, Ugutzi bururatu zaio begiratzea ea konpainiak hegaldi horretako plazak saltzen ote dituen, eta erantzuna baiezkoa izan da, alegia, badirudiela hegaldia egongo dela oraintxe bertan hegazkin horretarako txartelak erosi daitezkeenean.
‎Konturatu naiz interneten saltzen dituzten aseguruetan gauza bera gertatzen dela. Beraz, bidaia ezin dugu bertan behera utzi gastuak guk asumitu gabe, eta hara joanda gaixotzeko beldurraz gain, gastuak gure kontu izango liratekeela jakiteak are gehiago izutzen du. Hori dena gutxi balitz, gaur gauean New Yorken kasu berri asko agertu dira, eta aipatzen dutenez, lehen gaixoak metroa asko erabiltzen omen zuen eta han kutsatu zela uste dute.
‎Gauean ez dut lorik egin, eta gaur kalentura normalean baino pixka bat altuagoa nuen, sukarra izatera iritsi gabe ere, 36, 7º inguru. Loiuko aireportuan hamar aldiz jarri dut termometroa ea 37ºra iristen nintzen bidaia bertan behera uzteko, baina ez, sekulako tentsioan egonda ere Lisboaraino joatea hoberena zela pentsatu dugu, eta hango aireportuan ginela Portugalen geratzekotan izan gara, zergatik ez auto bat alokatu eta Algarvera joan dena merke egongo da egoera honetan, New Yorkeko abentura utzita. Bitartean, gaur azkeneko aldiz deitu didate Epidemiologiatik, eta ondo pasatzeko esan didate, gaur arte sintomarik garatu ez badut, hemendik aurrera zailagoa izango dela, eta hala izatekotan, medikura lasai joateko AEBtan.
‎Distantziak amaren zaintza eragozten bazuen arren, ez ziren lehen bezain errudun sentitzen, bazekiten Remedios zegoela amaren alboan, amak nahi edo behar zuen guztirako, eta ez zegoela bakarrik. Horrez gain, argi zuten eguneroko sartu irtenak egiten jarraituko nuela, eta ez nuela ardura guztia bertan behera utziko, baina neurritsu egingo nituela, nire etxekoen bizimodua hondatzen jarraitu gabe.
‎Nire lankideetan gertukoena bazen ere, ez nekien ezer bere bizitzaren gainean, ez nekien nongoa zen, ezta zein izan zen Pragara etortzeko arrazoia ere. Laster batean, baina, hasi zitzaidan kontatzen bikoteak bat batean utzi zuelako hartu zuela dena bertan behera uzteko erabakia, urteetako harreman orekatu eta pozgarria egun batetik bestera txiki txiki eginda geratu zela, azalpenik eta argibiderik entzun gabe. Etxe erdi hustu batean geratu zela emaztea noiz bueltatuko zain:
‎Zuk alde egin zenuenean, eta Juan Marik ez zinela bueltatuko ulertu zuenean, erabat gaixotu zitzaigun: ez zuen ezertarako ganorarik, baratzako lanak bertan behera utzi zituen, egun osoak ematen zituen ohean etzanda, ez zuen jaten eta ez zen larunbatetan herrira jaisten; laburbilduz, galdu zuen bizitzeko adorea. Hasieran, pasatuko zitzaiolakoan geunden, denbora kontua zela pentsatzen genuen.
‎Kapelua jende artean galdu zen. Baina marinel baten urguiluak ezin zezakeen kapelua bertan behera utzi. Bila hasi zen eta gizon lodikote batek hanka azpian hartuta zeukan.
‎Ordu erdi baten buruan, giltza laxatu zuen, baina ezin zuen atera. Etsita, lana bertan behera utzi zuela pentsatu zuen behin baino gehiagotan. Alegia, bere buruhausteak eta arriskuak alferrikakoak izango zirela azkenean.
‎Datozen egunotan tsunami honen ondorioak bertatik bertara nozitu dituzten lagunen bertsioak irakurriko ditugu. Eztei bidaia bertan behera utzi duten bikoteak izango dira. Turista etsiak, ziurrenik.
‎Baina otsailaren hogeita bostean aitak pilatutakoa txukuntzen du. Antza, Tejeroren estatu kolpeak eginkizun horretan harrapatu zuen eta, ospa egin zuelakoan, bertan behera utzi zituen txukuntze lanak. Harez geroztik, egutegiak gogoratzen dio ganbarako traste zaharrak dituela zain.
‎San Sebastian egun hura triste samarra izan zen donostiarrentzat. Udalak astebeteko lutua agindu zuen eta festak bertan behera utzi zituzten. Hurrengo egunean, hau da, otsailaren 21ean, goizeko 6,30etan, herri guztia hurbildu zen San Bizentera Irutxulo korbetako gizonen hiletara.
‎Hobe duzu ezkontzaren ideia guzti hori bertan behera uztea. Ez duzu Alain bezalako norbait merezi.
‎Barkatu, Jurdan, baina lanean ari naiz momentu honetan eta ezin dut bertan behera utzi. Beste momentu batean geratuko gara.
‎Detektibe pribatua naiz. Endika Egurrolaren aginduz zure bizitza zelatatzen ibili naiz, zuen bien arteko ezkontza bertan behera uzteko arrazoiren baten bila. Ez naiz harro sentitzen, ez pentsa.
‎Horrenbestez, urtetan zehar nire lanean ikusi ditudanak ikusita, aurretik ohartu behar zaitut: ikerketa honen ondorioz zerbait ezezagun eta desegokirik azaleratuko balitz, ezkontza bertan behera uzteko prest zeundeke?
‎Jurdani zaila gertatuko zitzaion bata bestearengandik ezberdintzen. Gaueko ordu bietan botiloia azkenik! bertan behera utzi eta diskoteka batera jo zuen taldeak. Jurdanek jarraitu zien, alkoholaren eraginak Alainen zuhurtasuna laxatuko zuelako esperantzarekin.
2021
‎Orain, azken buruan hamaika gogoeta ergel eta goibel egin eta gero, banago zinegotzi gazte eta jator honen aurrean, senitarteko dudana, udaletxe barrura azkar sartzeko erregutzen didana, danok zain dittuzu. Nire zain, aspaldian erbesteraturiko piano jole luzarotarra, Conservas Ábalosen jabearen alaba, azken urteotan Luzaro zeharo ahaztu egin zuen oraingo alaba kuttuna, honaino aiko maiko ailegatu eta nola edo hala zain dituen auzoko guztiak bertan behera uztekotan dagoena. Egia esan, udaletxeko atetik igarotzerakoan une batez gelditu egin naiz, gogoetatsu.
‎Orduan bai, gure aitak urte guztiotan isilean sufritutakoa asmatu genuen. Berak ez zigun inoiz ezer kontatzen lantegiko gorabeherez, ezta herrian berari buruz esaten zenaz ere, etxea gure amaren ondoan laztanka, nire nebarekin eztabaidaka eta nirekin hainbeste kostaturako tramankulu horren atarramentu liluragarriaz gozatzeko zuen, etxetik kanpoko guztia bertan behera uzten zuen. Hori bai, jakin bagenekien gure aitak ez zuela batere maite Luzaroko zenbait bizilagun, batez ere bere langiletariko, eta bere uste beti guztiz atzerakoiaren arabera, tentelkeriak besterik ez ziren kontura iskanbilak sortu ohi zituztenak.
‎Ez du ezer jakin nahi, kafetegian egongo da kontzertuak iraun bitartean. Ederto ba, bakarrik uzten nau nahi duena egiteari ezetz esaten diodalako, hori da nire benetako senarra, irakasle zorrotza eta gogorra, bere esanetara men ez egitekotan bertan behera uzten nauena. Ardurarik ez didala erantzuten diot, ia ia oihuka kamerinoko atea ixtera doala.
‎Libre sentitzen naiz, libre edozein atxikimendu telurikoz zein, lehenbizikoz, Sergyren artezkaritzaz. Hori dela eta, noten denbora aldatzen dut nire atzamarren agindupean bakar bakarrik, batzutan arinago, beste batzutan motelago, eta txitean pitean ere oina eskumako pedalean tinko tinko luzatuz, soinuari eutsiz lausotzen hasi aurretik, bertan behera utzi arte. Sortzen ari naiz arrandiari nolabaiteko zentzu bat eman behar diot, jauregi berri honek eskatzen didana, entzulego honek merezi duena, Sergyk ezin dit ezelako arduragabekeria aurpegiratu.
‎Hain hutsik dago taberna ezen barraraino joan beharrean ozta ozta muturrean dagoen mahairantz abiatzen naizen. Tamalez, eta espero bezala ere bai, behin eserita zerbitzari argal eta tximaluzea edalontziak bertan behera utzi, eskuak sikatu eta niganatzen dakusat. Ez dakit zer dela eta baina bat batean nortasun agiria patrikatik ateratzeko premia sentitu izan dut, ezin ageriagoa baita hamazortzi urte baino gutxiago ditudala.
‎Badirudi zerbitzari tximaluzea txunditurik utzi dudala nire galderaz, ez zuela inondik ere espero eta are gutxiago bere tabernako izkina batean kokildurik zegoen ni bezalako umemoko batengandik. Niri begira dut, erne erne eta barreari ezin eutsiz, eskuartean dituen edalontziak eta trapua bertan behera utzi gabe. Oraingoan bai, beherala konturatu naiz norainoko zentzugabekoa, kirtenkeria galanta den beragana joan izana nire anaiaz galdezka, zerbitzari jaunak bere tabernatik pasa egiten diren bezero guzti guztiak ezagun izan behar balitu bezala.
‎Goazen denok etxera, berandu da-eta nire irakaslea bere onera ez datorrenez, hau da, beragandik espero nezakeen zuhurtziaren zantzurik ez dagoenez gero, bi haien lehia bertan behera utz dezaten hitzegin dut estreinekoz.
‎Tabernariak barra barrenean eta guri begira marmar ari den bezero bikote batengana jo egin du. Nik Ahmedek bere languntza ezinbestekoa eskertzeko komeria egin eta faborez bertan behera bakarrik uzteko ez dakit zenbat bider erregutu diot.
‎Oso tipo bitxia omen zen. Alde Zaharreko etxe gehienen berriztapenaren kontrako auzo elkartearen burua izan zen urte askotan, eta bat batean, egunetik egunera, den dena bertan behera utzi, etxea saldu eta bere emaztearekin desagertu egin zen.
‎Espero bezala niri botatzeko gertu zuen errieta bertan behera utzi, eta hain gogoko duen gizalaguntzaile lanari ekiten dio Zubibarrieta jaunak, oraingoan gainera erabat asaldaturik ez dakit noren eraso faxista edo xenofoboa sufritu egin dudalakoan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia