Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 42

2004
‎Izan ere, erakunde horrek 12 urte daramatza kafe ekoizleek garapen jasangarria izan dezaten ikuspuntu ekonomikotik. Fairtrade ziurtagiria duen kafeak ale berdearekin egina egon behar du, txigortu gabe, eta bertako ekoizleei gutxienez 1,21 dolarren truke erosi behar zaie, elkartearen arauen arabera. “Kraften asmoa da ekoizleei 65 zentimo ordaintzea kafe libra bakoitzeko, iazko prezioa gehi %20ko prima”, azaldu du GKEak.
2008
‎Teknologia falta denean, Afrika galtzaile, eta lan eskua behar denean ere, Afrika galtzaile. Globalizazioaren eta neoliberalismoaren bultzatzaile handienek ondotxo dakite komeni zaienean arantzelak ezartzen eta bestelakoan bertako ekoizleak babesten, Estatu Batuek kotoigileak, kasu.
‎LPEEk munduko petrolio ekoizpenaren %40 inguru kontrolatzen du, eta Saudi Arabia da bertako ekoizle nagusia: 9,5 milioi upel egunean, LPEEko herrialdeek ekoizten dutenen %29, 1.
‎Dena den, lehengo menuekin segituta ere, elikagai ekologikoak erabiltzen dituzte, ahal duten neurrian eta euren beharren arabera. «Barazkiak, arrautzak, esnea, laboreak eta abar kalitate onekoak direla ikusi, eta gero eta janari gehiago eskatzen dute, eta, pixkanaka bada ere, eskaera zabaltzen joatea oso garrantzitsua da, batez ere horrek bertako ekoizleen sarea indartzea baldin badakar».
‎Elkartearen arabera, 75 saltzailek baino gehiagok babestu dute dagoeneko ekimena. Janari dendak dituztenei, berriz, aholkatu die bertako ekoizleekin elkarlanean aritzeko. Azkenik, etxerako ekipamenduak saltzen dituzten dendetan aritzeko kualifikatutako langile gutxi dagoela azaldu du Campok.
2009
‎Kate handiek haragia Errumaniatik ekarri dute; barazkiak, Afrikatik; arrainak, Indiako Ozeanotik; esnekiak, ez dakigu zehatz mehatz nondik, eta ura ere, saltokitik milaka kilometrora dagoen iturri batetik. Ezin eutsizko eredu bati jarraituta, bertako ekoizle eta bertako dendariak ere desagertzeko zorian jarri dituzte. Orain, baina, kanpaina batekin datoz eta zera sinetsarazi nahi digute:
2010
‎Larrabetzuko seirek argi dute euren jantokia azken katebegia dela, eta katearen muturra beste nonbait dagoela: milaka umeri jaten ematen dieten jantokiak bertako produktuz hornituko balira, eta berdin egingo balute zahar etxeek, eri etxeek... bestelakoa litzateke bertako ekoizle eta denda txikien egoera. Bertako sukaldeak edo cateringak bultzatzea erabaki politikoa da, garrantzi handikoa.
2011
‎Egun tokian tokikoa kontsumitzeko kontzientzia ugaritzen ari da. Alde batetik, bertako ekoizleei bizimodua ahalbidetzeko, eta, bestetik, kontsumitzaileei tokiko eta kalitatezko produktuak eskuratu ahal izateko. Bide bat egiten ari direla nabarmena da, tokian tokiko eta elikaduraren subiranotasunaren alde.
2012
‎Adierazi du era berean, Udalak, bere ahalmenaren arabera, bertako ekoizle eta merkatarien aldeko apustua egiteko konpromisoa egiteko konpromisoa hartzen duela.
2013
‎Adin guztietako bezeroak dituela aipatzen du Juanjo Elizaldek, helburua ere guztiena ez dela berdina dio «ba­tzuk mentalitate ekologikoa dutenak dira, eta besteak berriz, ohiko baserriko produktua bultzatu eta herriko ekonomia eta herrietako bizia mantendu nahi dutenak dira». Bi helburu horiek bat egiten dute kontsumi­tzaile elkarteetan «naturaren, elikadura osasuntsuaren eta bertako ekoizleen aldeko apustua» egiten baitute Felix Lagosen erranetan. Talde irekiak direla azpimarratzen dute eta edonork parte hartu dezakeela bertan.
‎Etorkizunaren bila, ekoizle eta erosleak eskutik doaz, eredu berri bat landuz. Elikadura ekologikoaren aldeko keinua eginez, bertako ekoizleen aldeko aurrerapausoa emanez.
‎Azaroan aurkeztu zuten Barraskiloa kon­tsumo taldea, nahiz eta urte bete lehenago lanean hasiak zeuden. Felix Lagos, elkarteko kideak azaldu digunez, behar batzuei erantzuna emateko bildu ziren «naturarekiko errespetuz ekoiztutako produktuak eskuratu nahi ditugu, ahalik Bide batez, eskaria badagoela erakutsi nahi diete bertako ekoizleei, horrela «bailaran lurra lan­tzen hasi nahi dutenek, ekologikoan lan egitea planteatu dezaten, ikus dezatela badagoela eskaria, beraz badagoela merkatua».
2015
‎Horrez gain, maiatzaren 20an ikasleen arteko foro bat antolatu zuten, eta ‘Jardunbide egokien dekalogoa’ prestatu zuten, hartu beharreko konpromiso batzuk izendatuz. Besteak beste, gosari orekatu bat egitearen garrantzia, denetatik jatea, bertako ekoizleak baloratu, lagundu eta euren produktuak erostea eta janaria alferrik ez botatzea sartu dituzte zerrenda horretan.
‎Gaur egun, zazpi enpresak kudeatzen dituzte hiru herrialdeetako eskola publiko guztietako jantokiak.Langileen egoera hobetzea, tokian tokiko produktuak lehenestea, osasuna zein ingurumena errespetatzea eta antzeko irizpideak erabiltzea ere aintzat hartzen dute eragileek. EHNE Bizkaiaren ordezkari Alazne Intxauspek esan duenez, «jantokiak hornitzeko bertako ekoizleekin batera lan egiteak tokian tokiko ekonomia garatzen laguntzen du».
‎Baztangoa ekimenarekin bertako ekoizleen produktuak ezagutzera emanen dituzte
2016
‎Horrez gain, azpeitiarren kontsumo ohituren ikerketa osatzen lagunduko du, eta baita datu baseak sortzen eta horiek kudeatzen ere. Gainera, Dendartean Gipuzkoako Merkataritza Bilkurak Eusko Jaurlaritzarekin duen bertako ekoizleen webgunearen proiektua osatzen lagunduko du, ekoizleen kontaktuak lortuz eta webgune horretan datuak sartuz.
‎Europak esne sektorea merkatuaren esku utzi eta produkzioaren hazkundea sustatzen duela ikusita, EHNEk ezinbestekotzat du EAE eta Nafarroako erakundeek bertako ekoizleentzako babes politikak martxan jartzea.
‎Mixel Berhokoirigoinek ere bertako ekoizleentzako neurrien premia azpimarratu du eta Frantziako Alpeetako eskualdean bultzatu diren neurriak hartu ditu eredutzat. " Behi esne ekoizpena antolatu dute sor marka baten inguruan, kalitatearen inguruan, araudi zorrotz batekin eta ekoizpen kantitatea mugaturik.
‎Horrez gain, Fideliza Azpeitia proiektuan eta azpeitiarren kontsumo ohituren ikerketa osatzen lagunduko du, baita datu baseak sortzen eta horiek kudeatzen ere. Gainera, Dendartean Gipuzkoako Merkataritza Bilkurak Eusko Jaurlaritzarekin duen bertako ekoizleen webgunearen proiektua osatzen lagunduko du. Hala, bertako ekoizleak identifikatu, ekoizleen kontakturako datuak lortu, eta datu horiek webgunean sartuko ditu.
‎Gainera, Dendartean Gipuzkoako Merkataritza Bilkurak Eusko Jaurlaritzarekin duen bertako ekoizleen webgunearen proiektua osatzen lagunduko du. Hala, bertako ekoizleak identifikatu, ekoizleen kontakturako datuak lortu, eta datu horiek webgunean sartuko ditu.
2017
‎Indusketetan aurkitu diren zatirik goiztiarrenak, doktoretza tesian aintzat hartzen direnak, IX. mendearen amaierakoak edo X. mendearen hasierakoak dira, eta defentsarako egiturekin lotutako aztarnategietan zeuden. " Gehienetan sukaldeko tresnak dira, inoiz apaindurak edukitzen dituztenak; horrek erakusten du Lizarra hiri oso bihurtu baino lehenagoko espazioan bazegoela bertako ekoizleen sare txiki bat, erdialdeko eta ekialdeko Nafarroan bezala", Aznarrek dioenez.
2018
‎Urkiola Landa Garapenaren proposamena izan zen gu enpresekin batzea. Suposatzen da bertako ekoizleekin berba egiten hasiko dela, euren artean saretu eta gure eskaerari erantzuteko. Baina sukalderik ez dugunontzat ez dago alternatibarik.
2019
‎Urriaren 13an (igandea) Sondikan Enologia Eguna antolatuko da, urtero bezala. Urriaren 19 eta 20an (larunbata eta igandea) Mikologia Eguna prestatuko dute Derion; Larrabetzun bertako ekoizleen Nekazaritza Azoka izango dugu, Loiuko XXVII. Gastronomia eta Eskulangintza Azokaren egun berean, hilaren 20an (igandea).
‎11:00: 00: Lorabarri azoka: Bixente Goikoetxea plazan bertako ekoizleak eta produktu ekologikoak: Atxeta, Ibabe, Kerixara ardi gazta Euzki ogia eta Itturralde barazkiak.
‎Beste helburu bat da Zuberoako tokiko ekoizleak ezagutaraztea. Ildo horretan, otarreek bertako ekoizleen produktuak dakartzate:
2020
‎Monokulturarekin errimatzen dute kolonialismoak eta neokolonialismoak, okupaturiko lur zatiak dakarrena bihotzgabeki xurgatzearekin. Bide horretan segitu ahal izateko, bananondoetan hedaturiko bananetako gurgurioa izeneko intsektuari aurre egin behar izan zioten bertako ekoizleek.
‎«Ehun osagaitik gora behar ditugu eskaintzen ditugun plater guztiak osatzeko. Gu saiatzen gara bertako ekoizleen produktu batzuk behintzat erabiltzen, esaterako onddoak edo boilurrak». Arrainaren kasuan, ordea, Euskal Herriko portuetako jeneroarekin egiten dute lan.
‎Birtokiratu ditzagun gure bizitzak, errotu dezagun gure soziabilitatea, eraiki dezagun gure lurraldearen burujabetza politikoa, elikadura eta energia burujabetza. Kontsumo ohiturak errotik aldatu ditzagun, zirkuitu laburrak, bertako ekoizleak eta laborariak lehenetsiz. Hausnartu dezagun nola kokatzen dugun Euskal Herria, bere berezitasunetatik abiatuta, bizi jardueren eraldaketa ekologiko eta sozialaren bidean.
‎Elikagaien burujabetza aldarrikatzen du Eneko Egibar Artola albaitariak. Bere ustez, bertako ekoizle eta produktuen aldeko apustua egingarria dela erakutsi zuen Erralde hiltegiak Durangon, bera gerente zela.
‎Rosario bertako ekoizle baten babarruna saltzen dugu, eta erosleek oso ona dela diote.
‎Kuartango upategiaren kasuan, ekoizpen propioekin batera sagardoa, sagar zukua edo ozpina bertako ekoizleen produktuak ere banatu dituztela azaldu du Benito Peciñak: Añanako gazta, irasagarra eta intxaurrak, besteak beste.
‎" Beste mundu bat posible delako" abiatu dute egitasmoa: " Jakiteko zer jaten duzun, bertako ekoizleekin bat egiteko, gutxiago kutsatzeko eta euskaraz bizitzeko".
‎" Azokak egitea posible dela ikusita, erabaki dugu egitea. Izan ere, uste dugu, aprobetxatu behar dugula bertako ekoizleei merezi duten babesa erakusteko".
2021
‎Larunbatean, berriz, artea, dekorazioa eta etxea izango dira gaia, eta herriko artistek eta saltokiek hartuko dute parte, 10:00etatik 14:30era. ‘Amurrio Gift Azoka’ igandean amaituko da, eta 10:00etatik 14:30era bitartean gastronomia izango da protagonista bertako ekoizleen eskutik. Azken jardunaldian, 12:00etan, Gasteizko Sukalki jatetxeko Luis Angel Plágaroren showcooking bat izango da.
‎Araba Euskarazek bidea zabalduko die bertako ekoizleei
‎Udalak takila sistema berria jarri du martxan aste honetan Merkatu Plazan, bertako ekoizleekin elkarlanean. Sistema horri esker, bezeroei merkatuan erositako produktuak salmenta ordutegitik kanpo jasotzeko aukera eskaintzen diete.
2022
‎Horretarako, bertako ekoizleekin eta produktuekin egiten dute lan, bertatik eta bertara. «Oso garrantzitsua iruditzen zaigu produktua ekoitzi duenaren irizpideak jakitea».
‎Korrika abiatzerako, ondo girotuta izango dira Amurrioko kaleak, dena den. 10:00etan txupinazoa botako dute, eta, ondoren, txistulariak, Korrika txikia, bertako ekoizleen eta sortzaileen azoka, eta beste izango dira, baita Aiaraldea hedabidearen zuzeneko emanaldia ere. Eguerdian parrillada egingo dute.
‎«Koronabirusarekin ikusi dugu zer muga dauden, eta orain Ukrainako gerrarekin ere bai», gogoratu du Hendaia Koopeko Etxebarriak. «Baina guk bertako ekoizleekin lan egiten dugunez, ziurtatua dugu produktua, eta balio indibidualistak saihesten ditugu». Hain zuzen, Etxebarriak uste du jendea elikagai erresilientziaren garrantziaz ohartu dela une horietan, eta, beraz, elikadura burujabetzarako bidean jarria du etorkizuna.
‎Hain zuzen ere, plastikoaren sorkuntzaren arazoari heldu nahian genbiltzan eta horrela asko murriztu dugu hondakin mota hori. Beste onura bat da sortutako hondakinekin konposta egiten dugula, eta, zer esanik ez, tokiko eta sasoiko produktuak bultzatzearen garrantzia bertako ekoizleak laguntzen ditugun bitartean. Eskola komunitatea ere indartzen du proiektuak, denon proiektua dela sentitzen baitugu.
‎Eskualde horren zati diren udalek eskola jangelen kudeaketa publikoa egiten dute. Sesto Fiorentinoko udal enpresak, adibidez, 7.000 menu eskaintzen ditu egunero, bertako ekoizleen produktuekin. Hain zuzen ere, proiektu horren zuzendaria, Filipo Fossati, gonbidatu dute topaketetara.
2023
‎Errigorak martxan ipini du Euskarari Puzka kanpaina. Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko bederatzi produkturekin osatutako kaxak salgai ipini dituzte, bertako ekoizleak eta euskalgintza bultzatzen jarraitzeko. Dinamikak 10 urte bete ditu aurten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia