Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 142

2001
‎Zaila. Hori da bere amak behin eta berriz errepikatzen duena behintzat. Gauza zaila dago, zaila, kexatzen da ama bere semea eskuak poltsikoetara sartzen ikusiz, soldaduska txerri hori bukatu arte, Tasio, lana aurkitzea zaila dago.
2003
‎–Epailearen aurrean saiatu naiz agertzen, onez onean lehenik eta deiadarka gero, neu naizela idazlea, eta, egia osoa kontatzeko prest nagoela behin eta berriz errepikatu diedan arren, ez didate jaramon handirik egin, beren artean berriketan jarraitu dute edo egunkarietako kirol kronikak irakurtzen, epaileak, aharrausi eginez, bere esku irekiarekin mahaian jo eta isiltzeko agindu didan arte. Orduan, buruak nire aldera itzuli badituzte ere, ez diet niri entzuteko jarrera abegikorrik ikusi, ezer kontatzen hastekotan lehen egunetik hasi bainuen eta bai epailea eta bai bere laguntzaileak presarekin ikusi ditut, beren larruzko maleta beltzak atontzen ari baitziren, etxera edo beren egitekoetara abiatzeko –hasi zitzaidan eta, begirada itzuliz, aurpegira begiratu zidan.
‎Editoreak azalpenak eskatu eta diskrezioa gomendatu zion, baina alferrik izan zen. Nire nobela bat eskuetan zuela, ilunabar batean literatura egiteak ez zirudiela hain zaila esan zidan, azken batean tik batzuk behin eta berriz errepikatu eta istorio batzuk elkarrekin ondo josteak ez zirudiela beste munduko gauza eta istorio horietako batzuk, gainera, bereak zirela eta nire pertsonaiek batzuetan berak esandakoak hitzez hitz errepikatzen zituztela esan zidan. " Nire baitan nobelak ditudala sentitzen dut eta zuk atera egiten dizkidazula", erantsi zuen amorru puntu batekin, nire nobela berria airean astinduz.
‎Bihotz oneko gizona zen Peru, estimu handitan nuen. Alferrik ezetz esatea, alferrik despedidarik nahi ez nuela behin eta berriz errepikatzea. Ni, Peru ez bezala, mutil lasaia nintzen.
2004
‎Markosek negu osoan ahaztu ezin izan duen iluntze hartan, Martinaren etxera arteko ehun metro haietan biek emandako pausoak uda osoan emandakoak baino motelagoak izan ziren, makalagoak, ataria inoiz agertzerik nahi izango ez balute bezala. Eta Markosek neguan bere irudimenean behin eta berriz errepikatu duen momentua heldu zen orduan.
2005
‎Eta, tristagarri zitzaidan arren, ez nik ez inork ezagutu ez genituen asaba zaharrek bezalatsu, nik uste, behin eta berriz errepikatzen nuen itsasora begira: " hire aldia joana duk... hire aldia joana duk"...
2006
‎Bi librako hitza. Gero Luisak burua okertuta berari begiratu dio, eta bere buruan behin eta berriz errepikatu du Nereak bere izena: Nerea, Nerea, Nerea, izen hura behin eta berriz errepikatuz bien artean zubi bat eraiki ahal balu bezala.
‎Gero Luisak burua okertuta berari begiratu dio, eta bere buruan behin eta berriz errepikatu du Nereak bere izena: Nerea, Nerea, Nerea, izen hura behin eta berriz errepikatuz bien artean zubi bat eraiki ahal balu bezala. Izenez eraikitako zubia.
‎Komandokideen nahiz haien laguntzaileen gaineko informaziorik ez zuela sumatuta, herriko taldeen funtzionamendu eta gorabeherei buruz hasi zitzaizkion galdezka; berak, ordea, isiltasun egoskor eta erabatekoa hautatu zuen, eta ez zioten txintik ere atera. Gaizka, berriz, apur bat gehixeago estutu omen zuten, Edurne ezkutatuta egon zitekeen lekua atzeman nahian, baina ezer ez zekiela behin eta berriz errepikatu ostean (egia zena, bestalde) aspertu egin zituen azkenerako eta bakea eman zioten.
2007
‎Doilorkerien eta basakerien salaketak behin eta berriz errepikatzen dira.
‎–Sur le dessein de l. Académie, et sur le différent génie des langues? 131 Disertatzailea, Abbé Amable de Bourzeys orientalista, akademikoa. Christmann en esanean, ari dugun hizkuntz ikusmoldearen elementu substantzial guztiak bildumatuak edireiten ditugu jada konferentzia horretan (eta berriz errepikatzeko, «génie», «esprit», sinonimoak ditu) 132 Aitortzen du hizkuntza bakoitzaren jeinu propioa ezkutuan egoten dela eta ez zaiola erraz antzematen, baina ukaezina da, eta nahiz produktuetan nahiz kausetan egiazta daitekeena: –Car qui ne scait que chaque langue a Son air et son genie particulier, que les Vnes refusent ce que les autres desirent et que la mesme parure releue les Vnes et charge les autres(?).
2008
‎Bertze aldetik, foruak euskal espainiartasunaren ziurtagiria direlako ideia. Navarrismoari gaurko forma eman dion egileak, Jaime Ignacio del Burgok, behin eta berriz errepikatu eta aldarrikatu du ideia hori.
‎Kuartelean ondoko eskola inguruetan argi ageri da gaur egungo arrisku handiena: umeei behin eta berriz errepikatzen diete ezagutzen dituzten lekuetatik ez daitezela irten eta burdinazko ezer ikusiz gero urrun daitezela. Mina asko dago oraindik Casamanceko oihanetan, baina ez dirudi inor arduratuko denik horiek kentzeaz.
‎Europak, Afrikak eta Amerikak uste baino distantzia txikiagoan bat egiten dute. Triangelu historikoa behin eta berriz errepikatzen da: Afrika hustu, esklaboontzietan Ameriketara, han deserrotu eta Europa merkataritza hiltzailearekin aberastu.
‎Artatxiki uztaren jaian kanta bera behin eta berriz errepikatuz elkarren atzean zirkuluan egiten dute dantza. Bat bateko kantutik ere badu une batean.
‎Donostiara itzuli nahi du eta aspaldiko asmo bati ekin, euskaraz ikastea hain zuzen. Hitz gutxi batzuk badakizki euskaraz, horien artean behin eta berriz errepikatzen duen, goxua?. Hitz horretaz oroitzen zen soilik.
2009
‎Gandiagari mendien izenak ahoskatzen, esan eta, ahotsa ihesi entzunez bezala?, edo behin eta berriz errepikatzen edo bospasei izen segidan aipatzen, erreparatu dionak, izen propiook harentzat misteriozko gurgurai magiko bat zutela ohartu du. Esan eta entzun egiten ditu.
‎–bat batean bakarrik nago, zerua urdina delako eta zuhaitzak berdeak direlako...?, esaldia luzeagoa zen baina lehen zati hori bakarrik gogoratzen dut. Behin eta berriz errepikatu zuen. Bagoiko bidaiariek, lehen mementoan begira geratu bazitzaizkion ere, berdin jarraitu zuten, isilik, kasurik egin gabe.
‎Ohorea! Baietz egiten nion buruarekin, aitak nire izena behin eta berriz errepikatzeko zuen seta ezin ulertuta. Nork burua urpetik azkena atera.
‎Baina gero berriz irteten zaizkiela kimuak adarrei. Eta berriz errepikatzen dela dena, berriz, berriz, Gabrielak kanta eskatzen duen bezala?
2010
‎–Ez dut berriz errepikatuko, esan zuen McKenziek.
2011
‎Eta Asif ere iritsiko da horretara, norberak iritsi behar baitu, eta denetarako izango du astia. Amaiarekikoak ere, nola izan ote ziren benetan,, maite zaitut, ik izan ote zen, behin eta berriz errepikatzen zion hitz politik ba ote, aita azalduko zen beldurrez egon zirela, bera behintzat bai, garajean, festatik bueltan, horrela oroitu nahi du harekikoa. Baina horrela izan ote zen, ez ote zuen gauzak benetan nola gertatu ziren hobeto gogoratuko Hernaniko hartan mozkortu ez balitz, bere bizitzan lehenbizikoz horditu ez balitz askoz ere oroitzapen gardenagoak izango zituzkeen, inondik ere, eta harekin dantzan eginagatik, lotsa lotsa eginda hura, ezagunen batek ikusiko ote zituen beldur, hura ez zen sekula Asifen garajera etorri, erotuta ere!, eta ez da erraza jakiten nola Asifek neska, maite zaitut, ka gogora dezakeen, lanak ematen baititu nahiak oroimena hainbeste molda dezakeenik sinesteak ere, besteren batekin izan ote zen, inorekin izan bazen, edo, beste gau askotan bezala, irudimenari eraginez blai bukatu ote zuen, alkoholak utzi bazion, hori ere.
‎Eta zuk ingelesezko hitza behin eta berriz errepikatu, eta zeure txakurrari galdetzen zenion:
‎Ia ia buruz nekien nire hitzaldia, jendaurrean hitz egiteari diodan izua kontuan izanik, behin eta berriz errepikatzen bainuen etxeko pasilloan hara eta hona, inora joan aurretik. –Nik ere ez dut tramarik behar izan nire gutun edo eleberri hau burutzeko.
‎Behin eta berriz agertu dizkio imitatzaileak etxeari buruzko zertzelada guztiak, baina ez dago seguru denak ondo jaso ote dituen, jendez betetako areto zaratatsu bat ez baita lekurik egokiena gauzak ondo ulertzeko eta bera ere ez baitago, lauzpabost garagardo edan eta gero, egoerarik onenean besteren etxean ilunpean ibiltzeko. Imitatzaileak behin eta berriz errepikatu dionez, bainugelara joan behar du zuzenean, pasilloan barrena hirugarren atera, eta han dutxa bat hartu ondoren biluzik sartu behar du ohean, bere emaztea oso zorrotza baita garbitasunarekin. Ez du lapur baten moduan ibili beharrik ere, zarata txikienen beldur, emaztea oso lo onekoa baita eta nahikoa du bazterrik jo gabe ibiltzea.
‎Lehenengo ezustea eta ikara pasatu ondoren, gidariak ertzaintzaren zentralera deitu zuen parte emateko. Ez zuen salaketarik jarri, ezta bere izenik eman nahi izan ere, baina behin eta berriz errepikatu zuen arriskutsua zela halako astakirten bat biribilgunearen erdian (seguru asko anisez mozkor mozkor eginda, esan zuen) ganberradak eginez edukitzea. Zentraletik egiaztatu zen deia biribilgune inguruetatik egin zutela (fakultateen aurreko telefono publikotik, hain zuzen), eta zer gertatzen ari zen ikustera bi ertzain bidali zituzten patruila auto batean.
‎Kontua da, Anjelek behin eta berriz errepikatzen duena sinetsiz gero, krisi aldian zebilela Robinson: aspertu egiten zen, bakarrik sentitzen, eta utzi egin nahi zuen bizitza miserable hura bere Ingalaterra maitera itzultzeko.
‎Gaur egun pelikula askok 70 minutu inguru dituzte, haurrek ez dutelako agoantatzen, baina guk amerikarrek bezala egin behar genuela? Lan titanikoa izan zen, bizitzan berriz errepikatuko ez dena?. Eskuen imintzio nabarmenek laguntzen dute bere esanen adierazkortasuna, marrazki bizidunetatik ikasi balu bezala.
‎Hori bai, filmetik kanpo geratu zen guztia (eta hamaika orduko materiala zuten bildua) erretzeko agindua eman zen. Hala, gure herrian egindako filmekin behin eta berriz errepikatu den errealitateari eman zion hasiera Ama Lur zentsuratuak: eraso politikoa.
‎Orduan ohartu naiz ez dela galdera erraza izan berarentzat. Nola azaldu norbaiti zure egunerokoan behin eta berriz errepikatzen duzun zerbait. Nola deskribatu zuretzat naturala den zerbait?
‎Mojek hainbat ikastaro eta aktibitate antolatzen zituzten egoitzako orduak eramaten laguntzeko. Normalean behin eta berriz errepikatutako ikastaroak ziren, azken finean egoitza hartan (besteetan bezala) inor ez zegoen betirako eta bertako egoiliarrak aldatuz joaten ziren. Ohiko ikastaroak zeuden:
‎Kolpeak, oihuak, oinazea gorputzean goitik behera. Odolak estaltzen zion azala, bere odola, kolkotik irristatuz, kolpatutako mila tokitatik ihesi, eta galderak, inongo zentzurik ez zuten galderak egiten zizkioten, behin eta berriz errepikatuz, bata bestearen atzetik oihukatuta etengabeko letania itsu batean.
‎–Ezinezkoa da. Behin eta berriz errepikatu diot neure buruari ezinezkoa dela. Baina sekula ez dut hainbesteko beldurrik izan.
‎Mikelek ahoa zabaldu zuen, baina ohartu zen aldez aurretik prestaturiko eta behin eta berriz errepikaturiko hitzetatik bat ere ez zuela oroitzen. Lucíaren aitonak jakin minez begiratzen zion gurpildun aulkitik.
2012
‎Ezin diat, zen behin eta berriz errepikatu nion esaldia, eta, kolpeek esnatuko nindutelakoan edo, sendagai hori ematen zidan egun batean bai eta hurrengoan ere bai.
‎Bat batean egunkariko nagusiak behin eta berriz errepikatzen zuena gogoratu nuen: –es la imagen la que atrae la atención de los lectores, no el texto?.
‎«Lastima da», gehitu zuen Ernstek, «literatura alde batera uzteko asmoz etorri zenez, idazkirik utzi ez izana, arrastoren bat sikiera...». «Hala izango zen hasieran, seguru nago horretaz», Aaronen arrapostua, «isiltasun osoaren bila etorri baitzen, behin eta berriz errepikatu zidan bezala. Baina ez zuen guztiz erdietsi helburua.
‎Egia esan, ez neukan Elenarekin berba egiteko gogorik. Etxerekin hustu nituen barruak eta orain dena berriz errepikatzeak nagia sortzen zidan. Beraz, ez nuen telefonoa hartu.
‎–Ez da berriz errepikatuko, esan zuen gero.
‎Behin eta berriz errepikatu zuen:
‎Mutil gizagaixoak kementsu azaldu nahi izan zuen, eta behin eta berriz errepikatu zuen:
2013
‎Gau askotan elkarrekin lo egiten genuen nire pisuan, eta ia arratsaldero garagardoak hartzera joaten ginen portu ondoko Irish pubera. Maitasunezko eskutitz sexualak uzten zenituen nire apartamentuko gutunontzian, nirekin amets egin zenuela esanez eta nire gorputz osoa jateko irrikatan zeundela behin eta berriz errepikatzen zuten esaldi lizunak jarriz.
‎Eta iheslari baten konplize zela konturatuko ziren, kontrabandoan aritzea delitu larria baitzen 40 hamarkada hasiera hartan, eta Ondarretako kartzelara eramango zuten preso, eta orduan bai, orduan bai sekula ez zela itzuliko Makario errekaren beste aldera. 67 urtean behin eta berriz errepikatu zitzaion amesgaiztoa izan zen hura. Bera txirringa batekin errekaren alde batean, Irunen, eta inor ez errekaren beste aldean, Hendaian, eta guardia zibilak berarengana hurbiltzen.
‎hitza. Bi ezezagun haiek, Yusupoff printzearen adiskideek, behin eta berriz errepikatzen zuten hitz berbera. Segituan ohartu zen, ordea, Jeannek gaizki ulertu zuela;, autoa?
‎Behin eta berriz errepikatzen zuen gauza bera. Bere ondoan zeudenak, ohe inguruan, ez ziren ausartzen ezer esaten.
‎Azken besarkada ematera igo zirenek behin eta berriz errepikatu didatenez, bera omen zen han bere onean, adeitsu eta umoreko zegoen bakarra, egitera zihoana urteetan mamitutako ametsa balu bezala. Banan banan agurtu omen zituen denak, bakoitzari aholku zehatzak eman edo adar-jotze onberak eginez.
2014
‎Umezaina, Nana, bere laukidun soineko almidoituarekin, haren mundu txikiaren erdigune bihurtu zen. Egun eguzkitsuetan parkean ibiltzen ziren; Nanak munstro gris erraldoi bat seinalatu, eta «elefantea» esaten zion, eta Benjaminek errepikatzen zuen, eta, gauean, ohean sartzeko eranzten zenean, behin eta berriz errepikatzen zion Nanari: «elepante, elepante, elepante».
‎922 Hitzez hitz, bere postura berriaren proklamazio zindotzat hartu behar da esaldia, ez momentu txar bateko hustualdi esajeratutzat. Garai honetan Renanek bere barnemina adierazten duten esaerak behin eta berriz errepikatu ohi ditu. Hau, adibidez, Akademia Frantsesean Lesseps en diskurtsoari erantzuneko zeremonia publikoaren ereti solemnean, termino hauetan errepikatzen da:
‎L? État n, est ni une institution de police comme le voulait Smith, ni un bureau de bienfaisance ou un hôpital comme le voudraient les socialistes. C, est une machine à progrès? 481 Progreso espirituala, betiere (interes materialak bulgareegiak dira Renanentzat, behin eta berriz errepikatzen duenez).
‎Azazkalez doi doia ukiturik dardararazten zituen haren hariak, eta kantuan hasi zen. Arras erritmo xelebreko abesti haren kopletan dantzari bat zetorkion ondora, eta hantxe geratzen zen geldi geldirik, entzuten; baina, kopla bukatu eta leloa berriz errepikatzean, dantzan hasten zen berriro, dairea mutilaren ondo ondoan astinduz eta zinbalen kriskitinekin gortzen zuela.
‎Hainbeste atzerapen izan baitziren, ez zekien zein zegoen hilik, zein bizirik, nola moldatzen ziren, eta eta abar. Nire azalpenei ez zien arretarik jarri, eta, zigilatzeko lakre zati batekin jolasean ari zela, behin eta berriz errepikatu zuen «oso egoera larria, baina oso larria» zela. Estazio garrantzitsu bat arriskuan zegoelako zurrumurrua zebilen, eta hango burua, Mr.
2015
‎Ederki gogoratzen ditut ohean geundela esaten zizkidanak, batez ere bere ditxosozko arte erotikoarekin hasten zenean,, bizi esperientzien eremua zabaldu eta sakondu? behar harekin, behin eta berriz errepikatzen zidan bezala.
‎Ramonek tailerraren egoera kritikoarena nola kontatu zizun gogoratu duzu, aurrez ondo pentsatutako hitzekin, buruz ikasitakoak ziruditen esaldiekin, behin eta berriz errepikatzen zituen lelo haiekin. Ez zen dena bat batekoa izan; pixkanaka joan zen bidea prestatzen, oharkabean bezala komentario ezkorrak egiten, hitz erdika hasieran, zeharkako iruzkinak eginez.
‎Dena zihoan beti bezala, eta bat batean, langileek Gorka ikusi zuten korridorean aurrera, ia korrika, ezin dut? behin eta berriz errepikatzen zuela, baina ez oihuka, ahapeka baizik, bere buruari esango balio bezala. Kanpora irten eta Mungiarako bidea hartu zuen errepide erditik, arropa guztiak eranzten zituen bitartean.
‎Kontua zen nik lehenbailehen jakinarazi nahi niola Jetrasi on Malakiasek emandako informazioa. Rikkari behin eta berriz errepikatu nion bezala, ez ginen Jetrasentzat lan egiten zuten bakarrak. Nazkante hark Arkaniari buruzko argibideak beste bide batetik jasoz gero, gure bizialdiko aukera galduko genuen.
‎Gogoko zuela aitortzera ere heldu zen noizbait eta, pianoa jotzen zuenean, partituratik kanpo ez zuela beste ezer entzun eta ikusten esatera ere bai. Amak Anjelen ahotik jasotako iruzkin hura askotan erabili zuen etxera gonbidatuak deitzen zituenean, Anjeli piezaren bat jotzeko eskatu ondoren, artista guztiak beren mundu propioan bizi direla behin eta berriz errepikatuz, zeinetan inortxok ere ez duen sarbiderik.
‎Erabat desatsegin zaio kalean diskoak, DVDak, belarritakoak edota lepokoak saltzen ibiltzea. Behin eta berriz errepikatzen du higuina, hitzekin; begiradarekin eta keinuekin adierazten du atsekabea.
‎Gauza jakina da, poetek behin eta berriz errepikatzen dutelako, zorionak apetitua kentzen duela, eta ez da gezurra izanen. Ez nuen ogi apurrik ere probatu.
‎Esandakoa behin eta berriz errepikatzen duelako? –Lasai nago, oso lasai nago, lasai nago?
‎behin eta berriz errepikatzen dira ikerketak, zer gertatzen den ulertzeko. Airea
‎da emaitzak egiaztatzea, esperimentuak behin eta berriz errepikatuz.
2016
‎Amona Blasik badu behin eta berriz errepikatzen duen esaera zahar bat:
‎Zu, jonki nazkagarri hori, kolpe zorririk jo gabe laguntza sozialetatik bizi zinen hori, hilean ia 700 euroko soldata jaso eta sekulako pisu bategatik 200 euro eskaseko alokairua ordaintzen zenuen hori, lan egiteko aukera bai baina lanik egiteko asmorik ez zenuen hori, ederki bizi zinen gainontzekook lanpostu prekarioak, aisiarako denbora falta, hipoteka itogarriak eta hurrengo belaunaldiak bermatzeko ardura erraldoiak pairatu behar genituen bitartean. Haien eskura egonez gero, batek baino gehiagok psikiatrikora bueltatuko zintuen, zikiratu egingo zintuzkeen seme alabak edukitzeko aukera guztiak deuseztu eta zu bezalako bizkarroi antzu garestiak berriz errepikatzea eragozteko. Egon zitezela lasai:
‎Isiltasun artegagarrian igaro genituen hurrengo minutuak, elkarri aurpegira begiratu gabe eta bakoitza bere pentsamenduetan murgilduta, ezeroso biok, bata bestearen ondoan baina bata bestearengandik argi urte askoko distantziara. Halako batean jaiki egin nintzen, eta joan aurretik berriz errepikatu nizun, nire egoera bista bistakoa izatea ezin saihestuta, lur jota: «Nahi duzuna egingo dugu, pentsatu lasai eta zeuk erabaki».
‎Nahasita nengoen, hotzak akabatzen baina burua irakiten. Sutan neuzkan barrenak, infernua bezala kiskaltzen, eta handik barnetik zetorren ahots batek behin eta berriz errepikatzen zidan azkenaldiko leloa: «Agortu duk hire inspirazioaren iturria; akabo hire poesia, madarikatua!».
‎Zirkuitulabur bat sentitu nuen barnean. Ondorengo egun aste hilabeteetan gogoan iltzatu zitzaidan esaldia behin eta berriz errepikatu nion neure buruari, isilean, ia obsesio bihurturik: «Agian garena dioten hitzak gara gu, agian garena dioten hitzak gara gu, agian?».
‎Horrela ikusteak berari pena ematen dio eta baita entzule askori ere, maite dutelako. Hori behin eta berriz errepikatu dit, bere senarra maitagarria dela alegia, zergatik maite duen ez badaki ere.
‎Floyr Booth andrea zen emakume beltz hura, eta buru belarri hartzen zuen parte gerraren aurkako hiri hartako batzordean; haren senarra, berriz, Langabetuen Kontseiluan zebilen. Hiriko nekazariek nahikoa diru bildu zuten Ama Bloorren fidantza ordaintzeko, aske gera zedin; hala ere, hark uko egin zion fidantzari, eta behin eta berriz errepikatu ez zuela kartzela utziko harik eta Booth senar emazteak ere askatu arte.
‎hobe duzu dirua azkar biltzea. Eta berriz errepikatuko dizut: ez zait axola zenbat okertu zaizkizun gauzak, entzun?
‎Hala, gogoz kontra bada ere, Arroitajauregia izandakoa Arroita bihurtu zen Estatu Batuetara sartzean, hala nola galdu baitzuen Begoñak bere marratxoa eta Begona soil bilakatu. Alabaina, Alsina alabari behin eta berriz errepikatuko zion, izatez Arroitajauregia zela bera, euskalduna, eta ez ahazteko inoiz, ez bere aberria ez bere deitura, izana eta izena, Arroitajauregiatarrak izan baitziren bere arbasoak, Arroitajauregia bere aita...
‎Behin eta berriz errepikatu izan dugu zientziaren aplikazioak gizarteko hainbat esparrutan ekarri
2017
‎Isilik jarraitzen genuen. Ez nuen ezer esateko indarrik, ez nuen zer geratu zitzaidan esan nahi ez bainuen berriz errepikatu eta mina sentitu nahi.
‎Ring gainean, bakoitza bere aulkian eserita, Beltza irribarrez zegoen eta bere entrenatzaileak behin eta berriz errepikatzen zion txapelketa berea zuela. Ura edaten zuen boxeolariak, Babari begirada zorrotza eskaintzen zion bitartean.
‎Lodia egon edo ez, dantzak bihotza alaitzen zion. Bere buruan behin eta berriz errepikatu zen Linda jotzen ari zen abestiaren letrak zioena: –People couldn' t believe what I' d become?.
‎leporatzen zieten amazigei;, traidoreak? zirela behin eta berriz errepikatu zuten euren telebistetan.
‎Harrigarriki, haiek ederki dakite berea. Behin eta berriz errepikatzen dute tinkaldi bakoitzarekin.
‎Bai ikastaroko gela birtualean eta bai orain, Astigarragara bidean autobusean gindoazela, Euskal Herriaz hitz egiten hasten nintzelarik, gure izaeraren apologia egiteko joera nuela ohartu nintzen, eta horrek herri txiki gisa ditugun konplexuekin zerikusia izan behar duela pentsatu nuen. . Sukaldari horiek gure aurrekoen ondarea hartu eta berrerabiltzen, birziklatzen, beste modu batera formulatzen asmatu zuten?, esan nuen, Goldsmithek ikastaroan zehar behin eta berriz errepikatu zigun irizpidearen aipamena eginez. –Oso denbora gutxian Michelin izarrez bete zuten Donostia eta ingurua.
‎Myrak farre egiten zuen, neroni ere ikaratu ninduen farre bildurgarri eta gaiztoa. Ez zeukala gehiago esan beharrik erantzun zion, behin eta berriz errepikatuagatik gezurra ez zela egia bihurtzen eta.
‎Behin eta berriz errepikatu zuen, gero eta apalago, gero eta ilunago, azkenean ezpain artetik erortzen zitzaion listuarekin nahasturiko marmar ulergaitza bihurtu zitzaion arte. Halabeharra...
‎Baloi berri bat erosi zidan eta gustura ari nintzen ni neu bakarrik jolasean, halako batean baloiak ihes egin, errepidera iritsi eta auto batek lehertu zidan arte. Negar batean jo nuen osabarengana, behin eta berriz errepikatuz nire ardura zela osorik, barkatzeko baloiarenagatik, ez nuela ondo zaindu, nire errua zela.
‎Interes ezkutuak dituzte edo psikopata batzuk dira. Asunek nahi du nik jakitea bilatzen ari naizen utopia hori aurkitzea bere existentziaren helburu nagusia bilakatu duela eta behin eta berriz errepikatzen dizkit esaldi motibatzaileak, ea errepikatzearen poderioz egia bihurtzen diren. Ziurrenik norbaitek power point batean bidaliko zizkion mantrak dira.
‎Urduri pasa zuen gau osoa, loak hartu ezinik. Behin eta berriz errepikatzen zion bere buruari ea nola sartu zen saltsa hartan. Nola konbentzitu zuen Babak ring gainera igotzeko.
‎Txikitu. Behin eta berriz errepikatzen zen aditza Beireren buruan, baina ikusten zuena Beire diminutoa zen, txiki txikia, erraldoi baten aurrean boxeoan ari zen pertsona lotsagarria. Bere aurkariaren belaunetara ere iristen ez zena.
‎Eta han zeuden Beire, Lete eta Kar. Begiak itxi zituen, arnasa sakon hartu zuen eta Babarekin ikasitakoa behin eta berriz errepikatu zuen bere buruan. Boxeo ariketekin landutako ahoskera, silaba bakoitzeko kolpe bat.
‎Zuzenkiaren zati guztiekin prozesu bera behin eta berriz errepikatuz:
2018
‎Kenton andereñoak ihesaldiaren biharamunean erakutsi zidan gutuna, nire langelan. Gogoan dudanez, ortografia akatsez jositako esaldi ugari zegoen, eta behin eta berriz errepikatzen zuen zein maiteminduta zeuden, zein zoragarria zen morroi bigarrena eta zein etorkizun ederra zuten aurretik. Gogoan dudanez, honelatsuko zerbait zioen esaldi batean:
‎Gero, herrian ongi etorria nintzela ere esan dit. Sentimendu bertsuak entzuna nintzen arestian ere, baina Morgan jaunak berriz errepikatu du:
‎Deus ere erantzun ez zidanez, berriz errepikatu nion galdera, sukaldeko esparru iluna zeharkatzen ari ginelarik:
‎Alde batetik pozik zegoen baina bestetik protagonismoa gutxitu ziotela iruditzen zitzaion eta horrek frustrazioa eragiten zion. Andreak behin eta berriz errepikatzen zion aktoreen mundua oso zaila zela eta onenek bakarrik irauten zutela. Behin eta berriz azpimarratzen zion ikasi egin behar zuela, memorizatzeko teknikak irakatsi zizkion eta testuarekin laguntzen zion, baina alferrik.
‎Berandutxo etorri zitzaion gurasoak aldaretik eraisteko garaia, gurasoen hitza itsu sinesteari uztekoa, bai behintzat lan alorrari zegokionez, bere etorkizunarentzat hoberena zer zen erabakitzeari zegokionez. Esanari men egiteko hezi zuten eta esanari egin zion amen amen, behin eta berriz errepikatutakoari, aterako zela zerbait, nola ez zen bada aterako, belaunaldi kolpe batean bikoiztu bazuen gurasoen hezkuntza maila. Etorkizun joriko ikasketak egin behar zituela lehenik, ingelesa findu gero eta kontratatuko zutela nonbait azkenik, nola ez zuten kontratatuko bada noizbait, gurasoak kontratatu bazituzten ikasketak ozta amaituta.
‎Hala ere, bazegoen giro petral samar bat airean, nik hasieran frantses kultura ez oso jaizaleari egotzi niona: Léaren gizonak, Albertek, asko edaten zuen, eta Léa festa alu hura kostatuko zitzaienaz kexu zen nirekin hitz egitera zetorren bakoitzean, Alberten ideia idiota izan zela behin eta berriz errepikatuz.
‎Behin baino gehiagotan esan nion, eskatu, erregutu, aurpegiratu, aldarrikatu? Onez onean batzuetan, haserre eta ostia txarrean bestetzuetan, eta berak behin eta berriz errepikatzen zidan baietz, arrazoi nuela, ahaleginduko zela, aldatuko zela, baina hurrengoan, kaka morralean.
‎Irakasleei grabatutako elkarrizketak ere gogorarazi zituen, baina haietatik ezer mamitsua ateratzeko baino gehiago, diskurtsoa apur bat gehiago betetzearren erantsitako xehetasunak ziren, garrantzi txikikoak. Behin eta berriz errepikatu zuen biogune bati su emateak zeukan larritasuna. 15 urte izanda hori egiteko gai izan bazen, zer ez zuen egingo 5 urte gehiagorekin, bide beretik jarraitzeko beta emanez gero.
‎Begiak lainotu egin zitzaizkion. Baldarra hitza behin eta berriz errepikatzen zen bere buruan, ondo itxi gabeko iturri bateko ur tanta balitz bezala. Zulatuz.
‎Bere buruaz barre egiten zuen eta gurasoei esaten zien ume txiki bat zutela berriz etxean, dena zerotik ikasi behar zuena. Amari begiak umeltzen zitzaizkion, penaz eta maitasunez, eta aitak alabari besoak altxatzen zizkion, txapeldunen artean txapelduna zela behin eta berriz errepikatuz, borrokalarien artean borrokalariena.
‎Egun hartan ikasitako hitz batek mailukatzen zidan burua. . Segada?,, segada?,, segada?, behin eta berriz errepikatzen nuen neure kolkorako, aztoratuta, hitz bakar hura esanda, lekuko izan gineneko eszena osoa kolpe bakarrean esplika genezakeelako. Hizkuntzak halako hitza jaso izanak txunditzen ninduen; etxeari, adiskideari edo herriari bezala, halako jukutria konplikatu bati izena asmatu izanak.
‎Artistak behin eta berriz errepikatu du irrintzia; errepikatzea da edozer naturaltzeko modurik onena, baina, aldi berean, errepikatze horretan ikusten da ondo ezer ez dela finkoa, berdin berdin egiten saiatuta ere beti aldatzen dela zerbait, une bakoitza dela diferentea, eta guk une bakoitzean egiten dugula geure burua, ez garela izatez, ez garela berez, ez garela esentziaz, baizik eta unean unean egiten garela, faktore a... Eta bere lanak esanahi geruza ugari pilatu du lekuaren eta ikuslearen (entzulearen) arabera.
‎–Hasieran, Ramon Rubial sozialista izan zen presidentea, behin eta berriz errepikatu ziren botazioen ostean. Bazirudien Ajuriagerrak izan behar zuela presidentea, hori zen behintzat nazionalistek nahi zutena?, baina indar estatalek Rubiali eman zioten babesa.
2019
‎–Coraline, esan zuen Bobo jaunak, eta izen hura behin eta berriz errepikatu zuen bere kolkorako, txundiduraz eta errespetuz?. Oso ondo, Coraline.
‎Bihotza hausten duenik ezin uka, nahiz eta berriz errepikatu diodan neure buruari gerra propaganda izan daitekeela lasai asko. Kontrarioaren gerra propaganda, bidenabar.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia