Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 66

2003
‎Gaixotasun infekziosoetan aditua den mediku italiarrak gaixotasun berria identifikatzea lortu zuen Hanoiko (Vietnam) ospitale batean sartu zuten negozio gizon estatubatuar batean. 46 urteko mediku horrek jakinarazi zuen alerta azkarrari esker, mundu osoko osasun agintariek kontrolak indartu zituzten, eta horrek aukera eman zuen kasu berriak identifikatu eta isolatzeko ospitaleetako langileak kutsatu aurretik. “Carlo tipo berezia zen, eta guztiok oso triste gaude”, esan zuen Pascale Brudonek, Vietnamgo OMEren ordezkariak.
2007
‎Martxoaren hasieran egin zen topaketa, Londresen, eta, horri esker, elikagaien sektoreko arduradunek eta kontsumitzaileen erakundeek beren esperientziak trukatu dituzte elikadura arrisku arruntenen kausa nagusiei buruz eta elikagaien segurtasuna eta kalitatea bermatzeko aplikatzen diren neurriei buruz. Arrisku berriak identifikatzea da premia handiena duen arloetako bat. Horretarako, datuak bateratu behar dira lehenik, orain arte oso desberdinak izan arren.
2008
‎MCC taldea, Asian eta Europako ekialdean egiten ari den negozioen aldeko ahalegina baztertu gabe, negozio esparru berriak identifikatzeko jarduera plana garatzen ari da. Baliteke negozio horiek energiari eta osasunarekin zerikusia duen guztiari lotuta egotea.
‎" Onartu behar dugu orain egiten duguna orain dela hamarkada bat baino gehiago egiten genuen gauza bera dela; orain, askoz hobeto egiten dugu, baina gauza bera da". Horregatik, orain, MCCren egitura guztiak, negozio berriak identifikatzen ahalegintzeko jarduera plan bat gauzatzen ari dira. Badirudi negozioa egiteko aukera eman lezaketen bi sektore identifikatuta daudela:
‎Patogeno ohikoenen deskribapenak, aipatutakoen gisakoak, errealitate berri bati egiten dio aurre orain, “International Journal of Systematic and Ebolionary Mikrobiology” aldizkarian argitaratutako azterlan baten arabera, “esne gordinaren mikrobio populazioa orain arte uste zena baino askoz konplexuagoa da”. Erresistentzia patogenoa Esne gordinean pasteurizazio eta hozte prozesuekiko erresistenteak diren patogeno berriak identifikatzen dituzte Bere osaera kimikoagatik eta uraren presentzia handiagatik (bere pisuaren %80 ura da), esnea oso elikagai egokia da mikroorganismoak hazteko; horietako batzuk onuragarriak dira, hala nola bakterio laktikoak. Baina guztiek ez dituzte ondorio berak; izan ere, beste askok (salmonellak, esaterako) produktuaren ezaugarri organoleptikoak aldatzen dituzte, eta produktuaren azken kalitateari eragiten diote.
‎Hala, produktuaren kontsumoarekin lotutako onurak jakiten dira. Patogeno horien zerrenda osatu berria da, Israelgo Haifako Unibertsitateko aditu talde batek bakterio patogeno berriak identifikatu ondoren. Chryseobacterium oranimense da horietako bat.
2009
‎Hori dela-eta, gorputzeko funtzioak hartzaileekin erlaziona daitezke. Zenbait kasutan, funtzio konkretu bat hartzaile mota baten bidez azal daiteke.Hirugarren aplikazio moduan, lehiaketa teknika horren bidez hartzaileenazpimota berriak identifika daitezke. Adibidez, farmako batekiko afinitatealtuagoa daukatelako beste batekiko baino.
‎Pronaosek aukera emango du gorputzaren pisua kontrolatzeko sistemak erregulatzen dituzten faktore genetiko, molekular eta nutrizionalak ikertzeko, “pisua kontrolatzera eta obesitatea prebenitzera bideratutako elikagaien belaunaldi berri bat garatzeko”, azaldu zuen Puleva Biotech eko zuzendari Juan Carlos de Gregorio jaunak. Horretarako, pisua erregulatzeko sistemetan parte hartzen duten markatzaile genetiko eta molekular berriak identifikatuko dira; pisua kontrolatzeko sistemetan eragiten duten osagai berriak ezagutuko dira; elikagaien formulazio berriak eta prozesu teknologiko berriak garatuko dira; eta elikaduraren bidez obesitatea prebenitzeko estrategia berriak ezarriko dira. De Gregoriok dioenez, produktu berri horiek “lau urteko epean” iritsiko dira merkatura.
‎Parte hartzaileek dietetikako galdetegi bat bete zuten proiektua hasi zenean, 1990eko hamarkadaren erdialdean, eta adierazi zuten zer maiztasunez jaten zituzten esnekiak eta beste elikagai batzuk, eta, gainera, jaki osagarriak hartzen zituzten. Ikertzaileek, gero, parte hartzaile bakoitzaren fitxa minbiziaren intzidentzia erregistroekin lotu zuten, 2003 urtera arte diagnostikatutako tumore gaiztoen kasu berriak identifikatzeko. Zazpi urteko jarraipenaren ondoren, autoreek 36.965 minbizi kasu aurkitu zituzten gizonezkoetan eta 16.605 emakumezkoetan.
2010
‎Laburbilduz, globalizazio aro honetan, beharbada, mugatzat jotzen ditugun hesiak, aukeratzat hartzen hasi ditugu nahi bada aurrera egin, eta espero ez duguna edo irudikatzen ez duguna uste baino egingarriagoa izan daiteke irekitzen den paradigma berrian. Enpresetan hizkuntza kudeaketarako irizpide berriak identifikatzea beharrezkoa jotzen dute. Erabateko konfiantzatik abiatuta balio berriak eraiki beste hizkuntzekin parekotasuna irabazteko prestigioaren bidetik.
‎Makina erremintaren sektoreko eragileen balioak eta gizarte portaerak aztertuta, euskararen erabilera garatzeko bide berriak identifikatzeko baliagarria da. Sektoreko balio, helburu (aspirazio), uste (sinesmen), jarrera, gizarte portaera eta pertsonen bizimoduaren araberako segmentazioaz, euskararekiko interes, iritzi eta ekintza asmoen aurreikuspena egin daiteke. doazen neurrian, hizkuntzak kudeatzeko premia handitzen joango da etorkizunean.
‎VALS Tipologia marketin eta aholkularitza tresna da (VALSTM SRI Consulting Business Intelligence, 2008). Oro har, tipologia honek kontsumitzailearen portaera bultzatzen duten pertsonalitate ezaugarrietan oinarriturik, merkatua segmentatzen du momentuko eta etorkizuneko merkatu aukera berriak identifikatzeko. 1980tik Japon, Britainia Handian eta AEBn erabili da eta gurean, lehenengo aldia da VALS tipologia, erreferentzia hartuta, erabiltzen dela merkatu zehatz bat segmentatzeko, eta lehenengoa ere euskararen garapena erakundeetan nondik nora eman daitekeen aztertzeko merkatu perspektiba batetik.
‎Makina erremintaren sektoreko eragileen balioak eta gizarte portaerak aztertuta, euskararen erabilera garatzeko bide berriak identifikatzeko baliagarria da. Sektoreko balio, helburu (aspirazio), uste (sinesmen), jarrera, gizarte portaera eta pertsonen bizimoduaren araberako segmentazioaz, euskararekiko interes, iritzi eta ekintza asmoen aurreikuspena egin daiteke.
‎Lehen etapatik unibertsitateraino, irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetako tresna osagarri gisa orokortu dira, eta ikasleen, irakasleen eta ikastetxeen artean erabiltzen dira. Ikertzaile eta adituek “Horizon Report” txostenean teknologia berriak identifikatu eta aztertzen dituzte. Teknologia horiek eragin handiagoa izango dute hezkuntzaren arloan urtebete eta bost urte bitarteko epean.
‎Imagen: Wikimedia 2002az geroztik, “Horizon” ikerketa proiektuaren helburua da irakaskuntzan eta ikaskuntzan eragin handiena izango duten teknologia berriak identifikatzea eta aurkitzea. Berriki egin den “Horizon 2010, K edition” txostenak, “New Media Consortium (NMC) ” eta “EDUCAUSE Learning Initiative” (ELI) nazioarteko erakundeen arteko lankidetza lanak, lehen eta bigarren hezkuntzako eskoletan datozen bost urteetan eragin nabarmena izango duten sei IKT mota nagusiak deskribatu eta aztertzen ditu.
‎Kolesterolarekin lotutako aldaera genetiko berriak identifikatzen dituzte
‎Ikerketa Aaron Gitler irakasleak zuzendu zuen eta “Nature” aldizkarian argitaratu zen. TDP proteinaren toxikotasuna (ELAri oso lotua) ezabatuko edo aktibatuko zuten gene berriak identifikatzea zuen helburu. Horretarako, TDP adierazteko diseinatutako legamia anduiekin eta fruta euliekin probak egin zituzten.
‎Udalak aurten abian jarritako Enplegu Planak bideratutako lehen lanpostuak dira, baina gehiago ere sortu gura dituzte. Horretarako Enplegu Garapen teknikariak izango du herriko errekurtsoak aztertu eta jarduera ekonomiko berriak identifikatzeko ardura.
‎Erakunde horren eginkizunak hirukoitzak dira: 1) ingurugiro eta garapen arazoen inguruan diagnosi bat egitea eta ekintza berritzaile, zehatz bezain errealista batentzako proposamenak egitea; 2) sendotzeko eta aldaketak eragiteko gaitasuna daukaten nazioarteko lankidetza modalitate berriak identifikatzea; eta 3) inplikatuta dauden eragile guztien kontzientzia hartzea eta mobilizazioa eragitea. Bost urtetan lan egin ostean, batzorde horrek Guztien geroa (1987) izenburua duen txostena plazaratu du, non garapena eta ingurugiroa uztartzen diren.
2011
‎SNP bat sekuentzia genetiko baten nukleotido bakar baten aldaketa da. Emaitzen arabera, biztanleen %5ek baino gutxiagok dituzten SNP horiek aztertuta, gaixotasun seinale eta aldagai berriak identifika daitezke, eta SNP komunen azterketa ez da kontuan hartzen, betiere, populazio laginak behar bezain handiak badira.
‎Klima aldaketaren aurreko erantzukizuna Alicia Montalvo Espainiako Klima Aldaketaren Bulegoko zuzendari nagusiak azterketa aurkeztean nabarmendu zuen garrantzitsua dela enpresek erabakiak hartzeko plangintza estrategikoan sartzea klima aldaketari aurre egiteko eta berotegi efektuko gasen emisioak murrizteko elementuak. Montalvok adierazi zuen Espainiako enpresek “jarduera eremu berriak identifikatzeko aukera” ikusi behar dutela klima aldaketaren aurkako borrokan. Azpimarratu zuen, halaber, gure herrialdeko enpresak eraginkortasun handiagoko, energia aurreztuko duten eta karbono gutxiago erabiliko duten ereduetarako eraldatze bidean murgilduta daudela, hori funtsezkoa baita enpresa negozioaren produktibitatea hobetzeko.
‎Oraingoz, gene azterketek kolesterolaren metabolismoarekin zerikusia duten biomarkatzaileak atzematea dute ardatz, hori baita bihotzeko gaixotasunetan dagoen arrisku faktore nagusietako bat. Era berean, azterketa horrek osagai osasungarri berriak identifikatzen lagunduko du, osasungarriak ez direnak baztertzen, eta elikadurarekiko alergiak (batez ere esnea eta arrautza) atzemateko “microarray” teknologia aplikatzea ekar dezake, proteina eta peptido markatzaileak garatuz. Proiektu honetako ikertzaile nagusiak, Javier Martínez Botas doktoreak, azaldu duenez, elikagaien alergiak aztertzeko proteina eta peptido markatzaileak garatzeak eta teknika horiek orokortzeak “etorkizunean alergenoekin larruazaleko testak egitea saihets lezakete”.
‎Hasi berri duten etapa berrian, bularreko, koloneko eta biriketako minbiziaren laginetan STAG2 proteina dagoen aztertuko dute. Gainera, mutazio mota horiekin zelulei modu selektiboan erasotzen dieten botika berriak identifikatzen lan egingo dute ikerlanaren egileek.
‎Tekniken uztarketa horren bidez, irtenbide zehatzak bilatu nahi dira, honako hauei begira: botikentzako hautagai berriak aurkitzea, farmakologia baliozkotzea, itu berriak identifikatzea eta bakterioak eragindako infekzioak izan ohi dituen ekintza mekanismo askotarikoak aztertzea.
2012
‎Programa horretan teknologia berriak landu dituzte osagaiak ekoizteko eta egonkortzeko, elikagai funtzionalen prototipoak diseinatu eta laborategiko animaliekin ebaluatu dituzte, ebakuntza kirurgikoen azterketak egin dituzte animalia horiekin berekin, eta gizentasunarekin zerikusia duten balio energetiko berriak identifikatu dituzte.
‎Horretaz gain, plataforma bioinformatiko bat ere sortu dute gizentasunaren inguruko biomarkatzaile berriak aurkitzeko, eta ustez eritasun honengan jarduten duten osagai natural berriak identifikatu eta ezaugarritu dituzte.
‎ICGC proiektuak, bere aldetik, milaka mutazio berri aurkitu ditu dagoeneko. Mutazio batzuk tumorearen ezegonkortasun genomikoaren ondorio dira; beste batzuek transformazio prozesua bultzatzen dute, eta beraz, minbiziaren gene berriak identifikatzeko erabil daitezke.
‎Orain arte aurkeztu den lanari amaiera emateko, azken ondorio batzuk aurkeztuko ditugu, eztabaidarako proposamen ireki moduan eta etorkizunean sakontzeko ikerketa lerro berriak identifikatzeko balio dezaketenak.
‎Zehazki, programa honetan, osagaiak ekoitzi eta egonkortzeko teknologia berriak garatu dira, elikagai funtzionalen prototipoak diseinatu dira. Horien eraginkortasuna esperimentaziorako animalia ereduetan eta ebakuntza kirurgikoa egiteko azterketetan ebaluatu da, eta obesitatearekin lotutako balio genetiko berriak identifikatu dira. Halaber, plataforma bioinformatiko bat garatu da obesitatearen biomarkatzaile berriak aurkitzeko; ebaluazio masiboko ereduak prestatu dira, jarduera biologikoaren bidez konposatuak identifikatzeko obesitatearekin zerikusia duten mekanismoetan, eta, azkenik, gaixotasun horren inguruan jarduera potentziala duten osagai natural berriak identifikatu eta ezaugarritu dira.
‎Horien eraginkortasuna esperimentaziorako animalia ereduetan eta ebakuntza kirurgikoa egiteko azterketetan ebaluatu da, eta obesitatearekin lotutako balio genetiko berriak identifikatu dira. Halaber, plataforma bioinformatiko bat garatu da obesitatearen biomarkatzaile berriak aurkitzeko; ebaluazio masiboko ereduak prestatu dira, jarduera biologikoaren bidez konposatuak identifikatzeko obesitatearekin zerikusia duten mekanismoetan, eta, azkenik, gaixotasun horren inguruan jarduera potentziala duten osagai natural berriak identifikatu eta ezaugarritu dira. “Lan ildo batzuk ez dira amaituko, baina aurrerapauso handiak eman ditugu gizentasuna sortzeko mekanismoak ulertzeko.
2013
‎" Plana dinamikoa izango da. Hau da, helburuak betetzen diren heinean erronka berriak identifikatuko ditugula uste dugu. Ez dugu armairuan hautsa hartzen geratuko den plana izan dadin nahi", zehaztu du Urangak.
‎Defentsaren hautuak besteekiko interesa desagerrarazi du edo ezkutatu, edo mozorrotu egin du, behintzat. (...) Derrigorra da beraz, lehenbailehen haurren aliatu berriak identifikatu eta heztea. (...) Haurrari berari erakutsi behar diogu heldu oro beraren lagun bat izan daitekeela.
‎Bi formek E. coli maila seguruen presentzia murrizten duten arren, ontzi garbigailuak eraginkorragoa da, nahiz eta bietako batek ere ez duen erakutsi noredo birusaren presentzia murrizteko gaitasunik. Hala eta guztiz ere, eta ikerketaren arduradunen arabera, saneamendu eta manipulazio egokia da elikagaiek eta ontziteriak kutsadura gurutzatuak saihesteko faktorerik garrantzitsuena, nahiz eta agente berriak edo norobirus eraginkorragoak desinfektatzeko metodo berriak identifikatu behar liratekeen.
2014
‎Milioi bat euro pasako lerro bat onartu berri dugu oraingo astean enplegu politikak sustatzeko eta bultzatzeko eskualdeetan. Nitxo berriak identifikatzen laguntzeko, eta abar.Berriki jakin dugu Gipuzkoa dagoela ekintzailetasun tasaren buruan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Espainian. Zergatik da hori. Beti izan da ekintzailea hemengo jendea.
‎Besteak beste," egiturazko krisiak" zein austeritate errezetek," egiturazko neurri murriztaile guztiek, emakumeen etxeratzea eta familia heteropatriarkala indartzeko" helburua dutelakoan. Baita Euskal Herrian sumatzen duten" ziklo politiko berrian" jendarte eredu alternatibo bat eraikitzeko dauden aukerak eta oztopo berriak identifikatzea beharrezkoa delakoan ere".
2015
‎Bitartekaritza lanez gain, garrantzitsuak izan dira perspektiba hartzen laguntzeko, egoera zorroztasunez aztertzeko eta sakontasun estrategikoko gogoeta bultzatzeko. Bake prozesuaren blokeo sendoko unean erabakigarria izan da haien lana, aukera berriak identifikatzeko eta prozesuari bultzada irmoak emateko?.
‎Beste alde batetik, erreportajearen ideia genero narratibo gorena izanik, eta, beraz, transmedia narratiban esperimentatzeko oso genero eragingarria, kontzeptu edo aldagai berriak identifikatzeko bidea izan da, esate baterako Porto Renok eta Floresek aipatu duten (2012: 9; 27) «transmedia erreportajea».
2016
‎Eremu berriak identifikatzea eta egungo gizartearekin ditugun tangentziak aztertzea izan daitezke arkitekturaren begirada hori bideratzeko pauso bat, «arkitekto» izaten ikasten dugun bitartean. Objektuen mirespen hutsa alde batera utziz eta «I like» kulturatik urrunduz, norberaren ikuspegia eta gizartearen beharrak nahasten diren kapituluak bilatzean egon daiteke gure diziplinaren etorkizuna
‎Negozio aukera berriak identifikatu.
‎" Otsailetik apirilera bitartean, Beterriko berrikuntza sozialean eragiteko hiru Topagune egin dira eskualdeko herri ezberdinetan eta saio horietan eskualdeko askotariko eragileek hartu dute parte. Orain arteko saioetan, Urberritzen proiektua aurkezteaz gainera, tokiko garapen ereduen kasu praktikoak ezagutu eta eskualdearen garapen eredua (Ikuspegia eta Balioak) adostu da eragile ezberdinen artean; eta marko horretan kokatzen diren eta martxan dauden proiektuak ezagutu eta elkarlanerako proiektu berriak identifikatu dira", berri eman dute.Urberritzen, 4 topaguneaEguna: maiatzak 18, asteazkena.Tokia: Lasarte Oriako Villa Mirentxun.Ordutegia: 10: 30: 00.Gai zerrenda: Eskualde mailako proiektuak identifikatu. Horiek martxan jartzeko eman beharreko urratsak planifikatu eta berrikuntza sozialean eragiteko proiektuek bete beharreko irizpideen lanketa.Izen emateko edo informazio gehiagorako: 688 685 586enpresa@andoain.eushttp://berrikuntzasoziala.elhuyar.eusOharra: " izen ematerakoan euskaraz ulertzeko gai zaren adieraztea ere eskertuko genizuke, saioak antolatze aldera". Hurrengo saioak: Urberritzen prozesuan ikasitakoa gizartearen eskura jartzeko jardunaldia, ekaina hasieran.Antolatzaileak: Donostia Beterri eskualdeko udalak (Usurbilgoa tartean), Foru Aldundia, Urola Erdiko Berrikuntza, Iraurgi Berritzen Garapen Agentzia eta Elhuyar Aholkularitza.
‎Gune horretan, batetik, Beterri eskualdeko tokiko garapenaren gaineko gogoeta egin eta garapen eredu berri baterako oinarriak adostuko dira. Bestetik, eskualdeko eragileen arteko elkarlanerako proiektu berriak identifikatu eta horiek martxan jartzeko urratsak zehaztuko dira", Elhuyar Aholkularitzak ohar bidez berri eman duenez.Aurreko ostiraleko lehen saioan, proiektuaren lan ildo nagusiak azaldu zituzten. " Lehen Topagunean prozesuaren xehetasunak azaldu ondoren, hitzaldiek eta talde lanak hartu zuten lekukoa, eta aukera izan zen tokiko garapena sustatzeko helburuarekin beste eskualde batzuetan lanean ari diren bi esperientzia interesgarri entzuteko, Lea Artibai eta Debagoienekoa, zehazki.
2017
‎aldarrikatzen da oinarrizko CVC egitura dutela aitzineuskarazko erroek. Ideia hau gidari harturik, datu ezagunen gaineko analisi berri ugari egin eta ondare zaharreko erro eta atzizki berriak identifikatu ahal izan ditugu: cf.* bel, beltz, ilun?
‎Proteogenomikaren helburu nagusia funtzio zelularrak guztiz ulertzea da (Faulkner et al., 2015; Nagaraj et al., 2015). Masaespektrometriaren (MS) bidez identifikatutako peptidoak, genomikako sekuentziazio datuekin lerrokatzen dira ezagutzen diren geneak egiaztatu edo gene berriak identifikatzeko (Ansong et al., 2008). Nahiz eta hainbat esparrutanaplikatu proteogenomikako ezagupena, minbiziaren arloan egin dira aurrerapenik esanguratsuenak, hain zuzen ere, tumoreek proteoman eragindako aldaketen gaineko ikerkuntzan.
‎Emaitzek argi utzi dute amitriptilina zakatzetatik sartu dela arrainetara, eta plasman zehargarraiatuz, nagusiki garunean metatu dela. Bestalde, kutsatzailearen metabolizazioa gibelean gertatuden arren, metabolito berriak identifikatzeko plasma eta behazuna ere oso interesgarriak dira, metabolitoen zirkulazioan eta eliminazioan duten funtzioagatik. Urraburuen adibide honetan 33metabolizazio produktu identifikatu dira, eta horietatik 10 bibliografian lehen aldiz deskribatutakoakizateak metabolizazioa espezie espezifikoa dela adierazten du.
‎«Goiburua»Migrazioaren etorkizuna aldatzea. Elikagaien segurtasunean eta landa garapenean inbertitzea»Aurtengo Elikaduraren Mundu Egunak behar berriak identifikatu nahi izan zituen produkzio prozesuak etengabeko aldaketetara eta premia berrietara egokitzeko. Nekazaritzako jardunbide egokiak Nekazaritzako jardunbide egokiak elikagai osasungarriak eta seguruak eskaintzeko ekoizpen metodoei buruzko arauak dira.
2018
‎whatsappeko taldeak, twitter, facebook, instagram, blogak... Gaur egun, oso kontuan hartzekoak dira, eta beharrezkoa da bilguneez hitz egitean, ohikoetatik fokua gehiago zabaltzea, sortzen doazen aukera berriak identifikatzeko eta aprobetxatzeko: aztertu non eta nola hartzen duten parte zumaiarrek, zer harreman dagoen Zumaiako euskaldunen artean, nola daukagun indartzea eta trinkotzea...
‎Nazioartean erreferentziazko aztarnategia da dio Xabier Pereda Suberbiolak; oso aberatsa da fosiletan, eta hainbat ornodun taldetakoak daude. Laon espezie eta genero berriak identifikatu dira, eta hori oso garrantzitsua da.
‎Azkenik, luze emandako kolpeei erantzunez, zirrikitua zabaldu zuten atean, eta bi begi ilun ageri ziren zuloan. Etorri berriak identifikatu zirenean, morroiloaren burdin hotsa aditu zen atearen bestaldean, eta moja txiki txiki bat agertu zitzaien atalasean. Leo serorategira sartu zen inolako azalpenik eman gabe, eta berarekin zihoazen gizonek jarraitu egin zioten urrats handietan.
2019
‎DNAren kode sekuentzia zein den jakitea erraza den arren, ez da lan makala kodearen esanahia ulertzea. Teknologia berriei esker, irakurmenean (edota irakurmenak definitzen duen dislexian) eragin dezaketen gene berriak identifika ditzakegu, eta gaitasun horren mekanismo biologikoa aztertzeko abiapuntu izan litezke.
‎Azken hamar urteetan euskararekiko jarreren eta erabileraren ikerketa esparruan ikuspegikualitatiboekin egindako hainbat lan argitaratu da. Hiztun profilei dagokienez, lan batzuek euskaraz ezdakitenengan (Amorrortu et al., 2009) eta hiztun berriengan (Ortega et al., 2016) jarri dute arreta.Helburuei dagokienez, euskararen inguruko oinarrizko diskurtsoak aztertu dira Euskal AutonomiaErkidegora mugatuta (Martinez de Luna et al. 2016), edo Nafarroan euskara sustatzeko adostasunsozial berriak identifikatu dira (Erize, 2018). Ikerketa hauek guztiek Arrue Proiektua (EuskoJaurlaritza, 2013) edo Inkesta Soziolinguistikoa (Eusko Jaurlaritza et al., 2017) bezalako ikerketamakro kuantitatiboen ekarpenak osatzeko aukera ematen dute.
‎Egun, giza genoma ez kodetzailearen %70 inguru transkribatzen dela dakigu. Azken urteotan garatu denRNAren sekuentziazio teknikari esker transkribatzen diren eremu berriak identifikatu dira (mRNA zeinRNA ez kodetzaileak) (Castellanos Rubio eta Bilbao, 2018; Mowel et al, 2018). Azken horien arteanRNA luze ez kodetzaileak (long non coding RNA edo lncRNA) dira ugarienak eta askotan beren funtzioaezezaguna izan arren, molekula horiek gaixotasunen garapenean izan dezaketen eraginak interes handiapiztu du azken aldian (Mowel et al, 2018).
‎Teknologia hobetuz doan heinean, energia kontsumoa ere gorantz doa.Premia honi aurre egiteko, merkatuan aurkitu daitezkeenak baino energia dentsitate handiagoaduten baterien garapena beharrezkoa da. Hori dela eta, bateriaren osagai desberdinen (elektrodoeta elektrolitoa) ezaugarri elektrokimikoak hobetu ditzaketen material berriak identifikatu etaikertu behar dira.
‎Urola Kostako Udal elkarteak eta Bidasoa Bizirik Garapen Agentziak elkarlanean diseinatu dute proiektua. Sortzaileen artean topaketa batzuk egingo dituzte, lankidetzarako aukera berriak identifikatzeko eta garatzeko helburuarekin. " Sormen industrietako sektoreko enpresen iraunkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko lagungarri izango dela uste dugu", azaldu dute antolatzaileek.
‎Juan Angel Balbas Debegesako zuzendari nagusiaren hitzetan," Silver Economy edo zilarrezko ekonomiak eskualdeko enpresa sarearentzat dibertsifikaziorako aukerak eskaintzen ditu. Honela, ekimen honekin zahartzearen erronkari ekin nahi diogu, batetik, pertsonen bizi kalitatea hobetuko duten eta, bestetik, enplegua sortuko duten aukera berriak identifikatuz".
2020
‎Herentziazko koloneko minbizia Azken ikerketen artean, Mariona Terradas doktorearena nabarmentzen da. Herentziazko kolon ondesteko minbiziarekin lotutako gene eta mutazio berriak identifikatzea du helburu. Horretarako, kolon ondesteko minbizia duten eta gaixotasunaren kausa ezagunik ez duten familien DNA aztertzen da, herentziazko minbiziarekin zer mutazio mota lot daitezkeen jakiteko.
‎Jarraitu gehiago irakurtzen ikerketa honi buruz Herentziazko bularreko minbizia Era berean, Violeta Serra doktorearen lana herentziazko bularreko minbiziari buruzkoa da. Horren bidez, medikamentuei eta pronostiko faktore klinikoei aurre egiteko faktore prediktibo berriak identifikatu nahi dira, tumoreek DNA konpontzeko duten gaitasuna zehatz mehatz aztertuz. Lortutako datuen bidez, sentikortasun terapeutikoaren test prediktiboa garatu eta tratamendu eraginkorragoak diseinatu ahal izango dira.
‎Uraren Agentziak nabarmendu du egunero ikuskapenak egiten jarraitzen duela lixibatuen isurketa puntu berriak identifikatzeko, eta «jarduketak» proposatzen dituela «lixibatuak ibaietara ez iristeko».
‎Indurainek nabarmendu du kasu berriak identifikatutako kasu positiboekin lotuta daudela. " Ziurrenik kasu gehiago izaten jarraituko dugu", aitortu du, baina, aldi berean," zehaztapen ugari egiten ari gara", gaineratu du.
2021
‎Jaioberria: nola jarri azala zure haurrarekin Ospitalean jaio berriak identifikatzeko sistemak Jaioberriaren kodetzailea Erroreak saihesteko metodorik seguruenetako bat da. Bi eskumuturrekoek (bata amarentzat eta bestea haurtxoarentzat) osatzen duten identifikazio multzoa da, itxitura bortxaezina eta kodetua duena.
‎Euskararentzat aukera berriak identifikatu eta horietan eragiten saiatuko da laborategia, prototipo berriak proposatuz. Hizkuntza teknologiarekin esperimentatzea ere izango du jomugan.
‎Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren baitan dagoeneko hezurmamituko den zazpigarren proiektu estrategikoa izango da BADALAB –aurretik sortuak izan dira Ziur, 2deo, Labe, Adinberri, Mubil, ArantzazuLabeta Naturklima– Kasu honetan, euskararen biziberritze prozesuan berrikuntza eta esperimentazioaren aldagaiak txertatzea izango du xede eta, aldi berean, gizarte berrikuntza prozesuetan hizkuntzaren aldagaia kokatzea. Hala nola, euskararentzat aukera berriak identifikatu eta horietan eragiten saiatuko da, prototipo berriak proposatuz. Hizkuntza teknologiarekin esperimentatzea izango du jomugan, baita ere.
‎Kooperatiba tradizionalek, beren jarduera administratiboekin, eszeptizismoz jaso zituzten, baina, azkenean, BNWrekin bat egin zuten eta jardueran eragina izan zuten. 1980ko hamarkadaren hasieran, adibidez, autogobernu ereduak proban jarri ziren jabetza indibidualetan, eta BNWk lehen eskaera bat aurkeztu zion Basileako Kontseilu Nagusiari, eraikitzeko leku berriak identifikatzeko eta diru-laguntza eskatzeko. (Würmli 1994) Aurreko olatuekin alderatuta, orain Basileako lur eskasia hartu behar zen kontuan.
2022
‎Zapalkuntzak artikulatu egiten dira, ez duelako bakoitzak bere kabuz funtzionatzen. Ikuspegi horren arabera, subjektu eta bazterketa egoera berriak identifika ditzakegu. Menderakuntzen artikulazioak posizio sozial anitz sortzen ditu, askotarikoak dira emakumeon* egoerak.
‎Emaitzen arabera, oro har ez dago homogeneotasunik, baina ezaugarri zehatz batzuetan joera batzuk identifikatu dira. Emaitza horiei esker, euskara zientziaren hedapenerako hizkuntza gisa instituzionalizatzeko erronka berriak identifika daitezke.
2023
‎Metastasia garatzeko arrazoiak sakon ezagutzea, tratamendu hobeak lortzeko. Jomuga terapeutiko berriak identifikatzea, modu zehatzagoan jardun ahal izateko eta gaixo bakoitzari terapia gidatuak eta doitasun handiagoko medikuntza eskaintzeko. Immunoterapian aurrerapen berriak lortzea, paziente bakoitza tratamendurik onena hautatzeko.
‎Bigarrenik, Bilboko zerbitzu aurreratuen enpresen ekosisteman integratuta gaude. Hirian zerbitzu aurreratuak eskaintzen dituzten start up eta enpresekin harremanetan gaude, beren beharrak eta aurrerapenak ezagutzen ditugu, aukera berriak identifikatzen laguntzen diegu eta ekimen ekintzaile berrien sorkuntza eta talentuaren garapena bultzatzen dugu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia