Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 98

2001
‎Enpresa elektriko honen burtsako balioa, adituen esanetan, bere benetako balioaren oso azpitik egon da eta, beraz, bide handia du egiteko. Batzuen ustez, Iberdrolak badu gaitasuna proiektu berriak bultzatzeko eta horien buru izateko, eta ez, Endesaren operazioan bezala, beste enpresa handi baten helburu gisa soilik agertzeko. Beste batzuen ustetan, berriz, epe laburrean edo ertainean, Europako edo Amerikako enpresaren batek zurga dezake hartaz jabetzeko operazio oldarkor baten bidez.
‎Orain berriki Uniportek egindako batzar nagusiak plan estrategiko bat aurkeztu zuen urteetarako, eta bertan, azpiegitura berriak bultzatu eta garatzea proposatu dute, hala bideak nola trenbideak, logistikoak eta portuetakoak. Aldi horretan Uniportek bere gain hartu du enpresen arteko lankidetza eta erakundeen arteko koordinazioa sustatzea, Bilboko Portuaren lehiakortasuna hobetzearren.
2002
‎Hasteko, herri eta auzoetan berkokatu eta ekimen berriak bultzatu nahi ditugu. Garai batean sortu zen ilusioa, beharra eta gogoa berpiztea izango da gure lana.
‎Euskal erakundeek 1.350.000 euro emango dizkiote Fundazioari eta biurteko hori kudeatuko duen Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroari. Jaialdiak ehun egun iraungo ditu eta artista gazteentzako plataforma sortzea, arte adierazbide berriak bultzatzea eta eztabaida sortzea du xede.
‎Eusko Tranek ekonomia jarduerarako gune berriak bultzatuko ditu, hala nola, industria, zerbitzuak, etxebizitzak eta herri guneak. Hiriko zenbait gune ere lotuko ditu linea berriak, besteak beste, eraikin publiko eta kulturalak, ikastetxeak, zerbitzuak eta merkataritza guneak.
‎NFEn Nafarroako Gobernuak 1984 urtean SODENA (Sociedad de Desarrollo de Navarra) sortu zuen, industria proiektu berriak bultzatzeko eta sortzeko. Garapenerako eskualde agentziak proiektu berrietan hartzen du parte, arrisku kapitalmodura.
‎Era berean, Garapen egitarauaren jarraipena gertatu zen. Ekimen egitarauak 342,58 milioi euroeskaini zituen enpleguak sortzen zituzten enpresa ekimen berriak bultzatzeko.
‎Hego Euskal Herriak arrisku kapitalaren bitartez industriaren berregituraketanparte hartu du eta inbertsio proiektu berriak bultzatu ditu. Horrela, Eusko Jaurlaritzak SOCADEren bitartez, ACB eta GSB enpresetan parte hartu du, besteak beste.
2003
‎Bestetik, prostituzioaren jardun leku izan zen" Gorteak" kalea (izen paradoxikoa benetan) aldatzen ari da. Hutsik geratzen ari diren orubeetako batean artistentzako egoitza eraiki nahi omen dute, auzoan dagoen Berregintzen museoarekin lotutako ekimen eta lan alor berriak bultzatzeko helburuarekin. Hirugarrenik, gay eta lesbianek aisiarako eta bizitzeko lekuak aurkitu eta egokitu dituzte Bilbo Zaharrean.
‎Gaur larunbata, “Internet Euskadi” (www.interneteuskadi.org) euskal internauten elkartea aurkeztuko da Sopelako kultur etxean (Bizkaia). Elkarte horrek iritzi eta eztabaida foro bihurtu nahi du, eta, beste erakunde batzuekin lankidetzan, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak bultzatu Euskadin. Egoitza Sopelan ezarri da, bere ezaugarri bereziak kontuan hartuta:
‎2 Euskal hiztunen komunitateak bizi indar etnolinguistiko apala eta" soziokulturazko muga hesirik" ez duen eremuetan, erabilera higatuz joango da; hau da, duen pisu erlatiboa pixkanaka pixkanaka galduko du, erdara gero eta gehiago nagusituz. Ingurune hauetan itxaropen edo aukera bakarra" ongi hesituriko" oasi euskaldunakso rtu eta trinkotzea da; bestela esanda, euskalgintzaren peko erabilera eremu berriak bultzatuz, euskal hiztunenpro tokomu nitate edo azpi komunitate euskaldunaso rtzean.
2005
‎Fagor Taldearekin ere lankidetza hitzarmena izenpetu du Arizmendik. Helburua aspalditik bi erakundeen artean landutako harremana formalizatu eta berritzea izan da informazioa trukatzeko eta lankidetza hobetzeko bide berriak bultzatzeko. Bestalde, Mondragon Kooperatiba Korporazioko partaide da Arizmendi, enpresa arloko dinamikari eusteko.
‎Besteak beste, kontsumo arloan informazioa eta heziketa eskaintzen die kontsumitzaileei eta erabiltzaileei. Horrekin batera, jada sorturik dagoen legediarekiko errespetua ziurtatu nahi dute, baita kontsumitzaileen babeserako lege berriak bultzatu ere. Azken finean, azken helburua da bizi kalitatea hobetzea eta gizarte justuagoak lortzea.
‎Egun batez, baratzezainak elkartu ziren Bartzelonan, naturguneren batekin edo baratze lana egiteko sortutako guneren batekin. Ekimen horri esker, gainera, hiri laboratzaile berriak bultzatu ziren lurrari etekina ateratzera.
2007
‎batetik, CO2 isurketek eragindako planetaren beroketa gelditzea, eta bestetik, kanpoarekiko mendekotasuna gutxitzea. Aurreikusitako neurrien artean daude energia berriztagarriak sustatzea, kontsumoa gutxitzea, energiaren benetako merkatu lehiakorra sortzea (monopoliorik gabe) eta karbonoaren isurketa maila txikiak ahalbidetzen dituzten teknologia berriak bultzatzea. Agirian energia nuklearra aipatzen da helburu horiek lortzeko biderik eraginkorrenetakotzat, nahiz eta baieztapen hori argi eta garbi egitea saihesten den.
‎ohiko indarkeriaz eta paramilitarrez baliatzeaz gain, baliabide sotilagoak ere erabiltzen ditu orain: inguru horretan dauden gabeziak ikertu eta garapenerako zuzenduak bailiran egitasmo errepresibo berriak bultzatzen ditu; hala nola, propaganda, umeentzako ikastaroak, auzokide' gaiztoak' eta' terroristak' baztertzeko armak ehiza eta arrantza klubei nahiz nekazariei, behatze komiteak... Borrokalariok isolatzeko itzelezko perimetro defentsiboa egiten ari da eta basozainek gizartearen arlorik txikienetan ere eragiten dute".
‎Jordi Hereu alkateak ez du baztertzen Udala “ustezko kausa” batean agertzea gortearen ardura duten enpresen aurka, “irekita dauden informazio espedienteen ondorioen arabera”. Hereuk eskatu du berehala abian jartzeko talka plana, hiriko sare elektrikoan jarduera eta inbertsio berriak bultzatzeko, “zerbitzua benetako hornidura beharretara egokitzeko”.
‎Jaurlaritzaren estrategiaren porrota atzematean, bere bultzatzaileek amore eman zuten, Agirreren betiko baikortasuna gorabehera, porrota onartu, 1958ko apirilean Zerbitzuen Parisko bulegoa itxi eta eguneroko bizitzan integratzen saiatu ziren, ekintza politiko zuzenak alboratuz edota jeltzaleen artean isilik mantenduz. Abertzaletasunaren inguruko teorizazio berriak bultzatzen saiatu zen, urte batzuk geroago, talde txiki bat, Iralaren inguruan. 1960an lehendakaria hil zen, bihotzekoak jota, eta Agirrek zuen buruzagi izateko gaitasuna ez zen pasatu lehendakari berriarengana, Leizaolaren eskuetara.
‎Eta horrek, politikaren eta artearen arteko lotura uste baino sakonagoa izan zela agerrarazten du: ...eginda etorri zen sistema demokratikoak —askatasuna eta giza autonomia ahalbidetu zuen heinean— gauzak, irudiak eta artefaktu sinbolikoak beste molde batera ulertu ahal izatea ekarri zuen353 Arkaismoan barrena irudien zirkulazioa aristokraziak kontrolatu bazuen ere, demokraziarekin —erlijio kolektibo eta kultu publikoak indartu ez ezik— arte erlijiosoaren erabilera eta ekoizpen berriak bultzatzen dira354: jainko andereak ikuslearen mailara jaisten dira, hezur haragizkoak bilakatzen dira jantzien atzean355 Hitz batean, naturalismoa gailentzen da giza begian:
2008
‎Urte askotan inbertsioak arazo zehatzak eta puntualak konpontzera bideratu ostean, aurtengo aurrekontuak ekipamendu eta zerbitzu berriak sortzeko apustua egin du, zizurkildarren ongizatea areagotzeko helburuarekin betiere". Gizarte Zerbitzuen arlora diru kopuru altuagoa bideratuko da aurten. " Iaz arlo honi xedaturiko 100.000 euro baino zertxobait gehiago baldin baziren, aurtengo 150.000 euro inguruko kopuruak herriko bizilagunei normalean eskaintzen zaizkien laguntzak sendotzeko balioko dute, baita ekimen berriak bultzatzeko ere, kaleko hezitzaileak esaterako". Bulego berriaOrain arte, Kultura sailetik arreta zerbitzua eskaintzen zen herriko gaztetxo eta gazteentzat. Aurten, ordea, zerbitzu hori sendotu, eta arlo horrek duen garrantziaren araberako azpiegitura sortu nahi du Udalak.
‎. 2008 urterako finkatu duten Kudeaketa Plangintzaren asmoa, gaur egun foroak eskualde mailan dituen lan lerroak sendotzen jarraitzea eta proiektuan agente berriak sartzea da. Ezagutza Gunearen barne berrikuntzarekin lotuta, etorkizuneko erronka berriei erantzungo dieten lan lerro berriak bultzatuko dituzte.
2009
‎Lehia horren barruan uler daitezke hain erabiliak diren esamoldeak: " Lurraldearen abagune berriak bultzatu beharra" eta abar.
‎Gipuzkoa Aurrera elkarlan publiko pribatuaren aliantzak uda baino lehen Negozio Planen 5 proiektu berri jarriko ditu martxan. Domotika landuko duen laborategi bat sortzea, pertsonen osasun tratamendua hobetzeko produktu eta teknologia berriak bultzatzea eta Donostialdean tren zerbitzua indartu eta zabaltzea izango dira proiektu berrietako batzuk, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiaren arabera.
‎Anna Ferrerrek, gainera, tratu txarrak eman nahi dizkie emakumeei. Bi lankideek gogorarazi zuten lan solidarioa ezin dela eten Vicente Ferrerren heriotzarekin, eta bere izena daraman fundazioak proiektu berriak bultzatzen jarraituko duela.
‎Arrakasta lortu ahal izan da garapen elkarteetan antolatutako bizilagunen koordinazioari esker. Ur sistema bat jartzeak nekazaritza eta sektore horrekin lotutako negozio berriak bultzatu ditu.
‎Estatu idazkariak azaldu zuen, inbertsio beharrei ekitean, epe labur eta ertainean nahikoa teknologia daudela urte horietan emisioen ibilbide egokia egiteko. Hala ere, epe luzean teknologia berriak bultzatu dira I+G+B arloan erabakitako ekintzen bidez, 2020tik aurrera teknologia horien sarrera azkartzeko. Estatuko idazkariak nabarmendu zuenez, hazkunde eredua karbono gutxiago duen beste batera aldatzeak negozio, inbertsio eta berrikuntza aukera handiak sortuko ditu.
2010
‎79/ 2010eko dekretua, galiziako gobernu berriak bultzatutakoa, guztiz ilegala izan ez ezik10, atzerapauso larria ere bada hezkuntza galizieratzeko asmoan; besteak beste, arrazoi hauengatik: galizieraren presentzia %33ra jaisten duelako (aurrerakortasunaren agindua urratuz), lehen hezkuntza galizieraz —hala nahi duenarentzat— jasotzeko eskubidea bermatzen ez duelako11, galiziako hizkuntza normalizaziorako legean eta europako kontseiluaren eskualdeetako hizkuntzen eta hizkuntza gutxituen itunean ezartzen den diskriminazio positiboari buruzko legezko agindua aintzat hartzen ez duelako, irakaskuntza ematen den hizkuntza ez erabiltzeko aukera uzten dielako ikasleei, teknologiari eta zientziari buruzko irakasgaiak gaztelaniaz emateko gordetzen dituelako, etab. labur esanda:
‎Enpresariak krisia gainditzen ahalegintzeko ideia berriak bultzatzen ari dira. Joera horren adibide da Gasteiz erdialdeko 13 ostalarik Pintxo txikito lemaren baitan abian jarri duten ekimena.
‎TV Euskadi deritzo eta ekimen berritzailea da. Sail hau, beste gauza batzuen artean, turismoa sustatzeko erabiltzen ari den teknologia berriak bultzatzearekin hertsiki lotuta dagoena.
‎Azken hilabeteotan Gobernuak martxan jarri dituen erreforma ekonomikoek egonkortasuna lortzen lagundu dutela dio presidenteak eta aurrerantzean ere neurri berriak bultzatuko dituela.
‎Landa ingurunean egiten diren lanen gehiengoa dira, eta, horregatik, haien alde egiten da jarduera horiek eta negozio aukera berriak bultzatzeko.
‎Bigarren mintzaira hedapen handia nekazaritzari lotua ageri da. Nekazaritzaren garapenak populazioaren ugaltzea zuen ekarri eta, ondorioz, emigrazio berriak bultzatu. Horrela, Ekialde Hurbiletik nekazari taldeak lur berrien bila abiatu ziren.
‎Kabiletako gizarte sistema tradizionala desegiten ahalegindu zen, alde batetik, agrau aren erabakimena eta arau tradizionalak oztopatzeko. Bestetik, gatazka zaharrak profitaturik eta eztabaida berriak bultzaturik, tribuak banatu eta haien arteko borrokak eragin zituzten.439 Arrifen, gainerako tribuak Uariagelekoen kontra jartzen saiatu ziren bereziki, hura baitzen kabilarik handiena.
2011
‎Guzti honetaz arituko dira egun hauetan Usurbilen: " harreman eta elkarlan sare bat eratu nahi genuke; dauden ekimenak ezagutarazi eta bultzatzeko, eta baita dinamika berriak bultzatzeko". Hainbait eztabaidagaiTopaketa ostiralean arratsaldeko 4etan irekiko da ekitaldi batekin eta ondoren hitzaldien txanda izango da.
‎Artiumek bere bildumaren interpretazio berriak bultzatuko ditu sasoi honetan
‎Andoni Ortuzarrek, orduko zuzendari nagusiak, kolaboratzaile taldea osatu zuenEITBNET eko eta Kudeaketa Saileko arduradun Juan Diego Casalsekin batera (garaihartan, Eitb.com sail horren menpe zegoen). Hedabide tradizionalen hedapenaz etagarapenaz gain, Ortuzarrek euskarri digitalen aldeko apustu garbia egin zuen, irratidigitala, LTD, Interneteko produktuak, euskarri teknologiko berriak bultzatzea etaabar?; iraultza digitalaren atarian, ikus entzunezko hedabideak euskarri berrien bilazebiltzala eta mugak hautsi nahi zituztela ikusteko gai izan zen, eta euskarri anitzekotalde estrategia berri baten beharra nahiz beste multimedia alderdi batzuk garatzekobeharra jarri zuen mahai gainean, une horretan abangoardian zeuden komunikazioenpresen ildoekin bat (Otermin eta Diez, 2007:... 270).
‎Ildo berean, Planak Edukilab proiektuari garrantzi handiagoa eman nahi dio.Sormen sailak koordinatzen duen eta telebistarekin lotuta dagoen ekimen hori2008an abiatu zen, eta programazio lengoaia eta formatu berriak bultzatzea du helburu. Hala, EITBko langileen artean programen ideiak sustatzen ditu, telebistan egoteaz gain Interneten ere egotearen beharrean oinarrituta.
‎Ekimen honen bidez, haririk gabeko sarbideetan inbertsio berriak bultzatu nahi dira eta sektorean berrikuntza eta lehia sustatu.
2012
‎Kokainak eta heroinak behera egin dute, droga berriak bultzatuta
‎Postmodernismoa egungo bizimoduaren eremu guztietan ageri zaigun mugimendua denez, beraz, ezinezkoa da ezaugarri edo arau zerrenda sinple baten bidez deskribatzea. Nolanahi ere den, azken lau hamarkadotan garatzen joan diren diskurtso berriak bultzatu dituen episteme postmodernoak baditu postmodernismo mota guztietan errepikatzen diren ildo nagusi batzuk. Hurrengo azpiataletan, beraz, ildo nagusi horiek azaltzen saiatuko gara, ongi jakinik guk deskribatuko ditugun ildoez gain beste hainbat eta hainbat ere aipa litezkeela, eta eskaintzen dugun deskribapena subjektiboa dela ezinbestean.
‎Crowdfundingak Internet eta sare sozialak baliatzen ditu proiektu berriak bultzatuko dituzten dohaintza txikiak lortzeko
‎Izan ere, komunikabideetatik ia desagertu egin da, baina albisteak iraungitzen ari diren arren, oraindik ere “gosearen gerrikoa” izeneko eremu horri jarraitzen dio. Hori dela eta, hainbat erakundek irekita dituzte funtsak biltzeko eta kanpaina berriak bultzatzeko kontuak, krisi isil batera kondenatutako planetako puntu batean arreta erakartzeko.
‎Bilbon, 1880an, La Unión Vasco Navarra izeneko egunkaria hasi zen argitaratzen, foruzalea eta Konstituzio foralaren printzipioen defentsan jardun zena. Euskalerria elkartea ere sortu zen eta euskal lore jokoak, euskal kultura sozializatzeko eta irudipena berriztatzeko ekintza berriak bultzatu zituen. Foru legedia desagertuta, antzinako euskaldunekiko lotura bakarra euskal hizkuntza zela eta, euskararen inguruko berpizkundea hasi zen.
2013
‎Bestalde, gure lanak argitaratzeko, kanpoko finantziazioaren menpe egoten gara sarri. Baina, era berean, egia da literatura gaelikoa argitaratzen duten argitaletxeek esfortzu handia egiten dutela askotariko lanak plazaratzeko, eta idazkera berriak bultzatzeko.
‎Gaur egun kazetari guztiok ari gara nola papererako, hala Interneterako. Gure egituran kazetariak dira Interneteko molde berriak bultzatzen ari direnak grebak, Zinemaldia edo herri harresiak jarraitzeko modua, blog espezializatuak eta abar. Erredakzio taldearen barruan, bada jende bat egunero saiakera horretan ari dena, Interneten puntakotzat dituzten erreferentziak aztertu eta ahal den neurrian gurera egokitu nahian; gure ilusioa eta helburua da euskarazko kazetaritza puntakoak diren molde berri horietan jartzea.
‎" handiek txikiak jaten dituztela eta, hortaz, indartsuek baino ez dutela denboran irauten> motako ideiak (hizkuntzen darwinismo eta planteamendu liberalenak) gainditzea eta hizkuntzen gaineko interbentzio planifikatua egitea aldarrikatzen da, hizkuntzen arteko harreman horiek zaindu eta arautu beharra azpimarratuz. Horretarako, aniztasunaren balioa oinarri hartuta, etika eta balio berriak bultzatu behar dira" (63 or.).
‎Andoni Ortuzar EBBko presidenteak estaturik gabeko nazioak aitortzeko, eta, Europaren baitan subjektu politiko berriak egotea bermatzeko, mekanismo juridiko berriak bultzatzeko eskatu dio Europari.
‎Eskuak elkartuta. gardentasuna eta kontuak emateak GKEak kezkatzen ditu. Entitateak berak dira ekimen berriak bultzatzen dituztenak, jardueren memorietan emandako informazioa zabaldu edo zehazten dutenak. Horrela sortu zen «Mila esker zuri» Esku Elkartuen proposamena.
‎Teknologia ekologiko berriak bultzatzea lehengai kontzentratuen mende dago herrialde gutxi batzuetan
2014
‎1997an, aldiz, pays egitura aitortu zitzaion Ipar Euskal Herriko 157 udalerrien batasunari. Erakunde horiek hiritarren parte hartzea ahalbidetu zuten eta departamenduaren aldeko kanpaina berriak bultzatzea erraztu zuten. Kanpainarik garrantzitsuena Batera mugimenduaren inguruan gorpuztu zen, 2002 urtetik aurrera, baina, inoizko mobilizazio handiena lortu arren, agintarien ezezkoa jaso zuen berriro eskaerak.
‎Baztanen inguruarentzat egokiak diren aktibitate ekonomiko berriak bultzatzea ezinbertzekoa dela uste duGeroa Baik Lekarozko AR1en (enpresa campusaren eramua) kalifikazio juridikoaren aldaketaren proposamena bertan behera uzteko eta lurzatien kalifikazioak Udalez Gaindiko Plan Sektorialean jaso ziren bezala gelditzeko alegazio bat aurkeztu du.
‎Geroa Baik adierazi duenez, «Baztanek dituen ezaugarri ekonomikoak direla eta, duen inguruari egokiak diren aktibitate ekonomiko berriak bultzatzea ezinbestekoa da». «Ildo honetan, Lekarozko Kultur, Hezkuntza eta Ekonomia Ekimenetarako Eremuaren proiektua bailarako aktibo estratejikoa da, aktibitatea sortzeko ahalmena duen tresna; hortaz, bailarak izan behar du bere kudeaketaren buru», Geroa Baiko Baztango herrigunearen ustez.
2015
‎Ekintza sozio-ekonomikoari dagokionez hizkuntza ohiturak gorde eta euskararen mesedetan berritzeak jarduera ekonomiko endogenoen sustapena eskatzen du, bai eta bertako herritarrei enplegua emango dieten jarduera berriak bultzatzea ere, lana euskaraz egiteko borondatea duten enpresena lehentasunez. Maila teknologiko jasoa dutenak edo ezagumenduaren erabilera intentsiboan direnak batez ere.
‎Diktaduran zehar sortutako hainbat mugimendu euskaltzale ere garai horretan indartu ziren, alde batetik egoera politiko berriak bultzatuta, eta bestetik, mugimendu politiko kultural geroz eta indartsuagoen bidez. Horien artean leudeke ikastolen mugimendua, euskalduntzerako erakundeak (gau eskolak, AEK...), unibertsitatea (UEU) eta abar. Eremu horretako elkarte eta erakundeetan jardun ziren lanean orobat aldizkariotako kide ugari, euskara irakasle gisa gehienetan.
2016
‎Langile munduan harreman berriak bultzatu nahi lituzke Larzabalek, horiek dira hemen landuak, harreman horiek ez dira ez nagusien gustukoak, ez langile buruen gustukoak ere, bai ondoko urteetan jorratuko diren esperientzia horietakoak. Gaztea da aldaketa ekarriko duena, baina beti fedearen laguntzarekin eta hemen erretorearen oniritziarekin.
‎Gazte, gazteen aldizkariak(), komunikazio asmo berriak bultzatu zituen. Gazte aldizkaria, 1956ko azarotik 1961eko otsaila arte gutxienik, Eskualdun Gazteriako astekaria izan zena aztertu behar izan dugu.
‎Oroimen hori berpizten aritu zen, mitoak berreskuratzen euskal nazioaren alde. Baina ideia berriak ekarri zizkion nazioaren ideiari, euskaltasunak aurrera egin behar bazuen modernitatea ekarri behar zion, harreman soziala aldatuz Lana eri antzerkian proposatzen zuen gisan, belaunaldi berriak harreman berriak bultzatu behar zituen eta nesken hitza, solasa, boza entzunarazi
‎Ipar Euskal Herriko euskaltzale anitz errefuxiatuen laguntzan murgildu ziren eta Piarres Larzabal frantses erresistentzian murgildua izan zen. Hala ere, euskal kulturaren haria ez zen eten, ikusi dugun bezala eta gerla bukatzen ari zelarik ekimen berriak bultzatu ziren.
‎" Gure ekonomiak bizi duen testuinguruan, berebiziko garrantzia du enpresen eraldakuntza bultzatzeak. Eta testuinguru horretan ezinbestekoa da teknologia berriak bultzatzea maila guztietan, horien artean aplikazioak, bultzatzen eta laguntzen ari garen eraldakuntza horren oinarri direlako hainbat arlotan", azaldu du.
‎Ekimen hau beste 378 proposamenekin lehiatu da (horietatik hogei hautatu dira bakarrik), eta Udalak jarduera esparru estrategiko berriak bultzatzeari buruz hartutako erronkari erantzun dio; hori guztia tokiko enpresak 4.0 industria sektorean aplikatutako ezagutzari buruzko zerbitzu trinkoen esparruan haztea sustatzeko.
‎Ez zen hori, ordea, euskaraz eginiko lehenbiziko opera; Arana Martijaren esanetan, ohorea Altzaga Zapirain bikoteari zegokion Txanton Piperri lanarengatik, Donostian 1899.ean lehenengo aldiz antzeztu zena. Alabaina, euskal operari hasmenta eman zioten lehenengo lanen artean bazegoen Decreptena; Arana Martijaren aburuz, benetako euskal opera abertzaletasun berriak bultzaturik sortu zen, euskal gaiei buruz egina, euskaraz eta euskal ondare musikalaren gainean eratutako partiturekin, eta horrelakoxea zatekeen Decrepten Maitena.
2017
‎bi Augusto (Diokleziano eta Maximiano) eta bi Zesar (Galerio eta Konstanzio). Ezegonkortasun hori baliatu zuen Karausiok bere boterea egonkortzeko, harreman diplomatikoak abiaraziz, aliantza berriak bultzatuz eta Mantxako kanalaren kontrola indartuz. Txanpon propioak ere egin zituen, bere aurpegiarekin eta Restitutor Britanniae eta Genius Britanniae lelo apalekin.
‎Hortaz, sobran daude deskribatu ditugun jarrera horiek. Kontrara, gure aurrekoek egindako lana ezagutu beharra dago, alde batetik, eta, bestetik, ikerketa berriak bultzatu behar ditugu aldi berean.? (Galé, 2007, 165)
‎Bada garaia estrategia horri, eta beste esparru instituzional batzuetatik, kontrakoa gehitzeko: euskaraz jatorriz egindako ikerketa eta idazkera itzuli eta zabaltzeko, horrela idazle zahar zein berriak bultzatuz, eta sortzez euskaraz osatutako ikerketara dedikatzen diren ekimenei, Jakin edo Uztaro kasu, beren bidean lagunduz.
‎Eva Saenz de Urturiren best-sellerrez gain, literaturan bada bizitzarik. Poetak Maiatzean hazten doa, Gazte Hitzak programak tinta berriak bultzatu ditu, Gasteizko argitaletxeak jo ta ke ari dira lanean… Arlo honetan inon baino gehiago zaindu behar dugu publikoa, eta irakurle klubek, liburutegien lanak eta liburu truke azokak txalorik handiena merezi dute urtero. Saltzaileek, bitartean, azoka estreinatu dute.
‎Orain arte, behintzat, indar politikoen arteko harremanak onak izan direnez, erakunde berriaren ekimenak arrakastatsuak izanen direla pentsa daiteke. Tokian tokiko jarduera ekonomiko berriak bultzatzeko aukerak zabalduz, irizpide sozial eta ekologikoak hobetuz, deszentralizazioa eta koordinazioa garatuz, jendearen parte hartze zuzena baztertu gabe, etorkizun oparo eta sustengarriaren zutabeak herriz herri eta auzoz auzo osatzeko bidea erraztuko delakoan gaude, hala bedi! •
‎Bigarren mintzaira hedapen handia (horia mapan) nekazaritzari lotua ageri da. Nekazaritzaren aurkikuntzak bizi maila nabarmenki ondu zuen elikadura hobetzerakoan; honek populazioaren ugaltzea zuen ekarri eta, ondorioz, emigrazio berriak bultzatu. Lurgintza garatu zen Ekialde Hurbiletik oraingoan.
2018
‎Ekintzen Faktoriaren helburu bat da aurten ekonomato proiektua osatzea. Ez bakarrik Faktorian bertan produktu agroekologikoak saltzeko, baizik tokiko elikagai ekologikoak bertatik banatu, kontsumo eredu berriak bultzatu eta formazioa eskaintzeko. Izan ere, eskualdean badira ekologikoan ekoizten duten nekazariak, Urduñan batik bat.
‎Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko gutxieneko kuota hori da ekintzaileak gehien izutu duen arrazoietako bat, autonomo bihurtzeko bidea eman nahi duena. Profesional horiek ihes egin ez dezaten eta alta berriak bultzatzeko, urtarriletik aurrera norberaren konturako langile gisa kotizatzen dute. Data horretatik aurrera Langile Autonomoen Erregimen Berezian (RETA) alta ematen duena 50 euro bakarrik ordainduko ditu lehen hamabi hilabeteetan.
‎Hala hasten da Marina Garcesen Nova iMustracio radical (Anagrama, 2018) saiakera. Egunerokotasuna du Garcesek ere gudu zelai, eta ekintza eraldatzailearen eta pentsamenduaren arteko aliantza berriak bultzatu beharraz mintzo da, sakon eta argi kritika eginez bizi dugun historiako une honi. Tesi nagusia bat da:
2019
‎Diruzainaren kontabilitate liburuan ere ez da agertzen batzar gisa. gerra zibilean hildako J.M. Urquijoren semea eta JCVren buruorde efektibo berria. A. Tovar falangista, 1940ko hamarkadan izandako gorabeherak igarota, Espainiako intelektual handienetakoen artean agertzen zen, J. Ruiz Giménez Hezkuntza Nazionaleko ministro berriak bultzatu nahi zuen politika kulturaleko partaide gisa. Consejo Nacional del Movimiento ko kide, Gorte frankistetako prokuradore eta Salamancako Unibertsitateko errektore berria zen (JCV 1952:
‎XX. eta XXI. mendeen arteko lotura eginez, aro berri bat zabaldu zen. Euskararen aldeko dinamika Euskal herri osora zabaldu zen2, aldi berean talde euskaltzaleen amaraunean gero eta egituratze maila handiagoa ehunduz (Mendiguren eta Iñigo, 2006). hartara, euskararen gizarte mugimenduko erakundeek antolamendu eta egituratze profesionalizatuagoei ekinez, ekimen berriak bultzatu ziren: Euskaldunon Egunkaria (1990) eta BAT Soziolinguistika aldizkaria (1990); baita eragile mota bakoitzaren baitan zubi lana egiteko bilgune berriak ere, hala nola Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (uEMA) (1991), euskara elkarteen bilgunea den Topagunea (1997), Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua (1997), Soziolinguistika Klusterra (2000), eta, hamarkada bat beranduago, Hekimen euskal hedabideen elkartea, besteak beste (Zarraga, 2010:
‎Nafarroako enpresak lanez gainezka daude uneotan. Aldi berean, sektore hori garatzeko apustu irmoa egin du gobernuak, eta hala fotovoltaikoan nola eolikoan inbertsio berriak bultzatu ditu. Elikagai industriaren kasuan, enpresak atzerrian ezartzeko eta inbertitzeko bideak indartu ditu.
‎Hainbat gauza lortu zituen: emakumearen papera babestu zuen, prostituzioaren aldeko lege berriak bultzatu zituen gobernuan; birjintasunaren eta amatasunaren inguruan, adibidez, erretorika berri bat ere sortu zuen, artean pentsaezinak ziren kontzeptuak normalizatuz. Baina istorio pertsonal aski berezi bat dauka:
‎Datorren garaia oso interesgarria izango da. Ekimen publikoa dago, inoiz baino batuago, bide berriak bultzatzeko; hedabideen ekimena ez da makaldu, nahiz eta oso urte gogorrak pasa dituen; hartzailearen erantzuna ere ez da gutxiestekoa, haiei esker iraun dutelako Euskal Herri luze zabalean barreiatu diren produktuek. Elkarren arteko bultzada ez da, beharbada, bide bakarra izango, baina bai interesgarriena eta epe ertainean emaitza begi­bistakoak eman ditzakeena.
‎WWF duela 30 urte baino gehiagotik dago lurrean, bere aberastasun handiari eusteko, legez kanpoko zur trafikoa amaiarazteko eta komunitate indigenekin lan egiteko, ekologikoki jasangarriak diren konponbideak bilatzeko. Amazoniako babes politikak jarri behar dituzte martxan gobernuek, eta babes eremu berriak bultzatu, eta funtsezkoa da Amazonia ekosistema gisa kudeatzeko koordinatzea, mugek naturan zentzurik ez dutelako. Azken egunotan, eta jasotzen ditugun albiste tristeen aurrean, gizarte zibilaren kezkarekin bat egiten dugu eta Brasilgo, Boliviako, Kolonbiako, Peruko, Ekuadorreko, Venezuelako, Guyanako, Guyanako, Venezuelako, Guyanako eta Surinam-eko buruzagi politikoei deforestazioari aurre egin diogu, Amazonia babesteko.
2020
‎Massive Machine Type Communications) gaitzen ditu, eta horrek gauzen adimen edo" Adimen Artifizialaren" (AI) oinarriak ezartzen ditu. Edukiera, fidagarritasun eta konektagarritasun ezaugarri bikain horiek eskaerapeko aplikazio berriak bultzatuko dituzte telebistako ekoizpenean, Errealitate Birtualeko (VR) esperientziak edo Errealitate Areagotuko (AR) 17 esperientziak, besteak beste. Gidaririk gabeko ibilgailuetan, urrutiko jarraipen medikoetan, robotizazio zerbitzu aurreratuetan edo automatizazio industrialean ere erabiliko dira.
‎Hain zuzen ere, oposizioak erabaki du Arrotxapean eta Etxabakoitzen (Urdaoz Taldea) aparkaleku disuasorio eta intermodal berriak bultzatzea, 130.000 eurorekin; San Frantzisko berrurbanizatzeko eta oinezkoentzat jartzeko proiektua, 50.000 eurorekin; eta zentroa egokitzeko planaren bigarren fasearen proiektua idaztea, zeinak barne hartzen baitu Basotxo eta Txintxilla berrurbanizatzea, 50.000 eurorekin.
2021
‎etxe bateko horma izara zuri batez estaliz, plazan. Egun, Ambulante Mexiko-k sortzaile berriak bultzatzen ditu, zinemaren aldeko legeak defendatu herrialdeko Senatuan, eta zinemaldiak antolatu. Badu programazio digitala.
‎Krisi sakonek ideia berriak bultzatzen dituzte, ezta?
‎Hamarkada bat atzera hasitako bide horren bigarren pauso gisa, «konposizio berriak bultzatzea, literatura ugaritzea eta estilo ezberdinetako obra berri batzuekin txistua bakarlari zirkuituan sartzea aspalditik buruan» zuela aipatu du. EOko arduradunei proposamena egin, eta iragan otsailean grabatu zuten lana, orkestrak Donostian duen egoitzan; Jaume Santonja EOko zuzendari elkartua arduratu da proiektuaren zuzendaritza musikalaz.
‎Irailaren 16an, osteguna, kale jarduera Andre Maria Zuriaren plazan. Ibilgailu pribatuari irabazitako espazioari buruz ohartarazteko ekintza, gure eguneroko bizitzan izan duen eragina erakutsiz —osasunean, aisialdian, harreman sozialetan, baita ekonomikoan ere, merkataritza ardatz berriak bultzatu baititu— Egun berean, Tecnaliak bultzatutako mugikortasun iraunkorraren inguruko jardunaldia egingo da Atarian.
‎Enpresa ideia berriak bultzatzeko eta enpresa jarduera berriak martxan jartzeko bi dirulaguntza emango ditu Lanbidek, eta Debegesak kudeatuko ditu laguntza horiek.
‎Sortzaile berriak bultzatzeko xedez garatutako Arkupehotsak egitasmoaren laugarren edizioa martxan da jada. Ür eta Hook izango dira aspaldiko partez Sanagustingo arkupeko oholtza zapalduko duten bi taldeak.
‎Alde batetik, klima larrialdiak sortutako urgentziak bultzatuta; bestetik, estresak eta prekarietateak osasun mentalean duen eraginaren oharmenak bultzatuta (Arie, 2018). Eta noski, Covid ekarri digun agertoki berriak bultzatu gaitu zaintza eta hurbileko zerbitzuen garrantzia —besteak beste osasunaren ikuspegik— berrikustera.
2022
‎Lehena da karbonorik gabeko energia berriak bultzatzea, bereziki energia berriztagarriak. Ikatza, petrolioa eta gasa dira ahal bezain fite baztertu, trantsizio azkarra eginez.
‎Bestalde, atmosferan den gehiegizko dioxido karbonoaren harrapaketa da baitezpada azkartu, adibidez oihantze berriak bultzatuz.
‎Kozinatzeko labea sortzea. Helburu horrekin abiatu zuten LAB a proiektua Azala sormen guneak eta Vital fundazioak, Arabako kultura eta gizarte eragileen sormen ideiak eta horien kudeaketa modu berriak bultzatzeko, alegia. Eragile horiei laguntzea eta egitura hobeak eskaintzea du xede.
‎Bestalde, gehitu dute dike hori handitzeak 500 edo 600 amarraleku berri sortzea dakarrela, eta horrek, era berean, kirol portua zabaltzea eragingo duela: «Horrek, zalantzarik gabe, hirigintza proiektu berriak bultzatzea ekarriko du».
‎Interkooperazio eta elkartasun mekanismo asko ditugu: badugu Zentro Korporatiboa, berrikuntza, finantza, pertsonen gestioa, komunikazioa, nazioartekotzea eta kooperatiben interesen defentsan aritzea helburu duen kooperatiba; bestetik, formakuntza eta gobernantza Otaloran; horrez gain, erosketetan Ategi; edo prebisio sistema eta desenplegu laguntzarako, Lagunaro; baita Sustapen Zentroa, negozio aukera berriak bultzatzeko; inbertsioetarako, kooperatiben baliabide propioak indartu eta euren proiektua garatzeko finantza laguntza ematen duen entitatea; Mondragon Fundazioa, besteak beste, zailtasunak dituzten kooperatibei laguntzeko; hezkuntza eta berrikuntza zentroak eta unibertsitatea bultzatzeko eta kooperatiben interes komuneko bestelako proiektuak bultzatzeko.
‎Ordu libreetan, asteburuetan osabari lagundu diot beti gaztandegian, kalean neure lana nuen arren. Osaba bakarrik zegoela ikusita, eta ustiapena gainbehera zihoala, gaztandegian erabateko ardura hartzea erabaki nuen, proiektua sendotu eta aurrera begira proiektu berriak bultzatzeko. Orain gazta ondua egiten dugu, baina beste gazta batzuk ere egin gura ditugu.
2023
‎Plataforma horren bidez, osasun eta sozial sektoreak balioztatzea eta indartzea nahi du. Horrez gain, Emploak sektore horretarako profesionalak behartzen ditu iniziatiba berriak bultzatzera. Helburua da lana bilatzen dutenen eta enplegatzaileen arteko lotura azkartzea, web plataforma erabiliz.
‎Erreformaren alde egin izan zuen, ideia berriak bultzatu zituztenekin harre man hurbila izan zuen eta asko lagundu zituen. Garai horietan Erre for maren aldekoek errepresio gogorra sufritzen hasiak ziren 1546an; Etienne Dolet, idazl e, poeta, inprimatzaile eta lagun mina zintzurretik itorik hil eta erre zuten Parisen, Maubert plazan.
‎«Gogor jo du», Santamariaren arabera, «desaktibazioa» ere eragin du tarte batez, eta, kaleko presentzian eragin duenez, «herri mugimenduen eremu ohikoenean», izan du bere garrantzia, komunikazio molde berriak agertu diren arren. Paradoxa da pandemiak berak gizarte mugimendu berriak bultzatu izana, «elkartasun eta zaintza sareak» josita, adibidez.
‎Etorkizuna eraikitzen, proiektu estrategiko berriak bultzatzen
‎Hain zuzen, Munduko Bankua Barakaldoko BECean elkartuko da maiatzaren 23tik 25era, elite ekonomikoek klima larrialdiaren aitzakia baliatuz sustatzen dituzten negozio berriak bultzatzen jarraitzeko. Haien helburu bakarra planeta arpilatzen jarraitzea eta Europako Next Generation programaren milaka milioi euroko funts publikoak eskuratzea da.
‎Era berean, EH Bilduk garraio publikoaren eskaintza indartzea proposatu du, Tuvisa sarean, BEIn eta tranbian neurri berriak bultzatuz:
‎Gizartearen zahartze horrek aukera berriak irekitzen ditu ekintzailetzarako eta negozio ildo berriak garatzeko bai eremu soziosanitarioan bai adinekoen behar espezifikoei erantzutean. “Ekin Silver Economy” programak arlo horretako enpresa proiektu berriak bultzatu gura ditu, lanpostuak sortzen laguntzeko eta, aldi berean, balio sozial erantsia izateko, adinekoengan duten eraginagatik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia