Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 57

2001
‎Handik atera, eta bandolero talde batek bahitu egin zuen. Buruzagiak beretzat nahi zuen emakume gazte hura. Baina, Vikram buru ordeak okasioak izan zituen bere buruzagiarekin eta hil egin zuen.
2003
‎–Eta badu zoriontsu izateko arrazoirik! Oskar da edozein neskak beretzat nahi lukeen gizona! –Julene, aldiz, oso emakume erromantikoa zen.
‎Mugimendu bortitz batekin banatu ninduen Rakelen besoetatik. Oskarrek beretzat nahi ninduen. Beste guztien begiak eta eskuak bortxatzaileak ziren nire gainean.
2004
‎Gure aitak beretzat nahi lukeen eskolaren jabe banaiz ni, baina ez hari darion etorriaren ondorengo. Gure aitari etorria dario.
2005
‎zelula komunista batean, denak mutilak dira, neska bat salbu; denak etzaten dira harekin, partekatuz, hots, txandaka larrua joz, eta dena primeran doa, harik eta pozoi burgesa agertzen den arte: mutiletako bat zoroki maitemintzen da neskaz, eta beretzat nahi du osorik, jabetza pribatu gisa. Ohiturik geunden moralkeriaren kontra egiten zuen Reich ek istorio haren ikaskizunarekin, baina moralkeriaz jokatzen zuen berak ere azken batean; orduan, ordea, ez nintzen jabetzen horretaz, eta nire sexu jokabideaz berebiziko zalantzak eragin zizkidan hark guztiak, juxtu Marisarekiko harremanaren azken hilabeteetan.
2006
‎Hura garaituta, 1815 urtean Europako estatuen ordezkariak Vienan elkartu ziren, eta Napoleonen inperioaren txatalak banatu zituzten. Errusiak beretzat nahi zuen, oso osorik, gure Polonia ederra, baina Prusia, Austria eta batez ere Ingalaterra ez zeuden horretarako prest. Putreen arteko borroka zen hura sarraskiaren banaketan!
2007
‎Jende famatuak gurutzatzen zituzten. Gorringo tratamendu berezi hortaz jeloskortu zen, ohorea osoki beretzat nahi zuelako.
2008
‎Horrenbeste txunditu zuen belaontziak ezen Oriolek saltzeko eskatu baitzion artisauari, saltzeko faborez, beretzat nahi zuela eta barkua. Nahi beste diru emango zion lan harengatik.
‎< < Gainera, kume bakoitzak bere ama soilik beretzat nahi du.
‎Ikerketa honetan abiapuntu dugun Bourdieu ren ekintzaren soziologia oso da anti intelektualista. Soziologia horrek ez du bere egiten behatzaile erreflexiboaren begirada, beretzat nahi du jokoan ari denaren begirada praktikoa, batzuetan irreflexibo, beste batzuetan erreflexibo ari denaren begirada engaiatua. Aktorea, hots, jardulea, praktikan engaiaturik bizi da ezinbestean.
2009
‎Fedearen kateak eta kartzela. Zer izango litzateke erlijio bat, Einsteinek beretzat nahi lukeen modukoa, guztiz pertsonala, librea, doktrina gabekoa. Baina horren posibilitatea eta eskubidea ere ezin da ukatu.
‎Chryslerren kontrola ziurtatu ondoren, Opelez jabetzeko eskaintza ofizialki aurkeztu zuen atzo Sergio Marchionne Fiateko presidenteak. General Motorsen Hego Ameriketako adarra ere beretzat nahi du Fiat. Helburua da urtero sei edo zazpi milioi auto egingo lituzkeen auto konpainia eratzea, handienetan bigarrena.
‎Baina talde bikaina da, eta tentuz hartu behar da kanporaketa. Plazak liga irabazi beste erremediorik ez dauka etorkizunean aginte makila beretzat nahi badu, baina irabazita ere, seguru samar esan daiteke ez duela segituko.
2011
‎Handik berehala, amak askatasuna eman zion filosofia ikasketak egiteko. Baina, bizitza guztian gordeko zuen bere barnean aitak eskatzen zionaren eta berak beretzat nahi zuenaren arteko gatazka. Aitarengandik jasotako «behar lukeen niak» talka egiten zuen berak beretzat zeukan «ni idealarekin».
‎Izan ere, Ibarguengoak sekulako botere gosea zuen eta Butroiko jaurerria beretzat nahi zuen osorik. Horretarako Butroiko jaun berria, bere anaia, hiltzea deliberatu zuen.
2014
‎Bizitza erdiko lana ia! Eta morroi hark beretzat nahi zuen ohore guztia. Nire emaztearen konplizitatearekin, bistan da.
‎Azken urtean lorik egin ezin izandako milaka orduetan aldez edo moldez saiatu zen arazo berari aurre egiten; alegia, mutikoei nola eutsi Choupetteren aurkako legezko neurririk hartu gabe, ez baitzuen halakorik egin nahi. Bazekien emazteak haurrak beretzat nahi zituela susmo txarrik ez pizteko, haren familiak déclassée izendatuko lukeelako Frantzian; baina, distantzia hartzeko gaitasun hura zuenez gero, zeina antzinako leinuen bereizgarria baitzen, Henryri arrazoi pisuzkoa iruditzen zitzaion. Gainera, ez zuen nahi inolako eskandalu publikok bere semeen ama zikintzerik; horregatik izan zen arratsalde hartako saiakera hain hutsala.
‎Eta haren etxea bisita daiteke. Bueno, haren etxea izateko ohore hori beretzat nahi dute hainbat etxek, eta guztiak bisita daitezke. 1940 urte inguruan, bazen familia bat Indiatik Zanzibarrera bizitzera joan zena.
‎Nonbait aitak beretzat nahi zuen patu literarioa bete izan dut, amaitu du poetak leiho aldera doala begiak aitaminez lainoturik.
‎Kasetea atera eta neskari eman behar lioke, nahiz eta ez dakien oparia ez ote den mizkinegia, edo Hertzainak taldea gustuko izango duen. Egokia irizten dio Xabik opariari, Hertzainak taldeak Xabik beretzat nahi lukeen gogortasuna eta arrakasta baitauzka, eta opariak, honenbestez, nortasun desiratu horren printza batzuk ematen dizkio Xabiri. Etxean hamaika bider entzuna du kasetea, buruz dakizki kantuak, eta orain pena pixka bat ere badauka oparia eman behar izateagatik, baina huraxe da daukan opari bakarra, eta hantxe dago jaka barruan paper ez oso eder batean bilduta.
‎Kankailuak loria irabaziko du, zoriontsu izango da egun batez. Baina hain justu zorion puska hori da Xabik beretzat nahi duena. Izan ere, zorion zati berbera da biontzat.
‎Eta kondena betiereko hura sakonean justua zelako egiantza mingarria. Lotsa gehien eragin ziona, ordea, emakume argal eta lirain hark, Xabik uneren batean kruasan horiek beretzat nahi zituela irudikatu izana zen. Zeren eta egia baitzen!
2015
‎Halaxe, poliki poliki haurra lasaituz zihoan neurrian, egoera argituz joan zen. Psikoanalista austriarraren ustez, Hansek ama beretzat nahi zuen eta aita urrunarazi. Baina horrek aitaren gaitzespena ekar ziezaiokeen, eta beldurra sentiarazten zion, Hansek aita maite baitzuen.
‎Ezinegona, ez nekielako Rita gehiago ikusiko ote nuenetz, eta ikusita ere, nirekin egon nahi izango ote zuen asmatzerik ez neukalako. Lotsa, ostera, emakume hura neure egiteko sentipen oldartsuak eragiten zidan, bai bainekien hala sentitzeak umetu egiten ninduela haurrak jostailu bat beretzat nahi duenean bezala. Nor nintzen ni, bada, hain azkar inoren jabe egiteko?
‎Bene benetan otoitzari ematea erabaki zuen, baina ez zion horri ekin berehala. Jaunak beretzat nahi zuenez gero, nire bitartez egia batzuk bidaltzen zizkion, nik ulertu gabe, beren helburura zuzen zihoazenak, bera harri eta zur uzteraino; Jaunak prestatuko zuen, Haren Maiestatea zela sinets zezan. Nik, kaskarra izan arren, eskatu eta eskatu egiten nion Jaunari oso osoan Beragana zezan eta bizitzako atseginak eta gauzak gorrotaraz ziezazkion.
‎bata moja sartu zen gero; beste batek ez zuen ezkondu nahi izan, baizik eta amarekin batera guztientzat eredugarria den bizimodua zeraman; oso gaztea zen semea mundua zer zen ulertzen hasi zen eta Jainkoa hasi zitzaion erlijioso sartzeko dei egiten; inork ez zuen nahiko indar izan asmo hori eragozteko; beraren amak hori poz pozik harturik, gure Jaunarekin asko lagunduko zion, baina ez zuen erakusten, ahaideengatik. Azken batean, Jaunak arima bat beretzat nahi duenean, kreaturek indar gutxi dute eragozteko; horrela gertatu zen hemen: ekin eta ekin hiru urtean gerarazi bazuten ere, Jesusen Lagundian sartu zen.
‎Oso tamalgarria da mundua dagoeneko halako zorigaitzak eta itsumenak jota egotea, gurasoek uste baitute munduko ondasunen sats hau ahaztu gabe gogoan izatean datzala beren ohorea, eta ez dira konturatzen goiz edo berandu amaitu egingo dela hori. Eta amaiera duen guztia, luzaro iraun arren, amaitu egiten da, eta ez zaio jaramon handirik egin behar; eta seme alaba gaixoen kontura eutsi nahi diela beren huskeriei eta ausarkeriaz kendu Jainkoari beretzat nahi dituen arimak, eta hauei hain on handia! Beti iraungo duena ez balego ere, Jainkoak beragana gonbidatzen dituenez gero, hain on handia baita munduko neke eta legeetatik askatzea, eta neke eta lan handiagoak, gehien dutenentzat.
‎16 Jaunak beretzat nahi zuenez gero, maitasun hau kenduz zihoakion eta guztia alde batera uzteko gogoa piztuz. Garai honetan, salbamena lortzeko desirak eta hartarako biderik hoberenak bilatzeak, erakartzen zuen soilik; munduko gauzetan sartua egonik, betikoa dena bilatzeaz ahaztuko zela uste baitzuen; jakinduria hau, amaitzen ez dena nola irabazi bilatzea, Jainkoak isuri zuen beragan oso gazte zela.
‎Arestian aipatu dudan bezala, orain, kapitalismo globalean, Identitateak beretzat nahi du aniztasunaren dohaina, hartarako barne diferentzia mantsotuak behar ditu, ondo egokituak bere ondare aberasgarriak izan daitezen. Egia esan, ez da guztiz berria anizkoitzaren erretorika, baina guztiz berrestu da mendeko diferentziak Identitate oso eta beregain izateko ekimenen aurrean:
‎Moja batek salbatu zuen, eta, San Polikarpo zenez haren kongregazioaren patroia, amak Polikarpo bataiatzea erabaki zuen, eta aitak onartu. Besteak beste, aitak beretzat nahi zuen izena ez eramateagatik izan du protagonistak bizialdi osoan semerik maitatuena ez izateko sentsazioa, bakarra izan arren. Dena den, seme Polikarpok itxuraz ez dakien arren, aitak bai, bazekikeen Sabino Aranaren bigarren izena Polikarpo zela.
‎Elliotek beretzat nahi du.
2016
‎Helburu horrekin ondoren aztertu nahi dugu egoismoa bere iturrian borroka ororen abiagune gisa[...]. Horregatik bakoitzak dena beretzat nahi du, denaren jabe izan nahi du, gutxienez menderatu egin nahi du eta kontrajartzen zaiona deuseztu egin nahi du. [...] Mundu mugagabean desagertu eta hutseraino txikitzen den norbanakoak munduaren erdigune bihurtzen duela bere burua, bere existentzia eta ongizate propioaz bakarrik arduratzen dela eta ikuspuntu naturaletik gainerako guztia horri sakrifikatzeko prest dagoela, mundua deusezteko prest dagoela, bere buru propioa, itsasoko urtanta hori zertxobait luzaraztearren.
2017
‎Joko sozialak, praktika sozialak, nola definitzen eta arautzen diren da kontu minimoa. are gehiago hizkuntza anitzeko eta hizkuntza ikasleen jendarteetan. badakigu ikerketa soziolinguistikoetan kategoriak erabiltzen jarraituko dela. nekez utziko zaiola hiztunak kontatzeari eta sailkatzeari; izan ere, zenbaki eta kopuru ofizialetan, inguruari begiratu ahala lortzerik ez dugun so handi eta ziurra lortzen dugula ikasi dugu eta oso guretuta dugu irakaspena. baina gutxienez, jakitun jokatu genuke. Euskaldun kategoriaren alde izugarrizko lan diskurtsibo eta praktikoa egin da, horren ondorioz balio erantsi sinboliko handiak ditu kategoria honek. eta asko dira zuzen edo zeharka etekin eta hobari sinboliko horiek beretzat nahi dituztenak. halaber, oso motibagarria izan zaio askori, bai euskara ikasteko, bai euskaraz egiteko ere. alabaina, kategoria (kategorizatze sozialaren bidez edota buru kategorizatzearen bidez) behin lortuta, euskaraz egiteko premia inguruko eragileen eraginera mugatu ohi da. kategoria praktikatik (euskaraz egitetik) askatuta, etiketa sozial huts bihur daiteke eta, ondorioz, auto aurkezpenerak... euskaldunek maiz ezin dutelako euskaraz egin, edo ez dagoelako behar sozialik, edo onura sinbolikoak bestela ere lortu daitezkeelako...
‎–Jendarmeen arabera, Idiart anaiak mugaz beste aldean hil zituzten, baina Mateok beretzat nahi du ikerketa. " Ni iritsi naiz lehena" erran dit, hitzez hitz.
2018
‎Zinez, ordea, ez zegoen inolako proiektu artistikorik: beretzat nahi zituen irudiak.
‎Biktimei buruzko artikulu batean zenioen" biktimen kontua ogibide zentsuratzaile bat bihurtzen ari da. Biktimen eta borreroen kontrajartze metahistorikoa egiteko testuingurua ukatu eta beretzat nahi du hitzaren eta historiaren berreraikuntzaren monopolioa". Zer diozu subjektu politiko bihurtu diren biktimez?
‎Txalo bakarti eta bakanak, eta, hala ere, Théâtre de la Villekoak bezain gozoak. Fakirrak beretzat nahi lituzkeenak. “Inoiz izango dituk”, pentsatu du.
‎Baina gidariak saria beretzat nahi zuen.
2019
‎Gurasoek seme alabekin duten harremanak, hala nola ezkontideen artekoak, libreki desiratua izan behar luke. Gainera, ez da egia haurra bitarteko paregabe bat dela emakumeak bere burua mamitzeko; askotan esaten da emakume bat,, haurrik izan ez badu?, pinpirina dela, edo maitabera, edo lesbiana, edo anbiziotsua; haurraren ordezkoak omen dira haren bizitza sexuala, haren helburuak, beretzat nahi dituen balioak. Egiaz, jatorrizko zehaztugabetasun bat dago:
‎duela bera; gizonak pentsatzen du garestiegi atera zaiola. Azalpen hori, jakina, umore pittin batez emana dago; zernahi gisaz, tirabira hori agerikoa da samurtasunean, desiran, amodioan bertan, salbu pasio jeloskor eta esklusiboz gizonak emakumea oso osorik beretzat nahi duen kasuetan?; gizonak beti du denbora, zertan enplegatua?, eta emakumea, aldiz, denbora gainetik kendu nahian dabil; gizonarentzat, zama bat dira emakumeak eskaintzen dizkion orduak, ez opari bat. Gehienetan, onartzen du karga hori eramatea, ondotxo baitaki pribilegiatuen taldekoa dela, eta, kontzientzia txarra?
‎Berehala jakin nuen ama zela oihuka ari zena, eta berehala ulertu nuen zer gertatzen ari zen: Izarrek, beti bezala, beretzat nahi zuela protagonismo guztia, baita urtebete garbi neramala ospatzen genuen egunean ere.
‎Zalduna hil zenetik begiz jota zeukan, gainera, baita lehenagotik ere, baina soldadu soil bat, are eta gehiago Erdi Aroko soldadua izanik, ez zen besteren emakumearekin sartzen ausartuko, haren ohaidea baizik ez izanik ere. Amorrua eta tristura jabetu ziren Mogueimez, ikusi zuenean gero beste batzuek eraman zutela, baina emakumea ez zen inorekin gelditu, nahiz askok beretzat nahi zuten, labankadaka hil zirenek, kasurako, hauek hain biziki nahi zuten non bortxatzen saiatu baitziren. Mogueimek ez zuen emakumea behartzeko asmorik, are eta gutxiago zeuden toki soil honetan, jendea inguruan zegoela, adibidez atseden hartzen ari ziren hainbat soldadu, beren jabeen mandoak garbitzen ari ziren morroi batzuk, eszena guztiz baketsua zen, ez zirudien setioa edo konkista saiakera bat, batez ere baldin eta, orain egiten ari garen bezala, hiriari eta gazteluari bizkar eman eta gure begi aurrean estuarioko uren azalera bareari begiratzen badiogu, urak hemen hain daude lehorrean sartuta non ibaiaren uhin zabalen eragina ez baita iristen, eta aurrean muinoak dauzkagu, zuhaitz barreiatuekin, lurra batzuetan horikara da eta beste batzuetan berde iluna, mantu iraunkorrak edo udak idortutako belazeak estalia.
‎(Baietz diote, Veneziako jauregira aitajaun Pantxoren postako paketea iritsi, Frau Poppeta neskame beltzak jaso, eta jaunari eman ziola eta honek negar egin zuela). Segidan aztertu, prestatu eta entseatu egin zuen beretzat nahi zuen hileta elizkizun nahasia. Oihalak, koltxak, horma atal hondatuak apaintzen zituzten burusiak, altzariak eta ispiluak jarri zituen, gordeleku logelaren dotoregarri.
2020
‎Benjamin, Medinaceliko Jesusen elizako priorea, Irunberrira etorri zen koadroa ikustera. Esan zidan koadroa beretzat nahi zuela.
‎Beste urtebetean nahiko lanak eman zituzten. Zelai zabalak beretzat nahi baitzituzten. Gizon zuria etorri arte, bereak baitzituzten zelai zabal horiek.
2021
‎Eta lehoia joaten zen handik aurrera egunero zezena eta behia larrera ateratzera, harik eta egun batean behiak txahal koskor eder batez erditu zen arte. Lehoia, ez baitzen oso prestua ere, ez zen larrera joan bere adiskide hienari lagun egiteko, iruzur egiteko baizik, beretzat nahi baitzuen txahala. Eta hienari iruzur egin asmoz, bere zezenari odol pixka batez zikindu zion isats ondoa, hartu zuen txahala bizkarrean, eta etxera joan zen.
‎Leihoa ez zen hankak luzatzeko bezain zabala. Nire etsimenerako, iruditzen zitzaidan beretzat nahi zuela leiho osoa. Postura erosoa hartu nahi zuela zirudien.
2022
‎Bretainian, Saint Pol de Léon go dorreari (Kreisker i) deabruaren dorrea esaten diote: deabruak beretzat nahi zuen eliza bat, jainkoarenak baino ederragoa, eta gau bakar batean eraiki zuen; baina, kanpandorrean oilarra ezarri zuenean, San Paulok benedikatu zuen... (laburtua, Sébillot 1968 IV:
‎Gogoan duzu txertoaren harira gertatutakoa? Trumpek txertatzeko esan zien jarraitzaileei; txertoak sortzearen domina beretzat nahi zuen, eta hor arrazoi du: haren agintaldian egin ziren ikerketak, eta orduantxe garatu ziren txertoak.
‎Baina haien aitzi eta kontra, tronua beretzat nahi zuen Don Carlos, errege zendu berriaren anaiak, usantzaren izenean: lege salikoak tronutik baztertzen zituen emakumeak eta haien ondokoak.
2023
‎Barrenera sartzen zaie, ura lur harrotuan sartzen den bezala, eta hantxe ezkutatzen da, pozik eta kontentu. Argiak maite ditu eta beretzat nahi ditu.
‎Adibidez, Geroa Baik uste du udalen osaera eta gobernuarena loturik daudela, eta PSNk bereizi egin nahi ditu bi esparruak. Ekainaren 16an aukeratuko da parlamentuko lehendakaria, eta Geroa Baikoa izatea nahi du Barkosek; PSNk beretzat nahi du. Ekainaren 6an bilduko dira berriz.
‎Txibitek argi utzi du PSNk pisu handiagoa izan nahi duela gobernuan, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak baino ordezkaritza handiagoa duelako parlamentuan. Parlamentuko presidentetza ere beretzat nahi dute. Eta Iruñeko Udala.
‎Multzoen fasearen laugarren jardunaldia jokatuko dute, eta aldeko emaitzen uztarketak modua eman diezaieke final zortzirenetarako urratsa egiteko. Portugalgo taldea menderatzea du lehendabiziko egitekoa; Lisboako klubak Vitoria arranoa du ikur, baina Realak beretzat nahi ditu garaipena eta harrapari sena. Atzaparrak zorroztu ditu horretarako.
‎Asmatuko zuten drama handiegirik gabe etxea eta ondasun apurrak banatzen. Musika aparatua senarrak nahiko zuela imajinatu zuen; ordenagailua beretzat nahi zuen, ulertuko zuen senarrak.
‎–Berekoia da bere buruan bakarrik pentsatzen duelako, protagonismo osoa beretzat nahi duelako beti. Agintearen aurrean ongi geratzea da bere helburua, eta ondokoekin zakar jokatzen du.
‎Europako errege erreginek beretzat nahi zituzten itsasoz bestaldeko lurraldeak ez zituzten ezagutzen eta, Lope de Agirrek esan bezala, behin ere ez da erregerik egon beretzat eskatzen zituzten lurralde haietan. Askok besterik uste badute ere, erregeren, erreginaren eta aita santuaren tituluek ez diete aparteko dohainik ez eta eskubiderik ematenkonkistatzaileei, euren atzetik eta ondotik erabiltzen dituzten gudarosteek eta dirutzak baizik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia