Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 43

2006
‎Gela bere buruaren inguruan jira bueltaka hasten zela sentitu zuen Anek. Puzzlearen piezak beren tokian jartzen ari ziren. Eta osatzen zuten irudia beldurgarria zen.
2008
‎Hala eta guztiz, beste horrenbesteko nekea sentitu izan banu ere, ez nuen kubierta utziko; hain zen dena berria eta interesgarria niretzat: agindu azkar haiek, txilibituaren nota zorrotzak, gizonak lasterka beren tokietarantz, itsasontziko farolen argitan.
‎Burrunba dago hegazkinaren barruan. Zerbitzariak beren tokietan eseri dira. Gerrikoak lotu dituzte.
‎Argiak itzali dituzte. Zerbitzariak beren tokietan eseri dira. Indarra hartu du abioitzarrak.
2009
‎Erantzunaren zain egon gabe urrundu nintzen harengandik. Liburuak, bederen, beren tokian zeuden, inork ukitu gabe, itxuraz. Berriz ere Henrikerengana jo nuen, larriago oraingoan.
2010
‎Zerbaitek, ez dakigu zerk? beren hiriak hustuarazi bazizkien ere, ospa egin aurretik babes bat ziurtatu nahi izan zieten beren toki sakratu eta bizilekuei. Maldizio bat, erantsi zuen amak gerrikoa lotzen zuen bitartean, beren hirietako sekretuak ezagutu nahi dituzten arrotzei, hau da, zu eta biok bezalako bisitariei?
‎Mutiko bi dira protagonista, tituluak esaten duen bezala bata printzea eta bestea eskalea, gizarte mailen eskaileraren bi muturretan bizi direnak, elkarren berri izan gabe baina, aldi berean, bata bestearen berdin berdinak, ur tanta bi nola. Halako batean, kasualitatearen eskuak edo, bestela esanda, idazlearen apeta jainkozkoak nahiko du mutiko biek topo egitea, eta, hasierako ustekabe eta errezeloen ostean, beren tokiak trukatzea erabakiko dute, bolada baterako.
2011
‎Jauregiko iskanbilak artatu ostean baizik ez dira berriz ere abiatu beren tokira txoferrak.
‎Haize zirimola batek iraulita bezala, liburuak, arropak, apaingarriak eta era guztietako objektuak nolanahi sakabanaturik zeuden, ibiltzea zailtzeraino. Altzariak beren tokitik mugituta zeuden eta Mikelena izandako logelako armairua lurrean zetzan, hilkutxa erraldoi baten antzera.
‎Ez zuen Lucíaren poza zapuztu nahi, are gutxiago berak eragindako poza izanik. Baina gauzak beren tokian jarri behar ziren.
2012
‎Baina Sandraren maleta hantxe zegoen, baita bere arropa, kosmetiko eta liburu guztiak ere. Etxean geneukan diru apurra ez zen falta, Iratiren arropatxo eta pixoihalak beren tokian zeuden...
‎Baina gaur begiak zabaldu zaizkit. Klik bat eta pieza guztiak beren tokira etorri dira.
‎Saski antzeko ganbelen gainaldean, portzelanazko plaka batzuek beltzez zeramaten zaldi bakoitzaren izena. Abereak zalapartatu egiten ziren beren tokian, ondoan mihia klaskatuz pasatzean. Zelategiko zoruak ñir ñir egiten zuen saloi bateko oholtzak bezala.
2013
‎Txilibitu baten doinu ezagunak itzularazi zituen denak beren tokietara. Aitzineko hilabeteetan, makilaz trebatuak gintuzten txistu hori entzun orduko ekiteko.
‎Hamazortzi urte zituen, bat gutxiago izebak, eta deserrotuta zeuden ordurako, Zaragozako nekazari herri hartara ohituta, paisaia gogor hartara moldatuta. Ezaguna zitzaien mundu bakarra utzi behar zuten bigarrenez, lagun apurrak agurtu, beren tokia beste lurralde batean aldarrikatzen hasteko. Helburu zuten beste lurralde hartatik, amesgaiztoetan gogoratzen zutenez, bortizki eta herraz arbuiatu bazituzten ere.
‎Beren begien aurrean eszena historiko bat garatzen ari zen. Estuario baten ibarretan amaitu gabeko eraikinak altxatzen ziren, baina, tarteka, zuhaitzek eta denetariko landaretzak beren tokia aldarrikatzen zuten. Interesgarriena, baina, irudiaren ezkerraldean gertatzen zen.
2014
‎Bikotekiderik gabeko mutil goibel batzuk, beste norbaitekin ari zen neska bati dantzatzeko gonbita egitera zihoazela dantzalekuaren erdian ezustean harrapatuak?, horma ondoko beren tokietara itzultzen ziren gogogabe, hura ez zelako Gabonetako dantzaldi zalapartatsuen parekoa; udako dantzaldi haiek atsegingarri bero eta suspergarri soiltzat hartzen ziren, eta ezkonberriek ere, zutitu, eta antzinako balsak eta fox trot ikaragarriak dantzatzen zituzten, beren neba arreba gazteagoen gozamen tolerantearen aurrean.
‎Bidazti guztiek beren tokiak hartu zituzten Permera joateko asmotan.
‎«Ene maitea, ene marfila, ene estazioa, ene ibaia, ene...» dena zen bere. Arnasa geldiarazten zidan, zain, noiz entzungo basatasun hura barre zantzoka lehertzen, izar finkoak beren tokietan dardararazteraino. Dena zen bere, baina hori huskeria bat zen.
‎Leirek ulertu zuen bera lasaitu nahian ari zela. Ahalegin mingarria eginez, burua goratu zuen hankek beren tokian segitzen al zuten begiratzeko. Barregarri sentitu zen.
‎Gau batean, ordu txikietan jaiki eta Ainhoaren argazki, arropa eta jostailu guztiak begien bistatik kendu zituen, neskatoaren ohe azpian eta etxeko armairuetan sartuz. Lana amaitutakoan damutu, eta ero moduan ekin zion gauza guztiak beren tokira itzultzeari, negarrez eta Ainhoari erreguka barka ziezaion.
‎Azken esaldia ebaki ahala, begiak zabaltzen joan zitzaizkion. Buru barnean piezak beren tokian erori ziren, irudi bat osatuz. Asiainek irudiari so egin zion, okerren bila.
2015
‎Eta poteoan sartu berria herren harrigarri haren tratu onaz eta Cuencari buruzko behin eta berrizko aipamenekin erdi txundituta geratzen zela antzematen bazuten, gauzak beren tokian jartzeko koadrilakoek aski zuten Txepiren aspaldiko istorioa kontatzea.
‎Automata batek bezalaxe ekin nion piezak beren tokian jartzeari. Egia erran, Hilde andereak goiz hartan amildegi batean behera erroizteko agindu izan balit, fitsik erran gabe beteko nukeen haren nahia.
2016
‎Baldin eta Jainkoak sortutako lehen emakumea nahikoa indartsua izan bazen, bera bakar bakarrik, mundua goitik behera iraultzeko, emakume hauek guztiek, elkarrekin, beren tokian paratuko dute mundua berriz ere! Eta, orain, hori egin nahi dutela eta, hobe duzue hala egiten uztea.
‎Eta bat batean, piezak beren tokian erori ziren.
‎Batetik, adibidez, etxetik euskaldunak ez diren hiztun berriekin lan egitea. «Oraindik erabiltzaile oso ez direnez, beren tokia aurkitu behar dute erabiliz ikasten jarraitzeko. Eta ez da erraza.
2017
‎Amaitzer zeuden teleferikoaren lanak: sartuta zeuden posteak beren tokietan, ezarria kablea, eta eskegita txirrikak kabletik. Zorba gauean itzultzen zen lanetik, leher egina.
‎Sorginak emakumeen erreprodukzio ahalmenak gurtzen zituen eta emakumeengan zentratzen zen antzinako erlijio baten defendatzaile gisa ikusi izan dituztenen artean dago Mary Condren. The Serpent and the Goddess lanean (1989), Condrenek dio sorgin ehiza prozesu luze baten zati izan zela, eta antzinako erlijio hartako emakume apaizak beren tokietatik kendu zituela kristautasunak, lehenengo esanez beren botereak asmo gaiztoetarako erabiltzen zituztela eta, gero, ukatuz halako botereak zituztenik (Condren 1989: 80? 86).
‎Hasiera hasieran ez gazi eta ez gozo, nirvana egoera moduko batean nengoen, dena gertatzen baitzitzaidan berri, dena bitxi, dena deigarri. Pixkanaka joan nintzen neure burua situatuz eta inguruko jende eta gauzak beren tokian kokatuz. Ordukoa dut sentipen gazi gozo hura.
2018
‎Aznar ateratzen denean, edo Felipe, zer? Ez dakite beren tokian egoten, aldamenean geratzen. Nik, agian, kontu gehitxo izan dut horretan?.
2019
‎antisemitarentzat, judua ez da behe mailako izakia, baizik etsaia, eta ez dio onartzen mundu honetan inolako tokirik; suntsitu egin nahi du. Emakumeen egoera eta beltzena, ordea, oso antzekoak dira; bai batzuk eta bai besteak paternalismo beretik askatzen ari dira, eta aspaldiko nagusi kastak, berriz,? beren tokian, atxiki nahi ditu; hau da, haientzat aukeratu duen tokian; bai batzuei eta bai besteei buruz, kasta horrek goraipatu egiten ditu, gutxi asko egiati, batetik,, beltz onaren?
‎–Neska gazteek ekinean jotzen dute mutil gazteengana. Neska gazteak parean harrapaturiko lehenbizikoarekin ezkontzen dira beren tokia aurkitzeko. Guztiek espero dute ezkontzea, eta eginahalean aritzen dira horretan.
‎aldi oro, neskatoari nazka berbera sentiarazten dio beragandik igotzen zaion usain gatzil ustel horrek, zingira usaina da, bioleta zimelena?, odol ez hain gorri horrek, umetako zaurietatik ateratzen zena baino susmagarriagoa den odol horrek. Gau eta egun, pentsatu behar du aldatu beharra daukala, zaindu behar dituela barruko arropa eta maindireak, konpondu behar dituela mila arazotxo praktiko okaztagarri; aurreztu beharra daukaten familietan, zapi higienikoak hilero garbitzen dira, eta mukizapien artean dute beren tokia; beraz, neskak lixiba jotzen duenaren esku utzi behar ditu beragandik ateratako deiekzio horiek, dela garbitzailea, dela neskamea, ama edo ahizpa zaharrena. Botikariek kutxetan lore izenez saltzen dituzten oihalak?. Kamelia?,. Edelweissa??
‎Klara bere onetik aterea zegoen, eta are gehiago atera zuten udaltzainaren hitzek. Ordainean, zerbait esan nahi izan zion udaltzainari, baina, burura zetozkiòn hitzak ere beren onetik eta beren tokitik atereak baleude bezala, ez zuen burmuinetan ezer arrazoizkorik moldatu ahal izan. Hitzik ezean, baina, txakurra arriskuan egon zitekeela ohartu zen.
‎Eta zer da maskota bat, are gehiago Athleticen filosofiaren ikuspegitik, apur bat basa ez bada? Aitortu behar dut, hala ere, Ongintza Festetan eta organizatu izan direla futbol partida batzuk, eta hor bai, beren tokia izan dezakete katemeek, beren emetasun xamurtasunekin, amabitxi gisa. Eta berriro diot:
‎Kanpoan izan zenean, bost minutu galdu zituen bertan ezer ahazten ez zuela seguru egon arte. Etxera heldu eta tresna guztiak beren tokietara itzuli ondoren, jantzita zeramatzan arropak kendu, xaboiarekin igurtzi eta beratzen utzi zituen, metalezko batean.
‎Egia esan, ez zen horrelakorik izan, baina harresi gainetik kanpamentuetako jarduna ikusi ahal izan zuten, bat batean bidexka ertzean ipini eta zerbitzatu duten mahaiaren deskubrimenduak asaldatutako xinaurriak bezalakoak ziren, ber bidetik galburu bizarrak eta ogitarteko papurrak behin eta berriz garraiatzen ibili eta gero. ...i ziren dorreak pipiak astiro jaten zituen tokian, hitz egiteko modu bat da, izan ere, hilotomoek eta anobioek ez dituztelako egur berdeari aurre egin eta garaitzeko zituzten ebakitzeko eta zulatzeko tresnak, eta hiru ordutan inori bururatu zitzaion ezen, harresi azpitik zulo handi bat eginez, egurrez betez eta sua emanez gero, labe hark emango zuen beroak harriak zabalaraziko zituela eta junturak beren tokitik jauzaraziko, eta hortaz, Jainkoak pixka bat bultzatzen bazuen, denak lur joko zuela amen esan orduko. Eszeptikoek eta gizakiaren izaeraren gainean beti madarikazioka aritzen direnek murmurikatuko dute hemen, esanez gizon hauek, lehen aberriaren maitasunarekiko soraio eta belaunaldien etorkizunari axolagabe, orain, deabruzko irabazien maitasunaren alde ezin gehiagoan saiatzen direla, eta ez bakarrik gorputz ariketa gogorrenetan, baizik eta baita arimaren eta adimenaren goren mailako eragiketa ikusezinetan ere, baina gaineratu da hala pentsatzen dutenak goitik behera engainatuta daudela, zeren han borondateen motorra eta alaitasunaren sorburua areago baitzen denentzako berdina den justizia batek eta norbera eskubide ustelezin eta oso baten jabe egiten duen justizia batek izpirituan beti sorrarazten duen pozaren ondorioa irabazien nahiaren ondorioa baino.
2022
‎Ez zen horren zaila izan. Hormari itsatsitako barandaren zatiek eta artean beren tokian zeuden eskailera mailek eskalada erraztu zidaten. Gonarik ez janztea ere lagungarria izan zen.
‎Agurretarako tarterik hartu gabe kasik, umeek presaka utzi zituzten beren tokiak. Apaizak lagundu zien ateraino.
‎Zerbaitek geldiarazi ditu bi gazteak beren tokian. Bi gizonezko sartu berriak dira lokalean.
‎Bi gizonek beren tokia hartu dute Potzoloren autoaren barnean. Eduk ez du galderarik pausatu Manolok ibilgailua piztu eta abiarazi bitartean.
2023
‎Haren ustez, badira" analogia sakonak" emakume eta beltzen artean: biek askatu behar dute beren tokian atxiki nahi dituen paternalismo eta klase menderatzailetik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia