2008
|
|
Herri sena izan behar da, justizia sena, etorkizunera begiratzeko gaitasuna eta herriaren egoera ulertzeko ahalmena. Biak kanpo politika ereduzkoa egiten ari dira, baina
|
beren
herrialdeen burujabetza eta independentzia bermaturik. Eta biek dute herriaren babes handia.
|
|
Txinak dio Tibet herrialdearen zati izan dela 700 urtez, eta, jada, baduela nahikoa autonomia. Aldiz, tibetarren arabera,
|
beren
herrialdea independente izan da denbora gehiena, eta Txinako armadak ez zuen Tibet okupatu 1949ra arte. Hamar urte geroago dalai lamak Indiara ihes egin zuen, eta han ezarri zuen erbesteko gobernua.
|
2009
|
|
Egoera ez da erraza, kontuan izanez gero mila herritarreko kasko urdin bakarra dagoela. Baina are zailagoa da berez zibilak babestea helburu duten horiek berak haien giza eskubideak urratzen badituzte, emakumeak bortxatuz edo giza trafikoan arituz gutxienez 70 kasko urdin kanporatu dituzte sexu erasoengatik; baina, behin
|
beren
herrialdeetan, NBEk ezin du bermatu zigortuko dituztela. Nazio Batuen Erakundeak iragarri zuen duela hilabete batzuk beste 3.000 kasko urdin bidaliko zituela, baina inork ez ditu bere soldaduak sakrifikatu nahi.
|
|
Oso txarra da egoera, Pakistango herritar gehienek uste dutenean AEBak direla
|
beren
herrialdearen arriskurik handiena, kontuan izanda Pakistan independente egin zenetik India izan dela haren etsai nagusia. Horrenbeste gaiztotu da giroa, garai batean Pakistango zerbitzu sekretuen laguntzarekin, Indiako soldaduen aurka Kaxmirren borrokatzen ziren miliziano horiek berak dira orain bertako polizia etxeen aurkako atentatuak egiten dituztenak.
|
|
Irani bi helburutarako baliagarriak diren merkantziak saltzea debekatzen die ebazpenak NBEko kide diren herrialdeei; hots, helburu zibiletarako ez ezik, militarretarako ere balio dutenak. Era berean, Iranekin salerosketak egiten dituzten enpresei diru laguntzak kentzeko eskatzen die NBEko kide diren gobernuei, baita
|
beren
herrialdeetan egoitzak dituzten Irango bi bankuetako jarduera kontrolatzeko ere.
|
2010
|
|
Baina Europako beste herrialdeetako bankuei ere mesede egin die EBZk, bereziki alemaniarrei eta frantziarrei, 80.000 milioi inbertitu dituztelako Greziako bonu publikoetan. Atenasi lagunduta, funtsean,
|
beren
herrialdeko bankuei lagundu diete Alemaniako eta Frantziako gobernuek.
|
2011
|
|
batasun nazionalaren lotura indartsuak berreskuratzea, alderdikerietan disolbatu gabe». Bossik «hitzaldia ona izan da», esanez erantzun dio.Arazoak arazo, italiar gehienak nahiko harro daude
|
beren
herrialdeaz eta iritzi ona daukate beren 150 urteko historia komunari buruz. La Repubblica egunkariak kaleratu duen inkesta baten arabera, herritarren %89k ontzat jo du Italiaren batasuna, eta %7k soilik uste du txarra izan dela.
|
2012
|
|
Beste adibide bat eman du Mazkiaranek: «Andre batek eta haren seme alabek jaso nahi badute diru sarrerak bermatzeko errenta, eta aita
|
beren
herrialdean baldin badago, egiaztatu behar dute ez dutela handik dirurik jasotzen». Nazioarteko diplomazia tartean sartzen da halakoetan, eta «oso oso izapide konplexuak» izaten direla esan du Mazkiaranek.
|
|
Baita Olli Rehnek ere. «Pertsona horiek ez dute
|
beren
herrialdeagatik kezkatuta dauden greziarren gehiengoa ordezkatzen», adierazi zuen. Inkesten arabera, baina, hamar greziarretik zortzi troikak agindutako murrizketen kontra daude.
|
2013
|
|
Frantziak Siriari erasotzearen aurka dauden herritarrak. Ifop institutuak egindako inkesta baten arabera, Frantziako herritarren %68k ez dute nahi
|
beren
herrialdeak Siriari erasotzea, eta %64 beste inork ere erasotzearen aurka daude.
|
|
Landa eta Del Badoren arabera, guztiek adierazi dute «arduratuta» daudela. Guztiek hartu dute konpromisoa
|
beren
herrialdeetako instituzioei zein Espainiako Gobernuari begira hainbat egitasmo abiatzeko. Bestetik, Estrasburgoko Europar Kontseiluaren parlamentu batzarra aprobetxatu eta bertan parte hartzen duten alderdi guztiekin bilerak egin dituzte, eskuin muturrekoekin salbu.
|
2014
|
|
Eta oso kezkagarria da hori, zigorgabetasuna bermatzen baitu. Nazioarteko krimenengatik Espainiako Auzitegi Nazionalera jotzen duten pertsonak, hara doaz,
|
beren
herrialdean jazarrita daudelako, eta ezin dutelako hori lortu. Biktima asko aukerarik gabe geratuko dira.
|
|
Herrialdeek egin dezaketena izan duzu hizpide, baina norbanakoek ere badute zereginik. Gizabanakoek ere
|
beren
herrialdeetan egiten diren politiken ardura dute. Argi dago zerbait egin dezakegula.
|
|
Ordura arte, honixe aurre egin behar diogu egunero», dio, odolez zipriztindutako mantala erakutsiz. «Siriarrik gehienek ez dute arrastorik zer gertatzen ari den
|
beren
herrialdean. Asko eta asko lasai ederrean bizi dira Europan eta AEBetan.
|
2020
|
|
Baina oso gutxi iristen dira Mediterraneoa zeharkatuz. Batetik,
|
beren
herrialdeetatik ateratzea oso zail dutelako: bisa eskatzen zaie, baina Europako estatu askok ez dute enbaxadarik hainbat herrialdetan.
|
|
Bertomeuk azaldu duenez, lehiaketa jokatzen hasiko balitz berriz, nahikoa jokalari ez dituzten taldeek lukete jokatu, eta haren lekua sailkapenean zortzigarren postutik atzera dagoen lehen taldeak beteko luke. Azaldu duenez, taldeei jakinarazi zieten ez uzteko jokalariei
|
beren
herrialdeetara itzultzen, baina iritziz aldatu zuela Euroligak jokalarien elkartearekin hitz eginda gero. Kluben ardurapean utzi du jokalari horiek berriz taldera itzultzea.
|
|
Greziako Gobernuak adierazi du 30.000 errefuxiatu baino gehiagoren sarrera eragotzi duela, eta joan den igandetik Lesbos uhartera iritsi diren 500 migratzaileak
|
beren
herrialdeetara deportatuko dituela. Horrez gain, hilabete baterako eten du asilo eskaria egiteko eskubidea.
|
|
Ez da hotel bat, baina, behintzat, hotzetik babestuta daude. Osasun harrera eta laguntza psikologikoa eskaintzen dizkiegu; baita
|
beren
herrialdeetara bueltatzeko borondatezko itzulera programa ere».
|
2021
|
|
Ani Jednej Wi, cej leloa erabili dute kalera ateratzeko, Ezta bat gutxiago ere. Urtebete honetan, Mugarik Gabeko Abortuak erakundearen arabera, gutxienez 34.000 emakume poloniarrek legez kanpo abortatu behar izan dute
|
beren
herrialdean, edo atzerrira bidaiatu dute errepresaliarik jasan gabe abortatu ahal izateko. Berriz ere, argi dago ordaindu dezaketenek egingo dutela bidaia, eta pobreenek zigor ekonomikoarekin, legalarekin eta bizitzarekin ordainduko dutela lege errepresiboa.
|
|
Guatemalako Gobernuak, baina,
|
beren
herrialdera itzultzeko eskatu die migratzaileei, eta deportazioak egiten hasia dela jakinarazi du. Migrazio Institutuaren arabera, 1.300 migratzaile baino gehiago itzuli ditu behartuta Hondurasera.
|
|
Are gehiago, Gogoraren zerrenda bateratuan arlo zibilaren eta militarraren arteko hesia suntsitu egiten da eta, egiazki, italiar faxistak aipatuz, seguru asko ez lukete onartuko ezta italiar demokratek ere
|
beren
herrialdean.
|
|
Ordu erdi geroago hasi zen Frantziaren eta Montenegroren arteko lehia, Pauen. Monakok eta Asvelek Euroligari eguna aldatzeko eskatu zioten, bi taldeetako jokalari frantziarrek
|
beren
herrialdearekin jokatu ahal izateko. Jordi Bartomeuren erantzuna, baina, ezezko biribila izan zen.
|
|
Dopinagatik jasotako zigorra tarteko, Errusiako kirolariak ezin dira lehiatu
|
beren
herrialdearen izenean, eta ezin dituzte hango ikurrak erabili. Bestelakoan, normaltasunez ari dira.
|
|
Madinak aurreratu duenez, erretiro asko izango dira datozen urteetan, eta Erresuma Batutik kanporatu dituzten kamioilariak ere ez dira aski izango Europako egungo garraioaren beharrei erantzuteko: «Asko eta asko
|
beren
herrialdera joan dira, eta ez dira [Erresuma Batura] itzuliko. Baina, hala ere, ez pentsa hainbeste zirenik; gehiago ditugu, erretiro asko egongo baitira».
|
|
garraiolari gabezia du herrialdeak, eta horrek hornidura falta eragin du nola zerbitzuguneetan hala supermerkatuetan. Egoera hori larriagotu egin da brexit a gauzatu zutenetik; izan ere, Europako Batasuneko ekialdeko herritarrak ziren lan hori egiten zuten asko eta asko, eta, EBtik kanpo geratzearekin batera, txofer horiek
|
beren
herrialdeetara itzuli behar izan dute. Hutsune horri aurre egiteko, Boris Johnsonek behin behineko neurriak iragarri zituen:
|
|
Omar Shakin Human Rights Watchen eskualdeko arduraduna Israeldik kanporatu zuten duela bi urte. Israelgo B' Tselem eta Breaking the Silence elkarteek, berriz, debekatua dute
|
beren
herrialdeko eskoletan hitzaldiak eskaintzea. Lehenak, Israelen okupazioak eragiten dituen eskubide urraketak salatzen ditu; bigarrenak, Israelgo armadako soldadu ohi damutuen testigantzak jasotzen ditu.
|
2022
|
|
Ukrainako agintariek kezka agertu dute Errusiak ez ote duen
|
beren
herrialdearen kontrako eraso bat abiaraziko hainbat norabidetatik aldi berean, Bielorrusiatik eta Errusiatik, alegia. Mendebaldeko potentziek ohartarazi dute Moskuk 100.000 soldadu baino gehiago pilatu dituela Ukrainarekin duen mugatik gertu, eta horiek atzera mugatik urruntzeko eskatu dio, tentsioa baretze aldera.
|
|
Mendebaldeko Papua okupatua eta «zapaldua» du Indonesiak 1963az geroztik. Papuarrek
|
beren
herrialdea Deskolonizazio Batzorde Berezian sartzeko eskatzen diote NBEri, autodeterminaziorako bideari ekiteko.
|
|
Milaka pertsona ikusi ditu muga zeharkatzen: dena utzi, eta
|
beren
herrialdetik ihes egin behar izan dute. «Iheslarien aurpegia emakumezkoa da, iheslariak emakumeak eta haurrak baitira.
|
|
Gerra hasi zenetik 5,1 milioi ukrainarrek utzi dute
|
beren
herrialdea —herritar guztien %12 dira—, eta beste 7,7 milioi herritarrek euren etxeak utzi dituzte, nahiz herrialdetik ez atera. Hiru ukrainarretik batek utzi du bere etxea, beraz, otsailaren 24tik.
|
|
Beachek 1962ko elkarrizketa batean kontatzen duenez, «idazle estatubatuar gazteak Parisa samaldaka iristen ari ziren», «nazkatuta» baitzeuden beren herrian ezin alkoholik lortzeagatik, debeku garaia zenez. Zentsura ere bazuten, gainera; halatan, Parisa etortzen ziren
|
beren
herrialdeetan debekatutako liburuak argitaratu eta irakurtzera, hala nola D.H. Lawrenceren Lady Chatterley' s Lover (Lady Chatterleyren amorantea), zeina zentsuratua baitzegoen AEBetan eta Erresuma Batuan.
|
|
Espainiara ailegatzen diren gazteek traba asko dituzte dokumentazioa lortzeko. Estatuak eskatutako fitxetan jartzen dituzten datuak egiaztatu behar dituzte,
|
beren
herrialdeko agiriak aurkeztuz.
|
|
Ekainean parlamentuko batzordean aurkako emaitza izan zen. Dena den, eurodiputatu askok iragarri zuten
|
beren
herrialdeen interesen arabera bozkatuko zutela, talde diziplina hautsiz. Hala egin dute 30 bat eurodiputatu sozialdemokratak, Batzordearen proposamena babestuz; popular eta liberal batzuek, aldiz, aurkakoa egin dute.
|
|
Sasoikako langileei lau urteko lan baimena eskainiko zaie urtean bederatzi hilabetez lan egin ahal izateko. Sasoi amaiera bakoitzean
|
beren
herrialdeetara itzultzen ez badira, bi urteko bizileku eta lan baimena izango dute, luzatzeko aukerarekin, eta agiri horrekin lan egin ahal izango dute, besteren kontura zein norbere kontura.
|
|
Kontuan hartu behar da, bestalde, Putinek herenegun iradoki zuela ez diotela muzin egiten arma nuklearrak erabiltzeari
|
beren
herrialdea babesteko, eta Dmitri Medvedevek gaur adierazi du arma nuklear «estrategikoak» ere erabiliko dituztela okupatuta dauzkaten eta erreferendumak egin ondoren anexionatu asmo dituzten Ukrainako lurrak «babesteko». «Herrialdeak norabide bat aukeratu du, eta ez dago atzera bueltarik», idatzi du Telegramen, Errusiako Segurtasun Kontseiluko presidenteorde eta 2008 eta 2012 artean herrialdeko presidente izandakoak.
|
|
Kontuan hartu behar da, bestalde, Putinek herenegun iradoki zuela ez diotela muzin egiten arma nuklearrak erabiltzeari
|
beren
herrialdea babesteko, eta Dmitri Medvedevek atzo adierazi zuen okupatuta dauzkaten eta erreferendumak egin ondoren anexionatu asmo dituzten Ukrainako lurrak «babesteko» arma nuklear «estrategikoak» ere erabiliko dituztela. «Herrialdeak norabide bat aukeratu du, eta ez dago atzera bueltarik», idatzi zuen Errusiako Segurtasun Kontseiluko presidenteorde eta 2008 eta 2012 artean herrialdeko presidente izandakoak Telegramen.
|
|
«Sarituek
|
beren
herrialdeetako gizartea ordezkatzen dute», nabarmendu zuen atzo Nobel batzordeko presidente Berit Reiss Andersenek, eta erantsi irabazleek berretsi dutela gizartea «ezinbestekoa» dela bakea eta demokrazia lortzeko. Osloko Nobel institutuak oharrean dioenez, 1980ko hamarkadaren erdialdean Bielorrusian sortu zen mugimendu demokratikoaren sortzaileetako bat izan zen Bialiatski.
|
|
Estatu laguntzei buruzko Europako araudia funtsezkoa da 27 herrialdeen arteko lehia leiala izan dadin eta merkatu komuna babesteko. Bruselak mugak jartzen dizkie gobernuei
|
beren
herrialdeetako enpresak diruz laguntzeko, beste herrialde batzuen aldean abantaila izan ez dezaten. Martxoan, arau horietako batzuk malgutu zituen, Errusiak Ukraina inbaditu ondoren; Bruselak estatuei baimena eman zien enpresei diru laguntza zuzenak, maileguak eta bermeak emateko —antzera egin zuen koronabirusaren krisian— Era berean, enpresek energia fakturak ordaintzeko eta berriztagarrietan inbertsioak egiteko laguntzak baimendu zituen.
|
|
Estatu laguntzei buruzko Europako araudia funtsezkoa da 27 herrialdeen arteko lehia leiala izan dadin eta merkatu komuna babesteko. Bruselak mugak jartzen dizkie gobernuei
|
beren
herrialdeetako enpresak diruz laguntzeko, beste herrialde batzuen aldean abantaila izan ez dezaten. Martxoan, arau horietako batzuk malgutu zituen, Errusiak Ukraina inbaditu ondoren; Bruselak estatuei baimena eman zien enpresei diru laguntza zuzenak, maileguak eta bermeak emateko —antzera egin zuen koronabirusaren krisian— Era berean, enpresek energia fakturak ordaintzeko eta berriztagarrietan inbertsioak egiteko laguntzak baimendu zituen.
|
|
Migrazioa ez da herriak hipotekatzen dituen gaitz bat, egileak sinetsarazi nahi digun bezala, hipoteka hori lehendik ere bazegoen, oraindik ere existitzen da, eta, gainera, beren sorterria utzi ondoren geratzen den egoeraren errua ezin zaie migratzaileei egotzi. Erantzukizuna gurea da, Ipar globaleko gizarteak ez gara gai milioika pertsonak
|
beren
herrialdea uztera behartzen dituen erauzte, ekoizte eta kontsumitze eredua geldiarazteko. Pertsona migratzaileak hona datoz, gure enpresak eta armak han daudelako.
|
|
migrazioa kontrolatzeko politika gisa. Iristen direnak jatorrizko baldintzengatik ateratzen dira
|
beren
herrialdeetatik, eta ez harrera gizartean eskubide gehiago edo gutxiago dituztelako.
|
|
Hain zuzen, orain, bi GKEren bi itsasontzi daude nazioarteko uretan, barruan Libiako kostaldearen parean erreskatatutako immigranteak daramatzatela. SOS Mediterranee ren Ocean Viking ontziak Norvegiako bandera du, eta 234 etorkin daramatza; Alemaniako SOS Humanity ren Humanity One k, bestalde, 180 «GKEk
|
beren
herrialdeetarako norabidea har dezatela, ez Italiarako norabidea», ohartarazi du Italiako Azpiegitura ministroak.
|
|
Ez da apeta hutsa, gainera. Zehaztu duenez, bikoiztasun horri esker elkarri ispilu joko moduko bat egiten baitiote erreskatatutako aitaren haurtzaroak eta gaur egun
|
beren
herrialdera itzultzen erakusten dituen Iacob eta Concarenak.
|
|
«Baina, oraingoz, oso kementsu daude:
|
beren
herrialdea defendatzen ari direlako, garaipen batzuk lortu dituztelako azkenaldian...».
|
2023
|
|
Abrantes, McLaughlin eta Bereciartua adin desberdinekoak dira, eta
|
beren
herrialdeetako esperientzietako, lezioetako eta ondorioetako batzuek soilik norbere kasuetarako balio duten arren, hirurek badituzte komunean zenbait ideia memoria lantzeko: batetik, iragana, oraina eta geroa lotzea, datozen belaunaldiek ere jakin dezaten zer gertatu zen; eta, bestetik, biktimen familien eta gizarte zibilaren parte hartzearen garrantziaz ohartaraztea, gertaturikoaz aritzeko ezinbesteko protagonistak direlakoan.
|
|
Konputagailuei dagokienez, hiru herrialdeetara egindako esportazioek bikoiztu egin dute Errusiak galdutakoa. Zati bat lotuta egon daiteke ehunka mila errusiar
|
beren
herrialdetik atera izanarekin, batez ere Vladimir Putinek mobilizazio partzial bat deitu zuenetik. Hau da, Tbilisira eta Astanarara presaka lekualdatutako errusiarrek konputagailu berriak erosi behar izan dituztela.
|
|
Migratzaileek asiloa eskatzeko asmoa dute, herrialdea hegoaldetik iparraldera zeharkatzeko; hain zuzen, haien helburu nagusia da AEB Ameriketako Estatu Batuetara heltzea, beste migratzaile askoren gisan. Efe agentziari adierazi diotenez,
|
beren
herrialdeetan dagoen krisi politiko eta ekonomiko larriagatik utzi dute sorterria, eta ez dira itzuliko.
|
|
Izan ere, ia soldatarik gabe geratu direnez, segurtasun indarretako kide askok bazter utzi dituzte betebehar batzuk, eta beste zenbait lanetan hasi dira aldi berean. Sarri, estatuek ez dute laguntza bidaltzen kezka humanitarioa dutelako, baizik ez dutelako nahi egoerak gainezka egitea eta beste iheslari olde bat iristea
|
beren
herrialdeetara.
|
|
Kubako, Nikaraguako, Venezuelako, Ukrainako eta Afganistango herritarrek aukera izango dute babes humanitarioa eskatzeko, baldin eta frogatzen badute
|
beren
herrialdean jazarriak edo torturatuak izateko arriskua dutela, eta AEBetan «ekonomikoki lagunduko dien norbait» dutela. Hara iritsi aurretik beste herrialde batzuetatik igaro badira ere, beste inon asilo eskubidea eskatu gabe, aurreikusten dute horietako gehienei eskubide hura ukatzea.
|
|
Biktimek eskerrak eman zituzten bi udalen, instituzioen eta herritarren babesagatik eta laguntzagatik. Erran zuten
|
beren
herrialdetik Euskal Herrira etorri zirela homofobiatik ihesi, eta berriz ere egoera berarekin topo egin dutela: «Espero dugu hau guztia ahal bezain laster konpontzea».
|
|
Diamante horiek abonatutako pertsonak izango lirateke, orkestraren proiektua bultzatu eta defendatu nahi dutenak. Sentitzen dute
|
beren
herrialdeak nahitaez izan behar duenaren parte dela orkestra.
|
|
Hizkuntza bakoitza egoera soziopolitiko jakin batean dago, eta EBko estatus ofiziala ez da lehentasuna ELENen dauden hizkuntza gehienentzat. Gainera, gehienak ezin dira hautatu,
|
beren
herrialdean ez dutelako ofizialtasunik. Beraz, Europako estatuak ez daitezela kezkatu pentsatuz estatus ofiziala eskatzen duten hizkuntzen zerrenda luze bat sortuko dela orain; hori ez da gertatuko.
|