2015
|
|
14 Baina zer sentituko ote dute arima hauek, hain on handirik gabe gera daitezkeela ikustean? Honek kontu handiagoz ibiltzera eta beren ahuleziatik indarrak ateratzera eramaten ditu,
|
beren
erruz, Jainkoari poz emateko ager dakiekeen ezer egin gabe ez uzteko. Zenbat eta mesede gehiago jaso Haren Maiestateagandik, orduan eta uzkurrago eta beldurtiago daude beren buruaz.
|
|
15 Bada, zer izango litzateke, ene alabak, dagoeneko behaztopa hauetatik aske daudenak gu bezala eta oso barrura gazteluko beste egoitza sekretuetara sartu garenak, geure erruz berriro irtengo bagina iskanbila hauen artera, gure bekatuengatik pertsona askok egiten duten bezala, Jainkoak mesedeak eginik,
|
beren
erruz ezerez honetara botatzen badituzte. Hemen kanpo aldetik aske gaude; Jaunak nahi beza barru aldetik ere hala egon gaitezela eta aska gaitzala Berak.
|
|
Guztiok diogu nahi dugula; baina Jaunak arima oso osoan berea izan dezan, ez da nahiko esatea, gazteari ere nahiko izan ez zitzaionez guztiz ona izan nahi ote zuen Jaunak galdetu zionean. Egoitza hauetaz hitz egiten hasi nintzenetik gogo gogoan dut; izan ere, horrelakoak gara bete betean, eta gehienetan hemendik datoz otoitzeko lehortasun handiak, beste arrazoi batzuk ere badira baina; eta ez ditut aipatzen arima on askok dituzten barruko proba batzuk, ezin jasanezkoak eta
|
beren
errurik gabe dituztenak; horietatik beti ateratzen du Jaunak irabazi handia, baita malenkonia eta beste gaixotasun batzuk dituztenengandik ere. Azken batean, gauza guztietan bereiz utzi behar ditugu Jainkoaren erabakiak.
|
|
Egia da, oraindik ez zituela aipaturiko ondorioak. Baina, zenbat izango diren Jaunak apostolutzarako dei egiten dienak, Judasi bezala, haiekin harremanetan jarriz, eta errege egiteko dei egiten die beste batzuei, Sauli bezala, eta gero
|
beren
erruz galdu egiten dira! Gero eta gehiago mereziz joan gaitezen eta hauek bezala gal ez gaitezen, ene ahizpak, izan dezakegun ziurtasuna obedientzia da eta Jainkoaren legetik ez okertzea; Jaunak halako mesedeak egiten dizkienentzat, esan nahi dut, eta baita gainerako guztientzat ere.
|
|
Santu izan nahi nuela zioten eta gauza berriak asmatzen nituela, orduan oraindik hein batean neure Erregela osoa betetzera, ezta etxean ziren moja oso on eta santuen mailara ere, iristen ez nintzelarik (eta ez dut uste sekula haien mailara iritsiko naizenik, Jainkoak bere ontasunez guztia bere aldetik egiten ez badu); alderantziz: ni gauza onak kendu eta onak ez ziren ohiturak ezartzekoa nintzen; behintzat ahal nuena egiten nuen ezartzen, eta txarrerako ahalmen handia nuen. Beraz, haiek
|
beren
errurik gabe egiten ninduten errudun. Ez diot mojak bakarrik zirenik; beste pertsona batzuk ere baziren.
|
|
Horregatik nintzen ni hain irudi zalea. Zorigaiztokoak
|
beren
erruz ondasun hau gal dezatenak! Jauna ez dutela maite dirudi, maite baldin balute, poztuko bailirateke haren irudia ikusteaz, hemen maite denarena ikusteaz poza hartzen den bezala.
|
|
9 Erlijioso bizitzari uko egiten diona, haragizko bekatuan erortzen dena, munduan balego heriotza zigorra lukeena, eta apalak izan nahi ez dutenak eta
|
beren
errua aitortu nahi ez dutenak, beude betiko kartzelan; bitarte horretan haiek beren pazientzia eta bihotz berritzea ongi erakutsirik, haiengatik otoitz egiten dutenek gomendaturik, ama priorearen oniritziaz eta bisitariaren bidez kartzelatik askatzea merezi ez badute. Eta kartzela horretan dagoena konturatuko da boza galdu duela, bai bozkatzeko bai bozkatua izateko, eta baita lekua ere; eta legezko ekintzetatik eta ofizio orotatik kanpo geratuko da.
|
|
Zer gauzatan erabil dezakegu hobeki eta bistarako atsegin handiagoz, hain maite gaituenarengan eta ondasun guztiak beregan dituenarengan baino? Zorigaiztokoak heretiko hauek,
|
beren
erruz galdu baitute pozbide hau, beste batzuekin batera.
|
|
4 Beste hauek apaltasunez ari dira,
|
beren
erruagatik izango ote den beldurrez, eta beti aurrerantz joateko arduraz. Besteak malkotan bustiak ikusi orduko eta beraiek ez dutela halakorik, uste dute Jainkoaren zerbitzuan oso atzeraturik daudela, eta, beharbada, askoz ere aurreratuagoak daude; izan ere, negarrak onak izan arren, ez dira denak ziurrak; eta apaltasuna eta hildura eta bihotzaren askatasuna eta beste bertuteak ziurragoak dira betiere.
|