|
Jan nuena kontuan izanda, kantitate txikia ez nuela aski izango atera zuten ondoriotzat; eta, jende oso argia izanik, beren upeltxo handienetariko bat altxatu zuten trebetasun handiz, gero biraka eraman nire eskurantz, eta estalkia kendu zioten; zurrutada batean edan nuen, ongi gauza erraza, ez baitzuen pinta erdi bat izango, eta Borgoñako ardo arinaren ahogustua zuen, baina askoz goxoagoa. Bigarren upelkada ekarri zidaten, eta, era
|
berean
edan ondoren, keinu egin nien gehiagoren eske, baina ez zeukaten besterik emateko. Nik gauza harrigarri horiek egin ondoren, oihuka hasi pozik eta nire bular gainean dantza egin zuten, hasieran bezalaxe hainbat aldiz Hekinah degul errepikatuz.
|
|
Gizonak bidea ireki zuen harresira zihoan eskailera batean estutzen zen jendetzaren artean, Utziozue pasatzen almuedanoari, eskatzen zuen, eta jendeak, anaitasunaren anaitasunez, pasatzen utzi eta irribarre egiten zuen, baina dena arrosa izan ez dadin, edo dena arrosak ez direlako, obra ona hondatu zuen mesfidati bat izan zen, aurpegia erakusteko kemenik ez zuela izan egia bada ere, baina atzeko lerroetatik bota zuen, Kontuz lotsagaldu horrekin, ez du bere txanda izan arte itxaron nahi, eta almuedanoa, ederki baitzekien hori ez zela egia, honela mintzatu zen ahotsa zetorren alderantz, Alak zigor zaitzala zure gaiztakeriagatik, eta Alak ongi hartu bide zuen oharra, nonbait, kalumniatzailea izango delako Lisboako setioan hilko den lehena, edozein kristau baino lehenago, eta honek asko erakusten du Goienekoaren haserrearen nolakoari buruz. ...au izan gizonari botarazi ziona, Hau da hau, zoragarria, ondoren azaldu zuena baizik, Almuedano, nire begiak emango nizkizuke ikusten ari naizena ikus zenezan, gurutzatuen armada ibaitik behera, ura leun eta dirdiratsu, ura baizik izan ezin daitekeen moduan, guztiz urdina, berau estaltzen duen zerua bezain, arraunak konpasean igo eta jaisten dira, itsasontziek behetik hegan egiten ari den eta aldi
|
berean
edaten ari den hegazti saldoa dirudite, hegaldatzen ari diren berrehun hegazti, galera, batel edo galeota izenekoak, eta beste hainbat izen gehiago ere, nik ezagutzen ez ditudanak, lehorrekoa bainaiz, eta ez itsasokoa, azkar asko dabiltza, arraunek eta mareak bultzatuta, mareagatik iratzarri dira horren goiz, eta badoaz, orain aurrekoek haizea sentitu bide dute, belak altxatzen ari baitira, beste... Inguruko guztiek txalotu zuten azken madarikazioa, denek almuedanoak izan ezik, eta ez ados ez zegoelako, baizik eta lehenago bete zuelako zegokion zaindari lana, mesfidati ausartaren zigorra eskatu zuenean, hain justu, eta itsusia baita, itsusia denez, anai arreben komunitatea otoitz egitera deitzeko ogibidea duena madarikazioka ibiltzea, egunean behin zigorra ezartzea nahikoa eta sobra da gizaki batentzat, Jainkoak berak ardura itzel horri betiko eutsiko ote dion ez dakiguna da.
|