Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 134

2000
‎—.. Gaur berean ari izan nauk erreportajea egiten hain ongi ezagutzen dugun autobideko lapur bandaz, eta joan den astetik ugaldean agertutako atsoaren istorioaren ondotik ere banabilek —ideiak eta gaiak elkarrekin nahasten ari nintzen, baina ez zuen axola. Xehetasunak geroko— Ttipiri txosten bat eskatu zioat, eta biharko agindu zidak.
2001
‎1. Ajuria Eneko itunetik Lizarrako adierazpenera egin den jauzia da edozein interpretaziorako gakoa. Ez dakit behar adina aztertu den, baina nire ustez Espainiako trantsizioak Estatutua eta Amejoramendua utzi zizkigunez geroztik, jauzi hau da gurean gertatu den gauzarik erabakigarriena, eta aldi berean ari da izaten itxaropen iturri eta arazo eragile.
2003
‎Leioako Unibertsitateko Zientzia Politikoen sailean dihardu liburu honen egileak. Iaz, Francisco Letamendia eta sail berean ari den Edurne Uriarte irakaslearen auzia askotan agertu zen hedabideetan zientzia politikorako katedraren oposizioa zela-eta. Gorabehera frankoren ostean Edurne Uriarteri eman zioten katedra.
‎Senari segika ibiltzen da gizakia gaztetan, baina behin adin batetik aurrera, sen hori menpean behar lukeela, pentsatu du. Alferrik, zeren eta aldi berean ari baitzaio hazten Luperenganako beste asmo bat. Zergatik ez, pentsatu du, zergatik ez erotu behingoz eta eten edo askatu bakar bizitza honetara makurtzen nauen oldarretik.
2004
‎Kontuan izan dezagun, chat sare asko elkarrekin konektatuak ez daudenez, hainbat saretatik sartzen diren erabiltzaileek ezin komunika dezaketela bata bestearekin, kanal berean ari badira ere.
‎Herritar ez diranen artean, aldiz, ez da kondaira obratzen, hartu emanik ez dagoelako. Herrikide ez diranen artean ez dago urruntasuna eta hotza baizik; ez dago deusik alkarrekiko, ez baitira mailla berean ari. Hizkuntza kideak mundu kide dira, mailla kide, ifernu kide nahi bada.
2005
‎Allikenetik etorria zen erloju altu dotorea, berean ari.
2006
‎Pentsamendu aldakuntzak eta euskararenak aldi berean ari ziren kimatzen gazteon buruetan. Gerrate oste hurbileko izotz harlosa zartatzen hasita zegoen, politikan, kulturan eta hizkuntzan.
2007
‎Askotan horrela izaten da; eta horrela egin izan dugu behin baino gehiagotan, oraingoan ez, ostera. Zuek, irakurleok, eta gu egileok, aldi berean ari gatzaizkio lan honi hurbiltzen. Ez zuek, ez guk, ez dakigu oraindik zein izango den gure lan honen ildoa.
‎Baina, garaian bestela irudi arren, ez zirengehiegi aldendu erromantizismo tradiziozale batetik erromantizismo existentzialista batera lerratu zirenean. Ondorioak, bai, guztiz bestelakoak izan ziren bainakezkagune berean ari ziren: autokategorizazioaren nagusitasun normatiboarenkontestuan, nola eutsi norberaren benetako izaerari.
‎Bien bitartean, euskal Erbeste kulturala berean ari da, Mexiko, Caracas edo Buenos Airestik. Iparraldea ere ez dago geldirik, eta iristen dira, tantaka bada ere, euskararen eta euskal kulturaren azalpen berriak, aldizkariak bezala liburuak ere.
‎Sakonagoa den zerbaitetaz ari gara, alegia, hizkuntzak gizakiaren giza garapenerako duen garrantziaz, eta zentzu honetan baita hark hezkuntzarako duen garrantziaz,[...] modu berean ari gara, baita, hizkuntzarako hezkuntzaz edota hizkuntzaren baitan gorderiko ahalmen guztien erabilera egoki eta erantzuleaz.104
‎Urtemugaren aitzakia zeukan, egia, baina, asmoa zuzena izanagatik, bidearen makurra ez zitzaion barkagarria iruditzen. Azalkeriaren eta irudikeriaren erresuman zegoen, eta Ainhoak eta konpainiak salatu nahi zuten zulo hartan berean ari zen jausten. Neurriz kanpoko gutiziaren mende, koipe merkearen putzuan zebilen belaunetaraino sarturik eta, nahiz damurik gabe, zaharraren bedeinkapena behar zuen bere burua engainatzeko.
2008
‎Esanguratsuki Azkuek bere ama, hau da herri tradizioa, aitortzen zuen iturri garrantzitsuenatako bat legez. Eta, Izkin­dean aipatzen zen beste autoritateetako batek, Mateo Zabalak, Astarloaren espekulazio abstraktuei kontrapuntu enpirikoa ematen zien, Bizkaiko euskal aditzaren deskribapen zehatza eskaintzean274 Halaber Azkuek aipatzen zuen Campionen gramatika, Bonaparteren datu bilketan oinarritzean, datuekiko errespetuaren zentzu berean ari zen. Ikerketa datu positiboetan funtsatzeko joera hori, Izkin­dean hastapen soilean bazegoen ere, Azkueren jarduera akademikoa gero eta nabariagoa markatuko zuen positibismoaren seinale argia zen.
‎Arlo kurrikularrean, berriz, den dena ez da formala. Ikasgela barruko jardueran, esaterako, ikasketa kooperatiboa bultzatzen denean, gelako jarduerak taldeetan burutu ostean irakaslearen aurrean azalpenak eman behar direnean, hortxe berean ari gara ikasleak jartzen formaltasun aldetik egoera desberdinetan. Demagun irakasleak ataza bat jarri duela gelan, talde txikitan burutzeko eta gero azalpenak emateko jendaurrean; ikasleek ataza edo arazo horri irtenbide bat emateko euren artean nahitaez hitz egin, eztabaidatu edo ados jarri dute; geroxeago ahoz bateratu diren iritzi horiek paperera eraman dituzte, eta azkenik, jendaurrean, gainerako ikaskideen eta irakaslearen aurrean azaldu dute lan taldean erabaki dutena.
‎Gorago esan bezala, Bolibarren eta Etxebarrin, bietan, belaunaldi bien artean gertatutako bariazioa berdina da. Beraz, esan daiteke erabat parekatuta dagoela herriotako hizkuntza bariazioa, bi herriak erritmo berean ari dira aldatzen.
‎Hala ere, pixka bat jaitsi dela ematen du, eta datorren asteburuan, lehen txandan aritu dute. Tiran, beste ordezkari galiziarra, berriz, bere berean ari da, astea joan eta astea etorri, urteko helburura gerturatzen: datorren denboraldian ere San Miguel ligan jarraitzea.
‎Liga berean ariko dira aurten ere Reala eta Eibar, baina ez dituzte helburu berberak. Aurrenekoen nahia Lehen Mailara igotzea da; bigarrengoen jomuga, berriz, Bigarren Mailan jarraitzea.
‎«Beti indar berarekin atera behar dugu zelaira, aurkaria nor den kontuan hartu gabe. Talde irabazle batek ez dio begiratzen aurkaria zein den, maila berean ari da beti». Hori lortzeko lana zein den argi du Caparrosek:
‎Inoiz hamalau zortzimilakoak igotzea lortuko balu, hori lortu duen lehen emakumezkoa litzateke Edurne Pasaban. Ahalegin berean ari dira beste bi mendizale: Gerlinde Kaltenbrunner austriarra (zortzi ditu igota) eta Nives Meroi italiarra (hamar igota ditu).
‎Badago mahai luze bat ere hamar bat afaldarrekin, denak harrak eta, itxura batera, negozio gizonak. Nor berean ari da, negozio gizonak solasean, bikote asko begiak plateretan dituztela eta isilik.
2009
‎Bera ere jolas berean ari da.
‎Harro zaudete, baina lotsatuta egon zenukete, esan zien amak, berak ere sinesten ez zituèn hitzetan? ez sinesten ez zituelako, odolaren eta bere sabelaren esanetara zegoelako baizik, aspaldian ez baitzituen seme alabak hain pozik eta hain bat eginik ikusi, guztiak ere norabide berean ariko balira bezala behingoz, senarra azken aldi hartan bere kasa bazebilkion ere, fabrika etxetzat hartuta, antza.
‎Aldi baterako laneko enpresa (ABLE) baten bidez kontratatzen diren langileek lanpostu berean ari diren plantillako langileen soldata eta osagarri berberak jasoko dituzte. Hala adierazten du Auzitegi Gorenak urtarrilaren 22an Lan arloko Salak emandako epai batek.
‎2005 urtearen amaieran, hezkuntza modalitate hori aukeratzen zuen kolektibo horren ehunekoa% 13koa zen; beraz, 2008 urtea itxi arte,% 92,5 igo zen hiru urtean soilik, CCC Ikasketa Zentroak ANCEDekin (Urrutiko Hezkuntzarako Ikastetxeen Elkarte Nazionala) lankidetzan egindako azterlan batek emandako datuen arabera. Ikasle atzerritarren %42k dio ikasturtea bere lanbidea hobetzeko egiten duela, eta %86k, berriz, urrunetik egiten duela, ordutegi malgutasun handiagoa izateko, %71 ikasturtea egiten den aldi berean ari baita lanean. Hauek dira kanpotarrek gehien matrikulatzen dituzten ikastaroak:
‎Kiroldegiaren barruan, berriz, ordenagailuari begira begira guztiak. Sei lagun gerrako joko berean ari dira jolasean, sarean, entzungailuak jantzita burua pantailatik altxatu ere egin gabe; ondoan, berriz, neska bat film bat ikusten dago ordenagailu eramangarri txiki txiki batean. Bakoitzak bere materiala ekarri du etxetik:
‎Honako hau hitz jokoa baino gehiago hits jokua (jukutria tamalgarria) den neurri berean ari da hitz jario politiko sozialista hedatzen gure artean, ene aburuz behintzat.
‎Ez litzateke batere harrigarria izango gaurko garailea bost klub horietako bat izatea. Gainera, txanda berean ariko dira haietako lau: Trintxerpe, Colindres, Deustua eta Mundaka.
‎–Ez zait batere gustatzen nola ari zareten, lainezak hartuta. Harro zaudete, baina lotsatuta egon zenukete –esan zien amak, berak ere sinesten ez zituèn hitzetan... ez sinesten ez zituelako, odolaren eta bere sabelaren esanetara zegoelako baizik, aspaldian ez baitzituen seme alabak hain pozik eta hain bat eginik ikusi, guztiak ere norabide berean ariko balira bezala behingoz... senarra azken aldi hartan bere kasa bazebilkion ere, fabrika etxetzat hartuta, antza.
‎Euskal idazle gehienak ere nik lantzen dudan esparru berean ari dira. Ez da, ordea, gure kontu hutsa:
2010
‎Igor Peñalva; EHUko Energia Nuklearra eta jariakinen Mekanika saileko irakasleak gauzak beste modu batera ikusten ditu. Gaur gaurkoz Energia Nuklearra kontrolpean dago ondo kudeatzen bada ia larehun eta berrogeita hamar zentral nuklear aldi berean ari dira lanean munduan eta ez da ezer pasatzen.
‎Gerra garaian gazte zirenen barne gatazkaren korapiloak modu es­tilizatuan ikusten ditut liburuan. Inoiz sakonago ere bai, hala nola, Teresari plazaren erdian ilea mozten dioteneko eszenaren dramatismoa islatzean, baina ez da maila berean ari beste une batzuetan. Agian ez zuen asmorik ere.
‎Andoni Egañak ere ez du posible ikusten bertsoa eta literatura aldi berean lantzerik. «Bietan aldi berean ari bazara, ordenagailutik plazara jauzia egitea askoz ere errazagoa dela esango nuke, alderantzizkoa baino. Esan nahi dut eguna nobela baten pasarte bat idazten igaro eta gauean bertso saio bat baldin baduzu, ez da hain zaila iluntzeko 8etan altxatu eta Alkizara joatea.
‎Hilaren 10ean lan merkatuaren erreformaren behin betiko testuari oniritzia eman zion Espainiako Kongresuak. Onartutakoaren arabera hiru urte enpresa berean ari den langilea finko egin du konpainiak. Bestalde, enpresa batean absentismo orokorra gutxienez %2, 5 izanen da, kaleratze objektiboak egin ahal izateko.
‎Ni eta hire ‘ni ttipia’, elkarrekin lan berean ari gaitun.
‎Ines Etxeberriak laburbildu du Pasai Donibanen egungo giroa zein den: Orain liga berean ari garela lehia dago berriro San Juan eta San Pedroren artean. Baina bada errekuperatu dugun beste gauza bat, are garrantzitsuagoa:
2011
‎2009an kaleratu zuen Balm in Gilead, orain arteko azken diskoa. Leku eta ziklo berean ariko dira haren aurretik Jack Bruce (urriaren 12a) eta Fairport Convention folk rock talde ingeles mitikoa (azaroaren 2an), eta ondotik, John Cale (abenduaren 19an). Bruce 60ko hamarkadan arrakasta lortu zuen Cream talde ingeleseko baxu jotzailea izan zen.
‎Kafe Antzokian ariko da urriaren 14an The Lowlifes taldea lagun hartuta. Oholtza berean ariko da urteak joan urteak etorri post rockaren etiketa xahutuari leial zaion Mogwai talde eskoziarra (urriaren 25ean) eta rockabilly berritua dakarren Kitty, Daisy & Lewis ingelesa (urriaren 2an). Hardcore Will Never Die, But You Will (Hardcorea ez da inoiz hilko, baina zu bai) izenburu gordineko diskoa kaleratu berria aurkeztuko du Glasgoweko taldeak, eta Smoking in Heaven aurten kaleratua, ibilbideko bigarrena?
‎Etzi, berriz, KLEM KURAIA Musika Elektro Akustikoko Laborategiko kideen txanda izango da. Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko Club aretoan ariko dira, 20: 00etan.Urriaren 4an Alfonso Gomez gasteiztarrak piano errezitaldia eskainiko du Bilboko Campos antzokian, eta leku berean ariko da Sigma Project haize laukotea bi egun geroago.Gasteizen, urrian, Jesus Guridi musika eskolako auditoriumean izango dira emanaldiak: Bortz soka boskotearena urriaren 18an, eta Ensemble Kuraiarena 20an.Iruñean, berriz, Bertrand Chavarriaren eskutik gitarra errezitaldia izango da urriaren 25ean, eta Musikusvierena hurrengo egunean, biak Civicanen.
‎" orotarako nazio hizkuntza" izatera iritsitako mintzairak orotarako izateari uzten hasi dira han, estatu esparru propioan alegia. horrelako hainbat hiztunelkartek ez du aski bere hizkuntzarekin, hiztun elkarte horren adierazbehar guztiak asetzeko. hizkuntza osagarri batez (gero eta maizago ingelesaz) baliatzen dira halakoak, gogoz edo ezinbestean. herbeheretan eta eskandinavia osoan, baita erdi europan ere, additional language izaera eskuratua du ingelesak dagoeneko15 eta, leku jakinetan, belaunez belaun berresten (are indartzen) ari da. Aldi berean ari dira azken diglosia apurrak nonahi galtzen eta diglosia molde berrien printzak han hemen abiatzen. Aldi bereko fenomenoak dira eta, bistan denez, bata (bigarrena) bestea baino berriago dugu16 elebakartasun territorial osabetezkoaren eredu hartatik urruntzen hasi da beraz europako hainbat herrialde, azken hamarkadotan. horiek baino herrialde handi bateratuagoak ere, beste erritmoz eta beste garantia bermez, dibertsifikazio bidean barrena abiatu dira. konpartimentazio soziofuntzional berrien bidetik ere badoa hortaz europa, ez 1800eko ereduaren garapen hutsetik.
‎Mutilak arren ez hiltzeko eskatu zion aitonari. Bat batean, aitona ohartu zen mutila bere adiskide Kurten hizkuntza berean ari zitzaiola.
‎Konpartimentu guztietan aldi berean ari da materiala prozesatzen.
‎Diputazioko Ogasun Sailak adierazi digunez, ostera, Aldundiak apenas du aurrezkirik. Diotenez, udalen tamaina berean ari dira pairatzen diru sarrera murrizketa eta une honetan, diote, ezinezkoa da itzulketa hori sozialistek planteatzen duten eran egitea. Aldundia Udalen egoera berean dagoelako ezin da itzulketa epea luzatu.
2012
‎«Abertzaleek hobe dute engaiamenduak hartuko dituen ni bezalako diputatu bat eta ez Alderdi Sozialistako jakobinismo gogorra», Lassalleren hitzetan. Maitia ere ariketa berean ari da: «EH Bai ezkerreko alderdia da, eta, lehen itzulian hautu abertzalea egin duten bezala, espero dut bigarren itzulian ezkerraren hautua eginen dutela.
‎Eta begirada horretan asko irakur daiteke, saminaz, amodioaz, bizitzaren finitudeaz, eternitateaz. Eternitatearen aurrean daukagun uste erratuaz, gero, beti gero irudikatzen dugun une berean ari baita gertatzen bere handitasun osoa. Eternitatea une honetan ari da gertatzen, zu, irakurle, edozer egiten ari zarelarik ere; agian liburu hau irakurtzen ari zara porru patatak zaintzen dituzun bitartean.
‎Aliziaren aita ezdeus eta edozer gauza egiteko ezgai sentitzen da; dagoeneko ez du interesik lehen oso gustuko zituen jarduerekiko, eta ez du disfrutatzen ez musean aritzen, ez eta liburutegian egunkaria irakurtzen ere. Beti gauza berean ari da pentsatzen, eta bizi ahal izateko makina baten mende dagoela eta ezin duela ezer egin dio: –hemodialisi zentrora itzultzera behartuta beti?.
‎Elikadura kateko edozein erakundek bete beharreko baldintzak. Lan berean ari dira lanean Munduko Merkataritza Erakundea eta Codex Alimentarius Batzordea. Arrainaren nazioarteko merkataritza nazioko eta eskualdeko araudiek kontrolatzen dute, eta herrialde batetik bestera arrantza produktuak sartzen eta ateratzen diren ikuskapenetan oinarritzen dira.
‎Bada beste datu bat ere kontu horren inguruan: Uruguairen aurka jokatu genuenean, gure hamaikakoan lau jokalari bakarrik zeuden altueran jokatzen dutenak sarri, eta beste zazpiak gainontzekoen neurri berean ari dira jokatzen.Bolivian galtzen dutenen aitzakia al da altuerarena. Izan daiteke. Ez dut ukatuko badituela bere gauzak altueran jokatzeak, baina 40 gradutan eta egundoko hezetasunarekin jokatzen denean edonon, inor ez da kexatzen.
2013
‎Zorigaitzez, autoedizioak ditu ezagutzen dizkiogun liburuak, eta Iruñea, Lizarra, Erriberri, Tafalla, Barasoain, Puiu eta Gareseko zenbait baizik ez ditu jarriak salgai. Zortzi urte dira aldizkari honen orrialdeetan azaldu zenetik, artean 1800 urtean Artaxoako gazteak euskaraz mintzo zirela erranez, eta ildo berean ari da lanean. " Nafarroako gezurrezko historia ari zaizkigu kontatzen.
‎Hizkuntza eta teknologia izeneko negozio unitatean adibidez, Elhuyar Fundazioko eta Elekako jendea dago. Enpresa desberdinetakoak izan arren, sail berean ari dira lanean elkarrekin. Etorkizunera begira egokiena den antolamendua egin dugu.
‎Alegia, Guggenheim baino txikiagoak gu geu ginen. Gure antzezlanean, porrotari gaina hartzeko xedez antzezlan bat prestatzen ari diren lau pertsonaia daude, eta era berean ari ginen gu gure porrotei gaina hartzeko helburuz antzezlan bat prestatzen. Fikziozko planoetako bat errealitatearekin ezkontzen zen.
‎eta hartarako dutela arbitro bat, ibiliaren eta denboraren berri ematen diena. Bada, biak norabide berean ari badira indar bertsuarekin, txalupa zuzen joango da, eta senar emazteek behar bezala beteko dute helburua: hauek hamar minututan beteko dute, horiek ordu erdian eta haiek ordubetean?; aurkako norabidean ari badira, ordea, berehala hasiko dira sesioan, baita arraunak uretatik atera eta bata bestearen burua apurtzen ahalegindu ere.
‎Hurbilen dauden ikusleek gauza bera egin dute, istant bat geroago, zalapartan. Demonio saldo bati so eginen lioketen gisa berean ari zaizkie, denak, kutxa irekia ikusarazten ari den liburu eta paperei.
‎Berez harrigarria zen ihardespena. Are harrigarriagoa, emaztekia nire hizkuntza berean ari baitzen, non eta Auvernian. Berotasun hezea nire bisaiara itzuli zen.
‎Lana izateak bizimodua lagun zezakeen, baina baita bizia arriskuan ezarri ere. Gutxi ziren lantegi berean ari ziren iheslariak; gehienak sakabanaturik ari ziren. Gainera, gutxiago ziren oraindik autoa zeukatenak.
‎Jo dezagun ibilbide jakin bat egin behar dutela luzaroan... ordubetean, esate baterako... eta hartarako dutela arbitro bat, ibiliaren eta denboraren berri ematen diena. Bada, biak norabide berean ari badira indar bertsuarekin, txalupa zuzen joango da, eta senar emazteek behar bezala beteko dute helburua: hauek hamar minututan beteko dute, horiek ordu erdian eta haiek ordubetean...; aurkako norabidean ari badira, ordea, berehala hasiko dira sesioan, baita arraunak uretatik atera eta bata bestearen burua apurtzen ahalegindu ere.
2014
‎Bestetik, azken urteotan Julian Barrenetxeako batzarkide izan den Aizpea Ibarbiak esan duenez, eurekin ez da inor bildu, eta lokala ere ez dute ikusi. " Badakigu banda eta geu lokal berean ariko garela", esan du, baina hori noiz izango den ez dago argi: " Irailerako esan ziguten lehenik, eta urte amaierarako diote orain".
‎Batean, BBCren kanal berri bat sortzeko estrategia landuko dugu; bestean, internet bidezko telebistaren geroa aztertuko dugu… Nik, proposamen finantzari eta estrategikoak kudeatzen ditut, eta zuzendaritzari aurkezten dizkiot: kostua, audientzian izango duen eragina, merkatu berean ari diren lehiakideen lanarekiko inpaktua, teknologia berriei dagokienez zein posiziotan dagoen, beste zenbait telebistarekin koalizioa egin ez egin… Aurrera begirako lana beti.
‎Esaterako iaz, bi hiru astetan Ibarrako Gaztetxean, Donostiako Kursaalen eta Hellfest en (Europako metal, punk eta hard core jaialdi handienetakoan) jo genuen. Bira berean ari ginen, kontzertuek ez zuten elkarrekin zerikusirik izan, hiru kantu zerrendak oso ezberdinak izan ziren, baina ez zen ezer pasa. Arriskua musikaren misterioaren parte da.
‎Erregional mailan 4 multzoan ariko da Altsasu, Etxarrirekin eta beste 16 talderekin batera. Talde gehienak maila berean ariko direla uste du altsasuarrak, paretsu, eta, akaso, guztien gainetik San Jorge ikusten du. Bi talde berri ariko dira, Salesianos eta Mendillorri, eta Ultzamaren maila jaitsiko dela uste du.
‎" Eskolan diotena egia duk. Bibliak diona ere bai baina ez dituk eremu berean ari. Biblia sinboloen munduan ari duk beste espazio batean..." Ez nuen dena ulertu baina euskaltasunaren adierazpenetan ezarri ninduela orain segur naiz.
‎Bertsolaritzan, antzerkian, berriagoak dira kezkak. Orain berean ari diren eztabaidak dira. Bertsolaritzak behar zuen toki hetsia gai jarriek segurtatu dute luzaz, erreferentzia bera izan zedin entzule eta bertsolarien artean.
‎Non topatu behar du orain gizaki hipermodernoak zoriontasuna? Ezinegona baretzen zuten kontsumo gaiak edo kontsumismoa bera urruntzen den neurri berean ari da gizaki hipermodernoa hondoratzen larriminean, berriz ere. Krisia dugu ate joka.
‎Azaoak egiteari lotuak dira ogi soroetan: Jeannette alaba gazteenak euskarriak hedatzen ditu, Dominikak atxikitzen ditu azaoak, eta Xalbatek ezartzen dizkie lastozko estekagailuak; Xemartin eta Paskal bi anaia gazteak lan berean ari, zaluago. Xalbador, arrasteluarekin.
2015
‎Flamenkoan, berriz, bada jarrera bat, badira zenbait lege, baina bailaor etan bakoitzak bere energia du, eta horrek asko janzten du flamenkoa. Balet klasikoa ikusi, eta emanaldi guztiak antzeko xamarrak irudituko zaizkizu, lehenengo dantzariak gorabehera, gisa berean ariko baitira. Flamenkoan ez da horrelakorik.
‎Normaltzen hasiak direla dirudi. Eta infernuaren berotasunetik urruntzen ari diren neurri berean ari dira hobetzen euren ekarpena. Konfiantza da futbolean arrakasta izateko giltzetako bat, eta Athleticeko jokalariek berreskuratu egin dute autoestimua.
‎Aldameneko gizonak zabalik du liburua esku artean, hara luzatua du begirada, baina lerro berean ari da, aurrera eta atzera, lerroz igaro ezinik, burua beste nonbait duela: –Baina, ez ote gara gu ere Norbait irakurtzen ari den Liburua??
‎Subjektu eta objektu terminoak atzean utzirik, aktore eta aktante hitzak darabiltza, nabarmendu nahi duelako agentzia (eragintza esan genezake), ez dela gizakien gaitasuna, ez dela gauzen edo tresnen edo animalien gaitasuna, agentzia eta aktore izateko ahalmena harremanean sortzen dela. Harreman horretan ari diren guztiak eragile (actant) ari dira, aldi berean ari dira eragintza eragozten eta ahalbidetzen, zeren eta harreman horretan elkarri eraginez sortzen ari den eragintzan balio bat edo beste, gaitasun bat edo beste, hartzen duten: horretarako balio dute, edo ez.
‎Egia da ez dela inor guztiz hartzailea, ezta guztiz egilea ere, jarduteko posizio erlatiboak dira, nora jo da kontua. Eta egia da, bestalde, jardun berean ari diren guztiek ez dutela ez egiletasun bera erdiesten, ezta horren beharra berdin sentitzen ere. Autoretza, botere mota denez, banatuta aurkitu ohi dugu eta ez, hain zehatz ere, guztien artean hainbanaturik.
‎Franck Berterretche ari zen Iribarren usaiako laguna kolpatua izanez. Baigorriarrek aise irabazi dute partida hau, Berterretche k kintze ainitz egin baitu aitzinean, postu berean ari zen Etcheverria Noizbait eko pilotariak, eskuko minak trabatua, ez zezakeen usaiako jokoa egin.
2016
‎Maila berean ari den Cecilia Kebab Lasarte Ostadarrek ezin izan zuen punturik ekarri bueltan Tolosatik. Iurre Tabernarekin neurtu zituen indarrak, eta 5 galdu zuen.
‎Baiona eta Maule Euskadi dira: Enbata, Jazar, Ezker Berri eta EHAS gure borroka berean ari dira;. Seaska, ikastola elkartea eta Etxamendi Larralde kantariak, gure anaia bizkiak dira(...) Iparraldea bihotz muinean daraman mogimendua, nekez lerra baitaiteke sozial inperialismora.
‎Sektore berean ari izanik, maiz elkarren lehiakide ere bihurtzen dira euskalgintzako eragileak. «Lehia beti dago antzeko gauzak egiten dituztenen artean.
‎Orai arte progresista zen hizkuntza guziek gaitasun berak zituztela erratea, hiztunak zuela irekidura sortzen. Hola segituz sorgin ehiza hasiko da fite, ez bada egina, eta sinonimoen amalgaman onddo onddoan, euskara, faxista, hertsi, denak dantza berean ariko zaizkigu. Hezkunde Nazionalean, dudarik ez, irekia eta frantses sinonimo dira.
‎SGA informazioa jasotzen ari da orain. Horrekin, sektore berean ari diren enpresen arteko lankidetza sustatu nahi da. Horrek merkatuak zabaldu eta ekoizpena handitzeko aukera emanen duela uste dute SGAn.
‎Aurreko belaunaldien ahalegin eta lanari esker, gaur egun Euskal Herri osoan (zazpi lurraldeez ari gara) demokrazia gehiago eskatzen ari garen herritarrak gara nagusi. Gaur egun, hiru eremu administratiboetan herritarrok aldi berean ari gara demokrazia gehiago eskatzen eta demokrazia ariketak egiten; bakoitza bere erritmoan eta bere berezitasunekin, baina denon artean erabakia gure esku izateko baldintzak sortzen ari gara. Horregatik, hemendik eta handik ari gara esaten ‘erabakiaren aroan’ bizi garela.
2017
‎hots, bi arima, zintzoki beti fede bat berean ari.
‎28). Komunitate zientifiko hori aldi berean ari zen eratzen, politika horien bitartez. Mende berrirako zientzia eta teknologia planen ondorioz erreformak egin ziren nekazaritzan, arrantzan, osasunean, garraioan eta ingurumenean (ZTPB, 2002:
‎Komunitate politikoen barne konplexutasuna modu esponentzialean handitu da, ongizate estatua garatu ahala. Ondorioz, estatuaren eta komunitatearen arteko harremana ere konplexuagoa da orain; komunitate politikoak gero eta integratuagoak dira, eta estatuaren funtzioak ere maila berean ari dira ugaritzen. Aldaketa horien aurrean, zenbaitek aldarrikatu dute subiranotasuna desagertu litzatekeela, adibidez kosmopolitarrek; beste batzuek, ordea, adibidez demokrata erradikalek, uste dute soberania inoiz baino premiazkoagoa dela orain, konplexutasun horren ondorioz; izan ere, subiranotasunaren zeregina baita komunitatearen eta estatuaren arteko harremana artikulatzea, hartara, biak izan daitezen gobernatzeko eta gobernatuak izateko gai, elkarri balegozkio bezala, nahiz eta ezberdinak izan (Hinsley, 1986).
‎Azkenean, Krisek eta biok berdinduak genituen gure urratsak. Lastertasun berean ari ginen, talde bereko ahate ibiltari, tarte txiki beti berdinak bereizita. Ixa aspaldi desagertua zen, lepoaren beste aldera.
‎Denboran izan da 60 gatz egiletaraino Añanan, gaur 10 dira (orotara 40 langile, bisita gidari, bulegoetako langile eta komertzialak barne). Bi mila urte huntan molde berean ari dira lanean gatz egileak, inguruko material naturalak erabiliz, egurra, harria eta buztina, molde guziz ekologikoa (Erromanoen garaia aitzin, haatik, suak egiten omen zituzten gatza errekuperatzeko). XX. mendean, errentagarritasunaren izenean, munduko gatz egileen artean konkurrentzia edo lehia arras bizkorra zelakoz, sartu zituzten zimenta bezalako materialak, ez naturalak eta ez iraunkorrak, bainan aski laster ohartu ziren ustiapen guzia hankaz gora zoala, on baino kalte gehiago ekarriz.
‎CHASCOMUS, ARGENTINA. Argentinako Chascomus herrian hasiko dugu urteko lehenengo oharra, Buenos Aires probintziako herri hau aste huntan berean ari baita egiten bere 2017ko Udaleku (ez ahantzi urtarrilean Argentinan uda sasoinean direla). Helduden astean emanen dugu berri zehatzago, baina antolatzaileek aitzinatua dakote HERRIAri 50 bat presuna direla etorriak Chascomusera Argentina osotik, eta heiekin bat Argentina eta Euskal Herriko begirale eta instruktoreak ukanen dituztela.
‎Bainan itsaslari hau zinezko bretoina, ez bide da hain aise lotsatzen diren hoitarik. Kemen handi baten jabe, 39 urte, bi haur, bere herriko eskola librotik ibilia, gero injeniur maila ardietsia eta aspalditik itsasgintzari errotik emana (hemen baitugu ere, artetik erranik, Amaiur Alfaro bat sail berean ari dena). Ongi etorri handia egin diote ainitz ta ainitz jendek, Bretainiaren fiertatea ongi nabari zela hor denetan.
2018
‎Arazo horri irtenbidea jarri nahian, duela urte batzuk elkarlanean hasi ziren Eusko Jaurlaritza, foru aldundia, udalak eta osasun eta hezkuntza arloko zenbait eragile, eta elkarlan horren emaitza da Mugiment, sedentarismoaren kontra borrokatzeko eta herritarren artean jarduera fisikoa sustatzeko proiektua. Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako egindako proiektua da Mugiment, eta hiru herrialdeetan aldi berean ari dira garatzen, tokian tokiko ezaugarrietara egokituta.
‎Mundu osoa gisa berean ari baldin bada, zer ondarkin, zabor, zakar meta denen artean! Baina beste aldera jokatuz, bakoitzak indarño bat eginez, zer kanbioa genukeen bizitzaren alde!
‎Horregatik, gaua baino ilunagoa den belztasunean barrena estropezuka jarraitu du, atsedenik gabe, atzera begira. Amesgaizto batean bezala, behin eta berriro leku berean ari dela iruditu zaio hala ere sarritan, dagoen lekutik atera ezinik. Betirako izango dela pentsatzera iritsi da.
‎Neskak bakoitza berean ari dira: gauzak jasotzen, musika entzuten, irakurtzen?
‎Izan ere, aljamia idazketa, arabiar grafia erabiliz beste hizkuntza bat idaztea da, hots, gaztelania, mozarabiera, portuges edo ladinozko testuak idazketa arabiarrez ematea. Argiro esaten du Arestik ez dela Cervantesen edo Unamunoren hizkuntza berean ari, haiek euskaldunak eta euskara gutxietsi baitzituzten mintzamolde traketsa zelakoan, eta aljamiarekin iradokitako Islamaren menpeko kristau herrien egoeraren hari beretik, Al aba (Araba?) eta Al quile(?) terminoak ere integratzen ditu poema berean, hizkuntza ez gaztelaniazko horretan, hizkera ezkutuko batean, idazten duela iradokiz. Caro Barojak (2000:
2019
‎Sistema horren bidez, Glovok langileak sailkatzen ditu. Puntuazioaren arabera bakoitzak astero zenbat orduz lan egin dezakeen erabakitzen da, baita txanda berean ari direnen artean eskaerak esleitzeko probabilitatea ere. Beste hitzez esanda, askok ordu gehiagoz lan egin nahi badute ere, ezin dute.
‎" Askotan pentsatu izan dut zer gertatuko zen altxatu eta ordez ohean gelditu banintz. Ohean gelditu izan banintz, da elkarrekin lo egingo genuela, ni ertz batetik ateratzen ari nintzen momentu berean ari baitzen bera bestetik sartzen. Ni egonagatik ere, sartzeko asmoa zuela, alegia, eta geratu egingo zen, eta nork daki deskuidoan ez ote genuen baten belaunburua bestearen izterrarekin ukituko, edo izterra ipurmasailarekin...
‎Ingeteamek pabiloia eta orubea erosi zituen sei milioi euroko inbertsio batekin.Eta langileak? Bada General Electricek kaleraturiko hamar lantegi berean ari dira, eta beste bost, Ingeteamek Beasainen duen lantegian. Beste hainbatek euren kasa lortu zuten lana.
‎egokitzea, bariazioa eta alterazioa. Prozesuhauek era berean ari dira beti lanean giro jakin batetan, baina batak bestea eragiteko gaitasuna aldakorra da girobetetik bestera, giro batzuk eraldatze hau hobeto onartzen dutelarik, inprobisazioa etabariazioa hobeto onartuz. Testuinguruaren irekidura edo itxidura handiago edo txikiago baten kontua da hau, edobeste era batera esanda, giza jardueren bizi indarra integratu, areagotu edo neutralizatzeko giroak duen gaitasunerlatiboa.
‎Hamar bat egun gehiago joan ziren. Kosmek eta biok erabaki genuen amaitutzat ematea Isabel Pomaresen eta Ricardo Encinasen segimendua kasua, beharrezko txostena bete genuen, eta, nork bere aldetik, ofizialki ez baikenuen jakin behar kasu berean ari ginela lanean, eskura entregatu zion txosten osoa don Arturori.
2020
‎Judith Butlerrek dio zaurgarritasunaren irakurketa positibo horrek egituratzen dituela borrokak eta, azken finean erresistentzia zaurgarritasun horren mobilizazioa baita. Erresistentzian zu bakarrik baldin bazaude ideologikoki kontra egin dezakezu agian, baina era berean ari zara indibidualismoa elikatzen. Eta niri hori gertatu zitzaidan:
‎Aitzakia baino testuingurua ematen dio idazleari, nola esan, jaisteko plano pertsonalera, moralera, giza-emeak erretratatzen ditu beren minean. " Hagina" antologatuak, kasurako, gatazka politikoa du atzean, biolentzia politikoa nahiago bada, baina era berean ari da haur izateari utzi dion haur batez, arrebarekin, aitarekin, lagunarekin dituen, han eta hemen antzera diren kontuez. Bada esportatzeko nagusiki euskal gatazkaren gaia dugula defendatzen duenik.
‎Honako hau hitz jokoa baino gehiago joku hits (jukutria tamalgarria) den neurri berean ari da hitz jario politikoki zuzena hedatzen gure artean, ene aburuz behintzat.
‎Kamara geldoan egin dugu logelarako bidea. ...eta atzeraka erori naiz, zoluan dut ipurdia eta arropak burua estaltzen dit, barregarri nago, galtza estuak eranztean sortzen den asotsa aditu dut, nik oraindik jantziak ditut nireak, biluztu naizenerako Idoia izaren azpian da, bizkarra ematen dit, ez diot ezker besoa sumatzen, eskua txorian du, hurbildu natzaio, elkarren ondoan gara, bere ipur masailean habiatu da nire txolarrea, ez gara erritmo berean ari, hasperenka hasi da, sexu atseginean ere norberak bere burua du hobekien ezagutzen. Aiduru da lo gozoa.
‎Orain, COVID lanean dabiltzan ikertzaileak elkarrizketatzen ari da: Ikaragarria da, gertatzen ari den une berean ari direlako ikertzen, dio, grinatsu. Nabari zaio bi alderdiak maite dituela, beraz:
‎Eta erakunde batzuk hala jokatzen ari dira COVID kontrako borrokan. Moderna ekoizlearen txertoa aldi berean ari dira probatzen animalietan eta gizakietan. Proba klinikoen lehen fasea hasi dute, ikusteko ea kaltegarria den eta ea gorputzak antigenoen aurrean erreakzionatzen duen; hau da, ea antigorputzak sortzen dituen.
‎Eta baita kapitalismoaren kontrako beso armatu asko ere, ezinbestekoak izateari utzi eta ekidinezinak izaten hasten direnean, dinamika armatuak hasierako helburuen etika iraultzailetik urruntzen dituenean. Haren kontra egin nahian, kapitalismoaren logika berean ari direlako”.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia