Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 27

2000
‎Hantxe zegoen, bai, Pedro Huizi, koadro bat pintatzen, ohol tipi errektangular haren gainean, zeina baitzuen astokoan ipinia, eta bere zorro harekin, nondik atera baitzituen pintatzeko behar zituen tresnak. Eta aulkitxo bat zuen koadroaren aitzinean, eta orain zutik jartzen zen, eta orain aulkitxoan esertzen zen, atsedenik gabe.
‎Istant bat gabe hilerriko lau langileek —" bat, bi, hiru!" — horma hilobiraino goititu zuten kolpe batean. Ezpata bere zorroan bezain garbi egokitu zen zulo angeluzuzenean. Orgatilaren beheko apaletik ontzi bete porlana eta paleta aterata, sarrera zigilatzeari ekin zioten.
2004
‎Diannek bere zorroa ireki eta argazki sorta bat atera zuen.
‎Diannek, bitartean, behin eta berriro irakurri zuen Mireiaren mezua. Gero, Josebak ez zuela ikusten ziurtatu ondoren, CD bat atera zuen bere zorrotik. Froga batzuk egin nahi zituen.
2011
‎Izan ere, zakutoan aurkituriko beste zerbaitek dena ahantzarazi zion: mutil hark billete mordo handi bat zeraman bere zorroan.
2012
‎Enperadoreak inbentario hau irakurri zuenean, gauzak entregatzeko agindu zidan. Lehenengo, zimitarra eskatu zuen, bere zorro eta guzti kendu nuena. Bitartean, (orduan berarekin zeuden) gudaroste aukerakoenetariko hiru mila soldaduk halako tarte batera ingura nintzatela agindu zuen, uztaiak eta geziak prest, botatzeko; baina ez nintzen hartaz ohartu, Maiestateagan ezarriak bainituen begiak.
2013
‎Berak ez dit jaramonik egin, ohitua dago nonbait gisako esaldiak behin eta berriz entzuten. Berak gonak probatzen jarraitu du, eta bat eranzten zuen bakoitzean Venus bat jaiotzen zela iruditzen zitzaidan itsasoko uretatik edo krisalida bat bere zorrotik, krisalida baten prozesua zein den oso garbi ez nuen arren.
‎Eskuizkribua bere zorroan sartuta, Agerrek mahai gainean finkatu ditu begiak. Hura ere paperez beterik dago, eta paperen ondoan tintontzia, luma jadanik kamustuak eta batez ere kandela kondoak.
‎Orduan Janek gutuna bere zorrotik atera, eta Elizabethi eman zion. Hona edukiak:
‎–Izan ere, amaiera zoriontsu hau, erantsi zuen?, neurri handi batean haren ontasunari atxiki behar diogu. Bete betean gaude osabak bere zorroa hustu duela Wickham jaunari diruz lagundu ahal izateko.
‎Bennet jaunak ez zuen sekula pentsatu, Wickham bere alabarekin ezkontzera behartu ahal izanez gero, ezkontza horrek hain enbarazu gutxi egingo zionik. Eman ziren 100 libra horiekin apenas galduko zuen 10 libra urtean; izan ere, alabaren mantenuari eta bere zorrorako diruari, amaren eskuetatik Lydiarengana eten barik heltzen ziren diruzko opariak gehituz gero, alabaren gastuak oso gutxitan egoten ziren kopuru horren azpitik.
2015
‎«Farozainentzako zorroak», esan zuen. Zutitu eta brankan geratu zen, zuzen eta garai, pentsatu zuen Jamesek, «Ez dago Jainkorik» esanez bezala, eta Camek pentsatu zuen jauzi egingo zuela espaziora, eta biak zutitu ziren atzetik segitzeko aitak salto egin zuenean, gizon gazte batek bezain arin, bere zorroari eusten, haitzaren gainera.
‎Oraintxe sartu da Martin tabernara, bere zorro beltza lepotik zintzilik eta ile itsusi batzuk kokotsean nabarmentzen zaizkiola.
2016
‎Flai fl ai fl ai zerutik behera jaitsi eta, erraldoi guztiak lo sakonean daudela, ttak! ttak!, eskutitzak jasotzen ditu bere zorro gorrian. Gero, berriro ere zerura egiten du.
‎Hiru emakumeak handik mobilizatzea lortu zuenean, parkerantz abiatu zirenean ez bezala, Irati eta Helena aurretik joan ziren hizketan itzuleran, eta Joseba atzetik, Vanessa eskutik helduta eta ia arrastaka. Presarik gabe joan ziren hurbiltzen kotxera eta, aparkalekura jaisteko arrapala txikian zeudenean, Helena apur batez isildu zen, bere zorroan giltzak bilatzeko. Une horretan Iratik atzera begiratu zuen, Josebarenganantz, eta irribarre egin zion, bat batean han zegoela gogoratu balu bezala.
2017
‎Uneren batean konturatuko zen ikusten ari zen horretatik zuela ezerk babestu. Izterren gainean jarri zuen bere zorro handia. Besoekin inguratu zuen, besarkatu, benetan nahi zuena zorroaren barruan sartzea bazen ere.
‎Eskolan umeek zereginak bukatu eta haurrez bete zen kalea, beren etxeetarako bidean, bakarrik, binaka, taldeka. Han nonbait ibiliko zen anaia, bere zorroarekin, zeinen barruan argazki kamera eta liburua zeramatzan. Asko ere ez zuen paseatuko, dena den, hiria, bere zentroa behintzat, laster ikustea baitzegoen, eta ez nuen uste anaia inolako museotan sartuko zenik, ez ni gabe behintzat, eta nekatuta zetorrela esan du...
2018
‎Bost minutu haietan Txetxu Urrutik eta Mariasun Larretxeak ez zioten hitzik esan elkarri. Abokatuak bere zorroa antolatu eta begirakune esanguratsuak trukatu zituen Jokin Antxorena fiskalarekin. Rakel Astorkiza Aldundiaren abokatuak txantxa antzean ziharduen Karmelo Mendia epailearekin.
2019
‎Gitarraren zorroan barreiatutako txanpon ugariak eta billeteren bat bildu eta poltsikoan sartu ditu Antonek, nire begiradapean; gero, gitarra bere zorroan sartu eta noriarantz jo dugu biok, hitzik egin gabe. Ez dakit zer pentsatzen joango zen bera.
‎Ordurako lortua zuen kontu handiz eta apurka Imanolen entsalada monokromatikoak kolorez saboteatzea. Lortua zuen Imanolek bere zorroa ohearen gainean ez uztea, edo harraskara ezer ez botatzea, ezta ustez onak diren kafe kondarrak ere, ziur zegoen hori asmakeria hutsa zela?. Eta ordainetan berak saiakera egiten zuen arrainontzira ohitzeko, arrainontzia zegoen zulo inozora, hari begiratzen zioten sofa are inozoagoetara.
‎Gaurtik aurrera oker horren kontu eske etorriko zaion unearen zain biziko da, goiz edo berandu gertatuko da, baina ezinbestez gertatu egingo da, agian egile haserrea bera izango da, edo kritikari ironiko eta gupidagabea, edo argitaletxeari gutuna egiten dion irakurle artatsua, edo, agian bihar bertan, Costa, proben bila datorrenean, berbera etortzeko gauza da, bai horixe, aire heroiko eta sakrifikatuarekin, Nik neuk etorri behar izan dut, hobe izaten da beti nork bere eginbeharra dena baino gehiago egitea. Eta Costak probak gainetik irakurtzeko gogoa badu bere zorroan sartu baino lehen, une hartan gezurrak zikindu duen orriak bere begien aurrean jauzi egiten badu, laugarrenak diren proba horietan hitz berri bat agertzeak asaldatzen badu, irakurtzeko lana hartzen badu eta orain idatzirik dagoena zer den ulertzera iristen bada, mundua, orduantxe berriz lehengora itzulirik, oso une labur batez baizik ez da desberdin biziko, Costak hauxe esango du, duda iz... Hitz zitala ezabatzeko ez da beharrezkoa izango deleatur bat egitea, gainean zirriborro bat egitea nahikoa izango da, besterik gabe, haur batek egingo lukeen legez, mundua bere betiko orbita lasaira itzuliko da, beti izan zenak izaten segituko du, eta aurrerakoan, Costak, gertaera arraro honetaz beste inoiz hitz egingo ez badu ere, beste arrazoi bat edukiko du aldarrikatzeko Produkzioa gauza guztien gainetik dagoela.
‎Maria Sarak bere eskua Raimundo Silvaren eskuaren gainean pausatu zuen, gizonak mila aldiz musukatu zuen, emakumeak eskua erretiratu zuen arte, gizonarena berearekin eramanez, eta bular tentea, estalia oraindik, musuei eskainiz. Emakumea bera izan zen botoiak askatu eta blusa ireki zuena, presarik gabe, bere mugimenduak gozatuz, larrua bularretakoaren farfail zuriaren gaineko farfail matea zen, eta titiburua arrosa kolorekoa zen, Jainko maitea, orduan Raimundo Silvaren eskua itzuli zen, goxo, bortitz, eta keinu erabakigarri batez titia, elastikoa eta dentsoa, bere zorrotik atera zuen. Maria Sarak auhen egin zuen gizonaren ahoak, irrikatsu, zurrupatu zuenean, ikara batek zeharkatu zion gorputza goitik behera, eta ondoren ikara sakonagoa egin zen, Raimundo Silvaren eskua bere sabelaren gainean pausatu zelako, ustekabean, gero, jada ustekaberik gabe, pubiseraino iristeko, han gakotu zen, eta gogor egin zuen, inbaditzaile.
‎Zer gehiago dagoen ez jakin nahiago; nahiz eta, Inaxioren motxilak hartu duen bolumena ikusita, nolako banaketa egin duen gutxi asko ondorioztatu dezakeen: bere zorroan pistolak, dinamita eta jana; harenean, aldiz, metrailadorea eta munizioa.
2020
‎Ezta pentsatu ere! Seguru tantaka ari den likido hori ere bere zorrotik datorrela. Irailaren 11ko atentatuaren ondorengo segurtasun neurriak:
2022
‎Esango nuke alderantziz ere izan zela: ezkontzeko erabakiak gaixotasun baten moduan erasan zion; argaldu, zurbildu egin zen, eta bazirudien are sakonago barneratu zela bere zorroan.
‎Neguko zeruaren kontra Luxorreko obeliskoa, artista egiptoar batek egindako interbentzioaren ostean orain ihiz jositako lorategi bertikal bilakatua. Gailua bere zorroan gorde eta itxaroteko prestatu da, arnasestuka. Izerditan dago neguko egunaren erdian.
2023
‎Eugeniak ez dio kasurik egin, eta bere zorroan bilatu du bi euroko txanpona, lehenbailehen itzultzeko gazte horiei. Ez du nahasmendurik nahi.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia