2015
|
|
2 Egia da aldi laburra dela: gehienez egun bat, edo ez asko gehiago; eta nahasmendu handi honetan, gehienetan okasioren batetik sorturikoan, ikusten da hain ongi lagundua egotean arimak irabazten duena, Jaunak adore handia ematen baitio
|
bere
zerbitzutik eta erabaki onetatik ezertan ere ez okertzeko; alderantziz, haietan hazi egiten dela dirudi, eta lehen mugimendu txiki bat gorabehera, ez da okertzen erabaki honetatik. Diodanez, gutxitan izaten da, baina bere izaera ez dezala ahaztu nahi du gure Jaunak, batetik beti apal iraun dezan; bestetik, hobeki uler dezan Haren Maiestateari zor diona eta jasotzen duen mesedearen handitasuna, eta gorets dezan.
|
|
Iruditzen zitzaidan arima arragotik urrea bezala irteten zela, finago eta aratzago, bere baitan Jauna ikusi ahal izateko. Eta honela, txiki egiten zaizkigu gero ezin jasanezkoak ziruditen neke hauek, eta berriro sufritu nahi izaten dira, Jaunak hortik
|
bere
zerbitzu hoberik atera nahi balu. Eta proba eta jazarpen gehiago egon arren, Jauna iraindu gabe ez ezik Beragatik sufritzen delako poztuz eramaten badira, guztia da irabazi handiagorako, nik behar den bezala eraman ez arren, inperfekzio handiz baizik.
|
|
Nirekin zirenak beldur ikarak harturik zeuden eta ez zekiten zer egin, ezta nik ere nola baliatu. Gorputzeko min eta gaitzak ezin jasanezkoak direnean, ohitura dut egintzak egiteko ahal dudan bezala, Jaunari eskatuz hura
|
bere
zerbitzurako erabiltzen badu, Haren Maiestateak eman diezadala pazientzia eta egon nadila ni hala munduaren azkenera arte.
|
|
Izan ere, Haren Maiestateak dion maitasunaz oharturik, maitasun horrek bere buruaz ahaztera darama eta Harengan dagoela iruditzen zaio eta, bien arteko distantziarik gabe, eta zentzugabeko gauzak esaten ditu. Gogoan dut hau esan niola, malko ugari isuriz arima hura bene benetan
|
bere
zerbitzuan jar zezala eskatu ondoren, nik ontzat banuen ere, ez nintzela asetzen, oso ona nahi nuela, eta honela esan nion: –Jauna, ez didazu ukatuko mesede hau; izan gogoan egokia dela pertsona hau gure adiskide izateko?.
|
|
10 Nik ezin nuen eraman hori, Jainkoaren Elizan on handia egingo zuela iruditzen zitzaidalako, eta, beraz, orain duen kargua izan zezala nahi nuen; hala ere, gotzain aulkia eman ziotenean, gero berak esan zidanez, ezinegon handi handia izan nuen, zama oso astunaz ikusten nuela iruditzen baitzitzaidan, eta ezin nuen neure burua baliarazi ezta baretu ere, eta gure Jaunari gomendatzera joan nintzen korura. Haren Maiestateak baretu ninduen berehala,
|
bere
zerbitzu handirako izango zela esan baitzidan, eta halaxe dela dirudi. Begiko gaitza eta beste gaitz mingarri batzuk, eta egunerokoa den lana izan arren, astean lau aldiz egiten du barau, eta beste penitentzia batzuk ere bai.
|
|
10 Horretarako, lehenik neure aitor entzulearekin hitz egin nahi nuen; Velázquez Doktorea zen, kalonjea eta Toledoko katedraduna, gizon oso jakintsu eta bertutetsua, orain Osmako gotzaina dena; izan ere, beti izan dut neure iritziaz soilik ezer ez egiteko ohitura, horrelako pertsonen iritziaz baizik. Hark gutunak ikusi eta arazoaz jabeturik, esan zidan ez ezesteko eta era onean erantzuteko; izan ere, Jainkoak hainbat gogo batera etxe batean biltzen dituenean,
|
bere
zerbitzurako nahi dituela esan nahi duela. Nik horrela egin nuen, eta ez nuen erabat onartu ezta erabat ezetsi ere.
|
|
...duena, arima batzuen aurrerapena eragozten ari ote nintzen beldurra zela-eta (nire gogoa beti izan baita gure Jauna goretsia izan dadin eta haren zerbitzurako albait gehien izan daitezen nolabait bitarteko izatea), Haren Maiestateak kargu hartu zidan zorrozki, esanez, ea zer altxor izan nuen eskutan orain arte eginik dagoena egin ahal izateko; ez nezala inolako zalantzarik izan etxe hau onartzeko,
|
bere
zerbitzu handirako eta arimen onerako izango zelako.
|
|
38 Luze hitz egin dizuet Andre Mariaren abituari egin zioten omenaren kontu emanez, gure Jauna gorets dezazuen eta eska diezaiozuen fundazio hau
|
bere
zerbitzurako izan dadila; izan ere, pozago egoten naiz jazarpen eta neke artean izaten denean eta gogotsuago kontatzen dizuet. Egia da, hemen zeuden ahizpa hauek ia sei urteren buruan gorriak ikusi dituztela; gutxienez bost urte eta erdi dira santa Ana aintzatsuaren etxe honetan sartu zirela, kontuan hartu gabe pobretasun handia eta zer jana lortzeko igaro behar zuten nekea, egundo ez baitzuten limosnarik eskatu nahi (janaria eman diezaieten zeudela han inork pentsa ez dezan zen hori), eta egiten zuten penitentzia handia, barau eta gutxi janez, ohe txarrak eta etxe oso eskasa, beti bizi ziren bezala hain itxitura handian bizitzeko, oso nekagarria zena.
|
|
6 Bada, pertsona ezerez hau aingeruzko arima hauen artean zegoela, nik halako itxura hartzen bainien, ez zidatelako esan gabe uzten inolako hutsegiterik, barrukoak baziren ere; eta Jaunak egiten zizkien mesedeak eta ematen zizkien desira gartsuak eta askapena oso handiak ziren; haien pozbidea bakardadean bizi izatea zen, eta horrela baieztatzen zidaten sekula ez zirela asetzen bakarrik egoteaz, eta horrela oinazetzat zuten bisitak hartzea, senideenak baziren ere; ermita batean egoteko aukera gehien zuen hura zen zoriontsuena. Arima hauen ondasun handia eta Jainkoak sufritzeko eta
|
bere
zerbitzurako ematen zien adorea, emakumeegan ziurra ez dena, kontuan izanik, iruditzen zitzaidan askotan helburu handiren baterako izango zirela Jaunak haiengan jartzen zituen ondasunak; ez gero izango zena burutik pasatzen zitzaidalako, orduan ezinezkoa zirudielako, hura irudikatzeko oinarririk ez baitzen; izan ere, zenbat eta denbora gehiago igaro, orduan eta gartsuagoak ziren arimaren bati on ... Neure otoitz eskasez zerbitzatzen nuen Jauna; beti saiatzen nintzen ahizpek beste horrenbeste egin zezaten eta arimen ona eta Elizaren ugaritzea bilatzera zaletu zitezen; eta haiekin harremanak zituztenak beti geratzen ziren onerako gogoaz.
|
|
Ermita batera joan nintzen malkotan urtua. Dei egiten nion gure Jaunari,
|
bere
zerbitzurako arimaren bat irabazteko modua eman ziezadan, deabruak hainbeste eramaten zituenez gero, eta nire otoitzak lor zezan zerbait, gehiagotarako ez bainintzen ni. Inbidia handia nien Jaunaren maitasunagatik honetan jardun ahal zutenei, milaka heriotza igaro behar bazituzten ere.
|
|
Arima honetan ez dut ikusten ezer Jainkoa pozteko ez denik, eta horrelakoa da guztiekin. Nahi dezala Haren Maiestateak bere eskutik izatea, eta gehi diezazkiola eman dizkion bertuteak eta grazia,
|
bere
zerbitzu eta ohore handiagorako. Amen.
|
|
24 Gauza hauek guztiek sinetsarazten didate niri, gauza hauek Jainkoarenak direla; izan ere, ni nor nintzen badakidanez gero, galtzeko bidean nindoala, eta epe laburrean gauza hauekin, egia da nire arima harri eta zur geratzen zela, indar hauek nondik zetozkidan ulertu gabe; ezezagun egiten zitzaidan neure burua, eta gauza emana zela konturatzen nintzen eta ez lanez irabazia. Egia osoz eta argi argi ulertzen dut, eta badakit ez dudala huts egiten, Jainkoak
|
bere
zerbitzura ekartzeko bidea ez eze, infernutik ateratzeko bidea ere izan delako; hori badakite nire aitor entzuleek, gehienetan ni konfesatu nautenek.
|
|
Uste dut nik, janaririk ez jantzirik ez zaidala faltako ziur dakidan lekuan egotean, ez dela errentarik ez den lekuan bezain ongi betetzen botoa ezta Kristoren aholkua ere, hemen noizbait falta izango baita, eta benetako pobretasunaz irabazten diren ondasunak asko direla uste dut eta ez nituzke galdu nahi. Hain konfiantza handia izanik Jainkoak ez diola huts egingo
|
bere
zerbitzuan ari denari, eta haren hitzak noizbait bete ez direlako edo beteko ez direlako inolako zalantzarik ez dudanez gero, ezin dut besterik buruan sartu, ezta beldurrik izan ere; horregatik, barru barruan sentitzen dut errenta izateko aholkua ematen didatenean, eta Jainkoagana jotzen dut.
|
|
Hemen egin diren ermita hauek uraren eraikinari inolako kalterik ez diotela egiten jakin genuen, eta premia handia zenez gero, inoiz ez genuen usteko (obra burutua ikusi ondoren, eta Jauna goresteko eta guk otoitzerako bakardadeko leku bat izateko dela soilik kontuan izanik), zuek horregatik nahigaberik hartuko zenutenik; bada, han batez ere hau eskatzen diogu gure Jaunari: gorde dezala hiri hau
|
bere
zerbitzuan.
|
|
4 Gure Jaunak gorde eta manten zaitzatela beti
|
bere
zerbitzuan, amen.
|
|
Salmoak urte honetan egun berean errezatu ziren, eta horrelaxe egingo da beti gogo biziaz. Gure Jaunak izan dezala beti berorren jauntasuna bere eskutik eta urte askoan gorde dezala
|
bere
zerbitzurako.
|
|
3 Ezagun da lagun onekin izan dela, horrela egia zein den jakin baitu. Gainerakoan, gauza ziurra da gure Jauna
|
bere
zerbitzurako baliatzen den edozein gauzatan deabruak bere ahalmena probatzen duela kolore oso onen pean. Nahiko egin du hemen.
|
|
Berorren jauntasunaren gutuna irakurri nuenean, pentsatu nuen ez ote zen hori izango eta eragotzi egin nahi zitzaiola; hala ere, ezin dut ulertu kontatu zidanak berari dagokion pertsonarik izango duenik kasu honetan, errepublikaren eta Jainkoaren zerbitzuagatik ez bada. Haren Maiestateak gida beza
|
bere
zerbitzurako egokien den bezala, bada, gauzak dauden bezala, berorren jauntasunak nahi ez badu ere, tarteko egingo dute. Biziki pozten nau berorren jauntasuna hain libre izateak, penarik ez izateraino.
|
|
2 Bi gutun azaletan doaz; izan ere, batean sartu genituen, eta beste negozio bat sortu zen, eta postari honek ez zuen inola ere nahi izan hauek haiekin batera jartzerik, eta beraz, beste batean jarri behar izan dira. Jaunak bidera ditzala behar den bezala, eta gorde dezala berori
|
bere
zerbitzu handiagorako.
|
|
7 Herrikoek diote, haiek gastatzen dutena horixe izango dutela gutxiago; eta etxea zaldun batek egiten die eta errenta ona ematen, ez baita pobretasunezkoa; eta hala balitz ere, fede gutxi izatea da pentsatzea, hain Jainko handia ez dela
|
bere
zerbitzuan ari direnei jaten emateko bezain ahaltsua.
|
|
4 Era berean, Sakramentu guztiz Santua lehen egon zen etxean ez bada, ez dadila jar berehala, hau da, ez daitezela egin andak; geure etxea dugunean egin daitezke, beharbada. Jaunak bidera dezala
|
bere
zerbitzurako egokien denez.
|
|
Baztertxo batean bada ere, halako herrietan gauza handia hasiera ematea. Haren Maiestateak eman diezaiola guztian
|
bere
zerbitzurako behar den akabera, amen.
|
|
Hauek ez badute ekartzen aita bisitariak egin duena baliogabea dela (eta uste dut ez dutela ekarriko), gauza handia egongo da egina. Jaunak bidera dezala guztia
|
bere
zerbitzurako, eta berorren agurgarritasuna gorde beza sirenaren kantaren liluratik, baita ene aita Padilla lizentziaduna ere; muin egiten dio eskuetan behin eta berriz honi eta berorren agurgarritasunari nire nebak. Benetan nahiko nuke hura hemen izatea, gertaera zoriontsu hau ikusteaz biziki poztuko bailitzateke.
|
|
Ama prioreak eta ahizpa guztiek berorren agurgarritasunaren eta ene aita Padillaren otoitzak eskatzen dituzte; nik, berriz, frai Anjel aita probintzialarenak, harri eta zur bainago hain bizkor hor egoteaz. Jainkoak nahi beza kapitulua
|
bere
zerbitzurako izatea, berorren agurgarritasunak dioen eran egiten bada, hala izango baita. Jainkoak gorde dezala berorren akats eta guzti eta oso santu egin dezala.
|
|
Egia da, ni neu nagoen tokian abitua har dezala nahiko nukeela, berori ezagutzeko gogoa dudalako. Gure Jaunak gida dezala guztia,
|
bere
zerbitzurako egokien eta bere aintzarako izango den eran, amen.
|
|
2 Beroriei poztea besterik ez dagokie berorien elizarekin; izan ere, hemen neuri dagokit ematen dizkidaten berri onen alde on bat. Gure Jaunak utz diezaiela gozatzen urte askoan
|
bere
zerbitzuan, nik eskatzen diodanez. Berorrek biezaio egiten Haren Maiestateari, eta ez beza nahi dena egina egotea laster batean, nahiko mesede egin baitigu bi urtean egina dagoenarekin.
|
|
19 Orain ez da harritzekoa berorren jauntasunak nahi lukeen bildutasuna izatea, horrelako albisteekin. Gure Jaunak bikoizturik emango dio,
|
bere
zerbitzurako uzten duenari eman ohi dionez; hala ere, berorren jauntasunak bere buruarentzat astia har dezala nahiko nuke, hortxe baita gure on guztia.
|
|
Hala ere, pena handia ematen dit neure kontzientziaren arabera egiterik ez ditudan gauzak tratatzen direnean, eta haietako batzuk, diotenez, on Frantziskok ere egin behar ez lituzkeenak dira; berorri, ordea, beste gauza bat esaten diotenez gero, nire borondateaz susmo txarrez dabil ezinbestean, niretzat oso mingarri dena; horregatik, gauza hauek guztiz amaituak ikusi nahi nituzke. Gure Jaunak egin beza
|
bere
zerbitzurako egokien den bezala, hauxe bera baita berorrek nahi duena?, eta lehen eragin bezala ez dut bestelako nahirik izan, berorren atsedena eta Orofrisia andereak zein merezimendu handiak dituen ikustea baizik.
|
|
2 Orain presaz ari naiz idazten, mezulari bat Madrilera doala esan zidatelako, eta bide honetatik bidaltzen ditut eta hornitzaile jaunari idazten diot, baimena eman eta kapituluagandik lor dezan Ribera prebendadunarentzat abuztuko 20 egunerako (lortu ahal izanez gero, hobe litzateke 30 egunerako balitz); izan ere, nik diotsot berorri, ez dudala aurkitzen toki honetan nirekin joan litekeenik, eta garai horretarako etxea atondurik izango da, gaur elizara igarobidetik joan baikara, korua egin gabe badago ere, orain utzi diguten kapera batean egiten baita; dena dela, gutxi falta da, biderako zortzi egun eta hamar ere direla kalkulatzen dut; ordurako ez dakit nik non egotea nahiko duen Jaunak. Berorrek eska biezaio bidera dezala
|
bere
zerbitzura hobekien den eran eta saia bitez berori eta Salinas kalonje jauna baimen hori erdiesten, oso beharrezkoa baita: ez beza pentsa berorrek gure gauzak hemen toki horretan bezala hartzen direnik.
|
|
Artzapezpikuari diotsot, ez dudala zalaparta horren erdian sartu nahi, harik eta hiriarekin gauzak konpondurik izan arte, eta eskertzen diodala egiten didan mesedea. Jaunak egin beza
|
bere
zerbitzu handienerako izango dena.
|
|
Harrigarria da zein inozo egon garen, eta administrariak ikusi du, legelari handia baita, eta Velázquez doktoreak ere bai, eta ez dagoela egin ezinik diote, eta horretarako argibideak bidaltzen dituzte. Jainkoak egin beza
|
bere
zerbitzurako egokien dena, eta labur egiten saia nadila agintzen didate, eta hala egiten dut.
|
|
Hala ere, uste dut, ama prioreak ordaindurik dagoela dio, eta badakiela; ez duela gaizki egingo, berak ezagutzen baititu bata eta bestea; dena dela, nik beti uste izan dut Vitoria dela horretan sarturik dagoena. Jainkoak nahi beza ongi egin dadila, eta berori gorde dezala
|
bere
zerbitzurako, nik eskatzen diodanez, amen.
|
|
5 Gure Jaunak nahi beza
|
bere
zerbitzurako izatea, eta berorren jauntasunak eta Maria andereak goza dezatela urte askoan. Ene Beatriz andereari eta ene dukesa andereari behin eta berriz muin egiten diet eskuetan.
|
|
Hau izan bedi berarentzat soilik, guztiz ulertzen ez didanarekin beraren aldartearen arabera jokatu behar baita. Eta egia da, inork harengan pixkatxo hau egiten badit, idazten diodan hura da; baina aske dagoen arimak gutxia biziki sentitzen du, eta, beharbada, Jainkoak nahi du senti dezan,
|
bere
zerbitzurako behar den partea ziurtatzeko. Oi, ene alaba!, halako munduan bizi gara, non, nire urteak izan arren ere, ez baitu guztiz ulertuko.
|
|
Eta orain gutun horiekin atsegin hartu dut, gaitza zeharo arintzeraino. Jainkoa izan bedi bedeinkatua, berorren aitatasunari osasuna ematen diolako
|
bere
zerbitzuan gartsu jarduteko eta hainbeste arimari on egiteko; poztasun handi handia eman dit horrek. Hala ere, nik inguru honetan ikusi nahiko nuke, bada, lurralde hori euririk gabe oso gaizki egongo da ezinbestean, eta nik ez dakit zer den hobe hor egotea ala hemendik ibiltzea; baina gertakarien berri dakien Jauna, sasoi honi itxaroten egongo zen arima horiei on egin diezaien, nahitaez fruitu onak izango baitira.
|
|
Benetan poztu gaitu Pedrok ekarri zuen gutunak, albiste itxaropentsuz bete betea baitzen, eta, dirudienez, egiak izango dira. Gure Jaunak egin beza guztia
|
bere
zerbitzurako egokien denez. Hala ere, Paulok Matusalenekin hitz egin duela eta elkarrizketa horretan nola joan zaion jakin arte, ez nago lasai.
|
|
Ama prioreak, berorri. Gure Jaunak
|
bere
zerbitzu santurako izan dezala eta gorde dezala bere grazia gehituz.
|
|
Ez dakit nola duen nahiago han egotea Madrilen egotea baino; beldur naiz ez dela egingo. Jainkoak agindu beza
|
bere
zerbitzurako hoberena dena, hori baita behar dena. Berorregatik sentituko dut, eta etxe horretan egoteko gogoa ere asko gutxituko zait.
|
|
3 Nire nebek zalaparta handia darabilte ni beraiekin joan nadin, batez ere Lorenzok; behar den denbora guztia itxarongo duela hemen dio, gure aita pixka bat bigun dagoela baitirudi. Nik ez dut egiten isildu eta Jaunari
|
bere
zerbitzurako hoberena dena eta gogokoen zaiona bihotzean ezar dezala erregutu baino besterik, hauxe baita poza emango didana, eta hor ere egin dezatela horrela, mesedez. Esan biezaie nire alaba horiei, eta Jainkoak ordain diezaiela alaitasuna:
|
|
Esan eta esan egin nion erregutzeko Jainkoari berorren alde, gaixorik baitzegoen, eta hark bere gain hartu zuen. Horrelaxe egingo dugu berorren jauntasunak agintzen duen negozio honetan, gure Jaunak
|
bere
zerbitzurako egokien dena egin dezan. Egin beza Haren Maiestateak ahal duenez, eta izan beza eskutik berorren jauntasuna.
|
|
Neure aldetik gaitz egin zait eta are nekagarri dagoen su honekin uda igarotzera Sevillara joatea. Jaunak nahi beza
|
bere
zerbitzurako izatea, beste honek axola handirik ez baitu. Arren eskatzen diot berorren jauntasunari bedeinkazioa eman diezadala eta ez dadila ahantz gure Jaunari nire alde erregutzeaz.
|
|
Eta, nik hemen esan nezakeen guztia harengandik jakingo duenez gero, ez naiz gehiago luzatzen. Gure Jaunak gorde dezala eta
|
bere
zerbitzuan gero eta leialago bihur dezala berorren pertsona argia.
|
|
3 Orain kontuan izan, gehien batean eta ia beti (Jaunak, san Paulori egin zionez, berariazko dei bat egin nahi dion pertsonaren bat ez bada, kontenplazio gorenean jarri baitzuen eta berari agertu eta hitz egin baitzion, harrezkero ongi goretsia geraturik), Jainkoak goi grazia hauek eta mesede hain handiak
|
bere
zerbitzuan lan eskerga egin dutenei eta beraren maitasunaren desira dutenei eta beren gauza guztiak Haren Maiestatearen gogoko izan daitezen saiatzen direnei egiten dizkie. Harrezkero urte luzez meditazioa egiten eta Senar honen bila nekaturik, eta munduko gauzez asper asper eginik, egian finkatzen dira, ez dute bilatzen beste inon beren poz, bake eta atsedena, benetan izan daitekeela uste duten lekuan baizik; Jaunaren babespean jartzen dira; ez dute nahi besterik.
|
|
Honela da Jaunaren mesedeetan: bati deboziozko ardo gutxi ematen diola, beste bati gehiago, beste bati gehitu egiten zaio, bere baitatik, bere sensualitatetik eta lurreko gauza guztietatik ateratzeraino; beste batzuei
|
bere
zerbitzurako gar bizia ematen die; beste batzuei, bultzadak; beste batzuei, lagun hurkoaganako maitasun handia; hartan zeharo murgildurik, hemen igarotzen dituzten neke latzak ez sentitzeraino. Hala ere, asko da Emazteak hitz gutxitan dioena.
|
|
Hemen egin diren ermita hauek uraren eraikinari inolako kalterik ez diotela egiten jakin genuen, eta premia handia zenez gero, inoiz ez genuen usteko (obra burutua ikusi ondoren, eta Jauna goresteko eta guk otoitzerako bakardadeko leku bat izateko dela soilik kontuan izanik), zuek horregatik nahigaberik hartuko zenuenik; bada, han batez ere hau eskatzen diogu gure Jaunari: gorde dezala hiri hau
|
bere
zerbitzuan.
|
|
4 Gure Jaunak gorde eta manten zaitzatela beti
|
bere
zerbitzuan, amen.
|
|
den bezalakoa delako, Jainkoak guztiz bazterrera utzia duela sinetsarazten dio arimari, ia haren errukia ere zalantzan jartzeraino. Bera egiten saiatzen den guztiari arriskutsua deritzo, eta
|
bere
zerbitzu lanari, hoberena bada ere, fruiturik gabea. Mesfidantzak hartua dago eta ezer onik egiteko gogorik gabe; izan ere, besteengan ona deritzonari, berarengan txarra deritzo.
|
|
Izan ere, ez litzateke gauza egokia morroia janaria eskatzen aritzea, bere ugazabak duela emateko ardura eta izan behar duela badakielako. Arrazoiz esango dio, arduratzeko
|
bere
zerbitzuan eta bera nola pozik edukiko, eta behar ez denaz arduratzen bada, ez duela ezer ganoraz egingo.
|