Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 66

2000
‎Etxekoandrea sukaldean gelditu zen: ordena berrian hura izanik bere tokia, inondik ere. Alaba gaztea beretik, orain hegabera, tximiniaren aldean, sofan jarri zen, liburu bat zabalduz, haatik hari begiratu gabe, hankak laxoki zabalduak, pose erromantiko, meditatibo bat hartuta.
‎" Alferrik duk", esan zuen Lupok;" orain tapa ezak hori". Bele ohola bere tokian jartzen ari zela, Lupo jaiki, hautsontzirik ez zela ta, zigarrokina mesanotxe gainean tentexko paratu zuen. " Zuek", esan zuen Xanek," Henri hemendik joan zenez geroztik ez duzue beraz haren beste berririk izan?".
‎Handik atzera barrara heldu zelarik, aurpegi zupatuko hark bere begi beltzak neskaren ipurdian tinkaturik zeuzkala drolekeriaren bat esan, hiru lagunek barre egin zuten. Neskak, aparientziaz jaramonik egin gabe hari, ja bere tokitik Xani begiratu zion. Begiak ere beltzak, sudurraren hegalean zakar ttiki bat zeukan.
2001
‎Gizonak besarkatu zuen eta musu eman zion bi mateletan, deus erran gabe. Ixabel izitua bezala zegoen, bere tokian geldirik. Margaritari begiak handi handiak jarri zitzaizkion eta gorritu zen, lepotik kopetaraino.
2002
‎Madame Lil nagusiagoa zen, agian hamabost urte, artean gaztaroko zantzu nabarmenak gordetzen zituen baina. Haren gorpuzkerak neska nerabe batena ematen zuen, ipurdia eta bularrak bere tokian. Izter sendoak nabaritzen zitzaizkion gonaren azpian.
2004
‎Lagunek beso muturra lotu eta moztutako eskua kaja batean, izotzetan atunen artean sartu zitean. Eta, zera, gero ospitalean, eskua josi josi egin eta bere tokian jarri ziotean."
‎Ez noski: itxuraz behintzat ez zen ezer falta, giltzak ere bere tokian jarrita zeuden.
‎Mahaiak eta aulkiak ez oso zein bere tokian, zerbeza botilak han eta hemen, Pepe musika zerbait jarri eta bi baso txiki likorez betetzen ari zen.
‎" Zer duk hau?" Azukrea zela; Lañuak usaindu eta: " Alkohola badu?" galdetu zuen, eta baietz eta, jo eta orkatilako zaurian isuri zuen, Pepek betosko iluna jarri zuen eta besteek barre eta Erdoi berriz, beti isil isila bera ere barrezka, malkoak begietara zitzaizkion eta joan zitzaion ahoa aurpegian alde batetik bestera, neke puska batez eta kokotsaren laguntzaz bere tokian berrezarri zuen, eta Kakok esan zuen, berari ere zumo espezie hark disgusto bat utzi ziola ahoan...
2005
‎Lau mutil gazteak sasiko urteetan iragan gosearen erruz mehetuak ziren arras. Soldaduz tinkatu plazaren izkinan jarrarazi zituzten, bakoitza bere tokian: Gerard ezker, erdian Pierra eta Arno, eskuinean, bikarioaren saihetsean, Bettan.
‎Zoragarria iruditzen zaik. Belai eta mendi, denak zein bere tokian paratuak, xuxen. Zakurrak saingaka bazterretan.
2010
‎Horrela bereganatuko zituen Pepeluk botere esparruak etxe hartan, lausenguak eta gaztiguak tartekatuz, modu gozo batez hasieran, aitakeriaz gero. Oso zuhur ibili zuen Oliveirak bakoitza bere tokian jartzeko.
‎– Utzi txanoa bere tokian! –oihu egin zion.
‎Akabo. Torlojuak bere tokian utzi eta kutxara abiatu zen zangoka. Bidean koaderno bat eta boligrafo kaskar bat hartu zituen, zer ordaindua izatearren.
‎Ez dut astirik izan Jaione berriro nire besoez inguratzeko. Ikaslea bere tokitik altxa eta, ipuin liburua mahai gainean utzirik, zerbaiten bila joan da apaletara. Laster bueltan da.
2011
‎–... ustez dena bere tokian... argazki bat izan ezik, dena txukun eta nahastu gabe, gorpuak, balen traiektoriak... Autopsiak argituko du erabat, noski.
‎Norena izan zitekeen asmatzeko lanei ekin baino lehen bururatu zitzaidana zen, nola demontre idatz daitekeen hain espazio urrian halako testu luzea. Mehe meheak ziren letrak, larriak eta xeheak bere tokian, puntuazio markak argi, hitz bakoitzeko letrak elkar lotuak. Trebezia ikaragarria, denbora, pazientzia, hori guztia eta gehiago behar da lan hori burutzeko.
‎Hasperen egin du eta mahaitik altxatu da atzean neukan armairura abiatzeko. Pasta kaxa batekin itzuli da bere tokira. Txokolatez bustitako bat aukeratu eta egiaztatu dut ez dakidala deus amaren eta aitaren sendiaren arteko hartu emanez, ezta gurasoen euren artekoez ere.
2013
‎Esaterako, aparkatzea. Garajeko atetzarra ireki, pare bat solairu erdipurdiko argitasunarekin jaitsi, zutaberen bat alboz ukitu ez eta autoa arraiatu gabe bere tokian uzteko maniobrak solturaz egiten ez da ikasten gauetik goizera. Distantziak kalkulatzeak badu bere zera, metro bat dagoen tokian erdi ikusten baitu begibakarrak.
‎Lauretan Las Vegasen". Begiekin bilatu nuen, eta serio ikusi nuen bere tokian, lanean ari zelako itxura egiten. Ni, berriz, ezinegonean, neska eroxka hark noraino joan nahi ote zuen pentsatzen.
‎Honentzat ere izanen duzu esne pixko bat, ez?". Hantxe etzinda zegoen zakurrak burua altxatu zuen, bere tokitik mugitu gabe. Umatu berria zen, eta guk ekarri genuenaren tamainako lau ume lotuak zituen titietara.
2014
‎Edonola ere, Xabik ez zeukan bere tokia, baimenik eskatu gabe eta arraro sentitu gabe besteek irudiz bere sentitzen zuten hura. Eta nesken artean ere beti izango zen arrotza, eta, haiekin elkartzean, arroztasun hori airean ibiliko zen.
‎Edonor etxera gonbidatzeko etxea iruditu zitzaion Xabiri Martinena, eta lagunak egin eta bertara ekartzeko irrikatan sentitzen zen. Baina berehala jabetuko ziren, gauza guztiak bere tokian eta moketa gorri deigarria eta balkoi handi bat zeuzkan etxeak ez zeukala haientzako tokirik, ez eta gelarik ere. Eta armairuan ez baina egongelan lo egin zutela egunero.
‎Eraikin inguruan baziren belardiak, zuhaizti txiki bi, gorderik ibiltzeko txoko ugari eta, nahi zutenentzat, patinetean ibiltzeko maldatxo bat ere bai. Lehen egun hartan denak zebiltzan herabe, nor bere tokiaren bila. Batzuk zuhaiztian jarri ziren, gerizpean, eta ikasturte amaiera arte hantxe iraungo zuten, tokia bereganatuta; beste batzuek etxearen atzealdean hartuko zuten ostatu, eskailera batzuetan edo, auskalo, toki diskretuagoren batean, eta haiek ere ez zuten inoiz ere bereganatutako espazioa abandonatuko.
‎Hola eztabaidatzea eta beti haserre ibiltzea ez dela senar emazteen bizia ihardesten dio Maitenak. Beltzez ezkonduak dira, fite eginik aitzineko lanak, profitatuz eta Filipe Lurori permisione luze bat emana diotela burua bere tokirat itzultzeko; Etien Bonnaten heriotzaren ondotik astebete egin baitzuen erizaindegian, lasaigarriak hartu eta hartu, ezin onerat itzuli. Lurok galdegin zuen herrirat joaten uztea, azalduz emaztegaia bazuela, eta harekin ezkontzeak sosegatuko zuela zerbait menturaz.
‎Eldarnio batean oraino, Luzienen adiskideek ez dute asmatu eskerrak bihurtu behar ote dizkioten Bernati, edo muturreko bat eman, baina onartu dute, azken buruan, su zelairat gorpuaren xerka abiatzea alferreko lana litzatekeela. Esker on mezuen esperantzarik gabe itzuli da Bernat bere tokirat, egin beharreko lana bururatu duenaren trankiltasunaz. Von Kluck jeneralaren armada harrobietan tinki lotua izaki, hiru egunez eutsi diolarik oldarrari, Frantziako Armadak zehe bat gibelago igorri ezin duelarik, lohitu da gerla.
‎Lau gizonak palaz hobiak irekitzen eta hilak haietan hobiratzen eta berriz lurrez estaltzen aritu diren artean, bi armadetako gizonak egon dira erreketarik jalgiak, isiltasun betean. Lana bururaturik, eskua elkarri eman diote lau hobiratzaileek, eta zein bere tokirat itzuli dira, mantso bai mantso. Ez da tirorik izan egun guzian gehiago.
‎" Bo, Thuineko su zelai horietarik arteka heldu diren tiro bakan horiek ahantzirik, zer da bada adiskideei kuku egitea memento batez?". Ernegaturik itzuli da Txantxin bere tokirat. Adolphe Berdeko eta Julien Bizkai estonatuak dira, ordea, Txantxinek frantsesez ez dakielako, eta galdeketa gupidagabea egin diote, frantsesez naski, gaizoari lo hartzen ere uzten ez diotela.
‎horra zer ziren bilakatuak Oulcheseko gudu haiek. Lohitua zen gerla hura, ezusteko handietarik gabetua, nor bere tokian, aitzinamendurik eta erretretarik gabe. Apirilean zituzten jalgiarazi erreka haietarik, urte eta erdiz hain ontsa ezaguturiko lekuetarik.
2015
‎Zaila egiten zaigu memoria bere tokian jartzea, eta konprenigarria da: berriki arte, adibidez, autoritatearen legitimatze iturri nagusia memoria izan baita, iragana, arbasoen ekanduak.
‎Iragana bere tokian
‎" Kontuz irudikatzen duzunarekin, ondorioak zure gogoaren mugak gainditu eta mundu errealeraino etor bailitezke". Eta, irudimena oroimenak elikatzen duen arren ezinbestez, eta etorkizuna beraz iragana errepikatzera mugatzen bada ere funtsean, hala ere Mirenek irudimena darabilen moduak iragana bere tokian kokatu eta geroa argitu egiten du.
2016
‎– Jende sutsua bere tokian jarri, zirt edo zart. Zerbitzu sekretuek, eskubideak zaintzen dituen gobernuren batek esku lotuta daudenean, Avbel Ganceri deitzen diote, batzuek “koronela” esaten diotena, gradu hori zeukalako Frantziako zerbitzuetan.
‎– Hago hemen –geldiarazi zuen Pedrotxok– Prest diat maletaren estalkia. Ipin itzak billeteak bere tokian, ea ze itxura duten.
‎Bakoitza bere tokian zen.
‎Hilik jaio omen zen haurra, hori esan zioten bederen. Monjek Clermont Ferranden zuten etxera bidali nahi izan zuten, baina Giselek argi zuen hura ez zela bere tokia. Gau batean, atabakako dirua ebatsi eta hartu zuen trena Bordelen.
‎Ireki ez ireki egon zen une batez. Azkenean maleta bere tokian utzi, korridorea zeharkatu eta sukaldean sartu zen.
‎Luisek ez zuen ezer berezirik ikusten leihoaren bestaldean. Denak bere tokian zirudien.
‎“Primeran” murduskatu zuen. Berriro bere tokian sartu eta altzariaren atzealdea aztertu zuen, paretatik doi bat bereiztea otu zitzaion, baina altzaria mugitzean sor zezakeen asotsaren beldur zen. Eta horretan ziharduela, “Poliki jaitsi, emakumea” entzun zuen, Pedrotxoren abisua.
‎Neurriak hartzea bukatu ondoren, Martinek bere tokian paratu zuen bigarren tiradera, maleta eta guzti.
2017
‎Landerrek txintxo txintxo berehala jakin du zein den bere tokia, eta atzean eseri da.
‎Bego ez da benetan ari. Joseba bere tokian jarri nahi du; aspaldi du azala horrelakoekin loditurik; ez dio minik egiten partzialtzat akusa dezaten, nahi dituen artista eta proiektuak aukeratzen dituelakoz, berak bere iritziak dauzka eta “ikuspegi nazionala” eman behar baldin badu, azal dezala beste norbaitek, esaten dio bere buruari jakinda esaten ari dena neurri batean dagoen talaiaren segurtasunetik eragindakoa dela, Ku...
‎Eta orduan Mirenek urteetan gordetakoa ahoskatu zuen, hitz bakoitza kutxatik atera, aztertu eta aukeratu eta bere tokian paratuz; ideiak atonduz min hura izenak enborretan bezala zizelkatuz: bi gauza nahasten zitzaizkiola, aitak ez onartu izana eta aita hil ziotela.
‎Leihoak zabaldu zituen, eta egun argiz ispiluan begiratzen denari pikortak bezala azalarazi zitzaizkion akatsak: mesanotxe gaineko zigarro erredurak, sabai pitzatua, bere tokitik irtendako entxufea, horitutako maindireak. Ospitalera deitu zuen, nahasita.
2018
‎Bigarren lauhilekoko ikasgaiak bost ziren, eta bakarra gainditu zuen. Artearen historia alde batera uztea erabaki zuen uda hartan, bere tokia aitaren ondoan zegoela sentituz.
‎Pixa egitera joango zen, galtzak jaitsi baitzituen. Orduan, Sara bere tokitik altxatu eta zertan ari zen galdetu zion. Ea bere zakila han aterata zerbaitetan laguntzerik nahi zuen.
‎Eta Sara mutil haren aurrean belaunikatu zen. Segituan, Joan bere tokitik altxatu eta zer hostia egiten ari zen galdetu zion tipoari. “Zertan habil hi?
2019
‎Eta irakurleari? Emakumezko idazleak ezinbestean ikusiko du, zein den bere toki posiblea literaturaren joko zelaian; eta horrek, kontzienteki edo inkontzienteki, postura literario jakin bat hartzera eramango duelakoan nago, bere burua modu zehatz eta baldintzatu batean performatzera, bere gorputza hitz, jarrera eta jantzi jakin batzuekin modulatzera baldin eta testuak “funtzionatuko” badu. Izan ere, esparru literario androzentrikoaren garroek ez diete emakumezko idazleei soilik erasango, baizik eta baita, eta bereziki, gorputz horien luzapena diren testuei ere.
‎Ez poltsak, ez berokiak, ez giltzek ezin dute edonon egon. Gauza bakoitzak bere tokia behar du, izan armairu, arasa edo kutxa. Adelari eskatu nion garbiketan laguntzeko.
‎Halaxe irabazi ninduen, bere tokia aukeratzean. Kontua da espabilatua iruditu zitzaidala, mahaipeko kaxa horrek, Poloniako adiskide batek eskuz apainduak, idazkune hau daukalako pintatuta:
‎Ilunabar batean, halabeharrez, giltzak jarrita zeuzkala ohartu nintzen, eta aukera baliatu nuen. Antzeko zerbaiten bila nenbilen aspaldi; beraz, inguruko ferreteria batera hurbildu, eta bi kopia atera ondoren, bere tokian utzi nuen atzera. Ez pentsa egunen batean Vesparen kutxatila miatzen harrapatuko nauzula.
2020
‎Bi eskuekin bularrei heldu, eta jaso egin nituen; gero elkarren ondora bildu, eta titien arteko erretena nola markatzen zen ikusi nuen. Eskuak kendu nituenean, titiak nola erortzen ziren begira geratu nintzen; ez ditut handiak, eta beherakoan punpa txiki bat besterik ez zuten egin, gero dardara uhin batzuk, bere tokian gelditu ziren arte. Erdiko behatzak titi puntetara eraman nituenean tentetu egin zitzaizkidan, eta areolaren inguruan ferekan hasi nintzenean, kilima gozo baten uhinak sentitu nituen bular guztian zabaltzen.
‎Asko idatzi izan da artista baten lanaren estimazioak izan ohi dituen gorabeherez, bizitan arrakastarik izan ez eta posteritateak izen handien aldarera jaso izan dituenez batez ere. Denborak bakoitza bere tokian jartzen duelako superstizioak elikatutako iritziak izaten dira gehienak, baina, hil ondoan arrakasta izan dutenen kasuan ere, oso badaezpadakoa izaten da aitortza hori, askotan nahikoa izaten baita belaunaldi batek artista bat ezerezetik salbatzea hurrengo belaunaldiak berriz ere ahanzturaren errautsetara bihurtzeko. Kasu askotan, belaunaldien eta joera kritikoen txandakatze horretan, uhinen goraldi eta jaitsaldietan bezala ibiltzen dira artista batzuen izenak; gutxi izaten dira behin artearen kanonetan tokia irabazi eta ohore horri betiko eusten diotenak.
‎Mutilaren arratsaldeko bisitarena kontatu nion, amaren errautsak zabaldu zituzten tokiarena, eta, lehenengo aldiz, buruan zerabilen proiektuari buruzko iritzia eman nion. Asmoak asmo, arte hura bere tokian uztea ez zitzaidan horren zaila iruditzen.
‎Orduan tranbiaren gurpilek errailen gainean egiten duten hotsa entzun dut, eta suge berde grisa atzeraka mugitzen sentitu dut, etorritako bidetik itzultzen, metro batzuk egin eta berriz geratu den arte. Inguruan bildu den jendea ere atzera lehengo tokietara bueltatzen ikusi dut, ikusminak bakoitza bere tokitik atera ondoren berriro nor bere lekura itzultzen. Nire aurrean zutik neukan gizona ere atzeraka mugitu da, eta nigandik pixka bat urrundu denean mugikorra atera du, eta deika hasi da.
2021
‎eta bere tokia uzten dit
‎Lehen mugimendua 07:30erako dago aurreikusita, baina ordu erdiz atzeratu da. Dauden kontakizun ez formalek diote Arrosa eta Amuategiko borrokalariek entusiasmo handirik gabe heldu diotela manatutakoari, eta komandanteek nahiko lan izan dutela diziplina ezarri eta bakoitza bere tokian jartzeko.
‎Baldosa bere tokira itzuli eta beste bat hartu du.
‎Goizean, oholezko atea ireki eta Ama Birjina bere tokian ez zegoela konturatu zen serora. Argi guztiak piztu zituen.
2023
‎Berak oparitu zidan arasan, egongelakoan, kristalezko ateak dituen arasa zahar eta tokiz kanpoko hartan daude etxeko eskuliburu, estilo liburu, hiztegi eta gida guztiak. Ale bat atera, erabili, eta berehala gordetzen dut bere tokian. Berak ordenaren eroa naizela esaten dit alderrai utzi dituen liburukiak jasotzen ditudanean.
‎Ezjakintasunagatik. Jendartean ez delako hezkuntza edo transmisio bat egon, eta kulturak ez duelako bere tokia jendartean, ez duelako garrantzirik, halako “berdin du” batean bizi garelako... Horregatik, hori da transmititu behar dena:
‎Hor ikusi da, ikusi nahi bada, noski... Medikuntzan eta lanean ibili diren beste sektore guztien aurrean ere txapela kendu behar dugu, hori hala da, baina kulturari bere tokia aitortu behar zaio, emozioak kudeatzearen rola berea baita. Gure barrenak hobeto izaten eta ekimen kolektiboak burutzen laguntzen digu.
‎Une hartan beste mahaia betetzen zuen bigarren idazkaria, neska hau ere, barreneko gelatik atera eta bere tokira itzuli zen. Keinu bat egin zion gazteari.
‎ Jaramon egin izan bazenit, orain patrika beteta eta hezur guztiak bere tokian egongo zinen.
‎Zabala eta argia zen, eta bigarren erreforma eta gero, suak erdian zeuzkan, irla eran. Kobrezko ontziteria, diseinuzko baxerak eta basoak, burdinazko zartaginak, Jean Vierrek berarentzat esklusiboki diseinatutako mahai eta esku-zapiak eta mandarrak, dena zegoen bildua eta txukuna, gauza bakoitza bere tokian.
‎Poesiak ere badu bere tokia. Handia bere txikitasunean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia