Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 40

2000
‎—Eta, uholdeari buru egiteko, biok garamatzan untzi tipi hori baizik ez diagu, buruz gidatzen jakin behar duguna, uholdeak irents ez dezan eta hondoratzerat egin ez dezan. Eta, horrela, nola Noeren denboretan ere uholdea iragan zen eta hala lehorreratu ahal izan zuen bere untzia Ararat mendian, gureak ere aurkituko dik noizbait bere Ararat mendia, libertatearen mendia... Eta gu ez bagara ere, bertze batzuk iritsiko dituk.
‎Eta elkarri adio egin, eta Antonio bere untzirat joan zen, eta ni neurerat, non lanez gainezka aurkitu bainuen kapitaina, Donibane Lohizunerat itzultzeko prestakuntzetan. Eta, nola hura ez baitzen, beraz, filosofatzen hasteko mementua, egun batzuk geroago jakinarazi nion neure deliberamenduaren berri, jada etxerako bidean geundela:
‎Eta igan zen itsas lapurren buruzagi zirudiena, zeina begibakarra baitzen, gure galeoirat, ondoan bere gizon batzuk zituela, bakoitza bere armarekin; desarmatu zituzten gure galeoiko gizonak; miatu zituen gure untziaren goiak eta beheak; mintzatu zen bere gizonekin untzian zihoazen handikiez eta handikien reskateekin atera zitzakeen irabaziez, beti ere frantsesez; mintzatu zen, halaber, bertze jende guztiez, zeinak salduak izan baitzitezkeen, esklabo gisa, hango eta hemengo plantazioneetarat... harik eta aginte zubirat igan, eta gaztelania gaixtoan mintzatzen hasi zen arte, guztiok ongi aditzeko moduan. Eta so egin zion bere untziari, seinalatu zuen hatzaz, eta erran zuen irritsu: " Horra hor Le Dragon, eta horra hor Frantzia!", menekoak bibaka eta oihuka hasten zitzaizkiola; eta so egin zion gure galeoi galduari, eta erran zuen:
‎...idan, halaber, ezen borroka ezin neketsuago batzuen ondorez garaitu zituztela ho landarrak, biktoria pirriko batean... halako moldez, non almirant D’Estrée sek Tortugako irlarat itzuli behar izan baitzuen, gizon eta untzi gehiagoren bila, Alain Coup d’Œil han berean utzirik, Trinidadeko kostako itsas zoko batean, zeina Alain Coup d’Œil ek gordelekutzat hartu baitzuen, bai bere untziaren hornitzeko eta bai haren alkaternaztatzeko ere, eta zeinari Alain Coup d’Œil en gizonek La Crique deitzen baitzioten. Eta, hartaz gain, bertze mila kontu aipatuko zizkidan, handik aitzina, neure harridurarako.
‎BIHARAMUNEAN, Florentziatik Veneziarantz abiatu ginen laurok —Pedro Huizi, osaba Joanikot, Arkimedes eta ni—, zeren eta Alessandro de Novarare kin hitzarturik baikeunden, itsasgizon italiarrak bere untzian etxerat gintzan amoreakatik...
2001
‎Hala ikusiko gintuen Goiok bere ontziaren paretik moilaren bururantz ibiltzen hasi ginenean. Beste enbarkazio batean aingura altxatzen ari ziren, itsas belarrak eta lapak nabaritzen ziren kate handian itsatsirik, eta urpeko beste animalia txiki batzuk beren burua airean sentitzean jauzten ziren uretara.
2006
‎Egurketari zaharrak ezin dio eutsi hortz haginen hotzikarari, eta eguraldi txarreko egunetan bere burua eta bere ontzia babesteko txalupariak eraiki duen txabola zaharrera sartzea proposatzen dio gazteari. Iparraldeko haizeak bisuts izoztua dakar goialdetik; eguna argitzeak ez du, agidanean, izotz beltzaren mamua uxatuko.
2008
‎Gauzak behar bezala eginda joan da. Ez beldurrik izan bere kapitainaren eta bere ontzi jabearen esanetara ari zela hil duten gizon batengatik. Ez da agian teologia zuzena izango, baina horixe da egia.
‎–Bizkargi? zen bere ontziaren izena. Nik ondo gogoratzen dut barkua, gorri, berde eta zuri margotua.
2009
‎Jainkoa da hori. Descartesek ez luke gelditu nahi arima eta gorputzaren lotura akzidental soilean(, pilotua bere ontzian dagoen bezala?), eta biak, osotasun bat, egiteraino, nahasten?
‎Egia, oroitu nintzen, mamu higanotaren kondaira zaharra. Gau batez, enbata ikaragarri batek bere ontziari arroken aurka joarazi eta bidaiari ezezagun bat zaurituta iritsi omen zen Zarauzko hondartzara. Hartaz errukiturik, Narrosko jauregian hartu zuten Zarauz familiako jauntxoek.
2010
‎Lukax badakizu nolakoa den, eta orain ez da aldatuko. Gaur ere esan diot gosaldu ondoren bere ontziak jasotzeko, baina hantxe gelditu dira denak. Niri buila besterik ez dit egiten.
2011
‎Denda bi galdu zituen aurrena: Posta kalean zegoen arrunt bat eta Ibaizabalgo portuan zuen biltegi modukoa, bere ontziek garraiatutako gai batzuentzako babesgune ezkututzat zeukana.
‎Gau trakets horren biharamunean, etxerako bidean jada, mozkorren arteko borroketatik urrun, bere ontzi ugertu biak hartu ditu Augustok gogoan Citroënaren atzealdean. Begiak itxita joan da kilometro batzuk.
‎Ofiziala, Burgosko agintaritzak erreklamatutako bost ontziren bila joan baita La Lunera. Pribatua, bide batez bere ontzi propio biak berreskuratzen ahalegindu baita hango uretan.
2012
‎Baina nire asmoak pixka bat airean geratu ziren espainiarrarekin eztabaida sakon bat izan, eta, bere herritarren eta portugesen artean, beste hamasei kide gehiago zirela ulertu nionean, eta guztiak, itsasontzia hondoratu eta bizirik lehorreratzea lortu ondoren, basatiekin bakean bizi zirela, baina neke handiak zituztela zenbait premiazko gauza lortzeko, eta askotan baita bizirik irauteko ere. Bidaldiaren gorabehera guztiak galdetu nizkion, eta Río de la Platatik Habanara bidaldia egiten zuen espainiar itsasontzian zihoazela esan zidan, zama han uzteko, batez ere larrua eta zilarra, gero, han aurkitzen zituzten salgai europarrak hartu, eta haiekin itzultzeko; ontzian bost marinel portuges zeramatzatela, beste hondoratze batetik hartutakoak; bere ontziko bost gizon ere ito zirela lehenengo itsasontzia galdu zenean, eta bizirik ateratzea lortu zutenak, era guztietako arriskuak eta nekeak igaro ondoren, ia goseak hilda, kanibalen itsasbazterrera iritsi zirela, eta han une oro irentsiak izateko beldurrez zeudela.
‎Eta, hala, larruzko zaku handi bat ekarri zuen, barruan libra eta erdi sutauts zuena, edo gehixeago, eta beste bat, bospasei librako pisua izango zuena, tiro egiteko hornigaiz eta balaz betea, eta ontzian sartu zituen biak. Aldi berean nagusiaren sutautsa aurkitu nuen bere ontzi gelan, eta harekin bete nuen ia hutsik zegoen botila bat, haren edukia beste batean hustu ondoren, eta horrela, behar genuen guztia hartu ondoren, kaitik urrundu ginen arrantza egitera. Kaiko sarreran zegoen gazteluko zelatariek ezagutzen gintuzten, eta ez ziren gutaz kezkatu.
‎Lisboara iritsi nintzenean, galdezka ibili ondoren, nire pozgarri, itsasoan Afrikako itsasbazterretik harantzago nengoela, bere ontzian jaso ninduen nire lagun zahar kapitaina aurkitu nuen. Zahartua zegoen, eta utzia zuen itsasoko lanbidea, baina semea, ordurako gizondua, jarri zuen itsasontzian, eta oraindik ere Brasilgo merkataritzan aritzen zen.
‎kapitainak harrapatu zituenean, hitza eman ziela bizia barkatuko zitzaiela, eta horregatik apal apal erruki izateko eskatzen zidatela. Baina esan nien, niri zegokidanez, ez nekiela errukia nola adieraziko nien; hain zuzen ere, erabaki nuelako uhartetik nire gizon guztiekin batera alde egitea, eta kapitainarekin bere ontzian Ingalaterrarantz abiatzea. Kapitainak, berriz, zituela Ingalaterrara eraman, atxilotuen eran kateatuak izan ezean, matxinatzeaz eta ontziarekin ihes egiteaz han epaituak izateko, eta horren ondorioa, ondo jakin behar zuten bezala, urkamendia izango zela.
‎Kapitain portugaldarrak itsasoan bere ontzian jaso eta salbatu ninduenean, nirekin horren ongi, zuzen eta zintzo, eta baita bihotz onez jokatu zuenean ere, ez zitzaidan eskerrik txikiena ematea ere burutik pasa. Gero uretan galdua, porrot eginda eta uhartean itotzeko arriskuan egon nintzenean, damutzetik urrun nengoen eta baita gertatutako zigorra izan zitekeela uste izatetik, eta neure buruari esan eta esan besterik ez nion egiten zoritxarreko zakur bat besterik ez nintzela, beti zoritxarreko izateko jaioa.
‎Beraren tratu on eta konpainiarekin oso bizkortua nengoela baieztatu nion, eta neure bizitzan inoiz ez bezain argi buruz. Kopetilun jarri zen orduan, eta argi eta garbi galdetu nahi zidala esan zidan ea ez ote nengoen kezkatua krimen beldurgarriren baten barne zimikoaz, printzeren baten aginduz agian harengatik zigortuta kutxa hartan egotera, beste herrialde batzuetan kriminal handiak, ontzi zulatuetan eta horniziorik gabe, itsasoratzera behartzen dituzten bezala; zeren eta, hain gizon gaiztoa bere ontzian jasotzeaz damu izango zen arren, halere bere hitza ematen baitzidan onik lehorreratuko ninduela iritsitako lehen portuan. Neure gelatxo edo kutxari buruz hasieran marinelei eta gero berari esandako zentzugabekeria handien ondorioz bere susmoak oso areagotu zirela gaineratu zuen, baita afaritan egin omen nituen begiratu arraro eta izandako jokabide bitxiaz ere.
2014
‎Turista batek eska lezakeen guztia zeukan: hondartza, portua bere ontzi eta arrantzaleekin, arrantzale auzoa bere etxetxo politekin, uharte bat senadiaren erdian, Erdi Aroko auzo bat bere harrizko zola, kale piko eta palazio dotoreekin... Berariaz sorturiko postala zirudien, topaldi erromantiko baterako ezin aproposagoa.
‎Egun batzuk han eman, eta atzera Europara. 1880an itsas bidaia egin zuen Mediterraneoan zehar, Saint Michel III bere ontzian (lehenago beste bi izan zituen: Saint Michel eta Saint Michel II).
‎Ikusi dinat nola lerako zaldiak estaltzen zituen izotzezko oskol batek, arnasa sudurzuloetan itsatsita! Nola pattarra harri bihurtzen zen bere ontzian, labanez ere koskarik ezin eginik!... Baina han zihoanan nire lera tximistaren pare!
2015
‎Baina bidean beti beti beti erortzen zitzaidan arrainen bat lurrera, edo mahai azpira, edo, are okerrago, armairu azpira. Eta orduan sortzen zen benetako etxeplastoa eta nahaste borrastea eta anabasa, arraina hil baino lehen hartu behar izaten bainuen, bere ontzira itzultzeko. Baina bazirudien arrainak dantzan egiteko gogoa izaten zuela, agian aurki hilko zela zekielako, eta plist plost, gora eta behera, ezker eskuin ibiltzen zen lurrean saltotxoak ematen.
‎–esaten nion arrainari, baina, esanak esan, gutxitan egiten zidan kasu. Ez dakizue zein zaila izaten zen arraina hartu eta bere ontzira bueltatzea!
‎itsu geratu zen. Hortik aurrera, gixajoak kolpeak ematen zituen bere ontziaren kontra, ez baitzuen piperrik ere ikusten.
‎Lanbidearen oinarriak azkar ikasi zituen, eta berehala izan zuen bere ontzia gidatzeko aukera. Aita eta bere bi anaia zaharrenak Lepantoko Gudan hil zituzten espainiar erresumako soldaduek, Otomandar Inperioaren alde borrokan ari zirela.
‎Nola galdetu ere ez daki, baina ezin saihestu, ezin kendu gainetik zalantza tematia: salbatu al da bere ontzia?
‎Bilboraño sartu oi da bere ontzi txaltala.
2016
‎Begi kolpe batean, ninia kliskatu orduko hustu du hark bere ontzia. Bigarrena eskatu dit segituan.
‎Benetan buruko bat al da zaldunak daramana ala bizar ontzi soil bat? Berriz ere Kixote eta Santxorekin egiten du topo bizarginak benta batean, eta bere ontzia bueltatzeko eskatzen dio bikoteari. «A, On lapur, hementxe hadukat!
2017
‎Bat batean, Zorba gelditu egin zen, keinu batekin langileei ere gelditzeko esan, eta entzun erne jarri zen. Nola zaldunak bere azpiko zaldiarekin eta kapitainak bere ontziarekin gorputz bakarra osatzen duten, halaxe zuen Zorbak ere meategiarekin bat egiten. Lurpeko galeria sare hura bere gorputzeko zainen sarea balitz bezala sentitzen zuen, eta mendiaren ikatz masa ilunek sentitzerik ez zutena, Zorbak bere giza ezaguerarekin sentitzen zuen.
‎Erizainak ere, bestalde, bere arazoak zituen, ingeleseko irakaslea tarteka bere ontzia inguruko kirol porturen batean utzi eta bisitan etortzen zitzaiolako eta betiko bere matrakarekin jarraitzen zuelako, bere maitasunik gabe ez zuela asmatzen bizitzen eta horrela jarraitzekotan nahiago zuela sufrikario horrekin amaitu, eta hori esaten zuenean berari hain arraro begiratzen omen zion non susmorik txarrenak hartzen zituen.
‎eskultura gainean zuela Madriletik Donostiara nola joan zen agertzen zuen. . Eskale erreskada bat aurkitu nuen Bilbao Plazatik gertu, Fuencarralen (Madrilen), bakoitzak eskuan bere ontzia zeramala. Jarri nintzen erreskadan eta, txanda iritsi zitzaidanean, jana banatzen ari zen mojak harriturik begiratu zidan, gaztea nintzelako eta txukun jantzita nindoalako ere bai.
2019
‎Moilako deskarga lanak amaituak ziren ordurako, eta portuko langile berantiar batzuk baino ez ziren ageri han hemenka, lan tresnak batzen edo aurretik lehorreratutako zama lekualdatzen argi artifizialaren laguntzarekin. Itsasgizon gehienak ere bilduak ziren nor bere ontzi barrura, eguneko zereginetatik atseden hartzeko.
‎–Aizan, kaka egin behar izaten duen bakoitzean, Goldwinek baimena eskatzen zidan; eta nik plastikozko poltsatxoa jarri, eta bertan egiten din; etxean dagoenean, berriz, baimenik eskatu gabe, bere ontzian egiten din: zer uste dun, bada??!
‎Nire koinatuak jakiten duenean, koskabiloak moztuko dizkik. Honezkero ero moduan ibiliko duk Pasaia osoan bere ontziaren bila.
2022
‎Garai hartan txalupa guztiak behartu zituzten saregile bana edukitzera eta gizarte segurantzan alta ematera. Eta osabak ni jarri ninduen bere ontziko saregile. Bi urtez aritu nintzen horrela.
2023
‎–Paulusek ez dauka bere ontziak eta ehiza txakurrak baino buruan. Eta nire gonapea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia