Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 20

2015
‎Bada, ez dute nahigabe gutxi, Jainkoak bere ontasunagatik emanda maitasun su hau oparo jasotzen duten arimek, Beragatik zer edo zer egiteko gorputzeko indarrik gabe geratzen direnean. Nahigabe handi handia da.
‎Mila aldiz izutzen naiz eta hamar mila aldiz nahi nuke negarretan ase eta oihu egin guztiei, neure itsumen eta gaiztakeria adierazteko; izan ere, probetxugarri balitz behintzat haiek begiak ireki ditzaten. Ireki diezazkiela ahal duenak, bere ontasunagatik, eta ez dezala utz berriro itsutu dakizkidan niri. Amen.
‎10 Bada, ulertzeko era honetara itzuliz, nik uste dudana da, Jaunak nahi duela arima honek era guztietara izan dezala zeruan gertatzen denaren nolabaiteko albistea, eta uste dut han hitz egin gabe ulertzen den bezala (nik horrela zenik sekula ziur jakin ez nuena, harik eta Jaunak bere ontasunez ikus nezala nahi izan zuen eta liluramendu batean erakutsi zidan arte), horrela gertatzen da hemen, Jainkoak eta arimak elkar ulertzen dutela Haren Maiestateak arimak uler dezala nahi izanda soilik, bi adiskide hauek elkarri dioten maitasuna baino beste trikimainarik gabe. Gure artean bi pertsonak elkar maite maite dutenean eta elkarrekin ongi konpontzen direnean, keinurik gabe ere, begiradaz soilik, elkarri ulertzen dioten bezala.
‎Beraz, gauza guztietan esperientzia eta zuhurtzia behar dira. Jaunak eman diezagula bere ontasunagatik.
‎Nik azken gauza hauetakorik ez dut sekula izan, Jainkoak, bere ontasun hutsez, bat egitezko otoitza eman zidan arte, lehen aldiz esan nuenean izan ez bazen; hau orain dela urte asko izan zen, Kristo ikusi nuenean; Haren Maiestateak nahi izan zuen nik egiazko ikuskaria zela uler nezala geroago ulertu dudan bezala, eta ez dit on gutxi egin. Ariman ez da inolako biguntasunik gelditzen, alderantziz:
‎Bat batean hasi zen marmarra eta erasoa eta, nire ustez, arrazoi handiaz; eta horrela ez nintzen haserretzen inorekin, baizik eta Zuri eskatzen nizun begiratzeko horretarako zuten arrazoia. Santu izan nahi nuela zioten eta gauza berriak asmatzen nituela, orduan oraindik hein batean neure Erregela osoa betetzera, ezta etxean ziren moja oso on eta santuen mailara ere, iristen ez nintzelarik (eta ez dut uste sekula haien mailara iritsiko naizenik, Jainkoak bere ontasunez guztia bere aldetik egiten ez badu); alderantziz: ni gauza onak kendu eta onak ez ziren ohiturak ezartzekoa nintzen; behintzat ahal nuena egiten nuen ezartzen, eta txarrerako ahalmen handia nuen. Beraz, haiek beren errurik gabe egiten ninduten errudun.
‎eta zerbait esaten du Jauna bere ontasunagatik harenganaino heltzen den
‎Orain arte, Jauna liluramendu hauetako mesede hau egiten hasi zitzaidanez gero, etengabe haziz joan da sendotasun hau, eta bere ontasunez bere eskutik izan nau, berriro atzera egin ez nezan. Eta ez dut uste, eta hala da, neure aldetik ezer egiten dudanik, baizik eta argi ikusten dut Jauna dela egiten duena.
‎Horrela ez da egundo ere iristen espirituaren askatasunera. Jokaera oso ona iruditzen zait ezkonduen bizierarako, haiek egin zaien deiaren arabera joan behar baitute; baina beste bizierarako, inola ere ez dut nahi aurreratze era hau, eta ez didate sinetsaraziko ona denik, nik neuk probatu dudalako, eta horrela egongo nintzakeen beti Jaunak bere ontasunagatik beste lasterbide bat erakutsi ez balit.
‎8 Orain, bada, baratzea elikatu behar den uraren lau era hauek aplikatuz, urik gabe alferrik galduko baita?, hau da nire kasura datorrena eta zerbait azaldu daitekeela uste dut otoitzaren lau graduez, Jaunak, bere ontasunagatik, haietan jarri baitu zenbait unetan nire arima. Nahi beza haren ontasunak esaten asma dezadala, hau idazteko agindu zidaten pertsonetako bati on egiteko eran, Jaunak lau hilabetean ni hamazazpi urtean nengoen baino askoz aurrerago ekarri baitu.
‎Jauna gorestekoa da honetan gertatzen dena, eta baita bihotza benetan mintzekoa ere; izan ere, arima askok eta askok egiten dute atzera, gaixoek ez baitakite moldatzen. Eta horrela, uste dut, egingo zukeela nireak ere, Jaunak hain erruki handiz egin ez balu guztia bere aldetik; eta bere ontasunagatik guztia jarri zuen arte, ikusiko du berorrek, ez zela izan nigan erortzea eta jaikitzea baizik.
‎Haren Maiestateak nahi dezala, bere ontasunagatik, zer edo zertan Berari zerbitzu egiteko duin izan nadila ni, hainbeste zor diodanez gero, amen; ongi bainekien mojen etxeak fundatzean egiten zidana baino askoz ere mesede handiagoa zela hau.
‎Haren Maiestateak, bere ontasunagatik, bertute zoragarri honetan den altxorra ezagutzeko argia eman zidanez gero, ahultasunez eta inperfekzioz bada ere?, eskuratzen saiatu naiz; dena dela, neugan ikusten dudan bertute urriak batzuetan nazka ematen dit, agintzen didaten gauza batzuetarako ez dela aski sendoa iruditzen zaidalako. Jainkozko Maiestateak ezar beza falta dena obra honetarako.
‎8 Uste dut, Jaunak nahi duela arima konturatzea, hemen bat egitean baino gehiago gozatzen duela, eta horrela gainezkaldian oso ohikoa da Haren Maiestatearen gauza batzuk hari agertzea; eta ariman geratzen diren ondorioak handiak dira eta bere buruaz ahaztea, hain Jainko eta Jaun handia ezagutua eta goretsia izan dadila nahi izatearren. Nire iritziz, Jainkoarena bada, ezin daiteke gera berak han ezin zuela ezer egin eta bere ezereza eta esker txarra argitasun handi handiz ezagutu gabe, bere ontasun hutsez hain grazia handia egiten diona zerbitzatu ez duelako. Izan ere, sentimendua eta leuntasuna hain gehiegizkoak izanik, hemen harekin konpara daitekeen guztiari, oroipen hura galtzen ez zaion bitartean, hemengo poztasunei nazka hartuko lieke, eta horrela munduko gauza guztiak gutxiestera dator.
‎4 Hobeki azaldu nahi dut: gure Jaunak, bere ontasunagatik, arima bati bere burua agertu nahi badio hobeki ezagut eta maita dezan, edo bere sekreturen bat hari agertzea, edota esku erakutsi eta mesede bereziak egitea nahi badu, eta hark, esan dudanez, honekin (bere buruaz lotsaturik egon zukeen eta hain kaskarra izanik, zein gutxi merezi duen kontuan hartu) santutzat hartzen badu bere burua eta mesede hau berak egindako zerbitzuren bategatik datorkiola uste badu, argi dago hemendik etor dakiokeen on handia txar bihurtzen duela, armiarmak bezala.
‎7 Dorpetasun horiei ez jaramonik egin, berori konturatzen denean; nik halakorik izan ez badut ere. Jainkoak bere ontasunagatik grina horietatik beti gorde nauelako?, uste dut, arimaren gozotasuna hain handia izanik, eragina duela izaera naturalean; Jainkoaren laguntzaz desagertuz joango da, jaramonik egiten ez badio. Pertsona batzuek nirekin tratatu dute hori.
‎Bat egitetik liluramendura dagoen aldeaz ari da. Liluramendua zer den agertzen du, eta zerbait esaten du Jauna bere ontasunagatik harenganaino heltzen den arimak duen onaz. Eragiten dituen ondorioak adierazten ditu. Benetan mirestekoa da.
‎Diodana da [diziplina] lasaitzean ez gaitezela gera bakean, zenbaitetan geure burua proba dezagula baizik; badakidalako haragi hau oso faltsua dela eta hura ezagutu beharra dagoela. Jaunak egin diezagula argi bere ontasunagatik. Gauza handia da zuhurtasuna eta nagusiengan fidatzea eta ez geure buruarengan.
‎benetan apala denak nola pentsa dezake bera kontenplaziora iristen direnak bezain ona dela? Jainkoak, bere ontasun eta errukiagatik, haiek bezain ona egin dezakeela, bai. Baina nire aholkua hau da:
‎6 Hemen abisu batzuk ematea egoki izango dela deritzot, ene ahizpak, Jaunak bere ontasun hutsagatik honaino ekarri dituen zuetakoentzat, badakit badirela zuen artean batzuk eta.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia