Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 42

2002
‎Katakumeari zakur lege ona erakutsi nahi izaten zion Jaik. Iluntzean bera bere txokora lo egitera joaten zenean, katakumeari lepotik heldu eta goxo goxo zulora bere ondora eramaten zuen. Egia esan, bakan lortzen zuen katakumea bere ondoan lokarraraztea.
2005
‎Ainara bere ondora iritsita, besarkada estu estuan bat egin dute. Haren gorputzaren beroa sentitu du, haren lurrina inguratzen nabaritu(" Maroussia"?), ezpainak goxo goxo, burko txikiak bezain bigun eta atsedengarri, bereetan pausatu, eta haien artean mihia luzatzen ere saiatu da.
‎Mateo azkar berarengana zuzendu zen, paparretik heldu eta, lurrera bota ondoren, indar handiz eta oso azkar, burua baldosen aurka jo zion, bere ondora ailegatu nintzenerako emanak zizkion hiru kolpe baldosen aurka. Iskanbilarekin terrazako mahaiak labain egin zuen atzerantz eta haren gaineko lorontzia zorura erori zen, mila zatitan hautsiz.
2006
‎Honez gainera, beste bi seme alaba ere izan zituen lehen senarrarekin). Hirurogeita hamar urterekin deitu zuen heriotzak bere ondora.
2008
‎Kontua da maisuak denborarekin hiztegi bat osatu zuela, eta ahozko azterketa bat egiten ziela tarteka ikasleei. Atera zuen ikasle bat gelaren aurreko aldera, bere ondora, maisu ikasleak aurrez aurre zeuden, biak zutik?, galdetu zizkion hamar hitz banan banan, baldin eta azterketatxoa egiten ari zèn ikasleak hitzen bat ez bazekien, gainerakoei egiten zien galdera maisuak: –Nork daki??, eta zekitenek eskua altxatzen zuten, malguki batek eraginda bezala, galdera erantzuteko prest?, ikasle harekin bukatu ahala deitu zion maisuak beste ikasle bati?
‎Baina, gauza bat esango dizut, ni neure onean nengoen; zeharo leher eginda, hor dago koska, eta segundo bat lehenago esnatu izan banintz hantxe bertan harrapatuko nuen, bai horixe. Ez zegoen hilda bere ondora hurbildu nintzenean, ez horixe.
‎Luzatu nion eskua, eta berehala begirik gabeko izaki beldurgarri eta hizketa leuneko hark heldu eta tornikete batean bezala estutu zidan. Ustekabean harrapatua, ahaleginak egin nituen libratzeko, baina itsuak bere ondora bultzatu ninduen besoaren mugimendu azkar batez.
‎Smollett kapitaina, Squirea eta Livesey doktorea elkarrekin hizketan ari ziren txopan, eta, gertatutakoaren berri emateko irrikan banengoen ere, ez nintzen ausartzen tupustean elkarrizketan sartzera. Neure artean aitzakia on baten bila ari nintzela, Livesey doktoreak bere ondora deitu zidan. Pipa behean ahaztua omen zuen, eta tabakozale amorratua zenez ni haren bila joatea nahi zuen; baina, inork entzun gabe hitz egiteko moduan egon ginenean, berehala hustu nion barrua:
‎Kontua da maisuak denborarekin hiztegi bat osatu zuela, eta ahozko azterketa bat egiten ziela tarteka ikasleei. Atera zuen ikasle bat gelaren aurreko aldera, bere ondora –maisu ikasleak aurrez aurre zeuden, biak zutik–, galdetu zizkion hamar hitz banan banan –baldin eta azterketatxoa egiten ari zèn ikasleak hitzen bat ez bazekien, gainerakoei egiten zien galdera maisuak: " Nork daki?", eta zekitenek eskua altxatzen zuten, malguki batek eraginda bezala, galdera erantzuteko prest–, ikasle harekin bukatu ahala deitu zion maisuak beste ikasle bati... beste bati eta beste bati... iritsi zen Beñardoren txanda, erantzun zien honek maisuak egindako galderei ahal bezala:
2009
‎Eta hala, bakoitzari zinaren berrespena eskatuta gero, Teofilo Mariak bere ondora deitu zituen guztiak, harik eta zazpiek elkarri eskua eman, aldarearen inguruan zirkulu bat osatu eta kantatzen hasi ziren arte, Christus vincit, Christus regnat, ekitaldi hartan, zeinean estetikak ere bere funtsezko papera jokatzen baitzuen:
‎Heriotzara zigortuta, bortz urtez ibilia zen gortetik urrun. Berrikitan, Karlos IX.ak bere ondora deitua zuen berriz, baita erresuma osoko armadaren burutza eman ere. Papista suharrenak lazturik zeuden geroztik.
‎Eta hala, bakoitzari zinaren berrespena eskatuta gero, Teofilo Mariak bere ondora deitu zituen guztiak, harik eta zazpiek elkarri eskua eman, aldarearen inguruan zirkulu bat osatu eta kantatzen hasi ziren arte, Christus vincit, Christus regnat... ekitaldi hartan, zeinean estetikak ere bere funtsezko papera jokatzen baitzuen: gizon batzuen arteko konpromisoa, zin batek berretsia, esku lotuen leialtasunean eta jainkozko zirkuluaren batasunean, alboko leiho txiki batetik sartzen zèn argi ilunaren misterioak hartuta, gurutzatu berrien begietan odola erregai duen suak dir dir...
2010
‎–Oi, mutil honena adierazgarria da! Zerutik hasten ditu marrazki guztiak?; ni amaren parez pare nengoen, baina markesak besoetatik heldu, bere ondora eraman eta honela esan zidan: –Zuri, beraz, hodei baten gainean agertuko zaizu Ama Birjina, inoiz agertzen bazaizu??; eta nik, aukera baliatuz, halaxe egin nuen garai hartako marrazki bat baino gehiago, Ama Birjina hodei koloretsuen gainean ipinita, ez dakit amets hura neure ere egin nahi nuelako, edo ama neure mende nahi nuelako, ai, amaren besoen babesa?!?, gauza horietan ez da sekula jakiten eta:
‎Norak eszenari begiratu zion. Zuzendaria bere ondora joan arte itxaron zuen.
‎" Oi, mutil honena adierazgarria da! Zerutik hasten ditu marrazki guztiak"; ni amaren parez pare nengoen, baina markesak besoetatik heldu, bere ondora eraman eta honela esan zidan: " Zuri, beraz, hodei baten gainean agertuko zaizu Ama Birjina, inoiz agertzen bazaizu..."; eta nik, aukera baliatuz, halaxe egin nuen garai hartako marrazki bat baino gehiago, Ama Birjina hodei koloretsuen gainean ipinita, ez dakit amets hura neure ere egin nahi nuelako, edo ama neure mende nahi nuelako —ai, amaren besoen babesa...! —, gauza horietan ez da sekula jakiten eta:
2011
‎–Emaztearekin gogoratzen naiz etengabe azken bolada honetan, baina ez naiz gauza maite dudala esateko. Neure hutsegite batengatik banandu ginen, eta niri dagokit barkatzeko eskatu eta bere ondora itzuli nahi dudala esatea, jarraitu nuen. Berak besarkadatik askatu ninduen.
2012
‎Hortaz, hantxe geunden, bakarrik, ipuin batean, gure egunerokotasunaren ifrentzuan. Beste etzaleku batera eraman ninduen, belar xamurrez atondua, eta bidean autoko eserleku azpitik kondoi pare bat hartu nuen irrikaz, bere ondora zoro legez bueltatzeko.
‎Gogoan zuen zenbat poztu zen hura entzundakoan eta nola euforiaren ondoko buruargitasunak tristatu zuen, semea etxera itzuliko ez zela konturatu zenean. Urteen poderioz jabetu zen ez zinela bere ondora itzuliko, eta, halabeharrez, zu urrutitik maitatzen ikasi zuen.
‎Nire zerbitzari Ostiralek gidaria salbatu zuen, eta, bere ondora iritsi ginenean, zaldi gainetik jaisten laguntzen ari zitzaion. Gizona, biak batera zegoen, zauritua eta beldurtua, eta bigarrena gehiago lehenengoa baino.
‎..., mespretxu handiko begiratua egin zidan; gero, zaldiarengana jiratuz, yahoo hitza entzun nien beren artean sarri errepikatzen; hitz haren esanahia ezin nuen orduan ulertu, nahiz eta ahoskatzen ikasi nuen lehenengoa izan; baina laster informatu ninduten hobeto, nire amaigabeko atsekaberako; zeren eta zaldiak, bere buruaz keinu eginez eta bidean egin zuen bezalaxe hhuun, hhuun hitza errepikatuz, ni bere ondora joatea nahi zuela ulertzen nuena?, patio antzeko leku batera eraman baininduen, non beste eraikin bat baitzegoen, etxetik halako tarte batera. Hara sartu ginen, eta lehorreratu ondoren lehenengo aurkitu nituen izaki higuingarri haietako hiru ikusi nituen; sustraiak jaten ari ziren, eta beste animalia batzuen haragia, asto eta txakurrena zela ohartu nintzena gero, baita noizean behin istripuz edo gaitzez akabatutako behiren batena ere.
2013
‎–Benetan esaten dizut, Esteban, esan zion Jeannek bere ondora inguratuz eta musu bat eman ondoren?. Batzuetan jasanezin jartzen da emakume txatxu hori!
‎Épernonek irri egin zuen, baina ez zuen deus erantsi. Erregek, orduan, La Force ri errekeritu zion bere ondora etortzeko. Itxuraz, nire aspaldiko ezaguna Champaigne aldera abiatzekoa zen bi egunen buruan, armadarekin bat egitera.
2015
‎Jostailuzko zaldi haren gainean, oparitu zion egunean. Argazki erraldoian zaldiak egon behar zuen lekuan zulo bat zegoen ordea, bere ondora etortzeko handik jauzi egin izan balu bezala. Plastikozko ezpainak mugitu zituen zaldiak orduan, Erreri beldurra eman zion keinuan, nahiz eta ahotsa bere amarena izan berriz ere.
‎Hala ere, kontuan zeukanez Lily handik kanpo zegoela, hark lagundu egin baitzion Tansley jaunarekin, bereizi egin zuen beste guztien artetik: «Lilyk behintzat arrazoi ematen dit» esan, eta bere ondora ekarri zuen hura, urduri samar, asaldatu samar. (Maitasunari buruz ari baitzen gogoetan).
‎Bazekien, behin ezkonduta, ez zuela Venezuela aldera joateko hainbeste traba izango. Bazekien, baita ere, urte batzuetan Piok ezin izango zuela bere ondora etorri. Ezkontza zen bide bakarra.
2016
‎Richardek bere gogoetetan jarraitzen zuen Sap bere ondora etorri zitzaionean. Bera ere halako bitxikerietan trebe baitzen, beno, trebe egin zuten, eta eguzkia Jainkoa izatea zentzuzkoa zela luzatu egin zion, argiaren sortzailea zelako, biziarekin lotua eta lurra eta urarekin batean biziaren jatorri izana.
‎Lehenak Jainkoarenak izan ziren, beraz dibinoak eta gizakien artetan kontutan ez hartzekoak, lehen gizarena beraz, Kainena, bigarrena Noeren emaztearena, eta hirugarren hauxe, apal apala eta ondoriorik gabekoa. Eba leizetik atera zenean, Erekek eta Habilek bere urratsak segitu zituzten, gizonki, baina emaztea berehala horretaz ohartu zelarik, Adani bere ondora joatea oihukatu zion. Darwin agureak adinekoei oihu bat bota zien eta zintzo zintzo, bi gizon iletsuek gibelerat egin zuten, taldearen hurbilera itzuliz.
‎Ikasgelako atea metro gutxitara dauka, oraindik minutu batzuk falta dira lehenengo klasea hasteko. Justu orduan Atxio bere ondora hurbildu da.
2017
‎Joan nintzen bere ondora eta sorbalda ukitu nion.
‎Hautsez betetako liburutzar bat ireki eta bere ondora hurbildu eta ikatz errautsa zirudien zerbaitez betetako tintontzian sartu zuen luma zaharra.
‎Arrotzei beren hizkuntzan mintzo zitzaien, gizonezkoen nahiz emakumezkoen begietara begiratuz, alegia deus ez haien adats estali gabeei eta haien galtza eta kamiseta motxei. Azken fardela estalpean utzi berria nuela deitu zidan bere ondora.
‎Kafetegi barruan betiko mahaian eserita itxaron beharrean, kristalaren kontra zutik zegoen irakaslea kaleko erauntsiari begira. Gabardina eskegi eta bere ondora joan nintzelarik, ea euriari begira egoteak ez al zuen triste jartzen galdetu nion, eta beste gauza batzuek jartzen zutela triste erantzun zidan hotz, hitz gutxiko. Ez zidan ohiko diosalik egin, ez zidan ohiko musurik eman.
‎Erdian Beyonce zegoen dantzan, Delorean taldearen Deli abestia ozen entzuten zen bitartean. Linda bere ondora joan eta dantzan hasi zen. Bikain egiten zuten biek dantza.
2018
‎Ikusi bezain azkar, Edyk irratia itzali eta Saioa txabola barrutik irteten da. Irribarre egiten dio Landerri eta jarraian bere ondora doa, otzarakoa zer den jakiteko.
2019
‎Ongi gogoan dut gau hura. Aukera txikienean kontatzen dudan epifania moduko bat bizitu nuen, pilotari ezagun batek bere ondora deitu zidanean bera txiza egiten ari zen haur jolastokiraino, bere jardunean gelditu gabe, eta zakila oraindik eskuan zuela eskatu zidanean zaratarik ez ateratzeko mesedez (bere etxearen ondo ondoan omen geunden), alaba lotan zegoela. Modu horretan eskatuta ezin izan nion ezetzik esan, eta barratik bueltan lagunei eskatu nien tokiz aldatzeko eta begiei irudiari eusteko.
2020
‎–Ezta pentsatu ere –erantzun dio Txarrok, mahai gainean dagoen zakutoa bere ondora ekartzearekin– Babil zaindu beharra diagu. Mutila sendatzen denean abiatuko gaituk, eta bidez bide ibiliko, bidelapurrari bere azkena eman artio.
‎–Jainkoak ez dik bere ondora deituko oraingoz.
2021
‎Gaztea zutitu da eta polizia bere ondora joan da. Ateraino lagunduko dio, han beste polizia batek ziegetaraino eraman dezan.
‎Konfiantza handia daukagu, hiru urte daramatza jadanik nire irakasle izaten. Beraz, gortina atzetik atera eta bere ondora joan naiz janztera.
2022
‎Medikua baino ez da klausuran sartu azken berrogeita hamar urtean. Medikua, eta ehorztetxekoak, gure Jaunak gutako bat bere ondora deitu izan duenean. Gure kongregazioarekiko eta Eliza Katolikoarekiko errespetu falta barkaezina da hau.
2023
‎Katiuskak jantzi eta Aldo deitu du ataritik. Aurrea hartu dio, bizi, baina berehala bere ondora jo du, zintzo. Uhalik gabe ateratzen du orain, baina urteak behar izan ditu piztiarekin adiskidetzeko.
‎Virgil astiro altxatu eta astiro hurbildu da petrilera. Disimuluzko eztul batekin deitu du Maudeyren arreta; begiak ireki eta buruarekin baietz egin dio emakumeak, eser daitekeela bere ondora. Gora begira datza ilargi erraldoiari begira; besoak buru azpian planto eta belaunak goraka, eroso gauaren erritmoan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia