Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 106

2001
‎Abelio ez da bere ondoan zaudela ohartu eta ez dakizu zer esan konturatu dadin, zorionez, bat batean begirada altxatu du. Zirrara bat sumatu duzu gorputz osoan.
‎Mariaren ipuina Azalduko banio ere, ez luke ulertuko amak. " Txorakeriak" esango luke, bere ondoan egon nukeela esango lidake," batez ere orain", orain inoiz baino gehiago behar nauela bere ondoan, aita hil ostean. " Txorakeriak" esango luke.
2003
‎Gortinaren zirriztuetatik Monikaren zango zutun eta beso luzeei begira, nire buruari galdetu nion zer indarrek eramaten gaituen pertsona bat gurtzeraino maitatzera eta zerk iratzartzen gaituen gero amets horretatik. Hiru urte lehenago bere ondoan egoteagatik bakarrik asmatu nuen bidaia hori, eta gidaliburuan aurkitu genituen museo guztietan sartu banintzen, ez zen izan espartinak edo esku pilotak nola egiten diren edo balea nola harrapatzen zuten ikasteko, Monikaren aurpegia bitrinen kristaletan islaturik ikustearren baizik. Orduak ematen nituen neska horrengan zerk erakartzen ninduen aztertzen, begiradaren beroak, ezpainen iradokizunak edo bere keinuen dotoreziak, eta gehien bere bizipozak hunkitzen ninduela erabakitzen nuen batzuetan, edo bere gaztetasun emeak liluratzen ninduela modu horretan beste batzuetan.
2004
‎Gertakaririk gabeko bizitza aspergarria zen berea. Baso hotz hura zen bere ondoan egotea onartzen zuen bakarra. Hain zuzen ere, hura zen haren bizipoz bakarra ez baitzuen ez haurrik, ez eta ere familiarik.
2005
‎itzuliko zela zin egin zion alaba gajoari, arratsaldero margotuko zuela gorriz Marrakex, eta bere ondoan egongo zela beti eta inoiz ez zuela ahaztuko.
‎Agian bere mutil lagun haietako bat Izotz Gizona izan zen eta betiko jelatu zizkion organoak oro. Lagundu baizik ez nion egin nahi, bere ondoan egon! Partida amaitu zitzaidan eta ostikada bat jotzeko gogoarekin geratu nintzen.
‎Azkeneko unean erabakiko zuen? Nik bere ondoan egon nahi nuen!
‎–Aizu! –deitu nion aldentzen ari zen Kixmiren aitari– Esaiozu, zera, harrapatzen ez badut, hau da, joango balitz, esaiozu, zera..., ni bere ondoan egongo naizela. Bai, hori.
2006
‎–Gaztelura iritsi ginenean –jarraitu zuen Malenferrek–, Matiasek bere ondoan egoteko erran zidan. Soldadua izana zen eta bazekien nola jokatu.
2007
‎Une horretan katiluak eta platertxoak garbitzen ari zituen, baina bere ustez beti katilu berdinari ari zen xaboia ematen. Lehen bere ondoan zegoen gizonak bezalaxe eta Aisharen antzera, zerbitzariak nonbaiten galdua zuen begirada, agian bere buruan irudikatutako laku berdinean. Hala ere, gizonaren ondora hurbildu zen honen begirada galdua aurkitzeko.
2008
‎Egoi Martinez, beti bezala grinatsu, sasoiko dagoela erakutsi du eta etapa garaipenaren bila arituko da ihesaldietan sartuz. Mikel Astarlozak kilometro asko daramatza aurtengo denboraldian, baina Igor Antonen maisua izaten saiatuko da eta bere ondoan egon nahi du mendi etapa handietan.
‎Milena ikusi du minutu batzuk lehenago eta zorion malkoak lehortzen ari da. KOLDO bere ondoan dago zutik.
‎GERMAN telefonoz ari da Aliziarekin. JOANA bere ondoan dago, eserita.
‎Esperientzia falta zaio oraindik, gaztea baita eta ez baititu itzuli handi asko egin. Horixe zen nire lana, momentu zailetan bere ondoan egotea, eta, besteak beste, Valverdek eduki zuen despisterik ez edukitzea. Eta bikain ari zen orain arte, aldapan gora behar zuen tokian zegoelako beti, eta etapa guztietan oso argi zebilelako.
‎Baina Izkok ez zuen gai horretan erantzukizunik hartu nahi izan: «Agian, Zigandari ere ez zitzaion gustatuko ni bere ondoan egotea. Goizean elkartu ginen, eta albiste txar bat eman nion, agian nahiago zuen bakarrik azaldu.
‎" Kaixo Sira!", esan zuen Kikek irribarrez, eta bere ondoan zegoen neskaren irribarrea oraindik ere zabalagoa zen. Nik ezin nuen, gogortuegi nengoen eurek bezala irribarre egin ahal izateko.
2009
‎Ni bere ondoan egoteak ez zuen haren mintzoa zuhurtu: –bere edertasuna?
‎GERMAN. Eskerrik asko, aita. Baina orain Mimi esna dagoela, bere ondoan egon nahi dut.
‎KOLDO. Bai, ez dugu estutuko. Ikus dezala beti bere ondoan egongo garela.
‎IKERNE mahai batean, gosaltzen. ALIZIA bere ondoan dago, serio.
‎Etapa berri bat da, Koldo. Eta gu bere ondoan egongo gara.
‎Iñaki Alonsok erakutsi dio, agian, gozatzen. Bere ondoan egon zen Eibarren, bere ondoan egon zen Lemoan, eta orain ere hark eskatuta fitxatu du Real Unionek. Badaki zer eman diezaiokedan, eta nolako jokalaria eta pertsona naizen.
‎Bere ezaugarririk handiena lasaitasuna zen; astiro astiro egosten eta egiten zituen egin beharreko gauza guztiak. Baretasuna zabaltzen zidan niri bere ondoan egon hutsaz. Besteekin hitz egiten zuenean, patxadaz aritzen zen, inolako presarik gabe.
‎Ezagutzen ez nuen mundu batekoa egin zen nire alaba. Ez nuen bere ondoan egoten jakin. Lan eta lan egiten nuen, eta berez haziko zelakoan nengoen.
2010
‎Gu lasai egoteko, eta hori ikastolako profesionalen esku uzteko oraingoz. Etxean ere, noski, pazientzia handia behar dugula Lukaxekin, baina ahal dugun guztian bere ondoan egoteko. Ez dugula besterik egin behar.
‎JOANA. Kostatuko zaio, baina bere ondoan egon behar dugu eta babesa eman. Ezin dio partida irabazten utzi.
‎JOANA. (sufritzen) Baina nire lehengusuaren hiltzailea zen. Eta bere ondoan egon naiz askotan! Nola enintzen konturatu...?
‎OLGA. Ezta larria, baina bere ondoan egon nahi dut.
2011
‎ABEL. Berdin zaidak. Nire semea duk eta bere ondoan egon behar diat orain. Hi ere aita haiz eta ulertuko duk, noski.
‎Rikardo bere ondoan zegoen eserita, eta horregatik hasi da Gomax builaka, ea esnatzen zen bere garrasiekin.
2012
‎Kuxina aurpegitik erretiratzen saiatu naiz, baina tinko heldu dio, salbabide bakarra balitzaio bezala. Sofatik altxatu naiz, ezin naiz bere ondoan egon.
‎Orduan nik laguntza eskaini nion: ez nuen parte hartuko, ez bainuen neure burua gai ikusten, baina bere ondoan egongo nintzen behar ninduenean. Bilkura pare batera joan nintzen, eta, asuntua okagarria iruditu zitzaidan arren, mendekatia eta ezin tristeagoa, aspaldian sentitu gabeko emozio bortitzek harrapatu ninduten.
‎Ziur nago norbaitekin aritu zela azpilanetan bere plana burutzeko, isilik egoten jakin zuen norbait. Niri ez zidan tutik esan, baina apustu egingo nuke Milena Jesenská izan zela, 1920ko hamarkadaren hasieran izan zuen nobia; irudipena daukat amaieran bere ondoan egon ziren gazteak, Robert Klopstok eta Dora Diamant gaixoa, engainatu egin zituela, eta guztiz irentsi zutela heriotzarena. Felicerekin hautsi ondoren Kafkak ezagutu zuen pertsonarik ausartena eta ziurrena, zalantzarik gabe, Milena izan zen.
‎ABEL. Eta ulertzen dut, nola ez? Baina bere ondoan egon nahi nuke, mesfidantza galtzen lagundu... Badakit zaila dela, baina...
‎IBON. (Itxasori) Errudunaren zama dauka gainean... (Manexi) bere ondoan egon behar diagu.
‎XABIN, kontzentratuta, komisariako izkina batean paperak betetzen ari da, eserita. AXUN bere ondoan dago aulki batean eserita, XABINi jardunean. XABINi kosta, ama ondoan hitz eta pitz edukita paperak betetzea.
2013
‎–Berak santu bihurtzen du bere ondoan dagoen edozein.
‎–Arren eskatuko nizuke Lizzyren buruan ez sartzea gizon horren trataera gaiztoak gaitzidurarik merezi duenik; izan ere, hain da desatsegina, haren gustukoa izatea zorigaitza izango litzateke. Long andereak bart esan zidan Darcy bere ondoan egon zela jesarrita ordu erdi batez eta ez zuela txintik ere atera.
‎Eztit entzun nahi, eta gero eta urrunago sentitzen dut? Animatzen saiatzen naiz, bere ondoan nagoela erakusten? . baina berak eztu ikusi nahi?
‎ITXASO. Nik lagundu egin nahi diot, bere ondoan egon. Eta uste dut horretan aritu naizela, baina Ibonek nirekin ordaintzen du, nire errua balitz bezala?
‎1985eko abenduko arratsalde, malenkoniatsu? hartan (21) Fullaondok eskutitz bidez jakinarazi zion lehiaketaren irabazlea zein zen eta eskerrak eman zizkion bere ondoan egoten utzi ziolako, baina eskultoreak bazekien Donostiarentzat hortxe amaitzen zela, atzera bueltarik gabe, paisaia berria berrasmatzeko unea. Jada ez zegoen denborarik.
‎—Soil soilik ezpainak busti, bere ondoan egon eta. mintzatu, hitz egin gaixoari. Ez dakigu entzun ote lezakeen edo ez eta Osinako sendagile andre gazteak berak losintxak egin dizkio elbarrituari leunki belarri atzean, begi azpian, ezpainetan, lokietan, kopetan, matrailetan, sudur mizpietan....
‎Harrezkero bere ondoan egon nahi nuen beti, baina lotsa nintzen hurbiltzen zitzaidan aldioro. Masailak berotu eta gorritu egiten zitzaizkidan.
‎Massimilianorentzat garrantzitsua da Serena bere ondoan egotea.
2014
‎Amari aukera eman ziotenean etxean bere gaixotasuna aurrera eramateko, inork ez genuen pentsatu horrek hartuko zuen dimentsioa: bere gauzak inguru ezagun eta familiarrean aurkitzeaz at (eta hori jadanik asko da), bere ondoan egon garenoi denbora eman digu, berak horrela eskatzen zuen momentuan edo guk horrela hauteman dugunean, intimoki eta sakon hitz egiteko, kontaktuan isilik egoteko edo kapritxo txikiak betetzeko. Gure esker ona nolabait adieraztea da idatzi honen helburua.
‎Ez nintzen ausartzen. Nire aferak nituen, baina bere ondoan egoteari utzi gabe. Askatasun pixka bat gehiago merezi nuela uste nuen.
‎Pozten nau bere ondoan egotea hain gutxi geratzen zitzaionean.
2015
‎Amak, ez oheratzeko eskatu zioan Mariari. Nekatuta zegoela eta bere ondoan egoteko pixka batean. Poliki poliki, Mariaren besoetan etzan zuan Ama, txori txiki bat bezala, eta begiratua alabaren begietan zuela, irribarre batez, loak hartu zian.
‎Bada, esaten badut ez dudala ikusten ez gorputzeko begiez, ez arimakoez, irudizko ikuskaria ez delako, nola ulertzen eta baieztatzen dut nire ondoan dagoela ikusiko banu baino argitasun handiagoaz? Izan ere, ilunetan dagoen pertsona bat bezala dela, edota itsu dagoena bezala dela eta bere ondoan dagoen beste bat ez duela ikusten irudikatzea, ez dator egoki. Badu antzekotasunik, baina ez handirik; zentzumenez sentitzen duelako, hitz egiten edo mugitzen entzun, edota ukitu egiten diolako.
‎Nire tokia bere ondoan zegoen.
‎Sami bere ondoan egongo nintzela hitz eman nion edozer gertatu arren.
‎Ez ahaztu pertsonaia interpretatu behar duzula baina, aldi berean, bere ondoan egotea.
2016
‎Olano ados dago. " Umea gaizki dagoenean, zu gaizki zaude; baina indartsu egon behar duzu, bere ondoan egoteko. Bera ondo eta animoso dagoenean, zerorri ere animatu egiten zara.
‎Noiztenka Adan lokartzen zen, baina laster esnatzen ere, eta Ebari begira ezartzen zitzaion. Adanek osoki begiak ireki zituen, bere ondoan zegoen Eba maitea so eztiz lainotzeko asmotan. Bere eskuz, emaztearen gorputza ferekatzen hasi zen, ileak, bizkarra, bularrak eta hankarteko zakila pizten hasi zitzaion.
‎Makarroi barruan zehar, bere ondoan dauden beste bi kableak, berriz, bai. Korronte elektrikoa daramate
‎2ttor sofan dago, esku bat buruan jarrita daukala. Laino bere ondoan dago.
‎4ra sofan eserita dago, triste, burumakur. 2ttor bere ondoan dago, nolabaiteko mirespenarekin 4rari begira. Xbel beraien ondoan dago, papertxoa irakurtzen.
‎Erran nahi baita, izendatua izan ondotik, badirudi Piarres Larzabalek hurbiletik segitzen dituela Euskaltzaindiaren barneko eztabaidak. Biltzar horietan bere ondoan daude: Manuel Lekuona, Juan San Martin, P. Lafitte, A. Labayen, Satrustegi, K. Mitxelena, Irigoyen, Erkiaga, Epherre, Irigaray, J. Haritschelhar.
‎Makarroi barruan zehar, bere ondoan dauden beste bi kableak, berriz, bai. Korronte elektrikoa daramate etengabe, jada iturrira konektatuta daudelako eta makina martxan dagoela beha daitekeelako.
‎Jatorriz Sierra Nevadakoak (Kalifornia), beste leku batzuetan ikus daitezke, hala nola San Ildefonso Granjako Errege Jauregiko lorategian. Han dago Espainiako alerik handiena, «Erregea», 45 metroko altuerarekin, «Erregina» ahaztu gabe, bere ondoan dagoen beste sekuoia erraldoia, 38,5 metrokoa. Irudia:
‎Carmenek ez zion hitz egiteari uzten gidatzen zuen bitartean. Ni bere ondoan nengoen, barreari eusten, Arantxa eta Mari Jose atzean zeuden bitartean.
‎" Segi lasai, Carlos", xuxurlatu zion Sabinok barrutik. " Ugarte oso gutxi ibiltzen duk Pascalekin, eta ez duk bere ondoan egongo pistola aipatzen duen unean. Eta une horretan berarekin egongo direnek ez diate kontu hori ezerekin lotuko."
‎Eta bere ondoan egon nintzen bere neba atzerrira bidali zutenean.
‎Ba iruditu zitzaidan hobe zela bere ondoan egotea.
2017
‎Oso potentea da. Nahiz eta buru belarri ibili borrokan, Chrysallis EH elkartean, eta Beñati eskua eman eta bere ondoan nagoela lehen mementotik esan, gogorra izaten ari da, emozioak pil pilean ditut.
‎Hain zuzen ere erlojua hondartzan jartzeagatik. Orain hondartza horrek fama handia hartu du eta bere ondoan dagoen herria oso pozik dago.
‎Nik ez duela ezer larririk zin egin diot eta bekokian musutxo bat eman diot. Ondoren loak hartu du eta esnatu bitartean bere ondoan egon naiz irratitxo kaskar bateko baladak entzuten.
‎Ile horiak bere ondoan zegoen hutsunera luzatu zuen hatza. Aitaren begiak bilatu nituen.
‎Irakaslearekin nindoan lekura nindoala, atetik sartu eta, gizonezko asko zegoen aretoetan bereziki, isiltasun halako bat eragiten zuen, berbaroa jaitsi egiten zen eta begiradak itzularazten zituen eta ni dohatsu sentitzen nintzen bere ondoan nengoelako bakarrik. Niretzat lehen aldia zen emakume hain eder batekin ateratzen nintzena, eta airean bezala, lurretik pitin bat lebitatuz joaten nintzen bere ondoan eta, bazterreko mahai batean esertzen ginelarik, bere edertasunaz ahaztu egiten zela iruditzen zitzaidan eta beste inork ez bezala begiratzen zidala, nigan altxor gordeak edo dohain ezkutuak ikusiko balitu bezala.
‎Konfiantza erabatekoa zuen haiekin. Talde bat ziren, ekipo bat osatzen zuten eta bazekien beti bere ondoan egongo zirela, baina Babak oso bestelako sentimenduak eragiten zizkion. Ez zekien oso ondo zer zen, baina ongi sentitzen zen haren ondoan.
‎Ziurtatu oinarrizko beharrak beteak dituela eta saihestu kalte handiagoak. Lortu bere ondoan egongo den norbait, edo saiatu konpainia eskaini diezaiokeen pertsona animatzen; ahal izanez gero senitartekoren bat edo biktimarentzako esanguratsua den norbait.
2018
‎Bere begietan zuen bizipoza kutsakorra zen; irrifar goxoak gaztetu egiten zion eguzkiaren distira bezainbesteko argia isurtzen zuen aurpegi alaia. Anaia loak hartzen zuenean, bere ondoan egoten zen liburu bat irakurtzen. Orduak eta orduak pasatzen nituen, konturatu ere egin gabe, bere mugimenduak aztertzen, zer esan jakin gabe.
‎Zer esan nahi duzue? Zuen alaba hiltzaile bat bada ere, hala ere, bere ondoan egongo zaretela. Benetan uste al duzue Linda nahita jo nuela?
‎Benetakoak. Ezpainetan musurik eman beharrik gabe adierazten ziotenak bere ondoan zeudela. Zertan ibiliko ote ziren Lete eta Kar?
‎Beste keinu bat egin zuen buruaz, eta bere ondoan zeuden bi lankidek Andoni gizajoa hartu eta furgoneta marroian sartu zuten. Aurpegian eta lepo inguruan porrakaden marka itzelak zituela ikusi zuten guztiek.
‎Bere motxila ere ohearen gainean dago. MAIDER bere ondoan dago, zutik.
‎Beste keinu bat egin zuen buruaz, eta bere ondoan zeuden bi lankidek Andoni gizajoa hartu eta furgoneta marroian sartu zuten. Aurpegian eta lepo inguruan porrakaden marka itzelak zituela ikusi zuten guztiek.
‎errealitatearen lur astunetik libratuko gintuen olatu indartsu bat. Bietako bat ez dago prest bere ondoan dagoena itxaroten ari den horixe bera dela konturatzeko. Eta besteak, prest dagoenak, ezin du ezer egin.
‎Akaso horregatik, Sarak halako frustrazio edo haserre bat darama barru barruan. Behar izan zuenean ez zelako bere ondoan egon. Inkontzienteki gorrotoa sentitzen du, Núriarekiko gorrotoa eta ezinikusia.
2019
‎Eta noizbehinka itzultzeko haren ondora,. berriren bat ba ote zen edo adieraztera. Azken ordua etortzerakoan bere ondoan egongo zela zin eginarazi zion. Eta azken arnasa ematerakoan bere bi eskuak estu estu estutuko zituela dena bukatu zela ikusi arte.
‎Ohean oraindik, Raimundo Silvak galdetu zion bere buruari, harriturik, zergatik segitzen zuen hausnarrean habaila balearrekin, fundibuloekin, alegia, izen horrekin ere ezagutzen baitira, horrela izendatzea ere egoki baita, Balearrek ez bide dute zerikusirik izen bereko irlekin, kasu honetan bala hitzetik etorri behar du, eta balak zer diren badakigu, jaurtigaiak, makinek hormen aurka eta hormen gainetik jaurtiko zituzten harriak, etxeen gainera eta etxe barruko jende izutuaren gainera erortzeko, baina bala ez da garai hartako hitza, hitzak ezin daitezke harat honat, batetik bestera arinkeriaz garraiatu, kontuz, beti azaltzen baita Ez dut ulertzen esaten duen baten bat. ...iren makinak uxatu zituen bere pentsamenduetatik, eta ezpatek eta zimitarrek bete zuten bere gogoa, arriskutsuki, gelako argi itzalean irribarre egin zuen, jakin bazekielako begi bistako sinbolo falikoak zirela, Lisboako Setioaren Historiak ametsera ekarriak, noski, baina sinbolo sustraituak, zalantzarik ez, baldin eta punta eta ahodun armek sustrairik badute, iltzatuak bai, iltzatuak egongo dira, bere ondoan zegoen ohe hutsa begiratzea nahikoa, dena ulertzeko. Bizkarraren gainean etzanik, begien aurrean gurutzatu zituen besoak, eta zera murmurikatu zuen, batere originaltasunik gabe, Beste egun bat, ez zion almuedanoari entzun, nola moldatuko zen erlijio hartan mairu gor bat bere otoitz beharrak betetzeko, batez ere goizean, auzokoren bati eskatuko zion, Alaren izenean, jo ezazu atea indarrez, eta segi atea jotzen irekitzera natorren arte.
‎Txistua sentitu zuen izugarri bizi: fufifufifuuu fuuufuuufuuu, fufifufifuuu fuuufuuufuuu.El Bueno bere ondoan zegoen, bertatik bertara ari zitzaion hoska. Txistu egitean ahotik botatzen zuen haizea sentitu zuen aurpegian.
‎Hitz bateko aginte esaldi hau asmatu bezain fite, hona adberbioa agertzekoa zen. Aztertzen ari garen garaietan, inplizituki erabilita ere, hiztunak laguna urrun xamar ikusten zuen, han, ez bere ondoan behintzat; eta horixe zen, hain justu, nahi zuena, bere ondoan egotea eta, esku eta guzti, etor! agindu horrekin" hona etortzea" zen ozen eta entzuteko moduan eskatzen ziona.
‎Gu biok ere bai bere ondoan dagoen gizona seinalatu du. Hauek ez dakigu.
2020
‎Nire etengabeko ikasketez galdetzen zidan, irakurtzen nituen liburuez, entzuten nuen musikaz, jaisten nituen filmez... Nik Ziortzaren eta, bereziki, Xabiren zain ematen nuen egun osoa, berarekin hitz egiteko, bere ondoan egoteko. Baina halako arratsalde batean, ni bezalako emakumerik ez zuela inoiz ezagutu, ezta ezagutuko ere esan zidan.
‎Gerora frogatu nuen besteek arrazoia zutela. Ama ere lasaiago zegoela esango nuke, atsegin zitzaion pertsona bat egun osoan bere ondoan egotea; ez zen ezertaz arduratzen Remediosek erremedioa jarri ziolako egin beharreko guztiari: etxea txukun eta dotore mantentzen zuen, erosketa txikiak egitera amarekin joaten zen, otorduetarako mokadu gozo askoak prestatzen zizkion, arratsaldeetan pasieran ibiltzen ziren edo elkarren ondoan telebista ikusten gelditzen ziren.
‎Zerbait itxi gabe utzi dugula sentitzen dut. Norbait hiltzen denean baina horren aurretik bere ondoan zaudenean, desberdina da. Guk, zoritxarrez, izan ditugu halako kasuak familian, baina halakoetan pertsona horren alboan egon zaitezke, eskua eman, agurtu.
‎Xabik besoa sorbalda gainetik pasatu zion lurrera begira eta isilik bere ondoan zegoen alabari.
‎Bulegoko lana utzi dudala ohartzen bada lotsatuko da lehenik, holako neska inutil baten aita izateaz. Eta bigarrenik, bere ondoan egon dut egun guzian moja bat bezala.
2021
‎Ez zen giro beraren ondoan! Asko haserretzen zen eta oso zaila egiten zitzaigun bere ondoan egotea.
‎Aita aspalditik zegoen gaixo egoitza batean, eta birusak eraman du. Hamabortz egun hagitz gogor pasatu genituen, jakinda bazihoala, eta ezin bere ondoan egon, eta ezin ukitu. Garrantzitsua iruditu zitzaidan, aukera eman zidatenean, sentimendu horiek azaleratzea.
‎–Izatekotan ere zaintzaile bat nahiko du ondoan, eta okerrena da ni prest nagoela horretarako ere, prest nagoela egin dizkidanak barkatzeko bere ondoan egoteagatik –esan zuen.
‎Baina izan naiteke begiak zabalik bizitzeko ausardia izan zuen Evaren alaba, izan gaitezke denok" lehen ama horren" seme eta alaba, gizon zein emakume. Ohore bat litzateke niretzat kontatzea nola etorri zitzaion sugea gure amen amari eta nola atrebitu zen sagarra jatera eta bere ondoan zegoen gizonari sagarra ematera, Jainkoen moduko bizitza bat prometitu zitzaionean. Ohorea baino gehiago, zorion handi bat litzateke esatea zuek, paradisutik espulsatuak izan zinetenok, nirekin mundu triste honetan zaudetenok, zuek denok nire anai arrebak zaretela.
‎Dena. Jakin nahi nuen zer jaten zuen, nola esnatzen zen egunero, zein errutina zeraman, kirolik egiten ote zuen, gustuko ote zuen bere ondoan zegoen jendea (batez ere hau nahi nuen jakin), joaten ote zen zinemara.
‎Molly maldan eseri eta bi eskuen artean pausatu zuen kokotsa. Vasquez gaztea bere ondoan zegoen zutik, eta Vasquezek bere aitaren aurpegi alaia zuen, haren begi distiratsu berberak, portxean oihuka azaltzen zenean: " Kaixo, umeak!".
‎Bisita laburrak dira, administratiboak. Ez dakit bere ondoan egoten, gutxiago berarekin hitz egiten. Berarekin izan naitekeen bezain normal egoten ahalegintzen naiz.
‎Joder, bere ondoan nengoen zutik.
2022
‎Botoiak, heldulekuak, Liburua zeukan irakurketa mahaia, tenperatura, giroa, argiztapena... dena berdina zen. Eta Kuno bera, bere haragiaren haragia, bere ondoan bazegoen azkenean, zein zer horren onura. Vashti ondoegi hezia zegoen hari eskua emateko.
‎Agian beste zerbaiti; gaur egun tramankulu harrigarriak fabrikatzen dira milaka luxetaraino argiztaturiko laborategi zuri zurietan. Zorionez, bere ondoan dagoen lagunak ez du horrelako buruhausterik. Haren eskuak tinkaldia areagotu du besaurrean; amultsuki, esan liteke gehiegikeria handirik gabe.
‎–Ez da titiko umea, baina oraindik asko dauka ikasteko gizakion munduan: bere ondoan egongo zara lehenengo aldiz hilekoa etortzen zaionean. Lehenengo aldiz maitemintzen denean?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia