Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 36

2000
‎Baina ez aita jesuitaren otoitzek, ez haren gantzutze suerte haiek guztiek, ez haren gurutzeak, ez eta deabruaren kontra jaurtiki mehatxuek erdietsi zuten Mattin bere onerat ekartzea, eta bai are gehiago izutzea eta hura auhenka uztea, ahotik habuina zeriola, harik eta aitak, iduri haiek ezin jasanik, erran zuen arte:
2004
‎Mendeko hizkuntza bere onera ekartzeko plangintza jardunetan Quebeceko eskarmentua beti agertu izan zaigu erreferentzia punturik seinalatuenen artean. Hango esperientzian, berriz, lan munduari emandako garrantzia erabatekoa izan denez, Lontxo Oihartzabalek aspaldi ohartarazi zigun alor honen irispen sakona:
‎Are gehiago, euskaltzaleen artean bertan ere ez dira izan gutxi orain arte, eta gaur bertan ere uste baino gehiago harrapatuko genituzke sarea jaurtiko bagenu. Kulturaren izaera biziari muzin eginda, euskararen egoera haren soiltasun larrutuan bere onera ekarri nahi dutenek, onik onenean, kulturaren dimentsio erdi folklorikoa onartuko dizute. Ez, ordea, kultura bizitzaren zainetan barrena doan uste, sinesmen eta balio sistemen gidari eta praxi moduan.
2005
‎Eta harrotu egin zen. Eta jendeari hizketan hasi zitzaion, eta esan zuen asko pozten zela partidua gelditu zutelako eta pertsona zentzudunak izan zirelako eta gauzak bere onera ekarri zituztelako. Eta esan zuen ez zuela inor denuntziatuko baldin eta golf zelaia libre uzten bazuten hamar minututan.
‎Gainontzeko lagunak agurtu eta gero, guregana hurbildu zen ama. Miren bere onera ekarriko zuelakoan nengoen, baina, aitzitik, adoretu egin zuen.
‎–Autoa bere onera ekartzen saiatuko naiz bitartean.
2006
‎–Ez dik balio –loditu zitzaion boza, Migel Mailuri begirik kendu gabe. Agurea dardarika hasia zen– Heriok gorputz batean sar atera egiten duenean litekeena duk kolpatua bere onera ekartzea. Jaun Migeli barnean gelditu zaiok, eta Herio inoren barnean gelditzen denean, debalde dituk mantarrak.
2008
‎–Bai. Bihar edo etzi ziurtatuko dizut, erantzun dio Garik, ahotsa oraindik ere bere onera ekarri ezinda.
2009
‎lehenbailehen desegin behar zuen, bai, bi gorputz gazte lizun itxurakoen lotura neurriz kanpoko hura, semeari bastoiaz bizkarreko bat eman behar bazion ere, ez bizkarra hausteko modukoa, sabelaren arrazoiak ere ez baitziren nolanahiko arrazoiak, Reginaren kasuan?, baina bai sentitzeko modukoa, halako moldez, non, herrena ia igarri ere egiten ez zitzaiola, pausoa arindu baitzuen neska mutilen norabidean, ahalik eta isilen eta ezkutuen, ezertxo ere esan gabe; haien parera iritsi zenean, baina, bastoia goratzera zihoàn mementoan doi, izeba Ernestinak bat bateko eztula egin zuen, benetakoa zirudiena baina disimulu handiz egina ere izan zitekeena; segidan, Domingok ama ikusi zuen, hari zuzendu zion begiradaren gezia bederen?, sinesgaitz egin zitzaiòn irudian baina sinetsi beharrekoan, bastoiak eta bastoiaren mehatxuak ez baitzioten zalantzarako tarterik uzten, eta hala, albokako mugimendu arin bat egiten zuela, amaren mehatxuari ihes egitea lortu zuen, aingira labain bat iduri; semearen mugimenduarekin batera, ordea, nora ezean geratu zen ama, baita barregarri ere, bastoi goratuari goian bizpahiru segundoz eutsi baitzion, zer egin ez zekiela, tokia galduta; barregarri sentitzen zen, bai, eta horrek sumintzen zuen, beharbada, gauza gutxik erasaten baitzioten barregarri geratzeak beste, barregarri geratzea bi aldiz barregarri geratzea baitzen, betiere, Reginarentzat: ..., barregarri geratzeagatik are barregarriago sentitzen zelako; baldintza haietan, halere, zerbait egin behar zuen, barrutik jaten zuèn sumindurak bide egin zezan; azkenean, ez zuen modu hoberik aurkitu, bastoia airera jaurtitzea baino Domingoren arrastoaren atzetik, bere bizitzaz neurria arau egin zuenak neurria galtzen zuela berriro ere; neurria galdu eta barregarri geratu ondoren, baina, gauzak bere onera ekartzeko tenorea zen, ausaz: gaizki eginari hitzezko adabakia jartzekoa, alegia:
‎gogorregi aritu baitzen, baina ez baitzegoen beste erremediorik, nolakoa egoera, halakoa irtenbidea; baina Domingok beste xehetasun batzuk ere behar zituen gogoan eszena hari buruzkoan: Adaren oihu histerikoa, adibidez, zabua gelditzera behartu zuena; bere jarrera oldarkorra, Ada lurrera botatzera eta etzatera behartu zuena, baita haren gainean ipintzera ere,. Ez ukitu, ez ukitu, ez ukitu?!?,. Ixo, ixo, ixo!?; Domingo nerabea asmorik onenarekin ari zen, bere onera ekarri nahi baitzuen arreba, baina helmugara zeramàn bide ustezkoak bere goxokiak eskaintzen zizkion bidean zehar eta, helmugaz ahaztuta edo, goxokietan galtzen zen. Domingok arreba etzanarazi zuenetik ama etorri bitarteko eszenak hamazazpi segundoko iraupena izan zuen, balizko kronometro batek zehatz mehatz islatuko zuenez?; goxoki haien artean, gainera, bazegoen bat, neurona guztiak irat... atsegin zuen amaren magala, atsegin zuen izeba Ernestinaren magala, atsegin zuen Rakel neskamearen magala, atsegin zituen munduko emakume guztien magal guztiak, beharbada?, baina ez zuen egundaino halakorik nabaritu bere baitan, ez hain era indartsuan eta basatian behintzat:
‎lehenbailehen desegin behar zuen, bai, bi gorputz gazte lizun itxurakoen lotura neurriz kanpoko hura, semeari bastoiaz bizkarreko bat eman behar bazion ere, ez bizkarra hausteko modukoa –sabelaren arrazoiak ere ez baitziren nolanahiko arrazoiak, Reginaren kasuan–, baina bai sentitzeko modukoa, halako moldez, non, herrena ia igarri ere egiten ez zitzaiola, pausoa arindu baitzuen neska mutilen norabidean, ahalik eta isilen eta ezkutuen, ezertxo ere esan gabe; haien parera iritsi zenean, baina, bastoia goratzera zihoàn mementoan doi, izeba Ernestinak bat bateko eztula egin zuen, benetakoa zirudiena baina disimulu handiz egina ere izan zitekeena; segidan, Domingok ama ikusi zuen –hari zuzendu zion begiradaren gezia bederen–, sinesgaitz egin zitzaiòn irudian baina sinetsi beharrekoan, bastoiak eta bastoiaren mehatxuak ez baitzioten zalantzarako tarterik uzten, eta hala, albokako mugimendu arin bat egiten zuela, amaren mehatxuari ihes egitea lortu zuen, aingira labain bat iduri; semearen mugimenduarekin batera, ordea, nora ezean geratu zen ama, baita barregarri ere, bastoi goratuari goian bizpahiru segundoz eutsi baitzion, zer egin ez zekiela, tokia galduta; barregarri sentitzen zen, bai, eta horrek sumintzen zuen, beharbada, gauza gutxik erasaten baitzioten barregarri geratzeak beste, barregarri geratzea bi aldiz barregarri geratzea baitzen, betiere, Reginarentzat: ..., barregarri geratzeagatik are barregarriago sentitzen zelako; baldintza haietan, halere, zerbait egin behar zuen, barrutik jaten zuèn sumindurak bide egin zezan; azkenean, ez zuen modu hoberik aurkitu, bastoia airera jaurtitzea baino Domingoren arrastoaren atzetik, bere bizitzaz neurria arau egin zuenak neurria galtzen zuela berriro ere; neurria galdu eta barregarri geratu ondoren, baina, gauzak bere onera ekartzeko tenorea zen, ausaz: gaizki eginari hitzezko adabakia jartzekoa, alegia:
‎Domingori kosta egiten zitzaion ikusten ari zena sinestea, arestian bizi izandakoa sinestea kostatzen zitzaion bezala, Adaren aurkako borrokan –Adaren aldekoan, halere, bere ikuspuntutik– gogorregi aritu baitzen, baina ez baitzegoen beste erremediorik, nolakoa egoera, halakoa irtenbidea; baina Domingok beste xehetasun batzuk ere behar zituen gogoan eszena hari buruzkoan: Adaren oihu histerikoa, adibidez, zabua gelditzera behartu zuena; bere jarrera oldarkorra, Ada lurrera botatzera eta etzatera behartu zuena, baita haren gainean ipintzera ere," Ez ukitu, ez ukitu, ez ukitu...!"," Ixo, ixo, ixo!"; Domingo nerabea asmorik onenarekin ari zen, bere onera ekarri nahi baitzuen arreba, baina helmugara zeramàn bide ustezkoak bere goxokiak eskaintzen zizkion bidean zehar eta, helmugaz ahaztuta edo, goxokietan galtzen zen –Domingok arreba etzanarazi zuenetik ama etorri bitarteko eszenak hamazazpi segundoko iraupena izan zuen, balizko kronometro batek zehatz mehatz islatuko zuenez–; goxoki haien artean, gainera, bazegoen bat, neurona gu... atsegin zuen amaren magala, atsegin zuen izeba Ernestinaren magala, atsegin zuen Rakel neskamearen magala –atsegin zituen munduko emakume guztien magal guztiak, beharbada–, baina ez zuen egundaino halakorik nabaritu bere baitan, ez hain era indartsuan eta basatian behintzat:
2010
‎Aingeru gehienbat igandeetan izaten zen gurean, eta aita oso ongi egoten zen igande eguerdietan. Jaiegun askotan neuk ere izaten nuen berriro bere onera ekartzeko esperantza.
2011
‎Hura ikusi ahala, zorabiatu egin ziren ziren lagunetarik bi, Toribio eta Jorge, berant baino lehen kanpora jalgi behar izan zutenak, non oka egin eta haize freskoak bere onera ekarri baitzituen, hain gelditu ziren jota, eszena hura ikustean?
‎alegia, zinez eta benetan hizkuntzak gure bizitzan zer esan nahi duen, nolako eragina duen gugan, nola baldintzatzen gaituen, garena eta izan garena berari zor ote diogun eta? ez dakigun bitartean, inoiz ez omen dugu galtzeko arriskuan dagoen mintzaira bere onera ekarriko. Hizkuntzaren galera gure izaeraren galerarekin lotzen ez badugu, alferrik izango dira corpus eta estatus plangintza guztiak.
‎jardun beharrean, gizartearen espazio soziolinguistiko osoa hartu zuten glotopolitikaren jokaleku. Eta estrategia holistiko horri esker eta horren eskutik esparru estrategikoetan gibeleratua zegoen hizkuntza zaurgarria bere onera ekarri zuten. Ispilu eredugarria Quebecekoa, dudarik gabe.
‎–Ez da egia, beraz, inoiz edo behin entzutea suertatzen den esaldi etsia: ahuldutako hizkuntza bat ezin dela bere onera ekarri, ezin dela indarberritu. Beranduegi dela horretarako.
2012
‎Nahikoa arazo izango ez banu bezala! Nahikoa lan ez balitz bezala ama bere onera ekartzea, aitaren etorrera asimilatzea.
‎Korderik gabe zegoen. Beloa urratu eta ahalik estuena lotu genion zauria; Petxorinek alferrik musukatzen zizkion ezpain hotzak, ez zegoen bere onera ekartzeko modurik.
2013
‎Emakumeak harrigarriak direla pentsatu dut langelako besaulkian eseri eta arnasa bere onera ekartzen saiatzen naizen bitartean. Bi gizonezko utziko zituen abailduta ordu eta erdian.
‎Mendi maldan behera korrikaldiari ekin aurretik Meslier en aipu batzuk errezitatu omen zituen ahots goraz (harena da gerora beste askoren ahotan jarri den hura: . Azken apaizaren hesteetatik zintzilik azken tiranoa urkatuko denean bakarrik izango da zoriontsu gizateria?), eta esaldi horiek gero eta ozenago aldarrikatuz egin omen zuen airera jauzia, eta altura hartzen hasi zelarik, hari begira geratu omen ziren guztiak, gertatu behar zuenari sinesgarritasunik eman gabe oraindik edo mirari batek gauzak bere onera ekarriko zituela pentsatuz. Arratsa ederra zen, haizeak jotzen zuen itsasotik eta haren indarrak eraman omen zuen gora, oso denbora gutxian puntu txiki bilakatzeraino.
2014
‎Tomasito arnasestuka dago, hauspoa bere onera ekarri ezinda. Baina bere itolarria disimulatzen saiatu da.
2015
‎Baina ez dut uste oso oker nabilenik esaten badut errotako gizonaren azken beltz harekin gehienek arindu bat hartu zutela eta herriko bizimoduan nolabaiteko anomalia zen gizon hura desagertzeak gauzak bere onera ekarri zituela. Horren froga iruditzen zait orain, hainbeste urte pasa direnean, gizon askok gertaera hura umorez hartu izana, baina txantxa giroan entzuten nituen iruzkinek min ematen zidaten orduan:
‎Barrari sokaz lotuta bazen ere, Trinitateko Ermitan gerarazi behar genuen atzo, errepikatu zion Jotak bere buruari hamaikagarrenez. Baina, zoritxarrez, Kaxerorekin ika mika hura izan ostean, inork ez zuen asmatu Erre tabernan mantentzen ez eta bere onera ekartzen ere. Troski urreratu zitzaion hitz leunez, Trini, Boris?
‎erromatarren galtzada zela, kontrabando istorioak zirela, artzainen ohiturak, mendiko landaretzaren berezitasunak... Mendian gora eta denboran aurrera egin ahala, ordea, kontu haiek denak nahaspilatzen ari zitzaizkiola ohartu zen, eta, handik pixka batera, bere lagunek paisaiari edo beste zernahiri erreparatzeko geldialdi bat noiz egingo beste pentsamendurik ez zuen Estebanek gogoan, tarte horretan arnasa behar bezala hartu eta hauspoa bere onera ekartzeko.
‎Bezperan, baina, komeni bezala pensionnateko liburutegian geratu ordez Arantxarekin pasa nuen arratsalde guztia. Eta labur egin zitzaizkidan hala ere Café de Passyn kafesne bat hartzen hasi eta bere ezkaratzeko epeltasun berreskuratura arteko lau ordu gozo haiek, aurreko ostiralean muturtuta bukatu ostean lanak izan bainituen gauzak bere onera ekartzen. Nire errua zen gainera, halaxe onartu nion Arantxari bere ile leun beltza damutuaren samurtasunaz laztanduz, nire errua izan da Arantxa, aitortu nion, ez nuen saltsa horietan sartu behar, baina ez naiz bilera gehiagotara joango, hitza ematen dizut.
2016
‎Orain, heldu dena heldu dela, ez da bere erantzukizuna. Patua bidezkoa bada, gauzak bere onera ekarriko ditu.
‎Xotero liderra prest dago fundamentu pixka bat jarri eta gauzak bere onera ekartzeko, baina lan zaila dauka, zinez konplikatua.
2017
‎Babak eskolarako bidea hartu zuen. Lindaren amarekin gertaturikoak bere onera ekarri zuen. Zer ostia ari zen egiten?
‎Inguru ederren bat, eguzki pixka bat, bainutxo bat? Borondate pixka batekin, bagenuen manera igandea bere onera ekartzeko. Horretarako, baina, Irantzuk prest egon behar, eta Oier mundura itzuli.
2018
‎Krakatzen nabaritu ditu ligadura batzuk belaunean eta bizkarrezurrean, altxatzen denero gertatzen zaion legez. Hilobi gainean paratu du ezker eskua eta zorabiotxotik kordea bere onera ekartzeko tarte bat hartu du.
‎Bazirudien, beraz, Miriamek Xabierrekin hartutako neurriak bere onera ekarri zituela urak, edo su eten bat izango zutela, behintzat, batek esan zuenez.
‎Une hartan, erditzear zegoen emakumearen garrasi mingarriak entzun ziren herrian, nahas mahas barreiatuta, haizeak bultzatutako harri eta harea zurrunbilo baten pare. Garrasi haiek bere onera ekarri balute bezala, andre zaharra You Siporengana abiatu zen pauso bizkor eta traketsez, eta, harrapatu zuenean, oihuka hasi zitzaion:
2021
‎Aritu naiz mahasti lanetan latinaren kutsua duen hitz zenbaiten bila, baina ez zait gauza askorik bururatu, txermendu ez bada. Negu amaieran mahastia txukundu behar izaten da, bere onera ekarri hurrengo urteko uzta bideratzeko. Aihen luzeren bat lurrean sartu landare berri bat sortu nahi den lekuan(" murgoia egin" esaten zaio), eta sobera dauden aihenak inausi edo podatu.
2022
‎Tregoak bere onera ekarri ditu poliki poliki gauzak: denboraren joanak atera du gizartea lozorro amultsu horretatik eta hiria bere ohiko dromedario abiadurara itzuli da.
2023
‎Beherakoak ditu. Aiuta sartu diot uzkitik eta espero dut hesteak bere onera ekartzea. Baina sudurreko odol-jarioa ere badu, eta ez dakit.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia