Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 40

2000
‎Zeren, noiz eta ehizaren gibeletik egiten baitzuen —hotzetik berorat, alegia—, istant ezin laburrago batean egiten baitzuen, zeinean baitzirudien ezen sua haren baitan piztu eta, piztu orduko, gorputz osorat hedatzen zitzaiola, zainetan bolbora balu bezala, harat eta honat lehertzen zena eta gihar guztiak dantzan jartzen zituena, mugimendu arin eta ezin airosagoan. Edo, zehatzago izaitearren, mila mugimendu egiten zituen, gihar bakoitzak bere mugimendua zuelako, baina erran liteke, aldi berean, ezen mila mugimendu haiek bat zirela edo bakar bat osatzen zutela, zeren indar eta mugimendu haiek guztiak senaren meneko baitzituen eta sena zuten, halatan, gidari, sinkronia eta harmonia zirelarik, azken finean, leherketaren fruitu.
2009
‎Militar itxurako gizon hura aski ezaguna zen zirkulu ezkertiarren artean, hiriko komunisten goi kargu baten eskuin eskua baitzen, edo ezker eskua, zehatzago, beharbada?, Stalinen miresle sutsua; langileen arazoei lotutako ekintza jakin batzuengatik bi aldiz giltzapetua, batean, lankide batzuekin batera, nagusia bahitu zuelako, greba luze baten ondorioz, eta bestean, manifestazio batean hainbat saltokitako erakusleihoak hausten ibiltzeagatik?, langileriaren egun handiarekin egiten zuen amets: proletarioen diktadurarekin, alegia; esan nahi baita gizonak bazekiela bere egitekoaren berri, zer nahi zuen eta nora nahi zuen?, eta hargatik erabaki zuela, beharbada, zorrotz jokatzea hasieratik beretik, egunean zehar hirian izandako borrokatxoetan eta liskarretan parte hartuz, kontrolgune hura jarri aitzin; igarri ere, igartzen zitzaion jarreraren irmotasuna, bere agintzeko modua eta bere mugimenduak ere halakoak baitziren, zalantzarako tarterik uzten ez zutenak; horregatik, ohartu zenean ezen Nazario ez zela agindua nahi bezain azkar betetzen ari, agiraka egin zion:
‎Militar itxurako gizon hura aski ezaguna zen zirkulu ezkertiarren artean, hiriko komunisten goi kargu baten eskuin eskua baitzen –edo ezker eskua, zehatzago, beharbada–, Stalinen miresle sutsua; langileen arazoei lotutako ekintza jakin batzuengatik bi aldiz giltzapetua –batean, lankide batzuekin batera, nagusia bahitu zuelako, greba luze baten ondorioz, eta bestean, manifestazio batean hainbat saltokitako erakusleihoak hausten ibiltzeagatik–, langileriaren egun handiarekin egiten zuen amets: proletarioen diktadurarekin, alegia; esan nahi baita gizonak bazekiela bere egitekoaren berri –zer nahi zuen eta nora nahi zuen–, eta hargatik erabaki zuela, beharbada, zorrotz jokatzea hasieratik beretik, egunean zehar hirian izandako borrokatxoetan eta liskarretan parte hartuz, kontrolgune hura jarri aitzin; igarri ere, igartzen zitzaion jarreraren irmotasuna, bere agintzeko modua eta bere mugimenduak ere halakoak baitziren, zalantzarako tarterik uzten ez zutenak; horregatik, ohartu zenean ezen Nazario ez zela agindua nahi bezain azkar betetzen ari, agiraka egin zion:
2010
‎Izan ere, hezitzaileek beti esaten ziguten hurkoaren minak eta ezinak arindu behar zirela, bestela bekatu? halako moldez, non, teilatu batetik teila bat erortzen ikusiz gero, hurkoaren burua apur zezakeena, zerbait egiteko obligazioa baikenuen, hari eskutik heldu eta bultzada bat eman, adibidez?, teilak bere mugimenduan harrapa ez zezan. Eta niri ere primeran iruditzen zait.
‎Kaiera zabaldu, arkatzari esku artean eutsi eta ahalik eta hoberen saiatu zen pantailako irudia kopiatzen, Mariok bere mugimendu guztiak aho zabalik jarraitzen zituen bitartean. Handik hamabost segundora orria koadernotik erauzi eta esku artean zuen Amaiak kopiatutako marrazkia.
‎–Zer duzu hor? –eta, esatearekin batera, erantzuteko betarik eta bere mugimenduari igartzeko aukerarik eman gabe, rau altxatu zuen izara.
‎Gogoratzen naiz, halaber, nola, nerabe nintzela, itsatsi zitzaidan burmuinetara gogoeta bat, gerora behin baino gehiagotan ikusi izan dudana hainbat idazleren izkribuetan. Izan ere, hezitzaileek beti esaten ziguten hurkoaren minak eta ezinak arindu behar zirela, bestela bekatu... halako moldez, non, teilatu batetik teila bat erortzen ikusiz gero, hurkoaren burua apur zezakeena, zerbait egiteko obligazioa baikenuen —hari eskutik heldu eta bultzada bat eman, adibidez—, teilak bere mugimenduan harrapa ez zezan. Eta niri ere primeran iruditzen zait.
2011
‎03:00 Ezin dut lo egin. Zurrungalariek baino gehiago Jonek berak molestatzen nau bere mugimendu, kexa eta hasperenekin.
2013
‎Ezkerreko horman, pelikuletan bezala, ispilu bat zegoen, eta Amaiak alde batetik ispilua eta beste aldetik leihoa imajinatu zuen. Beste aldean gizontxo txiki eta betaurrekodunak imajinatu zituen, bere mugimendu eta hitz guztiei adi. Pelikuletan, atxilotutakoari beti ematen zioten edateko zerbait:
2014
‎Parkeko bazterrak miatzen ari zela, egunsentian, Klementek ez zion urrutian bere mugimenduak zelatatu zituen soineko beltzez jantzitako emakume ilehoriari erreparatu.
2015
‎Bideoan ikusitako irudi berberak hasi zitzaizkion errepikatzen Andoni Beltráni. Han zuen bere aurrean berriz ere hilabete batzuk lehenagoko figura harro eta erdeinuz betetako hura, bere mugimendu zaluekin iseka eginez, bizi indarrez gainezka zegoen gorputz gazte jostari bera. Inertziaz bezala erreakzionatzen zuen Andoni Beltránek, zer egiten zuen ondo jakin gabe, urte luzeetako karreran bere baitan ondo errotutako erantzun automatikoekin.
‎Ezkontzeko erabakia hartua zuen emakume maitemindu baten barruan sartzeko desira erakargarria... Zure gorputzeko atal bakoitza, hain liluragarri zena, hain desiragarri bere mugimenduetan, zure begi negarreztatuak, zure ezpain isilduak, zure matrail hezur kolorgeak... elementu oro nuen maite, elementu oro desio.
2016
‎Urteek leundu ez duten atsekabe batekin begiratu dio berriz ere neskaren argazkiari, eta egunkari zaharreko paperean izoztuta geratutako irudi hura mugitzen hasi zaio oroimenean, eta berriz ikusi du gasolindegian hara eta hona, hari ere gaueko txanda tokatzen zitzaionean biak gaueko biztanle bakar geratzen ziren orduetan. Han ikusi du gasolindegian, mundu lokartuan geratzen zen bizi uharte txiki hartan, bere mugimendu eta ibilera biziarekin hornigailuetatik bulegora sartu irtenean, noizbehinka iristen ziren gidari bakanei zerbitzatzen, denekin abegitsu.
‎Ordu horretan oraindik auto asko pasatzen dira, eta nahiko lan bazuen. Hamabietako ikuskaldian lasaixeago zebilela iruditu zitzaion, baina beti bere mugimendu bizi haiekin hara eta hona. Ordu bietako ikuskaldian eta lauretakoan ez zen atera ere egin, eta zaintzailea prismatikoekin bulego barruko mugimenduak jarraitzen saiatu zen; ez zuen, ordea, ezer askorik ikusten, bulegoko leihoaren atzean batzuetan mugitzen zen itzal bat besterik ez.
‎hurrenez hurren, alderdi sozialistako kidea, Munduko Langileen Internazionalekoa eta mugimendu anarkistakoa. Margaret Sangerrek, berriz, bere mugimendu propioaren konpromiso antikapitalista adierazi zuen mugimendu horren beraren Women Rebel egunkarian,, emakume langileen interesei eskainia, baitzegoen.
‎Josebak, ohartu gabe, bere ezkerreko eskua luzatu zion, ezkertia izateaz gain oso urduri zegoelako. Baina, bere mugimendua zuzentzeko astirik eman gabe, ezkerra luzatu zion idazle abokatuak ere, indar handiz estutuz. Ezkertia zen bera bezala ala kortesiazko mugimendu bat izan zen, zer urduri zegoen ohartu zelako?
2017
‎Frantzisko Aita Santuak ere egin ditu bere mugimenduak. 2017ko uztailean kendu zion Fedearen Doktrinarako Kongregazioko prefektu kargua Gerhard Müller artzapezpikuari, esaterako.
‎Oraindik neskatoa baino ez zen zerbitzariaren aurpegian gauzak ontasunez eta bihotz onez egiteko desira ikusten zen, bere mugimendu, esaldi eta keinuetan gizakia ona zela sinesten zuela ikustea zegoen; baina ez zen haur baten ontasuna, jada bere inguruan gaiztakeria badagoela ikusi duenarena baizik, gaiztakeria hor dagoela baina jaramonik egin gabe agian desagertuko dela sinesten duenarena; amesten ari garenean batzuetan gertatzen den bezala, amets batean gaudela susmatzen hasten garela...
‎Bart iluntzean etxetik irten omen zen, itxura batean kanpoan afaltzeko intentzioarekin. Behin jatetxean sartuta, bere mugimenduak zelatatzen zituzten bi ertzainei iskin egin zien lehenengo solairuko komuneko leihotik kalera salto eginda. Geroztik, poliziek haren pista galdu dute.
2018
‎Arnasarena ez zen gezurra, Simuten hasgorak eta hasbeherak garbi entzuten baitira. Airea ere bai tarteka, nondik kalkulatzen baitut bere mugimenduen nondik norakoa. Zer pentsatzen eman behar dugu isiltasuna?
‎Bai, jakina, ez dago saihesterik. Ondo daki idatzitakoa ez ezik bere mugimenduak, egin bitarteko portaerak ere neurtuko dituztela, eta ez du puntu negatibo gehiagorik pilatu gura. Te gorria eta ogi txigortu pare bat prestatu eta txostenari heldu dio.
‎Emakume erakargarria da. Aldaka zabalak ditu, irribarre erraza eta bere mugimendu guztietan islatzen den berezko dotorezia, katuarenaren parekoa. Oso pertsona diskretua da gainera. Karlosek biziki estimatzen du hori?, baikorra, kultura handikoa.
‎Dena zalaparta askorekin. Energia dario bere mugimendu bakoitzari.
2019
‎Gaizka ohetik altxatzen hasi zen. Ez zen bere mugimenduen jakitun, gorputza bakarrik zihoan. Zapatak janzten hasi zen, behin eta berriz, ez?
‎Gaixotasuna Franzensbaden hasi zitzaion, komunetan hartutako musu edo zirri batekin haurdun geratuko ote zen beldurrez[...] Beharbada, gizon batek esperma pixka bat utzia izango zuen uretan, masturbatu ondoren; neskak eskatzen zuen bainuontzia hiru aldiz garbitu zezatela bere aurrean, eta ez zen ausartzen jarrera normalean sabela husten. Geroago, himena urratzearen fobia agertu zitzaion, eta ez zen ausartzen dantzan egiten, salto egiten edo hesi bat pasatzen, ezta ibiltzen ere, pauso txikitan ez baldin bazen; zutoin bat ikusten bazuen, beldur zen bere mugimendu baldar batean hark ez ote zuen desloratuko, eta itzulinguru handi bat egiten zuen, dardarka. Haren beste fobietako bat:
‎Baina harria magiaz zizelkatzeari ekin orduko, pentsatzeari uzten dio. Barruko ahots mutu batek gidatzen ditu bere mugimenduak eta, aldi berean, sentitzen du harria bera dela bere bizi indarra behar den tokira bideratzen duena. Bitartean, Beleren letania ez da behin ere eteten.
‎Maria Sarak bere eskua Raimundo Silvaren eskuaren gainean pausatu zuen, gizonak mila aldiz musukatu zuen, emakumeak eskua erretiratu zuen arte, gizonarena berearekin eramanez, eta bular tentea, estalia oraindik, musuei eskainiz. Emakumea bera izan zen botoiak askatu eta blusa ireki zuena, presarik gabe, bere mugimenduak gozatuz, larrua bularretakoaren farfail zuriaren gaineko farfail matea zen, eta titiburua arrosa kolorekoa zen, Jainko maitea, orduan Raimundo Silvaren eskua itzuli zen, goxo, bortitz, eta keinu erabakigarri batez titia, elastikoa eta dentsoa, bere zorrotik atera zuen. Maria Sarak auhen egin zuen gizonaren ahoak, irrikatsu, zurrupatu zuenean, ikara batek zeharkatu zion gorputza goitik behera, eta ondoren ikara sakonagoa egin zen, Raimundo Silvaren eskua bere sabelaren gainean pausatu zelako, ustekabean, gero, jada ustekaberik gabe, pubiseraino iristeko, han gakotu zen, eta gogor egin zuen, inbaditzaile.
2020
‎Amak beheko ezpaina goiko hortzen atzean sartu zuen isilik mantentzeko, baina bere mugimendu eta hasperenez argi utzi zien han zeuden guztiei istorio hura errepikakorregia zela eta ez zela egia inondik ere.
2021
‎Zer den mundu osoan askatasun osoz mugitu ahal izatea! Autoaren atzeko jesarlekuak erregaiz bete, eta aurrera, mundura, sisteman bere mugimenduen arrastorik uzten ez duen auto zoragarri honetan. Kostatu zitzaidan ulertzea zer den ibiltzeko sistema hibridoa, baina oso erabilgarria eta fidagarria gertatu zait orain arte, eguzki panelei esker batez ere, eta hala portatu zen egun hartan makina zintzo hau, basoa atzean utzi eta gero eta iparralderago ninderamala, mendilerroek osatzen duten horma erraldoirantz.
‎–Zatoz hona –esan zuen hirugarren itsuak, bere mugimenduari segituz eta bete betean harrapatuz.
‎Piraguista bat gerturatu da orain izurdea ezkutatu den eremura. Izurdeak bere mugimenduekin utzitako apar arrastoa ikusten da oraindik, eta haren gainean gizona, salbamendu jaka jantzita, alboetara begira han behean Ness lakuko munstroa balego bezala. Izurdeak kolpe batez ontzia iraultzea nahi nuke, nahiz gizonak ez didan deus egin.
2022
‎Beste gai batzuetara igaro ginen, baina abokatuetako bat lehengora itzuli zen handik gutxira: nazio estatu berririk ez zela behar, eta esan zidan iraganeko formulen ordez –Öcalanek 70eko deskolonizazio borroken barruan kokatzen zuen bere mugimenduak hasieran hartutako jarrera– bestelako eredu bat behar zela, eta berba magikoa, segidan: konfederalismo demokratikoa.
‎Hasieran pentsatu nuen niri laguntzera zetorrela, baina oker nengoen. Lau oinean hurbildu zitzaidan, eta bere mugimenduak piztia batenak ziren: armiarma bat, amaraunean eroritako eulia harrapatzeko prest.
‎–Tuliparik gabe ez zeukan sinadurarik –ondorioztatu du Silviak– Gai da bere mugimenduak hoztasunez planifikatzeko. Ziur nago ondo kalkulatuta daukala noiz joko duen hurrengo kolpea, eta lorerik gabe geratu baino lehen joko du.
2023
‎Haizek tunika jantzi zuen. Suharriko aiztoa eramateko erabiltzen zuen zorroa gerrian ontsa lotua zuela eta bere mugimenduak trabatzen ez zituela segurtatu ondotik, harpetik atera zen, besteak kanpoan igurikatzeko. Ilargi kasik beteak muino belartsuak argitzen zituen eta goizeko izotz fina dirdira ari zen.
‎–Ez ginateke lau pelatu, gainera. Hemen 30 bat lagun bildu gara, bakoitzak bere mugimendutik ekartzen baditu beste... hamar...
‎Ohetik altxatu da Kali. Erlaxatuak dira bere mugimenduak, ahaztu egiten zaio Ugutzi arroparik ez daramala.
‎Argi zegoen Jesus Zalbak duela jada egun batzuk neurriak hartzen zituela bere mugimenduen aztarnarik ez uzteko.
‎–Zergatik osatuko du pertsona batek bere mugimenduen zerrenda bat eta poliziari eraman, ez badago ezer berezirik?
‎José Saramagoren hitzek herritar askoren sentipena ordezkatzen zuten. Ekintzailea erresistentziaren ikono bihurtu zen, eta, ordutik, nolabaiteko babesa dauka, nahiz eta bere etxe atarian beti dauden poliziak, gau eta egun, bere mugimendu guztiak zelatatzen. Marokok jakin badaki ezin duela ukitu, eta, ukitzekotan, berehala piztuko dela zalaparta.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia