2000
|
|
AZKENALDIAN Historiak Madrilgo hainbat erakundetan sortu izan duen zalaparta ikusirik, garbi dago beraientzat tresna baliagarria suertatzen dela Espainiaren handitasuna lau haizetara zabaltzeko. Espainia bakarra hartzen dute kontuan,
|
bere
menpean hartzen dituen nazionalitate ezberdinak zanpatu nahian, hauen Historia ahantzi nahian. Oraindik ez dute ulertu lurralde bakoitzaren ezberdintasunak aberasgarriak direla, pertsonen arteko ezberdintasunen gisara, iritzi ezberdinek ez digutela beldurrik eman behar, baizik eta gauzak beste ikuspegi batetatik ikusteko lagungarriak direla, beste nazioenganako begirunea areagotuz, gizabanako bakoitza aberatsagoa bilakatuz.
|
2003
|
|
Pedro de Ayala, Aguraingo kondea Arabako komuneroen burua zen. Horregatik, 1521 urteko maiatzean eta errege karta baten bidez, kondearekiko desobedientzia agintzen zaie
|
bere
menpean gelditzen ziren sujetei.
|
|
Nobeletan eskeletoa egitea da zailena niretzat. Etxe baten egituraren antzera ikusten dut, egina izanez gero,
|
bere
menpe jartzea da kontua: adreilu batzuk hemen, atea hor, leihoak han...
|
2006
|
|
1936ko Gerraren ondorioz Lapurdira ihesi joan eta nazien aurkako erresistentzia sare baten partaide bilakatu den Begoña du protagonista nagusietako bat Gaizka Arostegiren Nocturno eleberriak. Frantziako lur gehienak eta Iparraldea ere naziek
|
bere
menpe zuten garaian kokatua dago. Alemanek lurrera botatako abiadore aliatuei laguntzen ahalegintzen da, gehienbat, Begoñaren erresistentzi taldea, baina halako batean bestelako betebeharra iritsiko zaie eskuetara, aurreko ekintza guztiak baino arriskutsuagoa, Biarritzera iritsiko dena eta beraiek lagundu beharrekoa naziek berariaz bilatzen duten gizon bat delako, kontzentrazio zelai batetik ihes egin ahal izan duen aleman ospetsua.
|
2007
|
|
Hiru kontseilari horiek erailketen lekuan bertan agertzea nabarmen laga zuen Eusko Jaurlaritzak zuen ardura eta erantzukizuna. Kartzelak
|
bere
menpe izateaz gain, ordenu publikoaren eta armadaren ardura ere bereak ziren. Hala, Jaurlaritzak ez zituen saihestu erantzukizun politiko eta judiziala eta nahiz eta Telesforo Monzonen dimisioa ez onartu, errudunak epaitu eta zigortzeko zuen borondatea segituan jakinarazi zuen.
|
2008
|
|
Amerikako Estatu Batuekiko harremana ere klabea izanen da, iparraldeko potentziak bi helburu estrategiko baititu Paraguain. Alde batetik, Mariscal Estigarribia base militarra
|
bere
menpe izan nahi du Etxe Zuriak, Hego Amerikan presentzia militarra sendotzeko eta Brasil eta Argentina zaintzapean izateko. Beste alde batetik, guarani munduko ur gezaren erreserba handienetakoa bereganatu nahi du Washingtonek, etorkizun laburrean ura baliabide eskas eta estrategikoa bilakatuko baita.
|
2010
|
|
Nazioarteko politikan, 1938ko irailean sinatutako Municheko Itunek argiro azaldu zuten britainiarrak eta frantziarrak Hitlerren aurrean makurtu egin zirela. Horri esker, Alemaniako armada Sudeteen lurraldea eskuratzen hasi zen eta geroxeago Txekoslovakia osoa hartu zuen
|
bere
menpe. Hilabete batzuren ondoren, Hitlerrek eta Stalinek adosturikoari jarraituz, Poloniaren zatiketaren txanda iritsi zenean, Bigarren Mundu Gerra hasi zen.
|
2012
|
|
Britainiarrek pentsatzen zuten, eta zuzen ziren, Frantziako armada distiratsua germaniarren eskutara igaroko zela azkenean, zeren eta Petain [Philippe Petain, Frantziako mariskala eta Vichyko gobernuburua] gero eta txikiagoa zen". Hitlerrek, aldiz, Finlandia iparretik Hendaiaraino kontrolatzen zuen Europa eta Atlantikoko eskualde zabala
|
bere
menpe zuen.
|
2015
|
|
Bi bide daude: Estatuari galdetzea eta
|
bere
menpe egotea, edo bertan egiten dugun apustuari heltzea, hau da, legeak ematen dituen aukera hertsien baitan, bertako hautetsiek erabakia hartzea. 2016rako Herriko Kontseiluek Herri Elkargo bat nahi dutela berresten badute, bi urte barne izanen dugu egitura hori.
|
|
Bestalde, EIk ez du nazioartearen onarpenik bilatzen, arerioen kontrako borrokak definitzen du. Baina Abu Bakr al Baghdadik agintzen duenetik, EIk
|
bere
menpe hartuei basailutza aitormena eskatzen die. Erdi aroa edo otomanoen inperioa berpiztu balira bezala, bideoek erakusten dituzte konkistatuko herrietako buruzagiak eta herritarrak banan bana agintariekiko morrontza onartzeko erritua betetzen.
|
2016
|
|
Lege honen gabeziarik handienetakoa da Estatuaren zati batek bakarrik onartzen dituela gehiegikeria horiek, Eusko Legebiltzarrak. Espainiako Gobernua ez da iritzi berekoa, nahiz eta
|
bere
menpe diren polizia indarrek egin dituzten eskubide zanpaketa gehien; areago, helegitea jarri zion lege honen aurrekari den polizia indarkeria arautzen duen 2012ko Jaurlaritzaren dekretu bati, eta EAEko Auzitegi Nagusiak dekretuaren hainbat alor indargabetu zituen. Ekainaren amaieran Barne Ministerioak iragarri zuen oraingo legearen hainbat alor Konstituzioaren aurkakoak izan zitezkeela eta bere horretan onartuz gero helegitea jarriko zuela.
|