Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 143

2000
‎Harrotasun ezin gordeaz mintzo zen, baina bat batean, halako burutazio xelebre bat izan balu bezala egin zuen irri, niretako baino areago bere kolkorako. Ahoa nire belarrira hurbildu zuen.
‎Gurean, arreba Marixa da lau senideetan zaharrena. Lehenagoko denboretan, heldua, zuhurra eta arduratsua zitzaien inguruko guztiei, eta gaur egun ere, lehengo giderretik, heldu, zuhur eta arduratsu ageri da, bere kolko babestailea seme alabak gerizatzeko zabaltzen duela orain. Niri, berriz, gatazkatsu, dudakor eta aldaberaren papera zegokidan haur eta gaztetan, eta ez dut uste horretaz begiratu naizenik; gatazkatsu, dudakor eta aldabera sekulorun sekulotan, harik eta lurrekoak egiten ditudan arte.
2001
‎Karajilloa tragoz amaitu du hargatik. Eta ordaindu eta tabernatik irteten den bitartean, bere kolkorako, lasaitzeko mantra budista horien antzera, aupa Clint eutsi gogor, aupa Clint eutsi gogor, errepikatzen du.
2002
‎–Lauzpabost egun... –errepikatu zuen Alaznek bere kolkorako.
‎" Hau da hau ostia", pentsatu zuen, nahasirik, bere kolkorako. " Zertan gelditzen gara?"
2003
‎" Zer da baserritar bat kulturarik gabe? Deus ez!", zioen bere kolkorako, eta, nola bera aberatsa baitzen, morroiak lanean jarri eta jauntxo bat bezala bizitzen hasi zen don Justo Gramatikaria, bere hobbyari ekiten ziola: gramatikari.
2004
‎Horrela hasten da Arregiren kritika saioa. Hainbat orrialdetako testua mamitu ondoren, azken aldera, gisa honetako ondorioak ateratzen ditu bere kolkotik: –(...) alguno de ellos mantiene o se arroga la pretensión de ser el mundo simbólico normativo (y no precisamente el oficial), y a través de las apelaciones a la necesaria unidad a favor del euskera, pretende, en el contexto y en la lógica del argumento expuesto al inicio, establecer como único mundo simbólico aceptable para el euskera el suyo, transmitiendo así una pretensión totalitaria de la concepción de la sociedad, a traves de los planteamientos ligüísticos, negando cualquier pluralismo?. 39
‎Euskal kultura idatziaren mundua baitute jorragai, kultura idatziaren egoeraren neurri bihurtzen baitira bata zein bestea, eta, gauza aski jakina denez, kultura idatziaren zutabeetan eraikia dago egungo gizartekera modernoa. Atera bitza, beraz, nork bere kolkotik atera nahi dituen ondorenak, erdaldun eta euskaldun gizajende helduaren arduragabekeriaz ohartuta.
‎Baiña zenbait irakurlek dagoeneko hau pentsatu duke bere kolkorako: " Ez da egia.
‎Beste aro bat da honezkero Gandiagaren ariman. Emozio handiak, Lur Santuetan bizitu dituenak, bere kolkoan bakarrik nahi izan ditu gorde, otoitz bat gordetzen den bezala. " Nire lurra, nire herria" k Hiru gizon bakarka gogoraraziko dio apika irakurleari.
‎Mila miseria gizatar, gizatarregiren aurka bere kolkoan maiz asaldatu bada ere, Gandiaga animalia apala izan da. Atzera begiratu eta lan txiki, apaltzat dauka bere obra guztia.
2005
‎–Sekula ez dut jakin nor izan zen... –bota zuen, bere kolkoak bakarrik entzuteko moduan.
‎–Zer espero zitekeen halako plan batekin? –galdetu zuen bere kolkorako Mireiak– Pailazokeria hutsa izan da hasieratik! Zuek biek beraiekin hitz egingo bazenute, dirua segituan emango lizuekete ziurrenik...
2007
‎Euren erlijioa ere, fetitxista, infantila da. . Haiena izpiritu lokartua da zeharo, bere kolkoan murgildua gelditzen da, ez du egiten aurrerapenik batere, eta horrela lurralde afrikarraren masa konpakto, indiferentziatuari egokitzen zaio? 525 Kant-en aurka, hala ere, eskolaketaren baterako gaitasuna aitortzen die Hegel-ek (adibidez, kristautasunaz jabetu dira eta Haitin Estatu bat printzipio kristauen arabera antolatu ere) 526 Arraza asiar edo mongola afrikarraren antitesia da:... geldigaitza, beti ibilian mundurik hara, inon ezin tokikotu; beti eginean, baina emaitza iraunkorrik ez; oti samaldak bezala beste nazioak eraso eta abarrikatzen, gero bat batean sosegu axolagabe batean erortzeko, etab. Arraza honetan izpiritua nolabait naturatik askatzen hasia da, hasi (nomadismoan, herrien arteko konkistetan, etab., ageri denez), baina gizadiaren nerabezaro soila errepresentatzen du, hots, izpiritua hein batean naturatik aldaratzen da eta gero berriro hartara erortzen, oraindik berjabetasunik ez baitu guztiz lortu.
‎Jarraiko istorioei so zerikusirik handienekoa, A. Retzius anatomista eta antropologo suediarraren klasifikazio kraneometrikoa izan da populazio europar guztia bi arraza tipotan, dolikozefalo edo buruluzea bat, buruborobil edo brakizefaloa bestea (1842), bion artean gero erraza izango baita rol positiboa egoztea arraza bati, negatiboa besteari. Era honetako arrazen teoriko bat J. A. Gobineau diplomatikoa izan da, Tocqueville ren laguntzaile izana eta bere kolkoan Iraultzaren arerio beti, aristokratista, sekulako influentziakoa bere obrarekin Essai sur l, inégalité des races humaines, Influentzia zabal honen aitorpen bat Euskal Herrian, Pío Barojak egin duen haren laburbilduma ondorengo hau da, horrek guri bide batez Baroja-ren beraren pentsamendua arraza eta kultura eta historiari buruz ikusteko balio diezaguke:
2008
‎Begiraleak aurrean zeuden, uhartea ikusten ote zuten. Lemazainak belaren abortzari begiratzen zion, bere kolkorako bezala txistu eginez; eta beste hotsik ez zen entzuten, itsasoak ontziaren masailen kontra eta saihetsetan egiten zuen ziri zaraz gain.
‎–hots egin zuen kapitainak. Eta segidan, bere kolkorako bezala?: Kapitaina, e?
‎Aitortu beharra daukat gertatzen ari zenak gehiegi arduratzen ninduela nire zelatari lanak batere probetxurik izateko; egia esan, ordurako nire ekialdeko saietera utzi eta kapitainaren atzean kokatua nengoen, hura atarian eserita baitzegoen orain, ukalondoak belaunetan, burua eskuetan eta begiak, berriz, burdinazko pertz zaharretik gainezka hondarretara zihoan urean. Zatozte neska mutilak kanta txistukatzen ari zen bere kolkorako.
‎Estropezu egiten nuen behin eta berriz; eta orduantxe tiratzen zion Silverrek sokari hain zakar, eta botatzen zizkidan niri hiltzaile begirada haiek. Dickek, atzean geratu eta azkena baitzihoan orain, otoitzak eta madarikazioak zezeltzen zituen bere kolkorako, sukarrak gorantz egin ahala. Horrek ere areagotu egiten zuen nire egonezina, eta, dena borobiltzeko, burutik kendu ezinik neukan behin goi hartan gertatutako beste tragedia hura, aurpegi urdineko bukanero ankerrak. Savannahn hil zen hark, kantari eta oihuka edaria eskatzen zuela?
‎Ez zen hura Billy Bonesen kutxan aurkitutako mapa, haren kopia zehatza baizik, xehetasun guztiekin, izenak, garaierak eta sakonerak?, baina gurutze gorririk eta ohar idatzirik gabe. Silverrek izugarrizko disgustua hartu zuen inondik ere, baina indarra izan zuen bere kolkoan gordetzeko.
‎Goletaren jauzi bakoitzarekin, txano gorriko gizona irristatu egiten zen hara eta hona; baina denetan latzena zera zen, astindu aldi zakar haiekin guztiekin ere, ez bere jarrera ez hortzak agerian uzten zizkion imintzio hura ez zirela batere aldatzen. Era berean, jauzi bakoitzarekin Hands bere kolkoan hondoratzen zela ematen zuen, kubierta gainera egokituz, hankak gero eta gehiago luzatuz, eta gorputz guztia branka aldera okertuz, halako moldez non bere aurpegia, pixkanaka pixkanaka, ezkutatu egin baitzitzaidan; eta azkenean belarria eta belarri ondoko kizkur zakatza besterik ezin nion ikusi.
‎Gaur goizeko kontua balitz bezala daukat gogoan nola iritsi zen ezinean ostatu atarira, bere marinel kutxa laguntzaile batek eskorga batean zekarrela; gizon garaia, sendoa, mardula, larru iluna; motots biketsua kasaka urdin zikinaren sorbaldetara erortzen zitzaiola; eskuak lakarrak eta orbainez josiak, azkazal beltz, puskatuekin; eta masailean alderik alde sablekada hura, zuritasun ubel, zikinekoa. Gogoan daukat nola egon zen itsasarterantz begira eta bere kolkorako txistuka, eta nola ekin zion gero aurrerantzean ere hainbestetan kantatuko zuen itsas kanta zaharrari, ahots xorrotx, dardarati, dibidietaren hagetan hezia eta findua zirudien hartaz:
‎Hala ere, eurengandik ehun bat metrora, pista hasten den lekuaren inguruan paseatzaile bat ikusteak lasaitu egin du. . Ez gaude bakar bakarrik?, esan du bere kolkorako. Horrek adorea eman dio aurrera egiteko:
‎Horietako bat aukeratu dugu eledun, eta nik ez nuke esango eledun txarra denik. Jose Maria Pérez Busteroren ondoko iritzi hau ez baitut uste bere kolkoko burubide hutsa denik.
2009
‎Bitoriano, bere kolkoan fededuna, Elorri n eta Gabon dut anuntzio n ageri da bere bere moduan libre.
‎Fundamentuzko eskapada, bai horixe. Goiok bere kolkorako egin zuen barre. Berri onak ziren horiek berarentzat, bikainak egia esanda:
‎Mela mela eginda ailegatu ginen Bordatxora. Arropa bustiak astinduz, madarikazioren bat egin zuen Ugartek bere kolkorako, baina ez zidan ezer aurpegiratu. Esertzeko keinua egin zidan, eskatuko zuela berak.
‎Ez hitzik, ez eskutitzik, ez ezer. Beharbada, onartu zuen bere kolkorako?, aurrez abisatuta hala ere. Baina bere erara.
‎Kontua da irakasleak poema errezitatu ziòn egunaren biharamunean, halako interesa erakutsi zuen Gabinok, non irakasleak agindu baitzion ezen biharamunean berean igorriko ziola poema, makinaz idatzia: pasa dadila Domingo ikastetxetik, eta emango diot?, Rakel neskame leiala, garbiketa lanetan ari zelarik, eskailera batetik erori, berna hezurra hautsi eta, haren ordez, Rakelen beraren aholkuz, haren iloba bat etorri zela. Helena?, hamazortzi urteko neska ganorazkoa; eta kontua da Gabinok Bécquerren poema buruz ikasi, eta noiznahi errezitatzen zuela bere kolkorako, batzuetan begirada galdu eta ezpainak mugitzen zituen ezin hautemanezko eran, keinu nahastezin batean?, poema hura argizko lur bat balitz bezala, Gabinoren arima erremediorik gabe erakartzen zuena, nola lanparak tximeleta; bi kontu, beraz, eta bi errealitate bateraezin, itxura batean, ezustekoaren bitartekaritza izan ezean; ezustekoak, baina, berandu gabe erakutsi zuen bere ahala, Hele... hanka hautsi zuenetik hiru egunera; guztiek zekiten etxe hartan Helena etortzekoa zela lehen orduan, Domingo merkataritza estudioetan espezializatutako akademia batera eta Ada eta Maria Bibiana Arte eta Ofizioetako eskolara joan aitzin; esan nahi baita Helena Regina enera iritsi zenean aurkezpen guztiak egiteko aukera izan zuela (aita eta Teofilo Maria lanera irtenak ziren ordurako, eta Damaso Madrilen zegoen), Gabinorena izan ezik, etxekoek lasai uzten baitzuten Gabino, atsedena eta atsedena zen medikuen preskripzioa, nahiz eta, hobera egiten zuen heinean, kanpoko irteerak eta ibilalditxoak ugarituz joan?, nahi zuenean jaiki zedin; hala, bada, egun hartan, Gabino hamarretan jaiki, penduluak bere hots metaliko eten jarraituez markatu zuen ordua, Gabinok gelako atea ireki ahala?, jantzi, amak gauero jartzen zizkion biharamunean jantzi beharreko arropak?, bainugelara joan, non egin beharrekoak egin baitzituen, eta sukaldera joan zen gosaltzeko asmotan, ohi bezala.
‎Emazteki hori gorroto nuen, jakin behar zuen berak. Hala ere, bizia utzia zidan, bigarren aldiz, eta bere kolkoa irekitzen ari zitzaidan manera harrigarrian. Ez nuen uste jende guztiaren belarrietarako zirenik aitortzen ari zitzaizkidanak.
‎–Mailu... , erran zuen, bere kolkorako bezala.
‎Kontua da irakasleak poema errezitatu ziòn egunaren biharamunean –halako interesa erakutsi zuen Gabinok, non irakasleak agindu baitzion ezen biharamunean berean igorriko ziola poema, makinaz idatzia: pasa dadila Domingo ikastetxetik, eta emango diot–, Rakel neskame leiala, garbiketa lanetan ari zelarik, eskailera batetik erori, berna hezurra hautsi eta, haren ordez, Rakelen beraren aholkuz, haren iloba bat etorri zela –Helena–, hamazortzi urteko neska ganorazkoa; eta kontua da Gabinok Bécquerren poema buruz ikasi, eta noiznahi errezitatzen zuela bere kolkorako –batzuetan begirada galdu eta ezpainak mugitzen zituen ezin hautemanezko eran, keinu nahastezin batean–, poema hura argizko lur bat balitz bezala, Gabinoren arima erremediorik gabe erakartzen zuena, nola lanparak tximeleta; bi kontu, beraz, eta bi errealitate bateraezin, itxura batean, ezustekoaren bitartekaritza izan ezean; ezustekoak, baina, berandu gabe erakutsi zuen bere a...
2010
‎Maitanek pasatu dion papertxoa zabaldu, eta Ixoneren helbidea ikusiko du Julenek; harridura bere kolkorako gordez, praken atzeko poltsikoan sartu du papera.
2011
‎–Zein arrunta, zirtzila, zatarra, narrasa! , esan zuen Isabelek, bere kolkorako. Hatz koskorrekin begiak estutu, eta gorputzari eragin zion batera eta bestera.
2012
‎Bitartean, lehengusuak bere kolkorako bezala hitz egiten zuen. Ez nekien asko edan ote zuen afarian, ziur aski bai, doinu nekagarri hura baitzerion.
‎Mikelen utzikeria eraman ezin duen zerbait da, izan ere. Lanik gabe geratzea gauza bat da, zoritxarrekoa izanik ere, garaiotan gehiago ala gutxiago edozeini gerta dakiokeena, onartu du Naroak bere kolkorako. Baina halako ezbeharraren aurrean Mikelek erakusten duen pasibitatea eta, are, konformidadea, jasanezinak egiten zaizkio.
‎Rouault zaharra, itzultzean, lasai lasai pipakada bat erretzen hasi zen; eta horri Homaisek, bere kolkorako, desegokia iritzi zion. Halaber erreparatu zuen, M. Binet ez zela azaldu ere egin, Tuvachek «hanka egin zuela» mezaren ondoren, eta Theodorek, notarioaren morroiak, jantzi urdina zeramala «jantzi beltzik ezin aurkitu balitz bezala, usadioari jarraituz, zer arraio!» Eta, bere oharpenak adierazteko, talde batetik bestera zebilen.
‎Aldiz goiz hauetako edozeinetan ikusiko duzu Café Français itxita, eta leiho aurrean kartel eder batekin!... Nire billarra aldatu, jarraitzen zuen bere kolkorako hitz eginez?, hain erosoa zait gainera nire lixiba jasotzeko, eta bertan, ehiza garaian, sei bidaiari ere sartu izan ditut gainean lotan!... Eta Hivert barekondo hori ez da heltzen!
‎Baina aurpegi guztiak argitzen zituen bozkarioak, madame Lefrançois ostalersa goibeldu egiten zuela zirudien. Bere sukaldeko mailetan zutik, bere kolkorako marmarrean ari zen:
‎Bai kotxe ederra!... . Lekaioak, jiratu ere egin gabe, zerbait murduskatu zuen bere kolkorako maleta baten lokarriak askatzen zituen bitartean. Maxim Maximitx haserretu egin zen; gizon zakar horri sorbalda ukitu, eta esan zion?:
2013
‎–Ez zegoen hila! , hots egin zuen, areago bere kolkorako niretako baino.
‎–Halakorik ez dut egingo baina, gehitu zuen bere kolkorako, gutuna amaitu zuenarekin batera?; eta, ene izeko maitea, ez badidazu dena esaten modu ohorezkoan, orduan amarru eta trikimailuetara jo dut, ezinbestean, egia deskubritzeko, bai horixe.
‎–Gizon hauekin berriro ere sekula ez egokitzea, esan zuen bere kolkorako?, horixe da nire bihotzaren desira nagusia. Haiekiko tratuak ezin digu honelako zorigaiztoa berdintzeko moduko atseginik eman!
2014
‎«Izan daiteke??», pentsatu zuen bere kolkorako, edo, hobeto esanda, ia ez zen ausartu pentsatzen ere. Aitarengana joan zen:
‎«Filmekin sekula zorterik ez, esan zuen bere kolkorako?. Egiten dakianari eutsi eta kito, motel».
‎Eskuizkribua berrikusten hasi zen, esaldi onak arkatz gorriz azpimarratuz eta ondoren horiek karpeta batean gordez, gainerako istorioa poliki urratu eta paperontzira bota aurretik. Gero, gelan batetik bestera ibili zen, erretzen, noizbehinka bere kolkorako mintzatzen zela.
‎«Idazle arrakastatsuaren etxebizitza, esan zuen bere kolkorako?. Auskalo zer liburu miresgarri ari den orain ontzen.
‎Haiei hitz egiteko asmotan bezala so egin zien, baina, haiek begiradaz funditu zutenez, erabat ezezagun baitzitzaien, soldaduak itxaron egin zuen besteak zealdoka kalean behera hasi arte, eta orduan segitu egin zien berrogei bat pauso atzerago, bere kolkorako barreka eta «O, mutila!» behin eta berriro marmarikatuz, ikusmin atsegingarriz.
‎Orduan, bizigunera joateko kalean gora egin zuenean, Judy negarrez hasi zen isilean, bere kolkorako. Dexterrek ez zuen ordura arte inoiz negarrez ikusi.
‎Sorbonako diskurtsoan eskema hori pitin bat eraberritzen da, baina ez da inola ere abandonatzen? agian Renan legitimistak bere kolkoan sekulako iraulia bezala bere ideietan sentitu badu ere. Egiten duena da. Errepublikari kontzesioa?
‎Zolaren protagonistak. Pierre, frantsesa, txit modernoa eta eznazionalista bera ere? sinesgaitz entzuten dio mutilari, eta harritu eta eskandalizatu artean pentsatzen du bere kolkorako:
‎Pasioa eta heriotza. Pilatos erromatar natural bat zen, ez zuen interes apurrik juduen sesioetan, haien fanatismo erlijiosoa higuingarri egiten zitzaion185; bere kolkoan erdeinatu egiten zituen juduak186 Administratzaile ona, ez zuen batere gogorik Jesus kondenatzeko; Pilatosen emazteak, are, derrigor salbatu nahi omen zuen, ce beau jeune homme? 187 Baina, juduen gorrotoak? 188 beste irtenbiderik ez zien laga. –Ce ne furent donc ni Tibère ni Pilate qui condamnèrent Jésus.
‎aitortu duenean (1886), hitzak esanahi bikoitza dauka, beharbada miko bat autoironikoa honezkero, bai baitzekien bere bizitzan askotxo egina zela jendearen bistan. Lehenbizi monarkiko legitimista esan nahi du, Renan bere kolkoan beti izan dena (Hego EHan karlista esango genukeena) 246; hots, Frantziarentzat hoberena monarkia dela defendatzen duena, eta gobernu legitimo bakarra Bourbonen adar nagusiaren tronua dela, Iraultzaren aurreko dinastia tradizionala. Hori ez da Alderdi ezberdinen artean haietako baten hautu badaezpadako bezala ulertu behar; hautu sakon sakona da, Renanen kasuan historiaren eta nazioaren filosofia oso bat biltzen duena:
‎–Minigona ez da laburregia, amona? ahoskatu du bere kolkorako etxeko atea ixterakoan, nahiz eta amonari ez dion ezertxo ere erantzun, ez al daramazu gona motzegia?, galdetu dionean.
‎–Hemen daukat, bai? ahoskatu du Milak bere kolkorako, Nahiak Rakhmaninov jo zueneko egitaraua gainbegiratzen duen bitartean. Duela bi urteko egitaraua.
2015
‎Bi erakusleiho luze eta zabalen arteko pareta zati baten aurrean zutik, beira arasa txiki batean sartutako kartel kolorge bati begira ari zaio. Bizitza erakusleiho handi bat dela pentsatu du bere kolkorako, eta kartelean zerrendatuta dauden kaleko debekuak irakurtzeari lotu zaio gogogabe. Nabari da ez dela lehenengo aldia.
‎Eta terapeutak esaten dio baietz, gauzak berez gertatzen direla, okerrek zuzentzera egiten dutela lehenago ala geroago, ezin zaiola inori kulparik egotzi. Gerardek bere kolkorako errepikatzen ditu berbok behin eta berriro, behin eta berriro, nazkatzeraino. Eta mundua hiltzen den bitartean, jabeek ez dute aski gauzen jabe izatearekin.
‎Titi puztuak jertsearen ehuna tenkatuz. Operatuak, erabaki zuen bere kolkorako, inbidi puntu batez. Altueragatik azafata izan zitekeela otu zitzaion Karmeleri.
‎Trinik ez zuen iraultzetan sinesten ordea. Izan zirelako gara, errepikatu zuen bere kolkorako Trinik.
‎Han ez zegoela zereginik, eta Daviden antzera manifa eta barrikadetan borroka antzuan aritu ordez, hobe zela Goliathen aldamenean lekutxo bat bilatzea kokoteroen azpian. Horregatik, pendrivearekin sindikatura joan beharrean, ahoa itxita mantentzeko dirua galdeginez bulegora azaldu zitzaionean, haserre plantak egin zituen Loyolak, baina bere kolkorako poztu egin zen. Eskola zaharreko xantaialaria zen Gorria.
‎Ez daukazu puta ideiarik, bota zion Loyolak, bere kolkorako pentsatu zuena ahozkora esanez ustekabean. Lagunak minduta baino harrituago begiratu zion, baina ez zuen ezer erantsi; kopeta iluna zeukan Loyolak.
‎Irribarrerik ez egiten ahalegindu zen. Ertzainak serio jarraitzen zuen hizketan, bere kolkorako bezala.
‎Argos, egin zuen berekiko Errek, baina ez zuen ezer esan. Goizean esnatu zenean, bere kolkorako erabaki zuen izena horixe baitzen. Umetan eduki zuen txakur itxurako panpina bat deitzen zen horrela, Argos.
‎Gaizki itxitako zauritik pasmoa ateratzen den moduan, kontu hari ere kiratsa zerion ordea, errepikatu zuen bere kolkorako Karmelek. Nola arraio josten ziren ijitoz mozorrotutako lau pailazo haien altzairu lapurreta eta barrenak nahasten zituen heriotza anker hura?
‎Protesta egingo du presoak, egoera ezin ulertuta, bisita ez azaltzea kartzelarien amarrua den konbentzimenduarekin? Garrasi egingo du, kolpeka hasi, edo bere kolkorako bakarrik purrustaka. Ba al du amorratzeko indarrik hogeita lau urte preso daramanak?
‎Baina aitak, bazekiten ongi, ez zuen etsiko ziztuan joan arte. Brisa baten bila jarraituko zuen, artega, bere kolkorako gauzak esaten, zeinak Macalisterren eta haren mutikoaren belarrietara iritsiko ziren, Jamesi eta Cami ondoez garratza sortuz. Etorrarazi egin zituen.
‎Nork egotzi ezer hari? Nor ez da bere kolkorako poztuko heroiak armadura erantzi, leiho ondoan gelditu eta begiratzen badie ama semeei, haiek hasieran oso urruti baina pixkanaka hurbiltzen, haien ezpainak eta liburua eta burua aurrez aurre dauzkan arte, nahiz eta hari oraindik maitagarria eta arrotza iruditu bere bakardade minagatik eta mendeen mortuagatik eta izarren suntsipenagatik, eta azkenik pipa poltsikoratu eta bere buru apart... Nork egotzi ezer, omen egiten badio munduaren edertasunari?
‎«Zortzi haurren aitak, baina, ez du aukerarik» bere kolkorako esan, biratu, hasperen egin, begiak jaso, semeari ipuinak irakurtzen ari zitzaion emaztearen irudia bilatu, eta pipa bete zuen. Bizkarra eman zion gizakiaren ezjakintasunari eta gizakiaren patuari eta gure azpia jaten duen itsasoari, nahiz hari arretaz erreparatu izan balio agian zerbait lortuko zukeen?, eta aurrean zeukan gai gorenaren aldean hain huskeria kaxkarretan aurkitu zuen kontsolamendua, non gogoa etorri zitzaion atsegin hari ez ikusia egin eta gaitzesteko, mundu negargarri batean zoriontsu izatea krimenik makurrena balitz bezala gizon ondraduarentzat.
‎Joan hadi kaka jatera, pentsatu zuen Yonathanek bere kolkorako, hi bezalakoen gainetik nagok, baina ezin izan zion hasperen etsitu bati eutsi, hala ere. Ingurura milagarrenez begiratu zuen.
‎Arinduta sentitu zen. Beste egun bat gehiago eta dena bukatuko zela xuxurlatu zuen bere kolkorako. Keinu txiki bat igorri zion ispiluaz bestaldeko emakumeari, egun guztirako adoretuko zuen konplizitatezko begi kliskatze arin batez.
‎Bai, horixe da denek esaten dutena, pentsatu zuen bere kolkorako Julianek. Baina hurrengo egunean ez zen kalera irten.
‎–Jode, la ostia. Elkarrekin bizitzeko proba egin eta azkar aspertu zituan, ateraldia bota aurretik irribarre egin du bere kolkorako?. Elur urte, ezkur urte izan zitean orduan, e?
‎Malenen kontuak ditu anaiak buruan zalantzarik gabe. Elur urte, ezkur urte, errepikatu du Xk bere kolkorako. Eta txerri goseak ezkurra amets.
‎Drogak ematen duen geldotasunaz, zerbait esaten ari da, itxuraz lasai. Ez dakite beraiei ari zaien ala bere kolkorako ari den.
‎Kepa, zuzendu zuen bere kolkorako, Emilinekin teman hasteko indarrik gabe. Eskua luzatu zuen platera hartzeko.
‎Poztu ginen jakin genuenean elkarrizketa horren berri, Miren hasia baitzen nire gaixotasunaz hitz egiten. Seinale ona, askotan gauzak bere kolkoan gordetzekoa baita.
‎–Gorpuzkera? , egin dio bere kolkoari galde?. Sendoa.
‎aurpegi borobila, bibote zabala... berrogei urte inguruko fosil bat Lacoste markako polo batean kabitu ezinda. . Gameboyko ñañarro horren klona ematen din?, egin du neskak bere kolkorako. Eta erabat lasaitu da.
‎Orain, ordea, denboralea burrundara batean datorrelarik, ez dut Karmen alboan, ile apaindegian baizik, eta lanean dagoenean guztiz debekatuta daukat bere kolkora hurbiltzea, bezeroak aztoratu egiten omen ditut eta?
‎Politikariek ez zuten inoiz galdetzen, ezta bakar batek ere, ezta bere kolkorako ere, ea industria hori guztia beharrezkoa zen. Jende askok mantentzen zuen birringailua eta haiek ere handik bizi ziren.
‎Ematen du. Eskerrak herrian nagoen berriro? esan duela bere kolkorako, berak ez zuen kanpora joan gura eta.
2016
‎Neskaren atzetik atera zen zaintzailea bulegotik, eta agur esan nahi izan zion, hurrengora arte, eta ahopean zerbait lardaskatu zuen, bere kolkorako erdi totelka atera zitzaizkion hitz baldar batzuk, baina neskak zuzenean jo zuen hornigailura, zaintzailearen ahots apala iritsi ez balitzaio bezala.
‎zertarako lapurtu zioten eleberria. ...dan bukatzeko zorian zuen eleberriaren edukiari heldu dio eta, kolpetik ahotsa indartu balitzaio bezala, hasi da kontatzen haren trama eta garapena eta buruan gordeta zuen amaiera, eta hori guztia hain garbi izanik ere, ezinezkoa zaiola esan du, ezinezkoa zaiola errepikatu du, berriro eleberria idazten jartzea, eta hori esan duenean apaldu zaio ostera ahotsa, ia ia desagertzeraino, eta jarraitu du bere kolkorako bezala hitz egiten, esanez bizialdi osoa horretan emango balu ere, ez lukeela berriro eleberriaren orrialde bakar bat berridazterik lortuko, eta ezinezkoa zaiola errepikatu zuen beste behin, eta entzuten geundenok uste genuen une batetik bestera negar malkotan lehertuko zela, baina berriro ahotsa indartu zaio eta iragarri du, baldin eta galdu duen eleberria berreskuratzen ez badu, idazt... Hori esan du eta halako zurrumurru bat zabaldu da aretoan, guztiak ondokoarekin txutxu mutxuka hasi balira bezala, eta nik pentsatu dut ezbehar handi baten lekuko nintzela eta, neuk erru zuzenik ez banuen ere, gertatuaren erruaren zati bat niri egotziko zidatela.
‎–Bi egunengatik ez zaie ezer gertatuko, emakumea?, eta denak akabatuko balira ere?? pentsatu zuen bere kolkorako.
‎Irribarre guztiz eder bat agertu zen haren ezpainetan bat batean. . Nolako abentura?, esan zuen euskaraz, bere kolkorako edo, zein hizkuntzatan ari zen konturatu gabe ziur aski. –Baina ongi aterako da dena, ziur?, gaineratu zuen irribarrea galdu gabe.
‎Ginebra botila bat hutsik. . Hau da hau?, esan zuen bere kolkorako. Kafetera aurkitzen saiatu zen lehenik.
‎Josebak ez zuen Iratiren anaia ezagutzeko gogo handirik, baina etxe hartara joan baino lehen bazekien ia ziur ezagutu zuela. Ez zuen ezer komentatu eta liburuan azpimarratutako lerroak hasi zen irakurtzen, baina ez ozenki, bere kolkorako baizik, lotsa ematen baitzion bere ahoskapen kaskarrak. Baionatik Irun aldera, Miarritzen gaindi, Victor Hugok egindako bidaia kontatzen zen hasieran, eta honek pizten zizkion oroitzapenak, haurretan ezagututako tokiak zirelako, idazlearen aita Napoleon Bonaparteren armadako jenerala izaki, Euskal Herrian bizi behar izan baitzen.
‎Josebak kasik bere kolkorako segitu zuen Victor Hugoren oroitzapenak leitzen, ahots apalez, Iratiren burlak kikilduta. –Oh!
2017
‎–Zorba, Zorba, murmuriatu zuen bere kolkorako?. Adore!
‎Dilsey opilak egiten hasi zen. Ogi oholaren gainetik baheari etengabe eragin ahala, eta hasieran bere kolkorako, doinu edo hitz berezirik gabeko zerbait kantatzen hasi zen, errepikatzen zen zerbait, lanturosoa eta kexatia, soila, ogi oholaren gainera irinezko elur jasa fin, etengabekoa jausten zen bitartean. Ekonomika hasia zen epeltasuna ematen, gela suaren xuxurla txikiekin betetzen, eta bat batean indar handiagoz kantatzeari ekin zion, bere ahotsa ere beratu egin balitz bezala epeltasun geroz handiagoarekin, eta orduan Mrs Compsonek hots egin zion berriro etxe barrutik.
‎Otordua antolatu zuen eta atera joan eta Lusterri hots egin zion, eta geroxeago Luster eta Ben sartu ziren. Benek lanturuka segitzen zuen pixka bat, bere kolkorako bezala.
‎Hantxe zegoen zutik, lurrera begira, bere kolkorako marmarka bezala. «Dirua bidaliko zidala esan zuen.
‎Beno behintzat behingoz ez nituen etxerakoan Ben eta beste beltz hori langa gainean aurkitu kaiola berean sartutako hartza eta tximua bezala. Eguzkia sartzen hasi orduko hor doa langarantz behia ukuilurantz bezala, eta han egongo zaizu hari helduta buruari eragiten eta bere kolkorako lanturuka bezala. Ez zenuen ba gaztigu makala izan.
‎Anderrek bere kolkorako errepikatu zuen: –asmo oneko pertzepzio okerra?.
‎–Hobeto, pentsatu zuen bere kolkorako, eta beste hiru aldiz deitu zuen jarraian, mezu bera jasoko zuela jakinda.
‎Joseba ia ziur zegoen Sararekin maiteminduta ez zegoela; berarekin bost hilabete bazeramatzan ere, sexua zen zioa. Hori zen, behintzat, bere kolkorako pentsatzen zuena. Sara oso neska erakargarria eta azkarra zen, baina ikastetxean eta ikastetxetik at zuen puta fama horrek ez zion batere laguntzen mutilek seriotan har zezaten.
‎Ahotsa txit goxoa eta zentzuzkoa zen, baina Martinsek gabon esan eta eskegitzearekin bat berez galdetu zuen bere kolkorako nolatan Harry hiltzorian hain seneratua baldin bazegoen ez zion telegramarik bidali bertan geldi zedin. Callaghanek ere ez al zuen esan Lime hil zela, edo oinazerik gabe, ezta?
‎–Nik pentsatu bezala, esan zuen on Antoniok bere kolkorako?. Joanmanuel hemen izan zuan ostiraleko afarian?.
‎Bi ahizpa, urtetan elkar ikusi ez dutenak, bat batean amaren heriotzak berriro elkartu dituen arte. Asko dute batak besteari esateko, urrun egon diren bitartean bakoitzari gertatu zaizkionak, eta baita lehenagotik nork bere kolkoan gordetakoak ere. Otzan eta esanekoa izana da bata, errebelde eta lotsagabeagoa bestea, ama estu eta zurrunaren alabak biak ere.
‎Magiarik gabeko trikimailu bat besterik ez da maitasuna, egin zuen Manuk bere kolkorako. Amarru huts bat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bera kolko bezala 7 (0,05)
bera kolko gorde 6 (0,04)
bera kolko bakarrik 3 (0,02)
bera kolko esan 3 (0,02)
bera kolko pentsatu 3 (0,02)
bera kolko egin 2 (0,01)
bera kolko errepikatu 2 (0,01)
bera kolko poztu 2 (0,01)
bera kolko alaba 1 (0,01)
bera kolko ari 1 (0,01)
bera kolko atera 1 (0,01)
bera kolko babesle 1 (0,01)
bera kolko baiezko 1 (0,01)
bera kolko baizik 1 (0,01)
bera kolko barreka 1 (0,01)
bera kolko bat 1 (0,01)
bera kolko begira 1 (0,01)
bera kolko beti 1 (0,01)
bera kolko burubide 1 (0,01)
bera kolko enperadore 1 (0,01)
bera kolko erabaki 1 (0,01)
bera kolko erdeinatu 1 (0,01)
bera kolko erdi 1 (0,01)
bera kolko ere 1 (0,01)
bera kolko etxe 1 (0,01)
bera kolko fededun 1 (0,01)
bera kolko galde 1 (0,01)
bera kolko gauza 1 (0,01)
bera kolko hitz 1 (0,01)
bera kolko hondoratu 1 (0,01)
bera kolko hurbildu 1 (0,01)
bera kolko hustu 1 (0,01)
bera kolko ia 1 (0,01)
bera kolko irakurri 1 (0,01)
bera kolko Iraultza 1 (0,01)
bera kolko ireki 1 (0,01)
bera kolko Julian 1 (0,01)
bera kolko kaiser 1 (0,01)
bera kolko Karmel 1 (0,01)
bera kolko lanturuka 1 (0,01)
bera kolko maiz 1 (0,01)
bera kolko maleta 1 (0,01)
bera kolko marmar 1 (0,01)
bera kolko marmarka 1 (0,01)
bera kolko mintzatu 1 (0,01)
bera kolko murgildu 1 (0,01)
bera kolko neurriko 1 (0,01)
bera kolko ni 1 (0,01)
bera kolko nolatan 1 (0,01)
bera kolko ohe 1 (0,01)
bera kolko segitu 1 (0,01)
bera kolko sekulako 1 (0,01)
bera kolko txistuka 1 (0,01)
bera kolko xuxurlatu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia