Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 35

2017
‎Museoa Thomas Vienndrich deitzen zen, Birminghameko black Vialean zegoen. Behin bere koadrorik gustukoena garbitzen joan zenean zarata gogor eta luze bat entzun zuen. Zarata zetorren lekurantz abiatu zen.
2023
‎Vincentek tratu bat egin nahi zuen Theorekin, bere koadroak diruagatik trukatzeko. Egiten zuen lanagatik kobratu nahi zuen, ez Theoren karitateagatik.
‎Azkenean, Vincentek lortu zuen Theorekin bere koadroei buruzko tratua egitea. 1884ko apirilaren hasieran Theorekin tratua egin zuen Vincentek; Theok onartu egin zituen Vincenten eskaerak:
‎Orduan hasi zen Theo Vincenti ekonomia laguntza ematen, eta hil arte jarraituko zuen horretan. Theok bidalitako dirua onartu zuen eta eskerrak eman zizkion Vincentek; eta diruaren ordainetan, bere koadroak ematen zizkion Theori.
‎1888ko urriaren 24an (557) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek esaten zion Theori Gauguin osasun onarekin heldu zela; berak baino itxura hobea zuela; oso interesgarria zela gizaki bezala eta lan handia egingo zutela biek; Gauguin pozik zegoela Theok haren lan bat saldu zuelako; Vincentek ezin zuela ezer egin bere lanak saltzen ez baziren; egunen batean kostatu zirena baino gehiago balioko zutela koadro horiek. Agonikoa zela beretza bere koadroen eskaerarik ez egotea.
‎Gauguin teorikoa, arrazionala, flematikoa eta zinikoa zen; Vincent emozionala, fanatikoa, hitz etorri gutxikoa, erromantikoa eta espontaneoa zen. Gauguin Vincent baino zerebralagoa zen; bazekien Vincentek izaera berezia zuela, baina hala ere onartu egin zuen Arlesera joateko proposamena, diruz gaizki zebilelako eta Theok bere koadroak saltzen zituelako Parisen. Gauguin-en etorrerak hasieran eragin positiboa izan zuen Vincentengan; lan asko egiten zuten elkarrekin.
‎1889ko urtarrilaren 23an (573) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Roulin bezperan joan zela. Monticelli ren lora sortak bildumagile batentzat 500 franko balio bazituen, bere ere 500 franko balioko zituztela; gaixotasunaren ondoren bere koadroak ikusi zituenean, onena logelarena iruditzen zitzaiola; Roulin en emaztearen koadroarekin ari zela lanean, gaixo jarri aurretik egiten ari zenarekin jarraituz. Theori esaten zion ezkontza ez zuela atzeratu behar; ezkontzen bazen ama lasaitu egingo zela eta beharrezkoa zela ezkontzea gizartean eta negozioetan zuen posizioa kontuan hartuta.
‎Rey-ri esan ziola, sintoma larriren bat sentituz gero, espezialista mentalen tratamendupean jarriko zela. Gauguin-ek bere koadroetako bat hartzen bazuen, hark Johanari eman zizkiola bere bi koadro, batezbestekoa baino hobeak zirenak; ez zitzaiola gaizki iruditzen Theoren asmoa: Lepic kaletik Rodier kalera bizitokia aldatzekoa.
‎Erietxeko bestibuluko burdinsarearen argazkia. Van Gogh ek kendu egin zuen bere koadroa.
‎1889ko irailaren amaieran/ urriaren hasieran (W14) St. Rémytik idatzitako gutunean Vincentek Wilhelminari esaten zion amari koadro bat bidaliko ziola eta Wilhelminari beste bat; azken asteetan beretzat koadro batzuk pintatu zituela; ez zitzaiola gustatzen logelan bere koadroak ikustea, eta horregatik Delacroix-en Pietá eta Millet-en beste batzuk kopiatu zituela; azkenaldian bere buruaren bi koadro egin zituela; gaixotu zenetik, soroetan zegoenean oso bakarrik sentitzen zela eta beldurra ematen ziola irteteak; mihisearen aurrean pintatzen ari zenean bakarrik sentitzen zela bizirik; baina, egoera aldatuko zela, osasun hobetu zitzaiolako.
‎Pont Aven go pintore taldeko kideekiko handia zuen Vincentek. 1889ko urriaren lehen erdian (B20) Saint Rémy tik idatzitako gutunean Vincentek Bernardi esaten zion Theok idatzi ziola esanez Bernard bere koadroak ikustera joango zela; irrikaz zegoela Bernard-ek Pont Aven en zer pintatu zuen jakiteko; ez zuela burua oso argi eskutitz bat idazteko, baina hutsune mingarria zuela ez zekielako zertan ari ziren Gauguin, Bernard eta besteak; bazituela hamabi bat estudio Bernard-en gustukoak izan zitezkeenak; horien artean zegoela Entrance to a Quarry; azken estudio horietan bere burua hobeto kontrolatze...
‎Vincenti ez zen ongi sentitzen norbaitek bere koadroak goraipatzen bazituen. 1889ko urrian (W15) St.
‎1889ko urrian (W15) St. Rémytik idatzitako gutunean Vincentek Wilhelminari eskerrak ematen zizkion azken gutunarengatik eta Cor i buruzko berriengatik; esaten zion pozik emango zizkiela bere koadroren bat edo beste Mauve eta Lecomte andere lehengusinei; gustatuko zitzaiokeela Margot Begemann ek bere koadro bat edukiko balu; erietxeko sendagilea Parisen izan zela eta Theorekin egon zela; hari esan ziola Vincent ez zegoela zoratua, baina krisi epileptikoak zituela. Premia handia zeukala bere lanaren zati bat Holandara bidaltzeko; eskertuko ziekeela senitartekoei koadro horietako batzuk nahi zituen jendea aurkituko balute.
‎1888ko irailaren amaieran (B18) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Bernardi esaten zion bere etxea dekoratzen murgildua zegoela. Artista japoniarrek sarritan trukatzen zituztela bere koadroak; horrek esan nahi zuela, atsegin zituztela elkarren koadroak eta harmonia zela nagusi haien harremanetan; senidetasunezko komunitatean bizi zirela, naturalki, intrigarik gabe; artista japoniarrek oso gutxi irabazten zutela eta langileen moduan bizi zirela,
‎Kanpora egindako irteera aprobetxatuz Camille Lemonnier en Ceux de la Glèbe liburua erosi zuela; aspaldiko partez liburu bat eskuetan eduki zuela eta bi atal irentsi zituela; Signac ek pentsatzen zuela Vincent ongi zegoela; eskutitz horrekin batera Signac en beste bat bidaltzen ziola Theori. Signac ek zioen Vincent-ek osasun fisiko eta mental ezin hobea zuela; elkarrekin paseatzen ibili zirela eta bere koadroak erakutsi zizkiola; haietako asko oso onak zirela; Rey doktoreak zionaren arabera, bizitza metodikoa eraman behar zuela: normalki janez eta edanez, ordu jakinetan; horrela eginez gero, krisialdi gogor horiek ez zirela agertuko.
‎Theok Gauguin-i jakinarazi zion haren koadroek arrakasta handia zutela: bi hilabete barruan Gauguin-en bost koadro saldu zituen; egoera horren aurrean, Vincent errudun sentitzen hasi zen, bere koadroak saltzen ez zirelako; hala ere, Vincentek Theori esan zion ez saiatzeko bere pinturak saltzen, beretzat gordetzeko; koadro horiek denborarekin irabazi egingo zutela, ardoak kupelean bezala, eta beraz, dirurik ez zutela galduko (Naifeh eta White, 2011). Azaroaren hasieran enpatia handia zegoen oraindik Vincenten eta Gaugin en artean.
‎1889ko urrian (W15) St. Rémytik idatzitako gutunean Vincentek Wilhelminari eskerrak ematen zizkion azken gutunarengatik eta Cor i buruzko berriengatik; esaten zion pozik emango zizkiela bere koadroren bat edo beste Mauve eta Lecomte andere lehengusinei; gustatuko zitzaiokeela Margot Begemann ek bere koadro bat edukiko balu; erietxeko sendagilea Parisen izan zela eta Theorekin egon zela; hari esan ziola Vincent ez zegoela zoratua, baina krisi epileptikoak zituela. Premia handia zeukala bere lanaren zati bat Holandara bidaltzeko; eskertuko ziekeela senitartekoei koadro horietako batzuk nahi zituen jendea aurkituko balute.
‎Vincentek sorpresaz hartu zuen kritika positibo hori eta ukatu egiten zuen berak horrenbesterainoko merezimendurik zuenik; artistei egindako deialdi orokortzat hartu zuen Aurier ek idatzitakoa, eta ez berari zuzendutako laudorio pribatu moduan; baztertu egin zituen Aurier en laudorioak, aurretik Gauguin-enak eta Isaäcson enak baztertu zituen moduan; Aurier ek egindako laudorioak bere koadroen salmentarako nola baliatu pentsatzen hasi zen; horrela, Aurier en idatzia martxanteei eta senitertakoei ezagutarazten saiatu zen; Arles-ko ezagunei ere bidali zien; Aurier i berari ere idatzi zion, artikuluarengatik eskerrak emanez, eta Gauguin-ekiko eta Monticelli rekiko zuen zorraren berri emanez (Naifeh eta White, 2011).
‎Drenthen Hoogeveen, Nieuw Amsterdam eta Zweeloo n egon zen eta bizimodu oso gogorra eraman zuen, bidaia behar bezala prestatu gabe eta bitarteko material gutxirekin joan baitzen hara; zohikaztegietan nekazariek zeramaten bizimoduak inpresionatu zuen eta bere koadroetan bizimodu hori islatzen saiatu zen; Drentheko paisaia eta etxolak pintatzen ahalegindu zen, baina kanpoan lan egiteko hotza egiten zuen eta malenkoniatsu zegoen, Sien eta haren haurra utzi zituelako, dirurik ez zuelako, behar bezala jaten ez zuelako, modeloak lortzeko arazoak zituelako eta Theoren lanari buruzko kezka larriak zituelako; azkenik, 1883ko Gabonetarako Nuenen era joan zen, ...
‎1888ko ekainaren 29an (507) Arlestik idatzitako gutunean Theok esandakoa aipatzen zuen Vincentek: Gauguin ados zegoela Van Gogh tarren planarekin; Vincentek zioen, bera prest zegoela hegoaldean nahiz iparraldean bizitzeko, osasunez sei hilabete lehenago baino hobeto zegoelako; Bretainian bizimodua merkeago zegoela, baina hegoaldean negua arinagoa izango zela; Arlesen ere merkeago jaten zela etxean, kanpoko jatetxeetan baino; dena ongi joanez gero, Gauguin-i esan ziezaioketela bere koadroak eta Vincentenak batera jarri eta saldu zitzaketela, eta irabazi eta galerak parteka zitzaketela; hori gertatuko zela Gauguin-i Vincenten koadroak gustatzearen edo ez gustatzearen arabera eta lankidetzaren arabera.
‎Vincentek ez zituen galtzen bere koadroak saltzeko esperantzak. 1888ko uztailaren 5ean (508) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion lanean murgildua zegoela eta gutunak idazteko denborarik ez zuela hartzen; janaria eta ostatu ordaindu ostean gelditzen zitzaion guztia mihiseetan joaten zitzaiola; baina, egunen batean berreskuratuko zutela gastatutako diruaren zati bat.
‎1888ko irailaren 11n (536) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Gauguin-ek bidalitako gutuna berbidaltzen ziola; bertan esaten zuela egunetik egunera zor handiagoak egiten ari zela. Theori esaten zion Arlesko ostatua eskaintzeko, koadroen ordainetan; ez zitzaiola zuzena iruditzen, Theo egitea bidaiaren kargu, ostatuaren kargu eta Gauguin-en zorren kargu; ez zuela Gauguin-en gastu guztien ardura hartu behar; horretarako, bere koadro guztiak jarri zituzkeela hark Theoren eskuetan. Gauguin urdailetik gaizki zegoela eta galdua zuela borondatearen indarra
‎Vincentek esaten zuen Gauguin-ek nahi bazuen Theo haren zor guztien kargu egitea, bere koadro guztiak eman zizkiola Theori. 1888ko irailaren 17an (538a) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion ez zuela fidatu behar Gauguin-ek hau esaten bazion:
‎1888ko irailaren 17an (538a) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion ez zuela fidatu behar Gauguin-ek hau esaten bazion: ni Arlesera joatea nahi baduzu, nire zorrak eta bidaia ordaindu behar dituzu; edo bestela, oso eskuzabala izan zuela Gauguin-ek bere koadroekin; ez zatekeela harrituko Theori berriro ere negoziorako maitasuna piztuko balitzaio; ona zela artistentzat eta negozioaren erdigunean zegoela. Bernard Arlesera etorriko balitz, ez lukeela izan Gauguin-en baldintza beretan, aldakorregia zelako.
‎Vincent bere koadroak promozionatzen saiatu zen garai horretan; Theo ez zelako benetan saiatzen haren koadroak saltzen. 1885ko abuztuaren erdian (420) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion margo saltzaileak esan ziola koadroak berari bidaltzeko, Hagan garai horretan atzerritar asko zebilelako.
‎Anberesko egonaldia bere koadroak ezagutarazteko baliatu nahi zuen Vincentek. 1885eko abuztuaren bigarren erdian (421) Nuenendik bidalitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Rappard en gutuna jaso zuela; izandako haserrea gainditu zutela.
‎Eindhoven-en piano klaseak hartzen hasi zen Vincent, baina denbora asko ematen zuen pianoaren tonuak eta pinturarenak alderatzen, eta irakasleak pentsatu zuen Vincent zoraturik zegoela; nekazarien lanarekin alderatzen zuen Vincentek bere lana: artista bere koadroetan goldean ari zela pentsatzen zuen, nekazariak soroan aritzen ziren moduan. Theori esaten zion bera ere etortzeko pintore nekazari izatera (Naifeh eta White, 2011).
‎Zakua bizkarrean zuen emakumea behin baino gehiagotan jarri zuela beretzat paratzen, baina inoiz ez zuela ongi egin; orain, ikatza kargatzen zuen gizon batek erakutsi ziola nola eramaten zuten zakua. Zorionak ematen zizkion Rappard i Arti Elkartearen (Amsterdam-eko pintoreen elkartea) erakusketarako bere koadroa onartu ez zutelako; zirkunstantzia horietan arrakasta handia lortu izan balu, sinpatia gutxiago edukiko zuela Rappard ekiko, orain zuena baino; biek ere, gerora lan hobea egingo zutela, orain egiten zutena baino, nahiz eta orain egiten zutena txarra izan ez.
‎Vincentek ikusten zituen bere koadroetan gizon gaixoaren trazuak. 1889ko azaroan (W16) St.
‎Rémytik idatzitako gutunean Vincentek Wilhelminari esaten zion koadro hauek bidali behar zituela Bruselara: , ardo gorria udazkenean, baratzea loratan, huntzaz estalitako enborrak, garisoroa egunsentian; Theoren gutuna jaso zuela esanez osasun onarekin zeudela bera eta Johanna eta Wilhelmina haiek bisitatzera joatekotan zela; Wilhelminari idazten ari zen bitartean, altxatu eta aldaketa batzuk egin zituela pintatzen ari zen koadroan; bere koadroak besteen koadroekin alderatzean ikusten zuela bere koadroek bazituztela gizon gaixoaren trazu batzuk, nahi gabe egiten zituenak.
‎Rémytik idatzitako gutunean Vincentek Wilhelminari esaten zion koadro hauek bidali behar zituela Bruselara: , ardo gorria udazkenean, baratzea loratan, huntzaz estalitako enborrak, garisoroa egunsentian; Theoren gutuna jaso zuela esanez osasun onarekin zeudela bera eta Johanna eta Wilhelmina haiek bisitatzera joatekotan zela; Wilhelminari idazten ari zen bitartean, altxatu eta aldaketa batzuk egin zituela pintatzen ari zen koadroan; bere koadroak besteen koadroekin alderatzean ikusten zuela bere koadroek bazituztela gizon gaixoaren trazu batzuk, nahi gabe egiten zituenak.
‎Oraindik ere alhadurak izaten zituen Vincentek, bere koadroak saltzen ez zirelako. 1889ko abenduaren 15ean (617) St.
‎Albert Aurier arte kritikariari eskerrak eman zizkion Vincentek, Mercure de France aldizkarian bere lana goraipatuz idatzi zuen artikuluarengatik eta altzifreei buruzko estudio bat bidaliko ziola esan zion. Esaten zion naturaren aurrean sentitzen zuen emozioak kontzientzia galtzera eramaten zuela eta gero hamabostaldi bat egoten zela lan egin ezinik; berari egindako goraipamenak Monticelli rentzat gorde behar zituela; artikulu horretan bere koadroak berraurkitu zituela esaten zion; ziren baino hobeak, esanahi gehiagorekin berraurkitu zituela; baina, Aurier ek zioena beste batzuei zegokiela, Vincenti berari baino gehiago; adibidez, Monticelli ri. Udaberrian Parisera joaten zenean, deituko ziola eskerrak zuzenean emateko.
‎1890ko martxoaren 19 eta 29ko eskutitzetan saiatu zen Theo Vincent alaitzen, Parisko Independenteen aretoko arrakastaren eta Pissarroren, Moneten eta Gauguin-en laudorioen aipamena eginez. ...tako gutunean Theok Vincenti esaten zion pozik hartu zutela gutuna, baina pena zutela osasunari buruzko berri hobeak ez izatean; eguraldi hotzak beti eduki zuela eragina Vincentengan eta eguraldi hobeak bere onera ekartzea espero zuela; zoriontsu izango zatekeela Vincentek Independenteen Erakusketara joaterik izan balu; Gauguin-ek esan zuela Vincente pinturak zirela erakusketako erakarpen nagusia; bere koadroetako bat Vincenten batengatik trukatzea proposatu ziola. Seurat ek koadro kurioso bat erakusten zuela, lerroen norabidearen bidez gauzak adierazten saiatuz; Gillaumin ek koadro ederrak zituela; Lautrec ek erretratu erakutsi zuela:
‎Theok Gare de Lyon geltokian itxoin zion eta Montmartre eko Pigalle enparantzaren ondoko etxera eraman zuen Vincent; han ezagutu zituen Vincentek bere koinata Johanna eta bere iloba; Johannak lehenengo aldiz ikusi zuen Vincent; geroago berak deskribatuko zuenez, gizon gaixo bat ikustea espero zuen, baina kolore osasuntsuko eta sorbalda zabaleko gizon indartsua zela iruditu zitzaion; Theo baino indartsuagoa iruditu zitzaion Vincent. Theoren etxean bere koadroak berriro ikusteko aukera izan zuen Vincentek; etxeko paretetan zintzilik zeuden Vincenten koadroak; hainbat kaxoi, ohe azpi eta bazterretan ere bai. Bisitari ugari izan zituzten etxean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia