2012
|
|
3 Agintari edo funtzionario publikoak, norbanako batek pertsonen bizitzaren aurkako delitu bat galarazteko laguntza eskatzen dionean, laguntzarik ematen ez badio, betiere
|
bere
karguaren zioz laguntza hori emateko betebeharra duenean, orduan, horri hemezortzi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, hiru urtetik sei artekoa.
|
|
Agintari edo funtzionario publikoak, jakinaren gainean egonik,
|
bere
karguaren zioz zaintzapean dituen agiriak, oso osoan edo zati batean, ostu, suntsitu, deuseztatu edo ezkutatzen baditu, orduan, horri urtebetetik lau arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio eta zazpi hilabetetik hogeita lau arteko isuna, eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, hiru urtetik sei artekoa.
|
|
Aurreko artikuluak barne hartzen ez duen agintari edo funtzionario publikoak, jakinaren gainean egonik eta behar besteko baimenik gabe,
|
bere
karguaren zioz zaintzapean dituen agiri sekretuak eskuratzen baditu edo horiek eskuratzea ahalbideratzen badu, orduan, horri sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, urtebetetik hiru artekoa.
|
|
Agintari edo funtzionario publikoak,
|
bere
karguaren zioz edozein kontratazio publikotako egintzetan edo efektu nahiz hartzeko publikoen likidazioetan esku hartzen badu, eta, edozein erakunde publikori iruzur egiteko, interesdunekin ados jartzen bada, edo beste edozein trikimailu erabiltzen badu, orduan, horri urtebetetik hiru arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, sei urtetik hama... Agintari edo funtzionario publikoarekin itundu duen norbanakoari, horiei ezarriko zaien espetxealdi zigor berbera ezarriko zaio, eta desgaikuntza zigorra, bi urtetik bost artekoa, diru-laguntzak eta laguntza publikoak lortzeko, arlo publikoaren parte diren erakunde, organismo edo antolakundeekin kontratatzeko eta zerga onurak, zerga pizgarriak nahiz Gizarte Segurantzarenak izateko.
|
|
Agintari edo funtzionario publikoak
|
bere
karguaren zioz edozein motatako kontratu, gai, eragiketa edo jardueraren inguruan esku hartu behar badu, eta inguruabar horretaz aprobetxatzen bada negozio edo jardun horretan, bere parte hartzea, nahiz zuzenekoa nahiz beste pertsona baten bidezkoa, edozein modutan behartu edo errazteko, orduan, horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra, hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna,...
|
|
Agintari edo funtzionario publikoak, lege edo erregelamenduek onartzen dituzten kasuetatik kanpo, bere kabuz edo beste pertsona baten bidez, lanbide jarduera edo etengabeko zein lantzean behingo aholkularitza jarduera egiten badu, erakunde pribatu edo norbanakoen erakundeen zerbitzupean, betiere jardueron gaien inguruan
|
bere
karguaren zioz esku hartu behar izan duenean edo hartu duenean, edota gai horien inguruan izapideak, txostenak edo ebazpenak ematen dituen bulegoan edo zuzendaritza zentroan destinoa daukanean, edo horren menpe dagoenean, orduan, horri sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio, eta enplegu edo kargualdi publikoa urtebetetik hiru arte etengo zaio.
|