Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 99

2000
‎Nire azalpenak irribarre erdia galdu gabe aditu zituen, buru barnean bertze irudi batzuk, nirea baino goxoagoak, dituenaren gisan. Abuztuko igande arratsalde horretan bere itxura freskoari zerion gogobetetasun alaiak lekutan uzten zuen bere ohiko izaera itzaltsu eta adierazgabea. Lagunago izan banu, Mediterraneo aldean oporretan zeukan familiarengandik albiste atsegingarriren bat etorri ote zitzaion galdetuko nion.
2001
‎Gainera, denbora gutxi behar izan genuen apartatuta lo egiteko. Izan ere, bere itxura jasanezina egiten zitzaidan. Fisikoki gero eta nazkagarriago zegoen.
2002
‎Honekin esan nahi dut Sarak hasieran harrera ona egin zidala, eta ez nintzela ezertaz ohartu. Aurpegia, gainera, pintatua zuen, ohi zuen baino nabariago –nabarmenxko ene gusturako–, baina nahiago nuen etxean bere buruaz eta bere itxuraz arduratzen zen emakume bat ikustea emakume utzi bat baino. Ordea, galdetu nionean zer moduz joan zitzaion amarekin, negarrez hasi zitzaidan.
2003
‎Eta imajinatzen hasi zen. Eta imajinatu zuen bere balizko eta, halako batean, gaixotu egingo zela neska, eta egunak emango zituela nahiko gaixorik, baina zazpigarren egunean hobera egingo zuela, oraindik kalentura handia eduki arren, eta, ohean hainbeste egun egin ondoren, bere itxura txukundu nahiko zuela, eta ilea atonduko zuela, eta berari, Matiasi, eskatuko ziola ezpainaren gaineko ile txikiak kentzeko mesedez, pintzaz, eta berak, Matiasek, ilusio handiz kenduko zizkiola, katuek olibak jaten dituzten bezala, banaka banaka.
‎Bere arkatz gorria edo koaderno urdina eskuetatik kendu eta erabat galdurik, ezertarako adorerik gabe ikusten nuen, eta saiatu nintzen bide horretatik aurrera egin zezan, baina alferrik izan zen, berak idazlea izan nahi baitzuen. Literatura sentimenduen erlijio gisa bizi zuen, are gehiago esango nuke, erlijio horren fanatikoa zen, bere itxura, bizimodu eta poseetan idazle bat izatera iritsi zen, baina inoiz ezer idatzi gabe. Nik, aldiz, etxeko tiraderak poemaz eta nobela bukatu gabez beteak nituen.
2004
‎Hogeita hamar bat zentimetro luze izanen zen, haga sartzeko zulotik punta zorrotzeraino. Urteen poderioz, metala belzturik zegoen, baina artean ere eusten zion bere itxura makurrari. Urrezko zerrenda batek biltzen zuen erdialdetik.
‎Izan ere, espioien mundu ilunean haren bizitza kondaira hutsa zen: hizkuntzalaria, kirolaria, biolin jotzailea, eta, bere itxura bikainari esker, gonazale porrokatua, Heydrich Reicheko gizonik boteretsuenetakoa izatera iritsia zen. Zortzi urte lehenago Himmlerrek nazi alderdiaren baitako zerbitzu sekretua sortzearen ardura eman zion.
2005
‎3 ezkerra. Eraikin zahar honek ez du bere itxura berriztatua fatxadan bakarrik erakusten, atezain automatikoan begi elektronikoak berehala ezagutu ditu.
‎Pentsamenduekin batera markoa bere tokian ipini, tantak arduragabe astindu, eta atera joan da arrapaladan, bihotza lokietan, telebista gaineko erlojuari begira baina haren orratzetan ordua ikusi gabe. Ate aurrean, eskua ia maratilan duelarik, bere itxurari erreparatu dio. Kamiseta eta prakak nola hala lisatu eta irribarrerik zoragarriena ezpainetaratu du.
‎Leihoa bera, laukuna bere itxuraz, lau beira karratuz osatua zelako, atze samarrean gelditzen zen paretaren arabera. Leihotik ertzeraino 60 bat zentimetro.
2006
‎Gauaren beste une batean, bere gogo torturatuak beste ideia bat xuxurlatu zion: hil aurretik, Maiderrek bere telefono zenbakia eta bere itxuraren berri eman ziezaiokeen hiltzaileari.
‎Negarrez ematen zituen egunak eta gauak. Zegoeneko ez zitzaion axola bere itxura: egunero hartzen zituen betekaden eraginez, ia hamar kilo gizendu zen.
‎Begiratu egin nion; egun haietan, neure buruaz kezkatuta, ez nintzen konturatu ere, baina benetako basapiztia ematen zuen: mendiko hilabete haiek batetik, eta azken aste hura bestetik, ni zaintzen etengabe, bere itxuraz arduratu gabe... Bizar hazia zeukan, kalpar nahasi eta zikinak, arropa narrasak, usaina... egiazko basajauna.
2007
‎Ez al den guztiz bitxia galdetzen du Onfrayk: . Gure Jainkoa antropomorfikoa da bere itxuraz, eta zuria, eta arra; eta arrazaz ariarra, noski? (16).
2008
‎Barre txikiak egin zituzten ikasleek, oraindik ere ez baitziren konturatu gertatzen ari zenaz. Gero, soilguneak ugaritu zitzaizkion eta zapi bat jarri zuen buruaren inguruan, bere itxuragatik baino gehiago, kaleko jendearen errukirik ez jasotzeko. Behin, klasean zegoela, zapia aulkian endredatu zitzaion eta buru bistan geratu zen.
‎Natalia eta Natividad ziren jaialdiaren ardatz, eta kontsularen seme ilobak emanaldiaren bihotz: Gerardo, arduragabe agoa eta zabarragoa bere itxuran, baina bere begiradan iman ahaltsu bat zuena, inguruan zituèn entzuleen begiraden erakargarri, eta Ricardo, bere berezko dotoreziarekin, bizkarra zut, Apolo jainkoaren odolekoa iduri?:
‎Suspertu egin zitzaigun denoi bihotza eskura txu egin, kopeta zimurtu, eta xaflari airean txistu eginarazten ikusi genuenean. Bistakoa zen, bere itxura guztiaren arabera, gure gizon berria hutsaren gaineko laguna genuela.
‎Natalia eta Natividad ziren jaialdiaren ardatz, eta kontsularen seme ilobak emanaldiaren bihotz: Gerardo –arduragabe agoa eta zabarragoa bere itxuran, baina bere begiradan iman ahaltsu bat zuena, inguruan zituèn entzuleen begiraden erakargarri– eta Ricardo –bere berezko dotoreziarekin, bizkarra zut, Apolo jainkoaren odolekoa iduri–: hogeita bost bat urteko gazteak ziren biak, azal beltzarana eta ile kizkur bel beltza zituztenak, beren dohainak erakusteko prest.
2009
‎Orain, aurpegia ilundurik bazekarren ere, Goikoetxeak arrakasta hura zeraman idatzita bere itxura osoan.
‎Denda baten eskaparatean geratu zen eta bere itxura berraztertu zuen. Euritakoa ezker eskuan, eskularruak, gabardina garbia, lepokoa eta kapela ingelesa puntu bat kopetarantz eroria.
‎Zerrenda osatzeko, bazen beste gizon bat, jauregian bizi ez zen arren, igande askotan etortzen zena, gonbidatu gisa: aita Anizeto kalonjea; aita Anizetorena, baina, ez zen Reginaren kontua izan, harena ere izan baitzitekeen markesa anderearen jokabidea eredu zuen heinean, bere senarrarena baizik; Nazariok, izan ere, probintziako hiriburura ezkondu eta handik gutxira utzi zuen bibotea, aurrerantzean, kapela luzearekin batera, bere itxuraren bereizgarri izango zuena?, bere ametsak zituen, apaiz egindako bere anaiak ere, on Honoratok, gora egingo ez ote zuen Elizaren egituretan, gaur apaiz, bihar kalonje, etzi gotzain eta etzidamu auskalo, berak. Nazariok?
‎Zerrenda osatzeko, bazen beste gizon bat, jauregian bizi ez zen arren, igande askotan etortzen zena, gonbidatu gisa: aita Anizeto kalonjea; aita Anizetorena, baina, ez zen Reginaren kontua izan, harena ere izan baitzitekeen markesa anderearen jokabidea eredu zuen heinean, bere senarrarena baizik; Nazariok, izan ere –probintziako hiriburura ezkondu eta handik gutxira utzi zuen bibotea, aurrerantzean, kapela luzearekin batera, bere itxuraren bereizgarri izango zuena–, bere ametsak zituen, apaiz egindako bere anaiak ere –on Honoratok– gora egingo ez ote zuen Elizaren egituretan, gaur apaiz, bihar kalonje, etzi gotzain eta etzidamu auskalo, berak –Nazariok– bere negozioan gora egin zuen bezala; baina Honorato gazterik hil eta hantxe zapuztu zitzaion Nazariori anaiarekiko ametsa; baina eta Honoratok on... ospa zitzala hiletak aita Anizeto kalonjeak; handik sortu zen Nazarioren eta on Anizetoren arteko adiskidetasuna, gero eta handiagoa egin zena, gero eta estuagoa –aita Anizeto ere monarkikoa zen, fedekidea eta irizkidea–, harik eta Nazariok etxera gonbidatu zuen arte, bere kontseilari aholkulari Mateo Sukunza ingeniaria hil eta handik gutxira.
2010
‎eta gobernutik bota zuten. Leonid Brezhnev ez da izango askoz hobea, bere itxura zurrunari begiratu besterik ez dago, zementuzko bulldog bat iduri. Eta Fidel Castro zer izango da, bada, beste diktadore bat baizik, beste bulldog bat, alegia, bizar eta guzti?, Brezhneven orbitan ibili eta Sobietar Batasuneko agintarien hutsak errepikatuko dituena ezinbestean, halako batean?!
‎Ahotsa jaitsi du eta tonu misteriotsua ipini du, bere itxura inozoarekin bat ez zetorrena.
‎Geiserra atertu eta kanoia biguntzen hasi zenean, zigarroari azken zupada eman, bere itxura atontzeari eman, eta orban heze horiek ikusi zituen mantalean.
‎Obrak amaitu eta fabrikak bere itxura hartu zuen momentutik, eraikin haren zati batek harrapatu zuen nire arreta, etxearen parte jakin batek sortu zidan nola edo halako lilura, nahiz eta aitak hari inongo garrantzirik eman ez. Honezkero jabetuko zinen zein den fabrika zati hori, ezta?
‎erregimen estalinista desestalinizatzeari ekin zion; lortu ere, lortu zuen, ustez, helburua... baina azkenean bera bekatu berean erori —urteetako boterea boterekeria bihurtzen da ezinbestean, eta pertsona ospetsuekiko errespetua kultu itsu, anarkistek horretan arrazoi, ez beste guztian— eta gobernutik bota zuten. Leonid Brezhnev ez da izango askoz hobea, bere itxura zurrunari begiratu besterik ez dago, zementuzko bulldog bat iduri... Eta Fidel Castro zer izango da, bada, beste diktadore bat baizik —beste bulldog bat, alegia, bizar eta guzti—, Brezhneven orbitan ibili eta Sobietar Batasuneko agintarien hutsak errepikatuko dituena ezinbestean, halako batean...!
2011
‎Poltsako zintei begira dago. Ez dakit zergatik mindu nauen hainbeste bere zoriontasunak, bere itxura osasuntsuak, ez dakit zergatik baina kiskali egin nau barru barruan. Merezi ez balu bezala.
‎Hasierako irudia erabakigarria zen, eta berak bere itxurarik narrasena eman zion Lucíari.
2012
‎Lanegun arruntetan, beste biei iskin eginez, gaizkileak ihesean nola, ospa egiten genuen Audi familiarrean inguruko jatetxe batean bazkaltzera. Zuhurtziaz jokatzen nuen oraindik; inpresioa eragiten zidaten bere adinak, bere itxurak, bere karguak, baina atsegin nuen. Horregatik guztiagatik zitzaidan agian aurrekoak ez bezalakoa.
‎Badakizu Arte Ederretako Museoko Filmotekan klasikoen zikloak eta ematen dituztela, ezta? Ba, ni hiru aldiz baino ez naiz joan eta bitan han zegoen bera, bere itxura xelebrearekin. Batzuetan pentsatzen dut bera ere ez ote den zuri beltzezko film horietako batetik atera.
2013
‎Abdel Kader bihurtzea edo haren antzeko buruzagi militar: hara nola sentitzen zen mutila, bere itxura berri harekin, Yazîden ametsaren nolabaiteko haragitzearen isla?!
‎Itzulerako bidaian Marenek berak kontatu zidanez, apenas hitzik egiteko aukerarik eman zion. Besarkatzen zuen bitartean kontatu omen zion aitak egunez egun nola joan zen bere itxura irudikatzen, eta, ume batek nerabezaroan nolako itxura izango duen asmatzeak ezinezkoa dirudien arren, berak asmatu egin zuela errepikatzen omen zion pozarren, eta esaldi hori esatean negar zotinek ahotsa korapilatu egin omen zioten eztarrian.
‎Arestian ez bezala, zerriei bihurtu zitzaien makilakadaka eta biraoka. Kemen harrigarria zerabilen bere itxura akituan. Jo hemen, jo han, erdietsi zuen azienda beltza elkarrengandik bereiztea.
‎Bazkaria ezin ederragoa izan zen, eta hortxe egon ziren Collins jaunak agindutako zerbitzari eta zilarreria guztiak; eta, halaber aurresana zuenez? gizonak mahaiburu batean hartu zuen lekua, Lady Catherineren gogoz, eta bere itxura ikusita batek esan zezakeen ezina iruditzen zitzaiola bizitzak gauza bikainagorik eskura jartzea. Zatitu, jan eta laudatu, gogotsu eta pozarren egiten zuen; eta jaki guztiek zituzten goraipamenak, lehendabizi Collins jaunarenak eta gero sir Williamenak, ordurako nahikoa suspertua baitzen suhiak zioen guztiaren oihartzuna emateko, eta halako moduan eman ere, ezen Elizabethi harrigarri egiten baitzitzaion Lady Catherinek berak jasan ahal izatea.
‎Izan ere, bere kemen, buru argi eta erantzun azkar eta injeniotsuekin, Elizabeth Bennet emakume berri baten adibidea izango da ingeles literaturan, XVIII. mendeko nobeletan nagusi ziren bere ahizpa nagusia bezalakoekin zerikusirik batere izango ez duena. Burney edo Edgeworthen heroina glamouros eta idealizatuen antipodetan dagoela, bere itxuran eta portaera fisikoan bertan iragarriko du bere gogoaren indarra: ibiltari ona da, ez dauka arazorik zelaietako langen gainetik salto egiteko, ezta bere ezagunen aurrean gorri gorrituta eta ilea nahastuta agertzeko ere, horretarako arrazoi sendorik ikusiz gero...
‎Arnasa sakon hartu zuen, eta behien gorotzen bafada batek goragalea eragin zion. Besterik ez zitzaion falta bere itxura hobetzeko: gainean botaka egitea.
‎Abdel Kader bihurtzea edo haren antzeko buruzagi militar: hara nola sentitzen zen mutila, bere itxura berri harekin, Yazîden ametsaren nolabaiteko haragitzearen isla...!
2014
‎Atari barruan, kanpora begira, baina Jonanek berari begira dagoela esango luke, zain balego bezala?, emakume paralitiko bat ikusi ohi du, aulki gurpildun batean eserita. Adats beltz luzea du, eta ederra izan zitekeela iruditzen zaio Jonani, baldin eta bere itxuran zerbait siniestroa eta iluna sumatuko ez balu: iluntasun hori bere begiradan eta bere mugiezintasunean datzala esango luke, baina distantzia horretatik ezin guztiz ziur egon.
‎Maiz nahasten zituzten aita eta semea. Benjaminek atsegin zuen hori; laster ahaztu zuen Espainiaren eta Estatu Batuen arteko gerratik itzultzean sentitu zuen beldur gaiztoa, eta bere itxura gazteak plazer nerabe bat sorrarazi zion barruan. Eragozpen bakarra zuen bizitza zoragarri hark:
‎Ez ezpainen gorrian, ez eskotean. Baina ohi baino denbora gehiago hartu zuen ispiluaren aurrean, ohi baino gehixeago zaindu zuen iluntze hartako bere itxura: makillaje pittin bat, begietako marra, ondo ematen zion jaka belusezkoa, takoi apur bat zeukaten zapata berriak?
‎Mirenek aski ongi daki tabernariak ez duela bere itxura gustuko. Azalpenak moztu dizkio hasieran, eta orain badirudi azalpen eske dabilkiola.
‎Mikel Strogoff ezinean utzi eta haren izena eta nortasuna hartuak zituen. Ez duke handiak, ez bestek, ez zuten ezagutzen Irkutsken, eta ez zuen beharrik izan bere itxura mozorro janzteko ere. Nortasun faltsu hura egiaztatzeko modua bazuen, eta inork ez zuen zalantzan jarriko.
‎Bai; errespetua nien haren lepokoei, haren eskumutur zabalei, haren ile zepillatuari. Beraren itxura, zinez, ile apaindegiko maniki batena zen; baina, hango lurraldeko etsipen handiaren erdian, bere itxurari eusten zion. Hori da nortasuna izatea.
‎–Primeran nago, erantzun zuen Asiainek, bere itxura penagarriaz jakitun.
2015
‎Rolexa ekarri zuen, urrezkoa, zita hark merezi zuen moduan. Ispiluan bere itxura aztertu zuen. Jada estu zegoen gorbataren korapiloa estutu zuen ostera ere.
‎Haserre omen zeuden irakasleak, entzun genuenez, apaizak batez ere, eta Leunda zuzendaria (berak erosi ez baina lortuko zuen nonbaitetik eta) ernegatuta omen zebilen, egundoko amorrazioan. Ez zen harritzekoa; izan ere, aldizkarian bazen komiki sakrilego bat, apaiz perbertitu bat azaltzen zuena eta jende guztiari Leunda bera gogorarazi ziona, bere itxura garbi aratz, zaindu, ia eskrupulosoagatik.
‎Heidi amak txabusina bere lekura jaitsi zuen, atzeko gizon fardela gainetik kendu, eta bere itxura orokorra atondu nahian hasi zen: soinekoa zuzentzen, buruko ileak atzamarrez orrazten...
‎Kontu batek asaldatu zuen hala ere: bere itxura ikusita etxea nola ote zeukan hasi zen ama marmarka, eta berehala erantsi: –Neroni joango nauk, bihar bertan, zikinak jango hau bestela?.
‎Irribarrea belarritik belarrira luzatuz, eserlekua utzi eta komun aldera abiatu zen Ahedo. Aurpegia garbitu eta bere itxura pixka bat atontzera. Berari ere komeni zitzaiola pentsatu zuen Kepak, eskua adatsetatik pasatuz.
‎Efemeropteroak intsektuen arteko ordena bat dira, berezitasun nahiko antzinakoak dituzten mozorro talde bat. Ederrak dira bere txikian eta batez ere ikusgarriak bere itxura hauskor, arin eta sotila dela eta. Lau hego izaten dituzte, nerbio txikiz egindako egituran, arotz baten ordez altzari apaintzaile batek egindako gurtetxe afiligranatua balitz bezala, gorputzarekiko proportzioan handiak bi aurrekoak eta txikiagoak bigarren parekoak.
‎Andrewek uste du berak beste robotek baino gure antza handiagoa duela eta horrek aitzakia ematen dio gauza askotan gu imitatzen ahalegintzeko. Gu bezala jantzi izan da eta bere itxura, horrelakoetan, harrigarria bezain barregarria da: aurpegi meta likoa eta guk erabiltzen ditugun arropak.
‎Komikian bezala zinean, pertsonaiak gure begi puntuaren erdian kokatzeak edo ertz batean kokatzeak, asko aldatzen ditu gauzak: pertsonaia erdian badago, nolabaiteko oreka bat transmititzen du, lasaitasun bat, zorion bat, betetasun bat (gero bere itxurak eta bere hitzek gezurtatu dezaketena ala ez). Ez da halakorik gertatzen pertsonaia irudiaren eskuinean dagoenean:
‎Montparnassera iritsi nintzenean, ez zidan lan handirik eman Joxe Elosegi aurkitzeak: hantxe zegoen bere itxura lotsagarrian jantzita. Postal kitschetako txistularia ematen zuen, lauburu eta guzti kaikuaren paparrean josita.
‎Eskuburdinek min ematen al dizuten jakin nahi du. Ezetz erantzun diozu, eta bere itxurari erreparatu diozu lehenengo aldiz. Gazte gaztea da, ilehoria oso, eta ez ditu hogei urtetik gora.
‎Markel jiratu egin zen, baina bere itxura ez zen batere mehatxukora, galtzaile itxura zuela iruditu zitzaion Albertori eta horrek gehiago mindu zuen.
‎bere bizialdi osoak ageri du herrigintza buru bihotzetan daramala, analisi politikoak egiteko eta azaltzeko gaitasun itzela du, zintzoa dirudi... Alta bada, hain da xelebrea bere itxura, hain du ikusgarria ahuntz ero baten antza, hegoaldeko euskal hiritarrok, lotuegiak animaliari, hurbilegi primatea, ez baitugu egundo agintari aukeratuko, aldaketa sakon bat gertatzen ez bada bederen herriaren ariman, halakorik balego.
‎Ordea, zer ikusten duzu zeure inguruan? Jendea biziki arduraturik bere itxuraz, kirol emaitzez, lanbide gizatasunarentzat iraingarrien menpe, beren burua jakintsutzat dutenak eztabaida ezdeusetan itsuturik... Horrela igarotzen dugu bizitza:
2016
‎TZORTXOKEK etxean zegoela apaletik ateratako Bertrand Russellen liburua bere tokira itzultzeko asmoz mahaitik hartu nuen. Bertrand Russellen memorietan uste dut agertzen dela, nola halako batean bere aitona, Lord Russell, etxetik irteten ari zelarik, dokumentu garrantzitsu batzuk ematera gizon bat hurbildu zitzaion, eta paper hauek ez zituela hartu, etxetik atera berri den gizon dotore batek ezin duelako bere itxura izorratu poltsikoak papertzarrez betez.
‎Hurrengo urteetan lan asko egin zuen, telesailetan batez ere, Telecinco eta Antena kateetan, baita film luze batzuetan ere, beti bigarren mailako paperak. Bere agenteak komentatu zion aktore ona zen arren, ez ziotela protagonista lanik ematen bere itxura zela eta. Orduan zerbait aldatu zen aitaren buruan.
‎Berak esan zigun obsesioa sortu zitzaiola. Gimnasiora apuntatu, eta gure familiak aurreztuta zituen diru apurrak eraman zituzten hiru ebaketa egin zizkioten, bere itxura hobetzeko. Gainera, gero eta pilula gehiago hartzen zituen.
‎Egia esan, deus gutxi: bere adinarena bezalako definigaiztasun lanbrotsua du bere itxurak ere: ilea ez luzea eta ez motza, ez ile apaindegitik atera berria ez guztiz naturala; aurpegian ez du hazpegi bereziki markaturik, begi argiak agian, baina itzali samar geratzen dira armazoi arineko betaurrekoen atzean; makillajea, doi doia; arropa ere gaztetako freskotasunari agur egin baina dotoreziari eusten dionarena, pinpirin eta apaina baino areago diskretua, aireportu honetako giza aldra erraldoiaren erdian oharkabean pasatzeko modukoa.
‎Horra ba: emakume horrek ez du ezer apartekorik bere itxuran, bere eserlekuaren ondoko palmondo artifiziala bezain oharkabean egon liteke aireportuaren erdian, baina bere betaurrekoen atzeko begien sakonean begiratu ahal izanez gero, bere ama orain dela gutxi hil zaiola ikusiko genuke.
‎Botila ia hustua duela ohartu da, baina ez du burtxoratzerik sendi; gogoan hartu behar du, bai, ardo honen izena. Marqués de Riscal, hori erraza da, baina urtea nahastu gabe gogoratzea ez hainbeste; paper batean apuntatzea pentsatu du, poltsan kausitu du luma bat ere, baina hara, paper mutur bat ez; zerbitzariari eskatzen ahal dio, baina ez, gizon mutiria iruditu zaio, aski desplazenta bere itxura jendekin eta amultsuaren azpian. Azazkalez, botilari itsatsia den etiketa kentzen hasi da; ez da beharbada jatetxe batean egiteko jardunik finena baina, zer arraio, botila hori ere pagatua du, eta ez diezaiola ezer esan zerbitzari muturzuri horrek, badaezpada ere.
‎Buruan, inora baztertu ezinik, kortxoa uretan saltoka legez, han izan dut Kelenen irudia bere itxura guztietan: gabardina luzearen baitan bilduta, jeans estuetan preso hartuta, jertse koloretsua erantzita dantzan.
‎Erretolika luze batekin jarraitu zuen. Josebak protestaka eta purrustaka jarraitu zuen ordea, bere itxura zela-eta aitzakiak ipiniz. Hain zuzen ere, bere ile hori kizkurra ez zitzaion oso aproposa iruditzen hura bezalako rock talde batentzat.
2017
‎Barrezka jarraitu genuen harrerara begira. Bakoitza bere itxurarekin, gero eta gehiago gerturatu ginen harrera eta igerilekua banatzen dituen kristalezko atera. Luna serio ari zen hizketan harrerako gizonarekin.
‎–Eta zu?? Ea izekoa zen galdetu baino lehen, bere itxura andinoari erreparatu eta ez zuen besterik erantsi.
‎Oso gutxi jaten zuen eta, bere ohiko aurpegi borobilaren itxura aldatzearekin batera, berrogeita hamar urte haietako zimurrak nabariagoak zituen orain. Ilea ere luzeagoa zuen eta bere itxura gehiago zaintzen saiatzen zen. Janzkera ere aldatu egin zuen.
‎Begiek, jadanik urrun zegoen garai batean kotxeko ispiluan zehar irmoki begiratzen bazuten, orain ero begirada galdua zeukaten. Pomuluak biziki nabarmen, eta bizarrak, gero eta gutxiagotan moztua, kontrapunturik aproposena egiten zion bere itxura errukigarriari.
2018
‎Genero ontologien genealogia politikoak, bere helburua lortzen badu, deseraiki egingo du generoaren substantzia itxura hori, bistan jarriko ditu itxura hori eratzen duten ekintzak, eta kokatu eta azalduko ditu ekintzok generoaren itxura soziala kontrolatzen duten askotariko indarrek ezarritako marko nahitaezkoen barruan. Marxengandik hona gutxienez, kritika kulturalaren lanaren parte izan da beharrezkotasun naturalistaren itxura sortzen duten ekintza kontingenteak agerian jartzea; orain ataza horri beste zeregin bat gehitzen zaio, alegia, erakustea nola subjektuaren ideiak berak, zeina bakarrik den ulergarria bere itxura generodunaren bitartez, onartzen dituen aukera batzuk, indarrez galarazi izan direnak subjektuaren ontologia kontingenteak eratu dituzten generoen reifikazio ugarien bidez.
‎Hirugarrenean,. Kordobesa? agertu zen berriro, bere itxura gaixobera, ahots ahul eta ironia prudentez. Oraindik hemen darraizue?
‎Horrek, bestalde, erakusten digu ez zela bat bateko bultzada, haserrealdi edo eroaldi baten ondorioa izan atzo gizon honek gauzatu zuen hilketa nazkagarria, seguruenik aspaldi prestatutako plan baten emaitza baizik. Frogatuko dugu, frogatuko dugunez, bere itxura lasai eta kaltegabearen azpian, abagunearen zain zegoela, emaztea bakarka harrapatu eta, atzo egin zuen moduan, urkatu ahal izateko. Urkatu, bai, soka batez urkatu ere, epaiketan frogatuko dugunez.
‎Ez zen gehiegi aldatu, ez zen horrenbeste denbora pasa, egia esan. Baina egun bakoitzeko bere itxura tristeagoa zela nabaria zen. Azkena izan ezik.
‎arduraren alerik ez baina arrazoi osoaren jabe direla uste eta, burlarako edozein zirrikitu ikusten dutenean, horretarako aukerarik galtzen ez dutenak: bere itxura izan liteke, agerikoa den bere ziurgabetasuna edota bere azentu arrotza. Sarritan aurpegiratzen diote hori, hain zuzen ere, ez diotela ondo ulertzen hitz egiten duenean.
‎Ikus arkeologia(). Juan Aizpitartek bere burua sei modu desberdinetan janzten du, bere itxura sei aldiz aldatzen, alderdi politiko bakoitzari uste dion itxura hartuz bakoitzean. Eta hauteskunde kanpaina batean balego bezalako keinuak eginez argazki kameraren aurrean.
2019
‎–Super Mario? deitzen zion, bere itxuragatik: txikia, lodia eta biboteduna?.
‎jakina, gizarte hierarkian mailari eusten ahalegintzen diren kategorietan soilik dute garrantzia halako harremanek, hau da, beste batzuk baino goragokoak direla uste duten kategorietan. Emazteari atsegin handia ematen dio etxearen barnealdea eta bere itxura bera erakusteak, zeinak senarrak eta seme alabek ez baitituzte ikusten jadanik, hurbilegi dituztelako. Emaztearen eginkizun mundutarrak, hau da,, zerbaiten irudia izateak?, bat egingo du bere burua erakustean sentitzen duen plazerarekin.
‎Madame de Noaillesek, bere itxurari garrantzi handia ematen baitzion, tristuraz ekarri zuen gogora bere Oroitzapenetan soineko desegoki baten drama.
‎Nolanahi ere den, lan egiten duen emakumeak lorpen osoki femeninoekin uztartu nahi du bere arrakasta; horrek ez dio eskatzen bere burua apaintzen eta edertzen denbora asko ematea, baina bere bizi interesak zatiturik edukitzea dakarkio, eta hori larriagoa da. Programak direnak direla, mutil ikaslea pentsamenduaren joko hutsetan gozatzen da, eta hortik sortzen dira haren aurkikuntzarik onenak; emakumearen ametsek, berriz, oso bestelako bide bat hartzen dute; emakumeak bere itxura fisikoa ibiliko du buruan, gizona, amodioa; ezinbesteko heinean baizik ez ditu gogoan izango ikasketak eta karrera, nahiz eta alor horietan ez dagoen premiazkoagorik superfluoa dena baino. Harena ez da buruko ahultasun bat, kontzentratzeko ezin bat, baizik bateratzen zailak diren interes bereizi batzuk.
‎Frankotan, gurasoen jarrerak ere bultzatzen du neska lotsatu dadin bere itxura fisikoaz. Emakume batek honela aitortu du:
‎emakumeren batek kenduko dio zama hori, bere gogoz edo kobratuta. Emakumeak, aldiz, badaki begiratzen diotenean ez dituztela bereizten bera eta bere itxura: nola apaintzen den, horren arabera epaitu, errespetatu, desiratzen dute.
‎beren balorazio sexualean; gizaki gisa mamitzean, emakume gisa mamitzen dute beren burua: ez dabiltza asmo kontrajarri batzuen artean erdibiturik; aitzitik, beren nartzisismoa justifikatzeko modua ematen die lanbideak; zeregin profesionalen parte dira janzkera, apainketa, xarma; bere itxuraz maitemindurik dagoen emakumeari gozatu handia ematen dio zerbait egiteak, hain zuzen, bera zer den erakutsi hutsez; eta, aldi berean, erakustaldi horrek ezinbestekoak ditu artifizioa eta lanketa, ekinaren ordezko gisa agertuko bada, Georgette Leblancen hitzez esateko. Aktore handi batek are gorago jo nahiko du:
‎Aspalditik zerabilen Nereak bularretakoa, eta ez, Itziarri gertatzen zitzaion moduan, lotsa arrastoekin edo deseroso. Nereak bere itxura berria gustuko zuela zirudien, baita gelako mutilek ere, haien begiraden arabera behinik behin.
‎informazioa biltzen. Emakume batekin harreman berria hasi duenak bere itxura zaintzen du. Eta aitak...
‎»Mahaira inguratu zen gizon baten presentziak, ordura arteko nire gogoeta guztiak bat batean eten zitinan. Gizon hark jantzita zegoen moduarengatik espainola zirudinan, baina bere itxura ez bat Albertoren inguruan maiz ibiltzen ziren ohiko lagun artistenarekin?
‎Luze gabe, ezker aldeko horman egindako beste pasabide batera, honako hau lehengoa baino askoz ere mehar eta okertsuagoa? iristen direlarik, Pedro, bere itxura adintsuari ez dagokion arintasunez, barrura sartzen da, makur makur eginda, buruaz sabaia joko ez badu. Joanek, atzetik, beste hainbeste egiten du, baina nekez segi diezaioke gidariari; gainera, alde bateko zein besteko hormak, korridorea hain estua izaki, eragiten dizkion urratuak etengabeak dira.
2020
‎Ondo zekien alkatearen belarrietara zer heldua zen eta bere itxura fisikoak ezin zuela inor engainatu baina, hala ere, kezkatuta agertzen saiatu zen, zalantza erakusten eta azkenean zirt edo zart egiten.
‎Ez zuen bere burua ikusten bataila eremu batean tiroka, baina nahiko gizon aditua zen kartografian adibidez, eta primeran zekien frantsesez. Eta begi bistakoa zenez bere itxura ez zetorrela bat gerrillari batenarekin, hori ere baliagarria izan zitekeen espioitza lanetan aritzeko. Uste zuen aise aurkituko zuela, bai, aldez edo moldez, gerrillariei laguntzeko modua.
2021
‎Gainetik inor ez nabarmentzeaz, haurren eta gazteen etxeetako langileak eta, batez ere, gure herrikideak eurak. Seme alaben hazpegietan norberarenak ezagutzea ere eskuetan ura pilatzea bezain alferrekoa da, hamasei urtera iristerako jendeak bere itxura zuzentzeko hamar esku hartze egin dituenean, batez beste. Norena da ilearen kolorea, noren moldetik atereak begiak, noren irribarrea dakarte gogora ezpain birdiseinatu horiek?
‎Nire txantxa oso gustu txarrekoa izan zen, egoera hartan. Esan banuen esan nuen, bere itxuraren eta mintzamoldearen arteko kontrasteak akuilaturik; esan ahala damutu nintzen.
‎Satira mortala zen. Allen hain zegoen lotsatuta eta izututa bere itxuraz, patillak uzten saiatu zen aurpegia ezkutatzeko, baina bixar lakar, eskasa okerreko tokian hazten zitzaion eta tximu itxura areagotzea besterik ez zuen egiten. Jadanik hogeita hamazazpi urteko emakumea zelako ezkondu zen emaztea berarekin, eta Allen zelako, ezagutzen zituen gizonen artean, bere burua babesten ez zekien bakarra.
2022
‎–Bahitzaileak zerbait egiten duela inork bere itxura gogora ez dezan.
‎–Hipnotizatzailea ala ez, bere itxura jakin gabe ezinen dugu harrapatu...
‎Anek orrazia utzi kanilaren ondoan eta logelara zuzendu zen, bere itxura aztertzeko asmoz. Eskuak gerrian eta oinak lurrera itsatsita, balantza txikia egin zuen ispilu luzearen aurrean.
‎Gona oso laburrekin ibili ohi zen eta ile naroa txintxosta bakar batean bildurik eraman ohi zuen bularraldean behera, eskuineko bularraren gainetik beti, ez galdetu zergatik, eta bi eskuekin hari helduta hitz egiten zuen zerbait garrantzitsua esan behar zuenean. Gehienek mutiletan eta bere arropetan bakarrik pentsatzen zuela uste zuten eta bere itxura fisikoaz baliatzen zela hainbat helburu lortzeko, baina ezagutzen zutenei entzunda dakit ekintzaile suharra bezain hotza zela, ingurukoei asko eskatzen ziena eta unerik gogorrenetan aurrera egiteko adorea erakusten zuena. Horretaz ez genuen hitz egiten.
‎–Ba bai, artaburu hau da Orakulua, eta bere umore fin hori mantentzen du, gainera –gogoratu zuen Bakarnek mespretxuz– Nirekin hitz egitean, bere itxura hartu zuela pentsatu izan nuen, nitaz barre egiten ari zela, baina ez dirudi hala zenik! Nire etxean agertu zinetenean garbi ikusi nuen:
2023
‎–Eguna ilea orrazten eta bere itxuraz kezkatuta pasatzen duten neskak baditu gustuko, bistan da ez dela niretzako moduko tipoa –bota du, guztiz konbentzituta ez dagoen arren– Aizu, eta zu eta Egoitz. Gustuko duzu, ezta, Bren?
‎Eugeniak beti zaindu du bere itxura. Ilea bi astetik behin tindatzen eta plegatzen du ile apaindegian, kremak jartzen ditu goizero eta arratsero, aurpegiko zimurrak ahal bezainbat leuntzeko, kolore biziko soinekoak janzten ditu beti...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bera itxura berri 4 (0,03)
bera itxura fisiko 4 (0,03)
bera itxura ez 3 (0,02)
bera itxura arduratu 2 (0,01)
bera itxura aztertu 2 (0,01)
bera itxura bereizgarri 2 (0,01)
bera itxura erreparatu 2 (0,01)
bera itxura guzti 2 (0,01)
bera itxura hartu 2 (0,01)
bera itxura hobetu 2 (0,01)
bera itxura ikusi 2 (0,01)
bera itxura zurrun 2 (0,01)
bera itxura adintsu 1 (0,01)
bera itxura akitu 1 (0,01)
bera itxura atondu 1 (0,01)
bera itxura baino 1 (0,01)
bera itxura bera 1 (0,01)
bera itxura berraztertu 1 (0,01)
bera itxura berriztatu 1 (0,01)
bera itxura bikain 1 (0,01)
bera itxura ere 1 (0,01)
bera itxura errukarri 1 (0,01)
bera itxura eutsi 1 (0,01)
bera itxura fresko 1 (0,01)
bera itxura gaixobera 1 (0,01)
bera itxura garbi 1 (0,01)
bera itxura garrantzi 1 (0,01)
bera itxura gazte 1 (0,01)
bera itxura gehiago 1 (0,01)
bera itxura generodun 1 (0,01)
bera itxura gogo 1 (0,01)
bera itxura gustuko 1 (0,01)
bera itxura hauskor 1 (0,01)
bera itxura inozo 1 (0,01)
bera itxura irudikatu 1 (0,01)
bera itxura izorratu 1 (0,01)
bera itxura jakin 1 (0,01)
bera itxura jasanezin 1 (0,01)
bera itxura jendekin 1 (0,01)
bera itxura kezkatu 1 (0,01)
bera itxura lasai 1 (0,01)
bera itxura lotsagarri 1 (0,01)
bera itxura maitemindu 1 (0,01)
bera itxura makur 1 (0,01)
bera itxura mozorro 1 (0,01)
bera itxura narras 1 (0,01)
bera itxura orokor 1 (0,01)
bera itxura osasuntsu 1 (0,01)
bera itxura oso 1 (0,01)
bera itxura penagarri 1 (0,01)
bera itxura pixka 1 (0,01)
bera itxura sei 1 (0,01)
bera itxura triste 1 (0,01)
bera itxura txukundu 1 (0,01)
bera itxura xelebre 1 (0,01)
bera itxura zaindu 1 (0,01)
bera itxura zerbait 1 (0,01)
bera itxura zuzendu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia