|
1 Batzuek idazleak guztiz librea izan behar duela diozue, beste batzuek, ordea, merkatuaren eskakizunei adi egon behar duela (dauden hutsuneak betetzen saiatu, garaiko irakurlearen kezkez idatzi...), bestela, euskal irakurleak erdal literaturetara jo baitezake
|
bere
irakurtzeko grina asetzeko asmoz. Zein da zure iritzia?
|
|
Irudika zezakeen Soto erakundean gero eta sartuago, gero eta urrunago etxetik, Frantziako etxalde landatar batean ezkutuan, leku lasaiegi batean ezkutatuta ekintzara pasatzeko zain, itsasoari begira, talde armatuek bahitzen dituzten lehenbizikoak bere militanteak direla pentsatuz, autobahiketa bat dela hori eta ez dela sekula amaitzen, hil edo harrapatu edo desertatzen duten arte. Lazkanok irudika zezakeen Soto espioien nobelak eta bere eskuetan erortzen zen edozein liburu irakurtzen, egunkariak hasi eta buka, kexu beti ez zeukalako nahikoa irakurgai, kexu beti haren komando kideak ere,
|
bere
irakurtzeko grinak ingurukoak arriskuan jartzen zituelako talde osoa errepide bazterretan liburu bazka erostera geratzen ziren bakoitzean, edo kalko paperak, ditxosozko kalko paperak," hor bazagok libreria bat, ea, desbideratu hadi pixka bat"," vire à esquerda"," lado direito". Irudika zezakeen Soto ekintzara pasatzen, eta ekintza hark porrot egin ondoren itzultzen, eta atxilotua izaten edo doi doi eta modu ia mirakuluzkoan polizien eta jendarmeen atzaparretatik ihes egiten, edo leherketa batek eragindako hildakoen gain zuen erantzukizun alikuota mentalki ingurukoekin banatzen, edo isilik gidatzen, edo erakundea uzten, edo kartzelan bere etorkizuna planifikatzen, edo dena uztear zegoenean ezustean buruzagitzara iristen," zuk izan behar duzu, emergentzia bat da, beste egoera batean ez genizuke eskatuko, baina ez daukagu beste inor", eta sasian irratia entzuten, albisteak ia beti, baina tarteka musika emisoraren bat, italiar opera eta France Culture, edo, guztiz kontrara, bide bakarra politikoa dela aldarrikatzen irudikatzen zuen Soto, edo politikatik erabat aparte unibertsitatean literatur eskolak ematen, Gabriel Arestiri buruzko doktorego tesia egiten, Gabriel Aresti espaziotik iritsitako birusa izan zela esaten, edo Gabriel Arestiren poemak eta David Bowieren kantuak erkatzen, sutsuki, konparazio baterako, fantasia handiz.
|
|
Irakurle postmodernoari idazlearen lanaren eta esfortzuaren berri ematen zaio diskurtsoan zehar. Bestalde, irakurleak
|
bere
irakurtzeko modua aldatzeko beharra dauka, kontzientzia modernoak bultzaturiko ohiturekin errotik hautsi behar du, islatzen den munduaren aniztasunari, justaposizioari eta aldiberekotasunari ateak irekiz.
|
|
Eta ez daki zergatik, logurarik ez duelako ala
|
bere
irakurtzeko obsesioagatik, baina, argi txiki bat piztuta, irakurtzen pasatzen du gauaren erdia. Adrenalinaren zaporea sentitzen du ahoan, taupada isilak bozgorailu batean anplifikatuta bezala saman, inurrien dantza gorputz osoan, gurasoak goizaldeko ordu bietan irakurtzen jarraitzen duela konturatuko diren beldurrez.
|