Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 79

2008
‎Vietnamgoa zen Nhat Hanh, eta tunika marroi bat jantzita, hitzaldi asko eman zituen Inperioaren bihotzean. Hizketan leuna, adimentsua eta zuhurra, bere hitzaldiak entzuten zituztenei ezinezkoa gertatzen zitzaien vietnamdarrei buruzko estereotipoak mantentzen jarraitzea. King doktoreak Bakearen Nobel sarirako ere aurkeztu zuen fraide budista.
‎Ezker abertzaleak EAJren aldetik jasan dituen erasoak salatu zituen Erkiziak bere hitzaldi laburrean. «Ezker abertzaleak proiektu politikorik ez duela esan dute, eta ezker abertzalea ea politika egiteko prest dagoen ere galdegin dute», eta, horren harira, ezker abertzaleak proiektu politiko garbia, egingarria eta demokratikoa duela azaldu zuen.
‎Ibarretxek, oraingoan ere, eutsi die bide orriaren oinarriei, baina egutegia urratsak eta egunak ezabatu du bere hitzalditik. Debekuaren osteko hortz muga politikoa lanbrotsu dago, Ibarretxeren hitzaldiari so eginez gero.
‎Euskara espainera bezain hizkuntza uniformea, geografikoki trinkoa, hedakorra, nazioartekoa eta komunikagarritasun maila handikoa da. Juan Carlos Moreno Madrileko Unibertsitate Autonomoko Hizkuntzalaritza katedradunak gaztelaniaren inguruan eratu den «hizkuntza nazionalismoa» eraitsi nahi izan zuen atzo bere hitzaldian. Eta gaztelaniaren balioa goresteko erabiltzen diren argudioak, euskararentzat ere baliokideak direla azpimarratu zuen.
‎Bestalde, duela egun batzuk Altsasun Txioka haur ikastola mustu zuten, eta Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk bere hitzaldian ikastolen izaera nazionala eta publikoa zerbitzu publiko ematen duten aldetik nabarmendu zuen. Hitzaldi borobila iruditu zitzaidan.
‎–Ni ez naiz jakintsua, baina arrazonamenduaren suntsiketaren inguruan gogoeta egiten saiatuko naiz?. Hain zuzen ere, bere hitzaldiaren oinarria Pueblo y poder argitaratu berri duen liburua izan zen. Hasteko, Espainiako Estatuak eta Frantziako Errepublikak urteetan egin duten boterean erabilera izan zuen hizpide:
2009
‎1956an eman zuen Euskaltzaindian bere hitzaldi ezaguna: es.
‎Gaur jokoan dago ELAko militantzia guztia greba orokorraren alde dagoela. Hitz horiekin hasi zuen atzo Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak bere hitzaldia. Banan banan maiatzaren 21erako ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiruk antolatutako greba orokorraren arrazoiak azaldu zituen batzarrean:
‎Iraganeko gertaerak eta gaur egungo egoera parekatu zituen Lander Garcia Ahaztuak elkarteko kideak bere hitzaldian. Izan ere, joan den martxoan frankismoaren biktimei aitorpena eskaintzeko mozioa eztabaidatu zuten Dulantziko Udalean.
‎Eta amaitzeko Lakarraren errespetu falta nabarmendu behar da bere hitzaldian: –Hizkuntzaren historiaren grina omen duen askok egindako galderak ez dira hizkuntzalariarentzakoak, psikologoei eta bestelako psiko batzuei dagozkiena baizik?.
‎Miguel Sanzek bere hitzaldian esker on hitzak izan zituen bi kontseilari ohientzat; Perez Nievas eta Esparzarentzat. Dena den, biak kritiko azaldu ziren aste hasieran Nafarroako presidenteak CDN gobernutik botatzeko erabakiarekin,, guztiz neurri kanpokoa?
‎Idazleak, baina, ez zuen hain era gordinean jarri nahi izan amaiera bere hitzaldiari, eta duela lau urte idatzitako sonetoarekin itxi zuen agerraldia. Hauek izan ziren azken bertsoak:
2010
‎Igande arratsaldean, ezker abertzaleak adierazi zuen ETAren urratsa behin betikoa, alde bakarrekoa eta baldintzarik gabea dela. Rubalcabak egin legez, bere hitzaldian Patxi Lopezek sinesgarritasuna kendu die adierazpen horiei: Ez da egia.
‎Elikadura aipatuko du baita ere Ana Revillak bere hitzaldian, baina gaixotasunekin lotuta: Gaixotasunaren 7 mailak eta bere tratamendua elikaduraren bitarte.
‎Bestela pentsatzen dutenekin konpromiso gutxi agertu izana ere egotzi zion. Horren adibide da bere hitzaldian ahaztu egin dituela arrazoi politikoa duten beste biktimak eta presoak.
‎2 Euskal idazlea ez litzateke inoiz kexatu behar, publikoki bederen, bere liburuen salmenta kopuru minimoez halakoak dira gehienonak, bere hitzaldira edo aurkezpenera etorritako jende kopuru irrigarriaz ze uste zenuen ba?, euskal kulturan literaturari itzulpena: neure literaturari eskaintzen zaion arreta eskasegiaz post letratasun orokorrera bideratutako mundu honetan kontrakoa litzateke harrigarri, eta abarrez.
2011
‎«Gune plurala, pentsamolde desberdineko pertsonez eta alderdiz osatua, bide politiko eta demokratikoekin konpromisoa duena eta giza eskubide guztien edozein urraketa gaitzesten duena». Ramirezen irudiko, horiek dira koalizioaren zutarriak, eta horien aurka egin nahi dute.Altsasun egindako ekitaldi politikoan, Ramirezekin batera izan dira Koldo Amezketa eta Eva Aranguren EAkoak; Oskar Matute Alternatibakoa; Bakartxo Ruiz, Bikendi Barea Parlamenturako hautagai independentea eta Garazi Urrestarazu Altsasuko udalerako zerrendaburua.Oscar Matutek, bere hitzaldian, azpimarratu du Bilduk erreminta izan behar duela egungo eredu ekonomikoa aldarazteko. «Saldu egin digute; beldurra sartu digute eta esan digute eskubideak murriztea eta merkatuei men egitea irtenbide bakarra dela».
‎Haren ustez, UPNren eta PSNren akordioari esker saihestu egin da Bilduk erakundeetan erabaki ahal izatea. Krisiari begira, berriz, «errezeta majikorik» duela ukatu du, eta nafar guztientzat agintzeko borondatea adierazi du.Blancok, berriz, bere hitzaldian Sanz izan zuen gogoan, eta, bere lana goraipatzeaz gain, bien arteko «harreman instituzional eta pertsonal onak» eskertu zizkion. Inondik ere, Sanzek Blancori ere badio zer eskertu, hari esker gobernatu ahal izan baitzuen azken legealdian.Barcina presidente dela, kontseilariek gaur zin egingo dute karguetan.
‎Eta curriculumaz aritzeko ez ezik, azken bi urteetan Jaurlaritzaren diru laguntza publikoak lau milioi murriztu dituztela salatzeko ere baliatu zuten ikastolek ekitaldia. Han izan ziren EAEko Hezkuntza sailburu Isabel Zelaa eta Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano.1. MurrizketakHezkuntzan izan diren murrizketen larritasuna aitortzen ez jakitea egotzi zien agintariei Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak, bere hitzaldian: «Bada gurean hezkuntzan egiten diren murrizketei pisua kentzeko joera».
‎Giza Eskubideen Kontseiluak ez du zigorrik onartzeko eskumenik, baina Pillayk nabarmendu du gaitzespena oso garrantzitsua dela, «Segurtasun Kontseiluari eta Siriako errepresioa babesten ari diren horiei presio egiteko».Iragan martxoan Al Assaden erregimenaren aurkako protestak hasi zituztenetik 4.000 lagun hil dituztela jakinarazi du, bestalde, NBEren giza eskubideentzako mandatariak, eta 14.000 lagunetik gora atxilotuta daudela protestetan parte hartzeagatik. Horrez gain, indarkeria egoeratik ihesi 12.400 lagunek euren etxeak atzean utzi behar izan dituzte.Oposizioaren jarrerarekin ere kezkatuta agertu da Pillay bere hitzaldian, eta armadako desertoreek sortu duten Siriako Armada Askeak militarren eta polizien aurka egin dituen atentatuak gaitzetsi ditu, era berean. Al Assadi eskatu dio Arabiar Ligaren proposamena onartu eta nazioarteko ikuskatzaileei herrialdean sartzen uzteko.
2012
‎Hala, «erabakiak hartzeko eta ekimena izateko» garaia dela esan dio EAJko presidenteak lehendakariari. Mundakan (Bizkaia) izan da Urkullu, Busturialdeko EAJren egunaren ospakizunetan, eta Mariano Raxoiren eta Patxi Lopezen kudeaketei kritika gogorrak egin dizkie bere hitzaldian. Batetik, Espainian izandako erreskatea PPren gobernuaren «inprobisazioaren» ondorio izan dela salatu du, eta esan du oso larria dela Raxoi egun batetik bestera irizpideak aldatzen ibiltzea.
‎Amaieran, presidentea bozkatuko dute. Autodeterminazioa izan du mintzagai nagusi Masek bere hitzaldian. «Kataluniak bere trantsizio nazionala egin behar du».
2013
‎«Bada garaia denok hauteskunde kanpainaren kutsua atzean uzteko eta elkarrekin norabide berean arraun egiten hasteko», adierazi du. Denon artean ados jartzea ezinbestekoa dela nabarmendu du maiz lehendakariak bere hitzaldian, baina ez du argitu zein eratako akordioa proposatzen duen egonkortasuna bermatzeko, hots, koalizio ituna egin nahi duen, legealdirako hitzarmena proposatzen ari den... Izan ere, akordioa lortu nahi duen oinarrietatik harago, xehetasun gutxi eman ditu Urkulluk legebiltzarreko agerraldian.
‎«Horrek mesede egin zigun, Euskal Herriaren egoeraren berri zabaldu baikenuen mundu osora». Bieterrek bere hitzaldia amaitu zuen euskal diasporak konponbidearen alde egin dezakeen lana azpimarratuz: «Euskal diasporakoek bat egiten dugu autodeterminazio eskubidearen alde, eta gure babesa beti izango duzue; eskubide sinplea da, eta errespetatu beharrekoa.
‎Haserrea eta grina Flandriako ordezkariek amaitu zuten atzoko saioa. Steenokkerzeeleko alkate Kurt Ryonek euskaraz hasi zuen bere hitzaldia, euskal presoen «omenaldi» gisa. Bere belaunaldiak ez duela indarkeria politikorik ezagutu adierazi zuen, baina bai «haserrea».
2014
‎Ekonomiaz hitz egin nahi zuen Rajoyk batzorde exekutiboan, urteko lehen bileran. Ez zuen abortuari buruz hitzik egin bere hitzaldian, nahiz alderdian eztabaida eragin duen lege proiektuak. Haren ondoren, baina, exekutiboko beste kide batzuek hartu zuten hitza, eta haiek bai, mahai gainean jarri zuten eztabaida.
‎Idazleak egindako hitz jokoak dira, asmakizunak; hitzak, esaterako, aditz bihurtzen zituen, edo adjektibo. Adibide gisara, Martinek bere hitzaldian tankera horretako esaldi bat erabili zuen adio esan eta jendearen parte hartzea eskertzeko: « Mila esker belarriratzeagatik!» N400 eta P600 efektuak Jakina da garunak erreakzionatu egiten duela hizkuntzaren akatsen aurrean; neurtua dute hori ikertzaileek.
2015
‎Euskal Herriko egoera politikoaz arituko dira hizketan lehendakari ohia eta Europako Legebiltzarreko kide ohia.EtziAiora Jaka eta J.E. Urrutia Capeau. Sarrionandiaren itzulpengintza aztertuko du bere hitzaldian Jakak, eta idazlearen narraziogintza Urrutia Capeauk.OstiralaIrakurketa publikoa. Joseba Sarrionandiaren hitzak biltzen dituen grabazio batekin abiatuta, idazlearen narrazio guztiak biltzen dituen Narrazio guztiak liburuaren irakurketa publikoa egingo dute laurehun bat pertsonak.
2016
‎Aurretik, epailetzako zazpi kide hil zituen ETAk Espainian, eta bake epaile bat Lemoan (Bizkaia), 1978 urtean.Horiek denak eta atentatuetan zauritutakoak zein mehatxatutakoak gogoratu zituzten atzo, Lidonen hilketaren hamabosgarren urteurrenaren harira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian eginiko ekitaldi batean. Han izan ziren, besteak beste, Lidonen senideak, Juan Luis Ibarra auzitegiko presidentea eta Juan Kalparsoro EAEko fiskalburua, eta Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburua eta Monika Hernando eta Aintzane Ezenarro Bake eta Bizikidetza Idazkaritzako kideak.Ibarrak, bere hitzaldian, goraipatu egin zuen Espainiako Estatuko epaileek ETAren aurka eginiko lana. Azpimarratu zuen ETAren jardunak ez duela epaileena «kutsatu», eta magistratuek ez dutela etsaiaren aurkako zigor zuzenbidea deiturikoa erabili, nahiz eta epailetzan egon, eta ETAko kideak epaitzea egokitu zaienen artean ere?
2017
‎Kontxako pasealekuko hormaren metafora ulertu ote den da Gonzalo Musituren kezka bakarra, bere hitzaldia amaitu berritan: «Hura ez balego, urak hartuko luke hiria.
2019
‎Uxatu egin nahi izan zuen operazio horrek atzetik eduki ahal izan zuen pisu politikoa. BBVren fundatzaileak izan ziren 80 familien babesa izan zuen, ordea.Bankuaren agintaritza lortzeko iraganean izandako lehien trapu zaharrak haizatu zituen horrela Riverok, baina bere hitzaldian Gonzalezen agintaldiko kudeaketa «kaskarra» ere nabarmendu zuen. Presidente izan den urte guztietan BBVAren akzioen balioa %32 jaitsi da.
2020
‎Akordioan ez dute aipatu epaitegietako erabakiei desobeditzeko aukera, baina Torrak, bere hitzaldian, hori zabalik uzteko proposatu die: «Planto egiteko garaia da, legebiltzar honen burujabetza eta bertako kideen bortxaezintasuna defendatzeko.
‎«Pozten naiz kontent zaudelako». Ironiaz, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteak ohar hori egin zion bere harmailatik Navarra Sumako Javier Esparzari, hark bere hitzaldia amaitu ostean. Legealdi hasieran bakarrik geratzera eta sumin tonua erabiltzera ohituta dago Esparza, baina, atzo, Esparzak pozarren ospatu zuen Ikurren Legea aurrera atera izana.
2021
‎Ignacio Mendiola soziologo eta EHUko irakasleak gai hori izan du hizpide bere hitzaldian, eta nekropolitika kontzeptua erabili du, «heriotza sortzen duten politikak» izendatzeko. Haren ustez, kontzeptua baliagarria da Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) arteko mugan gertatzen dena ulertzeko:
‎Van Gogh bera, Miguel Angel, Munch, Caravaggio... aipatu izan ditu bere hitzaldietan Egoitz Telletxea historialariak ere. Artea eta buruko gaixotasunak izena zuen haren hitzaldiak, eta Nafarroan barna aritu zen bi horien arteko loturak azaltzen.
‎«Guztion borondatea da hemen oraintsuko historiako une kritiko eta erabakigarri batean bizitza galdu zuten bost pertsona horiei omenaldia egitea, halakorik berriz gerta ez dadin». Areago, urte batzuk atzera ere egin zuen bere hitzaldian, eta gogorarazi zuen duela hamarkada batzuk langileek parrokiak erabiltzen zituztela beren batzarrak egiteko, eta ateak «zabalik» izaten zituztela. Beraz, garrantzitsua iruditzen zaio «elkarlanean» jardutea gainontzeko erakundeekin.
‎Ahal Dugu ko Mikel Builek ere Navarra Suma hartu zuen bere hitzaldiaren jomugatzat: «Arrazoi duzue esaten duzuenean ez dela eztabaidarik egon:
‎Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak bere hitzaldia hasi zuen esanez duela hamar urteko konferentzian ez zuela egoterik izan, preso zutelako. Bera kartzelatuta Aieten gertatu zena «ez gertatzea» helburu zutela salatu zuen, eta baita Aieteren ondorioz «egondako hainbat urrats» eragoztekoa ere.
‎Txibitek eskuina kritikatu du bere hitzaldian, eta esan du haientzat uzten dituela «irainak eta zarata egitea»: «Guk, berriz, elkarrizketaren eta akordioaren alde egiten dugu».
‎Euskararen alde eginiko ekarpenen artetik, erakunde euskaltzaletan izandako parte hartzea eta hizkuntzaren zapalkuntzaren aurka eginiko salaketak nabarmendu zituen Anautek, eta baita euskara batuarekiko hasieratik izan zuen konpromisoa ere. Halaber, euskal filologoak gogoratu zuen Torrealdaik, BERRIAri hil aurretik eskainitako elkarrizketa batean, euskararen normalizazioan «elkarlanean urrats sendoak» ematen jarraitzeko enkargua utzi ziola euskalgintzari, eta hura omentzeko modu onena enkargu hori betetzea dela esanez amaitu zuen Anautek bere hitzaldia.
2022
‎Iragan ekainean koalizioa uzteko aukera irekirik utzi zuen, baina geroztik ez du argibide gehiago eman barne gogoetaz. Tonu leunagoan, bere hitzaldian, Foru Hobekuntzaren 40 urteurrenari keinu egin dio, eta lau hamarkadatako UPNren ondare politikoa defenditu zuen. «Nafarroa ezin da ulertu UPNrik gabe», aldarrikatu du.
‎Urkulluk bere hitzaldian udalen gertutasuna goraipatu du, baita Eudelek 40 urteotan egin duen ibilbidea. Azpimarra berezia jarri du ETAren indarkeria jasan zuten hautetsiekiko aitortzan.
‎Beraz, jarrera horri eusten badio, baliteke herrialdea blokeo politikora itzultzea. Halere, Donaldsonek atzo adierazi zuenez, alderdiaren hurrengo urratsak zein diren jakiteko, gakoa izango da datorren astean Elizabeth II.a Erresuma Batuko erreginak zer esango duen bere hitzaldian.
‎«Mundu gerra baten izugarrikeriak ez du berriz gertatu behar». Hitz horiek azpimarratuz hasi du bere hitzaldi tradizionala, eta nabarmendu du bere soldaduak «Donbass babesteko» ari direla Donbassen bertan borrokatzen.
‎Mari Luz Estebanek gidatu du lehenengo mahai inguru hori, eta hartan izan dira Ane Oiarbide Donostiako Udaleko Berdintasun zinegotzia, Agustin Erkiza Gipuzkoako campuseko errektoreordea eta Miren Elgarreta Gipuzkoako Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Organoaren zuzendaria ere. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria ezin izan da bertaratu, baina bideoz bidali du bere hitzaldia.
‎Beste hainbat gai zerrendatu ditu Aranburuk bere hitzaldian: ikuskera feminista sindikatuan txertatzeko egindako lana; lan harremanen euskal esparrua eta pentsio sistema propioa garatzeko proposamenak, eta sektore publikoaren kontrol politikoa eta soziala indartzeko aurkeztutakoak; gatazka politikoaren konponbideari begira egindakoak...
‎Atxagak bere hitzaldian berebiziko garrantzia eman die pertsonaren ahotsari —ahots fisikoari— eta lengoaiari. «Ferrerrek egunkarien irakurketa egiten zuen, lengoaiaren erabileratik bertatik.
‎Martxelo Otamendik, berriz, bere hitzaldia hasi aurretik ETB2ko 1989ko Sin permiso saioaren zati bat jarri du. Alderdi politiko guztiak zeuden gonbidatuta, baina Ajuriaeneko ituneko taldeek erabaki zuten ez joatea, HBko ordezkari bat joatekoa zelako.
‎Atxagak bere hitzaldian berebiziko garrantzia eman die pertsonaren ahotsari —ahots fisikoari— eta lengoaiari. «Ferrerrek egunkarien irakurketa egiten zuen, lengoaiaren erabileratik bertatik.
‎Atxagak gogorarazi du, esaterako, Ferrer kale kantoi jakin batean jartzen zela, manifestazioetan zenbat jende zegoen zenbatzeko. Otamendik, berriz, ETB2ko 1989ko Sin permiso saioaren zati bat jarri du bere hitzaldia hasi aurretik. Alderdi politiko guztiak zeuden gonbidatuta, baina Ajuriaeneko ituneko taldeek erabaki zuten ez joatea, HBko ordezkari bat joatekoa zelako.
‎Jarraian igo da oholtzara Mari Mar Blanco, eta lehenik Felipe VI.ari eman dizkio eskerrak ekitaldira joateagatik; gauza bera eginez amaitu du bere hitzaldia. Gogor hitz egin du Blancoren heriotza «txalotu» zutenen aurka, «ETA eta Herri Batasuna, gaur egun EH Bildu».
‎Hirugarrena izan da Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria. Euskaraz egin du bere hitzaldi ia osoa. Esan du ETA «erabaki boluntario eta kontziente bat» izan zela, «beraien ideiak indarrez ezartzeko helburua» zuena.
‎Besteak beste, diglosia eta Euskal Herriak historikoki izan duen marko komunikatibo propioa ezartzeko ezintasuna aipatu zituen idazleak bere hitzaldian behin behinekotasun horren arrazoien artean. «Ur horietan egin behar du igeri euskal idazleak».
‎Aragonesek mahai gainean jarri zuen Espainiarekin negoziatzeko balizko erreferendum baten baldintzei buruzko argitasun akordio bat egitea, baina, JxCko diputatu Albert Batetek bere hitzaldian adierazi zuenez, «U da bidea markatzen duena». Bateten ustez, prozesuaren batasuna eta zuzendaritza estrategikoa behar dira, eta mezu hau bidali zion ERCri:
‎Matxalen Legarreta EHUko irakaslea da eta COVID eragina adinekoen egoitzetako zaintza lanean ikerketaren egilea. Bertan izan zen, eta pandemia garaian zahar etxeetako langileek jasan behar izan zituzten lan baldintza latzak salatu zituen bere hitzaldian.
‎Bestelako gairik ere jorratu du Urkulluk bere hitzaldian. Iragarri du 2022 eperako Justiziaren Plan Estrategikoa laster aurkeztuko dutela Bilboko Justizia jauregian.
‎Maria Txibiteren gobernuak eta EH Bilduk aurrekontuen inguruan lortutako akordioa izan du hizpide Esparzak bere hitzaldiaren hasieratik, baina, itunaren edukia aipatu beharrean, ETAren biktimez hitz egin du: «Ez da nahikoa biktimen sufrimendua errespetatzea edo horiei elkartasuna adierazte hutsa, Txibite andrea.
‎Azken urteetan bezala, aurtengoa Txibiteren agintaldiaren «azken urtea» dela iragarri du Esparzak bere hitzaldiaren bukaeran, eta bere burua jarri du alternatiba gisa. «Erabakigunea Bilbon edo Madrilen izanen ez duen gobernu bat behar dugu», esan du, heldu den urteko hauteskundeei erreferentzia eginez.
‎Egungo testuinguru politiko eta ekonomikoa marraztu du Otegik bere hitzaldian. Esan duenez, egoeraren ezaugarri nagusiak dira «gizakiaren existentzia eta bizitza bera arriskuan jartzen duen kapitalismoa», erregai fosilen aroaren amaiera, desberdintasun ekonomiko eta sozialen areagotzea eta faxismoaren gorakada.
‎Espainiako Barne ministro ohi Jose Barrionuevok egindako adierazpenak ere hizpide izan ditu Otegik bere hitzaldian. Esan duenez, Barrionuevoren hitzek berretsi egin dute ezker abertzaleak aspaldian esandakoa:
‎Euskal presoen senitartekoei ere mintzatu zaie Otegi bere hitzaldian: «Harro gaude zuen zama, gurea eta herri osoarena ere badena, arintzea lortu dugulako».
‎Eduardo Ruiz de Gordejuelak bere hitzaldian azpimarratu zuenez, «Kutxabank, bere sorreratik, bezeroentzako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko lanean ari da, eta gure ustez, zerbitzua euskaraz emateak zerbitzuaren kalitate maila gorenera eraman gaitzake». Gainera, azaldu zuen akordio hori ez dela aurrekoaren jarraipena, eraginkortasunean irabazteko garapena baizik.
‎Gonzalo Boye presidente ohiaren abokatuak Puigdemont, Comin eta Ponsati eurodiputatu izateko bidea urratzen duen epaian oinarritu zuen atzo bere hitzaldia. Europako Auzitegi Nagusian argudiatu zuen sedizio delituaren erreformak «agerian» uzten duela buruzagi independentistek «jazarpen politikoa» pairatzen dutela, Espainian prozesu subiranistaren aurka epaitu ahal izateko.
‎«Ukrainak Kieveko, Khersongo eta Kharkiveko gerrak irabazi ditu». Etxe Zuriko maizterrak, gainera, bere hitzaldia baliatu du Errusiako presidente Vladimir Putin kritikatzeko, nazioarteko zuzenbidea «ahultzeagatik» eta negua «arma gisa» erabiltzeagatik.
‎AEBetako presidentea luze mintzatu da bere hitzaldian Washingtonek Ukrainari bidaliko dion laguntza militarraren eta humanitarioaren inguruan. Hain justu, laguntza horren barruan, Nazioarteko Garapenerako Estatu Batuetako Agentziak (USAID) 352 milioi euro inguru bidaliko dizkio Kievi, 1,5 milioi ukrainarri baino gehiagori elikagaiak emateko.
2023
‎«Etorkizuna hobea izan daiteke, baina hobea izan daitekeela uste badugu soilik hartuko ditugu horretarako ardurak». Bi aldiz errepikatu du esaldi hori bere hitzaldian Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, iradokitzeko eta azpimarratzeko hori dela Jaurlaritzak aurkeztu duen Adineko Pertsonekiko Euskal Estrategiaren oinarria. Are, estrategia horrek begiak «iraultzan» jarriak dituela ere esan du, «bizitza luzeraren iraultzan».
‎Egin beharreko bidea oraindik luzea dela onartu zuen Rodriguez Ranzek ere. Deskripzio bat egin zuen bere hitzaldian; biktimen artara begira, lanak eginak dituen Euskal Herri bat irudikatu zuen. Memoria ez da «xextrarako» motibo; «memoria inklusibo bat» idazte aldera urratsak egin dira; «aitortza» bera dute biktima guztiek; «autokritikan» aurrera egin dute alde guztiek...
‎«Indarrez nator, maite dudan Irun hau delako», kemena erakutsiz hasi zuen bere hitzaldia Iriartek. Eta hilaren 28an koalizioak lor ditzakeen emaitza onen gaineko esperantzak ez direla ameskeria bat defendatu zuen:
‎Ortubaik, bere hitzaldiaren hasieran, bineta bat ageri zuen kartel bat erakutsi zuen. Polizia bat ageri zen marrazkian; «zure segurtasunaren mesedetan, jarraitu ezazu beldurtuta», zioen agenteak.
‎Erretretaren erreforma osoan ohikoa izan den bezala, eztabaida garratz eta zaratatsu batekin jorratu dute proposamena Asanblean, gobernuaren aldekoen eta aurkakoen arteko salaketa oso gogorrekin. «Erabat erotu zarete!» batekin bukatu du bere hitzaldia Bertrand Pancher LIOT taldeko presidenteak, Emmanuel Macron presidentearen aldekoak demokraziari iruzur egitea egotzi ondoren. «Zertarako, eta milaka milioi batzuk aurrezteko».
‎Salmenta postuak ere paratu dituzte hainbat tokitan, eta erruz saldu dira Irulegiko Eskuaren logoa daramaten elastikoak eta jertseak. Crespok bere hitzaldian esan bezala, euskararen herriak erakustaldia egin du hiriaren bihotzean.
‎Panazea? izenburua jarri zion bere hitzaldiari Francisco Pascual mediku eta Espainiako Socidrogalcohol elkarteko lehendakariak. Batik bat, izenburuko galdera ekarri zuen erdigunera:
‎«Talde barruko langile asko euskal herritarrak dira, eta haiengatik irabazten saiatuko naiz». «Aupa Bilbo, aupa Athletic eta gora Euskadi» esanez bukatu zuen bere hitzaldia.
‎Kursaal parean gelditutako autobus mordo batek utzitako entzuleei eta beren kabuz joandakoei esan zien «gezurren artean» doala kanpainaren azken txanpa, «PPk zabaltzen duen gorrotoan». PP Vox bikoaren mamua astindu zuen bere hitzaldiaren hasieratik, eskuin muturra Moncloara iritsiz gero etor daitekeen dramaren zirriborroak marraztuz arlo batean eta bestean, emakumeen aldeko politikan eta eskubideetan, langile eta pentsiodunen bizi kalitatean, bai eta Espainiako Estatuan dauden beste nazioei dagokienez ere, nahiz eta azken arrisku horri lerro artean erreparatu zion.
‎Eudeleko udalerrietako «herritarrak» udal horien «izateko arrazoia» direla esanez abiatu zuen Esther Apraiz lehendakari berriak bere hitzaldia atzo, kargua hartzean. Derioko (Bizkaia) alkate jeltzaleak Donostiako Tabakaleran egindako Batzar Nagusian hartu zuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalak elkartzen dituen erakundeko presidentetza; Gorka Urtaran Gasteizko alkate ohiak eman zion lekukoa datozen lau urteetarako.
‎Ollok, bere hitzaldian, euskaltegiek eginiko bidea eta «urtero egiten duten ahalegin handia» goraipatu zituen. «Euskaltegiek lortu dute euskara inoiz ikasi ez duten helduak —edo noizbait zerbait ikasita ere erabiltzen ez zutenak— euskarara hurbiltzea».
‎Yaguek ere gogoan hartu ditu bere hitzaldian konfederazioaren zuzendaritzan aritu direnak, eta «terrorismoaren urte amaiezinetan» haiek erakutsitako «ardura» goraipatu du. Haren esanetan, gaur egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dagoen «ongizatea» enpresarien lanari zor zaio hein handi batean, eta haien «ekimena, lana eta konpromisoa» nabarmendu ditu:
‎Rosa Ramos soziolinguistak (Iruñea, 1966), berriz, harremanen esparruarekin lotu du bere hitzaldia. Garbi du gazteen artean gaitasunik eza eta erabilera “arazo” direla, egun, eta konponbidea eman behar zaiola:
‎Irratiak ahalduntze tresnatzat izan dezakeen gaitasuna hasieratik sumatu zuten pentsalari batzuek, baita ekintzaile feministek ere; aipatzekoa da, adibidez, Teresa Eskoriatzaren diskurtsoa, zeinetan irratiak emakumeei irekitzen zizkien hezkuntza aukerak goraipatzen zituen; hura bera gaitasun horretaz baliatu zen bere hitzaldi «femeninoen» bidez. Europako irrati libreen mugimenduak, Latinoamerikako komunitarioak edo Afrikakoak ere badira ahalduntze potentzialtasun horren adibideak. Gaur, berriz, podcastek bereganatu dute, hein handi batean, funtzio hori.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia