Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2000
‎Hipotesi bat zen, baina ez baikortasun itsu batez hartzeko modukoa. Mundu hau aspaldiko urtetatik ezagutzen dugu eta bere gorabeheren ezagule gara. Izaera hertsikoa da, ez ditu berrikuntzak aise onartzen.
‎Eguraldiak eta bere gorabeherek garrantzi itzela dutela gorputzetan eta buruetan, baita Naturan ere. Eguraldiak uste baino askoz gehiago gobernatzen gaituela.
‎Sebastianek aldaketa historiko garrantzitsuak biziko ditu, eta honela bere gorabeherei besteak beste honako gertaera hauek guztiak gehitzen zaizkio: balearen ehiza, kofradiako kontuak, Inkisizioaren erasoak eta gogoz kontra Ingalaterrako Jornadarako Armadan erroldatu beharrean diren gazteen gorabeherak.
‎Bertze bi urdanga horiena bertze gauza bat da guztiz!", erran zion amak. " Nahi duzuna erranen duzu, Graziana, baina emazteki horiek, bai zaharra bai gaztea, familia oneko damak dira, gazteak bere gorabeherak izan bazituen ere, umezurtz geratu zelako... Eta elizkoiak dira eta ez dira aker beltzaren jarraitzaileak...
2001
‎‘Hobe da beste era honetara, ’ esanen du Edwinek, eta antzeko grafikoa marraztuko du berriro, eta oinazearen lerroa oraingoan barruko zerrendan geratzen da bere gorabeheretan...
‎Izara zuria zabalduko da itsasoaren gainean. Itsasoaren mugimenduak berak hautsiko du larru zuri hori, bere gorabehera etengabearekin, baina elurrak ez du etsiko urgaina zuritzen.
2002
‎Hizkuntza bera da, kultura desberdintasunak agerian uzteko erreminta argitzaile gisa aurkezten zaigun lehena. Historiaren joan etorrian, komunikazio berbatuak bere gorabehera linguistikoak eta sozialak izan ditu, eta horrek aldaketa semantikoak eta kontestualak ekarri dizkio hitzaren bitartezko harremanari, hizkuntzak berak botere estatus desberdinak nozitu baititu eta nozitzen baititu giza eta gizarteegoera desberdinetan.
2003
‎Ohar orokor hauen ondoren, gai multzo bakoitza zehatzago ikusiko dugu bere gorabeheretan.
2005
‎Ez da laneko kontratu bat hola eta hola hausten tipus tapastean. Amodioak ere baditu bere gorabeherak. Baina nork ez daki ortzi eta ximisten ondotik heldu dela denbora ederra, pazientzia labur bat baduenarentzat.
2006
‎Caro Baroja, bere gorabeherekin (eta baditu gorabeherak abertzaletasunaren interpretazioan ere, beti ez argitsuak: euskararen eta ikastolen bere interpretazioan, adibidez), salbuespen total bat da herriaren izpiritu edo arimaren kontuan.
2008
‎Ezagutzen ez duenarentzat berehala ezuste atsegina sortuko da, hirigunetik ondo ondoan egon arren, Iruñeko azken landa eremuan sartuko baikara berehala. Arga ibaiaren bazterrean Magdalenako baratzeak daude, ibaiak bere gora-beherekin ontzen dituena. Baratze handi eta zabalak, hiriko barazkirik onenak bertan erosten ahal dira.
‎Munduan kanta bakarra dagoela esaten dut, nork bere aldaerak egiten dituela bere gorabeheren arabera. Formalki ezberdintasun handiak egongo dira batzuetan, kanta genero bat baita bere horretan:
‎Azkenean, biharamun goizean bildu zen Natividadekin? osatua baitzegoen ordurako neska, bere gorabeherak izaten zituen arren, itxuraz.
‎Bostekoa elkarri emandakoan, Aitor prest dago bere gorabeherak kontatzeko, baina bat batean goibeldu egin da eta Lidiak, haren aldarteaz oharturik, bidea erraztu nahi izan dio:
‎Julia Mª Luisaren alaba da. Eta bere gorabeherak izan ditu Leorekin.
‎Lehenbailehen bildu behar zuen, gainera, zuhurtziak ez baitzuen erabakitasuna eragozten. Azkenean, biharamun goizean bildu zen Natividadekin... osatua baitzegoen ordurako neska, bere gorabeherak izaten zituen arren, itxuraz.
‎Askotxok gomendatzen dutena da batek bere gorabeherak idatziz jartzea bere bizia argitzeko edo ulertzeko, eta bere burua ezagutzeko. Nitaz esan dezakedana da:
‎Betiko galdera egitera etorri behar dut: jatorrizko liburuak eta itzulitakoak mantentzen duten erlazio hori, bere gorabehera eta guzti, egokia al da, orekatua al da. Urrezko galderak ez du urrezko erantzunik.
2009
‎okerrena da bere aitak orain andregai bat daukala, Berta, eta Eliak ezin duela jasan. Duela hiru urte hildako amaren oroitzapena eta geroztik etxean izan duten bizimodua dakarzkio gogora, bere gorabehera eta gazi gozoekin.
‎testu orokorra, programatzen inolako esperientziarik ez daukan hura erreferentzi gisa hartuta idatzi dugu. Baina ibilbidea ez da beti laua izango, bere gorabeherak izango ditu, eta tarteka mendateren bat edo beste ere bai. Mendateak, txirrindularitzan bezala, hiru mailatakoak izan daitezke:
‎Alderdi kulturalak. Emakumeak naturaltasun handiagoarekin ematen du bere gorabehera emozionalen berri, eta, horregatik, halako egoerak gehiago tratatzen dira gizonezkoetan baino. Baina, zoritxarrez, ez da beti asmatzen diagnostikoarekin:
‎Indizearen kimuak ez dira ordea makalarenak bezala gorantz etengabe zuzenduko. Sasi itxura handiagoa izango du, bere gorabeherekin.
2010
‎Eta parte batean arrazoi duzu, berezkoa ere badut izaera hori, arestian esan dizut?, baina beste parte batean ez. Pertsonak ez baikara beti bat, eta pertsonarik orekatuenak ere bere gorabeherak baititu.
‎Izan ere, ezer azpimarratzekotan, haren intentsitatea azpimarratuko nuke; behin edo behin egokitu izan zait berarekin serio hitz egitea, eta ikustekoa zen zeinen barrutik bizi zituen bere gorabeherak, orain iritzi ezin garbiago batzuk gidari zituela, hitz handiak eta izen handiagoak ere maite zituen(?. Unamunogan irritsa,/ Uzkudunetan bortitza,/ Xabiergan asekaitza,/ Loyolagan etsikaitza??), maite zituenez!?, orain kontraesan bat baino gehiago, gerrara Francorekin joan izanak, behartua izan bazen ere, ez zion onik egin!?, etsipenetik esperantzara eta esperantzatik etsipenera:... –Kulunketa urdurian/ uginetan bakar,/ ontziska arriskatu bat/ gaituk bizi zear?.
‎Ez zuela zertan, adierazi nion, baina berak baietz, nik bihotza zabaldu nionez gero, beste horrenbeste egin nahi zuela berak. Urteetako bizikidetzaren ondotik bere gorabeherak omen zituen harreman horrek, baina dudarik gabe maite zuela emaztea ziurtatu zidan, ez ziola inongo minik egin nahi eta haren ondoan ikusten zuela bere burua.
‎Izan ere, ezer azpimarratzekotan, haren intentsitatea azpimarratuko nuke; behin edo behin egokitu izan zait berarekin serio hitz egitea, eta ikustekoa zen zeinen barrutik bizi zituen bere gorabeherak, orain iritzi ezin garbiago batzuk gidari zituela —hitz handiak eta izen handiagoak ere maite zituen("... Unamunogan irritsa,/ Uzkudunetan bortitza,/ Xabiergan asekaitza,/ Loyolagan etsikaitza..."), maite zituenez! —, orain kontraesan bat baino gehiago —gerrara Francorekin joan izanak, behartua izan bazen ere, ez zion onik egin! —, etsipenetik esperantzar... " Kulunketa urdurian/ uginetan bakar,/ ontziska arriskatu bat/ gaituk bizi zear".
‎Eta parte batean arrazoi duzu —berezkoa ere badut izaera hori, arestian esan dizut—, baina beste parte batean ez. Pertsonak ez baikara beti bat, eta pertsonarik orekatuenak ere bere gorabeherak baititu.
2011
‎" Makhtarrek hizpide dituen agur tradizionalak izugarri luzeak dira, eta zenbait funtzio dituzte. Lehenengo eta behin, bestea nor den identifikatu, bere jatorri geografikoa zein den jakin, komunitatearen baitan daukan lekua ezagutu, bere gorabehera pertsonalen berri izan. Agurrok, horrez gain, esan behar denari buruz gogoeta egiteko harturiko denbora tartea ere badira.
2012
‎Konpainia guztiek esan liokete bezeroari zer ari den gertatzen bere gorabehera edo arazo horrekin eta haiek izan lukete bezeroarekin harremanetan jartzen direnak.
‎Liburua objektu bitxia da, dudarik ez. Gutenbergek inprenta asmatu zuenetik, orain dela bostehun bat urte, liburuak hortxe iraun du bere gorabehera guztiekin. Izan ere, askoren ustetan, liburua objektu ia perfektua da.
2014
‎Berak gero bidaia agentzia bat ireki zuen, horixe zuen betidaniko ametsa, eta orain, lanean elkar ikusten ez dugunez, astean behin egin ohi dugu hitzordua, zentro komertzialen batean edo, zerbait hartu eta dendaz denda ibiltzeko, edo zinemara joateko bestela, edo txortxorrean aritzeko besterik gabe. Rafarena kontatu edo ez duda asko erabili nuen; horrenbesteko konfiantza banuen Kontxirekin, eta berak gainera kontatzen zizkidan bere gorabeherak, dibortziatua zegoen, seme alabarik gabe, eta ez zitzaion falta izaten abentura sexual eta sentimentalik. Ordura arte ez nion ezer esan, baina Rafarekiko enkontrua prestatzeko eta, batez ere, estaltzeko, haren laguntza nuela pentsatu nuen.
‎Esatera> doana> indartzeko> > erabiltzen ditu Arestik aipamen pertsonalak, bere gorabeherak. niaren presentzia etengabea tresna gramatikal bat baino zerbait gehiago da. Esan nahi du bera dela bere obrako pertsonaia nagusia, dante ere Komediako pertsonaia nagusia eta ardatza den modu berean:
‎Maitasuna eta bere gorabeherak
2015
‎Goethek, literatura nazionala gaindituko zuen ikuspegi berri horri Weltliteratur deitu zion, normalean" literatura unibertsala" edo" munduko literatura" moduan itzultzen dena. Hortik aurrera hitz egin dezakegu literatura konparatuaren tradizioaz, bere gorabehera, ugaritasun eta arestian aipatu definizio arazoekin. Edonola ere, aski onartua dago literatura konparatuak, literatura nazionala eta munduko literaturaren arteko dialektikan egiten duela lan, edo Guillének ezaugarritu zuen moduan" bataren eta desberdinaren artean", lokalaren eta unibertsalaren artean.
‎Aldi berean esaten zidan barruak, gainera, Ritak laguntzat hartua nindukala. Neuri bezala ez ziola beste inori aitortu bere gorabeherarik. Orduan ezin nuen jakin bere lagunik handienak ederki aspertuak zeuzkala hainbesterainoko tristeziarekin, eta berari gertatzen zitzaiona kontatzen hasten zitzaien bakoitzeko bizkar ematen ziotela ezagun gehienek.
‎Pilaturiko hainbeste jende artean, oraindik pasa gabeko sagardoaren ajeari gehitzen zitzaion itsasketa haren zorabioa. Itsasontzi madarikatu hark bere gorabeherari jarraitzen zion bitartean Damiano, gonbitalarriari ezin eutsirik, oka eginez hasi zen behin eta berriro. Soto ilundu hartan denak pilaturik zihoazen, ez zen argi izpirik sumatzen.
‎Nazio kontzientziak, historikoa delakoxe, garapen mota edo agerkera ezberdinak aurkez ditzake, eta bere gorabeherak ibili behar izaten ditu.
2016
‎Izan ditu bere gorabeherak, nola ez, baina, oro har, ekarpen aipagarria izan da Bertsolarirena. Nik bi ildo aski kontrajarriak ikusten nizkion hasieratik.
‎Beti aipatzen da grabaketetan oso momentu gogorrak egoten direla, eta gurean bakoitzak bere gorabeherak izan zituen, baina orokorrean gozatu genuen, oso esperientzia ona izan da.
‎Hori esanda, hala ere, autodeterminazio printzipioaren paradigma berriaren sorrerak ez du horregatik bere garrantzia galtzen eta prozesu bat bezala ikusi behar da, bere gorabeherekin, jakina.
‎Bizia hiltzearen kontra, hori da borroka. Eta hori denek onartu dute, Parisen gaindi, Nizan, Alemanian, Londresen, Madrilen, Bruselan, St Etienne du Rouvray parropian, Baionako bestetan... bizia lehen, bizia bere normaltasunean, bere gorabeherekin, bainan bizia bere lehentasunarekin: Askatasuna, Emazteen eta Gizonen Askatasuna.
2017
‎Baditu itsasoak bere gorabeherak, bere mareak eta mudantzak. Pertsonak, aziendak, etxeak, ondasunak eta eritasunak ere ez daude behin ere batean.
‎Eta jadanik pentsatzen nuen zaila izanen zitzaidala ez gehiago jarraituki haien ikustea, haiekin sofritzea, berotzea, zapartatzea, irri eta negar egitea! Bigarren familia baten ukaitea, bere gora-behera eta on gaitzekin. Laguntasuna, zoriona eta besta giroa zirelarik oroz gainetik nagusi!
‎Eta Mariak bere alegrantzia kantatzen du," Jaunaren handitasuna dut goresten, Jainko nere salbatzaileak nau bozkariatzen". 4 Salmoek eguneroko bizia dute aipatzen, bere gorabeherak, lehengo eta oraikoak berdinak baitira. Batzutan goxoak, bertzetan arras makurrak, uros eta kexu, denak erraiten dira Jainkoari:
2018
‎Hala ere, argi utzi nahi izan du ez duela bake hitzarmena" birrinduko", eta bada zerbait: bere gorabeherekin, bake nahia hain sendo errotu da kolonbiar gizartean, ezen sektorerik erreakzionarioenak ere ezin baitu haren aurka kokatu.
‎Enkofratua ondo finkaturik, zulogintza erraz doa labeko eztenarekin. Tunelaren izate guztia bere gorabeheran balego bezalako emaitza bat itxaroten dugu. Hauts parrastadak amaitzean, bi zuloak begiak bezain garbi gelditu dira, agian inozenteago, hots, hutsago, eta Alotzek, begi bata itxi eta bestea zuloaren parean jarririk, hots egiten du:
‎Etxetik kanpo bazirudien ez zeukala bizitzarik. Familia beste edozein bezalakoa zen, bere gorabeherak zituen, edozein giza taldek dauzkan bezala, baina ez zen inoiz ezer larririk gertatu. Indarkeria gertakaririk ez zuen gogoratzen...
‎Atera ginen gazte talde bat mugitua zena, Azpeitia kontserbadore batean. Uste dut gazte talde mugitu hark sortu zuela halako ezinegon bat jende tradizionalaren artean, eta bere gorabeherak ere egon ziren". Ibarzabalek erantsi du" pobreenak ere" bazirela," gazte alu batzuk.
2019
‎Gaztetxeak 18 urte bete dituen arren, belaunaldi berriko kideak sartu zirela 11 urte ospatuko dute bihar Getarian. Hasieratik gazte mugimenduan lanean dabilen Haritz Estebanek kontatu duenez, Gaztetxeko antolaketak eta kudeaketak bere gorabeherak izan ditu urte horietan guztietan, baina hala ere aurrera egiteko indarrarekin daude. " Gazte Asanblada herriko gazteen isla da.
‎Batzuk borrokalariak. Hirurekin edo izan zituen Buckek bere gorabeherak. Geroztik guztien gainetik bera zen.
‎Nik soldata bat neukan arren (hogei urte eta gutxiko jendearen artean ezohikoa), baina aita barik, nire ama leuzemia iraunkor batengatik ingresatuta, eta ahizpa gazteago batekin, ezin nuen ordaindu. Inork ez zigun soluzio gehiagorik ematen, gure arazoa zen, eta ondorioz lan bat bilatu nion; bere gorabeherekin lanera joan behar zuen, bere pertzepzioa distortsionaturik zuela, etxera bidali zidaten... Han ingresatuta zegoela, paranoiak etengabean zituen eta brote psikotikoak astero... nire amamaren etxera ezin zen bueltatu!
‎Maiatzak bere gorabehera eguraldiarekikoak dituen arren, bateko egun sortatxoren bat izotz punttuan edo ipar baltz petralarekin, edo besteko ostotsak jo eta harri eta kazkabarrez dena triskatu behar, halere, margoanitza da, sasoi atsegina, eguna luzatzen eta argitzen doanekoa... Eguna, maiatz beteko zabaltasunaren jabe egin da, esan zigun dotore asko Etxaidek Joanak Joan, Piarres Topet Etxahunen gorabeherak kontatzen dituen eleberrian.
‎Tira, eta orain istorio hau ezagutu dudanez, erabaki dut gai hau amaitutzat jotzea. Ahaztu egingo ditut aitona naziaren historia, bere argazkiak, bere gorabeherak eta dena delakoak.
2020
‎Jakiñarazi egin nahi zizkion Luc' ek bere gorabeherak, bere maitasunezko balentriak eta arrakastak. Huntaz bere emazteari ez zitzaion gogorra, atsegiña baizik.
‎«Alde horretatik, lehen urratsak atseginagoak dira, aurrerakadak handiagoak direlako. Ikasketa prozesuak bere gorabeherak ditu, eta hori onartzea kostatu egiten da batzuetan», uste du Albenizek. Ikasleei animoak ematea askotan tokatzen zaiola esan du Lardizabalek; alabaina, irakasle lanik ez duela egiten azaldu du.
‎Emakume egina ikusten dugu, hautsia eta eria, bai, baina autonomoa helduaroan. Horixe da Peillenek erakutsi nahi izan duena nobela honetan, neskatoaren garapena eta emakume helduaren izaera, bere argi ilunekin eta bere gorabeherekin, betiere emakumearen barnetik kontatuta, aipatu beste bi nobeletan ez bezala.
‎Hilko gara eta ustelduko dira gure gorputzak, edo errauts bilakatuko dira. Bitartean, bizitza ospatzea dagokigu, bere gora-behera guztiekin, traba nabarmenik gabe arnasa hartu ahal izateaz eskertuta.
2021
‎Hamazazpi egunez Alemania, Herbehereak, Belgika eta Frantzia zeharkatu zituen, Euskal Herrira heltzeko. Ihesaldia Agerrek berak kontatzen du liburuan, bere gorabehera guztiekin, traizio arriskua eta laguntza boluntarioa aipatuz.
‎Dena dela, uste düt kasü hontan, beste güzietan bezala, obra bere aitatik bereizi behar dügüla. Jaurgainen obra hor dago, joria, bere gorabeherekin eta hon gaitzekin: iker dezagün hozki, eta xüxen delarik balia, sortü düan gizonaz sobera axolatü gabe.
‎Alde batetik elkarteen auzolana, zentzu kolektibo eta konprometitu batekin, eta bestetik unibertsitatean edo beste elkarte zientifikotan gaudenok eskaintzen dugun metodologia. Gero, badago instituzioen arloa, Gogora institutua esaterako, aukerak eskaintzen dituena baina elkarteekin bere gorabeherak ere badituena… eta normala da hori, haiek iritsi dira azkenak eta oraindik ikasten ari dira.
‎Errusiar mendi batean sartu naizen sentsazioa daukat. Gustura nabil, emozio handikoa izaten ari da, eta bere gorabeherak ditu. Irratian ikasi dut kazetaritza eta esataritza zer diren.
‎Denborarekin hartzen duzu horren kontzientzia. Garai baten emaitza gara, eta, beraz, horrek eraman gaitu toki ezberdinetarik bide baten eraikitzera, bere gorabeherekin.
‎Errusiar mendi batean sartu naizen sentsazioa daukat. Gustura nabil, emozio handikoa izaten ari da, eta bere gorabeherak ditu. Irratian ikasi dut kazetaritza eta esataritza zer diren.
2022
‎Sokorri Katolikoa deitzen den elkarte ezagutuak urte guziz plazaratzen du ageri berezi bat bere gora-beherak zertan dituen erakutsiz. Aurtengoa ere arras gogoetagarria da.
‎Mundu osoan dira ezagunak Sherlock Holmesen ibilerak, hilketa korapilatsuak eta gertakari misteriotsuak argitzen maisu, bere lagun leial Watsonek lagunduta beti. Arthur Conan Doylek sortutako pertsonaia xelebreak arrakasta berehalakoa lortu zuen XIX. mende amaieran, baina bere gorabeherek zaletasun handia pizten dute oraindik ere irakurleengan, inteligentzia handiz jositako istorioak direla erakutsiz. Londres industrialaren argi ilunak zeharkatzen ditu Holmesek, gaizkile maltzur eta itsusien atzetik, metodo deduktiboa eta logika ardatz, poliziaren ezgaitasunei irtenbidea aurkitu asmoz.
‎Rockak beti izan ditu bere gorabeherak; ez da berria, aspaldiko kontua da. Begiak ireki behar ditugu, besterik ez.
‎ETAk bi belaunaldiz eraman duen borroka bortitza bere gorabehera nagusiekin kontatzen digu Iulen Madariagak Egiari zor liburu berrian. Irakurtzea dugu, gauzak barnetik ezagutzea dakarrelako, idazlea ETAko lehen aitzindaria izan baitzen, eta gero luzaz kidea.
‎Gu biei doakionez: amodio azkar bat 1972tik dirauena bere gora-beherekin, egoeraren zailtasunak ekarri dizkigun traba eta arazoen eraginez. Bat bestearentzat dugun ardura eta atxikimendua.
2023
‎Gertakari hoberenen esperantzan. Baina hau ere bere gorabeherekin iraganen zaigu, betiko legeari jarraikiz. Gogora heldu zait Khalil Gibran libanoar idazle famatuak" Betiereko zuhurtziaren ahotsa" liburuan idatzia duena:
‎Aspaldi ez genion Kepa eta biok elkarri berba egiten, badaezpada bai, politikaren kontura izandako hika mikak berriz irizpidera ez ekartzeko gainontzekoen aurrean, baita ETAren atentatuen gainera bota egin ohi nizkion hitz gordinak gogora ez ekartzeko ere, amorrazioz eta destainaz blai baitzeuden. Gaur, ordea, ozta ozta denetarik hitz aspertuak egiteko behar beste denbora izan dugu, nork bere gorabeherez eta biok elkarren lagun edo ezagun ditugunez. Ozta ozta esan dut banatzen gaituen gai ustela alde batera utzi egin dugu oharkabean Biarritzeko hondartzan zehar elkarri kontu kontari eta bertan egiten dituzten izozki izugarri koipetsu eta goxo haiei Frantzia aldean bainilazko edozer itzel estimatzen dut eta miazka paseatzen ari ginela.
‎Harrezkero zeharkako datu gutxi batzuk baino ez ditugu, eta bere memoriak bezain engainagarriak. Zehetasun osoz eta batez ere harrotasun handiz kontatu zituen bere gorabeherak, etahori horrela egin zuen, ardo pitxerdi batzuen inguruan, soldaduen artean solasean balego bezala edo feriako pertsonaia izugarri bat balitz bezala.
‎Parte hartzaileek agerian utzi dute proiektuan zehar igarotako prozesuan izan duten jarrera lanari aurre egiteko orduan. Haien jarrera orokorra aktiboa eta gogotsua izan da, nahiz eta bakoitzak bere gorabeherak eta interesak izan. Eragile sozial batekin lan egiteko aukera izan zutenez, ikasle gehienek lan erreal bat izango balitz bezala orientatu nahi izan zuten GRALa:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 18 (0,12)
Berria 7 (0,05)
Argia 6 (0,04)
Jakin 4 (0,03)
Alberdania 4 (0,03)
Pamiela 4 (0,03)
Herria - Euskal astekaria 4 (0,03)
Booktegi 4 (0,03)
Labayru 3 (0,02)
Euskaltzaindia - Liburuak 2 (0,01)
UEU 2 (0,01)
Maiatz liburuak 2 (0,01)
Consumer 1 (0,01)
EITB - Sarea 1 (0,01)
goiena.eus 1 (0,01)
Uztarria 1 (0,01)
Goenkale 1 (0,01)
Uztaro 1 (0,01)
alea.eus 1 (0,01)
Karkara 1 (0,01)
Jakin liburuak 1 (0,01)
Urola kostako GUKA 1 (0,01)
Hitza 1 (0,01)
Bertsolari aldizkaria 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia