Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 46

2017
‎Ezaugarria inoizko eskandalu zaratatsuenetakoa izan zen Guayaquilgo zirkulu akademiko formaletan eta, oro har, ahalmen politikoa eta ekonomikoa bere gogora erabiltzen zuen jendartean. Aipatu hizkuntz janzkera herritarrean kaleraturik, garaiko kritiko bakar batek salbu, gainerakoek oso harrera txarra egin zioten arestian aipatu Los que se van lehen ipuin liburuari.
‎Loak hartzen zuen sindikatuan. Harrituta utzi zituen denak bere gogo ezagatik. Lehenago, berriz, bizkor eta berritsu, batzarrak astintzen zituen bere alkohol arnasaz.
‎Emakumeetatik aldentzea hain zitzaion gaitz eta gaitzi, ezen bere otoitzak ere haietaz gerorako, etorkizunerako egiten baitzituen. Zeren beldur zen entzun zezan berehala Jainkoak, eta bere plazerak, gozatu nahizko desira handi batekin bere gogoan zerabiltzanak gibela ziezazkion.
‎Mihiak deklaratzen du zer daukan batbederak bere gogoan eta bihotzean. Nor nola mintzo baita kanpoan, hala ohi da barrenean.
‎Abiatu berri hartan maiz behatzen du gibelera, utzi duen bizitza prestura, eta hartaz oroiturik egiten du zenbait hasbeherapen, errezibitzen du bere baitan zenbait tristura. Baina bekatutan aitzina iraganez gero, lehengo aztura onak eta bertuteak begi bistatik galduz gero, gogotik utziz gero, ipintzen du, aldiz, bere gogoa eta bihotz guztia eskuen artean darabiltzan bekatuetan eta plazeretan. Eta handik aurrera ez du lehengo herriaz eta bizitzaz konturik egiten:
‎Bada, orain zuri irudituko zaizu ezetz, baina zokoan otoitzetan dagoen hark beroago eta alaiago du bere baitan barrena bere gogoa, munduko atseginetan dabilenak baino, zeren Jainkoak bere graziaz eta faborez deboziotan dagoenaren negarrak gozatzen eta zaporatzen baititu, eta berak ere negar haietan ondore on bat aurkitzen baitu.
‎Infernuko bidea daukanak badirudi ez duela halako atsekaberik, pertsekuziorik eta etsaitasunik izaten, ez duela halako gerlarik eta egitekorik sentitzen, zeren bere gogoak eta haragiak diotson bezala, bide zabalaz bere aisiara baitabil.
‎Azkenean, plazer, plazent eta atsegin da, bere gogoak eta apetituak diotson bezala, bide zabalaz ibiltzea.
‎Hala da, bada, bere gogo guztia emakumeetan ipinia daukana ere. Etsaia zelatan dagokionean, arriskurik gehien duenean da galduenik eta eroenik, zeren bere edate hartaz eta plazeraz baizik ez baitu deusez ere bestez konturik egiten.
‎Zeren amorantea eginez gero, harengana egozten du bere gogoa, harekin gastatzen ditu bere ondasunak; handik aurrera, bere emazteari eta harengandik izan dituen haurrei gibela ematen die.
‎Bada, eritasun honetaz kutsatua gertatzen den elizgizona are da gaizkiago eta galduago. Arrisku da halakoak ahaide pobre gutxi ezkonduko duen, limosnak bakan izango dituen, zeren amorantea eginez gero, bere gogoa eta bihotza haren baitan ipintzen baitu, eta bere ondasunak ere harekin gastatzen eta hondatzen baititu.
‎Qui viderit mulierem ad concupiscendum eam, iam maechatus est in corde suo. Emakumeari, desiratzeko eta desira hartan atsegin hartzeko kontuan behatzen dionak egin duke jada bere gogoan eta bihotzean bekatu.
‎Beraz, ez zaio halakoari liskarrik, erantzukirik edo mehatxurik egin behar. Zeren hala egiteaz, batean ez bada bestean, arriskutan jar zintezke huts egiteko eta pobrea, bere pobretasunaren gainera, bere gogoan eta bihotzean zauritua, gaizkoatua eta tristatua igortzeko.
‎Eta hala ikusiko duzu bere egitez jauzkor eta mendekari diren pertsonak, baldin berehala bere desiren arabera mendekatzen ez badira, egosten eta desegiten direla; eta baldin, halaber, mendekatzea eta eskuak odoleztatzea gertatzen bazaie, gero ondotik dolutuak eta atsekabetuak dabiltzala. Halako suertez, ezen nolanahi den dela, nahiz mendekaturik eta nahiz mendekatu gabe, nahiz bere gogoak histurik eta nahiz histu gabe, ez da halakoentzat damurik, atsekaberik eta asaldurik baizik.
‎Gizon bat zihoan behin bere gogoz beste bat hiltzera, eta ikusirik bere adiskide batek nola zihoan, galdegin zion:
‎Bada, gogoaz eta borondateaz denaz bezainbatean, berak ipintzen ditut lekuko, zeren berek dakite zer borondate duten elkarrenganako. Eta baldin ongi pentsatzen eta kontsideratzen badute, aurkituko dute badutela barren hartan zenbait uherdura, zenbait herra eta gorroto, eta ez, dioten bezain bere gogoa eta bihotzak garbi eta argi.
‎Infernuan daudenek, anitz mila urtez pena haietan egonez gero, ikusirik bere pena iraganez ez dutela batere probetxurik, kontsidera daiteke ezen bere gogoetan tristerik eta ilunik mintzatuko zaizkiola Jainkoari, eta esango diotela:
‎Pertsona batek egiten duenean bekatu mortal bat, bi gauza egiten ditu. Lehenbizikoa, uzten du bere kreatzailea; eta bigarrena, hartzen du kreatura eta, harturik, haren baitan ipintzen du bere gogoa. Gibelaz itzultzen zaio Jainkoari eta begitarteaz kreaturari.
‎Hala, bada, bekatoreari ere iruditzen zaio bere bekatu idorra on, gozo eta heze, ez zeren bekatuak berak bere baitan duen ontasunik edo gozotasunik, baina zeren bekatoreak baitauka bere gogoa, bere gutizia eta desira guztia bekatu hartan ipinia, eta desira hark ematen baitio bekatuari gozo eta zapore.
‎Lege naturalean aski zen bihotzezko urrikitze batekin eta batbederari bere gogoak bere baitan barrena ziotson kanpoko zenbait seinalerekin kontu egizu: begi altxatze batekin edo belaunikatze batekin Jainkoari berari konfesatzea eta barkamen eskatzea.
‎Maddi Zubietarra zen eta ttikitatik, urtero urtero iyoteak iristean, halako zirrara batek zeharkatzen zuen bere soina joaldunen oroitze soilarekin. Kobrezko pulunpak astintzeak sortzen zuen durunda erritmiko hark, hegoak jartzen zizkion bere gogoari eta joareen jotzeari jarraitu nahian, bere irudimena Zubieta eta Ituren arteko zuhaixka, erreka, larre, bordetan goiti zamalkatzen zen.
‎Gure Maddi joareek sortutako zurrunbilo erritmikoaren oihartzunean murgilduta zegoen. Ile guztiak eta gorputzeko biloa tente zituen eta emeki emeki uzten zuen bere gogoa hegaldatzen joareen soinu dardarizoan zehar, magiaren, izenik gabeko magiaren, harpean barna sartzen. Hots haien eskutik, joareek sortzen zuten soinutik at, berak beste musika bat beste ahots bat agian entzuten, antzematen zuen psikofonia hartan.
‎Maddik ere ezin zion ihes egin jai giro horri eta magia horretan utzi zion kulunkatzen bere gogoari, berriro ere. Halere, aurten zerbait berria sumatzen zuen, deia, bai dei berezi bat, gonbidatzen zuena bereziki joaldunen prestaketan parte hartzera.
‎Luzaro egon zen talaia hartan eserita pentsakor, zer egin jakin gabe, nora jo, nori esan, dena zen beltza bere gogoan. Baina agian ez zegoen kutsatuta, lapur haiek urrutiegi zeuden Donostiatik, euskaraz mintzo ziren, beraz ez ziren Zaragozakoak...
‎Baina orain haren lokarriak hautsiak ziren eta Jaun Beltz gaztearen apetak eusteko mugarik ez zen. Emakumeekiko desira, borrokarako grina, herritarrekiko mespretxua eta bere gogoaren azken zokoan herriko esamesetan entzundako istorio baten sukar amaiezina: Betirako bizitza!
2018
‎Inguruan zeraman argitasunak nondik nora zihoan salatzen zuen. Johainek ordurako bazituen bere neke guztiak ahantzita, eta bere gogoan zerrikume burlati hura harrapatzeko nahia arrunt sustraiturik.
2019
‎Letaginka ari zela, mutur guztia odoldu zitzaion. Baina ezin izan zuen lortu bere gogoa. Orduan, zituen indarrak batu eta eraso zaparradatan atzeratu zuen.
‎Kolpean gainera. Beraz, Joe Harperrengana joan zen bere gogoa azaltzera. Alferrik.
‎166 2013ko uztailaren 11n zendu bazen ere, orduz geroztik, bere izpirituak, bere gogoak, hor jarraitzen du Iparraldea eta Hegoaldea lotzen dituzten bidexka ezkutu horietan barrena, mende honetan zazpi euskal lurraldeak batuz sortuko den Euskal Errepublika Librearen aiduru. Orduan hartuko du Anttonek egiazko atsedena.
‎Barreiros zahar hartan, egunero Santurtzi Gasteiz bi joan etorri, Barazar portuan barrena egiten zuena. Gugatik hainbeste urtetan jokatutako partida haren aldapa elurtuek madrildarren 3 golak baino leku handiagoa lortua zuen, jada, bere gogo nekatuan (Eskerrik asko, aita! Ez dakit gure artean zeunden bitartean, zuk merezi adina aldiz esan genizun, baina badaezpada ere, berriro esaten dizugu)
2020
‎harik eta bere gogotik ere aienatu zen arte
‎Dardaraz hasi nintzen, eta ez nuen pauso bakar bat ere gehiago eman nahi, nahiz eta Tomek horretarako zurikeria guztiak egin. Hark ezin zion bere gogoari eutsi. Gorputzak oraindik botak jantzita zituen ikusi nahi zuen.
‎Bunster basapiztia endekatua zen eta Mauki gizon basati bat. Biak setatsuak ziren, eta bakoitzak bere bideak zituen bere gogoa lortzeko.
‎Une batez noraezean egon zen. Bizkar gainean etzan eta begiak itxi zituen, egunez ikusia zuen portuaren irudia bere gogoan berritzeko. Hasperen batez buelta erdia eman zuen berriro.
2021
‎Jakinen du aparte ibiltzen. Gainera, bere gogoa lan bat aurkitzea da. Zer ikasi du?
‎Zaldun gazte batek, ikusirik Flandriako etxerik oneneko dama bat, bere nagusiaren arreba, bi aldiz ezkondu eta bi aldiz alargundua, eta oso emakume deliberatua bera, zundatu nahi izan zuen ea adiskidetasun zintzozko solasek gogaituko ote zuten; bere gogoaren kontrako erantzuna harturik, ordea, bortxan bereganatu nahi izan zuen, baina emakumeak oso ongi egin zion buru. Eta zaldunaren asmoak eta ahaleginak nehoiz aditzera eman gabe, bere ohorezko damaren aholkuz, hari jarri ohi zion begitarte ona jartzeari utzi zion poliki poliki.
‎Eztei horietan Amadour izan zen, eta bereak lortu nahian hain ongi moldatu zen, non Avanturade esposatu baitzuen, bera maiteago zuena berak emaztekia estimatzen zuena baino. Hartara, ezkontza hura ederki baliatu zuen gero maiz joan ahal izateko bere gogoa etengabe bizi zen lekura. Ezkondu ondoren, halako atrebentzia eta konfiantza hartu zituen Arandako kondesaren etxean, non nehork ez baitzion mesfidati begiratzen, ez behintzat emazteki bati baino gehiago.
‎Hartarainoko estima bereganaturik, zuhur eta hotz jokatzen zuen, eta maite zuenak berak ere ez zion antzik ematen gizonak berarekiko zuen samurtasunari. Baina zaldunaren emazteari zion maitasunagatik, bertze nehor baino gehiago maite baitzuen, halako atxikimendua zion, non ez zion bere gogoan zerabilen deus isiltzen; eta, halako batean, Fortuné Infantearen semeari zion amodioa aitortu zion. Amadour, emaztekia osoki beretako irabazteko ahaleginetan zebilenez, printzeaz mintzatzen zitzaion etengabe; ez baitzitzaion axola zertaz solastatzen ziren, luzaz berarekin egon ahal izatekotan.
‎garai labur batez bere gogoaren
‎Ez Pixkana ausardiaz, bat ere beldurrik erakutsi gabe erantzuten asmatu zuen. Fraideekin ikasten ari naiz, fraidegaia ere ez naiz ez zion erran bere gogoz kontra ari zela eta ez zuela bere etorkizunez bat ere eskumenik, are gutxiago orduan preso edo esklabo hartuta.
‎Nire senarra bake zalea zan, bakeak egitera ioian: ez egizue, bada, bere gogoaz kontrako gauzarik egin; parkatu egiozue guztiai Adalbaldoren izenean. Orrezaz gaiñera, gogoan eduki egizue eta au da niretzat gauzarik mingarriena, dukea ill daben gizonak neure erritarrak eta neure aideak zirala, ni menditik ona beragaz etorri nintzalako, ezagututen ez ebelako, gizon gaiztotzat eta Euskal Erriaren areriotzat eukelako.
2022
‎Hain xoraturik gelditu zen neska, non ez baitzuen bere gogo bizia disimulatzen jakin, baina erran zion ez zuela huts egin nahi. Eta hala, damaren aholkuari jarraikiz, eta haren manatuz, biluzi zen, eta bakar bakarrik sartu zen ohe polit batean, ganbera batean, zeinaren atea erdi irekirik utzi baitzuen damak, eta argia piztu zuen barnean, neskatilaren edertasuna garbi ikusterik egon zedin.
‎Goethek adierazpenaren naturaltasuna bilatzen zuen, bere gogoetara egokitua, filologiaren gainetik nahiz eta anakronismoetan erori... Hizkuntzaren eta nortasun kulturalaren arteko erlazioari buruzko diskurtsoa hasi zuen biak batera doazelako bizitzan.
‎Santxak, arreta handia jartzen zuen, zeren bazuen asmo bizia ikastekoa eta bizitzan nor izatekoa, beti garbitzaile eta ezjakin izan gabe. Baina egiari zor, bere gogoa Berlene printzesarengana zihoan eta haren Montaigne chihuahua txakur zenduarengana.
‎Huraxe zen eztabaida eroa Manexek bere buru barruan zeukana! Ez zekien zer pentsatu, baina bere gogoa, jakina, oso nahasita sumatzen zuen. Horrek guztiak bere zalantzak eta harridura areagotu baino ez zituen egin.
2023
‎Bi aste beranduago, 1505eko uztailaren 17an, 21 urte zituela, Zuzenbide ikasketak utzi eta San Agustinen ordena eremutarraren Kongregazio Eraberrituan sartu zen Lutero, aitaren amorraziorako eta lagunen harridurarako. Luterok zioenez, erabaki hori ez zuen askeki eta bere gogoz hartu, baizik eta bat bateko heriotzaren izuak eramanda. Hans Luder ek bere semearekiko zituen asmoak bertan behera etorri ziren (García Villoslada, 1973; Roper, 2010; Hausrath, 1904).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia