2003
|
|
Eta berriro egongo ginela esateko itzuli nintzelarik, tristuraren edo bakardadearen itzala sumatu nuen bere begiradan. Agur egiteko asmoarekin adeitasunezko imintzio bat egin zuen eskuarekin airean eta keinua erdibidean geratu zitzaion, motz eta lotsakor, eta
|
bere
eskuineko esku hori berriro arrotz bihurtu zitzaiola pentsatuz alde egin nuen handik.
|
|
Komisarioak imintzio asko zituen, baina guztiak ziren zehaztu gabeak, bere gorpuzkerarekin bat ez zetozenak. Hala iruditzen zitzaidan niri behintzat eta nekez ken nezakeen hori burutik,
|
bere
eskuineko eskua arrotza zuela, besterena, txertatua edo, eta oraindik lehengo jabearen aginduetara edo bere baitako nor ezkuturen baten esanetara mugitzen zitzaiola, izatez, esan dudan bezala, gizaseme gihartsua baitzen, trajearekin ere biluzik balego bezala mugitzen zena, bere sendotasunak erakutsiz.
|
|
Eta atxilotzen dutelarik, bere maitale koitaduaren izena errepikatzen dik behin eta berriz. Ez zakiat enteratu haizen baina maitale hori hi haiz –esan zuen pitin bat abaildurik, eta
|
bere
eskuineko eskua arabeskoak eginez zerutik jaisten ikusi nuen, tiroak jotako hegaztia bezala, espiralean, eta non pausatu ez zekiela geratu zitzaion, zintzilik, hilik eta zurbil. Nire izena idazlearen hilketan nahasirik zegoela jakinik ere, erabat lasai, ia umoreko sentitzen nintzen, sekretu baten jabe den haurraren pare.
|
2012
|
|
–Lasai, ez dakigu zer duen. Proba bat besterik ez da, medikuak
|
bere
eskuineko eskua Anaren besoan jarri zuen eta igurtzi txikiak egin zizkion?. Sukarra duten haur gehienei egiten diegu.
|
|
Izan ere, emakume haiek, guztiak arrapaladan bere pentsamenduratuz, elkarri traba egiten zioten eta txikertu egiten ziren bertan, berdintzen zituen maitasun maila bat beraren pean bezala. Beraz, gutun nahastuak eskutaraka hartuz, zenbait minutuz jolasean jardun zen
|
bere
eskuineko eskutik ezkerreko eskura erorarazten. Azkenik, asperturik, jabaldurik, kaxa berriro arasara eramatera joan zen Rodolphe, berekiko esanez:
|
2016
|
|
Ohera sartu zirenean Iratik besarkatu egin zuen eta burua sorbaldan bermatu zion, sofan eserita egon zirenean bezala. Josebak muxu eman zion bekokian, eta neskak ezkerreko besoa laztandu zion
|
bere
eskuineko eskuarekin. Eta lo gelditu zen segituan, Josebak zakila apur bat tentetzen zitzaiola sentitzen zuen bitartean.
|
|
Irati Josebaren ondoan ipini zen belauniko. Begietara so egin zion gupidaz, eta gero aurpegia garbitu zion
|
bere
eskuineko eskuaz, emeki eta poliki. Penaz gelditu zitzaion begira zenbait segundoz, eta ondoren bekokia laztandu zion, ile bustia aurpegitik apartatuz.
|
2022
|
|
Mahaiaren atzean dagoen neska bat aurkezten dio orduan Maxek, biokimika ikastera etorri da anti unibertsitatera, Sevillakoa omen da. Egiten ari zena amaitu eta gero –tanta kontagailu baten bitartez probeta txiki batean hiru tanta bota, probeta astindu, agertzen den kolore urdinari begira geratu–, eskularrua kendu du eta Paulari eskaini dio
|
bere
eskuineko eskua.
|