Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 62

2000
‎Banekien, bai, norekin konparatzen ninduen aitak, eta banekien ezen bere erran harekin heresetzat hartu ninduela, nihaur banintz bezala, jaun Esteban Etxegoienen ondotik, etxeko bigarren protestanta. Baina ez, orduan ere oker nenbilen...
‎Eta ez zegoan, Urbiaingo jauregia bertze Massada bat, edo bertze Numantzia bat bihurtu nahi ez bazuen bederen. Eta Estebanek ez zian nahi, uste zuelako bere heriotza aski izan zitekeela auziaren erabakitzeko, jauregia gaztelau soldaduek setiaturik zegoenez gero, itxuraz, bere erranetarat zituèn hirurogei bat soldadu agramondarrak alferrik sakrifikatzerat utzi gabe... menerat zituen zortzi beaumondar preso laxatzen zituela, aldi berean. Eta, bide hartarik bere deliberamendu hura aitzina zeramala, bere buruaz bertze egin zian, ezpata bihotzean sarturik, eta pentsaturik ezen zeruan bilduko zela bere bi anaienganat —Eusebioganat eta Pedroganat—, zeinak, bera ez bezala, katolikoak baitziren, baldin bere bi anaia haiek hilik bazeutzan, Noaingo guduaren ondotik...
‎Joan nintzen, bada, haienganat, eta aitak erran zidan: " Aita Bartolome Iruñatik etorri berria duk, eta..." Baina aitak bide erdian utzi behar izan zuen bere errana, zeren orduantxe aditu baikenituen osabaren ziztuak eta oihuak ere: " Luthero, Luthero!" Eta aita jesuitaren keinu hura ikusi nuen ondotik:
‎...eren, lanaz eta lanaren errendimenduaz denaz bezainbatean, bertze bezain zorrotza baitzen, baina plantazione hartako beltz eta indiar haiek bazituzten bertze plantazione batzuetan ez zituzten abantailak, halako tailuz, non, hasteko, mailen eta graduen alderakotzat, etxeko txakurren gainetik baitzeuden, bai jan edanari zegozkion kontuetan eta bai bertze guztian ere; hark, bertzalde, mediku bat zuen bere erranetarat, eriez arduratzen zena, plantazione hartan erien lehen eginbeharra atseden hartzea zenez gero, lehenbailehen sendatu ahal izaiteko; eta uzten zien, finatzeko, hilabetean behin beren festa partikularraren prestatzerat —indiarrei egun batean, beltzei bertze batean—, zeina oilariteraino luzatzen baitzen eta zeinari eguerdirainoko atsedenaldia baitzerraion.
‎Baina haren ehiza egiteko manera eta moldea ez zen bertze anitz ehiztarirena, zeinek plazent izaiten duten piezaren gibeletik joaitea, bakarrik, harik eta hura bereganatzen duten arte, ibiliaren ibiliaz eta izerdiaren izerdiaz; aitak, aldiz, nola baitzen eta nola sentitzen baitzen erroetaraino jauregiko habe eta jabe, mundu guztia nahi izaiten zuen bere erranetarat, morroiak eta orak, harat eta honat igortzen zituenak, ehizaren inguratzeko eta bideratzeko xedearekin, aitak berak azkena eman ziezaion amoreakatik.
‎Eta, etxeko kontuetarat berriro gatozela —zeren itzultzeko bidaian ez baitzen deus berezirik gertatu—, amak jakinarazi zigun ezen, artzapezpikuaren manuz, lekuz aldatu zutela apez don Frantzisko, Leraingo parrokiarat, eta apez don Laureano —zeina baitzen aita Bartolomeren lagun min bat, nortasun eskasekoa, uzkurra eta koldarra, harekin konparaturik— ekarri zutela Urbiainerat haren orde: ..., ezen zerikusi xuxena izan zutela hartan bai aita Bartolomek berak eta bai gure amak ere, zeren Urbiaingo jauregiko jaunak beti izan baitzuen Urbiaingo apez izendatze haietan parterik, gure arbasoak desterrutik Urbianerat itzuli zirenez geroztik, eta zeren aita Bartolomek bere asmoak baitzituen, hagitzez ere hobeki bete zitzakeenak don Laureano bezalako apez koldar batekin, zeina bere menerat eta bere erranetarat izan baitzezakeen, bere kasa zebilèn don Frantzisko bezalako apez liberal eta bere gisako batekin baino.
‎Eta Zabaletako nagusiaren gaubeilan aita Bartolome egon zen, baita don Laureano eta hainbat herritar ere... eta aita jesuitak bere erabakia hartu, eta guztiak ados agertu zitzaizkion, zeren guztiak baitzituen bere erranetarat... eta, hala, biharamuneko hil elizkizunen ondoren, labanak eta igitaiak eskuan harturik, osaba Joanikoten dorretxerantz abiatu ziren, aita jesuita buru zutela.
2003
‎Fedeak kultura bat behar du, hitz eta aditz anitz, bermatzeko eta kulturak irauteko ez ote du fedearen premiarik? Dena dela Jainkoaren semeak ez nau bere erranen zinpurtzeaz madarikatuko, segur naiz, auhen batean gehituko baitzuen mendiaren kaskotik mintzatzean: dohatsu, izpirituz soilak!
2006
‎Parisko enbaxadak berehala onartu zuen: alemana zen, gerra aurretik Frantzian bizi izan zen, eta, bere erranetan, arte aditu handia zen. Antza, sekulako dirutza egin zuen okupazioa bitartean.
2008
‎Orduan zuen amets bat egin nehoiz Rustichellori aipatu ez ziona», 26 or.); baina atal bakoitzaren barnean, ahots narratiboa anizten da: Markori toka mintzo zaio («Zortzi urte iraunen duen basamortua iragan duk», 26 or.), Aloadini zuka («Aloadin, ene printze eta jabea, bortz eguneko zabaltasuna duen probintzia bat iraganik, Karaanera helduko zara[?]», 29 or.), ondotik Kogatra pertsonaia femeninoa bera mintzo da («Duela sei urte, Kubilai Khan Handiak deitu ninduen[?]», 31 or.), bere erranetan Kubilai Khanen solasa diskurtso zuzenean tartekatuz, Marko Polo mintzatzerat utzi aitzin lehen pertsonan, berarekilako lehen elkarretaratzea konta dezan, Kogatrak berak orduantxe kontatu duelarik modu kasik berdinean, abantzu hitzez hitz. Nabari da Le Devisement du Monde honela parodiatuz, A. Arkotxa anitz jostatzen dela, idazteko mekanismoak desmuntatuz, adibidez tresneria narratiboak(... Bere palinpsestoa liburu egin idazkera ekoizpen bat bezala aurkeztuz («nehoiz ahoskatua», 25 or.), jatorrizko testua errespetatzen ez duena, eta Marko Polo gizon erreala fikziozko pertsonaia bilakaraziz, A. Arkotxak joko liluragarritzat erakusterat ematen digu gizakiaren saiakera naturala errealitatea hizkuntzaren bidez islatzeko:
‎...iola Doneztebeko entrenatzaileak berriz, Irati Arrieta sunbildarra atepean eta Doneztebeko Ana Sarratea, Sara Azkarate, Elena Zabala, Laura Erasun, Tamara Descalzo, Nekane Iruretagoiena, Sunbillako Itxaso Arrieta, Zubietako Ainhoa Larrea eta Maider Leizeaga, Elgorriagako Izaro Sukilbide, Narbarteko Itxaso Iriarte, Oronoz Mugairiko Amaia Elizagoien eta Amaiurko Amaia Istilart jokalariak ditu aurten bere erranetara.
‎Zoritxarrez, bere erranaren hobeki finkatzeko otsoak zangoa adar makurtu sakratu haren gainean pausatu zuen eta... krask... zepoak amore eman! Eta horra non zen otsoa harrapatua.
‎Otsogris ez zen batzarraren erabakiaz batere uros. Nahiago zukeen Gorrail bere erranetarik bakarrik kondenatua izan zedin. Aurka mintzaldiak kezkatzen zuen.
2009
‎Lan horri ekiteko, nola ez, bere metodo berri eta jada ezagunaren eta arrazoimenaren erabilera ditu premiazkoak. Arrazoimena egia eta faltsua bereizteko ahalmena delako( bere erranetan) eta metodoa egia eta faltsua dena ezberdintzeko bide zuzena. Beraz, arrazoimena ahalmen bat da; metodoa, berriz, bide zuzena.
‎Baino hartan amak ez zuen bukatua bere erran nahia. Beharrik zuretzat gauzak difentak dire. Ez da gehiago leheno bezala lots hori gisa hortako gauzak aipatzerako.
2010
‎Ikuskizun gisa deskribatu zuen, erabateko mundu mekanizatuaren barruan gertatzen zen ikuskizuna, non Jüngerrek, poztasun maltzurrez? zekusan, bere erranetan. 1914ko gerrako jazoerak baino indartsuago eta esanguratsuagoa zen hunkipena.
‎Amets kontsolagarri eta liraina izan zen. Animalia horietako kutunena beltza izan zen, bere erranetan.
‎Handik bada, zernahi barkatzen zion Stito ri, bai eta haren nahikeriak oro konplitzen ere zituen: esklabo izanagatik, jauregi tipi batean bizi zen, bere erranetara dozena bat zerbitzari zuela; lau zaldi zurik garraiatu karroza bat bazuen hirian barrena joateko, eta sukaldari berezia, soilik haren nahikeriez arranguratzen zena.
‎Iratzarriko haizenean, ametsak bere erran nahia galduko din.
2011
‎Eta igo zen Pascual Morientes kamioiaren kaxa handira, non baitzeuden bertze atxilotuak? eta guztia akabatu zela zirudienean, aldiz, urdinez jantzitako gazte pistoladunak aitzina egin zuen, herriko eta kanpoko erreketeen buruzagi ziruditenenganaino, zeinei zerbait erran baitzien ahapeka, baita haiek berehalako erantzuna eman ere; jarraian, urdinez jantzitako gazte pistoladuna bere erranetara zituèn bi gizonei. Onofre eta Efren, zuzendu, eta eskolarako bidea hartu zuten hirurek.
‎Maisuak bazituen bere erranak, usu errepikatzen zituenak: batzuetan, maisuak ikasleei galdera bat egin eta guztiok batera erantzun nahi izaten ziotenean, konparazio batera?, marmar nahasiak sortzen ziren gelan, halako moduan, non don Erasmok, zalapartari erremedioa jartzeko, berant gabe erraten baitzien:
‎Baztango alkate Virginia Alemanek Bai Euskarari Ziurtagiria lortu duten entitateak zoriondu zituen eta Udalak Bai Euskarari Ziurtagiriaren proiektua babesten nahiz bertan parte hartzen segituko duela ziurtatu zuen, bere erranetan hizkuntzak zaindu egin behar baitira: " Gure ustez, hizkuntzak gorde, zaindu egin behar dira eta bere erabilera errekuperatu behar da.
‎Noiz edanarazi behar den zaldia, jan aitzinean ala ondotik, batzuek diote hobeki heltzen dela jan aitzinean edanik; bertzeen arabera anitzez hobe du jan eta lekora edanik. Eta hor daude bakoitza bere erranean azkar. Anitzer iduri baitzaie, aldiz, nonbait batetara doala zaldiak edan dezan jan aitzinean edo ondotik.
2012
‎Aitaren harrotasuna! Berak, beltz zabarrak, idazten edo irakurtzen ez zekienak, bere erranetara izanak zituen jende zuriak! Alafede!
2013
‎Ikusleen artean bazegoen pertsona deigarri bat, Hashîm izenekoa, turbante gorri bat zuena, nabarmena: herritik kilometro pare batera bizi zen, mendi aldera, txabola ezin apalago batean, bakarrik; hiru gerratan parte hartua zen, bere erranetan, eta kalera jaisten zen bakoitzean gerran pasatutakoak izaten zituen herritarrekin mintzagai; ibili ere halaxe ibiltzen zen, gerriari lotuta zimitarra bat zuela, gainetik kentzen ez zuena, ezta pixa egiteko ere. –Mundu honetan erne ibili beharra zagok beti.
‎Mâlik, hala ere, sufien jarreraz eta pentsamoldeaz hagitz zekien arren, taldekiderik jakintsuena ere bazen, ezpairik gabe?, ez zen maisu espiritual bat, bertze guztiak, nonahi eta noiznahi? azpian zituena, bere erranetara. Edo maisu sui generis bat zen, bertzela erranda.
‎Ezustekoaren aitzinean, berehala jarri zuen Raissak neskameetarik bat bere erranetara, gonbidatuari fruitu lehor eta pasta batzuk atera ziezazkion; edateko, berriz, botila bat mertxika zuku.
‎Raissaren amak berea erran ahala, Abdel Haqqek emazteari begiratu eta honek istantean jaitsi zituen senarrarengana zuzenduak zituèn begiak. Aitzinetik ere, ama bere erratekoa erraten ari zenean, alegia?, bizpahiru bider begiratu zion Abdel Haqqek Raissari, baita honen begietako distirari antzeman ere, hain zirudien pozik. Pozik zegoen, zinez, emaztea!
‎–Egia dateke. Ez dakit, dena dela, ez ote den bere errana betetzeko bidean, gero eta hurbilago baitu soka.
‎Ikusleen artean bazegoen pertsona deigarri bat, Hashîm izenekoa, turbante gorri bat zuena, nabarmena: herritik kilometro pare batera bizi zen, mendi aldera, txabola ezin apalago batean, bakarrik; hiru gerratan parte hartua zen, bere erranetan, eta kalera jaisten zen bakoitzean gerran pasatutakoak izaten zituen herritarrekin mintzagai; ibili ere halaxe ibiltzen zen, gerriari lotuta zimitarra bat zuela, gainetik kentzen ez zuena, ezta pixa egiteko ere. " Mundu honetan erne ibili beharra zagok beti.
‎Mâlik, hala ere, sufien jarreraz eta pentsamoldeaz hagitz zekien arren –taldekiderik jakintsuena ere bazen, ezpairik gabe–, ez zen maisu espiritual bat, bertze guztiak –nonahi eta noiznahi– azpian zituena, bere erranetara. Edo maisu sui generis bat zen, bertzela erranda.
‎Ezustekoaren aitzinean, berehala jarri zuen Raissak neskameetarik bat bere erranetara, gonbidatuari fruitu lehor eta pasta batzuk atera ziezazkion; edateko, berriz, botila bat mertxika zuku.
‎Raissaren amak berea erran ahala, Abdel Haqqek emazteari begiratu eta honek istantean jaitsi zituen senarrarengana zuzenduak zituèn begiak. Aitzinetik ere –ama bere erratekoa erraten ari zenean, alegia–, bizpahiru bider begiratu zion Abdel Haqqek Raissari, baita honen begietako distirari antzeman ere, hain zirudien pozik... Pozik zegoen, zinez, emaztea!
2014
‎Gutxienez, badu zintzoa izateko meritua bere erranak. Inbasioaren arrangura.
‎Beti ukan omen dute batto bainan orai agertzen den hori 1926 an moldatua oraintxe aipatu dugun Baroncelli markesa sustatzaile. Kurutze horrek badu bere erran nahia: kurutzea bera, gaineko partean, fedearen seinale.
2015
‎Denbora luzeago eta gogo handiagoa banu, talde hartako hainbat kide xelebreri buruz hitz eginen nizueke: dagoeneko ezaguna duzuen Hans kankailua, jokalari bikaina( bere erranetan, behintzat) baina, tamalez, partida jokatu bitartean begiak Maximilian plazan barrena dantzatzeko ohitura galgarria zuena eta, dantza zoro hartan neska ederren batekin topo eginez gero, estrategiez, jokaldiez eta bere buruaz ere ahanzten zena. Edo Rudolf maingua, 14ko gerran eskuarekin batera burua ere galduxea zuena.
2016
bere erranetan jarraitu zuen, bazekien ez aditua egiten berari zuzendutako biraoei entrenamendutan atsedenaldietan dutxetan, ez zeukan duintasunik, zuzendaritzaren manupeko entrenatzailea izanen zen nonahi. Azkenean Betis aurkari zuzena edukiko diagu sailkapenean, ona lukek golik ez hartzea beraien zelaian.
‎Dantza, mintzaira baten pare Dena den erakusketa horren argitarat hobeki ezagun da dantza mintzaira bat bezala dela. Dantza bakoitxak baduela bere erran nahia eta zabaltzen duela bere mezu berezia. Ikusten da dantzaren alorretan zoin diren ohidura premiatsuenak eta nola sustatzen diren sorkuntzak.
‎Abentura hori kondatzen du aurten atera duen" Passagère de l' Arctique" liburuan. Kar handirekin mintzatu zaiote haurreri, film laburrez egiaztatzen zituela bere erranak. Eta galderak ugari agertu dira.
2017
‎–Ez duk uste horrek bere erran nahia baduela. Guk, zerbait gaizki egin bagenu bezala...?
2018
‎Oraikoan kantu guziak euskaraz emanak dira, bere sustraieitzuliz. Etxahun ohoratu nahi ukan bere erranez bizi bat nahi izan du
‎Haur baten goseak badu bere erran nahia, gose hori bete behar dela, bai janariz, baina baita ere amodioz. Haurraren gosea zure eguneroko eskaintzan duzu asetzen.
2019
‎Berantago tziganoak, gospel taldeak, txekiarrak eta gehiago izan ziren. Ingelesez kiskun kaskun ari ziren bere erranetan, baina" hizkuntza ez zen muga". Hartu emanak maila desberdinetakoak ziren Sansen arabera; beretzat, usu musika mailakoak:
‎–Guk alderantziz obratuko dugu... jendeak, teorian, askatasunaz gozatzen du, baina errealitatean, bere erranen, bere ibileren, bere jaiduren kontrola egitura bat plantan emanen dugu. Kontrol hori, gure antzera, susmaezina eginez...
‎Euskararen egoera da testu horretan agertzen dena; mintzaira desberdinak direla-eta, konturatzen da bere erranak anitz lekutara ez direla iritsiko; euskalkien existentziaz jakitun, eta, halabeharrez, bere mintzatze moldean idazten du.
2020
‎2013ko uztailaren 20an Baionan" Duela 50 urte: Enbata Iparraldeko abertzaletasunaren iturria" 236 hitzaldiko bere erranetan, honela oroitzen zen Eñaut Etxamendi, Enbatan hasi zeneko arrazoiez:
2021
‎Bere komikiez gehiago jakin nahi zuten, baita ere bere marrazkilari ibilbideaz edo (ta) marrazteko usaiez. Elkarrizketa denboran, Asiskok bere erranak zuzenean ilustratzen zituen. Ikasleak zein errexki eta fite marrazten duen, harritu dira.
‎Iñigo Urkullu lehendakaria, apirilaren 3an Realak eta Athletic ek Sevillan jokatuko duten 2020ko Kopako finalera ez da joanen, ez da Eusko Jaurlaritzako ordezkaririk bertan izanen, Bingen Zupiria bozeramaileak jakinarazi duenez. Izan ere, bere erranetan," publikorik egongo ez bada, gu ere ez gara han egongo".
‎Urte anitzez, laborantza ttipi iraunkor baten alde borrokatu da. Laborantza eta politika munduen eta lurraldeko biztanleen arteko loturak sortzen jakin du, bere erran eta ekintza baliagarriekin. Mixelek etxaldetako ekoizpenaren garapena sustatu du bere lana eta nahikariari esker.
‎Bakea eta adiskidetzea aipatzen diren garai hauetan aldiz, liburuan idatzi dituen gaurko bere erranek ez dute sakontasun handirik. Errefuxiatuak aipatzean erabiltzen dituen hitzek irudikarazten dute gaxtakeri hutzez hortaratu jendea zela; 87ko sarekadaz (118 presuna bortizki geldituak, 69 estradituak) hitzik ez, katedraleko gose greben zergatia ez du aipatzen, aldiz azpimarratzen du beharbada bere diplomaziari esker etzuela bonbarik jasan katedralak.
‎eüskara Luchon aldetik hedatü lizateke, han gainti eüskal erromatar idazkun hanitx beita, eta Eüskal Herrian gisala ez. Saltzale bere erranetan jakintsüak hebenkoak ahazten dütü: Atharratze Maidalenakoa, Hazparnekoa, Nafarroa Garaian Lergakoa...
‎Noiznahi hamabost bat egun edo hilabete egingo ditu han elurrak, eta kezka emateko da. Baina, bestela, nik uste baino herri politagoa (Uztapide); Hura ere bat, bere erratekoekin, hau bezala; egungo egunean nehor guti baita haren eta hunen kaskoko gizonik; batek ala bertzeak, ziren tokian, zilo bat ederra utzi baitute, nekez nekez betetzekoa. Ez ziren, bertzenaz, batere elgar iduriak...
‎(…) koblakariak pertsutan ezartzen ditu bere erran nahiak. Hortako, aire bat hautatzen du sujetari asurtia.
‎giro informaletan eta hurbilekoetan euskalkia erabiliko nuke, baina ene ingurunetik kanpo batua lehenetsiko nuke, beti ere, irisgarritasuna delako bertsolariak bilatzen duena”. Bide beretik doa Aitor ere bere erranetan: “Hizkerak duen leku berdina merezi du euskalkiak bertsotan.
‎Beldurra bera zaldi (2002) eta Bakezale gerlari horiek (2004), etikaz eta politikaz. Ikusitakoa laburtzeko, bere erran bat: " Askapenaren etikatik etika makiavelikorantz mugitu da ETA".
2022
‎Ellande Alfaro bezala, Frantxix Karrikart ere pilotari izan da pilotak egiten hasi aitzin. Baina pilotari izateak ez dio lan horretan lagundu, bere erranetan: " Ez nuen kasu egiten pilotak nola eginak ziren.
‎Lorea Echeverriak azaltzen zaukun igerika irakasten duelarik, beti euskaraz egiten duela, haurrak guti praktikatzen badu ere, ulermena ukanez bere erranak segitzen ditu. Euskarazko jardunaldietan eskas handia izanez, eskaintzen dituen igeri kurtsoetan Oztibarre, Baigorri eta Garazi eskualdetatik Makea arte etortzen dira.
‎Maitea, gustatu al zaizkizu Martikoren koplak? Eskertu dizkiot bere erranak eta ahots zoragarriez gure arratsaldea gozatu izana.
‎Ellande Alfaro bezala, Frantxix Karrikart ere pilotari izan da pilotak egiten hasi aitzin. Baina pilotari izateak ez dio lan horretan lagundu, bere erranetan: “Ez nuen kasu egiten pilotak nola eginak ziren.
‎Museo gidari baten profesionaltasunaz, Teresa Ortega bahitu zuten tokia erakusten ari zitzaigun neskatoa. Manolitak bederatzi urte zituen eta, bere erranetan, Teresaren adiskiderik hoberena zen.
‎Profeta bakartien oihua guti entzuten zuen jende gortuak, baina su hazia bizirik atxiki zuten. Aipatzekoak dira bereziki Marc Legasse ziburutarrra, bere erranetan euskal anarkista, Hordago panfletoa noiztenka hedatzen zuena, frantsesez ordea. Prefosta euskaraz ari ziren Mirande eta Peillen Pariseko zuberotar idazle polifazetikoak, Pierre Charritton hazpandar hizlari jakintsu, oparo eta sutsua, Aita Xabier Diharce Iratzeder donibane lohizundar poeta joria Ahurtiko beneditarren gotorleku goratik, eta Maule Lextarre frantzimanduan Battitta Ichoureguy kazeta saltzaile apala, Euzko Deia San Frantses ikastetxeko ikasle batzuei ematen ziguna.
2023
‎Enpatia hitz horren erabilpena aski berria dugu eta hastapen hartan bere erran nahia ez zen hain argi. Batzuk nahasten baitzuten sinpatiarekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia