2001
|
|
Protagonistak, nobela aurrera joan ahala, bukaera hurbiltzen zaiola sentitzen du eta azken kapituluan Amarekin eduki nahi duen elkarrizketa ahalegin antzua bihurtzen da. Amaren diskurtsoan harrapaturik dagoen bezala (131.or.),
|
bere
diskurtsoaren erreferente bakarra Ama bilakatzen da. Nobela guztian, lehenengo pertsona narratiboan eraikitako bakarrizketa hau apurtzen denean, hau da, azken kapituluan, 2 pertsona gramatikala erabiliz, bere jardunaren entzule inmediatoa bilatzen duenean, AMAren irudiarekin topo egiten du aurrez aurre narratzaileak.
|
2017
|
|
Uriberen proposamenean gehixeago barneratzekotan, egiazkotasunak
|
bere
diskurtsoan zer esanahi zehatz hartzen duen arakatzeak gakoa dirudi. Ildo horretan, ezin da argi ikusi Uribe bila dabilen egiazkotasuna BNYB ra isuri dituen gertakarien faktikotasunarekin lotu behar dugun, alegia, gertakari horiek egiatan gertatuak izanarekin.
|
|
Bere puntu muturreko edo" absolutuan",[...] ironia disjuntiboa desloturak aldi berean atzematen eta menpean hartzen saiatzen da (menperatze nahia izanik ez Sukenick ek definitu modura, ordea irudimen modernistaren inperatibo nagusietakoa); eta, horrela, munduko nahaste borrasteak oreka doian eutsiriko aurkakotasunen moldera errendi tzen dira, paradoxa askaezinen formara, alegia, Virginia Woolf-en Sasha La tham ek ilustratu eta gorpuzturikoa bezala37 Ikus Wilde, 10 or.," disjunctive irony". Wildek egin bezala, modernismoa ironikotzat jo daiteke, azken batean
|
bere
diskurtsoak hizpidetzat errealitate fenomenikoa badauka ere, bestelako errealitate poetiko bat azaleratzea baitauka benetako helburu. Halere, modernismoa nostalgikotzat jo ohi da gehienetan, erdietsitako errealitate poetiko hori hasieran desiratu izandako idealaren suzedaneoa baizik ez baita, hots, ideala beti geratzen baita nahi izandako baina erdietsi ezin izandako helmuga bezala.
|
2019
|
|
Ondoriozta genezake, beraz, senarrak bere buruari aitortzen diona baino sentimendu kontraesanezkoagoak eta sakonagoak dituela Barbararenganako. Ez dago adostasunik,
|
bere
diskurtsoaren arrazionalismoaren eta bere ekintzen irrazionaltasunaren artean. Halere, bidaia horretatik bueltan lantokian topo egiten dutenean, gizonak ihes egiten dio (261).
|
|
parentesiko lehenengo zenbakiak faktoreari egingo dio erreferentzia eta bigarrenak, subfaktoreari. tsatzen du Floraren anaiek apaizari Kontserbatorioko irakaslea zela esango ziotela," nonbait, artista izatea iruditzen zitzaielako" (271). Ez du bere emaztearen lana balioesten ez eta haren sentiberatasun artistikoa aintzat hartzen, nahiz eta
|
bere
diskurtsotik beretik iradokitzen zaion irakurleari alde handiz zela Flora bera baino artezale eta sentiberago. Baina bere hileta egunean ere ez du Senarrak mespretxu jarrera hori aldatzen, bere erasoaren zuribidearen argumentarioaren zati baita emaztearen gutxiagotasuna eta menpekotasuna; ezin dezake guardia jaitsi kontzesioak eginez.
|
|
" maitemindurik jarraitzen zuenez, bidaia egiteko modua aurkitzen zuen guztietan etortzen zen, harengandik gertuago sentitzeko" (8). Gogoan izanik Senarraren kontaketa emaztea hil eta ondorengoa dela, narrazioaren amaiera igarri dezakegu Beltranen aipamena inkontziente obsesiboaren indarrez heldu dela
|
bere
diskurtsora, hasieran bezala bukaeran, oroimenaren zirimolan ekarria bezala.
|
|
Fikzioaren labirintoetan, jokoak pertsonaien destinoa ekarriko du, eta neurri handi batean pertsonaiaren subkontzientearen desira ezkutuak, inoiz beren buruari aitortuko ez dizkioten nahien eta beldurren kunplimendua dakar: halaxe gertatzen da esaterako, protagonistak
|
bere
diskurtsoan inoiz aitortzen ez duen suizidioaren kasuan. Azaldu ezinezko patu batek elkartzen ditu komisarioaren mahaian Beltranen irudia eta Bioletaren amonaren argazkia, bera bigarrenarengatik bertaratu da, baina lehenak irtengo dio bidera.
|
|
Bere nortasuna salatzen du
|
bere
diskurtsoak, esate baterako, deskribapenetan egiten dituen digresio xehe eta objektiboek. Deskribapen xehe eta objektiboa egiten da keinu, jantzi, leku edota kontalariak aipagarritzat jotzen duen beste edozeren inguruan.
|
|
Jose Maria Pozuelo Yvancok" Teoria de la parodia" (2007: 253) izeneko kapituluan lotura interesgarria egin zuen ironiaren eta parodiaren erabilerak eskatzen zituen baldintzez. Kasu honetan bezala, egileak
|
bere
diskurtsoaren formulazioan hautaturiko enuntziazioan distantzia bat adierazi beharra azpimarratu zuen parodiaturiko diskurtso hegemoniko batekiko. Egile inplizituak parodiaturiko diskurtsoarekiko goragoko leku kritiko bat hartu behar zuela azpimarratu zuen, bestearena azpiratu ahal izateko, baina, jakina, parodiatuak berez gizartean autoritate maila batean kokatua egotea da baldintza nagusia, eta jadanik diskurtso estereotipatua, finkoa edo ezaguna izatea, irakurleak erregistro ironikoa errekonozitu ahal izan dezan:
|
|
emakumeak oro berdintzen dituen topiko gutxiesleak adierazten ditu, inola ere frogatu beharrik ez duelarik arlo horietan gizonen superioritatea edota nagusitza zertan den: irakurketa edo zinema zaletasun intelektualagoa edo filosofikoagoa, arte edo paisaietarako edo bidaietarako gustu finagoa, harremanetan jokabide arrazoizkoagoa, etab. Berez, horietan guztietan berak zaletasun kulturalik batere ez duela erakusten du
|
bere
diskurtsoak eta jakintza konbentzionaletik, lagun artekotik edo egunkarikotik harantz ez du urratsik ematen. Aurretik aipatutako hainbat faktore eta ezaugarrik ere, gizon matxistaren irudiaren prototipoa azpimarratzen du, esate baterako, Florak Hanbre sagardotegian haserretuta alde egiten dionean, Senarrari iruditzen zaio bere jokabidea taldeak gaitzetsi egiten duela, baina arrazoia anbiguoa da beretzat, izan ere lagunak isilik geratzean, berak egindako zerbait gaitzesten zutela iruditu zitzaion:
|
|
Gerrako kronikak eleberriko narratzailea lehenengo horrekin erka genezake, kontraesanetan erortzeak ematen dion gizatasun horrek gerturatu egiten baikaitu. Hau da, irakurleak sumatzen du kontalariaren atzetik beste instantzia narratibo batek (egile inplizituak) ebidentzian uzten duela
|
bere
diskurtsoaren eta fikzioaren unibertsoaren arteko inkongruentziak sortuz: ironia hori dibertigarria izan daiteke irakurlearentzat, ikuspegi horretan kontraesan ugari aurkitzen ditugun arren, kontalariak baino ikuspegi zabalagoa dugula sentiarazten baitigu, errealitatea hobeto ezagutzen dugula, pertsonaia/ kontalaria irrigarria dela bere autojustifikazio ahaleginetan.
|
|
Horren ondorioz, bere barne mundu horretatik begiratuta, munduari buruz ematen dituen hausnarketa, arrazoi eta balorazioek nortasun mesfidatia, manipulatzailea, egozentrikoa eta asoziala erakusten dute. Bere obsesioak jaulkitzen dira
|
bere
diskurtsoaren harian, hala nola, Hanbre tabernako elkarrizketa eta istorio errepikatuak, eta giro hartan kokaturiko Gerra Zibilaren oroitzapenak, baina baita bere emazte Flora eta Adolforen arteko harremanaren gorabeherak, sukaldatzeko errezetak, edota Bioleta neskatxarekiko harremana. Gogoeta etengabeek mendean hartzen dute, baina horren berri ematean, lerro artean argi nabari da" fikzioko errealitate" ari egokitzen ez zaizkion baieztapenak eta argudioak darabiltzala, irakurlearengan bi eragin garatuz:
|
|
Ez da Ishigurorena bezain" britaniarra" gertatzen, hura parodia tristea baita, gupida eragiten baitu, batez ere protagonistaren beraren kaltetan, oso desajustatua baita bere pertzepzioa. Saizarbitoriaren Senarra, ordea, egoera gehienetan barregarria eta mezkinoa den gizajo bat bezala aurkezten da eta sarkastikoa suertatzen da
|
bere
diskurtsoan zein autokontzientzia gutxi duen, bere argudio merke, justifikazio bihurri eta deskripzio zekenen atzean, nortasun mesfidatia eta enpatia gabea islatzen baita, horren ondorioz majo sufritzen duela iradokitzen badu ere.
|
|
Gerrako kronikak lanean ageri diren margolanen azterketekin hasi baino lehen, zehaztu nahi genuke, margolanen kasuan, obra bakoitzaren egileen inguruan zenbait datu gehitu ditugula, egilearen testuingurua ezagutzeak obra bera hobeto ezagutu eta ulertzen laguntzen duelako. Interesgarri da, era berean, kontalariak zein interpretazio eskaini digun obra horiez, eta
|
bere
diskurtsoan txertatzean irudi horiek duten funtzio komunikatiboa, ez baitira sentiberatasun estetikoaren kariaz soilik ekarriak, asmo ironikoa edota dramatikoa ere aurkitzen baititugu ekfrasi literario hauetan.
|
|
David Lodge kritiko eta literatura irakasle ingelesak egoki deskribatu zituen unreliable narrator aren berezitasunen berri (2005: 220), adibidetzat Kazuo Ishiguroren The remains of the day (1989) eta Vladimir Nabokoven Pale fire (1962) alderatuz. Aztergai dugun liburuaren argitalpen datatik hurbil dagoen Ishiguroren fikzio lan horretan, gurean bezala, gertaerak narratzen dituena protagonista bera da, eta
|
bere
diskurtsoa limurtzailea eta" onargarriki zentzuzkoa" denez, irakurlearen interesa pizteko suspense baliabidea bihurtzen da apurka apurka konturatzea mintzalariak dioenak ez duela gertaeren zentzuarekin bat egiten. Gure esperientziaren senak ohartarazten digu bere fidagarritasun eskasaz.
|