Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 15

2017
‎Eta abiatu zen bere hitzean eta epean ordainketa egitera. Baina entzunik ezen hil zela diruak behar zituen zapatagina, bihurtu zen alegerarik bere diruekin etxera, iruditurik ezen hainbestez kito zela. Eta eduki zituen zenbait denboraz diruak berarekin.
‎Ordea, bitarte hartan hain jaten eta erretzen zuen bere baitan barrena bere kontzientziak, ezen, ezin pairatuz, joan baitzen bere diruak harturik zapataginaren etxera eta han egotzi zituen, esaten zuela, zapataginarekin berarekin mintzo izan balitz bezala (Seneka, De beneficiis, VII, 21 k.):
2019
‎Eta putzu haren hondoan, gehena ezin agortuzko haren hondoan, sorgortze urratu haren hondoan gogoeta bat baldin banuen, sentimendu bat geratzen baldin bazitzaidan, jendeak, munduan zehar, gu bezalako jendeak, guk bezala burua eta bihotza duen jendeak, gure berri eta gure bizitzaren berri badakiela, eta bere bizimodua egiten duela, bere diru, maitasun eta mahai kontuekin, eta gauzen eta denboraren artean guri arretatxo baten oparia ere eskaini gabe jarraitzen duela jakitearen atsekabe mingotsa, urradura, etsipen bakarti eta izoztua zen gogoeta eta sentimendu hori. Eta badirela beste batzuk ere, bai, badirela beste batzuk, noizean behin gurekin amets egiten dutenak, eta hori gogoratzeak irribarre eginarazten duela.
2020
‎Fundazio bat sortu zuen Markok, alegia, bere ondareari etxeari eta akzioei xede bat jarri zion bera egongo ez zen momenturako: HIESak eta beldur eta gorrotozko izurriteak jotako gaixoak artatzeko erabili zen bere dirua. Fundazioaren kudeaketa gaixoen beraien eskuetan geratuko zen, harik eta lan horiek egiteko egoeran zeuden bitartean.
‎Zuzen eta azkar zegoen nire aitaginarreba gaia, kartzelan bisita egitera joanda azaldu zidanean; nahiz eta Juan Sanchez de Oñatek, Juan Aberatsak, kordoi frantziskotarra landu zuena bere etxe atariko harrian, jendaurrean kristau zintzo eta dohatsu agertu, haren arerioak saiatu egin ziren etengabe Inkisizioaren hatzaparretara jaurtitzen. Ez zuten lortu, ez, Aberatsak bere diru osoa baliatu egin baitzuen bere aurkako salaketa guztiak hurrenez hurren eta ezin artetsuago ezeztatzeko.
‎Ikerketaren emaitza Egurrolak nahi zuena zen, eta hori zen Jurdani geratzen zitzaion kontsolamendu bakarra. Hasieratik arrazoia zeukala baieztatuko zion Egurrolari, Alain beraz maiteminduta zegoela eta ez zela bere diruaren atzetik zebilen altxor ehiztari bat, eta Egurrolak muturrean igurtzi zien burua susmo txarrez kutsatu zioten lagunei. Alde horretatik behintzat poztu litzateke, Egurrola bezalako tipo harroputz bati arrazoia emateak ordainsari bereziren bat suposa zezakeelako, hitzartutakoaz gain.
‎Bere aurreiritziek gidatu zuten ikerketan zehar. Aldez aurretik ziurtzat jo zuen Egurrola bezalako norbait bere diruagatik soilik izan zitekeela erakargarri, inor ezin zela hura bezalako tipo hutsal, berekoi eta materialista batez maitemindu, haren ondarearen zati garrantzitsu bat eskuratzeko asmoagatik ez bazen. Azken finean, Egurrolaren lagun marisorginek iradokitzen zuten gauza bera.
‎Ez, hura ezin zen publizitate eta gizarte harremanetarako departamentuaren hanka sartze bat, aldiz, ongi hausnartutako erabaki bat izan behar zuen. Egurrolak, Roaming hotelentzat eta bere buruarentzat ere, egunerokotasun irudi bat eraikitzen eta saltzen ahalegindu arren, aldi berean ez zuen nahi jendeak bere diruaren antzinakotasuna ahaztea, ez zuen nahi diru berriarekin nahas zezatela, bera ez baitzen heldu berri horietako bat. Bere" abizenak" ondareak bazeuzkan hainbat belaunaldi, eta horrek, Egurrolaren uste ustelduan, nolabaiteko zilegitasunaz janzten zuen bere dirua.
‎Egurrolak, Roaming hotelentzat eta bere buruarentzat ere, egunerokotasun irudi bat eraikitzen eta saltzen ahalegindu arren, aldi berean ez zuen nahi jendeak bere diruaren antzinakotasuna ahaztea, ez zuen nahi diru berriarekin nahas zezatela, bera ez baitzen heldu berri horietako bat. Bere" abizenak" ondareak bazeuzkan hainbat belaunaldi, eta horrek, Egurrolaren uste ustelduan, nolabaiteko zilegitasunaz janzten zuen bere dirua. Antzinakotasun hau ahaztuko balitz, usteldura politikoaren abaroan edo higiezinen burbuilarekin batera aberastutakoen taldean nahastuko luke iritzi publikoak, eta ez zegoen horrelako zerbait onartzeko prest nahiz eta egiatik urrunegi ez egon.
‎Aberats izatea, antzinako aberats zehazki, eta aldi berean progresista izatea, aurrerakuntzekin edo ideia aurrerakoiekin konprometitua egotea posible zela frogatu nahi omen zuen Egurrolak. Hori bai, beti, ezer baino lehen, argi gera zedila bere dirua ez zela ordu laurden lehenago eta meriturik gabe irabazitakoa, baizik eta bere arbasoengandik jarauntsitakoa eta berak bere jaiotzatiko talentu ekintzaileari esker biderkatua. Halakoak esaten zituenean, edo beste batek esateko ordaintzen zuenean, Egurrola ez omen zen konturatzen aberats izatea eta dirua pilatzea genetikarekin lotutako talentu edo dohain bat zirela iradokitzen ari zela, eta hori ez zela bere irudia kutsu ultraeskuindarrez eranzteko biderik hoberena.
2021
‎Nik ere ezin dut bera bezalako neskato bat hemen sartuta irudikatu, batez ere aldez aurretik jakinda azkeneko maizterra pikadero modura erabiltzen zuela, bere behin behineko amodio ustelak honaino erdi arrastaka eta ezinbesteko alkohol kopak zurrupatu ondoren erakartzeko asmotan, Kikek behin baino gehiagotan kontatu bezala maizterraren laguna omen baitzen, egia esan amaigabeko irribarretxo batez eta derrigorrezko keinu lizunaz ere kontatu egin zidan, bere lagun zakilberoetako bat, Txapeldun goitizena jarri omen ziotena, hain zuzen ere. Bestalde, eta neskak inolako lotsarik gabe bere diru estualdia aitortu didala medio, nik uste dut egon behar direla halabeharrez beste pisu zabal eta merkeago batzuk, baita Alde Zaharrean bertan ere. Dei bakarra egin behar dut, oraingoan Kike da mesede bat zor didana, bera da auzoko etxebizitza guztiak ondo baino hobeto ezagutzen dituena, eta berak ere esango dit, noski, zein den auzo honetan ezinbestez omen dagoen pagotxa.
2022
‎eta bere diru guztia galdu egin zuen,
2023
‎Jossebelineko konde erraten zioten eta Rolandineren aita zen jaun hark zenbait arreba zituen, batzuk aberaski ezkonduak eta bertzeak serora sartuak; eta bazen bat etxean gelditua37, ezkongai, konparazionerik gabe ederragoa zena bertze guziak baino, eta hainbertze maite zuen anaia, ezen hark ez baitzuen ez emazte ez haurrik ere arreba hura baino maiteago. Hala, neska hura ezkontzaz galdegin zuten hainbat etxe onetatik, baina anaiak ez zuen deus ere jakin nahi ukan, arreba urrunduko zitzaion beldur eta bere dirua gehiegi maite zuelako38 Horregatik eman zuen neskak ezkongai bere bizitzaren parte handi bat, arras oneski bizi zela anaiaren etxean, non bazen zaldun gazte eta eder bat39, etxe hartan haurdanik hezia, zeina ordukotz hazia baitzen bai edertasunean eta bai bertutean, eta aise gobernatzen baitzuen bere nagusia; hainbertze, non hark arrebari zernahi igorri nahi ziolarik, betiere zaldunaren bid... Eta halako larderia eta etxekotasuna esleitu zizkion, arrebarenganat arrats nahiz goizez igorriz, ezen elkarrekin luzaz egoteaz atxikimendu handia sortu baitzen bien artean.
‎Konpainia horretako sozioa zen Cent van Gogh, Goupil anaiekin eta Boussod.ekin batera. Vincent van Gogh gaixotu eta 1872an erretiratu zen, baina bere dirua konpainian geratu zen 1878ra arte; Cent urte horretan irten zen enpresatik eta René Valadon sartu zen; geroztik, enpresaren ugazaba berriak Goupil familia eta familia horretako suhiak (René Valadon eta Léon Boussod) izan ziren. 1884an Goupil familia erretiratu zen eta enpresak izen berria hartu zuen:
‎Aberatsa zen; nik uste dut bere diruagatik. Bera eroetxe batean sartu zuten, eta gero, irten zenean, herentzia kobratu zuen xuxen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia