Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 29

2019
‎Arraren destinoa oso bestelakoa da: ikusi berri dugu bereizi egiten dela eta bere burua berresten duela bere buruaz harago jotzen duenean. Ezaugarri hori hortxe dago beti, hasi intsektuekin eta goi animalietaraino.
‎Modu askotan emakumeak hezurmamitzen duen arbaso totemikoa, izan animalia edo izan arbola, printzipio maskulino bat da, argiago nahiz lausoago; emakumeak haragizko existentzia iraunarazten du, baina elikatzaile hutsa da, ez sortzailea; ez du sortzen inolako alorretan; tribuaren biziari eusten dio haurrak eta ogia emanez, ez besterik; immanentziara kondenatua dago; gizartearen alderdi estatikoa baino ez dagokio, bere baitan itxitako alderdi hori. Gizona, berriz, funtzio batzuk beretuz doa, gizartea naturari eta giza kolektibitate guztiari zabaltzen dietenak; gerra, ehiza, arrantza baino ez dira gizonaren lanak izateko behar bezain duinak; gizonak kanpoko harrapakinak atzematen ditu, eta tribura ekartzen; gerra, ehiza, arrantza, denak dira existentziaren nolabaiteko hedadura, nork bere buruaz harago mundurantz jotzeko bidea; gizasemea da transzendentzia hezurmamitzen duen bakarra. Oraindik ez du baliabide praktikorik Emakumea Lurra guztiz menderatzeko, ez da ausartzen haren kontra altxatzen, baina bere burua askatu nahi du.
‎pertsonaia anbiguoa da; norengandik sortua den, bada, huraxe akabatzen du, hala nola gertatzen baita Poeren ipuinetan, Dorian Grayren erretratuan, Marcel Schwobek kontatzen duen istorioan. Hala, emakumetzen denean, alabak heriotzara kondenatzen du ama; eta, guztiarekin ere, modua ematen dio bizirik iraun dezan bere buruaz harago. Amaren portaerak arrunt aldatzen dira alaba erabat garatzea zeren promesa iruditzen zaion:
‎Existentzia berri bat agertuko da, eta bere existentzia bera justifikatuko du; emakumea harro dago horretaz, baina indar ilunen jostailu sentitzen da, astindua, bortxatua. Emakume haurdunaren berezitasuna zera da, haren gorputza immanente gisa hautemana dela, noiz, eta bere buruaz harago jotzen duen une berean: gorputza bere baitan biltzen da goragalean eta ondoezean; bere buruarentzat soilik existitzeari uzten dio, eta inoiz baino handitzenago da.
‎iruditzen zaie beren gorputzaren emankortasun pasiboak bare bare justifikatzen diela existentzia. Haragiak, inertzia hutsa baldin bada, ezin du hezurmamitu transzendentzia, ezta modu histu batean ere; nagikeria eta asperdura da, baina ernaberritzen denean motzondo bihurtzen da, iturri, lore; bere buruaz harago doa, eta etorkizuneranzko mugimendua eta presentzia trinkotua da aldi berean. Konpentsatua da, horrenbestez, bularra kendu ziotenean emakumeak pairatu zuen bereizte hura; biziaren emarian murgildu da berriz, orotan barrendu, belaunaldien kate amaigabearen begi, beste haragi batentzat eta batengatik existitzen den haragi.
‎–iturburutik aldentzearen bitartez[...], iturburua lehortzen duen aldentzearen bitartez?. Emakumearentzat ere, norberaren heriotza aurretik irudikatzea da bere buruaz harago joate hori. Egia hori adierazten du erditzea imajinatzean izutzen denean:
‎Behin betiko zerumuga aldaezin horren aurrez aurre ageri da askatasuna, alferrekotasun ezinago eramanezin batez. Lehen, gurasoen autoritateak babesturik, neska gaztea bere askatasunaz baliatzen zen matxinadan eta itxaropenean; askatasunaren bitartez, arbuiatu eta gainditu egiten zuen bere kondizioa, baina, aldi berean, segurtasuna ematen zion kondizio horrek; familiaren epeletik ezkontzarantz joz egiten zuen bere buruaz harago; orain, ordea, ezkondua dago, eta ez du bestelako etorkizunik begien aurrean. Etxeko atea itxita dago:
‎Sidok alaba maite du haren askatasun eta guzti; alaba asebetetzen du, inoiz ezer exijitu gabe, bere bihotzean bertan ernatzen zaiolako poza. Baliteke ama azkenean osoki alienatzea alabarengan, ispilu duen eta bere buruaz harago joateko modua ematen dion doble horri emana dagoenez gero; uko egiten dio bere niari, eta alabaren zoriona du kezka bakarra; berekoia eta gogorra ere izan liteke gainerakoekin; biziki maite duen alaba horrentzat traba bihurtzea, horixe du mehatxu eta arrisku, hala nola Madame de Sévigné izan baitzen Madame de Grignanentzat; alaba, jenio txarrez, saiatuko da abnegazio tiraniko horr... dutelako.
‎Emakumea, berriz, espeziea zaintzera eta etxeaz arduratzera kondenatua dago, hau da, immanentziara. Egiaz, giza existentzia oro transzendentzia eta immanentzia da aldi berean; bere buruaz harago joateko, bere buruari iraunarazi behar dio; etorkizunerantz abiatzeko, ezinbestekoa zaio iragana integratzea, eta bere burua berretsi beharra dauka besterekin komunikatzean. Bi momentu horiek ageri dira bizi mugimendu guztietan:
‎gizonari, hain zuzen, sintesi zorionekoa ematen dio ezkontzak; lanbidean, bizitza politikoan, gizonak badaki zer den aldatzea, aurrera egitea, eta denboraren eta munduaren bitartez bizitzen du bere hedapena; batera eta bestera ibiltzeaz nekatzen denean, familia bat sortzen du, eta munduan kokatu eta finkatzen da; arratsean, etxera biltzen da, non emakumeak kontu egiten baitie altzariei eta haurrei, bildu eta gordetzen ari den iraganari. ...Emakumeak, ordea, ez du beste egitekorik bizia bere orokortasun puru eta beti berdinean atxikitzea eta zaintzea baino; espezie aldaezina iraunarazten du, eta egunen erritmo beti bera segurtatzen du, baita etxearen iraupena ere, zeinaren atea itxita dagoela bermatzen baitu; ez zaio ematen zuzeneko inolako heldulekurik ez etorkizunaren eta ez munduaren gainean; senarraren bitartez bakarrik jotzen du bere buruaz harago, kolektibitaterantz.
‎Nahiz eta maitale izaten segitu, lotsagarria zaie askotan: sentitzen dute sexua jadanik ez dela subjektibitateen arteko esperientzia bat, non bakoitza bere buruaz harago baitoa, baizik elkarrekin eginiko masturbazio moduko bat. Ezkontzako adeitasunak disimulatu egiten du batak bere premiak asetzeko tresna ezinbestekotzat jotzen duela bestea, baina hori guztiz agerian geratzen da adeitasuna desagertzen denean, eta halaxe ikusten da Lagache doktoreak Nature et forme de la jalousie lanean [Jelosiaren jitea eta moldea] bilduriko oharretan; emakumeari iruditzen zaio beretzako plazer iturri bat dela zakila, eta apalategian gordetako kontserbekin bezain zeken jokatzen du harekin:
‎ez dirudi desiragarria edo egingarria denik mundua bere hartan gordetzea eta errepikatzea. Gizasemearen bokazioa ekitea da; egin egin behar du, borrokatu, sortu, aurrera segitu, bere buruaz harago jo unibertsoaren osotasunerantz eta etorkizunaren amaigabetasunerantz; ezkontza konbentzionalak, ordea, ez dio biderik ematen emakumeari gizonarekin transzenditzeko; immanentzian giltzapetzen du. Beraz, bizimodu orekatu bat eratu beste asmorik ezin du izan, zeinean orainak, iragana luzatuz, ihes egingo baitie biharko mehatxuei; hau da, zorion bat eratu beste asmorik ezin du izan.
‎Ikusia dugu ezen bizitza errepikatzera mugaturik egoteak ekartzen ziola emakumeari gutxiagotasuna jatorriz, eta gizonak, berriz, bizitzeko arrazoiak asmatzen zituela, funtsezkoagoak iruditzen zitzaizkionak existentziaren faktikotasun hutsa baino; emakumea amatasunean giltzapetzea, hain zuzen, egoera hori iraunaraztea litzateke. Gaur egun, emakumeak parte hartu nahi du gizadiaren mugimendu etengabean, bere buruaz harago joanez justifikazio bila gizadiak egiten duen mugimendu horretan; bizia ematea onartuko badu, biziak zentzua izan behar du; bizitza ekonomiko, politiko, sozialean eginkizun bat betetzen saiatu ezean, ezin liteke ama izan. Ez da gauza bera kanoi bazka, esklaboak, biktimak sortzea edo gizaki libreak sortzea.
‎Ez du erauzten ama immanentziatik; amak haragia moldatzen dio, jaten ematen, kontu egiten: de factoko egoera sortu besterik ezin dezake egin, eta haurraren libertateari dagokio egoera horretaz harago jotzea; emakumeak bere etorkizunaren aldeko apustua egiten duenean, ahalordez jotzen du bere buruaz harago unibertsoan eta denboran barrena, hau da, bere burua dependentziara kondenatzen du berriro ere. Amaren esperantza guztiz zapuztuko dute, haurraren esker txarrak ez ezik, baita porrotak ere:
‎...n handi batean, baina egoera pasibo hori zuzenean bizitzea ez da masokista, gizonaren oldarkortasun normala sadikoa ez den bezalaxe; emakumeak bere plazeraren aldera jo dezake laztanez, durduzaz eta penetrazioaz gaindi, hartara bere subjektibotasunaren berrespena mantenduz; maitalearekin bat egiten ere saia daiteke, eta bere burua entregatzen, eta horrek ez du esan nahi amore ematen duenik, baizik bere buruaz harago jotzen duela. Masokismoa agertzeko, gizabanakoak aukeratu behar du besteren kontzientziaren bidez gauza huts bihurtzea, bere burua gauza gisa aurkeztea, gauza bat izatera jostatzea.
‎Gizonak gogo onez onartu ohi du Hegelen ideia hau: herritarrak bere buruaz harago unibertsaltasunera joz beretzen du duintasun etikoa; norbanako singularra den aldetik, berriz, badu desirarako, plazererako eskubidea. Emakumearekin dituen harremanak, beraz, morala aplikatzen ez den eremu kontingente bati dagozkio, non jokabideek ez baitute axolarik.
‎Kontraesan berbera aurkitzen dugu emakumeari, niaren edo etxearen mugetan giltzapetu eta gero, nartzisismo eta berekoikeria aurpegiratzen zaionean, horren ondorio guztiekin batean: banitatea, minberakeria, gaiztakeria eta abar; besterekin modu konkretuan komunikatzeko aukera guztiak ukatzen zaizkio; bere esperientzian ez du sentitzen elkartasunaren deirik edo onurarik, familiari guztiz emana eta aparte dagoenez gero; beraz, ezin espero daiteke emakumeak bere buruaz harago egin eta interes orokorrera jotzea. Ezaguna zaion eremu bakarrean gotortzen da, egoskor, hor gauzak kontrola baititzake, eta subiranotasun kaskar bat berreskuratu.
‎Bizitasun sendo, oldarkor, oparoa duen pertsona batek aktiboki jardun nahi du, eta pasibotasuna errefusatu egiten du normalean; itsusia, desegokia den emakumea saia daiteke gizon ezaugarriak hartuz konpentsatzen gutxiago izate hori; sentsibilitate erogenoa garatu gabe badu, ez du gizonen laztanik nahi izaten. Baina anatomiak eta hormonek egoera bat baino ez dute definitzen, eta ez dute zehazten zer objekturantz joko duen bere buruaz harago. H. Deutschek beste kasu bat ere aipatzen du, 1914 gerra bitartean zaindu zuen zauritutako legionario poloniar batena:
‎–Gizontasunezko protesta? gisa interpretatzen dira emakumearen kirol jarduerak, jardun politiko eta intelektualak, beste emakumeenganako desira; uko egiten zaio kontuan hartzeari zer baliotara jotzen duen bere buruaz harago, eta horrek, bistan denez, pentsarazten du jarrera subjektibo baten aldeko hautu faltsua egiten duela. Interpretazio sistema oker horren oinarria zera da, ontzat jotzea naturala dela gizaki emearentzat emakume femenino bihurtzea:
‎hetaira hitza erabiliko dut izendatzeko, hain zuzen, gorputza ez ezik bere burua ere osoki ustiatzeko moduko kapital gisa darabiltzaten emakume guztiak. Halakoen jarrerak ez du zerikusirik sortzaile batenarekin, zeren eta sortzaileak, obra batean bere buruaz harago jotzen duenean, inguruabarra gainditu eta libertate bati deika aritzen baitzaio besterengan, etorkizuna libertate horri zabaldurik; hetairak, aldiz, ez du ezagutarazten mundua, ez dio inolako biderik zabaltzen giza transzendentziari: aitzitik, giza transzendentzia bereganatzen saiatzen da, bere mesederako; miresleen onespen bila dabilenez, ez dio uko egiten gizonaren mende uzten duen feminitate pasibo horri:
‎Altxor, harrapakin, joko eta arrisku, musa, gidari, epaile, bitartekari, ispilu: emakumea Bestea da, hau da, subjektuak, mugatua izan gabe, bere buruaz harago jotzeko erabiltzen duen Bestea; gizonari aurre egiten diona baina gizona ukatu gabe; Bestea izateari utzi gabe anexiona dezaten uzten duen Bestea. Horregatik, emakumea hain zaio beharrezkoa gizonari bere bozkario eta garaipenerako, non esan baitezakegu emakumerik izan ez balitz gizonek asmatu egingo zutela.
‎Sintomatikoa da, berez, osagai femeninoa ñimiñoa izatea edo halakorik ez izatea obra oso batean; hori munta handikoa da Bestearen alderdi guztiak osorik laburtzen dituenean, Lawrenceren lanetan bezala; eta munta handikoa da, orobat, emakumea soilki beste gisa hauteman eta idazleak interesa duenean haren bizitzaren abentura indibidualean, Stendhalen tankeran; garrantzia galtzen du, ordea, norberaren arazoak bigarren mailan dauden garaietan, hala nola gure honetan. Nolanahi ere, emakumeak rol bat betetzen du orain ere beste gisa, gizon bakoitzak oraindik premia baitu bere buruaren kontzientzia hartzeko, bere buruaz harago jotzeko bada ere.
‎Giharren indarraren balioa, faloarena, tresnarena, ezin dira definitu balioz osaturiko mundu batetik kanpo: balio hori, hain zuzen, bere buruaz harago izaterantz jotzen duen izatedunaren proiektu funtsezkoaren araberakoa da.
‎Axalkeria litzateke esatea ezen, egiaz, gizon batez maitemindua zegoela baina Jainkoa maitatzeko itxurak egiten zituela: emakume haren begietan, gizon hori bazen beste zerbait bere buruaz harago, eta horregatik maite zuen hura ere. Ferdièrek aipaturiko emakume eriak bezala, Madame Guyonek balioen iturri gorena erdietsi nahi zuen, aldez edo moldez.
‎eta amodioaren liluramendua sentitzea ez da beti erraz ezkontzen gizartean zerbaitetara iristeko borondatearekin. ...k mugatzen dio talentua emakumezko aktoreari kasu askotan; halako ametsak ditu bere presentzia soilaren prezioari buruz, ezen alferrikakoa iruditzen baitzaio lan serio bat egitea; bere figura nabarmentzen ahalegintzen da oroz gain, eta bufoikeria horren izenean sakrifikatzen du jokatzen ari den pertsonaia; aktorea ere ez da bere buruaz ahazteko bezain eskuzabala, eta horrek aukerarik gabe uzten du bere buruaz harago jotzeko: oso gutxi dira Rachelek eta Dusek bezala traba hori gainditurik beren burua arterako lanabes bihurtzen dutenak, artea beren niaren zerbitzuan jarri ordez.
2021
‎Altxor, harrapakin, joko eta arrisku, musa, gidari, epaile, bitartekari, ispilu: emakumea Bestea da, hau da, subjektuak, mugatua izan gabe, bere buruaz harago jotzeko erabiltzen duen Bestea; gizonari aurre egiten diona baina gizona ukatu gabe; Bestea izateari utzi gabe anexiona dezaten uzten duen Bestea. Horregatik, emakumea hain zaio beharrezkoa gizonari bere bozkario eta garaipenetarako, non esan baitezakegu emakumerik izan ez balitz gizonek asmatu egingo zutela (I:
‎Hasierako atalean azaldu dugunez, proiektu bat da gizakia, etengabe egiten, aukeratzen eta aldatzen doan proiektu ireki eta anizkoitza. Bere baitatik egotzita, eginean izateko, bere buruarengandik harago jo behar du etengabe, etorkizun ireki baterantz helmuga propioak marraztu eta ekintzen bidez bere burua transzenditu. Kontrakarrean, immanentzia da gaitzik handiena:
2022
‎Bizitasun sendo, oldarkor, oparoa duen pertsona batek aktiboki jardun nahi du, eta pasibotasuna errefusatu egiten du normalean; itsusia, desegokia den emakumea saia daiteke gizon ezaugarriak hartuz konpentsatzen gutxiaho izate hori; sentsibilitate erogenoa garatu gabe badu, ez du gizonen laztanik nahi izaten. Baina anatomiak eta hormonek goera bat baino ez dute definitzen, eta ez dute zehazten zer objekturantz joko duen bere buruaz harago. [...]
‎Presentzia gupidagabe horri ihes egiteko asmatu du gorputzak, bere buruaz desesperatuta, haragoko mundua. Ilusio bat proiektatzen du bere buruaz harago: desio bat baino gehiago, bere buruaren aurrean sentitzen duen gutxiespen eta beldurraren adierazpena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia