Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 102

2003
‎Europan, berriz, Austriako, Turkiako, Errusiako inperioen aurka Italiak, Serbiak, Hungariak edo Poloniak aldarrikatu zuten lehenbizikotz Nazionalitateen Printzipio famatua; hots, Nazio bakoitzak bere estatu propioaren izaiteko duen eskubidea alde batetik, eta Estatu bakoitzak bere nazio bakarraren osatzeko duen eskubidea bestetik, bermatzen duen teoria. Eta geroztik, XVIII. mendeko Estatu Nazioaren filosofia garatzen zuen printzipio horrek bere bidea egin zuen Populuen udaberria ospatuz, XIX. mendearen erdialderaino bederen.
‎Arren eskatu nion eta garbi asko esan ere bai baldintza hori bete ezean ez egitekoren bat egiteko gai nintzela, erabat nire onetik ateratzen nintzelako. Nobela bat bukatzen ari zarenean azken egunak tristeak eta grisak izaten dira, eta argitaletxera bidaltzeko estalkian sartu eta begira geratzen natzaiolarik, ez da askotan saminik sentitzen, arintasuna baizik, hainbeste ordu kendu dizkizun izaki hori bere bidea egiten hasiko delako, bere gisara jitoan badoalako. Mundua txikia da eta ondoren, erakusleiho batean harro edo norbaiten eskuetan maitekiro ikusten duzularik, apenas jeloskortasunik sentitzen den.
2004
‎Hori dela medio, denbora eske zetorkion euskal idazle bat besteari: horretara, euskararen urak bere bidea egin ahala, urak daramatzan gauzaki eta gizakien tasunak euskaldundu egingo direla iradoki nahirik. Egonarria, mesedez!
‎Ezta fitsik ere. Indarraren legeak bere bidea eginda utzi baldin badu, orain errealitatearen arau bihurtuko dugu lege hori hizkuntza politika demokratikoa egiteko. Labur zurrean:
‎Izen harrotuen artean, Pello Aierbe ere agertu zaigu, adituen taldean. Jakingarria da, nik uste, hasierako irizpide psikolinguistiko eta soziolinguistiko errealista haien aldeko argudio sorta ezaguturik, esperientziaren urak bere bidea egin duenean, emariari buruzko ebaluazioa behatzea. Iragan hurbilaren eta etorkizunaren arteko ataka honetan, Aierbek zehaztapen hauek egin nahi dizkigu.
2005
‎–Iritzi profesional bat eskatu didazu, eta nik eman egingo dizut, komunikabideetako profesionala naizen neurrian. Oraindik gaxtea zara, bon, eta nik baino hobeto dakizu gorputz bakoitzak bere bidea egiten duela. Hala ere, begi bistan ditudan datuekin, ezin uka bide onetik zoazela:
‎Poltsak igogailuan utzi dituenean heldu zaio benetako atsedena. Eskuei begiratu eta estutu eta luzatu ibili da, odolak bere bidea egin dezan, hotzak zuritutako eskuetan ildo gorriek etorkizun berria marrazten diotela. Ea bizitzaren marra ere luzatu didaten, edo sexuarena, holakorik badago.
2006
‎Une hartan, nik uste pasibitate hutsa izan zela: han egon, ez ezer esan, ez ezer egin, eta inertziari utzi, beraz, bere bidea egiten. Gupida apur bat ere egon zitekeen erabaki horretan, eta, zergatik ez esan, mirespenak gizendutako harrokeriatxoa.
‎Liburu bakoitzak, gezurra badirudi ere, bere bidea egiteko joera izaten du. Eskuetan duzun honek, besteak baino gutxiago izan nahi ez eta, adur berezia erakutsi du horretarako eta, bide batez, bere irizpide propioa eta egoskortasuna argi eta garbi adierazteko.
2008
‎Luzaroan ibili zen, bai, akats batek beste akats batera zeramala eta ezezko batek beste ezezko batera, lege hura Reginaren berezkotasunari lotua balego bezala, naturak edo patuak halaxe ezarria. Baina nola ezezkoaren baitan datzan, halaber, baiezkoaren hazia, lehertzeko eta hazteko bere denbora eta bere garaia behar duena, hala, beren harreman berrituen konfiantzazko giroan, haziak bere bidea egin zuen, azkenik: esan nahi baita baiezko bihurtu zela ezezkoa, okerra zuzen eta akatsa bertute?
‎Karmeldar oinutsen komunitateak bere bidea egiten zuen, ikaraldi handirik gabe, ama nagusiaren zuzendaritzapean eta frai Millanen gidaritza espiritualaren pean, bisitari arrotz batek ez zuen besterik esango, begirada azaleko baten menera egotekotan:
‎hormetako lelo antikolonialistek, negritudea eta beste mugimendu batzuetako liderrak gogoratzen dizkigute, Amilcar Cabral, Agostinho Neto eta Patrice Lumumba bezalako izenak dauzkate kaleak? munduko bazterrik txiroenetakoan gaude, ez dira hamarkada bi jendea gosez hiltzen zela, zailtasunak zailtasun, herri hau bere bidea egiten ari dela sinetsi gura dugu. Ekonomikoki aberatsago izan arren, noraezean edo boteretsuen morroi ikusi ditugun beste leku batzuk baino bere buruaz ziurrago sumatzen dugu.
‎Luzaroan ibili zen, bai, akats batek beste akats batera zeramala eta ezezko batek beste ezezko batera, lege hura Reginaren berezkotasunari lotua balego bezala, naturak edo patuak halaxe ezarria. Baina nola ezezkoaren baitan datzan, halaber, baiezkoaren hazia, lehertzeko eta hazteko bere denbora eta bere garaia behar duena, hala, beren harreman berrituen konfiantzazko giroan, haziak bere bidea egin zuen, azkenik: esan nahi baita baiezko bihurtu zela ezezkoa, okerra zuzen eta akatsa bertute... harik eta egun batean ohartu zen arte gaztelerazko hitzek oztopo handirik gabe egiten zutela burutik mihirako bidea, guztia berez baletorkio bezala eta mintzoari neurria hartzen hasi balitzaio bezala... ordu arte malda gora izan zitzaiona malda behera jarri balitzaio bezala, edo, malda beherakorik ezean, errepide lau gutxienez.
‎Karmeldar oinutsen komunitateak bere bidea egiten zuen, ikaraldi handirik gabe, ama nagusiaren zuzendaritzapean eta frai Millanen gidaritza espiritualaren pean... bisitari arrotz batek ez zuen besterik esango, begirada azaleko baten menera egotekotan: bazegoela, alegia, haien artean, halako bake giro orokor bat, komunitatearen funtzionamendu ona berresten zuena; egoerari astiro begiratuz gero, ordea –mojekin egun batzuk eginez gero, adibidez, minututxo batzuk egin beharrean–, arrotzak beste ondorio batzuk aterako zituen, beharbada, bai baitziren, itsaso ustez bare hartan, indar ezkutu batzuk, grina gaiztoei lotuak –zeloak, inbidiak eta abar–, itsasoa, aldian aldian, zakartzera eramaten zutenak eta aditzera ematen zutenak ezen bazegoela gerra moduko bat –edo lehia bat, zehatzago esanda– bi talderen artean, zeinen buruak ama nagusia eta sor Klara izeneko moja baitziren... edo ama nagusia eta frai Millan bera, sor Klara frai Millanen soka berekoa izaki.
2009
‎alferrik? urak, azkenean, bere bidea egiten baitu beti, goitik ez bada behetik, hartarako lur geruza bat edo hamaika lur geruza iragazi behar baditu ere; izan ere, nola estali iragana, edo nola hautsi iraganean bizi izandako hainbat eta hainbat bizipenekin, baldin eta bere baitan Domingoren aldeko sentimendua inoiz baino errotuago nabaritzen bazuen?, landareak, bai, errotik atera baitaitezke, sentimenduak nekez; esan nahi baita Ada bere ohiko jarrera agertzen hasi zela, lehen egunetako jarrera guztiz esanekoaren ondotik; eta izeba eta ahizpa, halere, poztu egin ziren hasieran; goiz erdi batean, gainera, Adak aria batzuk kantatu zizkien etxeko emakumeei, Reginari pozezko malko batzuk isurarazi zizkiotenak, baita iruzkin bat aterarazi ere:
‎Eta, aurpegia gorantz begira ipinita, ireki zuen ahoa; ipini zuen zizarea gorago, ahoaren bertikalean. Adak begiak itxi zituen, baina guztiz itxi gabe, Domingoren ustezko balentria ikusi eta aldi berean ez baitzuen ikusi nahi, antza, harrimenak begiak zabaltzera bultzatuko balu bezala eta nazkak eta higuinak ixtera?, eta orduan, bat batean, zizareari eusten ziotèn bi hatzei aurrerakako mugimendu bat eragin eta zizarea askatu zuen; eta zizareak, jakina, lege fisikoek mugatutako, zehaztutako? ibilbide parabolikoari helduz, bere bidea egin zuen Adaren kokotseraino eta kokotsetik lurreraino; zizarearen iraunaldi ezin laburragoko ukitu hotzak, baina, Adari sekulako hotzikara eragin arren, ez zuen hura paralizatu; aitzitik: ezpain ingurua mutur bihurtzen zuela eta eskuak ukabil. Benjamin Mariaren aurrean erabateko ahulezia erakutsi ondoren, besterik ere erakuts zezakeen une hartan:
‎Koroa jaso aurretik, baina, Teofilo Mariak bere bidea egin behar izan zuen, bere zereginean buru belarri sartuz; lehenik, fabrikako zuzendaritzatik eta erdi mailako kudeatzaileen artetik konfiantzazko sei gizon aukeratu zituen, zailduak eta gogorrak, antiiraultzaile amorratuak, haiekin banaka hitz egin ondoren; Teofilo Mariak marra zehatz bezain garbi bat ezarri nahi zuen, bai denboraren ibilbidean?. Orain arte gauzak horrela izan dira, baina ... eta bai espazioarenean ere, sei gizon haiek, lotura estuz lotzeko?
‎mirespen kutsu bat ere bazuena, ilobari begiratzeko modu ezin nahasizkoak salatzen zuen?, hain ziren Domingok esandako hitzak ohiz kanpokoak; eta hain ziren xelebreak, non barre txiki bat ere egin baitzuen izebak: grazia egin ziolako egin zuen barre, jakina, baina barre txiki hark ere garbi uzten zuen izebaren jarrera, ilobarekiko barkaberatasunarekin lotua, harik eta barre txikiak bere bidea egin eta bere bidea agortu zuen arte, kezkari berriro leku eginez:
‎sentimendu hura areagotu zion, betean sartu baitzuen hanka, zalantzarik ez; egia zen, beste ikuspuntu batetik, bazuela pozik egoteko arrazoirik, aita nora ezean ikusita; Domingok, baina, nekez senti zezakeen baldintza estu haietan pozik, bere ustezko poz hura, ezer izatekotan, lur errean lehertutako hazia bezalakoa baitzen, lehertu orduko lehortu zitzaiona, mementoaren tentsioak itota? eta beldurra ere, arestian bere baitatik ezabatua zirudiena, bere bidea egiten ari baitzen berriro; beldur hura gainditzeko, ordea, beldurraren gainetik egin behar zuen jauzi, edo aurrera ihes egin behar zuen, bestela esanda, eta lehenbailehen gainera; eta hala, beldurraren moldeetan irri urduri bat lantzen zuela, esan zuen:
‎Eta esaten zidan: . Nork bere bidea egiten du mundualdi honetan, Ernestina, eta Jainkoak guztiena, katolikoena, protestanteena eta ortodoxoena, baita heretikotzat ditugun beste jende askorena ere, beharbada?.
‎Argitaratu gabe ere, testua bere bidea egiten hasi eta komentuetatik atera zen. Julian Casanova Zaragozako Historia Garaikideko katedradunak, esaterako, oso kontuan hartu zuen La Iglesia de Franco liburua egin zuenerako.
‎Koroa jaso aurretik, baina, Teofilo Mariak bere bidea egin behar izan zuen, bere zereginean buru belarri sartuz; lehenik, fabrikako zuzendaritzatik eta erdi mailako kudeatzaileen artetik konfiantzazko sei gizon aukeratu zituen, zailduak eta gogorrak, antiiraultzaile amorratuak, haiekin banaka hitz egin ondoren; Teofilo Mariak marra zehatz bezain garbi bat ezarri nahi zuen, bai denboraren ibilbidean –" Orain arte gauzak horrela izan d... nonahi bil zitzakeen, baina toki sekretu batean nahi zuen, taldeari hasieratik beretik identitate marka bat ezarri nahian bezala, Jainkoaren aurrean bai gutxienez, Mahai Biribileko zaldunak bezalaxe; bazuen, gainera, hiriko erregimentuan, kapilau militar bat –don Ladislao–, irizkide eta adiskide mina, bere asmoen berri jakinarazi zionean halaxe erantzun ziona:
‎...n hanka, zalantzarik ez; egia zen, beste ikuspuntu batetik, bazuela pozik egoteko arrazoirik, aita nora ezean ikusita; Domingok, baina, nekez senti zezakeen baldintza estu haietan pozik, bere ustezko poz hura, ezer izatekotan, lur errean lehertutako hazia bezalakoa baitzen, lehertu orduko lehortu zitzaiona, mementoaren tentsioak itota... eta beldurra ere, arestian bere baitatik ezabatua zirudiena, bere bidea egiten ari baitzen berriro; beldur hura gainditzeko, ordea, beldurraren gainetik egin behar zuen jauzi, edo aurrera ihes egin behar zuen, bestela esanda, eta lehenbailehen gainera; eta hala, beldurraren moldeetan irri urduri bat lantzen zuela, esan zuen:
‎estali ere, estali zuen zementu plaka batez iragana, halaxe irudituko zitzaion Adari, ausaz, memento batzuetan: alferrik... urak, azkenean, bere bidea egiten baitu beti, goitik ez bada behetik, hartarako lur geruza bat edo hamaika lur geruza iragazi behar baditu ere; izan ere, nola estali iragana, edo nola hautsi iraganean bizi izandako hainbat eta hainbat bizipenekin... baldin eta bere baitan Domingoren aldeko sentimendua inoiz baino errotuago nabaritzen bazuen?, landareak, bai, errotik atera baitaitezke, sentimenduak nekez; esan nahi ba... " Zatoz, etxeko urretxindorra!", zutik jarri eta besoak zabaltzen zituela; eta amak Ada besarkatu, eta berehala bildu zitzaizkien biei izeba Ernestina eta Maria Bibiana, laurak besarkada batean eta bihotz batean urtu ziren arte.
‎...txi gabe, Domingoren ustezko balentria ikusi eta aldi berean ez baitzuen ikusi nahi, antza, harrimenak begiak zabaltzera bultzatuko balu bezala eta nazkak eta higuinak ixtera–, eta orduan, bat batean, zizareari eusten ziotèn bi hatzei aurrerakako mugimendu bat eragin eta zizarea askatu zuen; eta zizareak, jakina, lege fisikoek mugatutako –zehaztutako– ibilbide parabolikoari helduz, bere bidea egin zuen Adaren kokotseraino eta kokotsetik lurreraino; zizarearen iraunaldi ezin laburragoko ukitu hotzak, baina, Adari sekulako hotzikara eragin arren, ez zuen hura paralizatu; aitzitik: ezpain ingurua mutur bihurtzen zuela eta eskuak ukabil –Benjamin Mariaren aurrean erabateko ahulezia erakutsi ondoren, besterik ere erakuts zezakeen une hartan:
‎Eta esaten zidan: " Nork bere bidea egiten du mundualdi honetan, Ernestina, eta Jainkoak guztiena, katolikoena, protestanteena eta ortodoxoena... baita heretikotzat ditugun beste jende askorena ere, beharbada". Arrazoi ez ote zuen...
‎beldurra iturburu zuèn kezka, belaunaldiz belaunaldi transmititua, ausaz, gizakiak gizakia lehen aldiz kondenatu zuenetik –historia liburuen aurreko inkisiziotik, beraz–, zergatik... eta besteak desberdin pentsatzen zuelako; izebaren kezkari, baina, beste sentimendu bat gainjarri zitzaion, harridurazkoa... mirespen kutsu bat ere bazuena –ilobari begiratzeko modu ezin nahasizkoak salatzen zuen–, hain ziren Domingok esandako hitzak ohiz kanpokoak; eta hain ziren xelebreak, non barre txiki bat ere egin baitzuen izebak: grazia egin ziolako egin zuen barre, jakina, baina barre txiki hark ere garbi uzten zuen izebaren jarrera, ilobarekiko barkaberatasunarekin lotua, harik eta barre txikiak bere bidea egin eta bere bidea agortu zuen arte, kezkari berriro leku eginez:
2010
‎Baina berri gaiztoak bere bidea egin zuen, jakina, Hortentxik Helenaren amari esan baitzion, honek Rakeli eta honek gure amari; afaltzen ari ginen, arrain zopa bukatzen ari ginen une hartan?, ama honelaxe mintzatu zenean, ez bat eta ez bi: –Rakelek gaur kontatu didanaren arabera, Helenak senargaia omen du.
‎–Pozik zaude, Gerhard??. Eta berak, sentitzen zuèn pozari bere bidea egiten uzten ziola, halaxe erantzun zidan: –Ba ote da, bada, arrosa bat giltzapean edukitzea baino krimen handiagorik?
‎Xehetasun horiek gorabehera, kontua da HD Zentroaren proposamenak bere bidea egin zuela, eta Suitzako erakundearen eta ETAren arteko kanala zabaldu egin zela. Douglassen bitartekari eta aholkulari lana orduan bukatu zen, modu bitxian bukatu ere.
‎goikoa, Espainiako Gobernuaren eta ETAren artekoa, eta behekoa, alderdi politikoen artekoa. Biek batera joan behar zuten ezker abertzalearen ikuspegian, baina PSOEren eta EAJren ikuspegian, aurrena goikoak egin behar zuen aurrera, ondoren politikoak bere bidea egiteko; aurrena bakea eta gero politika lelo hainbeste aldiz errepikatua, alegia. Baina beste errailaren krisi larria zela eta, leloari buelta eman eta politikarekin hastea onetsi zuten.
‎–Behin ordainduta zurea da-eta! , algarak bere bidea egin zuen, zepotik askatutako basurdeak nola.
‎maitatuago, babestuago. Baina gu ez ginen urrituentzako harrera zentro bat, eta bere bidea egiten utzi behar genion.
‎Baina berri gaiztoak bere bidea egin zuen, jakina, Hortentxik Helenaren amari esan baitzion, honek Rakeli eta honek gure amari; afaltzen ari ginen —arrain zopa bukatzen ari ginen une hartan—, ama honelaxe mintzatu zenean, ez bat eta ez bi: " Rakelek gaur kontatu didanaren arabera, Helenak senargaia omen du.
‎Hain pozik zegoen, non egun batean —xake partidari ekin baino lehentxeago izan zen, neure gelan, ohi bezala, bakarrik geundela— halaxe adierazi bainion: ‘Pozik zaude, Gerhard... ’ Eta berak, sentitzen zuèn pozari bere bidea egiten uzten ziola, halaxe erantzun zidan: ‘Ba ote da, bada, arrosa bat giltzapean edukitzea baino krimen handiagorik?
2011
‎Garai batean ustez horren garbi zenituzten ideiei ere, zimurrak azaleratu zaizkiela iruditzen zain egun. Lemoizko plazan nabaritzen hasi hintzen etsi beharrak bere bidea egin din hainbat urtetan zehar, eta, ezari ezarian, higatu din higatu beharrekoa. Hiretzat bizitza zuhaitz batean gorako bidaia modukoa dun, adabegi bakoitzean hautu bat egiten dugun bidaia.
‎Gutuna, bere bidea eginda, Odiliaren eskuetara iritsi zen?
‎Eta ohartu ginenerako, berant genbiltzan? zeren arnoak bere bidea egin baitzuen, eta bide hark ez zuen atzerabiderik.
‎Hor dago beharbada itxaropena? ETAren, eta GAL eta Barne Ministerioaren artean bere bidea egin zuen pertsona honen historia berreskuratzea jada baikorra dela erantzun dit Tabernak, eta pelikula egin bitartean sentitu zuela sendatu zezakeen obra izan zitekeela, iragana mahai gainean jarriko zuena, ondoren atzean utzi eta aurrera egiteko. ETAren amaierarekin batera iritsiko zen filma izango zela uste zuen orduan, poz horrekin egin zuten denek lan,, gure herriko su etenik ederrena eta itxaropentsuena?
‎Gaiari zeharka edo zuzenean helduz, euskal zinemari buruzko iritzia eman didate hurrengo zuzendariek ere. Bakoitzak bere ikuspegia du, baina batez ere, bakoitzak bere bidea egin du, orokorrean oso ikuspuntu pragmatikoa baitute zinemagileek: ekintza pertsonak dira, eta pelikulak sortzea izan da haien ekarpena; besteek juzgatu ditzatela.
‎Lasai, esaten diet nik, pelikulak badaki nolakoa izan nahi duen, gu gara oraindik ez dakigunak nolakoa izan nahi duen filmak?. Pelikula bakarrik muntatzen dela baitio irundarrak, ulertu egin behar dela, eta ondoren, pelikulari bere bidea egiten lagundu baino ez. Autodidakta izan da Larruquert,, horrek dituen alde on eta txarrekin?.
‎Denak balio zuen, sinboloak? (hala deitzen zuten frantsesez bretoieraz ar vuoh dena, behia) bere bidea egin zezan: maisu maistrek bretoieraz harrapatzen zuten aurreneko haurrari ematen zioten hau.
2012
‎Begiak gogor itxiz ur tantak ateratzea galaraziko nuela uste nuen. Baina urak bere bidea egiten du beti eta begietako zirrikituetatik atera zitzaizkidan malko bi esku banatan eroriz.
‎Metamorfosiaren bigarren fasean, ordea, genero bakoitzak bere bidea egiten du. Emeak, hautatutako lekuan oraindik ere, sendoago finkatu eta landarearen izerdiaz elikatuz hazten dira, betiere bere oskol babeslearen azpian, milimetro pare bateko tamaina hartu arte.
‎–Ez du balio «utz diezaiogun Justiziari bere bidea egiten» esateak?, abisatu digu Iñaki Uriak Aranjuez-ko kartzelatik. Zer balio du, helburua ez denean Justizia egitea, hari bere bidea egiten uzteak. Hain zuzen, ez zaio utzi behar bere bidea egiten Justizia horri.
‎Zer balio du, helburua ez denean Justizia egitea, hari bere bidea egiten uzteak? Hain zuzen, ez zaio utzi behar bere bidea egiten Justizia horri.
2013
‎Ekintza garbia nahi zutenez gero, bezperan, nork bere lagunei mezuren bat edo beste idazteaz gain. Hamzak mezu kodetu bat igorri zion lagun bati internet bidez, Lorenek karta bat lagun min zuèn lehengusu bati, eta Koldok beste bat Begotxu Lasari 64?, agiri bat prestatu zuten, non xehetasunak ematen baitzituzten, atentatuaren zergatia eta nolakotasuna, parte hartzaileak, etab.?, munduko hainbat herrialdetako kolektibo alternatiboei (antimilitaristak, ekologistak?) bidaltzeko asmotan? eta zelan Lorenek hartu baitzuen bere gain hura egiteko ardura, ordenagailua piztu eta bere egitekoa egin zuen, tenporizagailuak eta timerrak erabilita, jakina?, mezuak bere bidea egin zezan, behar bezala eta bere momentuan, mundu osora, hura zelakoan modurik onena zalantzan gera ez zitezen operazioaren asmoak eta nondik norakoak, ea modu hartan erruduntzat hartzen zituzten errudun zirèn bakarrak:
‎Eta bera ez zen ezkondu, eta ni ere ez naiz ezkonduko. Azken bolada honetan, izan ere, mila bider jan dut anaiari emandako hitza, ez egitez baina bai buruz, eta hara zer gauza beldurgarriak gertatzen diren okerreko hitzak bere bidea egiten duenean?
‎Eta orduan, amesgaizto batek sabela erdibitzen zidak? eta behin eta berriro eskatzen zioat Allahri, amesgaiztoak ez dezala bere bidea egin?
‎Hura, funtsean, akusazio baten adierazpidea zen, emazteari errietan egiteko modua, Abdel Haqqen harrotasun harrokerien lurretan sortua. Akusazio hark, ordea, ez zuen bere bidea egin. Nola erranen zion, izan ere, senarrak Raissari, zeinak, aspaldiko partez, zerbait egiteko gogoa baitzuen, begien ilunean bizipozezko distira bat erakusgarri??
‎Eta bera ez zen ezkondu, eta ni ere ez naiz ezkonduko. Azken bolada honetan, izan ere, mila bider jan dut anaiari emandako hitza, ez egitez baina bai buruz, eta hara zer gauza beldurgarriak gertatzen diren okerreko hitzak bere bidea egiten duenean...
‎Ondoren, Hamzak bere errezoak egin, eta elkarrekin gosaldu zuten. ...xehetasunak ematen baitzituzten –atentatuaren zergatia eta nolakotasuna, parte hartzaileak, etab.–, munduko hainbat herrialdetako kolektibo alternatiboei (antimilitaristak, ekologistak...) bidaltzeko asmotan... eta zelan Lorenek hartu baitzuen bere gain hura egiteko ardura, ordenagailua piztu eta bere egitekoa egin zuen –tenporizagailuak eta timerrak erabilita, jakina–, mezuak bere bidea egin zezan, behar bezala eta bere momentuan, mundu osora, hura zelakoan modurik onena zalantzan gera ez zitezen operazioaren asmoak eta nondik norakoak... ea modu hartan erruduntzat hartzen zituzten errudun zirèn bakarrak: komandoko hiru kideak, alegia, ez beste inor; Koldo beti bere obsesio harekin bueltaka...
‎Batzuetan, izan ere, suak hire begi horiek hartu eta, halakoetan, zernahi egiteko gai haizela pentsatzen diat... Eta orduan, amesgaizto batek sabela erdibitzen zidak... eta behin eta berriro eskatzen zioat Allahri, amesgaiztoak ez dezala bere bidea egin...
‎Hura, funtsean, akusazio baten adierazpidea zen, emazteari errietan egiteko modua, Abdel Haqqen harrotasun harrokerien lurretan sortua. Akusazio hark, ordea, ez zuen bere bidea egin. Nola erranen zion, izan ere, senarrak Raissari –zeinak, aspaldiko partez, zerbait egiteko gogoa baitzuen, begien ilunean bizipozezko distira bat erakusgarri... – alferrikakoa zuela hura guztia, zeren zientziak ezin izan zuena baitzuen sasizientziak?
2014
‎Aurrera atera zen Mikel, bere bidea egin zuen, herritik urruti. Bizitza arrunt eta zoriontsu bat izan zuen.
‎–Gauzek bere bidea egin dezaten utzi. Ez dut jada etxean lo egiten, ez naiz apenas handik agertzen...
‎eta horregatik paratu ote zion Xabierko San Frantzisko ezin finagoak mutil hura. Beñat? bidean orduantxe, Felisak sabelean nagusi zuèn amatasun sentimenduak ere bere bidea egin zezan. Horregatik edo hargatik izan, Felisa gero eta sinetsiago zegoen zerbait magikoa zegoela hartan guztian.
‎Horregatik ekarri zenituen Malen eta Oihan elkarren atzetik, biak batera hazteko. Eta gero, nork bere bidea egiten ikasitakoan, pintatzera dedikatu ahal izateko.
2015
‎Haserre nago zurekin, Butler, ez duzu hiltzerik ere merezi. Eta gero esaten duzu edertasun eternoak bere bidea egiten duela. Hori idatzi zenuen niretzat?
‎hasi zutela, egitura politikoetan baino lehenago: . Emeki emeki, hori aitzinatu da, gogoeta horrek bere bidea egin du, egoera ere aldatzera joan baita. Eta, azkenean, erabakia mugimendu politikoan agertu da?.
‎Pasa den urtean berriz irakurri nuen eta askoz ere errazagoa iruditu zitzaidan: egia da neuk ere urte hauetan guztietan zerbait ikasi dudala baina, bestalde, uste dut hori bezain zuzena dela esatea euskara batua bere bidea egiten ari dela eta, sozialki, askoz ere ohituago gaudela denetarik irakurtzera euskaraz. luke Xarrittonen itzulpen ederra aztertzea, baina horretan jakitunak direnei utziko diet lana, ez lehenago azpimarratu barik hazpandar euskaltzain Piarresen testuek, itzulpenek eta bestelakoek ere?
‎hitz txikiak ere bere bidea egin dezan,
‎Kontakizunak bere bidea egin ahala, Amaren gorpuzkera imajinatzen hasi naiz. Etxean dugun argazki zahar bat etorri zait gogora, eta neke handirik gabe josi dut haren irudia Jexux kontatzen ari zaidan pasadizoan.
‎Umeak hazi eta nekeak bizi, dio berak askotan: haurrek, ametsak amets, nork bere bidea egin zutelako, noski.
‎–Ikasteari ez genion daukan garrantzia ikusten, eta gutxiago emakumeen kasuan?. Ezkontzea izan zen bere karrera, etxetik atera eta bere bidea egiteko aukera. Gaur, 16 urteren ondoren, karrera ondo atera zitzaiola dio.
‎Lehen liburu hura ezkutuan saldu zen Kuban, Lenini buruzko liburu baten azalaren pean. PCCko Batzorde Zentralaren akusazioak eta guzti izan ziren, baina liburuak bere bidea egin zuen. –Erlijio hauek debekatuta egon dira Iraultzan, baina baita koloniaren garaian ere.
‎Euskara kontuak bazter utzita, esan dezagun hasieran seinalearekin arazo batzuk izan zituztela (arazoak gainera Gure Irratiaren interferentziak tarteko izan ziren). Harrezkero urak bere bidea egin du, eta egun herrialde osoko zoko guztietara taxuz ailegatzen da irrati honen seinalea. Dena dela, gaur egungo egoerara iristebidean oso aintzat hartu beharreko mugarri batzuk izan dira; Maulera lekualdatu zirenekoa, adibidez.
‎Geroztik ugalduz joan zaizkio pertsonaiak, oharkabean. Duen arazorik handiena ez da bakoitzak bere bidea egin nahiko lukeela, baizik eta guztien bideak gurutzatu egiten zaizkiola, aski modu kaotikoan.
‎Horiexek izan ziren hamabi bat urte lehenago idatzi zuen kontakizun haren abiapuntu. Hutsetik sortu zituen pertsonaiak, bizitza hartuko baitzuten poliki poliki, eta zeinek bere bidea egingo. Etxean zuen oraindik ere Urrezko Gaztelua.
‎Eta herritik urrunduta, mundutik aldenduta, txakurra zuen lagun bakarra. Eta zure oroitzapena, pentsatu zuen, eta berak ere bere bidea egin zuela, aurrea hartu ziola idazleari, ahal zuen neurrian.
2016
‎Istorio fantastiko horretan, pertsonaia nagusiak zuek izan zineten, inondik etorriak, nonbaitetik asmatuak. Sinesmen behar berri horrek bere bidea eginda, eneganaino iritsi izan da, esan nahi baitut, gizarte berrietan izan diren gizakienganaino. Denek lehen gizon emazteentzat hartu izan zaituztete, munduko kreazioko arokoak, zientziaren frogak agertu arte.
‎Naturalista konformistek begi txarrez ikusten zuten Darwin eta berak, horiengandik defenditzeagatik, gazteengan ezarri zuen bere konfiantza, ustez eta bere belaunalditik kanpo modernitateak bere bidea egingo zuela, baina ez zen ongi ezagutzea erlijioaren funtsa eta ukitua. Bai, etengabeko gudukan sartu ziren, gaur egun oraino eta nahiz eta kreazioaren sinesmenak jirabira oker xamarrak egin, bere izaitearen mamia zuela inoiz ere ukatu garbi zagerien, zientziak emeki emeki munduaren eta gizakiaren jatorriaren egia zehazki tinkatu arren.
‎Ibarra, goi mendiak bezala, elurrez betea da. Izotzez ete elurrez estalitako errekaren altzoan, emeki emeki, urak bere bidea egiten du.
2017
‎Nire lagunaren hitz gogor horrek, ez da zer duda, isil isilik bere bidea egin zuen nire baitan, eta geroztik aitzakia baten bila aritu nintzen paperetatik aldendurik neure burua zain eta muin ekintzari emateko. Higuina eta lotsa ematen zidan nire armarrian karraskari txirtxil hori agertu behar izateak.
‎Errenazimentuko aztiek ere interes bera zuten helburu horietan.40 Baina newtondar fisikak erakarpen grabitatorioaren aurkikuntza ez dio zor naturaren ikuspegi mekanizista bati, ikuspegi magiko bati baizik. Gainera, mekanizismo filosofikoaren modak bere bidea egin ondoren, XVIII. mendearen hasieran, joera filosofiko berriak agertu ziren,, sinpatia,? –sentiberatasuna,?
‎Leirek alde egin du eta ez da itzuliko. Lorenak eta biok, bakoitzak bere bidea egingo du, Leirek derrigorturik gure artean eraiki behar izan genuen zubia desagertu egin delako, berak zubi hartatik salto egin ondoren.
‎Diskurtso politikoak nekatu arte goraipatu du ekintzailetza. Animatu du jendea bere bidea egitera. Burbuila izateraino?
‎Hitzak josi ziren, jendetasuna gorabehera, etsaigoak gorabehera. Eta bere bidea egiten ari da. Baina maskulinitateari buruz, oraingoz, ezer ez.
2018
‎batek emakumeak baztertzen ditu, eta bestea parekidea da. Azken urteetan, desfile bakoitzak bere bidea egin du, bi alarde egotea, normaltzat, jotzeraino:
2019
‎Hil ondorenean izaten da onespen eta gorespena, horretarako ere denborak bere bidea egin behar du. Bere argazkilari jarduera aintzat hartua izan zen, batzuen artean behintzat.
‎Lekuko horri heldu, gure irakurketa plazaratu ahal izateko? Edo utziko diogu bere bidea egin dezan. Eta erabakitzen badugu guk ere mikrofono horri heltzea, zer neurritan izango gara gai gure markoa ezartzeko?
‎Jasanezina egiten zaiona da laurak arte itxaron behar izatea jakiteko zer ñabardura ezarriko dion argitaletxeak bere zuzentzaile errudunaren patuari, nola zigortuko duen gertaera historikoen finkotasunaren aurkako atentatu lotsagabea, aintzat hartzen dugularik, gainera, delako finkotasun hori etengabe tinkoagotu behar dela, istripuen aurka babestu, ez baldin badugu gure gaurkotasunaren zentzua galdu nahi, gidatzen gaituzten iritzien eta iritzi horien ondorio diren sinesmenen kalterako. Okerra atzeman delarik, alferrik da pentsatzen hastea Ez hori Lisboako Setioaren Historian egoteak etorkizunari begira zer ondorio ekarriko duen, gutxienez zoriak inkubazio luzeagoa edukitzen utzi baliezaio, orria orriaren kontra, irakurleen begien oharkabean, baina denen ezkutuan bere bidea egiten zuela, zurean intsektuek egiten duten bezala, oskol hustu bat uzten baitute altzari pisu bat bazegoela uste genuen tokian. Bazter batera bultzatu zituen zuzentzen ari zen probak, ez Costak egun seinalatu hartan utzi zion nobelarenak, hau poesia liburu mehar bat da, eta buru nahastua bere eskuetan bermatzean, izenbururik eta egilerik gogoan ez zuen istorio batez oroitu zen, iruditzen zitzaion izenburua Tarzan eta Inperio Galdua zela, edo horrelako zer edo zer, istorio hartan bazegoen erromatar antzinakoak eta kristau berriak zituen hiri bat, denak Afrikako oihanean zeuden ezkutaturik, egia da egileen irudimenak ez duela mugarik ezagutzen, eta egile hau, gainerakoa zuzen badago, Edgar Rice Burroughs baizik ezin daiteke izan.
‎Inaxiok beste zurrutada luze bat eginez, begira begira gelditzen zaio lagunari. Hartutako alkohol kopuruak bere bidea egiten hasiagatik ere, haren begiei orain arte erakutsi gabeko hoztasuna darie. Jarraian, bizkarrari eragin, eta haren eskuetan jostailua baino ez den Colt metrailadoreari miresteari lotzen zaio berriz.
‎Eta orain arte hitzik egin gabe egon den tipo luzexka eta baldar itxurako batek, poltsikotik filarmonika atera, eta hor hasi ez da ba, inortxok ere tankerarik hartzen ez dion pasodoblea jotzen! Eta, bitartean, zahatoak, eskutik eskura, bere bidea egiten du. Ez da ardo ona, noski, urarekin gehitxo nahastutakoa inondik ere, baina, itxura batean, gutxienez barrena berotzeko balio du.
2020
‎Gaztea zen. Iraganaren motxilarik gabe zihoan bere bidea egitera.
‎Eta, balantze hori eginda, beharbada ohartzen gara errazagoa dela etxebizitzen lehen, bigarren eta hirugarren lerro horiek eraitsi eta sistemari uztea egokituz joan dadin. Hau da, naturak bere bidea egin dezan".
‎saltoka, kontent, marmarrik gabe. Baina alde egin dio, emaztetu da; eta emazteak ere... bere bidea egin du, bera gabe. Emakumerik gabe gogorragoa zaio bizitza errefuxiatu ohiari:
‎Atearen orpotik, Teresa argazkiari begira ikusi duenean, bihotz taupadak bizkortu zaizkio Luisari. Ia egon da Martinen gutuna aipatzekotan, baina senak berehala ohartarazi dio patuari utzi behar diola bere bidea egiten, esku hartu gabe. Pixka batean itxaron du, Teresak argazkia bere lekuan utzi arte.
2021
‎Une batez, baztertutzat ematen nuena besarkatzeko zorian egon nintzen. THC pilulak bere bidea egin orduko, hasi zen denborarik gabeko denborak lotzen zituen haria nire burua zeharkatzen, sator baten antzera, nire garunaren tolesetan ostendutako zizareen bila. Osatu zen, halako batean, aurrez antzeko esperientzietan ikusitako puzzle zatitua, teoria guztiak batzen zituen bizipenean murgilduta.
‎Horregatik, ohartaraziko nieke holako gorputza oraindik eurena delakoan daudenei: ez sartu betiko gaztetasunaren liluran; utzi, garaiz zabiltzaten bitartean, naturari bere bidea egin dezan.
‎Nazionalismoak berezitasunak atera nahi izan ditu besteengandik aldentzeko, ezberdinak garela esateko. Baina, nire ustez, zintzoena lehen esan dudana da, artistak bere bidea egin behar duela gauzak nolakoak diren bere kabuz deskubritzeko.
2022
‎Ez dut inor kuestionatzeko asmorik, bakoitzak bere bidea egiten du; kontrakoa egingo banu, epaitzen, balorazioak egiten eta errespetua galtzen ariko nintzateke. Ama homosexualen zirkuluetan inor ez dator gure egiteko moduarekin bat.
‎Lagunduko diogu ezin duen horretan. Baina berak ongi kudeatzen duen eremuan, utziko diogu bere buruaren jabe izaten, bere bidea egiten. Teorian, behintzat, ez du hain zaila ematen.
‎Nire alaba, Irati, orain Seaskan ari da. Nik ez diot inoiz hitz egin Seaskaz, berak bere bidea egitea nahi nuen, berak hautatu du. Bertze ikasketa batzuk zituen, eta ikastolan sartzeko beharrezko ikasketak egin ditu bertze hiru urtez.
‎Posible da azala idortu eta puskaka erortzea: utzi azalari bere bidea egiten, ez kendu zuk. Tatuajearen orbaintzea fase garrantzitsua da irudiaren osaeran:
‎–Naturari bere bidea egiten baino ez diot utzi.
‎–Ez, Eñaut. Bakoitzak bere bidea egin behar du. Zure barnean duzu mapa.
2023
‎Ezin dute besterik egin, naturak bere bidea egin dezan utzi.
‎–Beraz –jarraitu zuen epaileak–, pentsatu dut hobe dela Guardia Zibilari bere bidea egiten uztea Lafuente kasuaren ikerketan, ikusita berehala itxi dezakegula.
‎Galdera horien aurrean, polizi arduradunek eskuliburuko erantzunetara jo behar izan zuten: " Gure zeregina ikerketa burutzea izan da, eta horrela egin dugu; orain, justiziak bere bidea egin behar du eta interpretazio posibleak argitu".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia