Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 88

2000
‎Sinets ez sinets ibili zen osaba. Eta zenbatenaz egitenago zuen, bere barren borroka hartan, sineste alderat, hainbatenaz adieraztenago zuen haren bisaiak ene aurkako mesprezua eta erdeinua, narda eta higuina. Eta, noiz eta guztiz sinetsi baitzuen, nehoiz ez bezala sutu eta koleratu zitzaidan, eta, aulkitik altxatu, begi ezin basatiago haiek ene begietarat xuxendu, paparretik atxiki eta, ateraino eramaiten ninduela, ezin bortizkiago erreprehenditu ninduen:
2001
‎1987tik Natur Erreserba izendatua, Irunberrikoa Nafarroako naturako beste altxor horietako bat da. Arbaiungoa basatiagoa bada ere, Irunberriko zintzur honek bere barrenarekin topo egiteko aukera luzatzen digu, horrelako haizpitarte ikusgarri batetaz barrutik gozatuz.
‎Kilometro bateko luzera eta 120 metroko desnibelarekin, bere barrenetik Irati ibaia isurtzen da, milioika urtetan zehar lurra ganibeta bailitzan ikusgarriro ebaki izan duelarik. Kilometro horren barruan, sarrerako tunela eta amaierako tunelaren artean (argiztatu gabekoak eta nahikoa ilunak), ibaiaren alboan paseoa egiteko aukera ematen digun antzinako trenaren bidea dago.
‎Nik baino gehiago daki ordulari zahar horrek, pentsatu du artega. Azken garaian, izan ere, eta istripuaz geroztik batik bat, iraulia dabil bere barrena. Zalantzak janda erabat.
‎Liburua joan liburua etorri, hainbesteraino menderatu duen hizkuntzarekin gatazka bizian dirau, beretzat nahiz besterentzat mintzabide malgu eta zalu bihurtu beharrean. Aurrerantz egin dituen urrats galantek ez dute lasaitu bere barrena. Are aurrerago nahi luke joan.
‎Gorputz barreneko bere xulo eta bidaxka guziak imajinatu zituen ale xuriz beteak. Sudurrak hustu edo hertzeak libratzeko desiotan egoten zen halakoetan, bere barrenera baimenik gabe sartu zirenak nola kanporatzen zituen sentitzeko. Txistuka hasi zen San Pedroko karriketan barna, soinuak laguntzen baitzion bere baitara sartzen.
‎Horixe zuen berezi neska hark. Betikara batek baino gehiago iraungo ez zuen begirada iheskor bat aski zuen bere barrena husteko, irmotasunez jantziriko azala zulatu eta inork eutsiko ez liokeen itxura ahul, goxo eta errukarria agerian uzteko. Beste behin ere bere helburua lorturik zuen.
2002
‎Bart, besteetan ez bezala, gure korta elerik gabe uzten duen maindire mututzailea zulatu egin da, nonbait. Gaueroko estatikotasunaren ezinegonak bere barrenak hustu. Lastoa zeregin berri baterako erabilgarri suertatu zaio ilargi amandrearen itzalpean bat egin duen bikoteari.
2003
‎Ez hala Juan Jose Domenchinarentzat, ordea, herriminak jota iraun omen zuen gizon hark bizirik, Espainiara noiz itzuliko zain, azkenean bere ametsetik urrun hiltzeko, 1959an, Ernestinaren bihotza erdibituz. Geroztik Jainkoarengana itzuli zuen bere barrena, inoiz baino gehiago. Maitasuna azaltzen da Champourcineko Ernestinaren poemetan, baina 1952an argitaratutako" Presencia a oscuras" liburuaz geroztik, Jainkoa izan zen bere poemen xede.
‎Tximiniako errautsetik begirada altxa eta beragan finkatu zuen. Begi gris dizdiratsu haiekin bere barrena behatzen zuela zirudien.
‎Triste bazegoen ere, aitortu beharra zuen nolabaiteko lasaitasuna jabetu zela bere barrenaz. Bazekien lehenago edo beranduago gertatuko zela, ez baitzuen zereginik itsasoaren aurka, hain zen boteretsua, hain zen ederra...
‎1975eko gertaera urrunak bezain inportantea zen, ordea, nola bizi zuen oraindik hura. Guztiz itxi gabe zeukan bere zauria, eta hartaz hitz egin beharra sentitzen zuen, bai bere burua indartzeko, bai kontzientzia kolektiboan eragiteko, baina aldi berean lotsa moduko bat zeukan, gainditzen lagundu nahi zuen indiferentzia sozial horrekin behaztopa egiteko beldurra, bere barrena askatzea eragozten ziona.
‎Inguruko bazterrak berdintzen ibili eta gero, eskabadorak zezen plaza bera txikitzen hasi dira. Jadanik puska bat bota dute, eta zabaldu duten zulo handi hartatik bere barrenak agertu dira: tendiduak, burladeroak, orkestraren tokia, zezenaren pasabidea...
2004
‎Hori, izan ere, jadanik burura eramana izan den etnozidioaren nola halako estalgarri bihurtzen baitzaigu, nahita edo nahi gabe. Lege formalaren antzutasunaz xehetasun argigarri hori egin nahi duenak, egin beza, noski, nork bere barrenak agintzen dion eran, hori egitea ezinbesteko datua izan litekeelako hizkuntzaren zoria dela medio. Ez, haatik, baieztapen orokor bihurtzen duen kategoriara jasoaz.
‎Adimena amaiezina da eta bere buruaren jabe; eta gauzekin nahastu gabe dirau bere horretan, bere barrenetik baita, izan (Anaxagoras, Fr. 12).
‎Eta, zetorrena iragartzen ariko balitz bezala, zazpigarrena ohi baino lainotsuago jaio zen Princetonen. Einsteinek eguraldia bere barrenarekin bat zetorrela pentsatu zuen: ilun eta nahasiegia.
‎Arantzazuri estuki loturik dago haren bizitza, hantxe fraidetu baitzen eta bertan eman geroztiko urte guztiak, irakaskuntzan eta idazketan. Elorri izan zen bere lehen liburua, 1962an, izadiaren kantu lirikoa; herriaren kezka biziago ageri da Hiru gizon bakarka 1974ko bilduman, eta esperimentazioari eta esperientzia berriei leku zabalagoa eskaini zien Uda batez Madrilen 1977ko sortan; bere barrena hustu bezala egin zuen Denbora galdu alde 1985eko obran, eta poema erlijiosoek osatzen dute Gabon dut anuntzio 1986koa.
‎nor bere barrenari begira
2006
‎Idazle bakoitzak bere barrenak agerian uzten ditu fikzioaren bidez. Bereintimitatea agertu, kontatu dioten Historia Nagusi horretan sinisten ez duelaazaltzeko. Baina toki bat behar du, bertatik errealitatea ikusteko.
2007
‎Bidaian hasi aurretik eta, ibilbidean, tarteka, egiazta ezazu kutxa ongi lotua dagoela bere barrei.
‎Estatu frantses berria bere eraketa berriaren izenean mugaldeak inbaditu eta anexatzen hasi denean ere, Kant, Estatu berriaren antzik ere egiaz ez daukala erakutsiz, antzinako erresumentzako Betiereko Bakearen fikzio filosofiko, arras ezpolitiko, ezhistorikoan errefuxiatu da289 Belaunaldi aleman honek historia politikoa ezpolitikoki irakurtzen du, beti bere idealetan irmo: herriak (nazioak) gizadiaren pusketak dira, denak anaiak, denak berdinak, bakea besterik ez dute nahi290 Bereziki. Herder-en sena mundu historikoarentzat eta horrekin nazioaren izaerarentzat lehen lehenik bere humanitatearen idealetik isuria zen, eta bere barrera ere azken azkenean hortxe berton topatu zuen? 291.
‎Adimena amaiezina (apeirov) da eta bere buruaren jabe (autokratej); eta gauzekin nahastu gabe dirau bere horretan (memeiktai oudeni crh/ man), bere barrenetik (monoj autoj) baita, izan (Anaxagoras, Fr. 12).
2008
‎ALIZIAk ez du ezer esango, baina bere barrenak aztoratzen hasiak dira.
2009
‎Zelakoak ziran? Ene, politxek, oin bere barri on eskero gustako leskit, baia se politxek! Altutxuk, onen antzen eta kaderak eta onek albotako serak eta one (k) danak loras beterik, gorrik eta asulek...
2010
‎Negar egin zuen, hutsik sentitu zen arte. Orain, bere barrena gauza politekin betetzea beste zereginik ez zuen. Baina lehenago printzea utzi zuen.
‎–Oso ondo –esan du Julenek, eta, katarsi egoera batean balego bezala, bat batean bere barrenak askatu beharra sentitu, eta Aitziber eta Ixoneren historia kontatu dio emakumeari, ahalik eta laburren.
2011
‎Bizitza bere gorputzeko zoko guztietatik ihesi sumatzen zuen Dayoubek, bihotzetik isuri zitzaion uhar baten moduan, bere barrena geldiezineko jario batean poliki husten ari balitz bezala. Horrela sentitzen zuen Bagdadeko morroiak Herioren gertutasuna, egunsentiaren lehen zantzuak ziegako argizulotik sartzearekin batera.
‎Erregai alkoholiko txurrustada bat erabili ohi du Anttonek hurbiltzearen fase horretan, eta kasu honetan beldur izan da, pattarra eta zerbezak kanpadenda inguruan utziak dituztenez, hotz samar egongo ote den oraindik neska, baina ez: Naiarak ez du ez beratze ez horditze askorik behar bere barrenak hustu eta askatzeko.
‎Suziria bezalako adats gorri ugaria zeukan, motots altu batean bildurik. Sekulako neska izan gabe, Janek aitortu behar izan zuen aspaldi ez zuela sentitu horrelako zirrararik bere barrenak aztoratzen. Uste zuen bihotza hilda zeukala, eta bazirudien zerbait berpizten ari zela hor nonbait.
‎Errazegia zen bere gorputz barruko karramarroaren hedapena bizitzan gaizki egindakoen ondoriotzat hartzea: zigor jainkotiarra, Soto eta Zeberio bere barrenak usteltzen, bi gizon gazte ñimiño, bi eskeleto pozoia hedatzen bere heste eta biriketan. Ez, gauzak ez ziren horren sinpleak, baina giza garunak horren sinpleki funtzionatzen zuen zenbaitetan...
2012
‎«Barruan dudana ateratzeko balio dit», gaineratu du. Izan ere, margotzea bere barrena aztertzea da, «izaera osoa barrentzen duen hizkuntza agerian utziz».
‎«Begirada zorrotzarekin eta testigantzen indar gehituarekin, bai alpinista eta bai gizaki gisa parekorik ez duen norbaiten erretratu intimo eta gizatiarra sortzen du zuzendariak», azaldu du epaimahaiko kideetako batek. «Mendi gidari jakintsu eta eredugarri bati eginiko merezitako omenaldia da, bere barrenari begiratzeko ausardia eta gaitasuna izan zuena», gehitu du. Vlad Cellier zuzendariaren Silbergeier filmak jaso du epaimahaiaren Saria.
‎Gurpila zulatu ostean, gasolindegian ezezagun harekin edan duen ebakiaren errua da, egin du bere artean, ez dago ohituta hainbeste kafe hartzen eta tabernetakoak, gainera, kontzentratuagoak izaten dira. Nahiz eta hartu duen ebakiak baino, onartu behar izan dio bere buruari berehala, hartzerakoan izan duen elkarrizketak asaldatu duen bere barrena. Horrek eta, ondoren, autoan hartu duen erabakiak.
‎–hau da, oinarrizko eta atalkako azterketara jotzeak?, bide ematen digu aztergaiaren deskripzio eta analisi sistematikoa egin eta bere barrenak hobeto ezagutzeko.
2013
‎–Alde egin ezazu, esan zuen astiro Martinen aurrean zegoen zerbitzariak, esku biekin bere barra aldeari indartsu helduz?. Alde egiten ez baduzu?
‎Baina ez zen anaia, kidea, argi beraren bilatzailea. Eta konfiantzaren azken punttu horren faltak salbatu zuen Arri bere barren barreneko egiak aitortzetik.
‎Batzuk leihoetan pertsianak balira bezala jartzen dira, baina behealdean bisagrak dituzte. Arropa lehortu behar denean, egitura jaitsi egiten da horizontalean geratu arte (edo handik hurbil) eta bere barretatik arropa zintzilikatu. Leihoaren ondoan dagoenez, argi naturala eta aire korronteak sartzea ziurtatuta dago.
2014
‎Ez zenuela zuk sortu pentsatuko du. Ez zinela inoiz bere barren ilunenean izan. Min horrek, azaleratzean, ez zaitu ezagutuko.
‎Atsegin hartzen zuen bere desirak asetzen eta bere xarma bertatik bertara baliatzen. Beharbada, hainbeste amodio gazte, hainbeste amorante gazte izanik ere, azkenean bere barrenetik elikatzen zen oso osorik, autodefentsa gisa.
‎Ametsa baino gehiago fantasia. Horren arabera, besoen artean hartzen nuen Rafa (gehiago ama legez maitale moduan baino), eta berak askatu egiten zuen bere barrena, negarrari emanez, negar luze eta oparoa, nik, bere burua neure kolkoaren kontra estutuz, bizkarraldea ferekatzen nion bitartean eta lokarrarazteko mantra baten gisa xuxurlatzen: –lasai, lasai, pasako da, lasai...?
‎Hala ere, berehala amaitu du potoa. Beste bat ere jango luke, baina tartean kafea ere sartu nahi du bere barrenera.
‎–Ezetz? egiten dio oihu itoa, oihu lazgarria, bere barren bortxatuak baizik entzuten ez duena. Zorabiatu egingo dela sentitu du.
2015
‎antzerki lan bat idatzi zuen Lizardik, Ezkondu ezin zitekean mutilla izenburu esanguratsua duena eta adierazi dugun arazoa gordin gordin azaltzen duena bere planteamenduan, ondoko korapiloa eta askatzea egilearen asmamenari egotzi beharrekoak izango dira baina. Gure poetak ez zuen bere aldian antzerki hau argitaratzeko ez taularatzeko biderik egin, bere barrena askatzeko eta ondoren kaxoiren batean gordetzeko idatziko zuen agian, edo familian sortutako zauriak sendatzen zirenerako. Lizardi hil eta handik hogei urtera argitararazi zuen egilearen adiskide Antonio Maria Labaienek, Egan aldizkarian, 1953an.
‎Botila hustu ahala, bere barrena ere hustu zion Estebanek Mikeli, zigarroen kearekin batera. Dena aitortu zion.
‎Kirats urrun baten susmoa sudurreratzen zaigunean bezalako sentipena izanen zen hasieran. Geroxeago, baina, beldurra hazten eta hazten joanen zitzaion, minbizi goseti bat bezala bere barrenak karraskatzen. Gero eta puztuago, gero eta suntsigarriago.
‎Goizalde euritsuakostartez beteak, eguzki printzak zirika, nor bere barrenari begirahaize leuna badabilelaapirilaren erdian, Aristoteleseksine qua non tzat jartzen zuen baldintza beterik, nahikotasunez gainezkagogoeta egiteko orduan, itsaslabarreko lanpernekuhin harrotuenferekasentitzen dutenean bezala.
‎Aplikazioak laburbiltzen ditu prospektu mediko baten puntu garrantzitsuenak. Horretarako, sendagaia telefonoaren kameraren parean jarri behar da, eta eskaner batek bere barra kodea irakurri behar du. Kamerak barra kodea ezagutzen ez badu, sendagaiaren izena ozenki irakurtzeko izena tekleatu edo mikrofonoa erabili litzateke.
2016
‎Handik beste gela batera pasa zen, handiagoa: taberna itxura hartu zion, bere barra eta guzti. Sukaldean, berriz, kafe usaina gehiegi xigortutako ogiarenarekin nahasten zen.
‎Horrek ezinegona sortu du makina bat funtzionarioren artean, baina, gainera, administrazio egituraren postu erabakigarrietan aurreko karguei eutsi zaienez, gobernuaren jarduna baldintzatzeko gaitasuna izan dezakete. Iritzi publikoari bere barrenak ezezagunak zaizkion erraldoi motela da administrazioa, eta errealitate ikusezin hori sakon ezagutzeak denbora eskatzen du, urrats faltsurik egin gabe abian jartzeko.
2017
‎Bere garaiko artista, baina aldi berean betikoa: marrazkia eta pintura erabiltzen ditu gehienbat, zer aurkituko duen jakin gabe abiatzen da bidean, sormen prozesuak bere barrenak erakusten dizkiola iruditzen zaio. Ez du metodologia jakinik, ez du behar.
‎" Itxoin dezatela! Neuk agintzen dut orain hemen!" esan zuen bere barrenerako.
‎Lan horietan ari ziren bitartean, Buru arotza ezer esan gabe desagertu egin zen. Denek pentsatu zuten bere barrenerako: Hau bakea!
‎Namque si ibi vulnus non sit, sanumque sit illud quod conscientia vocatur, ubicumque alibi passus fuerit tribulationes, illuc confugiet, et ibi inveniet Deum dio san Agustinek (Enarratio in Psalm., 45, 3). Gizonak tristatua, atsekabetua eta egitekoz betea dabilenean, baldin bere barren hartan zauririk ez badu, bere kontzientzia sendo badu, hara laster egiten du, han Jainkoa edireten du eta han harekin batean bere burua kontsolatzen du.
‎(Anbrosio, De officiis ministrorum, I, 12 k.). Ikusten duzu bekatutan dagoenaren gonbita, jan edana, bonbazia eta bankezia, baitirudi ezen han dela paradisua, ez dela zer gehiago desira. Ordea, baldin galdegiten badiozu ea nola dihoakion bere barren hartan, bere kontzientzian, esango dizu gaizki dela, nardagarri dela, hilobi kiratsak baino kiratsago dela.
‎Orduan, arima hark bere barren hartan, bere obrekin, berak iharduki behar du.
‎–oihuz ari zitzaion bizar beltzeko gizona bere mintzo erlatsez, batean erreguka, bestean mehatxuka. Bat batean, gizona jauzian hupatu zen arroka gainera, heldu zion neskatoari zango batetik eta gogor tinkatu zuen, eta neskatoa, bere barrena arintzeko juxtu mugimendu horrexen zain egon izan balitz bezala, negarrez hasi zen.
‎Maribelek deitzen jarraitu zuen. Lurrean eserita entzuten zituen abenturak, telefonoaren kablearekin korapiloak egiten, bere barrenak ere korapilatzen.
‎Nahiz eta legeak pista interesgarri batzuk ireki, euskalgintzak ez luke bere bar nean gatibu egon behar, desbideratzen baliteke oinarrizko helburutik; baka rrik jakin behar du lege hori behar bezala baliatzen, bere helburuetara egokitzekotan, erran nahi baita, baldin eta aukera ematen badu euskara normalizazio bidean jartzeko Euskal Elkargoaren baitan.
‎Kaperaren arkitektoa izan zen Valleten hitzetan, kaperak «inguruko naturaren soinuak kondentsatu eta bildu behar zituen, baina bildu beharrean, bere barrenetik proiektatzen ditu kantuen bidez». Metafora honetan oinarrituz, kantaldian aurtengo jardueretako proposatutako bidearen ahotsak bildu eta proiektatu nahi ditugu Aita Donostiaren omenezko kaperatik.
2018
‎Loa alde egina zegoela zirudien. Nekatuta zeuden, akituta (8), baina loak kostata hartzen zituen; eta tarteka, baten bat lotan gelditzen zenean, amets gaiztoak bere barrenaz nagusitzen ziren. Denak ziren mamuak eta zerutik etorritako gizontxoak neska mutil haien ametsetan, eta garrasika esnatzen ziren, behin eta berriro.
2019
‎aitaren autoritatearen menpe eta bere baitan garaturiko" superego" aren babesean dirau. Talde gisa erakargarria ez bada ere, bere barrena konfortatzen du Hanbreko taldeak, eta bereziki Samuel izeneko gizonaren oniritziaren bila joaten da leku hartara, hura bere" aita izan zitekeen" ez (13), adinez eta autoritate moralez. Ordea, bere aitaren egiazko identitateaz jabetzen denean, kasualitatez, hots," Juanito ikurrina" esaten ziotela jakiten duenean, eraitsi egiten zaizkio mitoa eta babesa, batera.
‎Baina norberaren baitan etxe bat aurkitzeko, lehenik nork bere burua mamitu behar du obretan edo ekintzetan. Gizonak erdizka baino ez du interesik bere barrenaren aldera, eskura baitu unibertsoa bere osoan, eta proiektuetan berrets baitezake bere burua. Emakumea, berriz, ezkon komunitatean giltzapeturik dago:
‎ditu altzariak eta apaingarriak, eta berak atondu ditu simetriaren kezkak toki garrantzizkoa izan ohi duen estetika baten arabera; halakoek bere irudi singularra itzultzen diote, eta bere bizi maila islatzen gizartean. Emakumearentzat, berari dagokion lur-zatia da etxea, bere gizarte balioaren eta bere barren barreneko egiaren adierazpidea. Ezer egiten ez duenez, daukan horretan aurkitu nahi du bere burua, irrikaz.
‎Pareko istorio bat da Nancyrena: ez du loturarik hilekoaren krisiarekin, baina erakusten du nolako antsietatea sentitzen duen neskatoak bere barrenak direla eta.
‎Zeruaren kolorea beltzetik grisaxkara igaro berritan, dagoeneko berandu datorren egunsenti baten atariko, Manuelek, bizkar zorro arin eta mosketoi astunaz zamatua, apenas antzeman daitekeen bidexkatik barna egiten du aurrera. Inaxiorekin batera egindako bideari atzera ekiteko gauza izango ote den, zalantza egiten du; horrez gain, ordura arte ezagutu gabeko arrangura bat bere barrenaz jabetzen da, emakumea hor utziko duelako. Baina, agian, haren etorkizuna berea baino oparoagoa izan litekeela eta, kontsolamendu eskas horri helduta aurrera egitea erabakitzen du, nahiz eta jakin, ederki jakin ere, sentitzen duen barne zama mota horretako burutazioek nekez arinduko diotela.
‎Jaimek ez du asko hitz egiten, eta ez bere barrena husteko beharrik ez duelako! Gustura dago, horratik, gizon haren esana aditzen, eta irakasle bati dagokion errespetuz eta arretaz baitaratzen du haren ele bakoitza.
‎Harengan xelebrea den jarrera honek, noski, zer pentsa ematen dio Manueli; hala eta guztiz ere, ez du lortzen, baldin eta helburua hori bazen, bederen? bere barrena samurtzerik. Azkenean, arbuio imintzio adierazgarri bat eginez, bizkarra eman eta harengandik urruntzen da, kobazuloaren iluntasunean galduz.
‎Tafallaren tamainako herri kozkorra da bere baitan gordetzen duena. Eta bere barrenerako bideak irekitzen dituen St Vincent eko ate nagusitik sartu dira lasai asko.
‎Agertokian ez dago beste inor. Ispilu baten aurrean jokatzen du bere obra haizearen mende dantzan dabilen pospolo buruaren su lama balitz bezala, eta argazki bat nahikoa da bere barrena erakusteko. Aurreko ispilu hori da nire gaurko antzokia ere, eta antzerkiak ez ditu lau istant besterik iraungo.
2020
‎Batetik, banakako lana, couch baten antzerakoa. Gogoa kontrolatzeko tekniken bidez pertsona poliki poliki gai da bere barrena askatzeko eta berak nahi duen bizitza sortzeko. Reikia ere eskaintzen det, Japoniatik etorritako reiki usui:
‎Zazke, zerbitzaria, tarteka agertzen da, bileran dago baina ez dago bileran, lanean ari baita barran, eta barrako emazteak arno kopak behin eta berriz husten baititu; eskatzen dio Zazkeri betetzeko, erdi hutsa eta erdi betea dagoen bere barrena goxatzeko; arnoz edo bertze zerbaitez, nondik begiratzen den. Eta bertzeek ere joan etorriak egiten dituzte haren bila:
bere barrenak arakatzea
‎Arantxak dioenez, bere nebak ez zuen batere zailtasunik sentipenak azaltzeko eta antzerki taldean ere erreparorik gabe biluzten omen zuen bere barrena, negar egin behar zenean negar eginez, eta barre egin behar zenean algaraka lehertuz. Antzerkia egunero egiten duguna dela erantzun zion Letek Hasier Etxeberriari Sautrela programako saio batean, eta gehitu zuen nahiko txarra izaten dela gehienetan.
‎Bihotzak jauzi egin dio Lezetari Gariren hitzak entzun dituenean, baina burua trapezioetan dauka. Hasita daude berriz ere bi trapezistak bakoitza bere barrari helduta bueltaka, eta jarri dira berriz ere buruz behera zintzilik biak; alde batekoari begiratu dio, eta Danielaren gorputz liraina ikusi du, jauzi bikoitza egin aurreko tentsioa nabari zaiola, baina beste aldekoari begiratu, eta orain bere burua ikusi du trapezioko barratik zintzilik, bere gorputz baldarra oreka zailean buruz behera, urteetako lanak handitu eta zaildutako esku takarrak ... Zorabio moduko bat sentitu du bere burua alde batera eta bestera kulunkatzen ikustean, eta bihotza kuzkurtu zaio Danielak trapeziotik jauzi egin duenean.
‎Gainera, landare zelula teknologiari esker, kanpoko mintzak barnealdea tenperatura idealean mantentzen du, klima guztietara egokitzen delarik. Internet konexioari esker, bere barrenetik lanean jarraitzeko aukera dago, produzitzeari utz ez diezaiozun. Hiper zelula bere burua konpontzeko eta garatzeko gai da, bere biztanlea ahazten den heinean hari moldatzeko gaitasunarekin.
2021
‎16 urtetatik 19ra bizitako esperientziak kontatu nahi izan ditu, euskal nerabezaroaren problematiketara hurbilduz modu freskoan. Ekoizpenak ez du berebiziko dotoreziarik, baina aldi berean ez da hantustetsua eta ibilgailu gisa eramango gaitu norberak bere barrenak arakatzera. Aipatzekoa da kanta bakoitzeko kolaborazioek emandako kolorea.
‎Realityekin eta saineteekin entretenitzen gaituzte, eta, bitartean, goi mailako kulturak arbuiatu egiten du estetika ziztrina, eta harritu aurpegia jartzen du hari begira. Hainbeste dibertsio hutsal egonik, eta barreterapia saioen arrakasta ikusirik, badirudi irria norberak bere barrena husteko eta istanteko denbora pasatarako baliabide huts besterik ez dela.
‎Berehala xarmaturik gelditu dira. Ipuinak nor bere barrenera eraman du, dirdiraka dute begirada, eta, oharkabean, irribarrea piztu zaie aurpegian. Horretan bat heldu dira antzinako greziarrak eta eslaviar herrixketako errezitazioen testigu modernoak:
‎Amerika Kapitaina dela uste du, bere barra eta izar politekin eta bere intsigniarekin, baina zergatik galdu zuen bere lana?
2022
‎―Baina norberaren baitan etxe bat aurkitzeko, lehenik nork bere burua mamitu behar duobretan edo ekintzetan. Gizonak erdizka baino ez du interesik bere barrenaren aldera, eskura baitu unibertsoa bere osoan, eta proiektuetan berrets baitezake bere burua. Emakumea, berriz, ezkon komunitatean giltzapeturik dago:
‎Tira, behin bai... –Erkuden nabarmen hunkitu zen, eta Eñaut begira geratu zitzaion, bere barrenak deszifratu nahian.
‎Eñaut harrituta zegoen Californiaren kabinan sortu zen giroaz. Erkudenek bere barrenak zabaldu zizkion, eta galdetzen jarraitzeko bulkada sentitu zuen.
‎Zertan ari dira? –galdetu zuen ozen Erkudenek, bere barrenerako ari bazen ere. Eñautek, galdera berarentzat ez zela jakinda ere, erantzun egin zion.
2023
‎Baina, oraingoa aldiz... hain mutiko gazte... zinegotzi apal, arrunt... ez dakit nola esango Jon saiatzen da bere atsekabearen neurria bilatzen, alper alperrik, bere barrenak iraultzen dizkion egonezinaren zergatia asmatu nahi luke, baina ezin, ulermena lausotu omen dion katxiari berari eusten bide dio galdera bila niri eskuetatik ozta ozta oldarrean erauzi eta gero.
‎lekuz aldatzea, etengabeko joan etorrian ibiltzea presoa zigortzeko estatu espainiarrak erabilitako baliabideetako bat izan zen, torturekin, dispertsioarekin, ziegetako egoera kaxkarrarekin, isolamenduarekin, eta beste horrenbeste neurri zapaltzailerekin batera. Urte horien kontakizuna da Sagarduik argitaratu berri duen obra, bere barrenera begiratzeko ariketa bat. Izan ere, bere baitara bilduta dagoen ahots batekin egingo du topo irakurleak, diskurtso pribatu eta zintzo batekin, zeinetan, gertaerek baino gehiago une bakoitzean sentitutakoek protagonismo handiagoa duten.
‎Behean, presagain horretan preso den urak jauzi eta bor bor egiten du. Ur horrek bere barrenetan dakarren amorrazioa hain da itzela, ezen bertako arranpek Iparraldeko Europan diren Lofoten irletan sortzen den Maelstrom bera bezain arriskutsuak ematen duten. Eta hor goian, Eo dago, auskalo zeren esperoan; Eo, bere begirada malenkoniatsuaz, kontakizun guztietan aipatzen den bere inozentziari eutsiz...
‎Beldurra da ikusezina denaren mozorroa. Jakina, begi guztiek ez dute berdin ikusten, baina nork ez ditu bere barrenak eta kanpoko bazterrak miatu hanka egitera bultzatzen duen izu ikararen aztarna bila. Larritasunez betetako aurkitze horretan axaleko askotariko arrazoiek ba ote dute sakoneko erro komunik?
‎Goizeko bederatzietan, etxeko ateko txirrinak Inaxio bere barrenetik atera eta bikotea esnarazi du. " Zer?", Davidek farfuilatu du, galtzontzilloak presaka bilatuz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia