2009
|
|
batetik, izan ere, ezin alaiago behar zuen, hain ikusten zituen neska-mutilak alai eta umoretsu, baina bestetik, bere eginbeharrean fin ibili ez zelako susmopean behar zuen, bere lasaikeria hura Ernestinarekin konpartitzeko moduan bazegoen ere? ez baitzegoen dudarik bere semeek handia egin zutela, ez zekien arren zehatz-mehatz zer egin zuten, semeen kontakizun hiperbolikoak fidagarriak ez zirelako; berak zuen, baina. Reginak?, gertatutakoaren errua, inork izatekotan,
|
bere lekuan
egon ez zelako: betartea beti-bat eta beti-serio, makila eskuan; arestian hartu ez zituèn neurriak hartzeko, ordea, berandu zen jadanik?
|
|
ez, berak ez zuen barrerik egingo, are gutxiago Domingo deabru alaenak bere erantzunarekin errespetuari faltatu ziola ohartuta, auskalo zer lurrezko eltze erruduntzat hartuta; aldamenera begiratu eta Ernestina barrez hasi zela ohartzean, ordea, bera ere barrez hasi zen? berak zuen, bai, gertatutako guztiaren errua, inork izatekotan,
|
bere lekuan
egon ez zelako, baina berdin zitzaion jada, barre hura baitzuen, olatu handiz osatutako itsaso bat bezala, errudun uste eta ezuste guztiak ahanzturaren kostaldera lehorreratzen zizkiona, kar-kar-kar, kar-kar-kar?
|
|
Neskameak flan eder bat atera zuen postretzat, Bidasoako zeramikaren zigilua zuèn azpil batean; eszena bertatik bertara zainduta, edonor ohar zitekeen Reginak bizi zuèn bikoiztasunaz, orain modu batean azaltzen baitzen eta orain beste batean, itzal mehe batek tarteka begi argiak erdibituko balizkio bezala: ...eta umoretsu, baina bestetik, bere eginbeharrean fin ibili ez zelako susmopean behar zuen, bere lasaikeria hura Ernestinarekin konpartitzeko moduan bazegoen ere... ez baitzegoen dudarik bere semeek handia egin zutela, ez zekien arren zehatz-mehatz zer egin zuten, semeen kontakizun hiperbolikoak fidagarriak ez zirelako; berak zuen, baina –Reginak–, gertatutakoaren errua, inork izatekotan,
|
bere lekuan
egon ez zelako: betartea beti-bat eta beti-serio, makila eskuan; arestian hartu ez zituèn neurriak hartzeko, ordea, berandu zen jadanik... eta, hala ere –hala eta guztiz ere–, gauza bat jakin nahi zuen, zehatz-mehatz jakin nahi zuen gainera, bere burua zuritzeko gutxienez, eta orduan bere galdera egin zuen:
|
|
Mutilek are barre handiagoak egin zituzten, harik eta neskak kutsatu zituzten arte; hura zen, beharbada, Reginarentzat, bere lekuan zegoela erakusteko mementoa: ez, berak ez zuen barrerik egingo, are gutxiago Domingo deabru alaenak bere erantzunarekin errespetuari faltatu ziola ohartuta, auskalo zer lurrezko eltze erruduntzat hartuta; aldamenera begiratu eta Ernestina barrez hasi zela ohartzean, ordea, bera ere barrez hasi zen... berak zuen, bai, gertatutako guztiaren errua, inork izatekotan,
|
bere lekuan
egon ez zelako, baina berdin zitzaion jada, barre hura baitzuen, olatu handiz osatutako itsaso bat bezala, errudun uste eta ezuste guztiak ahanzturaren kostaldera lehorreratzen zizkiona, kar-kar-kar, kar-kar-kar...
|