Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 25

2000
‎Ez zen erantzunaren zain egoten. Nik banekien bazekiela galdetutako gauza guztien erantzuna, baina zer edo zertaz hitz egin behar zuen gurekin, eta edonori atsegin zaio jakitea bere gainetik dagoen batek bere arazoen berri dakiela eta kezkatu egiten dela. Gaur, egia esan, ezin dut horrelakorik jasan, baina orduan bertute zoragarri, gizon zuzenaren ispilu iruditzen zitzaidan erretorearen galdetu behar etengabea.
2001
‎Horiek guztiak hartu eta konklusio batzuetara iritsi da Garzon. Ordea, Garzonen interpretazioak zuzendu izan dituenak- bere gainetik dagoen beste auzitegiak-arrazoia kendu dio, esanez, frogarik ez dagoela eta egiten dituen interpretazioak interesatuak direla. Aldez aurretik helburu batera iristeko interpretazioak dira, akusazio pertsonalik ez du egiten, eta inportanteena dena, pertsona ba-tzuen kasuan-nolabaiteko jarduera politikoak izan dituzten arren-ez daudela jokabide deliktiboak dio ebazpenak, hau da, ez daudela kolaborazio molde baten barruan.
‎Askoz argiagoa da, hala ere," Iraultza eta Literatura" deituriko poema (MZ, 22). Poema dramatikoa da eta galdera bakoitzak sendoago azpimarratzen du poetak adierazten duena, poesiaren adierazpen ezintasuna bere gainetik dagoen esperientzia jasotzeko. Estetikaren eta bizipenaren arteko desoreka da gaia.
2003
‎Nafa rroako gobernu berrian jarraitzeko aukera asko ditu Corpasek. Eta bere gainetik dagoen Laguna jaunak. Sanz lehendakariak jarraituko duelako, eta bere asmo berritzaileen artean, Lagunaren izena orain arte behintzat aipatu ez delako.
2004
‎Halatan, sendagileak oinazearekiko sentiberatasuna galtzeko arriskua duen bezala, poliziari ere gauza bertsua gertatzen zaio ustel-kiratsarekiko. Eta polizia torturatzeraino kutsatzen bada, orduan zipriztinek bere gainetik dauden agintariak zipriztintzen ditu. Eta agintariak zipriztintzen dituelarik, haiek hautatu genituenok ere zikinduta gelditzen gara, eta, hala, gizarte osoa kirasten da.
2006
‎Harritzen du ekimen horren justifikazio bezala Bilbo metropoliko LZP erabiltzea, ez baitago indarrean ere. Horregatik ez da HAPOren egokitzapena bere gainetik dagoen arautegi batera, orain arte HAPOren behin betiko onarpenerako Administrazioaren aldetik erresistentzia handiak aurkitu dituen figura baten inposaketa baizik, ekinbidearen bitartez. Horregatik, Aralarren ustez, aurrera ihes eginez saihestu nahi da ekimenaren eduki garrantzitsuei eragiten dien arautegi berria.
2009
‎Beldurtzerainoko arretaz begiratu zidan, ordea, nigan neronek ere ez nekien zerbait ikusteko gai balitz bezala. Veronicak isilik zirauen, sofan uzkurtuta, entzun berri zuena bere gainetik zegoenaren errieta edo izeba txoro baten ateraldia ote zen erabaki ezinik.
2011
‎Eldarniozko ideiek maitasun erromantiko idealizatu bati eta espirituen elkartzeari egiten diote erreferentzia, erakarpen sexualari baino areago. Normalean, «maitemindua» dagoen pertsonak paranoia duenak baino estatus sozial edo ekonomiko hobea izaten du (adibidez, famatua den pertsona bat edo lanean bere gainetik dagoen norbait), nahiz eta guztiz ezezaguna den norbait ere izan daitekeen eldarnioaren objektu. Ohikoak izaten dira eldarnioaren objektuarekin kontaktuan jartzeko saiakerak (telefono-deien bidez, eskutitzez, posta elektronikoz, opariak eginez, bisitak eginez edota zelatatuz), eldarniozko ideia ezkutuan mantentzea ere gerta daitekeen arren.
‎Euskal Herritik pasatzen ziren makinei esker. Mugako eremuetan Guardia Zibilaren buru egiten zuena kontrabandoarekin zorrotzegia bihurtzen bazen, bere gainetik zegoen buruzagiren batek askotan destinua aldaraziko zion. Kontrabandoa ilegala izanik, nolabaiteko babesa ematen zitzaion, Espainiako hainbat fabrika produzitzen hasi zitezen edo jarrai zezaten.
‎zergatik sentitzen zen bakarrik eta abandonatuta? Berak bere partea bete zuelako eta bere gainetik zegoen Rodrigo Mesak ez, hara hor zergatik sentitzen zen Vargas bakarrik eta abandonatuta! Traizionatu egin zutelako.
2012
‎Kapibarak, txakurraren gisa, hierarkiak ditu taldean, eta badaki nagusiagoenganako mendekotasuna erakusten. Horrela, kapibara hezi daiteke, hezitzailea hierarkian bere gainetik dagoela erakutsiz, txakurrekin egiten den gisara, eta etxekotu. Baita zenbait gauzatxo erakutsi ere:
2013
‎Benetan aldi berri bati eman nahi badiogu sortzea, Euskal Estaturako bidean aurren-aurreneko urratsa hauxe onartzea da: ez dagoela ezer giza duintasunaren aurrekoa denik edo bere gainetik dagoenik, ez ideia edo egitasmo politikorik, ez hauen defentsarik, ez bidegabekerien salaketarik, ezta Estatu arrazoirik ere. Euskal Herri independente eta sozialistagatik giza eskubideak tiroz eta bonbaz txikitzea justifikatua dagoela denbora askoan sinetsi eta barneratu du makina batek, heldu nahiz gazte.
2015
‎Gero, xehetasun gehiago azaltzen ditu eta horien artean erantzuleak (erantzukizuna duenak) bere gainetik dagoen agintariari, esan gabe nahiz argi eta garbi agintaritzat hartzen denari, kontuak emateko konpromisoa aipatzen du.
‎Burbuila hitzak bere baitan dauka leherketaren zentzua. Guzti horrek tentuz jokatzera bultzatu beharko luke edozein gestore eta bere gainetik dagoen edozein administrazio kontseilu. Horri gehituz gero, Hego Euskal Herrian zein Espainian mila biztanleko finantza erakundeen bulegoen kontzentrazioa Europako handienetakoa zela, arrazoi gehiago zuhurtziarako.
2016
‎Ez da inoiz gauza izan bere etorkizuna pentsatzeko, eta aitagandik jasotako bizimodua jarraitu besterik ez du egin, billarreko bola batek beste batekin talka egiten duenean batak bestearen indarra jasotzen duenean bezala, inertzia hutsez. Makina bateko atal bat bezala bizi da, bere gainetik dagoen mekanismo batek eragiten diolako mugitzen den pieza bezala, edo gauero bere ibilbidea unibertsoaren legeei jarraituz hutsik egin gabe errepikatzen duen izar baten moduan. Bera ere engranaje erraldoi bateko pieza xume bat besterik ez da, makina handi baten martxak mugiarazten duena.
‎Lehenengoa eta nagusia, gizakiaren askatasun ontologikoa. Gizakia ez dago, bere gainetik dagoen gogo edo asmo baten menpe. Gizakia askea da.
2018
‎Agian, horixe zen haren asmo doilorra, klase gorrotoa ez baitzen inoiz guztiz iraungi gizon horren bihotzean. Beharbada, inbidiaz, gaitzondoz jokatu zuen, ez zuelako onartzen bere emaztea, emakume bat, bere gainetik egotea, familiaren funtsezko sustengua izatea, bere lana ekarpen osagarri, ia ezdeus gisa utzita. Aiora baino izan ez balute, beharbada ondo irtengo zitzaizkien euren erabaki arduragabeak, argi baitzegoen alaba nagusia, iragarpen guztien aurka, ondo bideratuta atera zela.
2019
‎Honetaz gain, kulturalki edota intelektualki emaztea bere gainetik egotea ez zaiola gustatzen argi geratzen da hurrengo esaldiarekin: " Baina gero nire azalpen guztiei kontra egiten hasi zen; bere nortasuna indartu nahian, nik uste, intelektualki independente izateko nire iritziaren aurkakoari eustea zegokiola pentsatzen zuelako" (15).
2021
‎Eskuliburu eta laginez gain, gaurko hitzorduetan egin diren aldaketa batzuk ere pasa dizkiote. Nahiago luke bulegoan telefono deiak egiten gelditzea, baina bere fisikoa oso motibazionala dela erabaki du piramidean bere gainetik dagoen norbaitek. " Emakume bionikoa zara" esan zion behin bere arduradunak," inspiratu egiten duzu".
‎" Godiva en Blue Jean" izena eman zion, eta El mundo de M.V liburuan (1978) argitaratu zuen. Godiva ezagun egin zen bere gainetik zegoen senarrari aurre egiteagatik eta bere gorputz biluzia erakusteagatik. Atenciak, ordea, XX. mendeko emakume moderno baten itxura ematen dio, modako arropa daramana.
2022
‎Oooommmm. Bai gustura dagoela hemen, txakra guztiek bere gainetik dagoen sorkuntza batekin nola egiten duten bat senti dezake. Oooommmm.
‎Izan ere, zerbitzu publikoak eskainitakoarekin aski ez, eta pribatuetara jotzen duten ama asko daude. Klaseak antzekoak izanagatik ere, diruz ordaintzen direnez, emaginak ez du hain lehorra ematen, zirrara erakusteko itxura besteak baino hobeto egingo baitu, agian, bere gainetik dagoenak hala eskatuta. Klase horien xedea ordaintzen dutenek dirua gastatzea benetan merezi izan duela egiaztatzea besterik ez ote den susma liteke.
2023
‎Vincentek Theorekin eskutitzen bidez izandako harremana nahiko egokia izaten zen, baina zuzeneko harremanean dena hankazgora jartzen zuen; familiarekin gaizki konpontzen zen; Theorekin, hobeto, baina Parisen elkarrekin pisu berean jarri zirenean, ezinezkoa gertatu zen bi anaien arteko elkarbizitza. Hala ere, badirudi hobeto konpontzen zela jende apalarekin, bere mailako jendearekin (Roulin postaria, Ginoux senar-emazteak), eta arazo gehiago zituela indartsuekin eta bere gainetik zeudenekin.
‎“Desjabetzea aldarri indartsua da, jabetza pribatuaren funtzio sozialaren inguruko posizio politiko bat adierazten duena”, azaldu du LABeko aholkulariak, “Zer dago lema horren atzean? Guk ulertzen dugula jabetza pribatua bere horretan ez dela sakratua eta bere gainetik legokeen eskubideak daudela, jabetzaren funtzio sozialari lotuak daudenak”. Dena den, Gorostiagak ‘desjabetze’ terminoaren bi ulerkera bereizten ditu, “ulerkera politikoa” (arestian aipatutakoa) eta “ulerkera juridikoa”.
‎Florentzik senarra ezagutzen du, eta isiluneak luzatu direnean galdetu dio ea nork esan duen itxaron egin behar dutela. Sindikatuko Deustuko buruak esan diola bere gainetik dagoenak esan diola. Edmundok, ostera, ez du itxaron nahi.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia