|
Benjamin Mariarena, izan ere, bat-batekoa izan zen, eta Adari buruan hura baizik ez zitzaion geratu, ausaz, segundo hamarren batean jasotako munstroaren irudia, shocka eragin ziona eta Adari defentsa psikologiko guztiak aurretik eraman zizkiona, ur-kolpe bortitz batek urtegiko horma istantean eraman dezakeen bezala; irudiak, izan ere, izugarrikeriaren ezaugarri guztiak zituen Ada bezalako ume sentibera batentzat: haragi nora ezean sortua, iparrik eta helbururik gabekoa, itxura batean; haragi zapaldua,
|
bere baitan
gauaren haragia eta haragiaren gaua batzen zituena; haragi itsusia, ezin edertu zena eta berak. Adak, ezin edertu zuena; haragi argirik gabea, bere argigabetasunaz baizik elikatzen ez zena; ubelune bat, ubelune soil bat besterik ez zena, bizitzaren zirkulua uko batean hasi eta uko berean bukatuko balitz bezala, porrot erabatekoan.
|
|
Benjamin Mariarena, izan ere, bat-batekoa izan zen, eta Adari buruan hura baizik ez zitzaion geratu, ausaz, segundo hamarren batean jasotako munstroaren irudia, shocka eragin ziona eta Adari defentsa psikologiko guztiak aurretik eraman zizkiona, ur-kolpe bortitz batek urtegiko horma istantean eraman dezakeen bezala; irudiak, izan ere, izugarrikeriaren ezaugarri guztiak zituen Ada bezalako ume sentibera batentzat: haragi nora ezean sortua, iparrik eta helbururik gabekoa, itxura batean; haragi zapaldua,
|
bere baitan
gauaren haragia eta haragiaren gaua batzen zituena; haragi itsusia, ezin edertu zena eta berak –Adak– ezin edertu zuena; haragi argirik gabea, bere argigabetasunaz baizik elikatzen ez zena; ubelune bat, ubelune soil bat besterik ez zena, bizitzaren zirkulua uko batean hasi eta uko berean bukatuko balitz bezala, porrot erabatekoan. Domingorena eta Teofilo Mariarena, aldiz, beste kontu bat zen, Adak aldez aurretik baitzuen hainbeste maite zuèn anaiaren haragizko irudia –Gabinorena–, eta Gabinoren haragi eriak ematen baitzien Domingoren eta Teofilo Mariaren haragi mailatuei –nahita zapalduei– norabidea eta norantza, iparra eta helburua, arrazoia eta neurria, haragi batek beste bat senda zezakeelakoan, haragi baten sufrimendua beste haragiaren osasunaren truke, Jainkoaren begiradapean betiere, salerosketa itxurako haren gainbegiratzailea Jainkoa bera zenez gero, azken hitza zuena; Domingoren eta Teofilo Mariaren haragi autolesionatuak, beraz, haragi itsusiak ziren, baina beren itsustasunean distira bat zuten, helburuak –Gabinoren osasunak– guztiz justifikatzen baitzituen bitartekoak; esan nahi baita Adak distira hura ikusten zuela, agian, anai-arreben elkartasuna eta batasuna adierazten zuena; Gabinoren haragiak jartzen zion, ondorioz, Domingoren eta Teofilo Mariaren haragi argigabeari argia, ubeluneari aureola, eta bi anaiei heroien edo santuen koroa... haragiak gau, haragiak argi.
|